Historia Unibertsala»Egungo aroa
Perestroika
1985 eta 1991 bitartean Sobiet Batasunak, Gorbatxov gidari zuela, azken ahalegina egin
zuen zenbait berrikuntza aurrera eramateko. Baina perestroika (berregituratzea) zeritzan
ahalegin horrek huts egin zuen. Izan ere, neurri horiek ?sartaldean sobera idealizatu
baziren ere maiz? aurrez behar bezala zehaztu gabe hartu ziren. Eta, gainera, beranduegi
baliatu ziren, atzerakorik gabeko krisi gogor batean sartua baitzen ordurako
sobietar sistema.
Gorbatxoven zuzendaritzak bi huts nabarmen egin zituen: batetik, indarra hartua
zuen krisi ekonomiko gero eta sakonagoa geldiarazten ez asmatzea, eta, bestetik, SESBren
barruko nazioen eztandaz ez konturatzea (horrek SESB bera desagertzea ekarri zuen
azkenean). Nolanahi ere, emaitza onik ere izan zuten berrikuntzok, bi arlotan behinik
behin: batetik, eta glasnot edo gardentasunari esker, sobietar gizarteak bere arazoei
buruz eztabaidatzeko aukera izan zuen historian lehenengo aldiz, eta, bestetik, nazioarteko
tirabirak baretu egin ziren (herrialde ahaltsuenek armak kontrolatzeko neurriak
hartu zituzten, esate baterako).
Lehenengo berritze ahaleginak
PERESTROIKA INDARREAN JARRI ZEN LEHENENGO BI
URTEETAN EZ ZEN NEURRI ZEHATZIK BATERE HARTU,
BERRIKUNTZARAKO JOERA SUMATU BAZEN ERE.1985eko martxotik 1987 erdialdera bitarteko
aldia iritziak aztertzeko aldi bat izan
zen, perestroika ezagutarazteari dagokionez
betiere. Ez zegoen oso garbi Gorbatxovek
berrikuntza proiekturik zeukanik, eta izatekotan
oso berrikuntza neurritsuak izan behar
zuten. Eta hala, adibidez, 1985ean alkoholaren
kontra bultzatu zuen kanpaina diziplinazko
neurriak hartzeko proiektu bat
izan zen funtsean ?Andropovek 1982an bideratu
zuenaren antzekoa?, egiturak eta jokabideak
eraldatzeko zinezko erreforma bat
baino gehiago.
Horregatik, 1987. urtearen hasieran, bidezkoa
zen SESBean gauzak ezer gutxi aldatu
zirela esatea.
Nolanahi ere, bi arlotan behintzat izan
zen berrikuntzarik, eta handiak, gainera.
Adibidez, lehenengo urratsak egin ziren
gerora glásnost izenez ezagutuko zen prozesuan.
Hedabideetan gero eta askatasun
handiagoz lan egiten zen, eta horrek aldaketa
handia ekarri zuen baita ere iraganaldiari
buruz. Aldi berean, 1985eko udazkenaz
geroztik oso bestelako jokabidea nagusitu
zen berehala kanpo harremanetan: bi herrialde
ahaltsuenen buru nagusiak hitz egiteko
elkartu ziren Geneban eta Reykjaviken.
Aldi berean armen kontrolari buruzko zenbait
negoziazio desblokeatu zituen Gorbatxovek,
eta bigunago jokatzen hasi zen.
Azken batean, hori abiaburua baizik ez zen,gerora ?pentsamendu berria? esango zitzaiona
ari baitzen prestatzen.
Perestroikaren aurreneko bi urteetan,
bestalde, ekonomiaren arloan iritzi berrizaleak
entzun ziren aurreneko aldiz, eta horrekin
batera hasi ziren lehenengo barne eztabaidak
?kontserbadoreen eta Gorbatxoven
jarraitzaileen artean? alderdi komunistaren
barruan.
Perestroika nola zabaldu zen
PERESTROIKAREN ERDIKO ALDIAN ARGI GERATU ZEN
ALDERDIAREN APARATU ZAHARRA GAI ZELA
GORBATXOVEK ABIAN JARRI ZITUEN BERRITZE
NEURRIAK BERETZEKO.1987ko erdialdetik 1990eko uda bitarteko
hiru urteek perestroikaren erdiko aldia
dira. Denbora horretan neurri asko hartu
ziren ?ez oso erradikalak horietako asko?
hainbat eta hainbat arlotan.
Adibidez, eta hasteko, estatuak enpresa
lege bat sortu zuen, enpresek erabakitzeko
ahalmen handiagoa izan zezaten, plangintzarako
organo zentralen kaltetan. Legearen
edukia halako moduan aplikatu zen,
non lan pribatu mota batzuk legeztatzea izan
baitzen sorrarazi zuen kontuan hartzeko
moduko aldaketa ekonomiko bakarra.
1988tik aurrera neurri berrizale eta askatzaile
batzuk hartu ziren politikan, eta hurrengo
bi urteetan, neurri horiei esker, hauteskunde
sasidemokratikoak egin ahal izan
ziren. Nolanahi ere, alderdi komunistak bere
esku atxiki zuen prozesuaren kontrola,
konstituzioak ezagutzen zion zuzendaritza
lana legez deuseztua izanagatik 1990. urtearenhasieran. Nolanahi ere, oposizioko
indarrek, hala nola Errusian Ieltsin buru
zuena, neurri askatzaile horiei esker izan
zuten azaltzeko aukera.
Kanpo harremanetan, berriz, aldaketak
aurrera jarraitu zuen. Hauek izan ziren urrats
nabarmenenak: SESBk eta EEBBek hitzarmen
bat egin zuten 1987ko abenduan erdibideko
irispideko lurreko arma nuklearrak
suntsitzeko; 1989an sobietar gudarosteak
Afganistanetik alde egin zuen; eta Gorbatxovek
soldadu eta arma kopurua murriztuko
zuela iragarri zuen bere aldetik.
Perestroikaren aldi honetako ongaitzei
buruzko azterketa eginez gero, esan daiteke
eztabaida franko eta interesgarriko aldia
izan zela, baina ezer gutxi aurreratu zela neurriak
aplikatzean, alderdiko eta estatuko aparatuek
berehala indargabetzen baitzituzten
neurri horiek. Ekonomiak ez zuen hala eta
guztiz ere gora egin, eta aginpidegunetik
urrun zeuden eskualdeetan hasiak ziren
gogaitzen. Horrexegatik izan zuen halako
gorakada nazionalismoak eskualde horietan,
batez ere Baltiko aldean eta Kaukaso aldean.
Aginpidea lortzeko lehia eta estatu kolpea
1990 ETA 1991 BITARTEAN, BERRIZ,NAHASMENEZKO ETA EZTABAIDA GOGORREKO ALDI
BATEAN SARTU ZEN PERESTROIKA. 1991EKO
ABUZTUAN ESTATU KOLPE BAT JO IZANAK ONGI
ADIERAZTEN DU EGOERAREN LARRIA.1990. urtearen erdialdean, alderdi komunistak
egin zuen kongresuaren ondoren,
artean alderdian zeuden sektore berrizaleetako
askok alderdia uztea erabaki zuten. Eta
hala, aldaketen kontrako alderdikideak nagusi
zituen alderdi bateko buru geratu zen
Gorbatxov. Egoera horrek ekarri zuen ondorio
nagusia erabaki politiko ofizial asko
zapuztea izan zen: 1990eko udazkenean
programa ekonomiko berritzaileak baztertu,
askatasunak mugatu, eta errepresio neurriak
hartu ziren Baltikoko errepubliketan.
Jarrera horiek ez zuten ondorio onik
ekarri, eta horregatik agian, berrikuntzen
alde zeuden buruzagiekin ?Ieltsin tartean?
hizketatzen hasi zen Gorbatxov 1991ko udaberrian.
Egoera berri horrek Batasunaren Hitzarmena
izan zuen lehenengo emaitza, eta,
hartara, zeini bere eskubide ordu arte ukatuak
aitortu zitzaizkien errepublikei eta eskualdeei.
Aldi berean, SESBk Europan indar
konbentzionalak gutxitzeko akordioa
onartu zuen, eta babesa eskaini zien 1991ko
hasieran EEBBek Iraken kontra egiten ari
ziren erasoei.Alderdi komunistaren kongresuaren ondoren,
alderdikideen sektore batzuek bizkarra
eman zioten alderdiari, neurri gutxi-asko
berrizaleak hartu zituelakoan. Egoera nahasi
hartan estatu kolpe saio bat izan zen 1991ko
abuztuan. Kolpearen erantzuleak estatuko
eta alderdi komunistako buruzagiak izanik,
presidentearen ingurukoak alegia, ataka
gaiztoan gelditu zen Gorbatxov, eta handik
atera ezinik. Legez kanpo jarri zuten alderdi
komunista, eta aldi berean Baltikoko errepubliken
burujabetasuna onartu zen. Gainera,
aginpidea berehala aldatu zen SESBeko
egitura zentraletatik Errusiara.
1991. urtearen amaieran, Ukrainak erreferendum
bidez independente izatea erabaki
ondoren, elkarte berri bat eratu zen
?Estatu Burujabeen Batasuna?, eta horrek
Sobiet Batasunaren azkena ekarri zuen, eta
perestroikarena harekin batera.
Zer izan zen perestroika?
GORBATXOVI BURUZKO IRITZIA OSO BESTELAKOA IZAN
ZEN BERE HERRIALDEAN ETA BERE HERRIALDETIK
KANPO; ATZERRIAN GORAIPATUA IZAN ZEN, SOBIET
BATASUNEAN BERRIZ ASKOZ ESZEPTIKOAGOAK IZAN
ZIREN HARENGANAKO, BAITA KRITIKOAK ERE.Adituek ere ez dute oso garbi perestroika
zer izan zen. Hari buruzko hiru azalpen
nagusi zabaldu dira. Lehenengoaren arabera,
delako erreforma hura sistemak berak
bultzatu zuen, sistemaren beraren mesederako
bultzatu ere. Iritzi horretakoak zirenen
ustez, erreformaren bidez burokraziaren
lehengo abantailetako batzuk gordetzen
saiatu zen Gorbatxov, burokraziari zenbait
aldaketa egitea eskatuz ordainetan. Hauentzat,
beraz, oso kontu handiz egindako erreforma
izan zen perestroika, eta goitik ongi
kontrolatua izatea izan zuen ezaugarri nagusia.
Bigarren azalpenaren arabera, sartaldeko
munduak ?han erabiltzen ziren formula
ekonomikoek batik bat? liluratua zeukan
Gorbatxov. Barne krisiaren larriak
konponbideak bilatzera behartu edo zuten,
eta Gorbatxovek ?autogestio ereduez sobera
fido ez eta? merkatu ekonomian baizik ez
zuen bilatu konponbiderik. Azalpen honekin
bat zetozenen ustean, beraz, Gorbatxov
sobietar esperientzia ezerezten ari zen,
1917ra atzeratzen erlojua.
Eta hirugarren azalpenaren arabera,
azkenik, Gorbatxovek behar bezala zehaztu
gabe zeukan bere proiektua. Arazoei batbatean
bururatutako konponbideak eman
zizkien, eta batzuetan asmatu bazuen ere,
beste batzuetan ordea ez. Inondik ere gertakarietan
oinarritua den ikuspegi horrek
garbi erakusten du nola gertaera bera era
askotara interpreta daitekeen. Aurrenekoazalpenaren materialtasun nabarmenak
??neuroburokrazia? deituko dugu? eta bigarrenaren
balizko ondorio sozialak ?batere
itxaropentsuak ez? argibide izan litezke
Sobiet Batasuneko herritar gehienek, aginpidearen
erabakiek ez baitzituzten kontuan
hartzen, Gorbatxovi eta haren berrikuntzei
bizkarra zergatik eman zioten ulertzeko.