Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Biogeografia
Biogeografia alde asko dituen jakintza bat da; izaki moten kopuruak leku batzuetan ala
besteetan nola diren desberdin aztertzen du, eta desberdintasun hori esplikatzen saiatzen
da. Eragile fisiko, biologiko eta historiko askok baldintzatzen dute izaki moten banaketa
eremua; banaketa edo barreiaketa horrek ezin du, izadiak edo klimak jartzen dituzten
oztopoak direla eta, era berekoa izan alde guztietan, eta, beraz, ezaugarritzat izaki mota
jakin batzuk harturik, haiek agertzen eremuak definitzen dira. Eremu horien barnean,
landareak eta animaliak bioma deitu ohi diren multzo handitan antolatuta daude.Lurraren gainean 1.600.000 izaki mota
ezagutzen dira, eta horiez gainera, badira
hainbat milioi izaki mota iraungiak,
haietaz dakigun apurtxoa fosilen errejistroan
utzi zituzten aztarnei esker dakigunak.
Izaki motak edozein tokitan agertu izan
dira, historiak hartaraturik, ekologiak eraginik
edo izaki bizien multzoen genetikaren
eraginez, baina izaki mota bakoitzak geografiazko
banaketa jakin bat du edo izan du;
alegia, izaki mota bakoitzak bere eremu
mugatua izan du Lurrean, habitat jakin batzuetan
soilik agertzen da, eta leku guztietan
ez da beti oparotasun berberaz agertzen.
Banaketa eremu horiek (1. irudia) (izaki
mota bat bertan badela ziurtatu izan den
leku multzoa mapa batean irudikatua) eta
izaki moten ugaritasuna ez dira beti berdinak
izan, aldakorrak dira aitzitik; hasieran
txikiak izan ohi dira tamainaz eta kopuruz,
gero handituz joaten dira, eta txikitzen hasten
dira berriz, harik eta, azkenik, zeharo
gutxitu eta izaki mota hori iraungi egiten
den arte (2. irudia).
Beraz, izaki motak ez dira era berean
banatzen Lurrean zehar, aitzitik eragile
askok eta era askotakoek baldintzatzendituzte espazioan eta denboran zehar banatzeko
dituzten ereduak. Banaketa horiek eta
banaketa horien eragileak aztertzea du helburu
biogeografiak. Maila desberdineko
taxonen banaketa ereduak deskribatu eta
ulertu nahi ditu; non sortu zen izaki mota
jakin bat, zergatik bizi den eremu jakin batean,
eta zergatik ez den bizi ustez egoera bera
duten beste eremu batzuetan.
Galdera asko egin daiteke pentsaera
horren inguruan, eta asko argi daitezke,
argitu ere, historia argitan, besterik gabe.
Handia da, beraz, historiak biogeografiari
egin dion ekarria; horretan, jakina, nahitaezko
baliakizun dira fosilen azterketa eta
plaken tektonika -Lurraren historian zehar
kontinenteak nola elkartu eta bereizi ziren
argitzen duen teoria-.
Hona biogeografiaren inguruan egin daitezkeen
galdera batzuk: Non sortua da izaki
mota jakin bat? Izaki mota batek zergatik du
gaur egun duen banaketa eremua eta ez
beste bat? Lehen ere banaketa eremu hori
bera zuen? Zein da antzeko beste izaki mota
batzuen banaketa eremua? Lurreko eremu
jakin batzuetako izaki motak (Australia,
Zeelanda Berria, Madagaskar) zergatik dirahain bitxiak? Nolako eragina izan dute plaken
tektonikak edo Pleistozenoko izotzaldiek
izaki mota askoren banaketa ereduan?
Zergatik agertzen dira bata bestetik oso
urrun dauden eremuetan elkarren oso antzekoak
diren animalia eta landare motak?
Izaki mota bat zergatik barreiatzen da eremu
jakin batean bakarrik? Zergatik ez da urrunago
barreiatzen? Zer nolako eragina dute
klimak, topografiak edo beste izaki mota
batzuek izaki mota jakin baten banaketan?
Tropikoetan zergatik dago lurburuetan edo
eremu epeletan baino askoz izaki mota
gehiago? Nola kolonizatzen da sumendi
erupzio batetik itsas zabalean bakan-bakanik
sorturiko uharte bat? Zergatik dago izaki
mota gutxiago uharte batean lehorreko
eremu berean baino?
Horrelako ehundaka galdera egin daitezke,
baina galdera horiek, funtsean, biogeografiaren
bi adigai nagusietan biltzen dira:
nola aldatzen da animalia eta landare moten
kopurua eremu batzuetatik besteetara eta
nola azal daiteke desberdintasun hori.
Biogeografia alde asko dituen jakintza bat
da, beste jakintza askoren jakitateak biltzen
dituena (batez ere ekologia, izaki bizien multzoen
biologia, sistematika, bilakaeraren biologia,
geologia eta izadiaren historia), eta
informazio kopuru handi bat laburtzen eta
biltzen duena. Nolanahi ere, jakintza honetan
diharduten zientzilariak oso arlo jakinetan
espezializatzen dira: taxonomian (fitogeografoek
landareak aztertzen dituzte, zoogeografoek,
berriz, animaliak), biogeografia historikoan -
taxonen edo komunitateen jatorria, haien
barreiatzea eta iraungitzea argitzen saiatzen
da-, edo biogeografia ekologikoan -izaki moten
gaur egungo banaketa argitu nahi du, organismoek
eta ingurune fisiko nahiz biotikoak
elkarrengan dituzten eraginen argitan-.
Uniformismoa, Hutton-ek (1795) adierazia,
oinarrizko hatsapena du biogeografiakbere alor historikoan. Teoria horren arabera
Lurraren azalean gaur egun eragina duten
prozesu fisikoak inoiz ez dira aldatu, eta denboran
zehar indarrean egon diren oinarrizko
lege berberen ondorio dira; alegia, gaur egungo
prozesu naturalak (higadura, sumendien
eragina, jalkipenak) iraganeko berberak dira.
Animalia eta landare moten banaketa arautzen duten alderdiak.
Izaki biziak nonahi bizi dira, eta historia, fisika eta ekologiazko arrazoiei zor diete gaur egun duten banaketa eta ugaritasuna.
Horrek esan nahi du izaki mota jakin bat ez dela edozein lekutan bizi, biologiaren aldetik dituen premiak ingurugiroak asetzen dizkion leku hartantxe baizik (ekologian zokoa deitzen zaiona), eta horrexegatik dira izaki biziak ingurugiroaren ezaugarrien adierazle.
Beren banaketa eremuen bitartez, izaki biziek ingurugiroaren aldetik antzeko egoeran dauden eremuak definitzen dituzte.
Eremu horiek ez dira geldiak eta aldagaitzak, biziak baizik, hedatu eta uzkurtu egiten baitira, beste eremu batzuk kolonizatzeko prozesuen eta eremu jakin bateko izaki biziak, aldez edo osoro, iraungi izanaren ondorioz.
Espeziazio mekanismo konplexuen bidez izaki mota jakin bat eremu jakin batean sortzen denez geroztik, hedatzeko eta beste eremu hurbil batzuk kolonizatzeko aukera izaten du sakabanatze prozesuen bidez. Prozesu horiei esker, izaki mota jakin bateko banako bat edo gehiago edo beren haziak ordu arte beren lekuak ez zituzten beste eremu batzuetara iristen dira.
Sakanabatze mekanismoak aktiboak edo pasiboak izan daitezke, eta horiei esker iristen dira beste leku batzuetara animaliak, beren larbak edo landareen haziak. Mekanismo aktiboen artean, animalia askok bereizgarritzat dituztenak, animalia bera da aipagarriena, bere higiduraren bidez leku batetik bestera joaten baita (txoria har bedi kontuan).
Sakabanatze mekanismo gehienak pasiboak dira, eta horien artean bi dira nagusi: anemokoria -haizeak eramanda egindako lekualdatzea- eta hidrokoria -urak eramanda egina-.
Gauza jakina da txikoria-belarrarenak bezain hazi ezagunak haizearen laguntzaz sakabanatzen direla, bere “jausgailu” berezia ere lagungarri, eta beste hazi askok ere mekanismo lagungarriak badituztela haizeak eraman ditzan.
Landare batzuk egokituta daude haizearen bultzadaz basamortuetan zehar ibiltzeko.
Animaliek ere badituzte lekuz aldatzeko berezitasunak; armiarmak, adibidez, bere amaraunetakoen osagarri bereko hariak sor ditzake, hala haize-lasterrek batetik bestera eraman ditzaten. Harrigarria da ikustea zenbat bakterio, intsektu, artropodo, etab. dagoen eguratsean oso altura handitan, edo haizelasterrak batetik bestera eramanak.Hidrokoriak argitzen du zergatik animalia
eta landare askok urruneko uharteak kolonizatu
zituzten. Landare batzuek egokitze
mekanismoak dituzte hazietan lekualdatze
mota hau egiteko, eta igeri egoteko mekanismoak
ere badituzte. Argigarria da oso
kokoaren haziaren kasua, bere emankortasuna
galdu gabe egun asko iraun baitezake
bizirik itsasoko uretan, igerian egonez eta
ur-lasterrek daramatela, harik eta non ernatua
aurkitzen duen arte. Dokumentatu izan
dira baita ere lehorrera iritsi arte enbor baten
gainean igota itsasoz “bidaiatu” duten muskerren
edo ugaztun txikien kasuak.
Zookoria garraio pasiboaren kasu berezi
bat da, eta batetik bestera joateko animaliak
lagungarri gisa erabiliak direla esan nahi du.
Hona adibide batzuk: hazi batzuek kakoak
edo arantzak dituzte animalien ileari gogor
heltzeko; intsektu batzuen larbak emigratzera
doan txori baten lumei edo hankei atxikitzen
zaizkie; animali batzuek fruituak leku
batean jaten dituzte eta kaka egiterakoan
handik urrun botatzen dituzte fruitu horien
haziak; hamsterrek eta antzeko beste animalia
batzuek eraman egiten dituzte fruituak,
beste nonbait lasai jateko edo gordetzeko.
Mekanismo horien bidez, izaki biziak
edozein lekutara irits daitezke, teorian
behintzat, eta leku hori kolonizatu, eta denbora
tarte luzeetan bizirik iraun dezakete
ohiko dituztenen oso bestelako inguruneetan,
hain zuzen ere, zeharkatu beharreko
oztopo fisiko eta biologiko direnetan. Oztopo
horiek gainditzea edo ez gainditzea, oztopo
horien nolakotasunak eta organismoaren
ezaugarriak baldintzatuko du.
Horrek zer esan nahi duen konturatzeko,
aski da itsasoan galdu eta uharte batera iritsi
diren pertsona batzuk irudikatzea. Uharte
hori urez inguratua dago, ezin beraz handik
irten eta beste uharte batera edo lehorrera
iritsi. Inguru guztian daukaten itsasoa dute
oztopo, hainbat eta oztopo igarogaitzagoa,
zenbat eta handiagoa izan hurrengo lehorrerainoko
distantzia. Gizakiarentzat igarogaitza
den oztopo hori ez da igarogaitza txoriarentzat,
eta horrek frogatzen du oztopo bera
ez dela landare eta animalia guztientzatoztopo. Basamortuak edo mendikateak oso
kasu argigarriak dira. Ipar Amerika eta Hego
Amerika lotzen dituen Panamako istmoak
tropikala, beroa eta hezea du berez klima,
eta klima mota hori oztopo gertatzen da eta
ez iparrera ez hegora igarotzen uzten die tropikalak
ez diren izaki motei.
Animalia mota askok gizakiaren eragin
zuzen edo zeharkakoari esker igaro ahal izan
dituzte bestela igaroezinak liratekeen oztopoak,
edo bizkortu ahal izan dituzte beren
sakabanatze mekanismoak; horrek; behin
baino gehiagotan, arras aldatu ditu banaketa
eremuak eta tokian tokiko komunitateetara
ustekabeko ondorioak ekarri ditu, sarraskia
edo txikizioa maiz. Oso nabarmena izan da
hori arratoiaren, txolarrearen, katuaren edo
untxiaren gisako animalia motetan, horien
etorrerak kaltea besterik ez baitie ekarri
kokaleku berritzat hartu dituzten eremuetako
animalia eta landareei. Patata zomorro
ezaguna Ipar Ameriketako animalia mota
bat da, geroztik Europara aldatua, eta patatarentzat
izurri gertatu dena.
Beste kasu batzuetan, animalia jakin batzuk
etekina ateratzeko asmoz berariaz aldatu
izan dira eremu batera. Amuarrain arrunta,
izatez Eurasia sortaldekoa baizik ez zena,
Ipar Ameriketara, Txilera, Argentinara,
Afrika Hegoaldera eta Afrika sortalderaa,
Madagaskarrera, Australiara eta Zeelanda
Berrira aldatu zen; gauza bera gertatu zen
izatez Mediterraneo aldekoa baizik ez zen
ostra arruntarekin. Gauza jakina da Euskal
Herriko mendi asko eta askotan insignis
pinua (Pinus radiata) dela nagusi, baina oso
gutxik dakite pinu mota hori izatez Monterreykoa
dela (Kalifornia), eta Odon de Yarzak
ekarri zuela XIX. mendearen bukaeran
Euskal Herrira. Kasu honetan, pinu-beldarra
edo prozesionaria deritzan izurri ezaguna
pinu horiekin batera etorri zen eta beste landare
konifero mota batzuetara zabaldu, eta
oso zaila da hari aurka egitea.
Oso adierazgarriak dira itsasontzien kroskoak
kolonizatzen dituzten eta itsasozko
merkataritzari esker oso urrun joaten diren
itsasoko izaki moten kasuak. Aipagarria da
orobat, eta oraintsukoa, Caulerpa taxifolia
tropikoko itsas belar inbaditzailearen kasua;
Monakoko Ozeanografia Museoko akuariotik
abiaturik, Mediterraneoko eremu handiak
ari baita kolonizatzen eta tokiko landarediarekin
lehian baitabil. Antzeko kasuak
maiz gertatzen dira itsasoko ingurunean;
badira, adibidez, ostra salerosketa dela eta
Japoniatik iritsi diren animaliak.
A ) Alderdi fisikoak
A) Alderdi fisikoak
Klimak, lur motak, urak, ur inguruneen
ezaugarriak eta era horretako eragile fisikoek
mugatzen dute bizitza. Klimaren eragina
ondo ezaguna da. Lurreko eremu batzuek
muturreko klima dute, horietan izaki mota
gutxi batzuk baizik bizi ezin daitezkeela, lurburuetan edo basamortuetan adibidez; beste
batzuek, berriz, epelagoa dute klima, eta
askoz izaki mota gehiago dute. Eguzkiaren
irradak eta tenperaturak, euri-elurrek, haizeek,
lainoek, elur egunek, izotz egunek eta era
horretako eragileek definitzen dute eremu
bateko klima, eta bihurtzen dute eremu hori
bizitzeko egokiago edo desegokiago.
Mikroklimak esaten zaie eremu bateko
klima egoeran hainbat eragilek eskala txikian
sorrarazi dituzten aldaketei. Adibidez,
ibai ertz bateko mikroklima hurbileko beste
leku batzuetakoa baino hezeagoa eta tenperatura
apalagokoa izango da; baso sakonak
ere bere mikroklima izaten du, eta mendi
baten hegoaldeko klima mendi horren berorren
iparraldekoaren oso bestelakoa izaten
da. Gauza jakina da askoz hobe dela etxea
hegoaldera begira egotea, epelagoa eta argitsuagoa
izango baita.
Lur motak eta klimak baldintzatzen dute
eremu bateko landaredi mota; lurra, berriz,
harkaitzen higadurari organismoetatik datorren
gai organikoa eranstearen ondorioz
sortzen da, prozesu luze eta konplexu baten
bidez. Animaliek ez bezala, landareek ez
dute beste organismo batzuen laguntza
behar elikadura lortzeko, eguzkiaren argitik
eta eguratseko (CO
2
) eta lurreko gai ezorganikoetatik
lortzen baitute behar duten energia.
Lurraren osaketak baldintzatuko du,
beraz, zeintzuk diren eremu jakin batean
bizi daitezkeen landare motak.
Ur inguruneek beste eragile batzuk izaten
dituzte: gazitasuna, argiaren sarkortasuna
edo uraen elikagai edukia; ingurune horietako
izaki moten banaketa aztertzerakoan oso
kontuan hartu behar da urak ozeanoetan
duten zirkulazio orokorra.
B ) Alderdi ekologikoak.
Izaki mota bakoitzak hedadura jakin bat du, gaur egun duen zoko ekologikoa eta bere historia islatzen duena. Ustiatzen dituen baliabideei buruz, eta non bizi daitekeen eta bere eremuaren baitan lor dezakeen gehienezko oparotasuna baldintzatzen duen ingurunearen egoera fisikoari buruz, izaki mota batek duen eskakizun multzoa da zokoa (3. irudia). Irudi horretan bi dimentsiotako zoko bat irudikatzen da (1 eta 2 baliabideak), nahiz edozein izaki biziren baliabideak askoz ugariagoak diren; landare baten kasuan, adibidez: tenperatura, behar duen ura, lur mota, argia, elikagaiak, polinizatzaileak, etab.
Benetako zokoa, hori baita izadian benetan agertzen dena, zoko ideala, teorikoa edo oinarrizkoa baino askoz txikiagoa izan ohi da neurriz; baliabide berak zeinek eskuratuko lehian dabiltzan beste izaki motak izaten dira txikiagotasun horren kausa adierazgarrienetako bat, eta hori dela eta zoko horiek bata bestearen gainera biltzen dira eta txikiago bihurtzen (benetako zokoa. 4. irudia).
Horra hor izaki mota baten banaketan eragina izaten duen beste kausa garrantzitsu bat, beste izaki mota batzuekiko lehia, alegia.
Harrapaketa (harrapari-harrapakin harremana) eta mutualismoa dira banaketa eremuak murrizten dituzten beste kausa soilsoilik ekologiko batzuk. Adibidez, bizitzeko harrapakin baten beharra duen harrapari bati (artalde baten beharra duen otso talde bat) harrapakina desagertzen bazaio (artaldea gorde edo lekuz aldatzen bada), harraparia ere desagertu egingo da; edo alderantziz, otso ardi-gose asko dagoen eremu batean ardi gutxi baldin bada, handik gutxira otsoek ardi guztiak akabatuko dituzte, eta haiek ere desagertu egingo dira zer janik ez dutela.
Mutualismoan bi izaki motek etekina ateratzen diote elkarri, eta horregatik elkarren mendekotasun handia dute; bat falta baldin bada, bestea desagertu egiten da. Horren adibide izan daiteke intsektu baten polinizazioaren mende dagoen landare bat; intsektua falta bada, landare horrek ezin du bere bizitza zikloa itxi, eta azkenean desagertu egingo da eremu horretatik. Hori gertatzen zaio pikuondo ezagunari, pikuak emateko liztor baten mende baitago; pikuondoa Ameriketara aldatu zutenean, ez zuen pikurik ematen, nahitaez behar zuen liztorra falta zuen eta.
C ) Alderdi historikoak
Lurraren azala etengabe aldatu da historian zehar. Kontinenteak mugitu egin dira (plaken tektonika), itsasoak hedatu eta uzkurtu egin dira, mendiak goratu, higatu, eta azkenean desagertu egiten dira, uharteak agertudesagertu egiten dira, hormategiek aurreraatzera egiten dute. Klima ere aldatu egin da.
Eragile horiek guztiek historia definitzen dute, oinarri-oinarrizko alorra hain zuzen, 31hura gabe ezin baitaitezke ulertu gaur egungo
banaketa eremuak, eta batez ere oso adibide
bitxi diren izaki motenak. Hala, adibidez,
eragile historikoak ezinbestekoak dira
eremu urrunak deriztenak argitzeko; eremu
oso bat da hori, giroa egokia izan arren izaki
mota batek bizilekutzat hartu ez dituen
eremu zabalek zatitzen dutela eremu oso
hori eremu txikitan, adibidez, 5. irudian
magnolien eremua irudikatzen duena. Adibide
horiek honela esplikatzen dira: klimak
izan dituen aldaketek murriztu egin dute
garai batean askoz zabalagoa zen banaketa
eremua. Izaki mota horiei murriztuak esaten
zaie.
Batera aritzen diren eragile fisiko, biologiko
eta historiko horiek guztiek baldintzatzen
dituzte banaketa eremuak. Badira izaki
mota batzuk, kosmopolita esaten zaienak,
garatzeko egoera egokia aurkitzen duten
leku guztietan kokatzen direnak, eta mundu
osoan barrena banatuta daudenak. Izaki
mota horiek ez dute muga historikorik bere
banaketan, soilik ekologikoak liratekeen
mugak baizik; inguruneko eragileak oso
ondo eramaten dituzten izaki motak dira
horiek, eta, oro har, sakabanatze mekanismoak
oso eraginkorrak izaten dituzte.
Endemismo esaten da izaki mota bat eremu
jakin batera mugatua dagoenean; horrek
soil-soilik esan nahi du izaki mota hori ez
dela beste inon, eta endemikoa izan daitekeela
geografia eremu batzuetan, leku eskala
zabal batean (Iberiako endemismoa, Gipuzkoako
endemismoa, Aralar Mendiko endemismoa),
eta taxonomia eskala desberdinetan
(orden endemikoa, familia endemikoa,
jenero endemikoa, mota endemikoa, etab.).
Adibidez, kanguroak Australia eta Ozeaniako familia endemiko bat (Macropodidae)
dira, eta hipopotamoek (Hippopotamidae
familia), Etiopiako eskualdeko familia bat.
Biogeografia eskualdeak ( 6. irudia )
Lurrean badira oso eskualde handiak, kontinente osoek ere eratuak izan daitezkeenak, geografia oztopo gaindiezinez bereiziak, eta, beraz, zeinek bere animalia eta landare bereziak dituztenak. Biogeografiaren aldetik berariazko izenak dituzte eskualde horiek; asko dira, beraz, Lurraren atal biologikoak esan diezaiekegunak, maila desberdinekoak, eta beren animalia eta landare moten arabera zatituak.
Erreinu, eskualde eta probintzia derizten zatiketa horiek taxonomia dute oinarri, eremu bakoitzeko izaki bizien osaketak bereizten ditu, alegia. Izadiko oztopoek sortzen dituzte zatiketa horiek, zatiketa edo eremu horietako bati dagozkion izaki mota gehienei ez baitiete handik kanpo sakabanatzen uzten.
6. irudian ikusten da zer garrantzia duten itsaso eta ozeanoek, basamortuek edo mendikate handiek eskualdeak mugatzerakoan. Hala ere, erreinu horien arteko muga ez dago zehatz definitua, aitzitik badira nahasketazko eta bitarteko eremu zabalak; mendi handiak (Himalaia, adibidez), itsasadar zabalak edo izotz basamortuak daudenean, orduan baizik ez dira eskualdeen arteko zatiketak garbiak.
Datu zoogeografikoak eta fitogeografikoak konbinaturik, eskualde neoartikoa, paleartikoa, ozeanikoa, neotropikala, Etiopiakoa, sortaldekoa, Australiakoa eta antartikoa bereizten dira, nahiz denek ez dituzen bereizketa horiek onartzen (6. irudia).
Itsasoko inguruneak bere berezitasunak ditu, eta, kostaldeko animaliei dagokienez, eskualde hauek bereiz daitezke gutxienez: tropikokoa, Mediterraneokoa-Atlantikokoa, Atlantikoko iparraldekoa, artikoa, Itsaso Bareko iparraldekoa, hegoaldeko epela, antartiko aurrekoa eta antartikoa.handitan zati daitezke, zeinek bere landare eta
animalia komunitate bereziak dituela, bioma
izenekoak. Bioma horiek banatzeko eredu orokorrak
klima eta lur mota ditu oinarri.
Biomen arteko bereizketak ez du zertan
zerikusik izanik bioma horiek osatzen dituzten
organismoen taxonomia sailkapenekin,
aizitik organismo horien bizi ezaugarriekin
du zerikusia, alegia, formarekin, egiturarekin,
ohiturekin eta inguruneari erantzuten
dioten bizi zikloekin. Bioma bakoitzak landaredi
mota beti-batekoa du, izaki motak
desberdinak izan arren. Horren ondorioz
badira eginkizun bereko ordezkoak esaten
zaien izaki motak, eskualde desberdinetan
eginkizun bera dutenak, alegia. Adibidez,
Estatu Batuetako sortaldeko ia kostalde
osoan Hosto Erorkorreko Baso Epela da
nagusi, eta harizti sail handiak dira gehien-
Biomak.
Erreinu bakoitzaren barneko izaki motak ez daude berdin banatuak, aitzitik erreinu biogeografiko bakoitza klima, lur eta erliebe mosaiko bat da, eta zeinek bere organismoak ditu. Landaredian oinarrituz gero, erreinu horiek multzo 32bat; gauza bera gertatzen da Europako
eremu handi batean, baita Euskal Herriko
zati batean ere. Baina, Estatu Batuetan
hariztiak Quercus rubra edo haritz gorri
motakoak dira, eta, Europan, Quercus robur
edo haritz pedunkuludun motakoak. Bi landare mota horiek eginkizun bereko ordezkoak
direla esan daiteke.
Lehorreko, ur gezetako eta itsasoko bioma
asko daude. (7. irudia). Lehorrekoen artean
hauek dira nagusiak:
Tundra: Artikoko Zirkulu Polarraren
inguruan dago. Neguan tenperaturak -57°
C-raino jaisten dira, eta lurra izoztuta dago
beti, baita urtaro beroan ere, baina orduan
sakontasun jakin batetik behera egoten da
lurra izoztuta. Hazkuntza urtaroa oso laburra
da. Goroldioak, likenak, ihiak eta
zuhaitz txikiak dira tundrak izan ohi dituen
landare motak.
Taiga (Landare koniferoen ipar basoa):
Landare koniferoak dira eskualde honetan
nagusi. Neguak luzeak eta hotzak dira;
udak, berriz, laburrak eta beroak. Neguan
lurra izoztua eta elurrez estalia egoten da.
Hosto erorkorreko baso epela: Eremu honetan
euri asko egiten du eta euria erregulartasunez
banatzen da urte osoan zehar; tenperaturak
epelak dira, eta neguak eta udak
ondo definituta daude. Zuhaitzei (haritzak,
pagoak, gaztainondoak, intxaurrondoak,
etab.) hostoak erortzen zaizkie neguan.
Hosto erorkorreko baso tropikala: Tenperatura
epelak izaten dira; zuhaitzei urtaro
lehorrean erortze zaizkie hostoak.
Tropikoko baso euritsua: Cancer eta Capricornus
tropikoen artean dago; tenperatura
beroa izaten da, argi asko dago eta euri asko
egiten du. Zuhaitz motak era askotakoak
dira (300 zuhaitz mota desberdinetaraino 2
km 2 tan), eta izaki bizi motak ere bai.
Belardi epela: Basamortuan baino euri
gehiago eta hosto erorkorreko baso epelean
baino euri gutxiago egiten duen eremuei
dagokio. Landare lastodunak dira nagusi.Eremu horietako animaliak belarjale handiak
dira gehienbat.
Sabana (belardi tropikala): Cancer eta
Capricornus tropikoen artean dago; oso
klima beroa du beti, eta urtaro lehor luzea
du. Landarediari dagokionez, belardi hutsa
edo zuhaiztiekin tartekatua du. Landare lastodunak
dira nagusi, garaiera handikoak
batzuk (3.5 m.). Eremu horietako animaliak
belarjale handiak dira gehienbat.
Mediterraneo aldeko landaredia (txaparrak):
Negu oso epelak eta uda oso bero eta
lehorrak dituzten eremuetakoa (Mediterraneo
aldeko klima). Belardi eremuetan baino
euri gutxiago egiten du. Landaredia esklerofiloa
da (hosto gogortuak: artea).
Basamortua: Oso eremu lehorrak, urteko
eta metyro koadroko 250 mm baino euri
gutxiago egiten du, eta, gainera, euri gutxi
hori berehala lurrintzen da. Badira basamortu
beroak, Saharakoa adibidez, han egunez
bero handia egiten du, 50° C, eta gauez,
berriz, hotz handia, eta neguak epelak dira;
eta badira basamortu hotzak, Gobikoa adibidez,
neguak oso hotzak eta hotz handiko
bitarte luzeak dituena. Bi basamortu mota
horiek oso landare gutxi eta harea eta harrizko
eremu handiak dituzte.
Ur gezatako biomak lehorrekoak baino
ingurunearen askoz mendekoagoak dira, eta
lentikoetan -ura geldirik dago, aintzira eta
urtegietan adibidez-, eta lotikoak -ura ibilian
dabil, ibaietan adibidez- banatzen dira.
Lurretik etengabe hartzen dituzte elikagaiak,
baina uraren ibiliak (ibaiak) eraman
egiten ditu elikagai horiek. Ibaia nondik
pasa, halakoak izango dira uraren ezaugarriak,
beraz, oro har, oso aldakorrak izaten
dira ezaugarri horiek. Oso giro desberdinak
sortzen dira bioma hauetan. Landaremikroskopikoak dira nagusi (planktona).
Animalia asko dago bioma honetara mugatua
(arrainak, hegaztiak, anfibioak, etab.).
Itsasoko biometan ezin da eskualde biomarik
bereizi, itsasoko ingurunearen egoera era
berekoa delako eskala handian, eta itsasoko
izaki biziak erraz barreiatzen direlako. Urak
dituen ezaugarri fisikoen ondorioz, itsasoan
ez dira behin ere izaten lehorrean berez izaten
diren tenperatura aldaketak; gainera, ura ez
da faktore mugatzailea, argia bai ordea, ez
baita metro gutxi batzuk baino sartzen.
Ozeano aldeko bioma: Kostaldearen eraginetik
urrun dago eta hiru azpibiomatan banatzen
da: igeri dauden eta ur-lasterrek eramaten
dituzten izaki bizi batez ere mikroskopikoena
(planktona); nektonak edo animalia multzo
igerilari aktiboek (balea, izurdea, atuna, txibia,
dortoka, etab.) osatzen dutena; eta, hondoko
izakiek edo bentosak osatzen dutena.
Kostalde harkaitztsuetako bioma: Itsas belarrak
dira hor nagusi, eremu batzuetan saldo
horizontal ondo mugatuak eratzen dituztela,
urak zenbat eta sakonago, saldo horiek orduan
eta aldatuago (eremu banatze bertikala), animaliengan
ere eragina duten itsasaldien ondorioz
sortzen diren lehorraldien arabera. Lurreko
eremu batzuetan koral uharriak izaten dira,
eta beren ehunetan itsas belar mikroskopikoak
dituzten koralak nagusi dira han nagusi.
Harrigarria da uharri horietako animalia
moten ugaritasun handia, tropikoko baso
euritsuaren pareko baitira ugaritasunez.
Kostalde hareatsu eta lohitsuetako bioma:
Azpiak ez du egonkortasunik, itsasaldiek eta
ur-lasterrek etengabe astintzen baitute, eta,
beraz, etengabe ari da azpia berriz eratzen.
Itsas belarrak bakanak dira eta animaliak
ugariak: harrak, soinberak eta oskoldunak
gehienbat.