Historia Unibertsala»Aro berria
Herri kultura eta pentsamolde magikoa
Aro Berriko Europa kristauan, erlijioak pentsamolde eta adierazpide modu unibertsala
eskaintzen zuen, gauza guztietan ageri zena. Esan daiteke agian astrologia, asmakeria,
animismoa eta izadiaren beldurra, alkimia, aztikeria, deabruak hartua izatea, sorginkeria
eta sendaketa magikoen sinesteak, horiek guztiak ohiko gauzak zirela garai hartan,
eta era berean onartzen zituztela gehientsuenek, izan jende hezia nahiz ezjakina.
Eliza ofizial guztiek sineste monolitikoen ereduak zabaldu nahi izan zituzten; Errefomatik
aurrera zabaldu ziren eredu horiek, sermoi, ikasbide, dotrina, erlijio heziketa
eta herri misiolarien jardunaren bidez, baina oso zaila da argitzen horrek guztiak zer
adierazten zuen hartzailearentzat. Nolanahi ere, azpimarra daiteke oso lotura estuak
zeudela, gizartearen maila guztietan, erlijioaren eta ezkutukoaren forma desberdinetan
sinestearen artean.
Herriaren sinesteak eta gogo moldeak Aro Berrian
SANTUENGANAKO ETA ANDRE MARIAGANAKO
DEBOZIOA DIRA HERRI SINESTEEN OINARRIA. ERLIJIOAK
ORAINDIK ERE BIZIMODU ARRUNTA TAXUTZEN DU,
IZUAK ETA HERIOTZAREN BELDURRAK LEKUA HANDIA
DUTEN EUROPA BATEAN.XV., XVI. eta XVII. mendeetan, kristau
erlijioa zen masen ideologia; nekazariek eta
hiriko behe mailako estamentuek beren lehentasunak
izaten zituzten erlijio kontuetan,
eta gai ziren erlijio aldaketaren nolakotasuna
bultzatu, oztopatu edo aldatzeko.
Behe mailek erlijio berrikuntzak onartzea,
edo haien kontra egitea, delako berrikuntza
horren nolakotasunaren eta norainokoarenaraberako gauza izaten zen, eta
baita Europako eskualde desberdinetan jokoan
ziren eragile politiko eta sozialen araberakoa
ere. 1520 ondoko hamarraldian,
Alemaniako eskualde gehienetan, herriko
jende xehea, meatzariak eta laborariak, gogotik
lotu zitzaion Erreformari.
Herriko tradizioari zegokionez, oso sustraitua
zegoen santuen gurtza, hainbeste non
Kontraerreformak santuei otoitz egitearen
balioa berretsi baitzuen. Kontraerreformaren
garaian, Urbano VIII.ak herri kanonizazio
arautu gabeak debekatu zituen arren,
bazen oraindik sentikortasun ofizialik santutasunaren
herri ezagutzarekiko. Santu
batzuen gurtza aldatu edo indartu egin zen.
Hala adibidez, senarraren kontinentziaren
eredutzat hartu izan zen San Jose. Andre
Mariarenganako debozioa berriz, nolakotasunez
behintzat, ez zen ia aldatu, eta areagotu
ere egin zen.Errealitatearen ia alde guztietara iristen zen
erlijioa, bai Europan, bai beste zibilizazioetan
ere; sinesteak oraindik ere oso agerikoak
ziren kultura bizitzan edo eguneroko bizimoduaren
agerraldietan. Era horretan, inoiz
baino zabalduagoa eta hedatuagoa zegoen
debozio erlijiosoa. Garai honetan ez zegoen,
ezta erlijio mailan ere, irakaskuntza arauturik,
hitzaren gaurko zentzuan. Alabaina,
analfabetismoa gorabehera –nekazarien artean
zegoen batez ere analfabetismoa zabaldua–,
oso indar handia zuen elizak kulturaren
zabalkundean, eta predikuaren bitartez
irakasten zuten elizgizonek. Alde horretatik,
frantziskotar eta domingotar ordenetako
fraideek egin zuten ahaleginik handiena.
Induljentziak salbamen aukerak ugaritzen
zituzten txeke modukoak ziren; horrelaxe
hartzen zituen behintzat herriak. Herriaren
masek harreman etengabea behar zuten izan
mundu sakratuarekin; horregatik, asko ugaritu
ziren erromesaldiak eta erlikien gurtza.
Baina, seguraski, izua, heriotzaren beldurra
eta kontsolamenduaren bilaketa nagusi ziren
sentikortasuna zen herri debozioaren
ezaugarri nabarmenena. Jesukristoren nekaldiaren
gurtza hedatu zen; oinazea islatzen
zuten gaiek biziki erakartzen zuten herria.
Xehe-xehe agertzen zuten predikariek,
alderdi morbosoak ere sarritan erantsiz,
Jesukristoren nekaldia. Heriotza lehen mailan
zegoen beti, irrikaz irakurtzen ziren kristaua
heriotza on baterako prestatzen zuten
liburuak.
Herri kultura Aro Berrian
KULTURAREN SEKULARTZEA, ETA HUMANISMOAREN
OINARRI ZIREN HASTAPEN ARRAZIONALISTAK,
ELITEENGANA BAIZIK EZ ZIREN IRITSI. BIZI-BIZIRIK
DIRAU HERRI XEHEAREN KULTURAK.Ahozko literaturarekin, jolasarekin, inauteriarekin
eta dibertsioarekin lotu zen herri
kultura; elitezko kultura bakar baten mendean
zegoen, eta hura berriz lanaren etikarekin,
neurrizkotasunarekin, hezkuntza eta
arrazionaltasunarekin bat zetorren batez ere.
Gizarteko maila behereneko kultura aldakorra
zen ordea, eta arrazionaltasunaren, alfabetizazioaren,
modernotasunaren aldera
egin zuen, eta azkenean haiek jabetuko ziren,
berez, kontinenteko zibilizazio oroz.
Herriaren jolasaldiei dagokionez, ezin da
neurtu zein balio zuten adibidez musikak,
dantzak eta jaialdiek Aro Berriko jendearen
eguneroko bizimoduan. Ezin ukatuzkoa da
halere bat-bateko musika, zale huts zirenek
interpretatzen zutena, eta, zehatzago, abestiak,
eguneroko gauza zirela. Margolari eta
eskultoreei dagokienez, eta arkitektoak alde
batera utzita, ez zegoen seguraski herri
merkaturik.Txerpolariek eta inprimatzaileek saltzen
zituzten liburuxka eta idatzi ugarietan ere
islatzen da herriaren letretako kultura. Alfabetizazioaren
eta hezkuntzaren hedatzeak,
agintariek diziplina morala eta soziala hobetzeko
zuten nahiari loturik izan zuen eraginik,
dudarik gabe, erlijio sinesteekin zerikusia
zuten herri jarreretan. Azpimarra daitezke
adibidez Erreforma eta hasierako Kontraerreformaren
ageriko ondorioa izan zela garai
hartan laiko ezjakinen sineskeria, idolozalekeria
eta ezkutuko paganismotzat jotzen
zena desagertaraztea.
Pentsamolde magikoa
XIII. MENDETIK AURRERA JO ZUTEN GORENA
EZKUTUKO MAGIAK ETA MAGIA BELTZAK, ETA XVI.MENDEKO INKISIZIOAREN KRONIKETAN IZAN ZUTEN
BATEZ ERE LEKUA. ITALIAN, BERPIZKUNDEAREN
GARAIAN, ASKO ERABILI ZEN MAGIA.Hasteko, ageriko gauza da zer ulertzen
dugun pentsamolde magikoa esaten dugunean:
fenomenoak agertzeko izadiaz gaindiko
kausetara jo, eta kausa horietan beretan
bilatzea haien konponbidea. Baina berehala
konturatuko gara horixe bera dela
erlijioak existentziaren aurrean duen jarrera,
eta, hortaz, nekez finka daiteke magiaren
eta erlijioaren ikusmoldearen arteko
muga. Magia bere sistema propioa sortzen
saiatzen da, eta, magiazko jardun batzuk,
okerreko bidetik bada ere, alkimia adibidez,
har daitezke gerora zientzialariek frogaturiko
saioen aitzindari gisa. Oso erraz
igarotzen da batetik bestera da magiaren eta
erlijioaren arteko muga, eta, hain zuzen ere,
sarritan igaro zen XVI. mendean. Alde bereizgarriei
dagokienez, erabakigarria da izadiaz
gaindiko indarrekiko erlazio pertsonalen
nolakotasuna; kristautasunari begiratuz
gero, ikusiko dugu Jainkoaren ardurapean
jartzen duela kristauak bere burua: eritasunen
kontra edo uzta txarren kontra, erreguzko
erromesaldiak eta penitentziazko
prozesioak egiten dira. Gaitz horien kontra,
aztikerien bidez izadiaz gaindiko ahalmenak
behartu ditzakeela uste du
pentsamolde magikoak. Baina otoitz egiten
zuten haiek berek besteek egin zitzaketen
aztikerien indarrean sinesteak, horrek
pentsamolde magikoaren baitan sartzen zituen;
izan ere, azken finean, magiaren ahalmenean
sinesten baitzuten, Jainkoak zilegitzen
zuen zerbait balitz bezala, deabruaren
indarretik zetorren zerbait alegia.
Deabrua, XVI. mendeko zibilizazioan,
erlijioaren eta mundu magikoaren arteko
zubi moduko bat zen. Herriak bezala, klase
landuek ere, nobleek eta elizgizonek berek,
uste osoa zuten deabruak etengabe
esku hartzen zuela gizonen gauzetan. Deabruaren
esku hartzeak ohiz kanpoko gauza
guztiak azaltzen zituen, garai hartakoezjakintasunak engainutzat hartzen zuen
oro, era horretan hutsegiteak eta heziketa
falta estaltzen zirela. Gauza jakina denez,
Fray Luis de León heresiaz susmagarri zelako
atxilotu zuten. Inkisizioaren sistemaren
arabera, bere hutsegiteak aitor ditzan
agintzen diote. Eta, zer gertatzen da? Harrigarria
badirudi ere, aztikeriazko liburu baten
erabilera dela-eta, zalantzak aitortuko
ditu Fray Luisek.
Bi magia mota bereiz daitezke, magia
beltza eta magia zuria. Bada halaber mendi
ingurukoetako magia eta hirietako magia:
sorginak, gizonezko nahiz emakumezko,
mendikoak dira; hirietan berriz aztiak izaten
dira, Celestinaren modukoak. Magiak
giza bizitzaren alderdi nagusiekin du zerikusia:
jakintzarekin, maitasunarekin, sexuarekin,
ezbeharrekin, bizi asmoekin eta amets
ezinezkoekin.
Sorginkeria eta sorginen kontrako jazarraldia
SORGINEN ESESTEA OBSESIO BAT IZAN ZEN ARO
BERRIAN EUROPAN. USTEZKO SORGINAK MILAKA
KONDENATU ZITUZTEN EPAILEEK SUTAN HILTZERA.XVI. mendeko gizonarentzat, deabruak
dena nahasten zuen, eta harexei egozten
zitzaion gerta zitekeen ezbehar oro. Sorginen
eta aztien ahalmen magikoak, jakina,
deabruarekin egindako itunetatik zetozen,
eta, hori zela-eta, eman beharreko ordaina
heriotza izatea –nomalean sutan erreta–,
hori berez zetorren. Gizarteak sorginak
bazirela uste zuen. Sorginen esestea obsesio
bat izan zen Europan; Espainian ez zen
hainbestekoa izan, epaile zibil frantsesek,
alemanek edo ingelesek baino tentu handiagoz
jokatu baitzuten inkisidoreek, agian
ulertzen zutelako sorginak eta sorginenmundua ez zirela benetako arriskua ez Elizarentzat,
ez Hispaniar Monarkia Katolikoa
deitu zen monarkia konfesional harentzat.
Aitzitik, Europako gainerako lekuetako
epaitegietan, ustezko sorginak milaka kondenatu
zituzten sutara. Esaten zenez, deabruarekin
ituna egiterakoan, bizkarrean,
edo sexuan, marka bat egiten zien hark
sorginei azazkalaz, eta animalia bat ematen
omen zien opari, haren aurpegia lagun
izan zezaten. Sorginkeriaren kontrako
zapalkuntza kanpaina berehala geratu zen
Inkisizioko agintarien eskueran, eta laister
lortu zuen aita santuaren onespena. Ustezko
errudun haiek emakumezkoak ziren
gehienak, eta, hala, emakume sorginen
ehiza bihurtu zen sorginkeriaren kontrako
kanpaina. Alemania, Frantzia, Suitza, Ingalaterra,
Italiako iparraldea eta Eskozia
izan ziren sorginen ehiza gogorrena izan
zen eskualdeak. Oro har, indar handiagoa
izan zuen Europa protestantean katolikoan
baino, Frantzian izan ezik, eta azpimarratzekoa
da oso eskasa izan zela Espainian
eta Irlandan.
Aski izaten zen ustezko sorginaren kontra
bi lekukoren adierazpena, haren epaia
erabakitzeko. Aztien eta sorginen kontrako
prozesu luzeak bestelako itxura hartu zuen
teologoek, aho batez denek, sorginen ahalmenak
asmatutzat hartu ezik, aitzitik, guztiz
benetakotzat jo zituztenean, deabruaren
laguntza zela bide. Aski ziren adierazpen
anonimoak epaiketak abian jartzeko.
Haurren eta adimen gutxikoen adierazpenak
ere baliozkotzat hartzen ziren. Oinazea
zen aitorpenak lortzeko biderik hoberena;
eta, sorginkeria, deabruarekin egindako
ituna izanik, heresiaren alorrean sartzen
zenez gero, ondorengo pena sutan
erretzea besterik ezin zen izan, eta, ahal
zelarik, geldiro erretzea.