Historia Unibertsala»Aro berria
Westfaliako Europa
Hogeita Hamar Urteko gerraren sorburuak eta ezaugarriak
GERRAREN SORBURUEN ARTEAN, AIPAGARRIAK DIRA
ERLIJIO GATAZKAK, KATOLIKOTASUNAREN ZUZPERTZEAK
AREAGOTU ZITUENAK.1618tik aurrera hasi zen Alemanian Hogeita
Hamar urteko gerra deritzana, mendebaleko
eta iparraldeko eskualdeetan 1659-
1660. urteak arte luzatuko zena. Gerra hau
eragin zuten arrazoiak asko eta askotarikoak
izan ziren: konpondu egin behar ziren behingoz
Europako erlijio liskarrak; argi finkatu
beharra zegoen Inperioko printzeen estatuen
egoera nahasia; eta, batez ere, behin
betiko irtenbide bat eman behar zitzaion Europaren
jabetza lortzeko Frantziaren eta Habsburgotarren
arteko mendeetako borrokari.
Gerraren ezaugarriak berak berriak ziren:
aurreneko aldiz, Europako herri gehienek
hartu zuten parte gerra batean; izan ere,
V. Palacioren arabera, Hogeita Hamar Urteko
gerrak berebiziko urratsa eragin zuen
modernotasunerako bidean. Gerra hark izan
zuen iraupen izugarri luzeak ere erabakigarria
izan zen, eta ondorio nabarmenak
izan zituen nazio finantzetan; era horretan,
ekonomiaren aldetik ahaltsuenak ziren herriek
eraman zuten gerra ondoen, eta, azkenean,
haietxek izan ziren garaile.
Gerraren bilakaera
BI ALDI IZAN ZITUEN GERRAK, 1635. URTEAK
BANATUAK: IZAN ERE, URTE HORRETAN SARTU BAITZEN
FRANTZIA HABSBURGOTARREN KONTRAKO GERRA
IREKIAN.Hogeita Hamar Urteko gerra lau alditan
banatu ohi den arren, errazago ulertzen da
bi alditan bakarrik aztertzen bada, muga
1635. urtean jarriz; hau da, frantsesalk gerran
sartu aurreko aldia eta handik aurrerakoa
bereizita. 1617an, neurri guztiz zorrotzak
hartu zituen Fernando artxidukeak
Bohemian luterotarren eta nobleen kontra.
Neurri horiek oso harrera txarra izan zuten,
eta haien ondorioz etorri zen ?Pragako Defenestrazioa?
(1618-V-23), Hogeita Hamar
Urteko gerraren abiapuntu izan zena. Noble
matxinatuak Vienako ateetaraino iritsi
ziren, eta Palatinerriko Frederiko V.a hautesleari
eskaini zioten Bohemiako Koroa.
Baina 1619an Fernando hautatu zuten
enperadore, eta hark hasi zuen kontraerasoa,Espainiaren eta Bavariaren laguntzarekin:
1620an Inperioko gudarosteek erabat
garaitu zituzten txekiarrak Mendi Zuriko
borrokaldian. Ondoren, Fernandok erabat
ezabatu zituen matxinadaren arrastoak Bohemian
eta Hungarian, Espainiako osteek
Renaniako Palatinerria hartzen zuten artean.
1621. urtean beste lehiakide bat sartu zen
gerran: Holandako Probintzia Batuak. Izan
ere, urte horretan amaitzen zen Hamabi Urteko
tregoa, eta ez Olivaresek ez Nassauko
Henrikek ez zuten tregoa hura berritzeko
asmorik. Lehen borrokaldiak, Herbehereetako
inguru horretan, Ambrosio Espinolaren
Fleurus eta Bredako garaipen handiekin
amaitu ziren. Bitartean, hasia zen Frantzian
Richelieuren goraldia; Habsburgotarren kontrako
areriotasuna garbi adierazi zuen arren,
Frantziako barne arazoak zirela-eta, oraindik
ezin zuen gerran zuzenean esku hartu,
eta, hala, zeharka sartu zen.
Era horretan, Richelieuk Danimarkako
Kristian IV.a gerran sartzera bultzatu zuen,
era horretan bere arerio Gustavo Adolfo Suediako
erregea sartzeko aukerari aurrea hartzeko.
Alemanian oso indartsuak ziren oste
katolikoak: Espainiako osteek, Bavariakoek
(Tillyren agintepean), eta enperadoreak kontraturiko
enpresario militar edo kondotiero
baten (Wallenstein) gudarosteek osatuak
baitziren. Hala bada, laister garaitu zituzten
daniarrak, Hessenen eta Lutter-en, eta Wallensteinek
berriz aleman protestanteak garaitu
zituen Dassaun. 1627an inperioak Danimarkaren
kontra egin zituen erasoaldiek
arrakasta izan zuten Holstein eta Jutlandian,
eta Kristian IV.ak Lübeckeko Bakea izenpetu
beste erremediorik ez zuen izan (1629).
Danimarka garaitu ondoren, Austriako
etxearen kontrako arerio berriak behar zituen
Richelieuk lehenbaitlehen. Gustavo
Adolforen Suedia izango zen arerio hori.
Gustavo Adolfo erregea buruzagi handia zen,
suediar gudarostearen sortzailea; Poloniaren
kontrako gerran trebatu zuen, eta taktika
militarra irauli egin zuen, infanteriako talde
txikiak sortuz, mugikortasun handia zutenak,
eta artilleriaren babesarekin; horrez gainera,
politikari aipagarria zen, protestantismoaren
aldezle zinezkoa, eta Baltiar eskualdeetako
arazoez oso kezkatua; alde horretan,
Suediari eman nahi zion hegemonia,
Austriakoen nagusitasun latinoaren aurrez
aurre. Hala, Bärwaldeko ituna izenpetu zuen
Frantziarekin (1631), gerrarako diru laguntzak
ematen zizkiona, eta horren ondoren
sartu zen gerran: Breitenfeldeko gudua garaipen
erabakiorra izan zen Suediarentzat,
eta haren ondoren baita Lutzengoa ere(1632), baina garesti ordaindu beharrekoa,
erregea bera hil baitzen Lutzenen. Suediar
armadan heriotza haren ondoren izan zen
asaldua baliagarri izan zitzaien oste espainiar-inperialei,
Austriako Fernando kardinale-infantearen
gidaritzapean, Nordlingengo
guduan (1634), eta horrek enperadorearekin
bakeak egitera behartu zituen alemaniar
protestanteak (Praga, 1635).
Gerraren bigarren aldia
Katolikoen garaipenarekin bukatu zen
gerraren lehen aldia. Frantziak ez zeukan jada
gerran jokatzeko pieza gehiago, baina, ez
baitzien men egin nahi gudaroste inperalei,
zuzenean sartu behar izan zuen gerran.
Espainiarren erreakzio gogor batekin
hasi zen gerraren bigarren aldia; Kardinaleinfantearen
osteak Compičgnera eta Corbiera
iritsi ziren, Paris mehatxupean jarriz, hegoaldean
espainiarrek Ipar Euskal Herriari
eta Languedocari eraso egiten zioten artean.
Borrokaldiak izan ziren aldi berean, emaitza
desberdinekin, Italian eta bi Borgoinetan
ere, eta Alemanian berriz inperialek gidatzen
zuten gerra. Alabaina, Tromp holandar
almiranteak Oquendoren armada garaitu
zuenean (1639), espainiarrak itsas komunikaziorik
gabe geratu ziren Herbereheetan.
Lehorrean, 1638tik aurrera, zertxobait
aurrera egin zuten franko-suediarrek, baina
1640 arte gorabeherak izan ziren.
Urte horretan, Katalunia eta Portugalgo
matxinadek krisi sakon bat eragin zioten
monarkia katolikoari. Une horretatik aurrera,
bazirudien Austria etxearen kontra joango
zela gerra: 1642rako suediarrek alemanak
menderatu zituzten Breitenfeldeko bigarren
guduan; gero, 1643an, Condék espainiar
tertzioak garaitu zituen Rocroiko
gudu famatuan; suediarrak Bohemian eta
Moravian sartu ziren; Turennek Friburgo
hartu zuen eta Nordlingenen nagusitu zitzaien
inperialei; 1646an, Condék Dunkerque
hartu zuen, eta Lens gero (1648), eta
bitartean suediarrak Pragan sartu ziren.
Hondamen hark nahitaezko egin zuen
bakearen bidea bilatzea.
Bakearen aldeko ahaleginak
AZKEN BETIKO BAKE ITUNA IZENPETU BAINO HAMAR
URTE LEHENAGO HASI ZIREN BAKEA LORTZEKO
AHALEGINAK.1636an hasi ziren bakea lortzeko ahaleginak,
eta 1640az geroztik ahalegin horiek
bizkortu egin ziren. 1641ean, Hanburgon,
Westfalian (Münster eta Osnabruckeko hirietan),
hurrengo urtean bakezko biltzar bat
egitea proposatu zuen frantses enbaxadoreak.
Enbaxadore ahalguztidunen atzerapena
eta etiketa eta prozedurazko beste arazo
batzuk zirela-eta, 1645 arte atzeratu zituzten
elkarrizketak. Sistema zaila zen, bi egoitza
baitziren: Münsterren Espainia, Frantzia,
Holanda eta Inperioko ordezkariak biltzen
ziren; Osnabrucken berriz enperadorea,
Suedia, eta alemaniar estatu protestanteak.
Bestalde, guduen emaitzek ere aldatu egiten
zituzten biltzarkideen proposamenak eta
eskaerak. Hauek ziren biltzarkideak: Traufmanndorf
Inperioaren aldetik; Axel Oxenstierna
eta Selvio Suediatik; Longueville Frantzia
aldetik; eta Saavedra Fajardo eta Peńarandako
kondea Espainiatik.
Westfaliako itunak
FRANTZIAK BERE HELBURU NAGUSIAK LORTU ZITUEN
WESTFALIAN: ALEMANIA BANATZEA ETA AUSTRIAREN
HEGEMONIA BUKATZEA.Bake elkarrizketak bi urtez baino gehiagoz
luzatu ziren. Azkenean, 1648an, hasi
ziren akordioak gauzatzen; hala, Espainiak
bakea izenpetu zuen Holandarekin, 1598az
gero izatez bazena ?eskubidez? onartuz:
Probintzia Batuen independentzia, aldi berean
Espainia eta Indiarekiko merkataritzan
pribilejio batzuk eskaintzen zitzaizkiela;
horrez gainera, Eskaldaren bukaleak itxi
zituzten, eta horrek Anberesen beheraldia
zekarren, Amsterdamen alde.
Bi helburu nagusi zituen Frantziak: Espainia
eta Austriaren sistema estrategikoa
apurtu, horretarako behar ziren lur aldaketak
eginez, eta Inperioaren barne antolamendua
desegin, Europako inperio antolatzaile
baten teoria deusezteko. Bi helburuak
bete ziren Westfalian. Lehena, Pignerolo,
Phillisburg eta Brissac eskuratuz (Italia eta
Franche-Compté arteko espainiarren komunikazioak
eteten baitzituzten), eta, horrez
gainera, baita Alsaziako parte handiena eta
Rhingo Inperioko Hamar Hirien gaineko
prefektura ere. Bigarren helburua (Inperioaren
desegitea), aleman printzeei ?ius foederis?
emanez lortuko zuen, ?iusi territoriale?ri
kanpoko aliantzak ere izenpetzeko aukera
eransten baitzion horrek, eta behin betiko
desegina uzten zuen Alemania, 350 bat estatuberegainetan. Bavariak, Frantziak babesten
zuelarik, Palatinerri Garaia lortu zuen,
hautesle herri mailarekin, eta, aldi berean
beste hautesle herri bat osatu zen Palatinerri
Beherean, Frederiko V.a galtzailearen
semeari emateko.
Inperioa deseginik, Europaren antolamendua
ez zegoen jada goi mailako hatsapen
moralen mende, aitzitik, arrazoi hutsezko
hatsapenen pean geratu zen (garai hartako
arrazionalismoak agintzen zuen bezala): orekaren
eta aginpideak berdintzearen hatsapenen
eta Estatuaren arrazoiaren mende. Laister
azaleratuko zen Luis XIV.aren anbizioa,
austriarren nagusitasunaren ordez frantses
hegemonia berria ekarriko zuena.
Espainia-Frantzia
gerraren jarraipena.
Pirinioetako bakea
ESPAINIA-FRANTZIA GERRAK AURRERA EGIN ZUEN
ARREN, FRANTZIA ETA INGALATERRAREN ARTEKO
ALIANTZARI ESKER, LASTER BUKATUKO ZEN,
FRANTSESEN GARAIPENAREKIN.Espainiaren eta Frantziaren arteko gerraren
luzapenaren ezaugarri nagusia bi
erreinuen barne krisia izan zen. Frantzian,
Richelieuren eta Luis XIII.aren heriotzek
ahuldu egin zuten nazioa, eta nobleen anbizioak
gailendu ziren (nobleen Fronda),
zeinari Legebiltzarreko Fronda erantsiko
baitzitzaion gero. Baina frondisten beren
arteko etsaitasunak, gehiegikeriek eta anarkiazko
egoera orokorrak, Frondaren porrota
ekarri zuten azkenean. 1652an, erregezaleek
hiriburua berreskuratu zuten, eta, hala,
Frantziako gizon ahaltsu berriak, Mazarinok,
Parisa itzuli ahal izan zuen; 1653an errenditu
zen Bordele, frondisten azken gunea.
Bitartean, Frantziako krisia baliatu zuen
Espainiak Katalunia berreskuratzen jarraitzeko;
hala, 1651 eta 1652ko garaipenekin,
Filipe IV.ak katalan lurralde gehienak berreskuratu
zituen, eta hango Diputazioa
menderatzea lortu zuen. Herbehereetako
mugako gerrak bukatu gabe zeuden, eta
gorabehera asko zituzten. Kasu horretan,
erabakiorra izan zen Cromwellen Ingalaterraren
esku hartzea (1657). Frantzia eta
Espainia, biak, saiatu ziren ingelesen laguntza
lortzen, baina Ameriketako eskaera
komertzialak gehiegizkoak gertatu zitzaizkion
Espainiari; azkenean Frantziak
lortuko zuen ingelesen laguntza Dunkerqueko
plazaren truke. Frantses-ingelesen
lankidetzaren fruitu, Les Dunesko guduan
Espainia garaitu zuten (1658). Espainia oso
egoera txarrean geratu zen; Bake Aurrekariak
izenpetu behar izan zituen Parisen,
eta haien atzetik azken negoziazioa egin,
Faiasaien uhartean.Elkarrizketa gogorren ondoren, Pirinioetako
Bakea izenpetu zen (1659): haren ondorioz,
Frantziak Roselló eta Sardinia eskuratu
zituen, eta, Belgikako mugan, Artoisko
eskualdea, Luxenburgo eta Flandriako plaza
batzuekin. Itun hura Espainiako Maria
Teresa Infantaren eta Luis XIV.a erregearen
arteko eztei akordioarekin burutu zen; hortik
etorri zen Espainiako tronurako Borboien
eskubidea.