Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Izaki bizien sistematika eta taxonomia
Antzin Aroaz geroztik egin izan dira izaki biziak sailkatzeko ahaleginak. Izadiko zientzien
artean, sistematika eta sistematikaren tresna, taxonomia, arduratu dira horretaz,
denboraren eta bilakaeraren alderdiak lantzen dituen filogeniarekin batera. Usadiozko
taxonomiak –horretxek du onarpen zabalena–, sailkapen hierarkikoak egiten ditu, ezaugarri
sailak kategoria taxonomiko deberdinetan konparatuz, mota dela banakoa. Azken
garaiotan beste eskola batzuk ere sortu dira, kontzeptu berriak ekarri dituztenak.Antzinatik saiatu izan da gizakia inguruan
duen mundua sailkatzen. Izaki
biziei dagokienez, gauzak ez dira desberdinak
izan, eta, horregatik, izadi zientziek
hainbat jakintzaren adar garatu dituzte,
izaki bizi horiek, sailkatuz, ulertu ahal izateko.
Sistematika jakintza baten aztergai diren
gauzakien azterketa ordenatua da, gauzaki
horien ezagutza sakontzeko asmoz. Taxonomia
berriz jakintza laguntzailea da, organismoen
sailkapenaren teoria eta praktika
aztertzen dituena. Hobeto ulertzeko, liburutegi
bat ekar genezake gogora: liburuen
azterketa –ordenaturik, gaika–, izango litzateke
sistematika, eta liburuak antolatzeko
metodoen azterketa berriz taxonomia. Gure
kasuan, beraz, organismo biziak taxonetan
ordenatzea da taxonomiaren helburua, eta
taxonomialariek ordenaturiko taxonak ahalik
eta ondoen ezagutzea da sistematikaren
xedea.
Bada jakintzaren beste eremu bat, aurrekoekin
oso estu lotua dagoena, filogenia alegia.
Gaur egun guztiz onartua dago bilakaeraren
kontzeptua, eta, hori dela-eta,
kontuan izan behar da bilakaera izaki biziak
sailkatzerakoan. Hala, filogeniak denboraren
alderdia eransten dio taxonen azterketari,
haien bilakaeraren historia aztertzen
baitu. Izan ere, gaur egun filogenetikoa izaten
saiatzen da sistematika, alegia, bilakaera
hurbiltasunaren arabera sailkatzen ditu
taxonak, eta ez kanpoko itxuraren arabera,
beste garaietan bezala.
Taxonomiaren azken emaitza sailkapena
da, irizpide taxonomikoetan oinarriturik,
taxonen antolamendu hierarkizatuan datzana,
elkarren mendeko diren taxonomia
kategoriak ezarriz.
Historia
XIX. mendea ondo sartu arte, erlijio (kreazioa, uholde handia), eta filosofia ereduen garrantziak gaur egun onartzen diren kontzeptuensarrera eragotzi dute, hala ahaidetasun,
bilakaera, moldatze, eta horien antzeko
kontzeptuen sarrera, eta, hori dela-eta,
XIX. mendea arteko sistematika, neurri
handi batean, izadiaren zerrendatzea besterik
ez da izan. Zerrenda horietan, gainera,
mitologiako izakiak ere sartzen ziren sarritan,
hala adarbakoitza, edo alegia kutsukoak,
erromeroa adibidez, ustez itsasontziak
geldiarazteko gauza zen arraina.
Aristotelesi zor zaizkio ezagutzen diren
izaki bizien lehen sailkapen saioak; bi erreinu
bereizi zituen hark, animaliena eta landareena.
Antolamenduaren irizpideak antzekotasunean
oinarritzen ziren batez ere, eta
akats bat baino gehiago ekarri zuen horrek,
kaxaloteak (gu bezala, ugaztun direnak)
arrainekin batera sailkatzea, adibidez.
Geroago egile askok eta askok landu
zuten gai hau, sailkapen ahalegin desberdinekin,
zein bere izadi ikusmoldeari loturik;
nabarmentzekoa da horien artean eskolastika.1578an Linneok irtenbidea eman zion
ezagutzen ziren motak izugarri ugaltzean
sortu zen izendapen arazoari. Une horretaraino,
mota bat izendatzeko aski izaten zen
herri izena, zenbaitetan taxonen latinezko
deskribapen nolabaitekoa zuela aldamenean.
Horren ondorioz, kontsulta lanak oso
erabil nekezak izaten ziren; bestalde, hitz
batzuen adiera ugariek ere arazoak ekartzen
zituen, nahiz eta izen zientifiko unibertsala,
lehen esan den bezala, latinezkoa
izan.
Linneoren ekarri nagusia taxon jakin
bakoitzarentzat izen bikoitza erabiltzea izan
zen. Era horretan, gizakia izendatzeko, lehenik
jeneroaren izena erabiltzen zuen
(Homo), eta horren atzetik determinatzaile
berezi bat (sapiens); hala, Homo sapiens zen
motaren izendapena.
Anatomia konparatua eta ontogenia izan
ziren beste ekarri garratzitsu batzuk. Lehena
Cuvierrek landu zuen batez ere, bere korrelazioen
teoriaren bidez; horren arabera, adibidez,
ugaztunen adarrak belarjaleei dagozkie,
eta, era horretan, animalia adardun
batek, badakigu hortzak barazkiak jateko
egokituak izango dituela, nahiz eta ikusi ez.
Ontogeniaren azterketa, hau da, enbrioiaren
sorrerarena, Naturphilosophie delako eskola
alemanak bideratu zuen, Haekelek batez
ere, animalia talde desberdinek enbrioiaren
garapenean dituzten antzekotasunak eta
aldeak aztertuz. Baina Lamarcken eta batez
ere Darwinen bilakaera kontzeptuak egin
zion sistematikari ekarri handiena; Aristotelesen
garaietatik zetozen teoria kreazionistak
hautsi, eta bilakaeran eta filogenetikan
oinarritzen den sistematika modernoaren
zimenduak ezarri zituen.
Izaki bizien sailkapen nagusiak
Ikusi dugun bezala, izaki bizien lehen sailkapenek animalien erreinua eta landareena bereizten zituzten, batez ere mugimendu ahalmenaren arabera; irizpide guztiz okerra da, ezagutzen baititugu animaliak hein batean mugigaitzak direnak (hala belakiak eta bizkarroi asko), eta badira halaber landare batzuek halako mugikortasun bat badutenak, bai tropismoez, bai barreiatuz. Beste alde batetik, organismo zelulabakarren ezagutzak aurrena, eta zelula prokariotoenak gero (gunea edo nukleoa berezitu gabea dute prokariotoek), nahasmendua areagotu dute.
Horren adibide dira, esate baterako, dinoflagelodunak, luzaroan zoologoek eta biologoek zeinek bere eremuan ezarri dituztenak, zoologoek higikortasunagatik eta klorofiladunak direlako biologoek, eta, hortaz, argia energia iturri gisa erabiltzen dutelako; hau da, zelula mailetan, edo antolamendu bakunetan, nahastuak zeuden animalien eta landareen erreinuen arteko aldeak; arazoa areagotu egiten da beste bizitza formak kontuan
hartuta, hala bakterioak adibidez.
Horrengatik guztiagatik, urte askoan
zehar erreinuak bereizteko saioak egin dira,
ezaugarri desberdinen arabera: zelula mota
(prokariotoa, eukariotoa), metabolismoa
(autotrofoa, heterotrofoa), antolamendua
(zelulabakarra, zelulanitza), etab. Kontzeptu
horiek 1969an Whitakerrek jaso zituen, eta
bizitza formak bost erreinutan sailkatu
zituen, eskema honetan ageri den eran:Sailkapen honi buruz ohar batzuk egin
behar dira. Hasteko, eta askok onartzen
badute ere, zoologoek batez ere, botanikari
batzuk eta beste ikerlariak ez datoz bat sailkapen
honekin, hainbat zelulabakar eta
onddoen banaketan gehiago ikusten baitute
irizpide praktiko bat errealitatearen agerpena
baino. Bestalde, sailkapen honek ez ditu
argitzen birusen gaineko zalantzak; izan ere,
horiei buruz organismo bizi ote diren ere
zalantza egiten baitu zenbaitek.
Bestalde, argitu beharra dago zelula aniztasunaren
kontzeptua, ez baitira nahastu
behar izaki zelulabakarren kolonia zenbaezinak
eta benetako izaki zelulanitzak. Izan
ere, zelula aniztasuna dagoela esaten da
zelula multzoak ugaltze eta begetazio funtzioen
arabera banaturik daudenean, eta,
begetazio funtzioetan, elikadura eta mugimendu-sentimen
funtzioak bereizten direnean.
Usadiozko taxonomia
Taxonomia eskola ezagunena da. Linneoren eskolaren ondorengoa da, eskola kreazionistakoa beraz, baina bilakaera kontzeptuak ere erabiltzen dituena. Izaki desberdinen azterketatik abiaturik, tipoak sortzen ditu, ereduzko ezaugarriak dituztenak, taxon bera duten beste izakietatik estrapolazioa eginez.
Irizpide desberdinak erabiliz, taxon horiek multzokatzen ditu, bilakaeratik ahalik eta hurbilen dagoen sailkapen bati erantzun nahiz.Antolamendurako erabiltzen dituen
taxonomia irizpideak, batetik, morfologikoak
dira (formari dagozkionak), eta
orobat ontologikoak (enbrioiaren garapenari
dagozkio), ekologikoak (ingurunearen
baldintzei), biogeografikoak (banaketari),
paleontologikoak (fosilen
errejistroari), etologikoak (animalien
jokamoldeari), eta, egun, baita biokimikoak
eta genetika molekularrari dagozkionak
ere.Horren ondoriozko sailkapena hierarkia
baten araberakoa da. Mota da banakoa;
mota desberdinak jeneroetan elkartzen dira,
jeneroak familietan, etab., sistema piramidal
bat sortzen dela. Era horretan sortzen den
egitura taxonomia hierarkia izenaz ezagutzen
da, eta taxon desberdinak biltzen dituzten
taxonomia kategorietan (familia, jeneroa,
etab.) dago banatua.
Hala adibidez, zerriari dagozkion kategoria
taxonomikoak eta taxonak (edo taxak),
ondoko taulakoak dira:Taxonomia kategoria nagusi horien ondoan,
beste batzuk, bigarren mailakoak, ipini
daitezke; hala, kasu honetan Vertebrata
azpiphyluma edo azpitipoa.
Phylum latin hitzaren erabilerari dagokionez
(plurala phyla da), hitz horren ordez
tipo edo enbor hitzak erabiltzen dira sarritan,
eta, hortaz, superphylum edo azpiphylum
ordez, supertipo edo superrenbor, eta
azpitipo edo azpienbor.
Zientzia izenen erabilerari dagokionez,
ohar batzuk egitea komeni da. Lehen adierazi
den bezala, moten izenak bikoitzak izaten
dira, hau da, bi hitzez osatuak. Lehena dagokion
jeneroarena izaten da, eta bigarrena
izen ezaugarri-emailea, jenero bereko motarentzat
bakarra dena. Lehen hitza letra larriz
hasten da beti, eta letra xehez bigarrena.
Bigarren hitzak ez du berez esanahirik, eta,
izan, berdina izan daiteke mota desberdinetan,
beste jenero bateko beste taxon batean
baitago sartua izen osoa. Hala adibidez,
Montpellierko sugearen zientzia izena Malpolon
monspessulanus da, eihar frantsesarena
Acer monspessulanus eta krabelinarena
Dianthus monspessulanus. Hiru kasuetan
ikusten dugunez, izendatzaile bereizlea berbera
da, Montpellierko landare edo animaliei
buruz deskribatu baitziren aurreneko
aldiz hiru taxonak.
Moten izenei buruzko beste datu argigarri
bat da, idazkeraren beraren bidez, testuko
gainerako hitzetik bereizten direla beti, letra
etzana, beltza edo azpimarratua erabiliz
esate baterako.
Goi mailako kategorietako taxonen
nomenklaturari dagokionez (jenerotik erreinura),
hitz bakar batez idazten dira, letra
larriz hasten dela beti.
Taxonomia berriak
Usadiozko taxonomiak hainbat arazo sortzen
ditu. Alde batetik, kontraesanak ditu,
etengabe aldatzen ari diren tipoen hierarkia
bat sortzen baitu, hau da, sortzen duen
zuhaitza, aldi berean da bilakaerazkoa –bilataxonkatzen eta aldatzen diren organismoek osatua–,
eta kreazionista –egitura aldaezina
baitu–. Beste alde batetik, erabiltzerakoan
ere arazoak sortzen ditu: arreta gutxi jartzen
du banakoen artean diren aldeetan, ez ditu
populazioak kontuan hartzen, ale jakinak
(tipoak) baizik, eta ezaugarri morfologikoei
lehentasuna emateko joera du, erabilerrazagoak
baitira. Azkenik, fosilen errejistroa,
bilakaeraren benetako froga, eta filogeniaren
oinarri eta kontrastea, sakabanatuta gertatzen
da denboran zehar, eta zenbait talde
biologikoren kasuan, errejistrorik ere ez
dago.
Hori guztia dela-eta, eskola berriak sortu
dira XX. mendean; horien artean aipatzekoak
dira zenbakizko taxonomia, eskola kladistikoa
eta eskola misto edo sintetikoa. Bestalde,
horien ingurukoak ere badira.
Zenbakizko taxonomiaren jarraitzaileak
mikrobiologoak eta entomologoak dira
batez ere, eta lehengo Adamsonen eskolan
oinarritzen dira; eskola honek dioenez,
organismoen arteko alde taxonomikoak
proportzionalak dira azterturiko banako
guztien ezaugarri komunen kopuruarekiko.
Hori dela-eta, banako asko aztertzen dituzte,
eta ahalik eta ezaugarri gehien. Datu
horiek estatistika bidez lantzen dira, hautaturiko
banako desberdinen arteko antzekotasuna
aztertzeko; banako horiei OTU
deritze (Jardun Banako Taxonomikoa, ingelesez),
eta era horretan, antzekotasunaren
arabera, taldeak eratzen dira.
Eskola honek hasieran ez zuen ikusmolde
filogenetikorik, nahiz eta geroago fenotipoa
genotipoaren adierazpen dela ikusteak
egitura taxonomiko filogenetikoak egitea
ekarri duen, era horretan bilakaera islatzen
dela.
Eskola kladista, premisa sail batetik abiaturik,
zenbait zoologok taxonomia guztiz
filogenetikoa sortzeko egin duten ahaleginaren
emaitza da. Eskola honen arabera, kladogenesi
bidez gertatzen da beti bilakaera,
hau da, irrada bidez, halako eran non taxon
zahar batek berriak sorrarazten dituen (biberri, lehen kladistikaren arabera).
Lan metodoa populazio bakoitzaren ezaugarri
batzuk, gutxi –ezaugarri morfologikoak,
biogeografikoak, ekologikoak eta fisiologikoak–
konparatzean datza, era horretan
berezkoak edo eratorriak diren aztertuz.
Beraz, aztertu beharreko aleak (hemen
semaforonte deritzaienak), binaka alderatzen
dira, eta, azterketaren ondorioz, esan
daiteke bilakaerazko ahaidetasunik ba ote
duten, aurrekari komun bat dutela uste
denean; era horretan, zuhaitz dikotomikoak
osa daitezke.
Azkenik, aurrekoen kontzeptu erabilgarrienez
baliatzen saiatzen da eskola mistoa.
Hasteko, onartzen ditu hatsapen kladistak,
baina aldatu egiten ditu; hala adibidez,
azterketa ezaugarri gehiago onartzen ditu
–hala ezaugarri paleontologiko eta biokimikoak–,
eta halaber onartzen du anagenesi
bidezko bilakaera, hau da, aurrekari baten
garapen zuzenaz, aurrekaria zenbait taldetan
banatu gabe alegia, talde berri bat sortzea.
Bestalde, zenbaki eskolako teknika estatistiko
berak erabiltzen ditu analisian.
Eskola berri horien emaitzak ez dira izan
uste bezain emankorrak; bat datoz usadiozko
eskolarekin zailtasun gutxien duten taldeei
dagokienez, baina galdera asko erantzun
gabe uzten dituzte talde zailenetan.
Hala eta guztiz ere, teoriazko oinarriek onarpen
zabalik ez badute ere, estatistiken emaitzak,
populazio taldeen eta ezaugarrien bilakaeraren
arteko konparazioak, estimu
handitan dauzkate gaur egun taxonomialariek.
Ondoren, erabili diren taxonomia kategoria
garrantzitsuenak adierazten dira. Nagusiak
letra larriz ageri dira, eta letra xehez
bigarren mailakoak; gutxien erabiltzen direnak
berriz parentesi artean ipini dira.