Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Mendelen ondorengo genetika klasikoa II
LABURPENA: Gene askok izaen dituzte bi alelo forma baino gehiago (alelo anitzak), baina
organismo bakoitzak haietako bi bakarrik izan ditzake bi kromosoma homologoetan dagozkien
locietan. Gene mota honetakoak dira besteak beste ABO odol taldeen sistemakoak, eta transplanteetako
arbuioen eragile den zelula antigenoen sistema guztiz garrantzitsua. Ezaugarri
kuantitatiboen edo bariazio jarraitua duten ezaugarrien herentzia (garaiera, pisua, larruazalaren
kolorea, adimena, etab.), primeran ager daiteke Mendelek legeak erabiliz, baldin onartzen
bada, besterik gabe, gene desberdinek kontrolatzen dituztela ezaugarri horiek (ezaugarri poligenikoak),
eta gene horietako bakoitzak sortzen duela delako ezaugarriaren parte bat.
Gene batek baino gehiagok kontrolatzen dituzten beste ezaugarri batzuk ere badira, baina ez
aurreko kasuan bezala. Horietan, delako geneek elkarri eragiten diete, elkar osatuz nahiz blokeatuz.
Geneen elkarrekiko eragiketa mota bat epistasia da, zeinean gene bat gauza izaten baita
beste bat blokeatu edo haren jarduna eragozteko.
Giza motan, herentziak beste edozein mota biologikokoren lege berberak betetzen ditu. Honetan
datza gure herentziaren berezitasuna, alegia, ikertzeko oso mota zaila garela; horregatik, hain
zuzen, azterketa metodo bereziak baliatu beharra izaten da, batez ere genealogia zuhaitzak.
Alelo anitzak
Normalean, herentzia aztertzen hastean gene batek bi alelo forma bakarrik dituela izaten da abiapuntua. Halaxe egin da Mendelen legeak agertzean, adibidez. Errealitatea ordea askoz ere nahasiagoa da, eta gene askok dituzte bi alelo desberdin baino gehiago. Kromosoma homologoetako locus berean daude kokatuak denak. Horrez gainera, gogoan izan behar da ezen, gene batek alelo desberdin asko izan baititzake ere, izaki bakoitzean bi besterik ezin direla agertu, kromosoma homologoetan bana.
Gene asko ezagutzen dira alelo anitzak dituztenak. Hala, Drosophilan badira 32 alelo dituzten geneak, hirustak ehundaka ditu, eta, gizakiarengan, gauza jakina da hemoglobinak alelo asko dituela, eta alelo asko dituztela halaber zelulen osakera antigenikoa finkatzen duten geneek (horiek dira transplanteen arbuioen erantzule). Esan daiteke alelo aniztasuna dela izadian gehienetan ikusten dena, nahiz eta ikerketetan bi aleloko geneen kasuak hautatzen diren arazo nahasiegiak saihesteko.
Gure motan, dudarik gabe, ABO odol taldeen sistema da gene alelo-anitzei dagokien kasurik aztertuena. Ezaugarri horretan badira hiru alelo desberdin, I A , I B eta I O ; aurreneko biak dominantziakideak dira, eta azkenaren dominanteak. Gizanabanakoetan pareka konbinatzen direnez gero, hurrengo genotipoak eta fenotipoak sortzen dira: ABO taldeena baino askoz ere nahasiagoa den beste kasu bat untxien ilearen kolorearenada. Azterketarako gene honen lau alelo
hartzen dira: C , c ch , c h eta c. Horretan,
denen gainartzailea basa da (C); albinoa (c)
atzerakoia da denei buruz, eta txintxila
himalaiaren (c h) gainartzailea da. Pareka
konbinatzean hurrengo genotipoak eta
fenotipoak sortzen dira:
Gene baten baino gehiagoren mendeko ezaugarriak
Orain arte ikusi ditugun genetika klasikoaren ataletan, gene bakar baten mendeko ezaugarriak ageri ziren, forma guztiz desberdinak zituztenak (horia edo berdea, leuna edo zimurtsua, etab.). Hori gertatzen denean, ezaugarri horrek bariazio etena duela esaten da.Alabaina, biologia ezaugarri horietako
askok bariazio jarraitua dute. Horrelakoak
dira, adibidez, ekonomian garrantzi handikoak
diren batzuk, hala esne, haragi, arto,
arrautze eta abarren produkzioa, eta orobat
giza motako zenbait ezaugarri, hala larruazalaren
kolorea, garaiera, etab. Horietako asko
ia batere etenik gabeak dira.
Era honetako herentziaren azterketak
eztabaida handiak eragin zituen, zientzialari
zenbaitek ziotenez ezaugarri horiek ez zituzten
etetzen Mendelen legeak. Izan ere, itxuraz
arrazoi zuten, zeren, F an, esate batera-
2
ko, ez baitira betetzen Mendelen proportzio
ezagunak. Alabaina, 1909an, Nilsson-Ehlek
frogatu zuen, erabat frogatu ere, herentzia
hori ere azal daitekeela Mendelen legeen
bitartez. Horretarako, aski da gene baten
baino gehiagoren mendeko direlako ideia
hartzea abiaburu gisa (gene askoren mendeko
seguraski), halako eran non alelo gainartzaile
bakoitzak eragin apur bat duen ?ez
osoa? fenotipoaren gainean (garaiera zentimetro
batzuk, haragi kilo batzuk, etab.).
Herentzia mota horri kuantitatibo edo poligeniko
deitu izan zaio.
Ikus dezagun Nilsson-Ehlek azterturiko
kasua, gari haziaren kolorearen herentziari
dagokiona. Bi homozigotok, bata gorria eta
bestea zuria, osaturiko P belaunaldi batetik
abiatu zen. F uniformea atera zen, haziek
1
tarteko kolorea zutela. Autoernaldu ondoren,
F belaunaldi bat sortu zen, zazpi kolo-
2
re mota zituena, gorritik zuriraino. Emaitza
hori azaltzeko, pentsa daiteke hiru gene
independentek menderatzen dutela ezaugarria,
bina alelo dituztela hirurek, halako eran
non aleloetako batek (gainartzaileak) gorri
kopururen bat dakarren, eta atzerakoiak
berriz ez duen ezer eransten. Irudian gurutzaketa
horiek ikus daitezke, eta F ren forma
2
guztiak jasotzen dituen Punneten lauki bat.
Laukian ikusten denez, zazpi fenotipo
mota sortzen dira F an, elkarren artean alde
2
txikiak dituztenak, eta binomioka banatuak
daudenak.
Ezaugarri mota hauen errealitatea askoz
ere nahasiagoa izango da seguraski loci asko
hartzen badira kontuan. Nolanahi ere,
herentzia jarraitu hau oso ondo azal daiteke,
Mendelen legeak betetzen dituzten n gene
jakinen mendekotzat hartzen bada. Zenbat
eta gene gehiago izan ezaugarriaren eragile,
orduan eta fenotipo klase gehiago eragingodute. Bestalde, gogoan izan behar da inguruneak
ere sortzen duela bariazioa, eta
horrekin are gehiago zailtzen da ezaugarri
hauen azterketa.
Geneen elkarrekiko eragina.
Epistasia
Epistasia Ezaugarri kuantitatiboen herentzian ikusi dugu gene batek baino gehiagok hartzen dutela parte ezaugarri jakin baten sorreran, eta alelo bakoitzak fenotipoaren parte bat ekoizten duela; era horretan, partekako ekarri horien batura izaten da fenotipoa.
Loci desberdineko geneen arteko elkarlan hori bera gertatzen da ezaugarri kualitatiboetan ere, hau da, bariazio jarraitua duten ezaugarrietan. Normala izaten da ezaugarri horietako asko bi generen edo gehiagoren elkarrekiko eraginaren emaitza izatea. Ezagutzen diren elkarrekiko eragin mota desberdinetatik epistasia aztertuko dugu hemen.
Epistasia gertatzen da gene bat beste gene baten adierazpena eragozteko gai denean.
Alelo gainartzailearen eta atzerakoiaren artean gertatzen den gauza bera da, baina, kasu honetan, gene desberdinen artekoa da auzia.
Hortaz, herentzia mota honetan bada gene gainartzaile bat, epistatikoa deritzana, eta beste bat mendean hartua, hipostatikoa, epistatikoak bere genotipoetakoren bat ageri duenean azaleratzen ez dena. Horren ondorioz, ez dira betetzen 9:3:3:1 bezalako Mendelen fenotipoen proportzioak.
Epistasia kasu bat, adibidez, zenbait arrazatako oiloen lumajearen kolorea menderatzen duten bi geneen artean gertatzen da (Aeta B izenda genitzake gene horiek). Aren
alelo gainartzaileak (epistatikoak), kolorearen
eragile den Bren alelo gainartzailearen
(hipostatikoaren) adierazpena eragozteko
ahalmena du. F
2
bat lortzen denean (3. irudia),
fenotipoen porportzioa 13:3 izaten da.
Herentzia giza motan
Gainerako izaki bizietan betetzen diren lege berberak betetzen ditu giza motan ere herentziak.
Alabaina, giza mota ikertzeko oztopo handiak izaten dituzte zientzialariek. Beste organismoetan, ilarrean, frutaren eulian, artoan, saguan, etab., aski erraza izaten da ikerketak egitea, behar diren gurutzaketa guztiak egin baitaitezke hipotesiak alderatzeko, eta ondorengoak ere asko izaten dira, estatistika modu fidagarriz aplikatu ahal izateko.
Gizakietan ordea ezin da gurutzaketa kontrolaturik egin, luzeegia da belaunaldiaren iraupena, eta bikoteen ondorengoak
gutxi izaten dira. Hala bada, ikerketa metodoak
ezin izan daitezke beste motetan erabiltzen
diren berak. Metodorik erabiliena
zuhaitz genealogikoen azterketan erabiltzen
dena da. Zuhaitz horiek familia bateko
hainbat belaunaldiri dagozkien banakoak
jasotzen dituzten tresnak dira, familia osagai
horien artean dauden ahaidetasun harremanak
argi eta erraz erakutsiz. Eraiki ondoren,
ikertzen ari garen fenotipo formak seinalatzen
dira banakoetan: albinismoa, polidaktilia,
eritasunen bat?
Genealogia zuhaitz hauek osatzeko erabiltzen
diren ikurrak unibertsalak izaten
dira. Ohikoenak 4. irudian ageri dira. Banako
bakoitza zuhaitzean kokatu ahal izateko,
erromatar zifra bidez adierazten dira gehienetan
belaunaldiak, eta arabiar zifra bidez
banakoak. Komeni izaten da belaunaldi
bakoitzeko anai-arreben adin mailaketa
errespetatzea.
Ezaugarri jakin baten genealogia ezagutzen
denean, dagokion genealogia zuhaitzean
adierazia, ikerturiko ezaugarriari dagokion
herentzia mota jakiten saiatzen dira zientziaarralariak. Lan metodo honi esker aurrerakuntza
handiak egin dira giza genetikan, eta, hala,
gaur egun 5.000 giza lociren herentzia mota
ezagutzen da, eritasun genetiko kaltegarri
askoren lociak, besteren artean.4. irudian ikus genitzake genealogia
zuhaitzen bi eredu. A kasuan Huntingtonen
korea, ageri da, adimen urritasuna eta
mugimendu anormalak eragiten dituen
eritasun larria (San Bitoren dantza). Heldutasuna
arte agertzen ez denez, oso
garrantzitsua da gurasoek eritasun hori
izan dezaketen umeak izateko arriskuaren
berri jakitea, beharrezko neurriak hartu
ahal izateko (jaio aurreko diagnosi genetikoa,
adibidez). Familia horretako erasanen
banaketa azterturik, ondorioztatzen
da herentzia mota hori gainartzailea eta
autosomikoa dela. Aldez aurretik erraz
ikusten da IV belaunaldiko kide batzuek
(gazteak oraindik) pairatuko dutela, eta
orobat da erraza kalkulatzen zenbatekoa
den etorkizunean ernal daitezen kideen
arriskua.Bestalde, familia batean fibrosi zistikoak
duen banaketa ageri da Bko zuhaitzean. Eritasun
horrek birikei erasotzen die batez ere,
eta pankreasari, eta txegoste eta arnas arazo
larriak sortzen ditu. Kasu honetan, ikusten
da alelo atzerakoi autosomiko batek eragiten
duela.