Historia Unibertsala»Egungo aroa
Tentsio berriak
Gerra hotzak planeta osoa hartu zuen. Guztiarekin ere, izan ziren gainerakoak baino tentsiogune zail eta iraunkorragoak: Europa (bi herrialde nagusien gatibu egoerara beheratua; Europan, hala ere, ez zen gerrarik izan), Ekialde Hurbila (palestinar herriaren patuak arabiarren eta israeldarren arteko gatazka katalizatu zuen) eta Asiako hego-ekialdea (Korea, Indotxina eta Vietnamgo gerrak). Errusiarrek eta amerikarrek elkarrekiko etsaigoa eta errotikako mesfidantza inoiz ez bazituzten alde batera utzi ere, berrogeita hamargarren urteen erdian gerra hotzaren beste aldi bat hasi zen: “bakezko elkarbizitza” nagusitu zenekoa, alegia. Arian-arian, baina atzera ezinezko moduan, tentsioa apalduz joan zen. Gerra nuklearra saihestu nahi bazuten, etsaiarekin bizitzen ikasteko premia zegoela ulertu zuten bi-biek, Estatu Batuek eta Sobiet Batasunak. Tokiko gatazken eta negoziazioen artean garatu zen elkarbizitza baketsu haren dialektika. Hona hemen 70. urteen erdiraino luzatu zen egoera berri horren adierazlerik garbienak: Suezko krisia (1956), Berlingo bigarren krisia (1958-1961) eta Kubako misilen krisia (1962).
Koreako gerra
ONUren ikurrinpeko lehen gudari sail handiak Korean esku hartu zuen; halaber, komunisten eta mendebaldarren arteko lehen borroka irekia izan zen hura. Gerra hotzaren une txarreneko tentsio egoera bizibizian gertaturiko gatazka honek agerian jarri zuen edozein tokitako borrokak mundu mailako gerra batera eraman zezakeela. Baina, aldi berean, garbi erakutsi zuen Ekialde Urrunean ere Estatu Batuak guztiz deliberaturik zeudela txinatarren eta sobietarren hedapena galaraztera. Europan “altzairuzko oihal” batek komunistak eta kapitalistak banatzen bazituen, “banbuzko hesi” batek bereizten zituen Asia aldean; Europan bi Alemania baziren, Ekialde Urrunean bi Txina, bi Korea eta bi Vietnam izango ziren aurki.
Japoniarren okupaziotik herrialdearen zatiketara
Japoniarrek Koreako penintsula okupatu zuten Bigarren Mundu gerran, eta errusiar eta amerikar gudarosteek askatu zuten 1945eko udan. Sobietarrak iparraldetik sartu ziren Txinako mugan zehar, eta estatubatuarrak, Seul hartuta, 38. paralelotik hegoaldean hedatu ziren. Kairoko Konferentzian (1943) Koreari independentzia ematea erabaki bazuten ere, ez ziren ados jarri administrazio bakarra jartzerakoan. Errusiarrak Kim Il Sung, aspaldiko gerrilla buruzagi komunistaren alde azaldu ziren; beronek pertsonalitatearen gurtzan oinarrituriko errejimen estalinista bat ezarri zuen 38. paralelotik iparraldean. Hegoaldean, Syngman Rhee-ren alde agertu ziren amerikarrak; politiko antikomunista zen Rhee, erbesteko Koreako gobernuburua izana japoniarren okupazioaren garaian. Gerra hotzaren dinamika hartan, barne tentsioek herrialdearenzatiketa ekarri zuten. 1949ko udan, Rheek Hego Koreako Errepublika aldarrikatzean, Koreako Herri Errepublika aldarrikatuz erantzun zuen Sungek. Handik gutxira, errusiarrek eta amerikarrek alde egin zuten penintsulatik, elkarren etsai ziren bi errejimen politiko uzten zituztela atzean.
Nazioarteko gatazka bilakatzea
1950eko ekainean, Ipar Koreako gudarosteak, sobietarrek trebatua eta hornitua, 38.. araleloa zeharkatu eta Hego Korea inbaditu zuen. ONUko Segurtasun Kontseiluak –errusiarren ordezkaritza bertan ez zegoela Txinako Herri Errepublika onar zezaten presioa egitearren– ipar-korearren erasoa kondenatu zuen eta gudaroste multinazionala –funtsean amerikarrek osatua– bidaltzea erabaki zuen Rheeren gobernuari laguntza ekartzeko. “Kasko urdinak” iritsi zirenerako, Hego Koreako gobernua setiaturik zegoen Pusan eskualdean, herrialdeko hego-mendebalean. Baina Mac Arthur jeneralaren agindupeko gudarostea ausardia handiz Seuletik hurbil lehorreratu-eta, gerraren norabidea aldatu zen. Izan ere, irailaren erditsuan, gudari talde horrek jotako erasoak ustekabean harrapatu zituen iparkorearrak.
Berauek, erretagoardiatik mehatxaturik,setioa bertan behera utzi eta itsumustuan
erretiratu behar izan zuten abiaguneetara.
ONUren lehen aginduaren kontrara, Mac
Arthur-ek eraso handia jo zuen Ipar Korearen
aurka. Antikomunista sutsua zen Mac Arthur,
eta Korea osoan lehendakari bakarra, Rhee,
ezartzeko prest zegoen. Urrian Yalu ibaira
–Txinako mugatik gertu– iritsi ziren haren gudariak.
Hain zuzen Txinako gudaroste komunistak
gatazkan eskuhartzeak salbatu zuen
Kim Il Sungen errejimena, txinatarrek ONUren
gudarostea menderatu baitzuten. Gerra,
hala ere, ez zen amaiatu, harik eta 1951ko
erdialdera frontea finkatu zen arte. Izan ere,
Trumanek uko egin baitzion Txinan bonba
atomikoak jaurtikitzeari (horixe zen Mac Arthuren
guraria, eta horrexegatik kendu zuten
kargutik). 1953ko uztailean bakea sinatu zuten
Geneban: Korea bi estatutan zatiturik geratu
zen, 38. paraleloak banaturik.
Gatazkaren ondorioak
Hiru milioi hildako baino gehiago eragin zituen gerra hura garaile garbirik gabe amaitu bazen ere, haren ondorioz Asia gerra hotzaren dinamikan sartu zen erabat.
Estatu Batuen interpretazioaren arabera, txinatar komunismoa, SESBk lagundurik, Asian hedatzeko lehen saioa izan zen iparkorearren eraso hura. Washington –Mao Tse Tung Txinan nagusitu izana galarazi ezin izan bazuen ere– ez zegoen prest beste errejimen komunistarik onartzeko eskualde hartan.
EEBBetako gobernuarentzat herrialde bat komunisten eskuetan eroriz gero, epe erdira haren auzo-herriek ere erori behar zuten (“domino teoria”). Arrazoi horrexegatik azkartu zuen Japoniako modernizazioa, bai eta Taiwango Txina nazionalistaren laguntza ekonomiko eta militarra indartu ere. Ildo beretik, lurraldeko aliantza militarra bultzatu zuen (SEATO) eta hartara bildu ziren Filipinak, Pakistan, Tailandia, Australia eta Zeelanda Berria. Ikuspegi estrategikoaren aldetik, Estatu Batuek ongi ikasi zuten Koreako ikasgaia. Ulertu baitzituzten bi superpotentziek modu tinko eta orokorrez elkarren aurka egiteak zekartzan arriskuak.
Aurrerantzean, gerrak “irispide mugatukoak” izango ziren eta soilik etsaiari “eustea” izango zuten helburu, beste mundu gerra pizteko arriskuan erori gabe.
Indotxinako gerra (1946-1954)
Deskolonizatze prozesuaren ondoriozko tentsioek eta bloke dinamikak gerra hotzeko gatazkarik odoltsuena eta luzeena ekarri zuten: Indotxinako gerra, gaurko Vietnam, Laos eta Kanbodia hartu zituena.
Ezin itzurizko gerra?
Japoniarrak menderatuak izan ondoren, Vietminhgo gerrillari komunistek VietnamgoHerri Errepublika aldarrikatu zuten Indotxinako
penintsularen iparraldean (1945eko iraila).
Baina Frantziako aginpide kolonialak,
Saigonera itzulirik, Herri Errepublika herrialde
osora hedatzea galarazi zuen. Ho Chi Minh
buruzagi komunistaren proposamenak –proposamen
moderatua zinez: Vietnam “aske”
bat Indotxinako Federazioaren barne, Frantziari
loturik– ez zuen harrera onik izan Frantziaren
aldetik. Eta hala, gerrillaren ahalmena
gutxietsirik, ezertan amore emateko prest
ez zegoela azaldu zen Parisko gobernua:
lurralde osoa berreskuratzeko agindua eman
zion bere gudarosteari. Erdiesteko zaila helburua,
batez ere Txina komunista aginpideaz
jabetu ondoren (1949); izan ere, laguntza
militar eta logistiko handia eman zion Txinak
Vietminhi. Hainbat guduren ondoren,
Giapen agindupeko gerrillari komunistek
erabat menderatu zituzten frantsesak Dien
Bien Phu herrian (1954ko maiatza). Urte
bereko uztailaren 21ean, Indotxinako lehen
gerraren amaiera ekarri zuten bake hitzarmenak
sinatu zituzten Geneban. Itun horien
ondorioz, frantses gudarosteak alde egin
behar izan zuen Indotxinatik eta Kanbodiak
zein Laosek burujabetza osoa erdietsi zuten.
Vietnam, alabaina, 17 paraleloak bereizitako
bi aldetan zatiturik geratu zen: Ho Chi Minhen
errejimen komunista iparraldean, eta ordura
arte frantsesen aldekoa izana zen Bao-
Dairen gobernua hegoaldean. Behin-behineko
zatiketa izan behar zuen, harik eta
1956rako aurreikusitako hauteskundeek herrialdea
politikoki batuko zuten arte.
Gatazka kolonialetik gerra hotzera: komunistak eta mendebalaren aldekoak aurrez aurre
Frantses gudarosteak alde egin bezain laster, Ngo Dinh Diemek Bao-Dai buruzagitzatik kendu eta amerikarren aldeko gobernua ezarri zuen. Estatu Batuek, Frantziakutzitako lekua hartzea erabakita, ez zuten beren burua Genebako hitzarmenek beharturik ikusten. 1956rako aurreikusitako hauteskunde haiek ordea ez ziren inoiz gauzatu, zeren eta, seguruenera, Ho Chi Minh buruzagi karismadun herrikoiak irabaziko zituen, eta, beraz, Vietminhen laguntzarekin, arriskua baitzegoen komunisten eragina herrialde osora hedatzeko. 1955eko urrian, Hego Vietnamgo Errepublika aldarrikatu zuen Diemek. Harrezkero herrialde hura etengabeko tentsio gune bilakatu zen: elkarren aurkako bi estatu, bata Txinak eta Sobiet Batasunak lagundua, eta Estatu Batuak euskarri zituena bestea, vietnamdar herriaren ordezkari bakartzat azaltzen zen bakoitza eta legitimitatea ukatzen zioten elkarri. Komunisten eta amerikarren aldekoen arteko etsaigoak, aurki, Vietnamgo gerra ekarri behar zuen.
Suezko gerra (1956)
Errusiarren eta estatubatuarren arteko harremanak aldatzen ari zirelako lehen sintoma Suezko krisian gertatutakoa da. Izan ere, eskualdeko dinamika, ekonomia eta bai geoestrategia interesak nahastu ziren harako hartan.
Bi herrialde nagusiak bakezko elkarbizitzarantz
Israelek, Frantzia eta Britainia Handiko gudarosteen laguntzaz, eraso bizkorra jo zuen Egiptoren aurka 1956ko urrian. Juduen gudarosteak Sinaiko penintsula hartu zuen eta europar aliatuak Nasserrek nazionalizaturiko Suezko kanalaz jabetu ziren. Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak erasoa gaitzetsi zuten ONUn, eta okupaturiko lurraldeak itzultzera behartu zituzten erasotzaileak. Errusiarren eta estatubatuarren elkar hartze harkegoeraren egokitzapena ekarri zuen Mediterraneoan, Estatu Batuen hegemonia erakutsi zuen mendebaleko blokean, eta Frantzia eta Britainia Handiaren eraginaren amaiera eragin zuen Ekialde Erdian. Ikaskizun mingotsa antzinako europar potentzientzat. Estatu Batuek, sobietarren laguntzaren ordainez, ez zuten esku hartu urte berean Varsoviako Hitzarmeneko tankeek Hungariako matxinada zapaldu zutenean. Modu horretara beste pauso bat eman zuten bi potentziek elkar ezagutzaren alde, nori bere eraginpeko eskualdean ordena berrezartzeari zegokionean.
Misilen krisia (1962)
Misilen krisia, guztiz iraupen laburrekoa izanagatik ere, gerra hotzean bazterrak gehien harrotu zituena da seguruenik. Zuzeneko komunikazioa behar izan zuten bi herrialde nagusiek krisia indargabetzeko. Behin kinka hura gaindituz gero, 1963ko uztailean, telefono hari bidez loturik geratu ziren Kremlin eta Etxe Zuria. Tentsio handieneko uneetan bi potentzia nagusiek irtenbide negoziatuak bilatzeko zuten gogoaren sinbolo gertatu zen telefono gorri ospetsu hura.
Misilak Kariben?
Estatu Batuek kezka handiz hartu zuten
Fidel Castroren iraultza komunismorantz bideratu
izana, eta 1961eko apirilean kubatar
erbesteratuak Bahía de Cochinos-en lehorreratzen
saiatu ziren, Castroren errejimena eraisteko.
Ekintza hark ordea porrot egin zuen,
eta Kubak eta EEBBek hautsi egin zituzten
beren arteko harremanak. Harrezkero agerikoak
izan ziren elkarrekiko etsai keinuak.
1962ko udan kubatarrak, isilpean, misilak
jaurtitzeko maldak prestatzen hasi ziren sobietar
teknikoen laguntzaz; Estatu Batuetako
hiri nagusiak misilen irispidean geratu ziren.
Urrian ohartu ziren estatubatuarrak, Atlantikoan
zehar sobietar itsasontziek buru
nuklearrak garraiatzen zituztenean. Bizkorra
bezain sendoa izan zen amerikarren erantzuna.
Kennedy lehendakariak Kubaren itsas
blokeoa ezarri zuen eta atzera egiten ez bazuen
SESBren kontrako neurriak hartuko zituela
egin zion mehatxu Khrustxevi. Mundu
osoak eutsi zion arnasari. Tentsio handiko
negoziazioen ondoren, sobietar buruzagiak
bertan behera utzi zuen ekinaldia, estatubatuarrengandik
Turkiako baseak –misilez hornituak–
desegiteko eta Kuba ez inbaditzeko
agindua lortu ondoren. Misilen krisiak, ordea,
ez zuen bakezko elkarbizitzaren doktrina ezertan
ere aldatu. Gainera, arma atomikoen erabilera
nola edo hala mugatzeko premia ulertu
zuten bi aldeek. 1963an beste urrats bat
eman zuten distentsioari buruz, atmosferako
leherketa atomikoak debekatzeko hitzarmena
sinatu zutenean Moskun.