Historia Unibertsala»Egungo aroa
Mexikoko iraultza
XIX. mendean hiru gertaera erabakigarri izan ziren Mexikon: Espainiari buruzko independentzia, mugak zehaztea eta militarren estatu kolpeen segida amaitezina. XX. mendean, Porfirio Díaz jeneralaren diktadura kontserbadore gogorraren pean geratu zen Mexiko; horrez gainera, nekazarien egoera guztiz tamalgarria zen lehendik ere, gutxi batzuen esku baitzeuden lurrak. Egoera horri eman zitzaion erantzunari esaten zaio Mexikoko iraultza: 1910 eta 1928-29 urte artean gertatu zen eta gizarte sektore guztiz desberdinak izan zituen protagonista. Lurrarengatiko borroka izan zen iraultzaren eragile nagusietako bat, baina garrantzitsuak izan ziren askatasunaren eta erreforma demokratikoen aldeko borrokak ere.
Aurrekoak: Porfirioren diktadura (1876-1911) eta lurraren arazoa
1876an Porfirio Díaz jeneralak (1830-
1915) hartu zuen aginpidea. Porfirio Díaz
militar profesionala zen, eta Benito Juárezek
Maximilianoren eta inbasore frantsesen
gobernuaren kontra antolatutako borrokan
nabarmendu zen. Díazek, Juárezen gobernualdiko
urteetan nagusi izan ziren gerrilla
mugimenduak eta bandolerismoa desagerrarazteko
asmoz, diktadura gogor baten
aldera eraman zuen bere gobernua, nahiz
eta gorde zuen, apaingarri gisa, konstituzioak
bermaturiko bozketa, etengabe faltsutua.
Porfirioren diktadurak 35 urte iraun zuen;
Mexikoren egitura ekonomikoa modernoagotu
zuen, Estatu Batuetako kapitalismoaren
laguntzarekin batetik, eta bestetik, zilar meategi
berrien aurkikuntzari eta lurpeko petrolioaren
ustiakuntzari esker. Herriaren
masa handiena ordea oparotasun horretatik
kanpo geratu zen, atzerriko kapitalarentzat
bakarrik izan baitzen onuragarri –batez
ere petrolioan eta burdinbideetan inbertitzen
zuten Estatu Batuetako kapitalarentzat
eta kapital anglo-saxoiarentzat–, eta
Mexikoko talde sozial pribilejiatuentzat.
Horrez gainera, Díazen diktadurak lurjabeen
alde egin zuen; haien aldeko legeak egin
zituen, eta era horretan are larriagotu zen
nekazari apalen egoera lehendik ere latza.
1910eko erroldaren arabera, Mexikoko
biztanleak, guztira, 15 milioi lagun pasa ziren;
%80 nekazariak ziren. Erroldan ondasundun
gisa ageri ziren 840 lagun ziren,
besterik ez, lur gehienen jabe; haien jabetzen
eremua, batez beste, 100.000 hektareakoa
zen. Latifundioa zen Mexikoko arazo
nagusia; halaxe zen XIX. mendean, eta
halaxe jarraitu zuen hurrengo mendean ere.
Alferrekoak izan ziren nekazaritza berriztatu
eta kolonien garaiko jabetza handiakdesagertarazteko Benito Juárezek egin zituen
ahaleginak; 1856ko desamortizazio zibil
eta elizakoak, jabetza txikien sorrera bultzatzeko
ordez, kreole pribilejiatuenei lagundu
zien, eta nekazariak berriz auzo lurrez
(ejidos) gabetu zituen. Horrela bada, latifundismoa
sendotu egin zen. Arazoa are larriagotu
zuten 1875 eta 1883ko kolonizazio
legeek, atzerritar kolonoak erakartzeko egin
baitziren, lugorriak lan zitezen. Helburu hori
iristeko konpainia bereziak sortu ziren, zenbait
lurjabe aberatsez osatuak, eta haiexek
jabetu ziren lur gehienez, 49.000.000 hektareaz
(Mexikoko lurren laurdena). Lur haietan
sartu ziren, bestalde, legez kanpo, herri
indigenen lurrak eta jabetza txikiak, horiek
ezin baitzuten ezer egin lurjabeen alde agertzen
ziren epaileen aurrean. Lurjabe eta
ejidoetako jabe txikiak, milaka, peoi gisa
joan behar izan zuten arrantxoetara, soldata
guztiz urrien truke, edo mixeria gorrian
geratu bestela.
Horrez gainera, Porfirioren diktaduraren
urteetan inoiz ez bezala egin zuten gora laborantza
gaien prezioek, eta horrek areagotu
egin zuen klase apalen egoera larria.
Langileen giro nahasia erantsi behar zaio
horri, batez ere meatzarien eta burdinbide
eta irundegietakoena; lan baldintza duinak
lortzeko asmoz egin zituzten protestaldiak
eta grebak gogortasun izugarriaz zapaldu
zituzten, eta langile organizazio oro galarazi
zen. Egoera horrek eztanda egingo zuen
azkenean. Intelektual gazteen jarrera kritikoa
(zenbait hirietan talde liberalak osatu zituzten)
izan zen Díaz jeneralaren errejimenaren
erorketarako lehen urratsa. 1906an zabaldu
zen herri osoan zehar, ezkutuan, «Alderdi
liberalaren egitaraua eta herriari zuzenduriko
manifestu» bat, herria matxinatzera
gonbidatzen zuena. Porfirioren errejimena
kritikatzen zutenen artean, sektore
moderatuenean, iparraldeko gizon aberats
bat gailendu zen, Francisco Madero, Porfirio
Díaz berriz hautatzearen kontra eta benetakobozketen alde herriz herri kanpaina
egiten ibili zena. Maderoren arrakastarekin
larritu egin ziren agintariak, eta, 1910ean,
hauteskunde kanpaina bete-betean zela,
atxilotu egin zuten, herria matxinadara bultzatzen
zuelako salaketapean. Fiantza ordaindu,
eta Estatu Batuetan hartu zuen babesa;
handik antolatu zuen diktadorearen
aurkako hurrengo kanpaina. Horrelaxe hasi
zen iraultza prozesu luze baten lehen aldia,
ezaugarri izan zituena, batetik, nekazarien
protagonismoa eta, bestetik, laborantzaren
erreformaren aldeko erribindikazio mugimenduaren
zapalkuntza sistematikoa, aginpidera
iristen ziren guztiek bideratua, Maderok
aurrena, eta Huertak eta Carranzak
gero.
Iraultzaren aldiak
Maderoren iraultza (1910-1913)
Maderok erbestetik antolatu zuen altxamenduak
berehala lortu zuen Mexiko osoko
nekazarien atxikimendua, laborantzaren
erreforma egiteko –lur jabe txikiei lurra itzuli–
eta indigenak babesteko aginduek erakarrita.
Bi lider gailendu ziren haien artean,
herriak benetako mito bihurtu zituenak:
Pancho Villa iparraldean eta Emiliano Zapata
hegoaldean. Haien mugimendu iraultzaileak
independenteak izan ziren, eta oso
une jakinetan baino ez zuten bat egin.
Maderoren eta nekazarien matxinadaren
indarraren ondorioz, azkenean, Díaz diktadoreak
lehendakaritza utzi eta erbestera joanbehar izan zuen (1911). Madero, hiriburuan
arrakastaz sartu eta bozketak egin ondoren,
lehendakari hautatu zuten. Berehala izan
zituen arazoak, bere gobernuaren moderazioaren
eta nekazaritzaren erreforma erabateko
baten eskaeraren artean sortu ziren
tirabirak zirela-eta; erreforma hori «Ayalaren
egitaraua» zeritzanean proposatzen zen,
eta haren banderapean berriz matxinatu zen
Zapata, ez baitzuen bere gudarostea desegin
nahi lurrak banatzen ez ziren arte.
Egonkortasunik gabeko egoera horretan,
Estatu Batuen esku sartzeak eta Porfirioren
errejimenera itzultzeko saioek larriagotuta,
Victoriano Huertas jeneralak, Maderoren
armadako batek, estatu kolpea jo, Madero
hil eta lehendakaritza beretu zuen.
Huertaren diktadura (1913-1914)
Huertaren diktadura oso laburra izan
zen, bere politikagintza desegokia –gogor
zapaldu zuen kontrako oro, eta gogortasun
horren ondorioz berriz elkartu ziren indar
iraultzaile guztiak– eta Estatu Batuen jarrera
zirela-eta. Wilson lehendakariak –internazionalismo
demokratikoaren idealak bultzatuta–
ez zuen Huertaren gobernua onartu
nahi izan; hauteskunde prozesu bat zabaltzea
eskatu zuen, eta beste herrialdeetan
presioa egin zuen, errejimen berria berrets
ez zezaten. Ezbehar diplomatiko batek
–Huertak marine talde bat atxilotu zuen
Tampicon–, eta horrekin batera diktadorea
alemanekin elkartu ahal izateak, Estatu Batuetako
armada Veracruzen lehorreratzea
ekarri zuen (1913). Aldi berean, Cohauilako
lurjabe aberats bat, Venustiano Carranza,
matxinatu zen, eta «Guadalupeko egitaraua»
aldarrikatu zuen «konsituzioaren errestaurazioa»
lortzeko. Herri osora zabaldu ziren
matxinada armatuak: Villa Chihuahuan matxinatu
zen, Alvaro Obregón –lurjabe mestizo
bat– Sonoran, eta Zapata hegoaldean.
Antiklerikalismoa izan zen aldi honetako
ezaugarri nagusietako bat; Mexikoko iraultza
guztiaren ezaugarria ere izan zen, Elizak
diktaduren eta aberatsen alde egin baitzuen,
eta herriak zigortu egin zuen. Matxinada
haiek Huertaren errejimenaren amaiera
ekarri zuten: diktadoreak uko egin zion lehendakaritzari,
eta haren ordez, Carranzak
hartu zuen, aldi baterako.
Carranzaren lehendakaritza eta nekazarien higikundearen zapalkuntza (1914-1917)
Huertak lehendakaritza utzi ondoren,
aldi nahasi bat etorri zen, talde iraultzaileak
zatikatu egin baitziren berriz ere (Aguascalienteseko
Konbentzioa), eta berriz hasi zen
borroka armatua. Villak eta Zapatak hiriburuansartzea lortu zuten, baina laster gailendu
zitzaizkien Carranzaren osteak, Estatu
Batuek babestuta, hasieran Pancho Villari
lagundu zioten arren. Villak traiziotzat
hartu zuen hura, eta sarraldiak egin zituen
mugaz bestaldean eta hegoaldeko hirietan.
Wilsonek orduan, Villaren kontrako zigor
ekinaldiak baimendu zituen, Carranzari haren
berri eman gabe, eta haiek tentsio diplomatiko
larria eragin zuten, hainbeste non
Lehen Mundu gerran Alemaniaren alde egitera
bultzatu zuen Mexikoko gobernua. Izan
ere, Estatu Batuek gerra horretan neutraltasuna
galtzeko arrazoietako bat Zimmermann
telegrama delakoaren aurkikuntza
(1917-III-1) izan zen; hartan, aginduak ematen
zizkion Alemaniak bere Mexikoko
enbaxadoreari, Estatu Batuekiko gerra piztuko
balitz, aliantza bat proposa ziezaion
mexikar gobernuari, Texas, Mexiko Berria
eta Kalifornia berreskuratzearen truke.
Mexiko demokraziarantz (1917-1929)
Carranzaren gobernuak konsituzio berri bat onartu zuen (1917), sistema demokratiko bat ezartzen zuena –teorian–, eta errepublikako lehendakari aldiak lau urtera mugatzen zituena. Pixkana-pixkana indarra galdu zuen nekazarien mugimenduak, eta herriak berreraikuntzari heldu zion, erreforma sozialeko egitarau baten bidez: laborantzarenerreforma, irakaskuntzaren sekularizatzea, langileen eskubideak bermatzea, etab. Estatu Batuen eragin ekonomikoa –petrolioaren kontzesioen eta jabetzen bidez– indartu egin zen. Baina lehendakaritzan ondorengo izateko barne borrokek eragotzi egiten zuten egonkortasun politikoa, lehendakarigaien hilketarekin amaitzen baitziren behin eta berriz: Alvaro Obregón Carranzaren kontra altxa zenean ez zela haren ondorengo izango jakin zuenean, hil egin zuten; Obregónekin (lehendakari 1920- 1924 urteetan), gauza bera egiten saiatu zen Adolfo de la Huerta, baina huts egin zuen, eta Plutarco Elías Calles izendatu zuten lehendakari (1924-1928). Antiklerikalismo gogor batek markatu zuen haren politika –1926an berriz ere odoleztatu zen herria, Elizaren aldekoen («cristeros») eta kontrakoen arteko gatazkekin («camisas rojas»)–, eta orobat laborantzaren erreformarako egitasmoen gelditzeak; izan ere, Lázaro Cárdenasen agintaldia arte, 20 milioi hektarea lur banatu zirenean, ez zen erreforma benetan gauzatu (1934-40). Callesek sortu zuen Alderdi Nazional Iraultzailea, etorkizuneko PRI (Partido Revolucionario Institucional) ahaltsuaren sorburu zuzena, eta bera izan zen Mexikoko gizonik indartsuena Cárdenasek aginpidea hartu zuen arte. Alderdi horren sorrerak eta eliztarren matxinadak amaitzeak bukarazi zuten Mexikoko historiaren aldi iraultzaile hau.