Historia Unibertsala»Aro berria
Borbondarrak Espainian
Dinastia aldatzea baino askoz ere gehiago izan zen Borbondarren etorrera Espainiako tronura. Alde batetik, Europa osora ekarri zuen gatazka, herri nagusien arteko oreka nola-halakoa arriskuan jarri zuena, espaniar politikaren joera frantses interesen alde aldatu baitzuen, eta, horren ondorio gisa, Espainiako Koroak. Europan zituen lurraldeak galdu zituen Barne politikan ere aldaketak izan ziren, monarkia estatu moderno bihurtzearen alde, administrazio eraginkorragoa, ekonomia jardun biziagoa, eta sistema fiskal eta juridiko bateratuagoarekin, eskualdeen berezitasunek erregei jartzen zizkieten zailtasunak ezabatuz, aginpidea monarkia zentralizatu baten helburuaren arabera zertu ahal izateko.
Dinastia frantses berria: Erregetzarako gerra (1700-1715)
Dinastia berria Espainiako erregetzara
iristsi izanaren lehen ondorioa, Europan,
ordu arteko oreka aldatzea izan zen, frantses
erregearen alde egin baitzuen egoerak.
Horregatik, ez da gauza harrigarria dinastia
berria Espainiako tronura iritsi eta gerra piztu
izana, atzerrian ere ondorioak izango zituen
gerra luzea.
Karlos II.aren heriotzaren ondoren amaitu
zen Austriako etxeko adar espainiarra.
Frantses erregeak, espainiar monarkiaren
betidaniko arerioa zenak, oinordekotza eskubide
preziatua lortu zuen bere biloba
Anjouko dukearentzat, hots, gero Filipe V.a
izango zenarentzat. Austriako etxeak, bere
aldetik, Karlos artxidukearen eskubideak
eskatu zituen, eta, horren ondorioz, elkarren
kontra jarri ziren alde batekoak eta
bestekoak, aldi berean gerra zibila eta nazioarteko
gatazka zen hartan; borrokak bi
fronteetan gertatu ziren: Europan eta Espainian.
Erregetzarako gerraren garaipena, Espainian,
borbondar osteek lortu zuten, baina
Europan galtzaile gertatu ziren, gatazkaren
ondorioz Espainia bereizi egin baitzen XVI.. endeaz geroztik, baita XIV. mendez geroztik
ere, Iberiako penintsulatik gobernatzen
ziren lurretatik. Utrecht eta Rastatteko
itunen ondoren, Europako jabetzak galdu
zituen espainiar monarkiak: Belgika, Milan,
Napoli, Sizilia eta Sardinia. Egoera horretan,
Britainia Handia izan zen irabazle nagusia;
izan ere, orduan lortu baitzuen Frantziaren
indarra mugatuz oreka politikoa segurtatzea,
eta baita merkataritzarako abantaila
estrategiko handiak ere, hala adibidez,
besteak beste, Menorca eta Gibraltarko guneak.
Estatuaren ordenamenduaren oinarrien aldaketa
Dinastia berriak Frantziako estiloko gobernua
eta Administrazioa ezarri zituen. Filipe
V.a gobernu pertsonalagoa bideratzen
saiatu zen, zentralizatua, ordu arte, Karlos II.a
errege ahularen garaian, nagusi izan zen aginpide
aristokratiko kolektiboaren estiloaren ordez,
eta, horretarako, bere ondorengoek sendotuko
zituzten berrikutzak egin zituen.Sinodo anitzeko sistemak behera egin
zuen; desagertu egin ziren lurraldeko kontseilu
gehienak: Flandria eta Italiakoak Europako
lurraldeen galeraren ondorioz, eta
monarkiaren ordenamendu berriaren ondorioz
Aragoiko Kontseilua, ordenamendu
berriak foruak eta itundutako gobernu sistema
ezabatu baitzituen. Gaztelako Kontseilua
baztertua geratu zen, eta, eginkizun
askotan, Gabineteko edo Bulegoko Kontseiluak
hartu zuten haren lekua. Esan daiteke,
ezen, Kontseiluek iraganaren adierazgarri
baitziren, Austriakoen herentzia alegia,
Bulegoko Idazkaritzetan zegoela espainiar
administrazioaren bidearen etorkizuna.
Berrikuntza horiek kontrakotasun gogorra
sortu zuten goi mailako aristokrazian, azken
Austriakoen erreinaldian izan zuten eragin
handia kentzen baitzien aristokratei.
Penintsulako monarkiaren ordenamenduari
dagokionez, oso aldaketa handiak
izan ziren. Gogorregiak gertatu ziren
hainbat saioren ondoren, Aragoi, Katalunia,
Valentzia eta Mallorcak beren foruak galdu
zituzten, eta, 1716tik aurrera, gobernuarekin
egindako itunean oinarritzen zen sistema
desagertu zen; haren ordez, errege
akordioa eta intendenteak, eta sistema fiskal
berri bat bihurtu ziren administrazioaren
euskarri; horrez gainera, foruak kentzearekin,
barneko aduanak desagertu ziren, eta
era horretara erreinu horiek guztiek ordura
arte izandako independentziaerabat galdu
zuten.Aragoiko Koroaren gobernu berezitasunak
desagertarazi zituzten aldaketen ondorioz,
Euskal Herriko eta Nafarroako lurraldeen
egoera guztiz berezia gertatu zen.
Nafarroak Erregetzarako gerran Borbondarren
alde erakutsitako leialtasuna zela-eta,
foruak gorde zituen, eta, haiekin batera,
Nafarroako Gorteen eta Junta eta Diputazioen
bidez itundutako gobernu sistema, eta
orobat aduana propioak, zergak ordaintzetik
ere salbuetsita zegoelarik.
Monarkia moderno baten antolamenduak
armada ere, oso zaharkitua zegoena,
aldatu beharra zeukan. Nazioarteko egoeraren
beharkizunak zirela-eta, Filipe V.arekin
hasi eta Karlos III.aren bukatu, armada bat
antolatu behar izan zen, hutsetik ia.
Filipe V.aren garaian frantses estiloko
armada bat sortu zen, ordu arte ez bezala,
bizimodu militarra osorik erregulatzen zuen
arautegi bat zeukana, eta, ordenantza berriekin,
Karlos III.ak hobetuko zuena. Fernando
VI.aren erreinaldian, Ensenadak izugarrizko
lana egin zuen arren, ez zen aldaketa
handirik egin armadan. Karlos III.a
ordea asko arduratu zen gai militarrez: urteroko
kintak ezarri zituen, Segoviako Artilleria
Militarreko Akademia sortu zuen, eta
probintzietako miliziak zabaldu eta berrantolatu
zituen. Berrikuntza horietan guztietan
Ordenantza, 1768koa, izdaztea izan zen
nagusia.
Azienda eta ekonomia
Espainiako biztanleriak gora egin zuen
XVIII. mendean: 1700. urtean 7 milioi izatetik,
11,5 izatera igaro zen 1.800ean. Datu
horiek, besterik gabe, gizaldiaren garapenekonomikoaren seinale dira. Hazkunde hori
ez zen berdina izan zentroan eta periferian:
Erdiko Mesetan eten egin zen, eta biztanle
kopuruak behera egin zuen; inguruko lurraldeetan
berriz, Galiziatik Andaluziara,
gora egin zuen. Horrela, beraz, biztanle eta
ekonomia pisua lekuz aldatu zen, Gaztelatik,
modernoagotzen hasiak ziren beste lekuetarantz.
XVIII. mendean ekonomia arrazionalizatzeko
saioak egin ziren, lehendik zegoenaren
errendimendua hobetzeko berrikuntzak
sartuz, edo egitura berriak ezarriz. Merkantilismoaren
dotrinak bultzaturik, protekzionismoa
bultzatuko da ekonomian. Garrantzi
handia ematen zaio nekazaritzari;
laborantzaren erreforma egiten da, laboregai
berriak sartuz, patata adibidez; berrizaleak
lurjabeek lurra erabiltzen ote duten ere
kezkatzen dira, eta, hortaz, zalantzan jartzen
dituzte lur pilatze mugagabea eta saltzea
eragozten zuten legezko oztopoak,
maiorazkoak adibidez.
Nekazaritzaren ondoren, industriarenganako
interesa etorri zen. Saio batzuk egin
ziren –Karlos III.aren erreinaldian batez
ere–, errege fabrikak eredu jarriz; Estatuaren
babesa zuten, eta zenbaitetan hark
ordaintzen zituen, Talaverako zeramika fabrika,
La Granjako kristalarena, eta Sevilla
tabako fabrika adibidez. Nolanahi ere, saio
horiek huts egin zuten gehienek; hutsegite
hori izan zen, hein handi batean, XIX. mendeko
atzerapen ekonomikoaren eta Espainiako
industria iraultzaren atzerapenaren
abiapuntua.
Estatu moderno bat eraikitzeko, nahitaezkoak
ziren diru baliapideak, zergen bitartez
bildu beharrekoak, eta, hortaz, Azienda
ere berrantolatu beharra zegoen, eta tresna
eraginkorra bihurtu. Izan zen asmo oneko
ekimenik, Kontribuzio Bakarra zeritzana
adibide baterako, baina ezin aplikatu izan
zen, pribilejiodunek eta udal oligarkiek egindako
erresistentziagatik. Ondorengo egitasmoak,
kontribuzio bakarraren ordezkoak,
ez ziren oso sistematikoak izan, sarritan
unean uneko beharkizunetatik sortu baitziren,
eta ez zuten fruitu askorik eman. Nolanahi
dela ere, antolamendu sozialaren isla
besterik ez ziren Aziendaren arazoak; izan
ere, gizarteak onar zezakeena baino gehiago
ez baitzituen eredu hark zergapekoak
kargatzen.
Berrikuntzazaleak ez ziren inoiz modu
erabakiorrez ausartu nobleak eta kleroa
berez zegozkien zergez kargatzera; era berean,
ez zituzten nekazari masak ez hiri langileak
haserrearazi nahi, eta, horren ondorioz,
zerga sarrerek gora egin zuten, merkataritzaren
gaineko errenta finkoei edo
Indietatik iritsitako dirutzei esker, ordea.
Azienda berriztatzeak testuinguru sozioekonomikoa aldatzea eskatzen zuen, eta aldaketa
hori gobernariek ezin izan zuten egin,
edo ez zuten egin nahi izan. Horregatik
guztiagatik, esan daiteke Azienda ez zela
oztopo izan ekonomia garapenarentzat, edo
erreformentzat, aitzitik, XVIII. mendeko
Espainian haiek izan zituzten mugen isla
izan zen.