Historia Unibertsala»Aro berria
Txinako Ming dinastiaren eta Japoniako Tokugawa dinastiaren garaia
Ming dinastiak finkatu zituen Txinako oinarri sozio-politikoak eta ekonomikoak Antzinako Errejimenean
Ming dinastia 1368. urtean sortu zen,
Chu Yuan-Chang monje budistak Pekingo
enperadore mogola eraitsi eta inperioaren
hiriburua Nankinen finkatu zuenean. Chu
Yuan-Changen agintaldian 13 probintziatan
banatu zen inperioa, baina administrazio
zentrala zeregin jakina zuten sail batzuen
antolatu zen (zentsura, justizia epaitegiak,
irakaskuntza, funtzionarioen akademiak,
merkataritza eta industriaren kontrola). Zentralizazioaren
aldeko ahalegin hark «mandarinen»,
hau da goi mailako funtzionario
kastaren, boterea handitu zuen. Ming dinastiak
1644 arte eduki zuen aginpidea, eta bere
ezaugarri nagusia inperioari kanpo erasoen
kontra eman zion segurtasuna izan zen,europarren, mogolen eta Japoniako itsaslapurren
kontra estatuari eman zion segurtasuna
alegia. Ming dinastiakoak txinatar klasizismoaren
aitzindari baino zuzpertzaile
izan ziren gehiago, bai kulturari bai pentsamenduari
dagokienez. 1402 eta 1424 bitartean
Mantxuria, Indotxina eta Mongolia eskuratu
zituzten, eta Pekinen jarri zuten hiriburua.
Garai hartan eraiki zen «Harresi Handia».
Baina zabalkunde handia izan zuten
arren, beren lurralde barneko egoera penagarria
zen, oro har, XVI. mende hasieran:
gosetea, izurria eta uholdeak zirela-eta, kolokan
zegoen inperioaren oreka.
XVI. eta XVII. mendeetan aginpidea eskuratzeko
lehia bizia izan zen letradunen
(mandarinak) eta enperadorearen eunuko
edo poliziaren kontrolean oinarrituriko zentralismoaren
aldekoen artean. Inperioaren
burokrazia aparatuaren kontrola eskuratzeko
lehia horretan beste hainbat eragilek ere
izan zuen zerikusia, baina bereziki garrantzitsuak
izan ziren goseteak eta Mantxuriaren
presioa, Nuharciren gidaritzapean (1559-
1626), lehenik, eta Abahairen esanetara
(1623-1643), ondoren, mantxu leinuek zeragiten
presioa alegia. Iparraldeko mugatik
Txinaren ereduko estatu burujabea sortu eta
garaipen militarrez baliatuta beren lurraldeak
zabaltzeko politika egin zuten bi buruzagi
mantxu haiek. Txinako inperioa zatituta
zegoen, barne arazoak zituen politikan zein
administrazioan, eta nekazariek matxinadak
antolatu zituzten; horrela, bada, buruzagi
mantxuek ez zuten arazo handirik izan Txinako
inperio osoa konkistatzeko eta 1644an
Txing edo mantxuen dinastia berriaren aroa
hasi zuten. Urte hartan bertan Shenxiko
nekazari matxinatuek Pekin hartu zuten.
Mantxuak XVII. mende amaiera arte etengabeko
borrokan aritu ziren Ming dinastiaren
jarraitzaile ziren jeneral zaharren kontra
eta hego-ekialdean haiei laguntza ematen
zieten itsaslapurren kontra. Baina Ming
dinastiaren jarraitzaileen oposizioa 1683 aldera
erabat deuseztu zen, bere ahultasunaren
eta mantxuen antolamendu militar bikainaren
(mogolen laguntza ere bazuten, gainera)
ondorioz. Txing dinastiak ez zuen aldaketa
handirik egin, eta berehala egin zuen
bat Txinako gizarte eta kulturarekin. Mantxuen
ezaugarri nagusietako bat beren joerazabaltzaile kolonialista izan zen, eta horrela,
Kangxi agintariaren garaian (1667-1722),
esaterako, Asia Erdialdeko hainbat lurralde
hartu zituzten. Erdi Aroaz gero Mendebaleko
lurrekin harremana izan zuten arren, XVI.. ta XVIII. mendeen artean indartu ziren bai
haiekiko tirabirak eta baita harremanak ere.
Kontuan hartzekoa da, halaber, jesuitek
Txinaren lurralde antolaketan izan zuten
zeregina, zenbait enperadoreren laguntzarekin,
Kangxiren laguntzarekin, adibidez,
izan ere, Kangxiren ustez mendebaleko teknikak
eta zientziak ezagutzeko bide bikaina
ziren jesuitak.
Mantxuen dinastiak bere esku izan zuen
Txinaren kontrol politikoa 1644tik 1840ra.
Bi mende haietan enperadore mantxu aipagarrienak
Kangxi eta Kien-lung (1736-
1796) izan ziren. Kien-lung konfuzionista
ortodoxoa zen, eta misio kristauak debekatu
zituen; haren agintaldian hasi ziren nabaritzen
inperioaren gainbeheraren lehen
zantzuak (inkisizio literario zorrotza ezarri
zen, elkarte sekretuak eratu ziren, xenofobia
agertu zen). XVIII. mendea izan zen
Txinako inperioaren zabalkundearen garai
oparoena, Ili eskualdeko (1791-1792), Birmaniako
(1767-1769) eta Tibeteko (1791-
1792) gerrekin, Mongoliako lurraldea Txinaren
babespeko herri izendatu ondoren.
Mantxu dinastiari arazoak ekarri zizkion
barne altxamendu bakarra XVII. mende,
1673 eta 1677 bitartean, amaieran gertatu
zen gertatu zen, Txinako hegoaldean. Kangxiren
eta Kien-lungen agintaldietan berriro
eraiki zen Pekingo hiri inperiala. Administrazioan,
alor militarrean, politikoan eta
kulturalean bigarren zabalkunde aldia bizi
izan zen arren, ordea, XVIII. menderako
Txinako teknika eta zientziak aski zaharkituta
gelditu ziren Mendebaleko herrialde
nagusietakoekin alderatuta; atzerapen horretaz
baliatuta hurrengo mendean mendebaleko
herriek Txinako gizartean eta ekonomian
gero eta gehiago hasi ziren esku
hartzen, eta gatazka handiak sortu ziren esku
hartze hori zela eta.
Japonia: Eguzki atera berria
XVI. ETA XVIII. MENDEEN ARTEAN JAPONIAKOGIZARTEAREN ETA ESTATUAREN BILAKAERAREN
EZAUGARRI NAGUSIAK GERRA ZIBILAK ETA GAINERAKO
HERRIALDEETATIKO ALDENTZEA IZAN ZIREN.Ashikaga shogunen agintaldian (1338-
1573) lehia bizia izan zen Kyoto eta Yhoshimako
gorteen artean, Mikadoaren egoitza
non kokatuko, harik eta 1392an Yoshimitsu
shogunak arazo hura konpondu zuen
arte. XVI. mendearen hasiera gerra zibilen
edo Sengokoren (1478-1573) garaia izan
zen; garai horretan estatua desagertu zenpraktikan eta ezegonkortasun eta desordena
nagusitu ziren, itsaslapurrek Japonian
egindako harrapaketak zirela eta, besteak
beste. XV. mendearen erdialdetik aurrera
agerian gelditu zen Ashikaga dinastiak inperioa
zuzentzeko zuen ezintasuna, eta 1573
arte aginpidean iraun zuen arren, Japoniako
klanak bateratzeko gaitasuna izango zuen
beste agintaririk agertu ez zelako gertatu zen
horrela. XVI. mendearen erdialdera, ordea,
inperio berriaren eraikuntza ahalbidetu zuten
hiru agintari handi izan ziren: Oda Nobunaga,
Hideyoshi Toyotomi eta Ieyasu Tokugawa.
Hiru agintari haiek konpondu zuten
XV. mende bukaeraz gero Japonian bizi zen
hondamen egoera.
Nobunaga (1534-1582) Kyoton sartu zen,
Ashikaga familiako azken shoguna bere kargutik
kendu zuen 1573an eta kristau misiolariei
lagundu zien. Toyotomik (1535-1598)
Kantzelari kargua eskuratu zuen 1582an,
daimioen kontrako borrokan garaipena lortu
ondoren, eta diktadura militarra ezarri eta
aginpide zentrala eraberritu zuen. Tokugawak
(1542-1616) Toyotomiren ondorengoa
menderatu zuen 1600ean, aginpide
absolutua eskuratu zuen eta Tokugawa shogunen
garaiari hasiera eman zion; garai
horrek 1868 arte iraun zuen. Shogun haien
ezaugarri nagusiak autoritarismoa, zentralismoa
eta bakartasuna, atzerriko eraginetatik
aldentzea alegia, izan ziren; hiru ezaugarri
horiek eman zieten aginpidean
hainbeste denbora irauteko bidea. Shogun
kargua eskuratu eta handik gutxira Ieyasu
Tokugawak bere ingurukoen artean banatu
zituen feudoak, eta daimioak kontrolatzeko
polizia eta burokrazia errejimen zorrotzaezarri zuen. Gobernu sistema berri
harentzat garrantzi handikoa izan zen shogun
berriaren gudarostea eta ogasuna berrantolatzea.
Gobernuaren hiriburua Tokio
zen. Bestalde, Tokugawa edo Edo garaian
«Ieyasu testamentua» deritzona osatu zen,
lege eta araudi administratibo, penal, zibil
eta merkataritzakoak eratzeko erabili zen
agiria. Ieyasu hil zenean, 1616an, haren
seme eta ilobak izan zituen ondorengo; kristau
misiolarien kontrako politika egin zuten
eta kanpoko eragin guztiei ateak itxi
zizkieten.
Beren borondatez bilatu zuten bakartasunaz
gainera, politika autoritarioa eta zentralizatzailea
egin zuten Tokugawa agintariek
eta kontrol zorrotza izan zuten Antzinako
Errejimenaren garaian Japoniako gizartean,
politikan eta kulturan. Tokugawa
garaia garai luzea izan zen, eta bereziki aipagarria
izan zen garai hartan hirietako
merkatari klaseak izan zuen oparoaldia eta
arrakasta. Izan ere, ordu arte daimioek izan
zuten nagusitasuna, ekonomiaren oinarria
nekazaritza zelako eta daimioek zutelako
lurraren eta nekazarien kontrola, baina aginpide
zentralak merkatariei mesede egin zien
eta antzinako daimioek indarra galdu zuten.
Nekazarien egoera oso larria izan zen
Tokugawa shogunen garaian, daimioen bidegabekeriak
zirela eta; shogunak behin
baino gehiagotan matxinadak zapaldu behar
izan zituen. Antzinako daimio edo gerrako
jaunen eta beren samurai taldeen akulturazioa
gertatu zen shogunaren gortean,
Tokion, ezinbestean sartzera behartu zituztenean.
Erlijioaren alorrean konfuzionismoaren
eta budismoaren eragina izan ziren
batez ere aipagarriak.
Ieyasuren ondorengoetan azpimarratzekoa
izan zen Iemitsuren (1622-1651) gobernuaren
lana. Haren agintaldian gertatu zen
Shimabararen altxamendua; altxamendu
hark kristautasunaren aldeko erlijio matxinada
baten itxura zuen, baina herritar zapalduen
matxinada bat izan zen beste ezer
baino gehiago. Enperadoreak erabat itxi zien
inperioa atzerriko kultura, pentsamolde eta
eraginei. Bere ondorengoa adinez nagusi
ez izanak aginpidea eskuratzeko lehia sortu
zuen. Zapalkuntza eta bazterketa izan
zirela esan ohi da Japonia Mendebalean XIX.. endean gertatutako aurreramenduetatik
urrundu zuten gertaerak. Dena dela, garai
hartan Japoniak nazio batasuna eraiki zuen,
herrialde hartako jaun nagusien arteko harreman
feudalen aniztasuna kontuan harturik
betiere. Izaera integrista eta kontserbadorea
zuen kristautasuna indargabetzeko
prozesuak edo nahitako bakartasun geografikoak,
baina hala ere oinarri feudalak jarri
zizkion mugak estatu egituren modernizazioari.
Tokugawatarren dinastiako agintariak
izan ziren Ieyasu (1603-1605), Hidetada(1605-1623), Iemitsu (1623-1650), Ietsuma
(1650-1681) eta Tsunayashi (1681-1709).
Haien gobernuak hirigintza lan handiak egin
zituen, prozesu arrazional eta oso zaindua,
konfuzionismoaren zabalkundeari lotua.
Tokugawa sistema politikoari «Baku-Han»
ere esaten zaio; sistema haren asmoa estatu
ordena berria ezartzea zen, ordena autoritario
eta zentralizatzailea, antzinako basailutza
harremanetan eta harreman feudaletan
oinarritua. Japoniako gizartea Shoguna
buru zuen egitura feudalaren mende egon
zen, leialtasunen hierarkiari esker.
Tokugawa dinastiak egindako bateratze
lanak arrakasta izan zezan era askotako eragileak
izan ziren (jatorri feudaleko harremanak,
daimio edo jaunen kontrola, shogunaren
gortearen zeregina, erlijio ordenen
kontrola, enperadorearen ospea). 1635az
gero basailuen betebeharrak kode publiko
baten bidez instituzionalizatu zituen shogunak;
kode horretan zerbitzu militarrari, atzerriarekiko
merkataritza harremanen debekuari,
kristautasunaren erbesteratzeari eta
beste hainbat gertaerari buruzko arauak
ematen ziren.