Historia Unibertsala»Egungo aroa
Europa Erdialdea eta Balkanak gerra hotzaren garaian
II. Mundu gerraren ondoren Sobiet Batasunaren kontrolpean gelditutako Europa erdialdeko
eta Balkanetako eremua babesgarri gisa erabili zuen Sobiet Batasunak, 1808an
edo 1941ean jasan zituenen tankerako erasoak galarazteko babesgarri gisa hain zuzen
ere. Horrela, bada, lurralde haietako estatuek burujabetza galdu zuten eta Sobiet Batasunaren
mende gelditu ziren.
Sobiet Batasunak herrialde haiekin izan zuen jarrerak bi ezaugarri nagusi ditu. Batetik,
sobietar ereduaren arabera antolatu zituen politika, ekonomia eta gudarostea. Bestetik,
bere kontrolpeko herrialdeetan tirabirak sortu zirenean indarra erabili zuen bere
nagusitasuna iraunarazteko. Bi zeregin horietarako beste bi egitura handi erabili zituen:
Elkarren laguntza ekonomikorako Kontseilua (ELEK), batetik, sobietarren kontrolpeko
herriek ezinbestean bete beharreko hainbat arau ekonomiko ezarri zituena, eta bestetik,
Varsoviako hitzarmena, alor militarrean gauza bera egin zuena. Kontrol militarrari
dagokionez, esan beharra dago sobietarren gudarostea 1990eko hamarraldia arte egon
zela Alemaniako Errepublika Demokratikoan, Polonian, Txekoslovakian eta Hungarian.
Balkanetako lurraldeetan, dena dela, Sobiet Batasunak jarrera moderatuagoa edo toleranteagoa
hartu zuen. Horren erakusgarri da, besteak beste, garai batean Sobiet Batasunaren
aliatu izandako bi estatuk ?Jugoslavia eta Albania? Sobiet Batasunaren bloketik
atera eta beste bide bat hartzeko aukera izana. Errumaniak ere ez zuen Sobiet Batasunarekiko
halako mendekotasunik izan kanpo harremanetan, eta Varsoviako hitzarmenak
ezarri nahi zituen zenbait irizpide baztertu zituen. Bi kasu horietan beste herri
batzuekin baino jarrera toleranteagoa hartzeko arrazoia oso garbia da: II. Mundu gerraz
gero eratu ziren bi bloke militar ahaltsuenak zeintzuk ziren kontuan harturik, Balkanek
ez zuten bi bloke haien arteko gatazken gertaleku izateko halako arriskurik.
Sobietar blokearen osaera
II. MUNDU GERRAREN ONDOREN EUROPA ERDIALDEKO
ETA BALKANETAKO EREMU HANDI BATEN GAINEKO
KONTROLA ESKURATU ZUEN SOBIET BATASUNAKII. Mundu gerraren amaieran sobietar
gudarosteak Europa erdialdeko eta Balkanetako
zenbait herrialde Alemaniaren
mendetik askatu zituen, eta Yaltako hitzarmenaren
bidez Sobiet Batasunaren eraginpean
gelditu ziren Alemaniako ekialdea,
Polonia, Txekoslovakia, Hungaria,
Errumania eta Bulgaria. Beste bi herrialderi
?Jugoslavia eta Albania? zalantzazko
egoera egokitu zitzaien eragin guneen
banaketan.
Moskuk bere babeserako ezkutu gisa
erabili nahi zituen herri haiek hasiera-hasieratik,
1941ean Hitlerrek Sobiet Batasunari
egin zion erasoaren antzeko egoerarik
berriro gerta ez zedin. Erasoen beldur zen,
eta ez zitzaion horretarako arrazoirik falta,gainera, gero eta harreman kaskagarragoak
baitzituen mendebalean bere aliatu izandako
herrialdeekin eta, batez ere, Estatu
Batuekin. Bere mendeko herrietan sobietar
gudarostearen presentzia ziurtatzearren,
herrialde haietako alderdi komunisten esku
jarri nahi izan zituen gobernuak, eta zapalkuntza
gogorra erabili zuen horretarako.
Herrialde bakarra gelditu zen, hasieran behintzat,
Sobiet Batasunaren zapalkuntzatik
aske: Jugoslavia.
Sobietarren nagusitasuna zela-eta, Europa
erdialdeko eta Balkanetako lurraldeentzat
oso urte gogorrak izan ziren II. Mundu
gerra ondoko urteak. Sobiet Batasunak
gerra ondoren kalte ordain handiak kobratu
zizkien, industria asko sobietar lurretara
eramanez, esaterako. Ondoren, 1949an,
ELEK erakundea sortu zen; «merkatu komun»
gisako egitura bat zen, baina Moskuk
bere mesederako erabili zuen. Eta
azkenik, 1955ean, Varsoviako hitzarmena,
Sobiet Batasuna buru zuen aliantza militarra,
sinatu zen.
Atzerrian egindako erasoak
SOBIET BATASUNAK EUROPA ERDIALDEKO BERE
ALIATUEN KONTRAKO ERASO MILITARRAK EGIN ZITUEN
BERE NAGUSITASUNA KOLOKAN IKUSI ZUENEROSobiet Batasunak alderdi komunistak
erabili zituen bere aliatuen kontrako tresna
nagusi gisa; izan ere, erabateko kontrola
ezartzen zien bere mendeko herrialdeetako
alderdi komunistei. Baina bazuen beste tresna
oso eraginkor bat: eraso militarrak egiten
zituen bere kontroletik askatzeko ahaleginak
sumatzen zituen guneetan.
Horrela bada, bere aliatuen kontrako lehenengo
eraso militarra 1953an egin zuen,
Alemaniako Errepublika Demokratikoaren
kontra, Berlingo langileen matxinada bat
zapaltzeko. 1956. urtean Hungarian esku
hartu zuen sobietar gudarosteak, eta Txekoslovakian
1968an. Poloniako 1980-
1981eko krisian ez zen sobietar gudarostea
zuzenean sartu gerra legea ezarri zelako.
Azkenik, Berlingo krisiaren ondorioz hiria
zatituko zuen harresi bat eraiki zen 1960ko
hamarraldiaren hasieran, eta harresiaren
eraikuntza ere Sobiet Batasunaren esku hartzearen
ondorio gisa har daiteke.Sobietar gudarosteak zein herrialdetan
esku hartu zuen ikuste hutsarekin garbi gelditzen
da Sobiet Batasunak Varsoviako hitzarmenaren
«iparraldeari» eraso ziola gogorren,
hain zuzen ere mendebaleko herrialdeekin
gatazka sortuz gero gatazkaren gertaleku
izateko arrisku gehien zuen eremuari.
Hegoaldeari dagokionez, Balkanei dagokienez
alegia, jarrera bigunagoa izan zuen,
galdua baitzuten behinola izandako garrantzi
geoestrategikoa.
Zenbait herrialdetan, Hungarian eta Txekoslovakian
adibidez, alderdi agintarietatik
bereizitako zenbait taldek Sobiet Batasunaren
eraginpetik askatzeko ahalegina egin
zuten ?Nagy Hungarian, eta Dubcek Txekoslovakian?.
Bestalde, erasoa edo esku
hartzea ez zen kasu guztietan talde beraren
bitartez egin: Alemaniako Errepublika Demokratikoan
eta Hungarian, esaterako, sobietar
gudarosteak esku hartu zuen zuzenean;
Txekoslovakian, berriz, Varsoviako hitzarmenari
egokitu zitzaion erasoa egitea,
eta Polonian poloniar gudarostea bera izan
zen protagonista. Dena dela, eraso guztien
ondoren laguntza ekonomikoak emanez
kalteak konpontzeko ahalegina egin zuen
Sobiet Batasunak. Gai honi dagokionez, aipatzekoa
da Stalin hil ondoren Sobiet Batasunak
bere aliatuekin zituen harreman ekonomikoak
asko hobetu zirela.
Sobiet Batasunak ezarritako errejimenak
SOBIETARREN ERAGIN GUNEETAN «DEMOKRAZIA
HERRITARRAK» EZARRI ZIREN, ETA LEKUAN LEKUKO
ZENBAIT BEREZITASUN GORDE ZITUZTEN ARREN,
SOBIETAR ERREJIMENAREN KOPIA HUTSAK IZAN ZIREN,
ORO HAR, EKONOMIARI ETA POLITIKARI DAGOKIONEZII. Mundu gerraren ondoren Sobiet Batasunak
bere eragin guneetan ezarri zituen
errejimenek arazo larriak izan zituzten herritarren
onespena lortzeko, sobietar gudarostearen
esku hartzeari esker ezarriak baitziren.
Horrez gainera «demokrazia herritarrek»
zailtasunak zituzten diskurtsu nazionalista
erabiltzeko, sobietarrekiko mendekotasuna
zela eta.
«Demokrazia herritarrek» sobietar errejimena
antzeratzen zuten alor gehienetan. Beraz,
alderdi bakarreko eredua erabili zuten
?nahiz eta Polonian edo Alemaniako Errepublika
Demokratikoan alderdi anitzeko
errejimena zegoen teorian?; plangintza zentralizatuetan
oinarritu zen ekonomia eta
gudarosteko koadroak sobietar eskoletan
prestatzen ziren. Baina erakundeez eta gizarte
harremanez gainera beste alor batzuetan
ere nabarmendu zen sobietarren eragina,
hainbesteraino ezen 1970eko hamarraldian
Sobiet Batasuna krisian sartu zeneankrisian sartu baitziren, orobat, Europa erdialdea
eta Balkanetako lurraldeak.
Dena dela, herrialde bakoitzak gorde zituen
ezaugarri propio batzuk, gutxi badira
ere. ELEK delakoa ezarri zen arren, adibidez,
herrialde guztietako ekonomiak ez
zuen bilakaera berdin-berdina izan: Alemaniako
Errepublika Demokratikoa, Polonia,
Txekoslovakia eta Hungaria estatu industrializatuak
izan ziren ELEK sortu ondoren
ere, eta Errumanian eta Bulgarian, aldiz,
nekazaritzan oinarritua zen ekonomia. Ekonomiaren
berezitasunei dagokienez aipatzekoa
da, halaber, Poloniako eta Hungariako
nekazaritzan jarduera pribatuak indar
handia izan zuela. Bestalde, herrialde bakoitzak
arazo nazional propioak izan zituen,
adibidez turkiarrena Bulgarian, hungariarrena
Errumanian edo mugako herrietakoa
Polonian. Gizarte arazoak ere ez ziren berberak
toki guztietan, eta horren erakusgarritzat
har daiteke 1980ko hamarraldian Polonian
sortu zen Solidarnosc sindikatua,
adibidez. Azkenik, desberdintasunak izan
ziren, orobat, kanpo politikan; alor horretan
aipagarria izan zen Errumaniaren kanpo
politika, askotan Moskuren aginduetatik
aldendu baitzen, Ceaucescuk errejimen
gogorra ezarri zuen arren.
Jugoslaviaren eta Albaniaren disidentzia
BALKANETAKO BI ESTATU ?JUGOSLAVIA ETA ALBANIA?
SOBIETAR MENDEKOTASUNETIK ASKE GELDITU ZIREN;
LEHENENGOA EZ ZEN SOBIETARREN ALDERA LERRATU
ETA BIGARRENAK HARREMAN ESTUA IZAN ZUEN
MAOREN TXINAREKINLehen aipatu diren herrialdeetan ez bezala,
II. Mundu gerra amaitu ondoren Jugoslavian
eta Albanian bertako gerrilla mugimenduaren
jarduerari esker ezarri ziren
errejimen sozialistak. Horri eta bi estatu
horiek gainerakoek baino garrantzi geoestrategiko
txikiagoa izanari esker gero eta
gehiago bereizi ziren Sobiet Batasunetik.
Jugoslavia 1940ko hamarraldian aldendu
zen gehien Sobiet Batasunetik. Jrushchoven
garaian Moskurekiko harremanak normalizatu
egin ziren arren, Jugoslaviako errejimena
ez zen sartu ez bloke batean eta ez
bestean, eta kanpo harremanetan politika
burujabea egin zuen. Jugoslaviak, Tito karisma
handiko agintaria buru zuela, egitura
federala hartu zuen, Sobiet Batasunarekin
aliaturiko herrialdeek ez bezala, eta oso eredu
berezia osatu zuen; izan ere, alde batetik
deszentralizaziorako joera eta nazio gatazkak
nabarmentzen ziren, baina bestetik
alderdi bakarren kontrolpean zegoen errejimena.
Ekonomian ere politikakoen antzerako
kontraesanak gertatu ziren, autogestioanoinarrituriko formulak eta plagintza
zetralizatua bilatzen zutenak erabili baitziren
aldi berean.
Dena dela, Jugoslaviako eredu federalari
esker sobietarrek beren mendean zituzten
herrialdeetan baino gizarte irekiagoa
eratu zen Jugoslavian. Aipatu beharra dago,
hala ere, 1980an Tito hil ondoren asko larritu
zela Jugoslaviaren egoera, elite nazionalen
istiluen ondorioz, besteak beste.
Albaniari dagokionez, berriz, Jrushchoven
garaian Sobiet Batasunarekin hainbat
istilu izan zituen, albaniarrek errejimen «errebisionistatzat»
baitzuten errejimen sobietarra;
horren ondorioz Albania sobietarren bloketik
atera zen eta Txinarenari lotu zitzaion.
Albania inguruko herrietatik bakartuta gelditu
zen eta eredu ekonomiko oso gogorra
ezarri zuen; azkenean Enver Hoxharen garaian
Txinarekiko harremanak ere eten egin
zituen Albaniak.