Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Darwinismoa
1859an izaki bizien bilakaerari buruz argitara eman zuen teoriarekin Darwinek
erabat irauli zituen haien jatorriari buruzko orduko ideiak, eta Kopernikok, Galileok
eta Newtonek lehenagotik egina zuten jakintza iraultza handia osatu zuen. Munduan
barrena bost urtez egin zuen bidaldia erabakigarria izan zen eraldatzeari buruzko bere
tesiak oinarritzeko frogak aurkitu eta biltzerakoan. Tesi horiei eta Malthusek biztanleriaren
hazkunde gehiegizkoaz zituen ideien laguntza erabakigarriari esker, teoria osooso
bat egin ahal izan zuen animalia eta landare moten sorrerak bi kausa zituela esplikatzeko:
izaki bizien arteko aldaerak edo desberdintasunak, eta inguruak egiten duen
bereizkuntza naturala; hala, hobekien egokitu direnek errazago irauten dute bizirik.
Darwinek bereizkuntza naturalaren aldeko froga asko erakutsi zituen, paleontologikoak,
anatomikoak eta biogeografikoak batez ere. Gerora, bilakaera frogatzen duten
gero eta aurkikuntza gehiago egin dira; horien artean Darwin hil ondoren sortu ziren
jakintzen ekarriak, genetikarenak eta biokimikarenak batez ere, dira aipagarrienak.
Darwin
Darwin (1809-1882) jakintza unibertsaleko
jakintsu handienetako bat da, Galileoren
eta Newtonen mailakoa askorentzat.
1831n Beagle itsasontziak bost urtez lurbira
osoan barrena egin zuen espedizioan naturalista
gisa parte hartu zuen. Bidaldi horretan
Hego Amerika, Ozeano Bareko uharteak eta
Australia ezagutu zituen, eta hango izaki
bizien eta fosilen aniztasun handiaz ohartzeko
aukera izan zuen. Argentinan ugaztun handien
hezur fosilak aurkitu izanak eta, batez
ere, Galapago uharteetan txonta mota ugari
ikusi izanak izan omen ziren Darwinen bidaldiko
zirrara handiena eragin zioten gertaerak.Itzuli zenean, bidaldian egindako aurkikuntzak
aztertzerakoan sortu zitzaizkion
galdera ugarientzat azalpen bat bilatzen saiatu
zen. Hona Galapago uharteetako txontei
buruzko gogoeta bat:
?Uharteetan eta hurbileko lehorrean bizi
diren animalia eta landare moten arteko kidetasunak
harritu gaitu gehien, ez baitira, izatez,
mota berekoak. Galapago uharteetan gertatzen
da hori, han ia izaki bizi guztiek
Ameriketako kontinenteko ezaugarriak baitituzte.
Zergatik izan behar du horrek horrela?
Zer dela eta izan behar dute hain antzekoak
Galapago uharteetan, eta ez beste inon, ustez
sortuak izan diren animalia eta landare
motak eta Ameriketan sorturikoak??
Darwin etsita zegoen animalia eta landare
motak ez zirela aldaezinak, nahiz luzaroan ez
zuen azaltzen jakin animalia eta landare
moten aldaketak nola sortu ziren. Abere-hazleek
aukeratutako animalia mota etxekotuekizaten zituzten aldaketek argibide batzuk
eman zizkioten. Nolanahi ere, 1831n Malthus
ekonomilariak giza biztanleriaz eginiko
obraren irakurketak eman zion bere teoria
sortzeko behin betiko giltza. Malthusek zioen
biztanleria oro biztanleria horrek eskumenean
zuen janaria baino lasterrago hazten zela,
eta, beraz, gizabanakoek elkarren lehian ibili
behar izaten zutela, bizirik iraungo bazuten,
eta, bizirik iraun ere, egokienek baizik ez
zutela bizirik iraungo. Ideia horiek beroriek
aztertuak zituen animalia eta landare motetara
aldaturik, bilakaerari buruzko bere teoriaren
oinarriak jarri zituen Darwinek.
Ia aldi berean, beste zientzilari batek,
Wallace (1823-1913), Darwinen ondorio
berberak atera zituen; bi zientzilari horiek
batera aurkeztu zituzten beren teoriak
1858an, eta Darwinek 1859an argitaratu
zituen gizadiaren historiako jakintza lan
handienetako bat den ?Landare eta animalia
moten jatorria? liburuan. Geroztik garrantzi
handiko beste liburu batzuk ere argitaratu
zituen; haien artean ?Gizakiaren jatorria?
izan zen aipagarriena, dudarik gabe haren
lanik polemikoena gertatu zena.
Bereizkuntza naturalaren teoria
Darwinen bilakaeraren teoriak gertaera eta ondorio hauetan oinarriturik argitzen du animalia eta landare moten jatorria:Malthusek esan zuen bezala, izaki bizien
multzoek ugaltzeko ahalmen handia
dute, inguru jakin batean bizirik iraun
dezaketen baino banako gehiago jaiotzen
baitira. Ikusi besterik ez dago
arrain, intsektu, etab. mota askok zer
arrautza kopuru handiak erruten dituzten,
bai eta landareek zer hazi kopuru
handia izaten duten, belaunaldi gutxi
batzuetan lurra asea geratuko litzatekeela
ondorioztatzeko.Arestian esandakoa gorabehera, izaki
multzo naturalek kopuru bera izateko
joera izan dute denboran zehar. Inguruaren
mugak dira (jatekoa, lekua,
etab.) kontrolik izango ez lukeen hazkunde
hori eragozten dutenak.
Aurreko oharren ondorioz, esan daiteke
izakiak elkarren lehian ari direla, norkbizirik iraungo; beraz, organismo
bakoitza inguruari nola egokitzen
zaion, hala izango du bizirik irauteko
era berezia organismo horrek.
Izaki biziek era aniztasun handia dute bai
moten artean eta bai mota beraren artean.
Galapago uharteetako eta beste leku
batzuetako txonta eta dortoka motak
ikusi besterik ez dago aniztasun hori
frogatzeko.
Beraz, bizirik irauteko lehian organismo
bakoitzak zeinek bere egoera izango du:
batzuk hobeto eta besteak okerrago
egokituko zaizkio inguruari. Inguruak,
beraz, bereizkuntza bat egiten du, era
horretara hobekien egokitzen direnak
izango direlarik bizirik iraungo dutenaketa ondorengo gehiago izango dituztenak.
Bereizkuntza hori argi ikusten da
abere hazkuntzan eta nekazaritzan.
Horrela, izaki egokienen ezaugarriak
ondorengoetara igaroko dira, ondorengoek
heredatu egingo dituzte ezaugarri
horiek, ongi egokitu ez diren izakienak,
berriz, desagertuz joango direla.Beraz, bilakaeraren prozesuak bi alderdi
ditu Darwinentzat: izaki bizien aniztasuna
eta bereizkuntza naturala. Inguru batean
bizi diren organismoak elkarrengandik desberdinak
dira (aniztasuna), eta, denek bizirik
irauterik ez dutenez, bizi ahal izateko
borroka moduko bat gertatzen da, ingurura
ongi egokitzen ez diren banakoak desagertu,
eta hobekien egokitzen direnak bizirik
dirautela (bereizkuntza naturala) borroka
horretan. Hobekien egokitzen diren banakoak
gehiago ugaltzen dira, eta besteei
aldea harturik ematen dizkiete beren ezaugarriak
beren ondorengoei. Belaunaldi
berri horrek eta hurrengoek prozesu hori
bera biziko dute, eta, beraz, etengabe ariko
dira bilakaeran.Lamarckek bezala, Darwinek ere kasu
jakin batzuetara egokitu zuen bere teoria,
besteak beste, jirafaren lepo adibide dagoeneko
ezagunarako, irudian ikus daitekeen
bezala.
Darwinen teoriaren bi alderdi nagusiek,
aniztasunarenak eta bereizkuntza naturalarenak,
balio dute gaur egungo ikuspegitikaztertuz gero ere. Aniztasunaren jatorria eta
herentzia esplikatzeko ahaleginean, ordea,
Darwinek huts egin zuen. Gogora bedi garai
hartan genetika ez zegoela landua. Darwinek
berak herentziaren teoria bat egin zuen
1868an, pangenesia, Lamarcken teoriatik
hurbileko ideiak zituena: inguruaren eragina
eta hartutako ezaugarrien herentzia.
Gaur egungo bilakaeraren teoria
sintetikoak akats horiek zuzendu zituen.
Bilakaeraren frogak
Arestian esan dugunez, Darwinek munduan
barrena egin zuen bidaldian organismoen
bilakaerari buruzko froga asko aurkitu
zituen, biogeografikoak (txontak Galapagouharteetan nola banatzen ziren) eta paleontologikoak
(ugaztun fosilak Argentinan) batez
ere. Geroztik egin zituen azterketetan egiaztatu
zuenez, konparaziozko anatomiak eta
enbriologiak ere animalia eta landare mota
askoren jatorri komuna frogatzen zuten.
Geroztik, biologiaren beste adar askok, genetikak
eta biokimikak adibidez, froga gehiago
eman dituzte bilakaeraren teoriaren alde.
Lehenengo froga historikoak paleontologiak
eman zituen, fosilen jakintzak. Fosilak
eta gaur egungo animalia eta landare motak
konparatuz gero, garbi ikusten da alde handia
dagoela batzuen eta besteen artean,
baina orobat ikusten da antzekoak direla
oinarrizko alderdi batzuetan, ahaidetasunaren
ustearen lagungarri, batzuk besteen
ondorengo direlako ustearen lagungarri, alegia.
Beraz, froga horien arabera, bizitza
motak ez dira aldagaitzak, aitzitik, aldatuz
joan dira denboran zehar, eta badute elkarren
artean halako jarraitasun bat. Organismo
talde batzuen fosilak nahikoa ondo ezagutzen
dira, eta, hala, haien iraganaren,
haien filogeniaren berri jakin ahal izan da;
zaldien aitzindariak, adibidez, ezagunak dira
Eozeno aroaz geroztik.
Biogeografiak edo animalia eta landare
motak, fosilak nahiz gaur egungoak, geografiaren
arabera banatzen dituen jakintzaren
alorrak bilakaeraren teoriatik kanpo ezin
argi daitezkeen kasuak esplikatzen ditu.
Dipnooak, adibidez, ur azaleko arrain birikadun
bitxiak dira, gaur egun Hego Ameriketan,
Afrikan eta Australian bizi direnak.
Lehen aroan hiru kontinente horiek elkartuta
zeuden, Gondwana kontinenteko zati bat
zirela. Han sortu ziren arrain hauen aitzindariak,
eta kontinente hartan barrena sakabanatu
ziren. Plaken higiduraren ondorioz,
banandu egin ziren eta arrain multzo
bakoitzaren bilakaera desberdina izan zen;
gaur egungo dipnoo arrain motak hasierako
kontinente hartan sortuak bide dira. Beste
adibide aipagarri batzuk dira Darwinek
aztertu eta arestian aipatu ditugun txontak
eta Hawaiko drosofilak dira.
Animalia eta landare moten konparaziozko
anatomia azterketek ere balio handiko
frogak ematen dituzte bilakaeraren teoriaren
alde. Organo jakin batzuk konparatzen direnean,
adibidez ornodun batzuen gorputz
adarrak (izurdea, balea eta lehorreko animalia
batzurenak), oso antzekoak direla ikusten
da, eta, beraz, aise jakin daiteke batzuen zein
besteen hezurrek elkarrekiko duten egokitasuna.
Beste asko bezala, organo homologoen
kasu bat da hori, alegia, kanpoaldea antzekoa
izan ala ez, egituraz antolamendu berekoak
diren organoena.
Gorputz atal horiek zergatik dute anatomia
antolamendu komuna? Kidekoak direlako,
aldez aurretik eredu bera izan baitzuten.
Har dezagun lehengo adibidea:
antzinako ugaztunek berezko zuten bosthatzetako gorputz atalaren bilakaera oso
desberdina izan zen animalia mota batetik
bestera (balearen hegala, hegaztiaren hegoa,
zakurraren hanka, etab.), era askotako inguruetara
egokitu behar izan zutenez (ura,
airea, lurra). Homologiek, beraz, oso desberdinak
irudi dakizkigukeen organismoak
kidetzeko balio dute (zakurra eta balea), eta
baita animalia eta landare moten filogeniaren
berri izateko ere.Azken hamarraldietan biokimikak zehaztasun
handiko frogak eman ditu, DNA,
RNA, proteinak eta era horretako molekula
jakin batzuen osaketaren azterketak oinarritzat
harturik. Azterketa horietan proteina
batzuk baliatu izan dira bereziki: c zitokromoa,
mioglobina, hemoglobina, etab. Proteina
baten osaketak bi landare eta animalia
motatan zenbat eta antz handiagoa izan,
hainbat eta kidetuago egongo dira bi landare
eta animalia mota horiek, beraz, hainbat
eta hurbilagoa izango da haien aitzindarikomuna. Hala, c zitokromoaren kasuan
ikusi da gizakiarenak eta Rhesus tximuarenak
aminoazido baten aldea dutela, gizakiarenak
eta zaldiarenak 11koa, gizakiarenak
eta oiloarenak 13koa, gizakiarenak eta atunarenak
21ekoa. Gainera, azterketa horiei
esker, konpara daitezke ameba, landarea eta
animalia bezain organismo desberdinak,
bestelako inongo konparaziorik egin ezin
daitezkeenak (anatomikoa, enbriologikoa,
etab.)
Darwinismoak gizartean sortu zituen eztabaidak
Bilakaeraren teoriak oihartzun handia izan du gizartean, jakintzako beste edozein ideiak baino handiagoa, eta gaur egun arte iraun duten istiluak sortu ditu. Animalia eta landare moten jatorria eta, batez ere, Gizakiaren jatorria argitaratu bezain laster, gogor eraso eta barre egin zion Darwini garai hartako gizarte talde askok, Bibliak Jainkoari izaki bizien sortzaile bakar gisa ematen dion zereginari egindako erasoa iritzi baitzieten haren ideiei.
Darwinismo soziala esaten zaionak ere beste eztabaida bat sorrarazi zuen Darwinen teoriak zirela eta. Spencerrek eta beste zenbait filosofok, Darwinen teorien aldezle sutsuak, itxuragabetu egin zituzten teoria haiek eta jakintzaren testuingurutik aterarik, ekonomiari eta gizarteari aplikatu. Horrela, XIX.. endearen bukaeran, darwinismoa garai hartako liberalismo ekonomikoak sorrarazi zituen gizarte bidegabekeriak zuritzeko erabili izan zen. ?Indartsuenak bizirik dirauelako? eta ?ahula suntsitzen? ideiaren izenean, gizabanakoen arteko borroka fisiko gisa interpretatu baitziren, gizarteko baztertuenen (meategietan lan egiten zuten haurrak barne) zapalkuntza gogorra, esklabotasuna eta arrazakeria zuritu ziren. Darwinismo soziala oker bidez darwinismo zientifikoaren berdindu nahi izan zenez, kalte handia egin zion hari, eta luzaroan gaitzetsia izan zen gizartean, ?ideologia? irizten baitzion askok darwinismoari oinarri sendoak zituen jakintza teoria bat bainoago.