Historia Unibertsala»Aro berria
Zientzia eta pentsamendua (XVI-XVII. mendeak)
Filosofia modernoaren definizio bat ematearren, filosofia modernoa subjektuaren filosofia dela esan daiteke, oro har, errealitatean (izan Izakia, greziar tradizioan, edo Jainkoa, tradizio judu-kristauean) oinarritua zen antzinako filosofiatik bereizteko. Antzin aroan errealitateak zuen lehentasuna; subjektuak bigarren mailako zeregina zuen, ez zen oinarrizko osagaia. Filosofia modernoan, aitzitik, subjektua da protagonista, eta horixe da, hain zuzen ere, filosofia honen ekarpen nagusia: gogoeta egiten duen subjektuaren garrantzia azpimarratu izana hain zuzen.
Geozentrismoaren hondamena eta fisika berriaren sorrera
ALDE BATERA UTZI ZEN LURRA UNIBERTSOAREN
ZENTROA ZELA ZIOEN IDEIA. LURRA EGUZKIAREN
INGURUAN BIRATZEN ARI DEN PLANETA BAT BAINO EZ
DELA ESATEN DA ORAIN.Zientziak filosofiaren nagusitasunean eta
tradizioan babestuta egon ziren, eta aurreramendurik
apenas izan zuten azken mila
urteetan; horrenbestez, unibertsoaren irudi
aristoteliko-ptolemaikoa zegoen oraindik
indarrean. Ikuspegi tradiziozko horren arabera,
Lurra ez zen higitzen eta unibertsoaren
erdian zegoen kokatua, halako eran non
argizagiak txertatuta zituzten esferek Lurraren
inguruan biratzen baitzuten, mugimendu
biribil perfektu batean. Unibertso itxi,
finitua zen, beraz; Zerua, «goian» kokatua,
zen ordenaren eta armoniaren gunea, eta
Lurra, «behean» kokatua, «Ilargipeko esfera»
–Aristotelesek zioen bezala–, zen zoriaren
eta ordenarik gabeko mugimenduaren gunea.
Kopernikok (1473-1543) Lurra Eguzkiaren
inguruan mugitzen zela aurkitu zuen,
ordea, eta aurkikuntza horrekin kosmosaren
ikuspegi berri bat finkatu zuen astronomian:
Lurra zeruko gainerako gorputzen
maila berean dago, ez da «zentroa». Keplerrek
(1571-1630) sakondu egin zuen Kopernikoren
aurkikuntza hura, eta planeten artean
erakarpen indar bat bazela esan zuen.
Galileok (1564-1642), azkenik, inertzia printzipioa
adierazi zuen. Izadia ikertzeko modu
berri bati hasi zen horrela, behaketa eta
esperienzia soilik harturik aintzat, eta filosofiaren
itzaletik «askatu» zen lehenengo
zientzia finkatu zuen horrela, fisika hain
zuzen ere. Fisikaren xedea mugimendua
(planetek Eguzkiaren inguruan egiten duten mugimendu eliptikoa, gorputzak goitik
behera erortzean egiten duten mugimendua,
edo Lurrean aurrerantz jaurtitako gauzaki
baten mugimendu parabolikoa) azaltzen
duten legeen adierazpen matematikoa lortzea
da. Horretarako neurri jakina duten eta
mugitzen edo atsedenean dauden (hau da
zientzia berria ezugarritzen duen ikuspegi
mekanizista, lehenagoko ikuspegi organizista,
animista edo magikoari kontrajarria)
atalez osaturiko tresna gisa (erloju bat adibidez)
hartzen du errealitatea. Newtonek
(1642-1727), metodo esperimental berriaren
bidez eta eredu mekanizista horretan oinarriturik,
baina tradizio alkimikoko zenbait
ideia ere baliatuta, «Grabitazio Unibertsalaren»
legean bildu zituen ezaguera berriak,
bai argizagien mugimendua eta bai Lurraren
eremuan gorputzen erorketarena azaltzen
dituen lege batean hain zuzen ere (lege
hori ez da betetzen atomo barruko zatikien
kasuan, XX. mendearen hasieran Einsteinen
erlatibitatearen teoriak azaldu nahi izan zuen
bezala).
Pentsamendu politikoa; Machiavelli, More, Bodino eta Hobbes
TEORIA POLITIKO MODERNOA PRINTZIPIO
TEOKRATIKOA, ALEGIA ERREGEAREN AGINPIDE
POLITIKOA JAINKOZKO AGINPIDEA DELA ZIOEN
PRINTZIPIOA, ZALANTZAN JARRI ZENEAN SORTU ZEN.Unibertsoaren irudi geozentrikoaren
ordez Kopernikok azaldu zuen sistema kosmologikoarena
nagusitu zen, esan bezala,
eta horrekin «goiko» munduaren (Zerua) eta
«beheko» munduaren (Lurra) arteko bereizketa
desagertu zen, bistan gelditu baitzen
lege unibertsal berberak betetzen dituztela
bi-biek. Ez dago pribilejiozko gunerik unibertsoan:
«goian» eta «behean» kontzeptuakkontzeptu erlatiboak dira. Eta politikaren
alorrean ere antzeko aldaketa bat ari zen
gertatzen: ordena feudala eta hierarkia sistema
kolokan zeuden. Munduaren grabitate
zentroa, politikaren alorrean, lekuz aldatzen
ari zen, eta ordu arte ezagutu ez ziren
indar batzuk ari ziren agertzen.
N. Machiavelli (1469-1527) Florentziako
Estatu Idazkaria izan zen, eta horrenbestez,
ongi asko ezagutu zituen Italiako printzerri
berriak, bereziki Cesar Borgiak burututako
lana. Machiavellik mugimendu eta joera politikoak
aztertu zituen, Galileok handik
mende batera gorputzek erortzean egiten
duten mugimendua ikertu zuen era beretsuan.
Bere esperientzia politikoan oinarritu
zen eta alde batera utzi zuen printzipio
teokratikoa, boterearen jainkozkotasunari
buruzkoa, nahiz eta Erdi Aroan ontzat ematen
zen, oro har, printzipio hori. Aginpide
politiko eraginkorrak, haren garaian bideratzen
zen moduan, ez zuen, Machiavelliren
ustez, inongo jainkozkotasunen arrastorik.
Erlijioa ez zen gizarte bizitzaren oinarria,
borroka politikorako tresna hutsa baizik.
Machiavelliren kezka, ordea, ez zen izan
bidezko gobernuak nolakoa beharko lukeen
izan aztertzea. Gobernuek boterea eskuratzeko
eta ez galtzeko erabiltzen dituzten teknikak
izan zituen aztergai.
Machiavelliren garai beretsuan, baina
haren errealismo zorrotz horren aurrez aurre,
Utopia (1480-1535) obra idatzi zuen T.
Morek; lan horretan gizarte ideal batendeskribapena egiten du Morek, arrazoi zintzoa
eta izadiaren funtsezko legeak oinarri
zituen gizarte baten deskribapena hain zuzen.
Utopian (grekeratik ou=ez eta
topos=tokia; inon ez dagoena) ez dago jabego
pribaturik, erlijio gurtza guztiak onartzen
dira, lanak ez dakar suntsipenik, sei
ordukoa da lan eguna, ekoizpenera bideratuak
ez baina atsegingarriak diren beste jarduera
batzuk egiteko denbora edukitzearren…
Irudizko gizarte hori ez zetorren bat
inongo errealitate historikoekin.
Elkarri kontrajarrita zeuden bi ikuspegi
horien artean, hau da Machiavelliren errealismo
zorrotzaren eta Moreren idealismo
utopikoaren artean, Bodin (1530-1596) zegoen.
Bodinek erregetzaren dotrina bat osatu
zuen, boterea erregearen esku zegoela
zioena, baina orobat esaten zuena botere
hori ezin zuela erregeak tirano baten modura
erabili, ezta Machiavellik deskribatu
zituen metodoen arabera ere; erregeak gizarteko
kideen batasuna bermatzeko erabili
behar zuen bere boterea, arau etikoak,
izadiaren legeak eta jainkoaren legeak begiratuz
betiere. Eta zalantzarik gabe, Estatua
egitura artifiziala da, gizakiek sortua, ez
Jainkoak emana.
Hobbesek (1588-1679) kontratu moduan
azaldu zuen artifizialtasun hori. Hobbesek
uste zuen, Aristotelek ez bezala, gizakia
ez dela berez izaki soziala, izaki berekoia
baizik, bere beharrak asetzea beste
kezkarik ez duena berez. Horren arabera,
berezko edo jatorrizko egoera guztiek guztien
kontra gerran diharduten egoera bat
litzateke. Egoera horretatik ateratzeko irtenbide
bakarra gizarte hitzarmen bat egitea
da, gizabanako guztiek beren «berezko
askatasunari» uko egin eta aginpide guztia
biltzen duen errege baten mende jartzea
alegia. Erregea hitzarmen horretatik kanpo
gelditzen da, ordea, bera baita berezko eskubideak
gorde ditzakeen bakarra, eta bera
da, halaber, bake bidezko elkarbizitza, «berezko
legeak» –hau da autokontserbazioaren
sena betetzera bideraturiko berekoikeria
arrazionalizatzea– betearazten dituena, helburu
hori lortzeko edozein bide erabiltzea
zilegi duela. Teoria horrek azaltzen du erlijio
gerren garaian Europak bizi zuen egoeratik
abiatuta estatu absolutista nola sortu zen.
Filosofia arrazionalista; Descartes eta «cogito»
DESCARTES FILOSOFOAK FISIKAN IZADIAREN
EZAGUERAREN INGURUAN IZAN ZENAREN MAILAKO
IRAULTZA BAT BIDERATU ZUEN.Izadiaren ezaguerak lorturiko arrakastaren
liluran, Kopernikok eta Galileok fisikarenalorrean egin zutenaren neurriko
berrikuntza bat egin nahi izan zuen Descartesek
(1596-1650) filosofian ere. Horretarako
esperientziaz eta kontzientziaz
kanpoko eragile guztiak bazter utzi behar
ziren (antzinako eta Erdi Aroko filosofoen
eta teologoen esanak barne, edo zentzu
komunaren eta zentzuen lekukotasunak
barne), eta printzipio edo oinarri berri bat
bilatu behar zen, filosofia berria zimendu
sendoen gainean eraikitzeko. Bilatze horrek
«gogoeta esperientzia» handia eskatzen
du, ahal bezain zalantza erradikala metodikoki
proposatu eta azken ondorioerataraino
eramatean datzan esperimentua, hain
zuzen, horrela lortuko delakoan ziurtasun
zalantzarik gabe eta sendoena; filosofia
guztia berrantolatzeko –eta zientzia horretan
beste guztiak oinarritzeko– aukera
emango duen printzipio berri bat, hain
zuzen.
Abentura filosofiko horretan, zalantzan
jar daitezkeen egia guztiez gabetzen da
Descartes, era aski behartuan bada ere: zalantzan
jartzen du tradizioa, ohiturak, zentzu
komuna, zentzuen lekukotasuna egiazkoak
ote diren, eta horrela, zalantza egiten
du munduaren beraren eta bere gorputzaren
existentziaz ere. Matematiken
egiatasuna ere zalantzan jar daiteke horren
arabera, baina horretarako mutur-muturreko
hipotesi bat eman behar da: gu engainatu
nahian dabilen jeinu gaizto bat ote
den hipotesia, jainko gaizto bat delakoa,
alegia.
Baina eszeptikoa ia etsipenera eraman
zuen infernu hartan, beste egia bat aurkitu
zuen filosofoak: «bada pentsamendua». Zalantzakinguruko guztia baztertu duenean,
bada zerbait zalantza horri gaina hartzen
diona: zalantza egiten ari naizelarik ere, ezin
dut zalantzarik izan gogoaren jarduera bat
badela, gogoeta badela. Antzinako filosofia,
kanpo errealitatearen behaketan murgilduta
zegoenez (Izaki edo Jainko gisa tematizaturik
errealitatea), apenas kezkatu zen
Descartesek agerian utzi zuen subjektuaren
gogoaren jarduera horretaz, filosofia modernoaren
muina izango den gertaera horretaz
alegia. Gogoeta egiten duen subjektua (hau
da arrazoitzen, sentitzen, desiratzen, etab.. uena) izaki aktiboa da, izaki ekoizlea: irudiak,
kontzeptuak, ideiak… sortzen ditu. Eta
gure gogoaren ekoizpen horien existentzia
ezin da zalantzan jarri (horrela, norbaitek
ispilatze bat duenean ez dago zalantzarik
bere gogoan oasi bat badela; galdetu behar
dena da ea irudi horri dagokion gogoaz
kanpoko errealitaterik baden, alegia basamortuan
irudi horri dagokion errealitaterik
baden).
Filosofia modernoak horrela ekin zion
subjektibitatearen, niaren, kontzientziaren
eta gizabanakoaren askatasunaren goratzarrearen
bideari, goratzarre horretan kanpo
errealitate, errealitate material edo mekanikoaren
(res extensa) eta izpirituaren, gogoaren,
pentsamenduaren errealitaearen (res
cogitans) artean erro-errotiko bereizketa
eginez. Subjektibitate hori da, hain zuzen
ere, pentsamendu modernoaren oinarrietako
bat.