Historia Unibertsala»Aro berria
Luis XIV.a eta Frantzia
Erregea eta gortea
1638ko irailaren 5ean jaio zen Luis XIV.a,
eta txiki-txikitatik, absolutismo gogorrenaren
printzipioen arabera hezi zuten. Aginpide
guztiak zituen, legegintzakoa, eragilea
eta zuzenbidezkoa. Haren aginpide absolutuaren
muga bakarra, erresumako «oinarrizko
legeei» eta zenbait erakunde eta probintziaren
pribilegioei zor zien errespetua
zen.
Haren erregetzan finkatu zen lehendabiziko
aldiz Gortea toki jakin batean, eta
horretarako eraiki zen (1669an hasita) Versaillesko
jauretxea. 1682tik aurrera, erregeren
egoitza bilakatu zen eta beraz, Gortearen
eta gobernuaren egonleku.
Gorteak funtzio bat baino gehiago zuen.
Noblezia menderatzeko tresna politikoa izateaz
batera, aristokraziaren gizarte zentroa
eta erregearen absolutismoaren adierazpen
nagusia zen. Hala, Versailles bihurtu zen
guztiaren zentro eta han sortzen ziren bizitzako
arlo guztietan errespetatu beharreko
arauak («gustoa», hizkuntza…), estetika, gizarte
balioak, festak, dantzak, jokoak, protokoloa,
eta zer jan, zer jantzi edo nola portatu
irakasten zuten modak.
Gortean bizi zirenen artean banatzen
zituzten hango kargu eta zerbitzu guztiak
eta etekin mardulak ateratzen zituzten. Gortesauak
funtsezko elementu bihurtu ziren
Gorteko erritu korapilatsuetan eta erregearen
bizitzako une orotarako ezarrita zeuden
zeremonia guztietan hartzen zuten parte,
baita une arrunt eta xumeenetan ere.
Paper horretara mugatzearekin, Luis XIV.ak,
bere izen ona areagotzearekin batera, motz
lotuta zedukan noblezia, eta hala, Frondakoa
bezalako matxinadak eragozten zituen.
Horretarako, Gorteko bizitzan eskuarki parte
hartzen zuten nobleei banatu zizkien bere
mesedeak eta pribilegioak, hala, Gortean
bizitzera behartzen baitzituen, euren gazteluetatik
urrun, alegia.
Barne politika.
Gobernua eta
administrazioa
Luis XIV.ak berak gobernatzen bazuen ere, zenbait laguntzaile nahitaezkoak zituenez, burgesen artean hautatu zituen. Laguntzaileen leialtasuna ziurtatzeko berriz, noblezia tituluak, ohoreak eta ondasunak eman zizkien.Hona zeintzuk ziren gobernu erakunde nagusiak: Errege Kontseilua; Goi Kontseilua (benetako gobernu kontseilua); Despatxu Kontseilua –estatu idazkariez osatua zegoen eta bertan irakurtzen ziren probintzietatik igorritako despatxuak eta baita erantzunak prestatu ere–; Ogasunerako Errege Kontseilua, finantza arazoez arduratzen zena; eta Estatu Kontseilua. Azkeneko hau, kantzelaria buru zuen batzar bat izaten zen, ministroz, estatu idazkariz eta magistratu profesionalez osatua. Estatu Kontseiluak ondoren aipatzen diren eskumenak zituen: administrazio arlokoak –batik-bat zenbait finantza arazo–; legegintza arlokoak –Kontseiluaren dekretuak, ediktuak eta ordenantzak egiten zituen–; eta batez ere, justiziaren arlokoak.
Ekonomia politika.
Colbertismoa
Jean-Baptiste Colbert (1619-1683)
Reimseko familia burges bateko kidea zen.
Jatorriz merkatariak baziren ere erregeren
ofizialak ere bazituzten senitartean. 1661ean,
Luis XIV.ak Ogasuneko intendente izendatu
zuen. Erresuma guztiko administrazioaz
arduratu zen, atzerriko eta militar arazoez
salbu. Postu hartatik, ondasun askoren jabe
egin izanaz gainera, bere ahaideak jarri zituen
estatuko eta elizako posturik erabakigarrienetan,
eta ezkontzen bidez, Frantziako
goi nobleziarekin ahaidetzea lortu zuen.
Colberten gorakada ez zen giza banako
baten garaipen soila izan, aldiz, bere familiaren
eraginaren emaitza ere bazen, familiari
esker igo baitzen aginpidearen gailurrera.
Colbertek estatuan lortu zuen postua,
bere familak mendetan zehar garatutako
estrategiaren emaitza zen, edozein egoeratara
egokitzeko prest baitzeuden familiaren
ongizatea eta hedakuntza lortzeko.
Lehen urteetan, 1660tik 1672ra, Colbertek
lortu zuen Ogasuna antolatzea eta aurrekontu
orekatuak ziurtatzea. Horretarako,
kontuak zorrotz eramateaz eta karguak gutxitzeaz
gainera, arrazoizko zergak ezarri zituen.
Estatuaren kargak arintzeko, Richelieu
eta Mazarinoren garaian estatuari egindako
maileguen interesak murriztu, eta zenbait
kasutan, ezabatu ere egin zituen.
Holandako gerrarekin etorri ziren finantza
arazoak eta bere hartan jarraituko zuten
aurrerantzean. Hiru ziren, batez ere, gastuen
gorakadaren arrazoiak: erregeak Europan
zuen politika erasokorra, Versailleskojauregiaren eraikuntza, eta Gorteko gastuak.
Hala, aurrekontuetako defizita arau
bihurtu zen. Egoera horri aurre egiteko,
Colbertek zergak igotzea erabaki zuen, bai
zerga arruntak eta bai apartekoak, nola ziren,
karguen salmentak, partikularren arteko
maileguak, erregearen ondarearen zenbait
besterentze, eta monopolio berriak: tabakoa
eta paper tinbratua, adibidez.
Colbertek ezarritako ekonomia politikari
merkantilismoa esaten zaio. Colbertek, garai
hartako gainerako ekonomilariek bezala,
uste zuen munduan batetik bestera zebiltzan
urre eta zilar kopuruak oso gutxi
aldatzen zirela eta estatu batek zuen diru
kopurutik neurtzen zela estatu horren aberastasuna.
Erresuma aberasteko bidea, esportazioak
gehitzea eta inportazioak gutxitzea
zen, beraz.
Eskulangintza produkzioa hobetzeko eta
gehitzeko, Colbertek arautu eta babestu egin
zuen sektore hori. Zenbait eskulangintza pribilegiodun
ere sortu ziren, batez ere esportaziorako
lan egiten zutenak. Frantziako
manufakturen babesa berriz, 1667an gauzatu
zen, urte hartan aduana tarifa berri bat
sortu baitzen Frantzian sartzen ziren atzerriko
produktuak zamatzen zituena. Produktu horiek
Ingalaterratik eta Holandatik zetozen
gehienak eta neurriaren ondorioa, praktikan,
atzerriko manufakturak debekatzea izan zen.
Handik gutxira, Nimegako itunaren ondoren,
aduana tarifak bertan behera uzi beharra
izan zen. Itun harekin amaitu zen Frantziaren
eta Holandaren arteko gerra.
Ogasun publikoak Frantziako ekonomiari
eusteko zituen zailtasunak alde batera utzita, beste arrazoi asko zeuden 1672tik
aurrera colbertismoak lur jotzeko. Lehenik,
erresuma barruko aurkakotasuna; bigarren,
atzerriko lehiakideen indarra: Ingalaterrak
eta Holandak manufaktura hobeak eta merkeagoak
ekoizteaz gainera, banku eta ontzidi
indartsuak zituzten; eta hirugarren,
Europa osoa jasaten ari zen ekonomia eta
demografia beheraldia.
Kanpo politika
Luis XIV.aren kanpo politikaren jomuga
Frantziako erregearen aginpidea eta aintza
munduari erakustea zen. Europako gainerako
potentziekiko gatazkak etengabeak
izan ziren: 1667an Itzulpenerako gerra izenekoa
izan zuen Espainiaren aurka, eta Flandriako
zenbait plaza beretu zituen Frantziak;
hurrengo urtean (1672 ?) Holandaren aurkako
gerra hasi zen, 1675 (1678 ?) arte luzatuko
zena; 1684an Regensburgeko su etena
sinatu zen, zeinaren indarrez, Espainiak
hogei urtetarako uzten baitzizkion Frantziari
Luxenburgoko gotorlekua eta Herbehereetako
zenbait herri. Tregoa hark markatu
zuen Frantziaren hedakuntzaren goren puntua;
1693tik (1688 ?) 1697ra Bederatzi Urteko
edo Augsburgoko Ligaren gerra izan zen.
Ryswickeko bakearekin (1697) jarri zitzaion
lehen balazta Luis XIV.aren konkista politikari.
Europaren aurkakotasunak eta Frantzia
beraren nekeak eraginda, orduantxe
amaitu zen Frantziaren nagusitasuna. Aurrerantzean,
beste bi potentziak hartu zuten
protagonismoa, Ingalaterrak eta Austriak;
eta azkenik, 1702tik 1713ra, Espainiako Erregetzarako
gerra gertatu zen.
Holandaren aurkako gerra
1668an (1672 ?) hasita, Frantzia Holandaren
aurka borrokatu zen. Bi elementu
biltzen ziren gerra hartan: Luis XIV.aren
mendeku gosea, Probintzia Batuek aurreko
gerran Ingalaterrari eta Espainiari lagundu
ziotelako, eta Holandari Europako nagusitasun
ekonomikoa kentzeko asmoa.
1675an hasi ziren elkarrizketak Nimegan,
bakea lortzeko xedearekin. Frantziaren
eta Probintzia Batuen artean zenbait itun
egin ondoren, azkenean izenpetu zuten
bakea. Holandak, lurralderik ez galtzeaz
gainera, bere produktuak Frantzian sartzea
eragozten zuten 1667ko aduana tarifak indargabetzea
lortu zuen. Espainiak ordaindu
behar izan zituen gerrako gastuak eta
Franko-Konderria, Artois, Cambrčsis eta
Flandriaren zati bat entregatu behar izan
zituen. Orduan finkatu eta berretsi ziren
Frantziaren ipar eta ekialdeko mugak, Mediterraneoan
zuen nagusitasuna, Espainiako
ontzidiaren gainbehera eta Frantziaren arbitro
papera Europan.
Espainiako Erregetzarako gerra
1702an hil zen Espainiako Karlos II.a
erregea, ondorengorik utzi gabe. Horrekin
batera, Espainiako erregetzarako borroka
lehertu zen Europan. Frantzia eta Austriaren
artean sortu zen gatazka. Luis XIV.ak
bere biloba Filiperentzat nahi zuen Espainiako
tronua, eta Austriako Leopoldo I.a
enperadoreak, berriz, bere seme Karlos artxidukea
nahi zuen Espainiako erregetzan.
Karlos II.aren testamentuak Anjouko
Filipe, Luis XIV.aren biloba, izendatzen zuen
bere oinordeko, baina Espainiako koroa
zatitzea debekatzen zuen. Luis XIV.a Europako
potentziekin hitz hartuta zegoen, Filipek
Espainiako tronuan esertzea lortzen
bazuen, uko egingo ziela Espainiako zenbait
lurralderi. Baina testamentua onartzeak
hitzarmena haustea esan nahi zuen.
Europako estatu gehienek onartu zuten
Anjouko Filipe Espainiako errege izatea, Filipe
V.a izenarekin, baina Austriako enperadorea
ez zegoen konforme. Eta hala piztu
zen gerra. 1713-1714an izenpetu zen Utrechteko
bakea. Haren indarrez, Filipe V.ari
aitortzen zitzaion Espainiako errege izateko
eskubidea, baina, ordainetan, Austriari entregatu
beharra zeuzkan Herbehereak eta
Italiako jabetzak, eta Ingalaterrari merkataritza
abantaila handiak eman behar izan zizkion
Espainiaren agintepeko Ameriketan.
Hurrengo urtean (1715ean) hil zen Luis
XIV.a. Errege Eguzkiaren heriotzako orduan,
Frantziak bere mugak sendotuak zituen,
Borbon bat ezarria zuen Espainiako tronuan
eta aro distiratsua bizi zuen zientzien eta
arteen arloetan: sekulako ospea zuten Europan,
hala hizkuntzak, nola idazle eta artistek.Baina horrekin batera, hogeita bost
urtez etengabe gerran egon izanaren eraginez
erabat akituta zegoen Frantzia.