Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Historia Unibertsala»Aro berria

Ameriketako independentzia prozesuak

Bostongo sarraskia, Estatu Batuetako Independentziako gerrako gertaera aipagarrienetako bat.<br><br>

Mende erdian, hau da, 1773tik ?Bostongo portuko gertakariak? 1824ra ?Ayacuchoko gudua?, Europako antzinako metropolietatik bereizi eta burujabetza lortu zuen Ameriketako ia kontinente osoak. Gutxienez lau independentzia prozesu handi bereiz daitezke: Estatu Batuak, Haiti, Hispanoamerika eta Brasil. Horietariko bakoitzak kausa zehatz-partikularrak ditu; baina, halaz eta guztiz, denek dute zerbait berdina: mendebal osoa jo zuen krisiaren barne gertatzea, hau da, antzinako erregimenaren erorialdiaren inguruan gertatzea, edo, gutxienez, Haitiren kasuan bezala, metropolietako gertakari larrien ondorioa izatea.

 

Estatu Batuen independentzia

Ipar Amerikako hamahiru kolonia ingelesak lehenak izan ziren burujabetza politikoa lortzen.

Lurralde haietan ia Koroaren laguntzarik gabe kokatu ziren kolonoek ekonomia homogeneo aberatsa garatu zuten. Ekonomia hura nekazaritzan oinarriturik ageri zen lehenik eta industria hasiberriaren garapenean gero eta, ondorioz, merkataritza eraginkor batean. Hori guztia, Ingalaterrak itsasoz haraindiko lurraldeekiko interes politiko eta ekonomiko gero eta handiagoa azaltzen zuen garaian.

XVII. mendean, askatasun politikoak lortzeko Europan gertatu zen lehen borroka modernoaren jokalekua izan zen Ingalaterra.

Arazoaren muin ideologikoa Atlantikoaz bestaldera igaro zen eta haren eragina iparramerikar pentsalari askorengan nabaritu zen, haiek metropolikoak baino muturrekoagoak baitziren askotan, Thomas Paine, adibidez.

Pentsamendu kolonialistak eta metropoliaren ekonomia premiek, batez ere zazpi urteko gerraren ondoren, bultzatu egin zituzten bai Koroa eta bai, paradoxa dirudien arren, parlamentua bera ere, kolonietatik ahalik eta etekin gehiena ateratzen saiatzera, eta, horrexegatik, kontrol handiagoa eta menpetasun politiko estuagoa ezartzera, hori guztia Ingalaterran zabaltzen hasiak ziren aire liberalekin bat ez bazetorren ere.

Independentziaren kausen artean, aipatzekoak dira: ? Zergak gehitzea.

? Metropoliko manufakturekin lehian sartuko ziren produktuak esportatzeko debekua edota tearen lege ezaguna, hots, produktu hori ingeles konpainia bati erostera behartzen zuena.? Indiarrei lurrak erosteko debekua, azken finean mendebalerantz zabaltzeari oztopoak ezartzea.

? Ingeles indar militarrak gehitzea eta, jasangaitzagoa zena, kolonoak haien mantenuari laguntzera behartzea.

? Kolonietako parlamentuak Londresko parlamentuaren mende jartzeko neurri politikoak.

 

Gertakarien bilakaera

1773a Bostongo portuko gertakari ezagunaren urtea izan zen: indiarrez mozorroturiko kolonoek te karga bat bota zuten itsasora. Londresek kolonoak zigortu zituen, portua itxi eta Massachussets-ko hiritarrei beren ordezkariak hautatzeko eskubidea ukatu zien.

1774an Kontinenteko lehen kongresua izenekoa bildu zen, kolonia guztietako ordezkariak bertaraturik. Jokabidez aldatzeko eskatu zieten erregeari eta parlamentuari eta, errepresalia moduan, ingeles produkturik ez erostea erabaki zuten. Biztanle gehienek bete zuten erabakitakoa.

1775ean gertaerak oldarrean abiatu ziren.

Lexington-en lehen borrokaldi armatua gertatu zen. Kontinenteko bigarren kongresua bildu zen, bertara joandakoek Kolonien eskubideen deklarazioa sinatu zuten eta George Washingtonen agindupeko gudarostea eratu zuten. Londresek kolonien aurkako gerra adierazpena egin zuen. Harez geroztik, kolonietako parlamentu gehienak erabateko independentziaren alde deliberatu ziren. 1776ko uztailaren 4an ondoko Kontinenteko kongresuak Independentzia Deklarazioa onetsi zuen, Thomas Jefferson izan zelarik haren bultzatzaile nagusia.

Gerra 1781 arte luzatu zen ?alde baten eta bestearen garaipenekin eta Frantzia zeinEspainiaren esku hartzearekin?. Urte horretan behin betiko garaipena lortu zuten iparramerikarrek Yorktown-en. 1883an, azkenik, Ingalaterrak independentzia ezagutu zien Parisko hitzarmenaren bidez eta estatu berrien esku utzi zituen mendebaleko lurraldeen gaineko eskubideak.

Lehengo koloniak, ordea, bi arazo zail konpondu beharrean aurkitu ziren, arazo desberdinak baina elkarri hestu loturikoak biak: beren egituratze politikoa eta batasuna.

1787ko hitzarmen federalak erantzun egokia eman zien arazo bioi: Estatu Batuen Konstituzioa, estatu guztien autonomiaren begiramenean eta gobernu bateratuan oinarritua.

Hiru botereak bereizirik agertzen ziren: betearazlea errepublikako lehendakariaren esku; legegintzakoa bi ganberarekin, senadoreena eta ordezkariena, eta epaitzekoa justizia gorenaren esku. Hiru pertsonaia funtsezkoak izan ziren adostasuna lortzeko: James Madison, konstituzioaren aita deitua, George Washington, guda gizon garaile eta aurreneko lehendakaria, eta Benjamin Franklin, zientzialari zaharra eta diplomatiko ospetsua.

 

Hispanoamerikaren independentzia

1808tik 1824ra espainiar inperioaren probintzia amerikar guztiek, Kuba eta Puerto Rico izan ezik, metropoliarekiko lotura politikoak haustea erdietsi zuten.

Napoleonen gudarosteak penintsula okupatzea, Baionako abdikazio bikoitza eta erregearen bahiketa izan ziren Hispanoamerikaren burujabetze horren kausa eragileak.

Prozesua, alabaina, ez litzateke ulertuko hainbat aldaketa sakon aztertu gabe: gizarte, ekonomia, politika edo administrazioaren baitan gertaturikoak eta, batez ere, XVIII. mendearen bigarren erdialdean kontinentean izandako pentsamoldearen eraldaketa, hots, Ilustrazio izenez ezagutzen den fenomeno historikoa.

Aldaketa horietariko asko zuzenean bizi ditu Ameriketako gizarteak, baina beste asko goitik eraginak dira, hots, Koroak berak kudeaturikoak.

? Ekonomiaren alorrean, adibidez, merkataritzaren neurri liberalizatzaileak edota meatzaritza zuzpertzekoak aipa daitezeke: horiek une oparoenetariko batzuk eragin zituzten Hispanoamerikan. Baina, aldi berean, gastuak neurrigabe hazi ziren.

Horren kausak: burokraziaren gehikuntza eta, batez ere, berriki sortua zen egitura militarraren eta defentsarako eraikuntzen eskakizunak. Halaber, presio fiskala emendatu zen.

? Administrazio egitura goitik behera eraberritu zuten: barruti politiko berriak sortu ziren eta horien bidez beste hainbat lurralde lotu zitzaizkion politika eta ekonomia bizitza sendo bati. Barruti horiek izan ziren: Río de la Platako erregeordetza, Venezuela eta Kubako kapitain nagusien barrutiak eta Nueva España-ko Barne Probintzietako komandante nagusiaren barrutiak. Administrazioa eraberritzeko prozesua intendentzia erregimen izenekoa sartzean bururatu zen.

? Kreoleak ?espainiar amerikarrak? Europako ilustrazioaren ideia berrien hartzaile izan ziren eta gizarte zein ekonomia aurrerabidearen idealak hedatzen hasi ziren, bai antzinako giro akademikoetan bai kultura elkarte berrietan. Halako elkarteen izenak guztiz adierazgarrriak dira: herriaren maitaleen edo adiskideen ekonomia elkarteak.

? Despotismo ilustratuaren bultzadak erreakzio bortitzak eragin zituen hainbat gizarte taldetan: a. Indiarrak eta herri klaseak presio fiskalak mehatxaturik sentitu ziren eta, beraien izpiritu tradizionala zela eta, mesfidantzaz hartu zituzten berritzaile ilustratuen asmoak. Hala, irtenbide bat eman zioten denbora luzean pilaturiko nahigabeari eta modu horretara XVIII.. endeko herri matxinada anitz gertatu ziren; horien artean Tupac Amaru II.arena da nabarmenena. Matxinada horiek denbora batez kolokan jarri zituzten espainiar agintariak eta kreoleak espainiarrekin batera aritu ziren haien zapalkuntzan.. . Erlijio gizon askok, gizarte zibilaren parte handi bat jarraitzaile zutelarik, regalismo delakoa, hots, Eliza aginpide politikoaren mendean gero eta modu nabarmenagoan ezarri nahi zuen joera arbuiatu zuten. Ildo horretatik, jesuiten erbesteratzea puntu guztizgarrantzitsua, eta mingarria, izan zen amerikar askorentzat.. . Azkenik, kreoleek ez zuten onartu administrazio kolonial berritua gehienbat penintsulako espainiarren esku izatea, eta halakoak gachupin edo chapeton hitz iraingarriez deitzen zituzten.

 

Burujabetasunerako lehen aldia

Hiri nagusi gehienek ?Buenos Aires, Santiago de Chile, Quito, Bogota, edo Caracas, besteak beste? beren kabildoen ?udalen? bidez autogobernua erabaki zuten, Fernando VII.a erregea, Desiratua deitua, frantsesen eskuetan preso zen artean. Espainiar gudarosteen ekintzek Kolonbian eta Venezuelan eta Abascal eregeordearen iharduera bortitzak Txilen, Charcas-en ?egungo Bolivia? eta Quiton, aginpidearen mendera itzuli zituzten Ameriketako lurralde haiek. Guztiak, bat izan ezik: Río de la Plata izenekoa, egungo Argentina.

 

Independentziaren azken aldia Brasilen independentzia

Fernado VII.aren errepresio odoltsuak eta absolutismo itsuenera itzultzeak burujabetasunaren bigarren eta behin betiko aldirako bidea prestatu zuten.. . Independentzia prozesua Hegoameriketan Caracasen eta Buenos Airesen, Atlantiko aldeko lurralde berri bietan, abiatu ziren guda kanpainak eta Perun amaitu, antzinako erregeorde barrutiko metropoli eta erregetiarren azkeneko gotorleku hura izan baitzen hondarreko guduaren gertalekua.

Argentinatik, José de San Martín jeneralak Andesetako mendialdea zeharkatu eta erregetiarren gudarostea garaitu zuen Maipu-n (1817) eta Chacabuco-n (1818) eta Txileren independentzia aldarrikatu zuen Santiagon. Erregetiarrek, Lima utzirik, mendialdean babestu ziren. San Martínek Lima hartu eta independentzia aldarrikatu zuen 1821ean.

Jamaikan erbesteraturik zegoen Simón Bolívarrek, bere aldetik, aberrira itzuli zen eta bere kanpaina ospetsuei ekin zien Venezuelan eta Kolonbian barrena, non Boyaca-n (1819) eta Carabobo-n (1821) garaipen erabakigarriak lortu zituen. San Martín Limatik Guayaquilera laguntza ekartzera abiatu zen, baina Ekuadoreko independentzia Bolívarrek bidalitako gudarostearekin sendotu zen, Pichincha-ko guduan (1822).

San Martín Perutik erretiratu zen indar abertzaleen batasuna erraztearren. Bolívar espainiarrei garaitu zitzaien Junín-en (1824) eta, handik gutxira, José de Sucre haren ordezkariak behin betiko garaipena erdietsi zuen Ayacucho-n, 1824ko abenduaren 9an. Gudu horrek bai Peruren eta bai kontinenteosoaren independentzia berretsi zuen. Goi Peruko azken gordelekuan bilduriko erregetiarrek ez zieten buru egin independentzia zaleei.. . Mexikoren independentzia Morelos eta Hidalgoren jazarraldia XVIII.. endeko herri matxinadekin zuzenki loturik ageri dira. Vicente Guerrero herri gerrillariaren aurka ziharduen erregetiarren gudalburuak, Agustín de Iturbide kreoleak, harekin ituna egitea erabaki zuen. Gizarte sektore guztiek, baita erregeordeak ere, elkar aditze haren ondorioz sinaturiko Igualako Plana onartu zuten; hartan erabakitakoaren arabera, Mexikok independentzia erdietsi behar zuen baina monarkia-gobernu batekin, haren buruan Fernando VII.a bera izan zitekeen printze bat izan behar zuelarik.

Koroak uko egin zion Iturbideren proposamenari eta Iturbide bera enperadore izendatu zuten Agustin I.a izenarekin. Geroagoko desadostasun politikoen ondorioz enperadorea hil eta Mexiko errepublika federal gisa eratu zen.. . Ertamerika Mexikoren burujabetza eredua jarraitu zuten Eramerikan. Guatemalako kapitain jenerala buru zuen batzorde batek Espainiatik bereiztea erabaki zuen. Baina Iturbidek bidalitako gudarosteak bere inperioari erantsi zizkion lurralde horiek. Enperadorearen heriotzarekin eskualdeak independentzia eskuratu zuen eta herrialde burujabe gisa eratu zen Provincias Unidas de Centroamérica izenarekin. 1840an lehengo lurraldeen berezitasunak gailendu ziren eta, batasuna hautsirik, egungo bost herrialdeak eratu ziren: Guatemala, El Salvador, Nikaragua, Costa Rica eta Honduras.Napoleonen gudarosteak Iberiako penintsula okupatu izanak bestelako ondorioak izan zituen Portugalen eta bere Ameriketako lurraldeen arteko harremanetan.

Gorte osoa, Juan VI.a buru zuela, Brasilera aldatu zen. Herrialde hura erreinu autonomo gisa eratu zen, metropolikoaren berdin eta pare. Juan erregea 1821ean itzuli zen Portugalera eta han Pedro semea utzi zuen erregeorde moduan. Handik urtebera, erabaki guztiak baliogabetu eta gizarte kreolearen babesarekin Pedrok Brasilen guztizko burujabetasuna aldarrikatu zuen Ipiringa ibaiaren ertzean, hori dela eta Ipiringako Oihua izenez ezagutzen den ekitaldian.

Batzar nazional batek baliotasuna eman zion erabakiari eta Brasilgo lehen enperadore izendatu zuen printzea, Pedro I.a izenarekin. 1825ean Portugalek Brasil ezagutu zuen eta, hortaz, modu baketsuan iritsi zen independentzia.

 

Brasilen independentzia

Napoleonen gudarosteak Iberiako penintsula okupatu izanak bestelako ondorioak izan zituen Portugalen eta bere Ameriketako lurraldeen arteko harremanetan.

Gorte osoa, Juan VI.a buru zuela, Brasilera aldatu zen. Herrialde hura erreinu autonomo gisa eratu zen, metropolikoaren berdin eta pare. Juan erregea 1821ean itzuli zen Portugalera eta han Pedro semea utzi zuen erregeorde moduan. Handik urtebera, erabaki guztiak baliogabetu eta gizarte kreolearen babesarekin Pedrok Brasilen guztizko burujabetasuna aldarrikatu zuen Ipiringa ibaiaren ertzean, hori dela eta Ipiringako Oihua izenez ezagutzen den ekitaldian.

Batzar nazional batek baliotasuna eman zion erabakiari eta Brasilgo lehen enperadore izendatu zuen printzea, Pedro I.a izenarekin. 1825ean Portugalek Brasil ezagutu zuen eta, hortaz, modu baketsuan iritsi zen independentzia.