Historia Unibertsala»Egungo aroa
Hego Amerika XIX. mendean
XIX. mendearen hasieran, espainiar eta portugaldar kolonizazio geldoaren aztarnak agerian
zeuden oraindik Hegoamerika osoan. 1825ean, Kaliforniatik Patagoniarainoko lurralde
zabalak bere burua askatua zuen eta hainbat estatutan zatiturik zegoen. Nolanahi
ere, azken kolonia garaietako gizarte eta ekonomia egiturak indarrean jarraitu zuen
egoera politiko berrian, baina independentzia kanpainetan altxaturiko gudarosteen
zama gehiturik.
Burujabetza horrek krisi egoeran ezarri zituen meatzaritza eskualde nagusiak
(Mexikoko iparraldea eta Peru Goialdea, gero Bolivia bihurtu zena). Horren aldamenean,
merkaturako nekazaritza eta abelzaintzara jarriak ziren Atlantikoko eskualdeek,
aldiz, halako goraldi bat izan zuten. Mendearen erditik aurrera, Britainia Handia nagusi
zen mundu mailako merkataritzaren goren aldian, Ozeano Bare aldeko herriak ere produktuen
trafikoan sartu ziren.
Aurreiritzi arrazistek moldatu zituzten ko gizarteak. Faktore hori eta beste batzuk
direla eta, oso bilakaera desberdinak gertatu ziren. Oro har, esan daiteke lurjabeek, gizarte
erpinean kokaturik, etekina atera zietela lehengaiei eta kanpoko inbertsioei. Mendearen
azken bi hamarraldietan, kanpoko interesen esku geratu zen hegemonia, ipar
amerikarr geroz eta sartuago zirela, nahiz eta Erdiko Amerikara mugatua oraino.
Dena esportaziorako
Azken kolonialdian, hispanoamerikar
merkataritza harremanak metropoliarekin ziren,
kontrabandozkoak salbu. Zilarrez hornitzen
zuten Mexiko eta Peruko meategi eskualdeak
abantailatuenak ziren Espainiako
Inperio osoan.
Independentziaren ondorioz, Europako
gainerako estatu indartsuekiko trafikoa zabaldu
zen. Meatze eskualdeak malda behera
luzean sartu ziren eta errepublika berrien
ekonomiaren lehentasuna bai Europa eta
bai EEBBak eskatzen zuten nekazaritzara
lerratu zen. Mendearen erditik aurreraMexikoko edo Sao Pauloko kafeak hartu
zuen Brasilgo azukrearen eta Venezuelako
kakaoaren lekua. Zenbait eskualde espezializatu
egin ziren: azukrea Antilletan, guanoa
Perun, kresala Txilen, abeltzaintza produktuak
Argentinan.
Kontinente osoan nazio barneko etsaigoak
ireki ziren barne aldeko lurjabeen
(Quito, Cuzco, Tucuman) eta kostaldeko
burgesiaren (Guayaquil, Lima, Buenos Aires)
artean. Lur goseak indiarrek lantzen
zituztenen konkista ekarri zuen. Lurjabeek
ustiatu zituzten lur horiek, esklaboekin lehenbizi
eta alogerako langileekin gero. Jabeek
langileen gain zuten kontrola erabatekoa
izan zen beti.
Munduko merkataritza zabaltzeak Hegoameriketako
herrialdeak ukitu zituen erabat.
Produkzioak izugarri emendatu ziren
Europako noiz behinkako kontsumo krisiak
jasan behar bazituzten ere. Arian-arian produktuen
merkaturatzea kanpoko kapitalen
esku geratu zen, azpiegiturak eta meatzaritza
birmoldatua bezalaxe. Ordukoak dira,
halaber, bai monopoliorako joera eta bai
estatuek kanpo zorrak egiteko joeraren hasiera.
Buenos Aires, Lima, Bogota eta beste
hiriburuetan gizarte aldaketak gertatu ziren,
haietan azaldu baitziren maila ertaineko klaseak
eta langileen mugimendua. Produkzio
ekonomia gehienak lurjabeek beren mende-mendeko
zituzten nekazaritza gizarteei
loturik jarraitu zuen, tartean neurri ertaineko
jabegoko eskualdeak agertzen zirela
(Venezuela).
Buruzagiak beti gerran
Kolonietako Ameriketan, zehazki hitz
eginez, ez ziren gudarosteak izan XVIII.. endearen amaiera arte. 1810 inguruko lehen
uholde iraultzaileak porrot egin zuen
independentzia zaleak, gudarosterik ezean,
erregetiarren soldaduei buru egin ezinean
gertatu zirelako. Izan ere, gudaroste iraunkorren
sorrera izan zen José Francisco San
Martín eta Simón Bolívar, Hegoamerikako
burujabetasunaren antolatzaile handi bien
arrakasten oinarria.
Talde armatu iraunkorren premiak gizarte
mailatik igotzeko aukera eskaini zien
hirietako jende xeheari eta gutxietsitako
kastei, mestizo eta mulatoei batez ere. Eta
hori gertatu zen bai erregetiarren gudarostean
(Peru) eta bai abertzaleen gudarostean
(Venezuela) ere. Gerra amaiturik, errepublika
berriek ez zituzten gudarosteak murriztu
eta aurrerantzean estatu baliabideen
erdia eman zieten.
Buruzagi eliteak gudarosteaz baliatu ziren
bai herriaren kontentamendurik ezari
eusteko eta bai indiarren lurretan edo auzo
estatuetan zehar zabaltzearren. Merkataritzarako
nekazaritzak (azukrea, kafea) gero
eta lur gehiago eskatzen zuen. 1830etik
buruzagi militarrak zenbait herrialderen
aginpidea beretu eta gizartearen ikusmolde
militaristatik gobernatu zuten. Hori da Rafael
Carreraren kasua Guatemalan, Santa
Anna-rena Mexikon edo Andrés Santa Cruzena
Peru eta Bolivian.
XIX. mendearen erdiko bi laurdenetan,
gerra zibilez eta muga gatazkez betea da
Hego Ameriketako historia. Hona adibide
zenbait: Argentinako probintzien integrazio
iskanbilatsua Buenos Airesen inguruan, Uruguairen
independentzia, Paraguaiko gerra
mugakide guztien aurka, Bolívarrek asmaturiko
Gran Bolivia haren suntsitzea, Peruko
muga gatazkak.
Mexiko, bilakabide neketsua
Mexikoren burujabetasun prozesuak
kreoleak eta erregetiar espainiarrak bildu
zituen, Hidalgo eta Morelos buru izan zuten
herri matxinaden arriskuaren aurrean.
1821eko aldarrikapenak Erdiko Amerika
osoa eraman zuen berekin gerrarik gabe.
Erdiko Amerikako Probintzia Batuen konfederazioa,
1823an Mexikotik bereizita,
1837an deuseztu zen Guatemalako indiarren
matxinadaren ondoren.
Izugarri hazten ari zen biztanleria pobretu
baten jabe zela Mexiko, espainiarren
aurkako erresumina alderdi liberal eta kontserbadorearen
arteko borrokaren pizgarriaizan zen. Gudarosteak, Santa Anna jenerala
buru, barne arbitro gisa jokatu zuen, baina
ezin egin zion aurre iparamerikarren erasoari
1845-1848ko gerran. Ondorioz, Mexikok
bere iparraldearen erdia galdu zuen.
Kontserbadoreen hegemonia autoritarioaren
ondoren, 1854ko iraultza liberalak eragindako
liskarrak etorri ziren. Benito Juárez-en
eginkizun erreformistari frantsesen
esku hartzea kontrajarri zioten kontserbadoreek:
Maximilianoren inperioa (1864).
Juárezen jarraitzaileen garaipenak buruzagi
militarren eragina areagotu zuen. Horietariko
bat, Porfirio Díaz, 1875ean matxinatu
zen eta Errepublikako lehendakaria izan zen
1910 arte.
Díazen tirania ondratua Hego Ameriketako
diktadura progresistaren eredu izan
zen. Burdinbide sarea ezarri, zilar meatzaritza
eraberritu eta esportaziorako nekazaritza
tropikala sustatu zuen Díazen erregimenak.
Alor militarrari dagokionez, indiarren
lurraldeak mendean hartu zituen. Gizarte
alorrari dagokionez, etxalde handiak bihurtu
zituen lurralde haiek. Europar herrialde baten
irudia eman nahiak bertako indiarren
biztanlegoa diskriminazioa ekarri zuen.
Brasilgo ispilua
Portugaldar kolonizazioa ezin daiteke espainiarrenarekin
alderatu. Ia administrazio
kolonialik gabe, brasildar autonomia hispanoamerikarra
baino askoz zabalagoa izan
zen. Lurraldearen izariek kontrasteak agertarazi
zituzten: iparraldean azukrea egiten
zen, erdialdean meatzaritza zen nagusi eta
hegoaldea ganaduzalea zen. Gainera, aro
kolonialaren azken aldian, lurraren eta aberastasunaren
jabegoak elkartuak izatea Brasilgo
berezitasuna zen.
Independentziaren orduan (1822),
pixkanakakoa eta ez auzo herrialdeetakoa
bezain odoltsua, aginpide zentral ahul hura
indar zentrifugoekin ohituta zegoen. Ekonomia
euskarriek, oso desberdinak, koiunturen
arabera tokiz aldarazi dute herrialdearen
gune neuralgikoa, baina batasuna mantendu
du beti.
Koroaren kontrola eta gudarosteak izan
zuen eginkizuna gorabehera, parlamentarismoak
hartu zuen militarismoaren lekua.
Mendearen erditik edo, erdialdea kafearen
ekoizpena zela eta herrialdearen gune bihurtu
zen, iparraldearen (Bahía) aurrean, honek
Antilletako azkukrearen lehia jasaten
zuelako. Río de Janeiro Hegoameriketako
merkataritza eta finantza gune bilakatu zen.
Esklabotzaren abolizioak (1888) bide
eman zion errepublikari, gudarostearen laguntzarekin.
Ia erabat kafearen mende zegoen
ekonomia haren ondorioz –kontinentearen
gainerako lurraldeek baino esportazio
aukera handiagoa eskaintzen bazuenere–, kafe landaketaren oinarri zen Sao Paulo
probintzia berria hasi zen lehendakariak
ezartzen. Brasil, modu horreratara, Hegoamerika
osoa ukitu zuen hazkunde aldian
sartu zen, aldi horrek krisi zorrotzak
jasan bazituen ere.
Arrazismoa eta mestizaiak
Jendeztatze kolonialak lurralde zabalak
utzi zituen kontrol zuzenetik at. Bereizketa
bat egin daiteke: alde batetik, metropoliko
aginpidetik landa ziren barne eskualdeak
(Erdiko Amerika, Txile, Paraguai eta batez
ere Brasil) eta, bestetik, indiar gehienen kontrola
hispaniarren aurreko eliteen esku utzitako
lurraldeak (Peruko erregeordetza).
Hiru mendeko kolonizazioaren ondorioz,
biztanleria mestizoaren portzentaia
handiko gizarteak moldatu ziren espainiarren
mendeko eskualdeetan, kasta sistema
zurrunean antolatuak. Independentzia gerrak
Hegoameriketako gizarteak berrantolatu
zituen eta nor bere iraultzaren ondoren
ez zuten hain zorrotz jokatu odol nahasiko
jendearekin. Aurrez aurre gertatu ziren
alderdiek jende oldeak beretu behar izan
zituzten beren gudarosteetarako eta, armagizonen
artean, aurreratzeko aukera izan
zuten indiarrek zein mestizoek, hala nola
Santa Cruz buruzagiak. Gauza bera gertatu
zen Bolívarrek Venezuelan bildutako mulato
eta beltzekin.
Atlantikoko itsasertzeko plantazio tropikalek
esklabo beltzen lana erabili zuten.Hain zuzen ere, afrikar esklabo gehienak
XIX. mendearen lehen erdian iritsi ziren, Britainia
Handia buru zen abolizioaren aldeko
kanpainarekin bateratsu. Britainiarren presioak
esklaboen tratua errepublika berrietan
galaraztea lortu zuen (Brasilgo Inperioa
azkena izan zen hori izenpetzen, 1852an).
Nolanahi ere, oraindik ere iritsi ziren esklaboak
Hego Ameriketara –gero eta gutxiago–,
trafiko klandestinoaren bidez. Garai horretakoak
dira Brasilgo indiarren ehizaldiak,
iparraldeko plantazioetara eskulana eramateko.
Mende erditsuan, Estatu berriak sendotu
eta mundu merkatua helburua zuten landaketak
hedatzearekin, indiarren lurraldeari
eraso zioten. Guda sailean, herri borrokazaleenen
aurka jo zuten (Argentinako iparraldea).
Gizarte sailean, jabego higiezin komunitarioa
debekatu zuten erreforma liberalek,
Eliza eta indiarrak berdin joak gertatzen
zirelarik. Oro har, indiar jendea bere
herrialdeetako prozesu modernizatzaile eta
gatazka politikoetatik aparte bizi zen
Mexikon, Erdiko Amerikan edo Andeetan.
Kostalderako emigrazioa izan zen indiarren
gizarteratze mota bakarra, eta hori miseriak
edo desjabetzeak bortxaturik.
Esklaboen prezioa garestitzea eta Europaren
eta Ipar Amerikaren presioak erabakiorrak
gertatu ziren esklabotza kentzeko.
Abolizioa aldarrikatu zuten azkeneko herrialdeak
Espainia –1873 Puerto Ricorako eta
1886 Kubarako– eta Brasil (1888) izan ziren.
Lurgabeturiko indiarrek eta esklabo
askatuek hirietako masak eta merkataritzarako
nekazaritza langileria osatu zituzten.