Historia Unibertsala»Egungo aroa
Txina: erreformismorantz
Deng Xiaoping buru zuen Txinako moderantismoak bizirik iraun zuen Kultura Iraultza bukatu eta gero ere. Mao hil ondoren, 1976ko irailean, norgehiagoka gogorra izan zen moderatuen eta erradikalen artean aginpidea eskuratzearren. Azkenean moderatuak irten ziren garaile. Harrezkero Txinako “lemazain nagusi” bihurtu zen Deng. Ekonomia berritzeko bideak ireki zituen (merkatua neurri batean askatu, atzerriko kapitalari ateak zabaldu, ekonomia gune bereziak sortu…), baina ez zituen politika berritzeko bideak ireki. Jarrera horrek, ordea, arazo larriak ekarri zituen azkenean, 1989an Tiananmengo plazako gertaera odoltsuak, esate baterako.
Erreformistak agintean
1976an hil zen Mao, eta baita Txinako
iraultzako beste bi buruzagi nagusiak ere,
alegia, lehen ministro Zhou Enlai, eta Askapenareko
Gudarosteko buruzagi ospetsuenetako
bat, Zhou De. Aginpidea eskuratzeko
lehia gogorra piztu zen orduan, eta Alderdiko
bi joera nagusiak aurrez aurre jarri
ziren. Batetik, joera erradikala edo ezkerrekoa,
«lauen banda» deitua, Maoren emaztea
bera –Jiang Jing– buru zuela. Joera horren
oinarri soziala alderdi komunistako goi karguek
–aurreko aldian gora egindako profesional
edo intelektualek– osatzen zuten, eta
bere gain hartu zuten Kultura Iraultzaren
ondarea. Beste muturrean, berriz, joera moderatua
zegoen –pragmatikoa edo erreformista
ere deitua–, era askotako militanteez
osatua, eta Kultura Iraultza, ezkerreko erradikalismoa
eta “lauen banda” arbuiatzeak,
batetik, eta 1960-1965 bitarteko lehen erdiko
zaharberritze moderatua erreferentzia
izateak, bestetik, batzen zituena.
Joera erreformistak 1976ko udazkenean
“lauen banda” espetxeratzea lortu zuen; bidea
libre geratu zen, beraz, Deng Xiaopinentzat
aginpidea eskuratzeko, eta bere
konfiantzazko gizonak –Zhao Ziyang, Wan
Li, Hu Yaobang– erantzukizun handiko karguetan
jarri zituen. Hala bada, Kultura Iraultzan
kargugabetuei kargua itzuli zitzaien, eta
delako aldi horrek eragindako atsekabea
adierazi eta kritikak plazaratu ahal izan ziren.
Iraganaldiaren berrikuste kritiko horrek
Mao bera harrapatu zuen: hutsegite larriak
egin izana –Kultura Iraultzan gehienak–
egotzi zitzaion. Nolanahi ere, alde onak
(%70) hutsegiteak (%30) baino gehiago zituela
aitortu zitzaion.
Dengek, ordea, berriro aginpidea eskuratu
arren, ez zion berriro heldu “zaharberritze
moderatuaren” programari. Txina eta
munduko gainerako herrialdeak aldatuak
ziren: Kultura Iraultzak oso muzinaldi gogorra
eragin zuen, SESBren eta Sortaldeko
herrialdeen hondamen ekonomikoa nabarmena
zen, eta, nazioarteko harremanetan,Estatu Batuak aliatu berri bat ziren –1972an
Nixonek Shangaiko hitzarmena izenpetu
zuen, Txinako Herri Errepublikaren zilegitasuna
onartzeko–. Horregatik guztiagatik,
joera moderatuak, 1978an atzera aginpidea
eskuratuta, are moderatuago jokatu zuen,
eta beste herrialdeekin harremanetan hastea
erabaki zuen. Kanpora zabaltze horrek
eta ekonomiaren liberalizazioak ireki zuen
hain zuzen Txinak aurrerantzean atzerapenetik
ateratzeko egin beharko zuen bidea.
Ekonomia aurreratzea eta nazioa berritzea
izan ziren, beraz, Dengen errejimenaren helburu
nagusiak.
Modernizazioa eta kanpo harremanei ateak zabaltzea
1978an hasi zen Txinaren modernizazioa,
lau zutabe nagusitan oinarritua: nekazaritza,
industria, zientzia eta teknologia,
eta defentsa. Komunak deuseztu ziren
eta egindako hutsegiteak konpontzeko
ahalegina egin zen: familiako produkziogune
txikian oinarritzen zen produkzio sistema
bultzatu zen nekazaritza sustatzearren,
arestian aipatu diren hutsegite horien
ondorioz nekazariek galdua baitzuten beren
lanarekiko interesa. Izenez jabego kolektiboari
eutsi bazitzaion ere, esan den
produkzio sistema hori zela eta, lurra pribatizatu
egin zen azken batean. Gainera,
merkatu libreak zabaldu ziren, nekazariek
uztaren gehiegia sal ahal izan zezaten estatuak
zituen zabaltze bideetatik aparte. Eta
emaitzak oso bikainak izan ziren: nekazaritzan
produkzioa handitzea lortu zen, eta
nekazaritza industriak sortzeak bestelako
gaiak lantzera eta bestelako lanak egitera
bultzatu zituen nekazariak. Industrian, berriz,
enpresa pribatu txiki eta erdikoak sortzeko
baimena eman zen, eta estatu enpresa
handien kudeaketa hobetu zen, enpresako
gerente eta langileei diru laguntzakemanez, beste enpresa batzuk erosiz, eta
abar. Enpresa horiek ez ziren pribatizatu,
baina atzerriko kapitalari enpresako parteak
erosteko aukera eskaini zitzaion. Nolanahi
ere, estatuak kapitalaren %51 gordetzen
zuen. Industria produkzioa handituz
joan zen aldaketa horiei esker, eta
manufaktura industriaren pisu erlatiboa
handitzeak sektore osoa ere zabaltzea ekarri
zuen. Zientziaren eta teknikaren alorrean,
berriz, zazpi ikerketa eremu zehaztu
ziren energiaz hobeto baliatzeko, goi
mailako teknologia eduki ahal izateko, medikuntzan
eta genetikan aurrera egiteko,
eta abar. Defentsan, azkenik, gudarostea
berritzeko ahalegina egina zen, eta soldadu
kopurua gutxitu zuten hortaz: Maoren
goardia zaharreko soldaduak erretirarazi,
gainerakoak profesionalizatu, eta zegoen
teknologia berritu.
Barneko erreforma berritzaile horien
osagarri, Dengek hasitako eta haren agintaldi
osoaren ezaugarri nagusi izandako
kanpora zabaltzeko politikak luzaroko mendeetako
bakartzetik atera zuen Txina.
Kanpora zabaltze horrek bi helburu nagusi
izan zituen: batetik, atzerriko kapitala eta
teknologia erakartzea industria sarea berritzen
laguntzeko, eta, bestetik, manufakturak
esportatzea dibisak sortu ahal izateko.
Kanpo merkataritzari ateak zabaltzeko, Ekonomia
Gune Bereziak sortu ziren sortaldeko
portu hirietan. Gune horietan zerga eta
lan legedi bereziak jarri ziren, herrialdeko
gainerakoak baino onuragarriagoak eta
malguagoak. Horren guztiaren helburua
Txinako industria berritzea eta merkataritza
bultzatzea izan zen. Emaitzak, ordea, ezdira beti uste bezain onak izan: batetik, goi
eta erdi mailako teknologian inbertsioak
egingo zituztenak erakarri ordez, industria
arinaren atzerriko enpresak hartu behar izan
dituzte –lan kostu apalen abantailak erakarrita–;
bestetik, erakarmen guneak izan ordez
aberastasunezko uharte txiki bihurtu
dire gune berezi horiek, eta handitu egin
dute eskualde aberatsen eta behartsuen artean
dagoen desoreka.
Nolanahi ere, erreformen politika horren
ondorioak izugarriak izan dira: Txinan
gertatu den eta oraindik ere gertatzen ari
den aldaketa hori gizadiaren historian sekula
izan den iraultza ekonomiko handiena
jo izan dute adituek. Txinako ekonomia
azkeneko urteotan %10 hazten ari da urtero;
hau da, 2000. urteko produkzioa 1978.. rtekoa –erreforma abiatu zenekoa– halako
zortzi izango da.
Mugimendu demokratikoa
Baina Dengen modernizazio ekonomikoak
ez zuen modernizazioa ekarri politikara.
Erreforma horretan ez zen politika
egitura bere funtsean aldatzeko aukera aintzat
hartu, are gutxiago politika demokratizatzeko
aukera. Eta hala, alderdi komunistak
gorde egin du lehendik zeukan aginte
guztia, eta modu autoritarioan ezarri du.
1979. urteko martxorako Txina gidatzen jarraitu
behar zuten Lau Printzipio Kardinalak
formulatu zituen Denek: 1) sozialismoa;
2) langileriaren diktadura; 3) alderdiaren
buruzagitza; 4) marxismo-leninismoa maoismoari
lotua. Hau izan zen Dengek egin zuen
erreforma politiko bakarra –halakotzat har
badaiteke, behintzat–: hutsegiteak zuzentzeko
barne kanpaina bat bultzatzea, eta,
buruzagien heziketa maila hobetzeko, teknikari
adituak eta intelektualak biltzea. Azkena
eman zion orobat militarrek Alderdiko
Batzorde Zentralean zuten lehentasunari, eta
maoismoaren ideologizazio kanpainei.
1989. urtea arte hazkunde ekonomiko
ikusgarri harekin batera edo nolabaiteko
bake giroan bizi izan ziren Txinan. Baina
kanpo harremanei ateak zabaldu zitzaizkienean,
eta horrenbestez askatasuna, demokrazia
eta giza eskubideei buruzko ideiei
sarbidea erraztu zitzaienean arazoak hasi
ziren. 1986ko abenduan lehenengo ikasle
manifestazioak egin ziren Shangain, Txinan
demokrazia ezar zedila eskatzeko. Horrek
berehala ekarri zuen ondorio bat: 1987ko
otsailean alderdi komunistako idazkari nagusia
–Hu Yaobang erreformazalea– kargutik
bota zuten. Hu Yaobang 1989an hil
zen, eta haren heriotzak beste protesta aldi
luze bat eragin zuen, udaberri osoan, errejimenaren
zurruntasun politikoaren kontra,
eta erreformak hobe egin zitezen eskatzeko,edo, beste era batera esanda, erreforma
gaizki egin izanaren ondorio kaltegarriak
konpon zitezela eskatzeko –langabezia,
gaizkileak, behartsuenek heziketa egokia
izateko eta osasun laguntza jasotzeko zituzten
arazoak (komuna eta berdintasun maoista
desagertu izanaren ondorioetako bat zen
hori), eta abar–. Maiatzean Dengek buruzagi
erreformazaleenak –idazkari nagusi Zhao
Ziyang eta Herri Biltzar Nazionaleko lehendakari
Wan Li, besteak beste– alderdi komunistatik
bota zituen. Baina krisiaren unerik
larrienak ekainean izan ziren, Pekinen,
Tiananmengo plazan; milaka ikasleen manifestaldi
batean ehundaka gazte hil zituen
gudarosteak.
Tiananmengo gertaerak Txinaren kanpo
harremanentzat izan zituen ondorio kaltegarriak
–herrialdeek gobernua gaitzetsi,harekiko harremanak hoztu, kredituak mugatu–
konponduz joan ziren pixkana-pixkana
diplomaziaren bidez. Errejimen politikoa
demokraziara bideratzeko Txinan bertan
egiten ari ziren indarrari –demokrazia ez
zen, artean, herriaren eskaera, intelektual
banaka batzuena baizik– Estatu Batuek egiten
ari zirena gehitu zitzaion –Estatu Batuentzat
Txinak ez baitzuen ordurako Sobiet
Batasunaren mehatxuaren aurrean lehenago
izan zuen kontrapisuzko balio estrategikoa–.
Txinako buruzagi nagusi berriak,
Jiang Zeminek, 1989ko ekainaz geroztik
alderdi komunistako idazkari nagusi
eta 1993ko martxoaz geroztik errepublikako
presidente denak, Txinako biztanle kopuru
gero eta handiagoak –1.200 milioi– baliabideak
agor ez ditzan lortzea izango du aurrerantzean
zeregin nagusia.