Historia Unibertsala»Egungo aroa
Hirugarren Munduaren goraldia
Hirugarren Munduak ?hau da, Garatze Bidean dauden Herrialdeek, orain esaten denez? testuinguru jakin batean egin zuen bere antolamendu politikoa. Bigarren Mundu gerra bukatu zenean inperio kolonial handiak lur jota zeuden, XIX. mendean Europak kolonietan izan zuen hedazaletasunean gidari izan ziren bi estatu handiak hondabidean baitzeuden. Horrez gainera, Estatu Batuak eta Sobiet Batasuna NBE estutzen ari ziren kolonien burujabetza bultza zezan autodeterminazio eskubidearen bidez. Arrazoi horien eta burujabetzaren aldeko higikundeen eraginez, Asiako herrialde batzuk, India batez ere, hirugarren nazio multzo bat eratzen saiatu ziren, nazioarteko politikan nagusi zen alderdi biko antolamenduari aurre egiteko. Antolamendu politiko berri hori Bandungen sortu zen, Afrikako eta Asiako herrialdeek Indonesiako hiri hartan 1955ean antolatu zuten bilkuran. Hirugarren Munduaren heterogeneotasuna garbi adierazi zuen bilkura hark jarraipena izan zuen Herrialde Lerrokatugabeen Higikundean (1961). Antolamendu politiko berri hura sortzeko helburu hura hasieran iritsi bazen ere, gerora herrialde multzo hartako herri bakoitzak politikan eta batez ere ekonomian zuen egoera bereziak oso zaildu zuen higikunde hark gutxieneko koherentzia izan zezan.
Bandungeko biltzarra
1955eko apirilaren 18ko bilkura hark aurretiko
batzuk izan zituen. NBEko Batzar
Nagusian Afrikako eta Asiako herrialde batzuek
talde bat sortua zuten, halako disziplina
boto bati atxikia. 1947an egin zuten
herrialde horiek lehenengo batzarra New
Delhin. 1954an, munduaren eta batez ere
Asiaren egoera larria ikusirik (Indotxinako
gerra, Formosako auzia, eta iraultzak Txinan
garaitu izana), India, Pakistan, Birmania,
Indonesia eta Zeilanek bilera egin zuten
Kolonbon (harrezkero Kolonboko bostak
deitu zitzaien), hurrengo urtean Bandungen
egitekoa zen bilkurarako oinarriak
jartzeko. Bandungeko bilkura hartan badira
alderdi batzuk aipagarriak. Lehena,
Afrikako herrialderik ia ez agertu izana,
gehienak burujabetasunaren alde ari baitziren
borrokan. Beraz, Asiako herrialdeen
ideiak nagusitu ziren, batez ere Indiarenak
eta Txinarenak, Nerhu zuela agintari lehenak
eta Txu En-Lai (edo Zhou Enlai) bigarrenak.
Erlijiotzat islama zuten herrialdeek
garrantzi handia izan zuten bilkura hartan,
orobat Japoniak eta Turkiak, biak NATOko
kideak zirela. Hiru joera nagusitu ziren berehala
biltzarkideen artean: sortaldearen
aldekoak, komunismoaren aldekoak eta
neutraltasunaren aldekoak; azken horiek
?India buru? lortu zuten beren iritzien arabera
egitea bilkura amaierako adierazpena.
Bandungeko hamar atalak esan zitzaion
dokumentu horrek kolonialismoaren aurka
eta munduko estatu burujabe guztien arteko
berdintasunaren alde egiten zuen.
Herrialde Lerrokatugabeen Higikundea
Bandungeko bilkura egin zenetik urtebetera,
Nehru, Nasser eta Tito buruzagiek
bilera egin zuten Jugoslaviako Brioni uhartean,
eta gerora Herrialde Lerrokatugabeen
Higikundea izango zenaren oinarriak jarri
zituzten, Bandungen erabakitakoaren ildotik.
Kairoko Bilkuran (1957) herrialde horiek
neutralismo aktiboaren alde egin zuten,
Estatu Batuen gidaritzapeko multzo kapitalistan
eta SESBren gidaritzapeko multzo
komunistan lerrokatzeari muzin eginik.
Baina Herrialde Lerrokatugabeen Higikundea
sortzeko bilera 1961ean egin zen, Titoren
Jugoslavian; Sobiet Batasuna osatzen
zuten blokeko erakunde guztietatik kanporatua
zegoen ordurako Jugoslavia, bere jarrera
heterodoxoa zela eta. Irailaren 1-6 bitartean
25 herrialdetako estatuburu edo gobernuburuek
bilera egin zuten Belgradon.
Gehienak Asiakoak edo Afrikakoak ziren;
Brasilek, Boliviak eta Ekuadorrek begirale
gisa parte hartu zuten; Jugoslavia ?Titok
gorpuzten baitzuen Afrikako eta Asiako herrialdeentzat
hirugarren bidea? eta Cuba
izan ziren bilera hartako herrialde garrantzitsuenak.
Bilkura hark itxaropen handiak
sortu zituen, baina lortu, ez zuen gauza
handirik lortu, EEBBek eta SESBk ?herrialde
haiek beretu ezinik? zatiketa eragin
baitzuten higikundean. Baina hala eta guztiz
ere, munduaren ordena berria esanzaion horrek lehenbizi Bandungen eta gero
Belgradon bilera egin zuten herrialde haien
ekarria izan zuen, nazioarteko harremanetan
nagusi ziren bi herrialde handi haien
mendetasunetik askatzeko ahaleginean.
NBE
Bigarren Mundu gerra bukatu ondoren
irabazleek nazioez gaindiko erakunde bat
sortzeko premia ikusi zuten, eztabaidak
han bidera zitezen eta hala gerra gehiagorik
izan ez zedin. Bilera asko egin ondoren,
1945eko ekainaren 25ean eta 26an
sortu zen San Franciscon Nazio Batuen
Erakundea (NBE); aldez aurretik Nazioen
Elkartea (NE), NBEren aurretiko erakunde
porrot egina desegin behar izan zuten.
Berrogeita hamaika herrialdek sinatu zuten
sorrera agiria; gehienak mendebalekoak
ziren; gaur egun erakunde horrek 181
estatu ditu bere baitan. Lau dira erakunde
horrek sortzez zituen zertarakoak: munduko
nazioen artean bakea eta segurtasuna
mantentzea; estatuen arteko adiskidetasun
harremanak bultzatzea; estatuen arteko lankidetza
sustatzea maila guztietan; eta, azkenik,
eztabaida leku izatea, estatu kide guztien
arteko ahaleginak bideratzeko eta helburu
komunak iristeko. Horretarako, sailetan
antolatu zuten erakundea: Biltzar
Orokorra ?elkartekide diren estatu guztien
ordezkariez osatua?; Segurtasun Batzordea
?Erresuma Batua, Errusia, Estatu Batuak,
Frantzia eta Txinako ordezkariek eta batzordean
aldika sartzen diren beste hamarestatutako ordezkariek osatua?; Idazkaritza
Nagusia; Ekonomia eta Gizarte Batzordea
?finantzen eta gizarte garapenaren ardurarekin?;
Auzitegia edo Nazioarteko Justizia
Batzordea; eta Lurralde Fiduziarioen
Administrazio Batzordea ?deskolonizazio
prozesuen ardurarekin?. Gerra Hotzak sortu
zituen tirabirek eragin handia izan zuten
NBEn, baina erakundeak zeregin erabakigarria
izan zuen 1950-1970 hamarraldietan
ia mundu osoan izan ziren deskolonizazio
prozesuetan.
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanak
Hori da, zalantzarik gabe, sortaldearen
eta sartaldearen arteko liskarra bukatu zenez
geroztik munduak duen arazo nagusia.
Herrialde aurreratuen ?gutxienak? eta
garatze bidean dauden edo behartasun gorrienean
bizi direnen arteko tirabirek ?era
askotarikoak eta oinarri-oinarrizko arrazoiek
sortuak? nekez izango dute
konponbiderik. Bigarren Mundu gerra eta
1973 bitartean munduak goraldi bat izan
zuen ?%7 eta %8 inguruko hazkundea urtero?;
batez ere Latinamerikan izan zuen
eragina. Aldi horretan sortu ziren lankidetzarako
eta garapenerako beste erakunde
batzuk (OCDE, besteak beste). Urrezko Aro
hori ordea 1970 ondoko urteetan bukatu
zen. 1973an eta 1979an petrolioaren industriak
izan zuen krisiak oso apaldu zuen
aurreko hogei urtetako hazkunde tasa. Krisi
hark garatze bidean edo garatu gabe zeuden
herrialdeen erabateko hondamena
ekarri zuen. Zorra izan zen, zalantzarik
gabe, hirurogeita hamarreko eta laurogeiko
hamarraldietan herrialde horietako ekonomien
oztopo nagusia. Bien bitartean lehenengo
mundua bere baitara bildua zen krisi
hartatik atera ahal izateko. Hirurogeita hamarreko
hamarraldia eta laurogeiko ia hamarraldi
osoa kanpo zorraren garaiak izan
ziren. Laurogeiko hamarraldiko azken aldian
liberalismoan oinarrituriko egitasmoen
bidez egokitu zen ekonomia, Latinamerikan
batez ere, diktaduren eta bortxaz baliatzen
ziren errejimenen bidez. Hala, Latinamerikan
ekonomiak gora egin zuen, baita
Asiako hego-ekialdean ere, baina Asiako
mendebalean eta batez ere Sahara azpiko
Afrikan erabateko pobrezia nagusitu zen.
Lehenengo munduak hirugarren munduaren
ekonomia goratzeko eta berpizteko
ahaleginean eskurik ez hartzeak tirabira
asko sortu ditu Iparralde aberatsaren eta
Hegoalde txiroaren artean; horra azkenerako
eztanda egingo duen lehergailu gisako
bat.
Aniztasuna eta krisia
Higikunde gisa baino gehiago, errealitate
gutxi-asko homogeneo gisa edo nortasun
komun gisa, Hirugarren Mundua hirurogeita
hamarreko hamarraldiaren hasieran
hasi zen desegiten, hain zuzen ere aurreko
hamarraldiko arrakasta politikoen
eraginez nazio multzo hura gora egiten
hasia zenean elkarren kontrako bi muturretan
banatua zegoen mundu hartan.
OPEP-ek (Petrolioa Esportatzen duten
Herrialdeen Erakundea) hartu zuen erabakiak,
petrolioaren prezioa merkatuak ezarri
behar zuela, alegia, ez bakarrik petrolioaren
prezioa asko igo zuen eta nazioarteko
ekonomiak izan duen azken krisi handiari
bide eman zion, orobat aberastu zituen,
arin bai arin gainera, Hirugarren
Munduko herrialde batzuk (edo, gehienetan,
herrialde horietako jaun eta jabeak:
xeke edo sultan musulmanak, alderdiko
burokraziak eta oligarkak Latin Amerikan?
Hortik aurrera, Hirugarren Munduaren baitan
petrolioa ekoizten zuten herrialdeen eta
petrolioa ekoizten ez zuten herrialdeen
arteko BPGean (Barne Produktu Gordina)
zegoen alde handia zela eta, ezin ziren
herrialde horiek guztiak multzo bateratu
gisa aipatu. Ez zegoen inongo loturarik
Saudi Arabiaren eta Libiaren artean edo
Txaden eta Pakistanean artean. Herrialde
jendetsu jakin batzuetan ere, Venezuelan
eta Nigerian adibidez, petrolio asko ekoiztenzutenak horiek ere, ekonomiak gora
egin zuen.
Bestalde, ekonomiaren globalizazioari
eta informazioaren teknologian izan zen
iraultza handiari esker, Hirugarren Munduko
herrialde eta eremu batzuk industrializatu
egin ziren. Mexikok, Brasilek, Indiak
eta «Ozeano Bareko Tigreak» esaten zaien
herrialdeek (Hego Korea, Taiwan, Singapur
eta Hong Kong) edo NIC taldekoek
(Berriki Industrializatutako Herrialdeak edo
Newly Industrializing Countries) goraldi
handia izan zuten zeinek bere ekonomian,
hainbesteraino non parekatu ere ezin zitezkeen
«garapen bidean» zeuden beste
estatu batzuekin.
Kontraesana badirudi ere, ekonomiaren
globalizazio horrek berak zeharo lurjoarazi
zion Hirugarren Munduko herrialde
askori, batik bat Saharatik hegoaldeko
herrialde afrikarrei, pobreturik, zorpeturik,
gerrak eta agintari ustelduek hondaturik
baitzeuden: Somalia, Txad, Sudan?
baina baita Haitiri ere, Erdiko Amerikan;
eta herrialde horiek ez zuten ordurako
inongo zerikusirik, ez politikaren aldetik
eta ez gizartearen eta ekonomiaren aldetik
ere, Bandung, Kolonbo, Kairo eta Belgradoko
bilkuretan gidari eta nagusi izan
ziren herrialdeekin. Gaur egun Hirugarren
Munduak ez du beraz inolako zerikusirik
jarrera politiko komun batekin. Izan ere,
orain «Hegoaldea» baizik ez da; besterik
gabe.