Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Aminoazidoen eta base nitrogenatuen anabolismoa
LABURPENA: Atal honetan, erreakzio metabolikoetan sortzen diren beste gai batzuetatik
aminoazidoak eta base nitrogenatuak sintetizatzeko izaki bizietan izaten diren prozesuak deskribatzen
dira. Bi gai elkartu horiek proteinen biosintesirako balioko dute gero, eta baita azido
nukleikoetan dagoen informazioa gordetzeko eta adierazteko ere.
Aminoazido bakoitzak bere sistema berezia du sintesia egiteko, baina den-denek hiru aitzindari
dituzte: azido glutamikoa, azido pirubikoa eta azido 3-fosfoglizerikoa. Bestalde, base purikoen
eta pirimidinikoen tasun kimiko desberdinak direla-eta, mota bakoitzak zeinek bere sintesi
bidea du.ADNren bizkoizketaren, transkripzioaren
eta itzulpenaren baitan biologiaren
aldetik garrantzi handia duten erreakzio
konplexuko segida gisa deskribatzen dira
proteinen eta azido nukleikoen anabolismoak.
Prozesu horiek guztiek zerikusia
dute genetikarekin, eta horiei esker gorde
eta adieraz daiteke izaki bizien informazioa.
Aminoazidoak eta base nitrogenatuak sintetizatzeko
behar diren elementu batzuk
nola sortzen diren, ez besterik, agertzen da
atal honetan.
Aminoazidoen anabolismoa
Proteinen osagai izatea da aminoazidoen
zeregin nagusia, proteinak funtsezko osagaiak
direlarik organismoen erabidean
(giharrek, adibidez, proteina kopuru handia
izaten dute) eta funtzionamenduan (entzimak
eta hormona batzuk); ez da harritzekoa,
beraz, proteinen biosintesirako beharbeharrezkoa
izatea aminoazidoak lortzea.
Garbi dago izaki heterotrofoek proteinak
lortzeko erabiltzen duten bidea zein
den; proteinak irensten dituzte beren dietan,
eta horri esker proteina horietatik aminoazidoak
lortzen dituzte txegostearen
ondoren. Hala ere, eta lehen begiratuan
uste izan daitekeenaren kontra, izaki asko
inoiz ez da proteinez elikatzen, edo oso
kopuru txikian hartzen dituzte proteinak.
Adibidez, intsektu xilofagoak, zura janez
elikatzen direnak, alegia, edo loreetatik
nektarra zurgatzen dutenak, ia gluzidoz
besterik ez dira elikatzen.
Gerta daiteke baita ere ohiko dietan
proteinak dauzkaten organismoek janari
urrialdietan proteinarik ez hartzea. Adibidez,
gizakiek, ezinbestean, laboreak,barazkiak eta fruituak jaten hasiko balira
(eskura izanez gero, jakina), orduan oso
proteina gutxi izango lukete eguneroko
dietan.
Hala ere, gizaki gehienek ez dute proteina
urritasun handirik (bai ordea
pobrezian bizi den jende askok, goseak
eta gaizki elikatuta), eta arestian aipatu
ditugun intsektuek ez bide dute inongo
arazorik bizirik irauteko. Beraz, pentsa
daiteke metabolismoak badituela sistemak
beste gai batzuk aminoazido bihurtzeko,
aminoazidoentzako bide anabolikoak,
alegia.
Aitzitik, eta gizakiengana itzulirik berriz,
gerta daiteke elikaduran kaloria nahikoak
izatea, eta hala ere proteina urritasunagatik
gaixotasunak sortzea. Hala, zoritxarrez maizegi
errepikatzen diren Hirugarren Munduko
irudietan sabela oso handitua izan arren
goseturik ez dauden haurrak agertzen dira;
haur horiek Kwashiorkor-en sindromea dute
(“ume baztertua”, Afrikako sartaldeko dialekto
batean), proteinarik ia ez duen dietak
sorturiko gaitza hain zuzen. Hori dela-eta
galdera batzuk egin litezke: dietan proteinarik
ez izateak zergatik sortzen ditu gaixotasunak?
Proteina gabezia horrek zergatik du
haurrengan eragin berezia? Erantzuna da
aminoazido guztiak ez direla bide anabolikoen
bidez sintetizagarriak, eta horieko batzuk,
funtsezko aminoazidoak deritzenak
hain zuzen, kanpotik hartu behar direla
zuzenean. Gabezia horrek haurrengan du
eragin handia, haurrak hazibidean direlako,
eta, beraz, heldu batek baino askoz proteina
gehiago behar dituztelako.
Funtsezko aminoazidoak aldatu egiten
dira organismo batetik bestera. Adibidez,
izaki biziek erabiltzen dituzten hogei aminoazido motetatik gizakiak hamar hartu behar
ditu kanpotik, eta bakterio mota batzuek,
berriz, badituzte hamasei aminoazido ere
funtsezkoak.
Heterotrofoek aminoazidoen sorreran
duten urritasuna berdinduko badute, aminoazido
horiek sintetizatzeko gauza izango diren
beste organismo batzuk existitu behar dira.
Organismo autotrofoek, beraz, aminoazido
guztiak sortzeko sistemak izan behar dituzte.
Metabolismoan parte hartzen duten beste
molekula batzuek ez bezala, aminoazidoek
nitrogenoa dute (-NH , edo talde aminoa).
2
Nitrogeno hori beste erreakzio batzuek
(proteinen katabolismo aerobioa) edo ani-
+
malien amonio ioiak (NH ) sortua da. Lan-
4
dareek, bakteriek eta onddoek kanpotik hartutako
nitratoak eta nitritoak ere erabil
ditzakete, eta horregatik bi gai horiek izaten
dituzte ongarri kimikoek. Landare lekadunetan
(ilarra edo babarruna, adibidez) gauza
bitxi bat gertatzen da: gauza dira nitrogenoa
atmosferatik zuzenean hartzeko, beren sustraietan
bizi diren bakterio batzuez baliatzen
baitira kimiosintesia egiteko, era horretan
landareak nitrogenoa asimila ahal dezan.
Bi aminoazidok, metiotinak eta zisteinak,
sufrea izaten dute gainera. Sufrea sulfatoetan
eta tiosulfatoetan sortzen da, lurretan egoten
diren gaiak dira horiek, eta ongarrien osagai
ere izaten dira. Mikroorganismo batzuek
oinarrizko sufrea erabiltzen dute, eta landare
eta mikroorganismo batzuek, berriz, azido
sulfhidrikoa (SH ).
2
Asko dira aminoazido bakoitza sintetizatzeko
aukera ematen duten bideak, eta aminoazido
berarentzat aldaerak izaten diramaiz organismo mota desberdinetan. Hori
dela eta, aminoazido bakoitzak sintetizatzeko
erabiltzen duen bide jakina ezagutzea
biokimikari espezialistei dagokion alorra da.
Hala ere, hiru gai elkartu hauetako bat hartzen
dute sintesi guztiek abiapuntutzat:
azido glutamikoa, azido pirubikoa eta
azido 3-fosfoglizerikoa.Hiru aminoazido, lisina, isoleuzina eta
zisteina, bi aitzindari desberdinetatik atera
daitezke.- Azido glutamikotik abiatutako sintesia.
(2. irudia)
Bide hori erabiltzen da glutamina, arginina,
lisina, prolina, azido aspartikoa, asparagina,
treonina, metionina, isoleuzina eta zisteina
egiteko.
Azido glutamikoa zetoazido batek -zetoglutarikoak-
amonioarekin egiten duen erreakziotik
sortzen da. Glutamato-deshidrogenasa
da erreakzio hori katalizatzen duen entzima,
koentzima gisa elektroi-eramaile bat erabiltzen
duena; landareetan NADP + izaten da,
etabeste organismo batzuetan, berriz, NAD +edo NADP +. Sintesi bide hori erabiltzen
duten molekula guztien aitzindaritzat balio
izaten du gero aminoazido horrek (2. irudia).
Azido pirubikotik abiaturiko sintesia (3. irudia)
Bide horretatik egiten dira lisina, alanina,
balina, leuzina, isoleuzina, triptofanoa,
fenilanina eta tirosina.Erreakzioetan parte hartzen du orobat
azido glutamikoak, azido pirubikoari
uzten diola bere amino taldea. Azido glutamikoa
azido zetoglutariko bihurtzen da,
eta azido pirubikoak aminoazido bat sortzen
du.Azido 3-fosfoglizerikotik abiaturiko sintesia
(4. irudia)
Serina, glizina eta zisteina lortzeko
balio du. Erreakzio horretan azido glutamikoa
amino taldeen emailea da, gero
azido zetoglutariko izatera pasatzen da,
eta azido 3-fosfoglizerikoa serina bihurtzen
da.
Zisteina egiterakoan, sufrea beste aminoazido
batetik dator, metiotinatik.Aminoazidoak ez dira proteinen biosintesirako
bakarrik erabiltzen; orobat dira biologiaren
aldetik interesgarriak diren beste gai
askoren aitzindari (1. taula).
Azido nukleikoen anabolismoa
Azido nukleikoak nukleotidoz osatuak dira, eta nukleotidoak, berriz, azukre batez (pentosa), fosfato multzo batez eta base nitrogenatu batez.
Azido nukleikoen eta beste gai batzuen txegostetik datozen kanpoko gai elkartu horiez gainera, izaki autotrofoek eta heterotrofoek badituzte bide metabolikoak gai elkartu horiek berak sortzeko.Pentosa gluzidoen anabolismo bideetatik
lortzen da, eta azido fosforikoa, berriz, kanpotik
etortzen da edo beste erreakzio metaboliko
batzuen bigarren mailako produktu
gisa berreskuratzen da. Arazoa, beraz, base
nitrogenatuak lortzea da; base horiek, aminoazidoen
kasuan bezala, nitrogenoa dutelako.
Bestelakoa da, bistan da, base pirimidinikoak
eta purikoak lortzeko sistema, batzuek
eraztun bakarra baitute, eta besteek, aldiz,
bi. Bi kasu horietan nukleotido osoak sintetizatzen dira, eta ez banakako base nitrogenatuak.- Base purikoen anabolismoa (5. irudia).
Oso prozesu konplexua da hori, pentosa
fosforilatu batekin -erribosa-5-fosfatoa- hasten
dena. Gai horrek ATP batetik datozen bi
multzo fostato beretzen ditu, ATPa AMP
izatera pasatzen delarik; gainera, glutamina
aminoazidotik datozen amino multzoak
beretuz joaten da hurrenez hurren, eta baita
glizina molekula oso bat ere, azkenean azidoinosinikoa sortzen dela. Gai hori da adenosin
monofosfatoa (AMP) eta guanosin monofosfatoa
(GMP) ekoizteko basea, horiek biek
gero ATPren fosfato gehiago beretu ditzaketela,
eta beste ATP edo GTP bilakatu.- Base piramidinikoen anabolismoa (6. irudia)
Kasu honetan, sintesiaren hasieran azido
karbamil fosforikoa sortzen da, glutaminatik
abiaturik, erreakzio honen bidez:Azido karbamil-fosforikoa azido aspartikoari
elkartzen zaio, eta, hainbat eraldaketaren
ondoren, azido orotikoa ematen du.
Azido orotikoa uridin monofosfatoaren
(UMP) aitzindari zuzena da, ATPren fosfatoak
beretuz azido hori UTP bihur daitekeela.
UTP zitidin trifosfatoaren aitzindaria
da.
Uridin monofosfatoa desoxiuridin
monofosfato bihur daiteke (haren erribosa
desoxirribosa bihur daitekeela), eta desoxiuridin
monofosfatoa desoxitimidin monofosfatoaren
(dTMP) aitzindaria da; horrek
ATPren fosfatoak hartzen ditu eta desoxitimidin
trifosfato (dTTP) bihurtzen da,
ADNren nukleotido hain zuzen.ADNrako behar diren nukleotido guztiak
lor daitezke aurrekoak desoxirribonukleotido
bihurturik, desoxirribosak hartzen duenean
erribosaren lekua.