Historia Unibertsala»Egungo aroa
Europaren Batasuna
DIRU BAKARRAK ETA EUROPA EKIALDEKO HERRIALDEAK BARNEAN HARTZEAK BURUTUKO
DU 1993AN MAASTRICHTEKO ITUNA INDARREAN JARRI ZENEAN HASI ZEN POLITIKA ETA
EKONOMIA BATERATZEKO PROZESUA.Europa bateratzeko prozesuan egin den
urratsa ez da zailtasunik gabea izan. Maastrichteko
Itunari buruz Europako Erkidegoan
egin zen lehenengo erreferendumean
Danimarkako herriak ezetz esateak, eta geroago
Frantzian egin zen erreferendumean
baiezko botoak oso alde gutxirekin irabazi
izanak, kolokan jarri zuen Europa bateratzeko
proiektuari hiritarrek ustez egina zioten
harrera ona. Beste erreferendum bat egin
behar izan zen eta baldintza bereziak jarri
orobat Danimarkak Maastrichteko Ituna
onar zezan, eta hala jarri zen indarrean ordu
arte Europako Ekonomia Erkidegoa izan
zena harrezkeroztik Europako Erkidego
deitu zuen agiria. Aro berri hark beste zalantza
batzuk sorrarazi zituen, eta horrenbestez
Europaren Batasunerako bideak zalantzazko
uneak eragin zituen, batez ere herritarren
onarpenaren aldetik. Elkartasunak,
langabeziak, Europako Erkidegoko erakunde
batzuk behar bezainbat demokratikoak
ez izateak, eta era horretako beste zenbait
arazok, zer gertatuko zain dauzka Europako
herritar asko. Maastrichteko Ituna berrikustetik
Amsterdamgo Itun berria (1997) sortu
zen –Maastricht II–, eta horrek Europaren
batasuna sakontzea ekarri zuen, eta XXI.
menderako Europako Erkidegoa prestatzea
orobat, Europa ekialdeko herrialdeak sartuko
baitira orduan erkidego horretan, eta
hogei bat estatu izango baititu kide. Esan
daiteke Europa batzeko prozesua eratze eta
definitze unean dagoela orain, milaldi berriari
begira.
Batasuna iristeko ituna
1992KO OTSAILAREN 7AN EUROPAREN BATASUNAREN
ITUNA SINATU ZEN MAASTRICHT HOLANDAR HIRIAN,
ETA URTEBETEZ BEHARREZKO ONESPENAK JASO
ONDOREN, 1993KO AZAROAN SARTU ZEN INDARREAN.Maastrichteko Ituna, lehenengo artikuluan
dioenez, «beste urrats bat da Europako
herrien arteko lotura gero eta estuagoa sortzeko
prozesuan». Itun horrek Batasun bihurtu
nahi du Erkidegoa, ez bakarrik ekonomiari
dagokionez, baita politikari dagokionez
ere. Erromako Itunen bigarren aldaketa
horrek beste urrats bat egin zuen
batasun politikoan eta ekonomikoan,
1957ko Eratze Itunen eta 1986ko Europako
Agiri Bakarraren jarraipen gisa. Hauek dira
Maastrichteko Itunaren ezaugarri nagusiak:
demokrazian oinarrituriko Europa eratzea,
merkatu batasuna, ekonomia eta diru batasuna,
ekonomia jardueren aurrerabide orekatua,
ekonomiaren eta gizartearen bateratzea
eta berdintzea sustatzea, eta kide diren
estatuen eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea,
erkidegoaren ondare komuna errespetatzea,
eta, azkenik, koherentziaren printzipioa
hartzea gidaritzat Europako Erkidegoaren
funtzionamendurako. Hiru zutabe
ditu Maastrichteko Itunak: a) Eratze Itunak
aldatzeari dagokion alderdia, aintzat harturik
bereziki ekonomiaren eta diruaren batasuna;
b) Kanpo eta segurtasunezko politika
komuna; c) Lankidetza zuzenbidearen
eta barne politikaren alorrean. Ekonomiaren
eta Diruaren Batasuna (EDB) da alderdi
garrantzitsuenetako bat, eta haren helburu
nagusia diru bakarra sortzea da, euroa.
Helburu hori lortzeko urrats batzuk egin
behar izan ziren aldez aurretik: Europako
Diru Sistema sortzea, Europako Banku Zentrala
eratzen hastea, eta, azkenik, diru bakarra
sortzeko ezinbestekoak ziren bateratze
irizpideak finkatzea, 2002. urteko urtarrilean
baita indarrean sartzekoa diru hori. Maastrichteko
Ituna uste baino bi urte beranduago
jarri zen indarrean. 1992ko ekainaren
1ean, ezezko botoen zenbatekoa %50,7 izan
zelarik, daniar herriak uko egin zion itun
horri. Handik bi hilabetera, Frantziak ere
erreferendumera deitu zuen, eta baiezko
botoek oso alde gutxi atera zieten ezezko
botoei, %51 izan baitzen batez bestekoa. Europako Kontseiluak Maastrichteko Ituna
berretsi zuen 1992ko abenduan Ediburgon
egin zuen bileran, baina salbuespen batzuk
eginda Danimarka Europako Erkidegoan sar
zedin. 1993ko maiatzean egin zen bigarren
erreferendumean, erkidegoan sartzearen
aldeko botoek irabazi zuten Danimarkan.
Era horretara konpondu zuen Europako Erkidegoak
bere historiako unerik larrienetako
bat, eta hala jarri zen 1993ko azaroan indarrean
Maastrichteko Ituna.
Amsterdam: Batasun zabalago baterantz
MAASTRICHTEKO ITUNAREN BERRIKUSTEAK
AMSTERDAMGO ITUNA EKARRI ZUEN. BERRIKUSTE
HORREN BIDEZ URRATS BAT AURRERA EGIN ZEN
EUROPA BATZEKO BIDEAN, XXI. MENDEKO
BATASUNARI BEGIRA, ABIAN BAITA EUROPA
EKIALDEKO HERRIALDEAK EUROPAKO ERKIDEGOAN
SARTZEKO ASMOA.Maastrichteko Itunean aurreikusia zegoenez,
indarrean jarri eta handik urte batzuetara
berrikusi beharra zegoen ituna bera. Turin
italiar hirian egin zen gobernu arteko bilkuran
hasi ziren ituna berrikusteko lanak,
hala Europako Erkidegoak Europa ekialdeko
herrialdeak bere baitan har zitzan, eta
prest egon zedin XXI. mendeko premiei erantzuteko.
Urrirako bukatua zegoen prozesu
hura, eta estatu buruek eta gobernu buruek
Amsterdamen egin zuten bilkuran onartu zen
hiri horren izena duen ituna. Hiru ziren Europako
Erkidegoaren erronka nagusiak: hiritarrek
Europako Erkidegoa bere egitea,
Europako Erkidegoko erakundeetan demokrazia
gehitzea eta erakunde horiek hiritarren
eskurago jartzea, eta kanpo politika
bateratua lortzea; baina arazo horiek ez ziren
konpondu. Auzi nagusiak, erkidegoa
zabaldu ahal izateko erakundeak egokitu beharra,
adibidez (komisario kopurua, botoak
nola banatu…), ezin izan ziren hitz hartu,
handiegiak baitziren desadostasunak.
Erakundeak ekialdeko hogei bat herrialde
bere baitan hartzeko egokitu beharra da,
beraz, Europako Erkidegoak duen erronkanagusia, 1957an sortu zenean zeukan antolamendu
berbera baitu gaur egun ere, guztiz
ere bestelakoa izanagatik egoera. Nolanahi
ere, Amsterdamgo Itun horrek aurreko ituneko
artikulu kopurua murriztu zuen, baina,
batez ere, aurrerabide handia izan zen
Europa bateratzea izatez den prozesu historikoan.
Aurrerabide horren ondorioz Europako
Erkidegoak kutsu politiko eta sozialago
bat du; Europako Legebiltzarrak aginpide
gehiago du, han gorpuztu nahi baita Europaren
burujabetza, eta orobat dute aginpide
gehiago eskualde, autonomia erkidego
eta erakunde paraestatalek ere, argiagoak
baitira haien eskumenak, eta, horrenbestez,
hiritarrengandik hurbilago baitaude.
Batasunaren erronkak eta arazoak
EKIALDEKO HERRIALDEETARA ZABALTZEA EZ DA
EUROPAKO ERKIDEGOAK DUEN ERRONKA BAKARRA.
PROIEKTU HORREK EZINBESTEKOA DU HIRITARREN
ATXIKIMENDUA BEREGANATZEA, BATASUN HORI
DEMOKRATIKOA, GARDENA ETA ZUZENBIDEAN, BAKEAN
ETA ASKATASUNEAN OINARRITUA IZAN DADIN.Europako Erkidegoa gizarte eta politika
eremu bat da, hamabost herrialdek osatua,
372 milioi biztanle biltzen dituena, eta Europa
erdialdeko eta ekialdeko hainbat eta
hainbat biztanle ere hartuko dituena. Munduko
lehenengo merkataritza potentzia den
honetan ordea, jende asko dago gizartetik
baztertua arrazagatik, lanposturik ez izateagatik,
sexuagatik, sinesteengatik edo behartsu
izateagatik. Izatez munduko aberastasun
ardatz handienetako bat den erkidego
horrek nekez bildu eta bereganatuko ditu
herritarrak bere batasun proiektu horretara,
langabeen kopurua %11koa izanik (20
milioi langabe). Enplegua da hain zuzen
Europako Erkidegoak duen erronka nagusia,
eta hala erakusten dute Vitrollesen
(1997) Renault fabrika itxi behar zutela-eta
langileek egin zituzten protestaldiek, eta
frantses langabeenek (1998). Arazo horri
konponbidea aurkitzeko, goi mailako bilkura
berezi bat egin zen enpleguari buruz
1997ko azaroan Luxenburgon, eta ekonomia
eta lan politikak koordinatzea erabaki
zen. Harritzekoa da ordea enplegua bezalako
arazo bat ez izatea Europako Erkidegoaren
politika bateratuaren gaia, eta estatu
bakoitzaren esku egotea; finantza politika
aitzitik Ekonomia eta Diru Batasunaren
baitan dago. Europak gizarte arazoak hartu
behar ditu kontuan, eta ongizatearen estatua
hartu beharra dauka oinarritzat, haren
inguruan lortu baitzen gerraondoko Europan
oinarri-oinarrizko adostasuna. Horrez
gainera, arrazagatiko bazterkeria ere arazo
latza da Europan, eta ez bakarrik Afrikatik
datozen etorkinena, baizik eta Europarenbihotzetik datozenena, haientzat Europako
Erkidegoa oparotasun gunea baita, eta beraien
eta beren familien egoera latza
konpontzeko bide bakarra. Terrorismoa ere
beste arazo latz bat da, mundu guztian du
eragina, eta batez ere Europako leku jakin
batzuetan, eta, hartara, hiritarrek justizia eta
polizia barruti homogeneo bat eskatzen dute
beren eskubideak babesteko. Arazo horiek
konpontzeko, hiritarrek ezinbestez parte
hartu beharko dute Europako Erkidegoa
eratzeko prozesuan.
Euskadi Europan
EUROPAKO BATASUNAK ESTATU GISA ANTOLATURIK EZ
DAUDEN ERAKUNDEEN SENDOTZEA EKARRI DU; EUSKAL
AUTONOMIA ERKIDEGOARENA DA, BESTEAK BESTE,
ZEINEK BERE ESKUMEN POLITIKO ETA EKONOMIKOAK
DITUZTEN ETA HIRITARRENGANDIK HURBILAGO DAUDEN
ERAKUNDE HORIETAKO BAT.Maastrichteko Ituna izenpetu zenez geroztik,
Europako Erkidegoa eratzen duten
herrialdeen arteko batasuna sendotzea baitu
itun horrek helburu, Europako eskualde,
autonomia erkidego eta landerrak gogotik
ari dira lanean zeinek bere ordezkaritza eta
erantzukizun maila iristeko. Helburu horrekin
sortu zen Europako Eskualdeen Batzordea
(EEB). Eskualdeen eta udalerrien 222
ordezkariz eratua dagoen erakunde horrek
aholku emailearen zeregina baizik ez du,
eta hari galdetu beharrak zaizkio kideen
eskumenei dagozkien gai eta kontu guztiak.
Euskadik, nazio beregain gisa, badu bere
ordezkaritza erakunde horretan, Kataluniak
bezala. Erakunde hori motz gelditzen da,
eta ordezkaritzen hetereogenetasuna da bilkura
horren arazo nagusia: udalak, eskualdeak,
autonomia erkidegoak eta landerrak,
elkarren oso bestelakoak baitira eskumenez
eta aginpidez. Eskumen eta erantzukizun
maila handia duten Euskadiren gisako herrialdeak
eskumenei buruz erabakiak hartzen
dituzten batzorde eta bilkuretan egotea
da Europako Erkidegoak duen erronka
nagusia. Batzordea edo Kontseilua dira kutsu
politiko handiagoa duten erabakiak hartzen
dituztenak, eta han esku hartzea da
hain zuzen Euskadi eta haren gisako nazioek
duten premia. Baina ez bakarrik alor politikoan,
zeren herri baten nortasunaren
ezaugarriak, hizkuntza, ohiturak… gorde eta
sustatu beharra baitago mundu osoan hedatzen
ari den globalizazio prozesu horren
baitan, non Europako Erkidegoa beste kate
maila bat baita. Euskara eta euskal kultura,
beste hizkuntza batzuekin batera, modu
ofizialean aintzat hartzeak are gehiago sendotuko
luke euskal herritarrek Europa batua
eratzeko proiektuarekin duten identifikazioa.
Hori guztia hiritarrengandik hurbil
egoteko printzipioa kontuan harturikdago egin beharra, hala ikus ditzaten beren
buruak proiektu horretan kide. Nazioen
nortasun politiko eta kulturalaren defentsak
ekarri beharko du Europako Erkidegoa eratzen
duten herrialdeen arteko lotura estuagoa.
Hizkuntza eta kultura multzo nabarra
Europako Erkidegoa gorde beharreko hizkuntza eta kultura multzo nabar bat da gaur egun. Katalana, euskara, gaelikoa, okzitaniera dira, besteak beste, erkidego horren eremuan mintzatzen diren eta modu ofizialean aintzat hartuak izan ez diren ehundik gorako hizkuntzen arteko batzuk. Nolanahi ere, Batzordearen hitzarmen batzuek eta Legebiltzarraren erabaki batzuek onartzen dute eremu urriko hizkuntza horiek existitzen direla, indarrean dirautela eta mintzatzen direla. Zenbait kasutan hizkuntza jakin batzuen erreibindikazioa bat dator politika eta kultura erreinbidikazioarekin, baina beste batzuetan ez. Hizkuntza eta kultura aniztasun hori Europako Erkidegoko askotasunaren oinarrietako bat da, eta erkidego hori zabaltzen eta mundu gero eta globalizatuago batean sartzen ari denez, kultura-hizkuntza multzo hori epe erdira desagertzeko arriskuan dago, baldin eta ez bada sustatzen, onartzen eta haren aldeko diskriminaziorik egiten. Europako erakundeek ez dute batere bizitasunik izan auzi hori konpontzeko, baina sortu izan dira eremu urriko hizkuntzen eta kulturen aldeko topaguneak, pribatuak izanagatik Europako Erkidegoko kide diren estaturik gabeko nazio, eskualde edo gobernuen eta agintari lokalen ordezkariez eratuak. Europako hizkuntza eta kultura gutxiengoen aldeko 2020 Topagunea da horietako bat. Belgikako estatuko komunitate flandriarrak sortu zuen fundazio hori, gai horri buruz Europako Erkidegoak hartzen dituen neurrietan eragina izateko eta haien hizkuntza babesteko eta bultzatzeko. Fundazio hori aldian aldiro biltzen da, eta eremu urriko hizkuntzen egoera aztertzen du.