Historia Unibertsala»Aro berria
Validoen garaiko Europa
Austria Handien agintaldian, Karlos I.aren
eta Filipe II.aren agintaldietan, erregeek
idazkarien laguntza baliatu zuten administrazio
zereginak burutzeko. Idazkariek ez
zuten politikan esku hartzen, baina eragin
handia zuten goi mailako egituretan, garrantzi
handiko erabakiak hartzen ziren organoetan.
Idazkari askok ospe handia lortu
zuen arren ?Antonio Pérezek, adibidez?,
idazkariak burokrata profesionalak izan ziren
beti, politikan aurrera iristeko asmo
berezirik gabeak baina handinahiak, Gaztelako
unibertsitateetan ikasiak eta burokraziako
lan txikietan trebatuak, entretenido
edota meritorio gisa, adibidez. Behe mailako
nobleak izaten ziren oro har; Erregeerregina
Katolikoetatik hasi eta Filipe II.aren
agintaldira bitartean, estatuko langileak hartzerakoan
behe mailako nobleak izan zituzten
nahiago. Noble txikiak hartu izanak
Espainiako handikien haserrea eragin zuen
beti, noble handien nahia baitzen erregetzaren
ohorezko zereginak eta buruzagitzakoak
betetzea. Euskaldun askok jardun
zuten erregeren idazkari gisa, gipuzkoarrek
batez ere, Idiakeztarrek edo Arostegitarrek,
adibidez.
Valido kargua sortu eta aginpidearen
mailetan gora egin zuelarik gainbehera etorri
zen idazkari kargua. Nahiz eta idazkari
kargua ez zen erabat desagertu, ez ziren gehiago
izan erregearen aholkulari pribatuak,
burokrata hutsak baizik, erabakiak hartzen
ziren organoetan eta buruzagitza organoetan
eskumenik ez zuten funtzionarioak. Validoek
hartu zuten idazkariek jarduten zuten
kontseiluak ikuskatzeko ardura, nahierara
erabil zitzaketen gobernu agiriak eta,
batez ere, erregearen aholkulari pribatu bihurtu
ziren. Valido kargua izateak, beraz,
berekin zekarren aginpide politikoa, eta erregearen
adiskide izateak autoritatea ematen
zien handikiei, bai gortean eta baita Gaztelako
burokrazian ere. Privado edo begikoen
ospearen oinarria printzearenganako hurbiltasuna
zen, hain zuzen ere; gaztetatik printzearekin
adiskidetasunezko harremana zuten
gorteko kideak ziren. Harreman estu
horrek gerora ere irauten zuen, eta printzeak
errege izendatzen zituztenean eragin handia
zuten haiengan begiko horiek.
Printzeen heziketan ere parte hartzen
zuten validoek, baina printzearen eta validoaren
arteko harremana gehiago zen alderdi
mundutarren ingurukoa (jolasa, ekitazioa,
armak, protokoloa), ezin dira hartu
printzeen irakasletzat. Gorteak eta gortekokideek ospe handia izan zuten XVII. mendean,
sekula gehiago izan ez zuten ospe
bat. Eta hain zen handia validoaren eragina,
ezen idazle askok validoa hartzen baitute
lehen ministroaren karguaren aitzindari;
validoak indar hartzeak agerian utzi zuen
erregeak gobernuaren alor guztiak zuzentzeko
zuen ezintasuna, eta goi mailako aristokraziaren
asmoen erakusgarri bihurtu zen.
Lermako dukea valido izan zen garaian, Filipe
II.aren agintaldian, idazkarien kontrako
erreakzioa gertatu zen, Espainiako handikien
eta Erregeen artean esku hartu nahi
zutela eta. Istilu horretatik indartuta atera
zen validoa, eta aristokraziak Espainiako
politika eta administrazio organoen monopolioa
eskuratu nahi zuela erakutsi zuen;
handikiek hidalgoen edo behe mailako nobleen
kontra lorturiko garaipena izan zen,
azken batean.
Egia da, ordea, Espainiako handikien
zirkulu elitista hartan kritikak ere izan zituela
validoen lanak. Baina ez ziren karguaren
beraren kontrako salaketak izan,
kritika egiten zen unean kargu hartan zegoenaren
kontrakoak baizik. Handikien taldearen
baitan boterea eskuratzeko lehia latza
zegoen, jakina, valido kargua eskuratzekoa
batez ere. Horrela, kritikak egiten
zitzaizkion arren, validoa zen Espainiako
gizarte guztira zabaltzen zen politika eta
gizarte sistema baten goreneko mailaren isla,
Europako beste lurralde batzuetan gertatzen
zen bezala, babesgoari edo bezerogo politikoari
esker. Boterea ez galtzearren, eta
erregearen aldekotasunaz baliatuta, erregea
beren gogara erabiltzerainoko eragina zuten
validoek. Hainbat trikimailu erabiltzen
zituzten egoera horretara iristeko: estatuko
lanetan behar adinako ahalmenik ez zuela
erakutsi erregeari, edo lan haiekiko gorrotoa
sortu erregearengan, eta estatuko lanetan
ordez beste zeregin atseginagoetan zaletu
(bidaiak, ehiza, antzerkia, etab.). Hala
ere, erabakiak hartzeko guneen gaineko
kontrola eskuratu eta estatuko zereginetan
erregeari zegozkion lanak beren gain hartu
izan zituzten arren, valido bakar batek ere
ez zuen bere karguan iraun erregealdi oso
batean. Aristokraziaren gainerako kideen
gorrotoak, hondamen militarrak eta galera
ekonomikoak, edo estatuaren beraren
egoera kaotikoa zirela-eta, beste handiki
baten esku utzi behar izaten zuten askotan
beren kargua, lan hori beraiek baino hobeto
egin zezakeen beste handikiren baten
esku hain zuzen.
Espainia
ERREGEAREN LAGUNARTEKOA IZATEA ESPAINIAKO
XVII. MENDEKO ADMINISTRAZIO ETA POLITIKA
ALORREKO KARGU GORENERA IRISTEKO OINARRIZKO
IRIZPIDE BILAKATU ZEN.XVI. mendean Austria Handiek beren
konfiantza osoko idazkarien laguntza bakarrik
izan zuten arren, Filipe III.aren agintaldiaz
gero egoera hori goitik behera aldatu
zen, privado edo valido kargua eratu baitzen.
Printzearekin harremana zuen jendea
izaten zen, txikitatik printzeengan eragina
zuena eta errege-erreginek begi onez ikusia.
Validoaren bitartekaritza garrantzi handikotzat
jotzen zen erregearen prestakuntzan,
gorteko protokoloari zegozkion zereginetan
batez ere. Hala ere, harreman horretan Gaztelako
koroaren kargu politiko gorena eskuratzeko
bidea ikusi zuen zenbait noblek.
Ospe handiko zenbait valido izan ziren,
adibidez Lermako dukea (Francisco Gómez
de Sandoval y Rojas, 1553-1625), Olivaresko
konde-dukea (Gaspar de Guzmán y Pimentel,
1587-1645), eta Fernando de Valenzuela
(1636-1692). Lermako dukeak bere
osaba, Sevillako artzapezpikua, izan zuen
irakasle eta gorte giroan bizi izan zen (Karlos
printzearen merino izendatu zuten 13
urte zituela). Bere familiarentzat ospea eta
boterea berreskuratzearren Erregearen eta
printzearen etxean Ganbarako Aitoren Seme
kargua onartu zuen 1580an. Filipe III.arekin
izan zuen harremanari esker Erregeren Etxeko
ofizio pribatuen ardura eskuratu zituen
eta horrela bere lagunen, senideen eta babespekoen
aldeko politika egin zuen. Jestio
eraginkor horren bidez aginpide politikoaren
monopolioa eskuratu zuen, FilipeIII.aren laguntzarekin betiere. Lermako
dukea 1618an erretiratu zen, kardinale kargua
eskuratu zuenean; Uceda izan zuen
ondorengo, baina honek ez zuen Lermako
dukeak adina indar izan.
Hurrengo valido aipagarria Olivares izan
zen; historian zehar privado karguaren eredu
gisa ikusia izan da. Medina Sidoniako
etxearen albo adar bateko kidea zen, eta bere
familiarentzat ospea eta boterea eskuratzearren
jarri zen erregearen zerbitzura. Unibertsitatean
ikasketak egin ondoren Valladoliden
eta Madrilen hasi zen gortearentzat lanean,
aitarekin batera. Bere osaba Baltasar
de Zúñigaren babespean, Lermaren galeraren
ondoren eta Filipe IV.a erregetzara iritsi
zenean, «sumillers de corps» eta Zaldun Nagusi
karguak izan zituen. Pixkana-pixkana
gorteko mailetan gora egin zuen, harik eta
valido kargua eskuratu zuen arte. Gainerako
privadoek ez bezala, Olivaresek bazuen nola
halako gobernu programa bat, labur esanda
Gaztelako koroari behinola izan zuen ospea
itzultzeko eta erregeari ustez galdua zuen
aginpide bat itzultzeko helburuak zituena.
Bi lan horiek Espainiako gobernuan nagusitu
ziren hondamen eta gobernu ezaren sentipenari
aurre egitera bideratuak ziren. Erregeari
guztizko boterea eman nahi horretan
kanpo politika indartsua egin zuen, koroarenak
ez beste aginpide guztiak ahularazi zituen
eta, horrez gainera, koroaren ogasuna
eraberritzeko ahalegina ere egin zuen.
1642. urtean Filipe IV.ak Olivares baztertu
eta beste privado bat izendatu zuen,
Luis Haro (1598-1661). XVII. mendeko
azken privadoa Fernando de Valenzuela izan
zen, eta aurrekoak bezala, gortean gora egin
zuen, erreginaren damarekin ezkondu zenez
gero, harik eta erregearen zaldizain izatera
iritsi zen arte. Hasieran «jauregiko iratxoa»
ezizena jarri zioten erregearen konfiantzazkogizona zela eta, baina gero eta
eragin handiagoa izan zuen jarduera politikoan.
Horrela, 1676an, erregearen aholkulari
gisa karrera luzea egin ondoren, Gazelako
kontseiluetako lehendakariekin aritzeko
eskumena lortu zuen. Goi mailako nobleek
aurre egin zioten Valenzuelak eskuratu
zuen aginpideari, Joan Jose Austriakoaren
laguntzarekin, eta azkenik ihes
egin behar izan zuen Valenzuelak.
Validoen politika
EUROPAKO VALIDOEN JARDUERA POLITIKOAREN
AZTERKETA OROKORRA.XVII. mendean Europako estatu eta gizarte
gehienek zailtasun asko izan zituzten
arren, egia da estatua zuzentzeko ardura
zuten politikarien jarduera bikaina izan zela,
teorian, nahiz eta emaitzak ez ziren hain
onak izan. XVII. mende guztian zehar Europako
privadoek edo erregearen begikoek
ahalegina egin zuten beren erregeei Europako
politika nahasian protagonista papera
emango zieten estatu egiturak osatzeko eta
indartzeko. XVI. mende gatazkatsuaren ondoren,
mundu zahar ezagunaren muga fisikoak
eta irudizkoak zabaldu baitziren
mende hartan, XVII. mendean Europako
herrien zabalkunde kolonialista izan zen
ezaugarri nagusietakoa. Mende horretan jarrera
merkantilistak izan ziren nagusi, eta
horien aurrean validoek ahalegina egin zuten
baliabide ekonomikoak erabili zituzten
Mendebaleko Europan lehian ari ziren gainerako
koroak menderatzeko aukera emango
zien tresna militar eta burokratikoak osatzeko.
Merkataritza konpainia handien garaia
izan zen (frantsesenak, ingelesenak,
holandarrenak) eta eskulanen edo ontziolen
bilakaera indartu zen, halaber, garai
hartan. Valido batzuek aurreko mendeetan
konkistaturiko herrialdeen gaineko nagusitasuna
mantentzen ahalegindu ziren, eta
beste batzuek berriz, itsasoan nagusitasuna
lortzen, Ingalaterrakoak, adibidez.Privado horiek guztiek beren koroaren
gobernua eta eskumena indartu nahi izan
zuten, eta horretarako beren burokraziak eta
gudarosteak sendotu zituzten. Erreinuaren
baitan ordena publikoa mantentzeko printzipioa
zuten oinarri, baina aldi berean kanpo
politika eraginkorra egin zuten, mundu
ezaguna behin betiko menderatzeko asmotan.
Finantzen alorrean koroaren esku jarri
nahi izan zituzten berriro diru iturri guztiak,
errenten monopolioaren bidez (gatzarena
edo tabakoarena, esaterako), muga sistema
berrantolatuz, zerga biltzeko sistema
hobetuz eta koroaren ogasuna hobetzeko
gai izango ziren karguak sortuz. Laburbilduz,
monarkia absolutuen oparoaldi gisa
ezagutu izan dena ekarri zuten neurri horiek
guztiek. Eta absolutismoa nagusi zen
arren, Luis XIV.aren kasuan adibidez, kontraesan
handiko pertsonaiak izan ziren erregearen
begikoak, izan ere, gobernu arazoetan
zuten eskumena zela-eta erregearen
aginpide guztizkoa nolabait mugatu ere
egiten zutela esan baitaiteke.