Historia Unibertsala»Aro berria
Estatu berrasmatuak: Errusia, Prusia eta Austria
Sortaldeko Europa eskualde izugarri handia zen, muga jakinik gabea, teutoi eta eslabiar
herriek mendeetan zehar gudu zelai gisa erabili zutena. Hala ere, izan ziren hiru
gauza lurralde hura pixkana-pixkana egonkorrago egin zutenak. Aurrena, joputasunaren
sendotzea eta gogortzea Alemania, Polonia eta Errusiako zabaldietan. Erdi Aroko
politika erakundeen desagertzea izan zen bigarrena, hala adibidez Teutoi Zaldunen ordenaren
desagertzea, eta Polonia eta Hungariako erreinuena. Hirugarrena hiru herri
ahaltsuren indartzea izan zen: Prusia, Habsburgotarren Austria eta Errusia.
Hogeita Hamar Urteko gerrak kiebrara eraman zituen lehiakide izandako estatu eta
printzerri gehienak, eta haietan barne matxinadetarako eta indarkeriarako bideak zabaldu
zituen. Gobernuek beren osteak indartzea beste erremediorik ez zuten izan, eta
tresna autoritarioez, eta, sarritan, guztiz arbitrarioez, saiatu ziren desordena kontrolatzen.
Gizarte harremanak ere aldatu ziren, gero eta eramanezinagoa zen ahalegin hark
zekarren ahultzearekin. Luzarora, jaun eta nekazarien arteko harremanak, Koroaren eta
nobleen artekoak, eta Gobernuaren eta mendekoen artekoak, izugarri aldatu ziren, eta
betiko aldatu ere.
Laburtuz, Westfaliako itunek, lurralde, politika eta erlijio antolamendu berriak definituz,
markatuko zuten Hogeita Hamar Urteko gerraren bukaera. 1648-1660 aldia gatazken
bukaerarena da, eta nazioarteko harreman iraunkorren sorrerarena.
Aitoren semeak eta gizarte aldaketak
NOBLEAK BEREN ERREGE-ERREGINEN ETA ESTATUAREN
ZERBITZUARI ZEUDEN BETIKO LOTUAK.Zerbitzuko aitoren seme errusiar hauek,
alde batetik, lurjabeen aristokrazia zaharra
ziren (boiardoak), eta, bestetik, erregearen
zerbitzari erdi mailakoa edo aristokrazia txikia
(dvoraine); antzinatik zeuden haiek
bereizituak, eta benetako pribilejio materialez
gozatzen zuten, lurren jabetasunari eta
jopuak edukitzeko eskubideari zegokionez
batez ere. XVIII. mendearen hasieran, bi
dozena familia edo ziren, eta zirkulu txiki
bat osatzen zuten erregearen zerbitzarien
artean, irabazbide onenetarako eskubide
esklusiboarekin. Baina “zerbitzariek” ez
zeuzkaten Europako mendebalean beren
pareko zirenek zeuzkaten segurtasun politiko
eta pertsonaletatik batere, eta haien
zerbitzuzko betebeharrak oso astunak izatera
ere irits zitezkeen.
Lege horiek berek, eta batez ere 1649ko
Kodeak, mendekotasun hori berresten zuten.
Hortaz, Pedro I.ak hierarkia eta zerbitzu
sisteman egin zituen berrikuntzek, XVIII.. endearen hasiera aldean, elitearen aginpide
politiko komuna pixkana murriztea
ekarri zuten, hainbeste non bitartekorik gabe
geratu baitziren tsarren autokrazia modu
iraunkorrez mugatzeko.Moskuko estatuan, Pedro Handiak egindako
berrikuntzen aldia arte, boiardoak izan
ziren nagusi, eta gauza bera gertatzen zen
Austriako Inperioan, non Habsburgotar enperadoreak
oso kontuan hartu behar baitzituen
Bohemia, Hungaria eta Kroaziako
aitoren semeen pribilejioak, gobernatu ahal
izateko.
Sortaldeko Europan, XVI. mendeaz geroztik,
nobleak ziren lurren jabeak. Noble
horiek aldi berean ziren lurraren errentadun eta diru ekonomia handian txertaturiko
merkatariak. Elba ibaiaz ekialdeko erreinuetako
nobleek pribilejio politikoak, eta nagusitasun
ekonomikoa eta gizarte aginpidea
erabatekoa zeuzkaten, eta, hortaz, mendebaleko
nobleen aldean, askoz ere leku
garrantzitsuagoa zuten estatuan, haiek askoz
lotuagoak baitzeuden administrazio
eginkizunei, eta aldenduago ekonomia joera
berrietatik.
Nekazariak
NEKAZARIEK ASPALDITIK PAIRATZEN ZITUZTEN
ESTUASUNAK MATXINADA ETA ALTXAMENDU
AMAIGABEEN SORBURU IZAN ZIREN.1570-1680 urteetan, gutxi gorabehera,
izugarri txartu zen Europako erdialdeko eta
ekialdeko nekazarien estatusa, hainbeste
non bigarren jopualdia deitu izan zaion.
Laborantzan irabazi handiagoak lortu nahi
zituzten aitoren semeak, errege ahulen aurrean
zeuzkaten pribilejio politiko eta ekonomikoei
esker, laborariak lurrari lotzen
saiatu ziren, langile eskasia orekatzeko.
Errusian, 1649. urtean berretsi zen zuzenbidean,
Ulojenie izenekoaren bidez
(Alexis tsarraren kodea), nekazarien askatasunen
galera; kode haren arabera, jaunen
mende geratzen ziren erabat nekazarien
familia konpromezuak eta jabetzak; izan ere,
jabetzak aspaditik hartzen ziren ondasun
neurgarritzat, eta salgaitzat berriz laborari
familiak. Prozesu motel eta nekagarri horretan
gertatu ziren matxinadetan, kosakoak
izaten ziren sarritan buruzagi. Gizon libreak
ziren kosakoak, zaldunak, eta Ukrainako
estepetan borrokatzen ziren Poloniako erregearen
edo Errusiako tsarraren kontura; eredu
balioa zuten eta ofizialtasuna ematen
zieten joputasunaren betebeharrei uko egiten
zieten hegoaldeko probintzietako nekazarien
matxinadei. Kosakoen ekimen garrantzitsuena,
errusiar munduko indar barreiatu
guztiak bildu zituen Moskuko agintearen
kontra, Stenka Razinena izan zen.
Haren gudaroste nahasiak kosakoak eta
errusiar nekazariak bildu zituen; 1670. urtean
garaitu zuten tsarraren osteek. Nekazariak,
sarritan, boiardoen lurretatik itzuri
egindako iheslariak izaten ziren, eta Sinestun
Zaharren (Raskolniki) fedearen aldeko
ziren, hau da, ez zituzten onartzen liturjia
ortodoxoan egin berri ziren aldaketak. Handik
aurrera, errusiar nekazarien eta hiriburu,
aginpide eta jakintzaren arteko haustura
sakondu eta larriagotu zuen zisma horrek.
Europako ekialdeko eta erdi-ekialdeko
beste lekuetan, ahulagoa zen, oro har, estatuaren
aginpidea; aldiz, joputasuna hainbat
faktore ekonomikoren erantzun gisa garatu
zen, eta, batez ere, hiri eta itsasoaz bestaldeko
merkatuentzako nekazaritza gaien eskaeren
erantzun gisa. Prusian, iheslarienkontrako legedi bat onetsi zen, eta iheslariei
babes ematen zieten hirien kontrako
neurriak onartu ziren.
Aldaketa erlijiosoak
AGINPIDE POLITIKOA INDARTU EGIN ZEN ERRUSIA
ERLIJIO ORTODOXIARA ITZULI ZENEAN.Hogeita Hamar Urteko gerrak ez zuen
aldatu Europako erdialdeko erlijio oreka,
baina behin betiko moztu zuen Erreformaren
ideien aurrerabidea. Habsburgotarren
estatuak erabat katoliko bihurtu ziren berriz
ere, eta, “cuius regio” hastapena baliatuz,
protestanteak kanporatu zituzten. Inperioan,
sekularizazioak berretsi ziren, baina
berriak erabat galaraziz, eta baliogabetu
egin ziren 1624aren ondorengoak. Artzapezpikutegi
eta apezpikutegi katolikoak berrosatzen
dira.
Testu arautu batzuek (Stolav), 1554ko
sinodoan onarturik, errotik berriztatu zuten
errusiar eliza, ortodoxia zorrotzenaren aldera.
Testu horiek tsarren berrikuntza erlijiosoen
arerioen erreferentzia bihurtu ziren,
eta, hartatik, luzaroan iraungo zuten kontrako
taldeak sortu ziren; talde horietan Sinestun
Zaharren joera izan zen nagusia.
1653an, higikunde horren bultzatzailea,
Avvakum, bizirik erre zuten. Moskuko aitalehena,
Nikon, erreforma bide autoritarioetatik
egitearen aldeko zen. Estatuaren laguntzarekin,
liturjia liburuen berrikusketa egiten
hasi zen, usadiozko keinuak debekatu
ziren (hala gurutzearen seinalea bi behatzekin
egitea), etab. 1666an, Kontzilio batek
eskumikatu zituen Sinestun Zaharrak.
Aginpide politikoaren eta aginpide erlijiosoaren
artean ziren lotura estuak areago
estutu ziren Pedro Handiaren erreinualdian.
Garai horretan aplikatu ziren neurri sinboliko
batzuek –hala bizarrak moztea, gizonaren
tunika debekatzea, erab.–, eguneroko
bizimodu erlijiosoaren gainean estatuak
zuen nagusitasuna adierazten dute, errusiarren
ustetan pertsonak Kristorekin bat egiten
baitzuen bizarra moztu gabe utziz eta
tunika jantzita. Sinodo Santuaren sorrerak
–hau da, aitalehenaren ordezko apezpikuen
biltzarra–, erakusten du Pedro tsarrak areago
lortu nahi zuela elizaren hierarkiaren
kontrola, eta kleroaren buruzagi bakarra,
hau da, arerio izan zitekeen bat, bazterrean
utzi.
Pedro I.a Handia
ERRUSIAN MENDEBALEKO OHITURAK SARTZEKO ETA
HERRIA MODERNOAGOTZEKO SAIO HUTSEGINAK
MARKATU ZUEN PEDRO I.AREN ERREINALDIA.Pedro I.ak, aginpidea iristeko, gorteko
jendearen sare nahasian jardun behar izan
zuen ahaleginean. Alexis tsarraren bigarrenezkontzako semea zen, eta amaren familiaren
bandoak eman zion babesa, Naryshkin
familiak; aitaren lehen emaztearen familiaren
interesak kontra izan zituen, eta, hala,
aginpideaz jabetu ziren 1682an.
Pedro eta ama gortetik alde egitera behartu
zituzten aldi baterako.
1695ean heldu zion gobernu pertsonalari,
ordu arte erregekide izan zen bere
anaia Ivanen gorputz eta adimeneko ahultasunak
lagundurik. Gobernualdiko lehen
erabakia itsasorako irtenbide bat bilatzea
izan zen, Azovetik, eta hala hasi zuen Europako
bidaia handia, 1697an. Bidaia haren
ondorioak agerikoak izan ziren enperadore
gaztearentzat: mendebaleko errealitatera
eramateko, aldaketa sakonak egin
behar ziren Errusiako administrazioan eta
gizartean.
Pedro I.ak, bere garaiko errege absolutu
gehienak bezala, hiri baten eraikuntzan
gauzatu nahi izan zuen, agintearen ikur bihurtuz,
bere egitarau politikoa eta halaber
oihartzun pertsonala: San Petersburgo. Errusia
berriaren ikurra zen hiria, berritasunaren
ikurra; bestaldean, usadioa geratzen zen,
erlijioa, iluntasuna, Moskuk adierazten zuena.
Hezkuntzari dagokionez, kalkulu eskolak
deritzatenak sortu zituen, matematikaren
ezagutzak zabaltzeko. Alabaina, zentrohaiek huts egin zuten, ez baitzegoen
ez bitartekorik aski, ez behar bezala prestatutako
irakaslerik. Era berean, huts egin
zuten heziketa eliz jatorriko eta jatorri militarreko
maisuen eskuetan jartzeko ahaleginek
ere. Hezkuntza bezala, bestalde,
zientziaren eta kulturaren garapena ere
bultzatu zuen tsarrak, beti ere Sartaldeko
aurremenduen ereduaren arabera, baina,
ahalegin haiek guztiak gorabehera, Pedro
Handiak ezin izan zuen eragotzi Errusiak
susmo txarrez begiratzea europar kultura
eta usadioak.