Historia Unibertsala»Egungo aroa
India eta Pakistan: bi estatu berri
1947KO ABUZTUAREN 15EAN AMAITU ZEN BRITAINIA HANDIAK INDIAN ZUEN NAGUSITASUNA, LORD MOUNBATTENEK GORPUZTUA; BI ESTATU BERRI SORTU ZIREN ORDUAN: INDIA ETA PAKISTAN.Bi estatuak sortu orduko hasi ziren haien arteko liskarrak, lurralde auziak zirela eta, baina oinarri-oinarrian politika eta batez ere erlijioa izan ziren auzi haien muina. Indiako Batasuneko biztanle gehienak hinduak ziren; gutxiengoa musulmanek osatzen zuten. Pakistan, aitzitik, gerraondoko lehenengo estatu musulmana izan zen. Punjab eta Kaxmir izan ziren musulmanen eta hinduen arteko tirabiren gertaleku nagusiak. Pakistango estatua sortzea lurraldearen batasuna haustea ?hau da, Gandhiren helburu lehia handiz desiratua zapuztea? izan zen Indiarentzat. Egoera haren aurrean Gandhik bere jarraitzaile Nerhuri utzi zion buruzagitza politikoa. Bien bitartean, Pakistan bere bidea egiten hasi zen, India auzo herri handi eta indartsuarekiko liskarrez betea. Harreman tirabiratsu eta maiz gerrara eman hura izan zen Indostango eremua esan zitzaion lurralde haren ezaugarri nagusia. Gerra hotzaren garaian areagotu egin zen egoera latz hura, Pakistanek mendebaleko herrialdeen aldeko bidea hartu baitzuen beti, eta Nerhu gidari zuen India, berriz, neutraltasun aktiboaren gidari izan baitzen, gerora Herrialde Lerrokatugabeen Higikundea sortu ere zuela.
Indiaren independentzia
INDIAREN BURUJABETZA PROZESUA HAMAR URTE
LEHENAGO HASIA ZEN MAMITZEN, GANDHIREN
JARDUERA POLITIKOAREN ETA GERORA HAREN LEHEN
MINISTRO IZANGO ZEN NERHUREN BULTZADAZ.Hogeita hamarreko hamarraldia erabakigarria
izan zen Indiaren burujabetza prozesuan.
1935eko Legearen bidez (Acts) Londresko
gobernuak Britainia Handiaren Mendeko
Herri federalista parlamentarioa izendatu
zuen Indiako lurraldea. Erabaki horrek
abiarazi zuen India konstituzioaren bidetik,
mendetasun egoera horretara sekula gehiago
ez itzultzeko. Goiz edo berandu Indiaren
independentzia onartu beharko zuela
jakinik, ingeles gobernu kontserbadoreak
errepublika izendatu zuen Indiako lurraldea,
eskualdeen arteko bereizkuntzak onartu
zituen eta beren arteko loturak beregain
erabakitzeko aukera eman zitzaion eskualde
bakoitzari. Ingeles koloniaren ikuspegi
horrek garrantzi handiko eskualde bat ezagutu
zuen, behintzat, Pakistango lurraldea,
zeinean musulmanek osatzen baitute gehiengoa.
Oso bestelako iritzia zuen Gandhiren
Kongresuaren Alderdiak; herrialde
bateratua nahi zuen, batasuna ezin utzizko
helburu zuen. Musulmanen Ligak ordea
oniritzia eman zion asmo hari. Bigarren
Mundu gerra bukatu ondoren laboristek
hartu zutenean aginpidea Erresuma Batuan
bizkortu egin zen Indiaren eta Pakistanenindependentzia prozesua. Lord Mounbatten
Indiara erabateko aginpidearekin etorri izana
independentziaren prestalan gisa hartua
izan zen. Indiako leku askotan -Kaxmir, New
Delhi, Punjab- liskar handiak izan ondoren,
eta Indiaren batasuna ezin adosturik, 1947ko
abuztuaren 15ean sortu ziren India eta Pakistango
estatu berriak. 1948ko urtarrilaren
30ean Gandhi hil zuten. Heriotza hark aldi
berri bat ekarri zuen Indiara, Lehen ministro
Pandit Nerhuren gidaritzapean.
India Nerhuren gidaritzapean (1947-1964)
INDIA MODERNOAK NERHUREN GIDARITZAPEAN JARRI
ZITUEN OINARRIAK. HURA HIL ONDOREN, HAREN
ALABA INDIRA GANDHIK HARTU ZUEN AGINPIDEA
KONGRESUAREN ALDERDI AHALGUZTIDUNAREN
BURUZAGI GISA.Pandit Nerhuren agintaldiak hiru aldi
desberdin izan zituen. Lehenengo aldian
(1947-1950) Nerhuk bere aginpidea sendotu
zuen gobernuan eta Kongresuaren Alderdian.
Bigarren aldia (1950-1956) izan
zuen garrantzitsuena, orduan sortu baitzen
Indiako Batasuna. 1950eko urtarrilean jarri
zen indarrean India Commomwealthen baitako
Errepublika bihurtzen zuen konstituzioa,
zentralismoan oinarritua. Aldi hartangauzatu zuen Nerhuk bost urteko lehenengo
plana (1951-1956), zeinak uste ez
bezalako emaitzak izan zituen nekazaritzan:
produkzioa %25 hazi zen. Horrez gainera,
landako gizarte egitura aldatzen saiatu zen,
lurjabeak baitziren han jaun eta jabe, eta
emakumea gizartean mailaz jasotzen orobat,
baina ez zuen aurrerabide handirik egin.
Kode Zibil Hindua aldatzea helburu nagusia
zuten gizarte erreforma haietan funtsezkoa
izan zen hezkuntzaren zeregina.
Lurraldea izan zuen beti bezala Indiak arazo
nagusia, Punjaben eta Kaxmirren batez
ere, eta hori zela eta, bi aldiz egin behar
izan zuen borroka Pakistanekin. Baina batez
ere kanpoko politikak eta Herrialde Lerrokatugabeen
Higikundearen gidari izateak
eman zion ospea Nerhuri. Hirugarren aldiaren
(1957-1964) ezaugarri nagusia bere gobernuaren,
ez beraren, ustelkeriak sortu zizkion
arazoak izan ziren, bai eta, Tibeteko
auzia zela eta, Txinarekin izan zituen istiluak
(1962), agerian jarri baitzuen Indiako gudarostearen
prestakuntza desegokia. 1964ko
maiatzaren 27an hil zen.
Pakistan, musulman erlijio aitortuko lehen estatua
BRITAINIA HANDIAREN KOLONIA OHIAREN IPAR-
MENDEBALEAN DAGOEN HERRIALDE HONI MUSULMANEN
INDIA ESAN DAKIOKE; INDEPENDENTZIAZ GEROZTIK
HAREN BILAKAERAK INDIAREKIKO HARREMAN
KORAPILATSUAK IZAN DITU EZAUGARRI NAGUSIA.Lehen Mundu gerrak harridura sortu
zuen Indiako musulmanen artean, Turkiaeta Alemania borroka-kideak izan baitziren
alderdi berean. Sevreseko Hitzarmenaz geroztik
(1920), Indiako koloniako musulmanek
Turkiarekiko harremanak hautsi zituzten.
Harrezkero Musulmanen Liga eta haren
buruzagi Mohamed Ali Jinnah (1878-
1945) izan ziren Indiako musulman higikundearen
gidariak. Hasieran Indiako herriaren
batasunean sinesten zuten, baina iritzi
horri ezin eutsi izan zioten luzaroan musulman
gidariek, haien fedekideak gero eta
bakartuago sentitzen baitziren. Eta azkenik,
Bigarren Mundu gerra bitartean, bi izate
nazional berezi (1935. uteaz gero Britainiar
Legeak onartuak) azaldu ziren. Hinduek,
Gandhi eta Kongresuaren Alderdia gidari
zituztela, neutral iraun zuten Bigarren Mundu
gerran, baina Pakistango musulmanek
britainiar kolonizatzaileen alde egin zuten,
eta, horrela, aurrerapauso handia egin zuten
burujabetza bidean. 1945ean Britainia
Handiaren mendeko lurralde haietan egin
ziren hauteskundeetako emaitzak oso argigarriak
izan ziren: Kongresuaren Alderdiak
irabazi zuen hinduen artean, eta Musulmanen
Ligak, berriz, musulmanen artean. Independentzia
negoziatzerakoan bi estatu
desberdin sortu ziren, hindua bata (India),
eta musulmana bestea (Pakistan). Pakistanek
burujabe egin zituen lehenengo urteetan
liskar handiak izan zituen Indiarekin.
1956ko martxoan Pakistanek konstituzioa
onartu zuen eta Pakistango Islam Errepublika
bihurtu zen, musulman erlijio aitortuko
lehenengo estatua, alegia. Hori zela
eta, areago bereizi zen haren auzo herri
Indiatik.
Kaxmirko arazoa
LURRALDE HAU DELA ETA, LISKAR GOGORRAK IZATEN
DIRA ALDIAN BEHIN PAKISTANEN ETA INDIAREN
ARTEAN. AGERIKO HIRU GERREN ONDOREN,
KAXMIRKO AUZIA LEHERTZEAR DAGO ORAINDIK ERE.Lurralde honek liskarbidea ekarri ez
ezik, areagotu egin zuen inondik ere Indiaren
eta Pakistanen arteko etsaitasuna
zeinek bere independentzia lortu ondoren.
Kaxmirko lurraldea Indiako ipar-mendebalean
dago, Pakistanen eta Indiaren arteko
muga da, eta orobat egiten du Txinarekin
muga; garrantzi handiko gunea da, beraz.
Giza talde elkarrengandik oso desberdinek
eratzen dute lurraldea, zeinek bere eremu
jakina duela. Ekialdean hinduak dira nagusi;
ibarretan, berriz, musulmanak; mendialdean
budistak-tibetarrak. Lurralde horretako
agintaria maharajah hindu bat zen,
eta inperioaren alde egon zen harik eta
1947ko urriaren 24an Pakistanen eta Indiaren
arteko lehenengo liskarra sortu zen
arte. Egun horretan Pakistanen arma etadiru laguntza zuen gerrillari talde bat Kaxmirko
hiriburu Sriangarreraino sartu zen
indarrez, bazterrak txikituz eta biztanleak
hilez. Hala piztu zen 1948an Pakistanen eta
Indiaren arteko lehenengo gerra. Horren
ondorioz hitzarmen bat sinatu zuen maharajahak
Kaxmir lurraldea Indiarena zela
onartuz. Kaxmir 1958an sartu zen erabat
Indiaren baitan, Nerhuren gobernuak Indiak
Kaxmir osoa beretzea erabaki zuenean.
Nerhu hil eta hurrengo urtean,
1965ean, izan zen Indiaren eta Pakistanen
arteko bigarren liskarra Kaxmirren, Pakistango
soldaduek maniobra militarrak eginzituztelarik lurralde horretan. 1966an SESBren
bitartekotzaz lortu zen su etenaren bidez
Kaxmir ordu arteko egoera berean gelditu
zen. Bi estatu horien arteko auziak 1971n
izan zuen azken liskarra, ofiziala oraingoan,
Indiako gudarosteak Kaxmirko ekialdeko
eremua ?biztanle gehienak hinduak? bereiztea
bultzatu zuenean; aurreko egoerara
itzuliz bukatu zen liskar hura. Kaxmirren,
beraz, hiru alderdi zeuden: Indiaren
baitan egon nahi zutenena (hinduak), beren
burua pakistandartzat zeukatenena
(musulmanak gehienak) eta Kaxmirren independentziaren
aldekoak.