Historia Unibertsala»Egungo aroa
Iraultzaren krisia gerra arteko Europan
Bi arrazoi nagusirengatik zabaldu zen Mendebalean iraultza gertatuko zen ustea: batetik,
1919-1922 urte bitartean langileen artean izan zen nahasmendua ?Lehen Mundu
gerrak sortu zituen kalte ekonomikoek eragina?, eta, bestetik, Errusiako Iraultzaren
arrakasta eta alderdi komunisten sorrera. Hauek izan ziren iraultza egoera haren zantzuak:
Espartakisten matxinada Alemanian, estatu kolpe komunista Hungarian (1919),
eta Espainiako, Frantziako eta Italiako greba iraultzaileak. Hala eta guztiz ere, iraultzaren
mehatxua ez zen uste bezain beldurgarria izan. Indar handiz hasi bazen ere, ez
zuen luzaro iraun.
Lehen Mundu gerra amaitu zenean, gerra hartan parte hartu zuten herrialdeek beren
herria berreraiki behar zuten; bestalde, inflazioari, kanpoko zorrei eta diruaren aldakortasunari
ere aurre egin behar zitzaion. Horrek guztiak erosketa ahalmena jaistea,
eta errenta finkoak eta aurrezkiak hondoratzea eragin zuen. Deflazioan (dirua garestitzea,
gastu publikoa gutxitzea, soldatak jaistea, etab.), eta nekazaritzaren eta industriaren
protekzionismoan oinarritutako neurriak hartu zituzten Mendebaleko ekonomia
guztiek. Hala ere, nahiz eta estrategia horrek epe luzera ondorio positiboak izan zituen
eta ekonomia orekatu zuen, epe laburrean ekonomia atzeraratzea eta langabetuen
kopurua igotzea ekarri zuen. Egoera haren ondorio zuzena izan zen Europan 1919-
1922 urte bitartean izan zen langile nahasmendua; horrez gainera, Mendebaleko herrialde
industrializatuetan langileek zuten garapen maila ere istilu bide izan zen, bereziki
Alemanian, langileak politikoki antolatuta baitzeuden han. Lehen Mundu gerra
hasi aurretik, Alemanian zegoen Europako alderdi sozialista indartsuena, SPD (Alemaniako
Alderdi Sozialdemokrata, 1875ean sortua). Eta gerra amaitu zenean ere, Alemaniak
zeukan mendebaleko alderdi komunistarik indartsuena.
Iraultza Alemanian
Lehen Mundu gerran indar handia hartu
zuen Alemaniako langile klaseak: gerra
denboran produkzioa eten ez zedin, gobernuak
hainbat eskubide eman zien langileei
(lan baldintzak hobetu zituzten, eta sindikatuak
hartu zituzten langileen legezko ordezkaritzat).
Gerraren amaieran, gorabehera
handiak izan ziren Alemaniako gizartean.
1918ko urrian ingelesek alemaniarrak garaitu
zituzten, eta Kieleko itsas baseko langileak
matxinatu egin ziren. Kieletik Alemania
osora hedatu zen matxinada; lekuan
lekuko gobernuen ordezko soldadu eta langile
?kontseiluak? (sobietak) sortu ziren, hasi
iparraldetik eta Bavariaraino. Matxinada
Berlina iritsi zenean, Gilen II.ak ezin izan
zion aurre egin, eta abdikatu behar izan
zuen (1918ko azaroak 9). Aginpidea SPDren
esku utzi zuen, eta alderdiko presidente
zen Friedich Ebertek hartu zuen gobernuaren
buruzagitza. Hala, errepublika ezarri
zen Alemanian.
Iraultza egoera horretan baldintza ezin
hobeak sortu ziren iraultza marxista klasikoa
gerta zedin; egoera horrek, ordea, berehala
egin zuen okerrera. Armadak, Groener jenerala
buru zela, laguntza hitzarmen batproposatu zion Eberti; Ebertek bere diskurtsua
baretu eta muturreneko kontseiluak
deuseztu beharko zituen trukean. Ebertek
hitzarmena onartu zuen, eta harrezkero
behin baino gehiagotan baliatu zen gudarosteaz
gizarte matxinadei aurre egiteko.
Berehala hasi ziren gorabeherak gobernuan;
gehiengoa SPD-aren aldekoa zen eta baita
Eberten asmoen aldekoa ere, hau da, haustekundeak
egingo ziren konstituzio berri bat
idatziko zuen biltzar eragilea osatzeko. Baina
bazen talde txiki bat USPD-aren ?Alderdi
Sozialdemokrata Independentea, SPD-an
1915ean izan zen banaketatik sortua?, muturreko
ikuspegien aldekoa; talde horren ustez,
konstituzioa osatu aurretik berrikuntzak
egin behar ziren gizartean eta ekonomian,
eta baita armadan ere. USPD-ak gobernu
sozialistaren militarismoaren kontra egin
zuen, eta SPD-tik banandu eta biltzar eragilea
utzi zuen. 1918ko abenduaren amaieran
muturreneko alderdiak, espartakistak
alegia, Alemaniako Alderdi Komunista berria
antolatu zuen (KPD). 1917an sortu zen
talde espartakista, eta Karl Liebnecht (1871-
1919) eta Rosa Luxemburg (1870-1919) izan
zituen buruzagi. Proletarioak ?esklabotasunetik?
askatzea zen talde haren helburu
nagusia.1919ko urtarrilean, hainbat matxinadaren
ondoren, espartakistek matxinada bat
antolatu zuten Berlinen, alemaniarren errenditzeak
sortu zuen giroaz baliaturik. Altxamendu
hartan Neguko Jauregia hartu zeneko
matxinada antzeratu nahi izan zen, eta
hainbat barrikada jarri ziren kaleetan. Armadak
eta Freikorps-ek, ordea, matxinada
geldiarazi zuten; Rosa Luxemburg eta Karl
Liebnecht hil zituzten. Biltzar konstituzioegilea
osatzeko hauteskundeetan izan zen
gertaera hori (1919-01-19); hauteskunde
haietan 165 sozialista, 91 diputatu Zentrum
katolikokoak eta 60 demokrata hautatu zituzten.
Biltzar hartan onartu zen konstituzio
progresistak eman zion izena errepublikari:
Weimar.
Hala ere, komunistek beste bi saio egin
zituzten errepublika demokratikoaren kontra.
Lehenengoa 1919ko martxoaren 3an
izan zen: Berlingo sindikatuek greba orokorra
deitu zuten espartakisten matxinadaren
kontrako errepresioa zela-eta. Freikorps-ek
indarrez menderatu zituzten matxinatuak;
indarkeria hain handia izan zen ezen Aste
Odoltsua esaten zaion martxoaren 3-12 bitartekoari.
Komunisten bigarren erasoa Bavarian
izan zen, Kurt Eisner hil zutenean;
Municheko herri matxinadak errepublikakomunistaren alde egin zuen (apirilak 7).
Freikorps-ek gogor erantzun zioten matxinadari,
eta mila lagunetik gora hil ziren;
maiatzaren 2an Munich Freikorps-en mende
gelditu zen. Nahiz eta 1921ean eta 1923an
komunistak saiatu ziren Saxonian matxinada
antolatzen ?hainbat greba antolatu zituzten,
batez ere Ruhr-en?, ?mehatxu gorriak?
ezin izan zuen aurrera egin.
Errepublika komunista Hungarian
Lehenengo Mundu gerraren ondorioz,
banatu egin zen Austriar-Hungariar Inperioa:
1918ko urriaren 16an Wekerle lehen ministro
hungariarrak Hungariaren eta Austriaren
arteko batasuna hautsi zuen, eta azaroaren
3an Biltzar Nazional batek hartu zuen
aginpidea; Károlyi kondea (aliatuen aldeko
demokrata) jarri zuten biltzarreko buru.
Handik hamar egunetara hungariar errepublika
osatu zen. Károlyiren aginpideak, ordea,
ez zuen luzaro iraun: txekiarrek eta
errumaniarrek egin zituzten erasoek batetik
?Eslovakia eta Transilvania hartu zuten
mendean?, eta, bestetik, krisi ekonomikoak,
kargua uztera behartu zuten Károlyi. Sozialdemokraten
eta komunisten arteko koalizio
baten esku utzi zuen aginpidea; Bela
Kun (1886-1937) izan zen koalizo hartan
buru. Martxoaren 21ean Hungariar Errepublika
Sobietikoa osatu zuen Bela Kunek.
Kremlinaren ustetan Europa kapitalistaren
kontrako iraultza proletarioaren aurrerapauso
bat zen hura.
Bela Kunen gobernu komunistak ordea
ez zuen herriaren babesik izan: lurrak nazionalizatzeak,
eta gero berriz ez banatzeak,
nekazariak haserrarazi zituen, eta lantegien
nazionalizazio gogorren ?bizartegiak ere
nazionalizatu ziren?, apaizak deportatzeko
proposamenaren eta poliziak eragindako
beldurraren ondorioz, Bela Kunek herriaren
babesa galdu zuen. Bitartean, aristokrata eta
militar hungariarrek iraultzaren kontrako lana
hasi zuten Vienan eta Hungariaren hegoekialdean.
Eskualde horietan iraultzaren kontrako
batzarrak osatu ziren: Vienan István
Bethlen, austriar-hungariar armadako almirante
ohia, izan zen batzarretan zuzendari,
eta hego-ekialdean, berriz, Miklos Horthy,
Frantzisko Jose enperadorearen laguntzaile
ohia. 1919ko abuztuaren 4an Bela Kunek eta
bere jarraitzaileek ihes egin zuten; hori gertatu
eta berehala, Budapesten sartu ziren oste
errumaniarrak. Urte horretako urrian errumaniarrak
erretiratu zirenean, Horthy sartu
zen hiriburuan. Horthyk komunistak, Bela
Kunen errejimenaren aldeko langileak eta
juduak esetsi zituen. 1920. urteko hauteskundeen
iruzurraren ondoren, ?erregearen ordezkari?
izendatu zuten Horthy; errepublikarenordez monarkia ezarri zen Hungarian,
baina erregerik gabeko erreinua izan zen;
Karlos Habsburgokoa berriz errege izendatzeko
saioak porrot egin zuen (1921eko
urria). 1994. urtea arte eskuindarrak izan ziren
nagusi Hungarian.
Langile mugimenduak Frantzia, Italia, Espainia eta Britainia Handian
Europa mendebalean munduko langileen
iraultza garaia iritsi zelako ustea zabaldu
zen, izan ere, sindiakatuek asko indartu
ziren, eta indarkerian oinarritutako estrategiaren
alde egin zuten apustu. 1919-1926
bitartean mendebaleko gobernuek gogor
egin behar izan zieten aurre langileek aginpidea
lortzeko egin zituzten ahaleginei.
Frantzian 1920. urtean izan ziren greba
gehienak. Greba aldi horren aurretik, 1919ko
maiatzaren 1eko manifestazioan hain zuzen,
gertaera larriak izan ziren, eta urte horretan
bertan Parisko gerriko gorri-ko metalgintzaren
greba gogorra izan zen. 1920an
trenbide, meategi, portu eta eraikuntza alorretara
hedatu ziren grebak: Lanaren Konfederazio
Orokorrak ?CGT, 1895ean sortutako
indar handiko sindikatu iraultzailea?
greba sail bat antolatu zuen burdinbideko
langileen alde. Greba sail hori maiatzaren
8an hasi zen, eta greba orokor batekin amaituko.
Baina Millerand sozialista ohiaren
gobernuak trebetasun handiz egin zion aurre
krisiari (zenbait eskubide eman zien langileei);
ordena ezarri zuen eta maiatzaren
28an amaitu zen greba aldia. Une horretatik
aurrera ezkerraldearen indar iraultzailea
ahuldu egin zen, besteak beste, komunisten
arteko zatiketaren ondoren langile mugimendua
ere zatitu egin zelako (1921eko
abenduko Tourseko Biltzar sozialista).
Italian aurrerabide handia egin zuen sindikalismoak
XX. mendearen bigarren hamarraldian.
1918-1920. urte bitartean asko hazi
zen CGL-a (Lanaren Konfederazio orokorra):
250.000 kidetik 2.000.000ra igo zen.
1919. eta 1920. urteetan ?biennio rosso?
greba ugari izan zen Italian; zenbait lantegi
hartu zituzten indarrez eta hiri matxinada
asko antolatu ziren. Aipatzekoak dira 1920ko
irailean metalgintzan izan ziren istiluak:
400.000 langilek lau lantegi eta ontziola
nagusiak hartu zituzten indarrez. Giolitti
gobernu buruak, azkenean, langileei soldatak
igotzea onartu zuen, eta langileek jarrera
aldatu zuten. Frantzian bezalaxe Italian
ere, asko ahuldu zen ezkerra: langile mugimendua
bitan banatu zen ?sozialistak eta
komunistak?, eta Alderdi Sozialistan ?1919.. rteko hauteskundeetan Italiako lehenengo
alderdia? tirabira handiak izan ziren.Espainiari dagokionez, Langileen Batasun
Orokorrak greba orokor iraultzailea antolatu
zuen (1917ko abuztua). Greba hark
ez zuen eragin bera izan ekonomiaren alor
guztietan; baina oihartzun handia izan zuen,
aste batez erabat geldiarazi baitzuen Espainiako
bizitza. Datoren gobernu kontserbadorea
greba hura bertan behera uzteko ahaleginean
lehiatu zen, eta horretarako, gudarosteaz
baliatu zen. Hori ikusirik muturreko
langile mugimendua Lanaren Konfederazio
Nazionalean ?sindikatu anarkista?
ezkutatu zen. 1918-1920. urte bitarteko
(?hiru urteko boltxebikea?) langile matxinadek
hankaz gora jarri zituzten Espainiako
industria eskualdeak, Katalunian bereziki;
aipatzekoa da ?Canadiense? lantegiko greba
(1919ko otsaila). Handik indarkeri basatia
zabaldu zen, eta langile mugimendua
asko sendotu zen; Alderdi Sozialistaren kideak
esaterako, laukoiztu egin ziren
1915etik 1921era, eta UGT eta CNT-ek ere
gorakada handia izan zuten. Horren guztiaren
ondorioz, 1923ko Primo de Rivera jeneralaren
Estatu kolpea onartu zuten burgesek.
Grebaren izurria Britainia Handiraino
iritsi zen. Herrialde hartan, alderdi laborista
bigarren alderdi nagusia bihurtu zen 1918ko
hauteskundeen ondoren. 1919an eta 1920an
greba gogorrak egin zituzten burdinbide,
meategi eta metalurgiako langileek eta zamaketariek.
Sindikatuek, ordea, ez zituzten
greba haiek babestu. Baina, 1926an, ikatz
lantegietan soldata jaisteko saioa egin zenean
Trade Unions-ak elkartu eta greba
orokorra antolatu zuten (1926-5-5). Greba
hark babes handia izan zuen, baina gobernuak
legez kanpokotzat hartu zuen, eta Trade
Unions-ek atzera egin zuten. Bai Britainia
Handian eta bai gainerako herrialdeetan
ere, langileen iskanbilek ondorio onuragarri
bat izan zuten: arazo sozialekiko
kezka piztu zuten, bai gobernuetan bai gizartean.