Historia Unibertsala»Erdi aroa
Italia XIV-XV. mendeetan: herrialde oparoa baina zatitua
Ordura arte eragin handia izandako bi aginte ahuldu izanak –germaniar inperioa eta aita santua– garrantzi handia izan zuen Azken Erdi Aroko Italiako politikan. Aginte hutsune ura, batik bat ipar aldean, hiriek bete zuten, asko indartzeaz gainera erabateko burujabetza eskuratu baitzuten. Horietako batzuk –Florentzia, Venezia eta Milan, esate baterako– eskualdeko hiriburu bihurtuko ziren aurrerago. Italia, beraz, zatiturik zegoen politika arloan, nahiz eta, harritzekoa ez den bezala, harreman lotura handiak izan, kultur ondare bera eta antzeko dialektoak baitzituzten. Era berean, alde handia zegoen penintsularen ipar aldetik hego aldera. Ipar aldean, eskulangintza eta merkataritza oparoko hiriak ziren nagusi. Hego aldeak, aldiz, biztanle gutxiago izateaz aparte, eta hiri tradizioa bazuen arren, nekazaritzan, abeltzaintzan eta egitura feudaletan oinarritutako ekonomia zuen, batez ere.
Iparraldeko hiri handiak
MILANEK , VENEZIAK ETA FLORENTZIAK GEROZ ETA
INDAR HANDIAGOA ITALIAREN IPAR ALDEANMilan egoera ezin hobean zegoen Italia
ipar aldeko potentzia handietako bat bilakatzeko.
Merkataritza oparoa izateaz gainera,
dinamismo handiko eskulangintza
sektorea zuenez, Lonbardiako hiri aberatsena
eta jendetsuena zen XIV. mendearen
hasieran. Oparotasun horrekin batera, gizarte
borroka larriak bizi zituen, eta guelfoen
eta gibelinoen arteko gatazka politikoek
are eta zailago bihurtzen zuten
egoera. Hainbeste iskanbilaren ondoren,
diktadura edo jaurgo batean amaitu zen
guztia. Visconti familiak merkatarien eta
aristokraten konfiantza irabazi zuen eta aginpideanesertzeaz gainera kargua oinordetzakoa
egin zuen. Haren agintepean Po ibarrera
hedatu zen Milanen eragin eremua,
eta inguruko hiri asko hartu zituen mendean
(Piacenza, Cremona, Parma, Pavia, eta
beste zenbait). Viscontitarren agintepeko
aldi distiratsuena, Giangaleazzoren agintaldia
izan zen (1385-1402). Duke titulua eskuratu
zuen eta biltzen zituen errenta oparoak
(1.200.000 florin urtean) eta aginte
militarra konbinatuz, Verona, Pisa eta Siena
bere babespean hartzea lortu zuen, horrek
Florentziaren haserrea piztu bazuen ere.
Giangaleazzoren seme batek, Filippo Mariak,
Milanen hedakuntza politikari ekin zion
berriro eta hori izan zen XV. mendearen
lehen erdian gerra berriak pizteko arrazoietako
bat. Ederki baliatu ziren gerra horiez
condottieri edo mertzenario buruzagiak baiaberasteko eta bai politika postuetan igotzeko.
Hain zuzen ere, horietako batek,
Francesco Sforzak, Filippo Maria hil ondoren
(1446) Milanen gertatu zen aginpide
krisiaz baliaturik, agintea hartu zuen
1450ean eta bere dinastia ezarri zuen.
Florentziako errepublika, bizi izan zituen
gizarte eta politika gatazken garrantziagatik
eta konplexutasunagatik, Berpizkunde
garaiko estatu interesgarrienetakoa
dela esan daiteke. Guelfoen eta gibelinoen
arteko gatazkak, popolo grosso (gremio nagusiak,
merkataritza oligarkia) eta popolo
minutoaren (gremio txikiak, eskulangintzako
sektore apalak) arteko borrokekin
konbinatzen ziren. XIV. mende osoan zehar
luzatu ziren barne borroken buruan,
popolo grosso osatzen zuen oligarkiaren
bandoa atera zen garaile. Oligarkiaren nagusitza
horri egin zitzaion desafio larriena
ciompi edo artile kardatzaileen matxinada
izan zen, 1378tik 1382ra gertatua. Baina
haren ondotik etorri zen kontrairaultzak
herri xehea oinperatu eta gutxiengo aberatsaren
nagusitza sendotu zuen. Oligarkia
horren kanpo politika hedakorra izan
zen (Pisa beretu zuten 1406an eta Livorno
1421ean), itsasora irteera bat bilatzen baitzuten
Errepublikarentzat. XV. mendean, hiriko
leinu ahaltsu batek hartu zuen aginpidea,
Medicitarrenak, eta 1434tik aurrera hiriko
jaun eta jabe bihurtu ziren. Dinastia
sortu zuen Cosimo Medicik, eta haren ondorengoek,
Giulianok eta Lorenzok, Florentziako
politika nahi zuten bezala maneiatzen
bazuten ere, kontu handia izan
zuten, itxurazko gobernu era gisa, errepublikari
eusten. Quattrocento deitu garaia
zen: urte haietan, agintarien babespean
(mezenasen figura), humanismoaren eta
arteen zentro gailen bihurtu zen Florentzia.
Veneziaren gobernu modua ere errepublika
zen, merkatari eta bankari gutxi
batzuen kontrolpean bazegoen ere. XIII.. endearen azkenetatik, oligarkiaren esku
zegoen aginteko organo gorena, Kontseilu
Handia zeritzana, eta erakunde horrek hautatzen
zituen bai Senatuko kideak, collegio
izenekoa osatzen zutenak (batzorde eragilearen
funtzioak betetzen zituen) eta bai
duxaren aholkulariak. Dux edo dogo zelakoa
zen, teorian, estatu burua, baina haren
aginpidea, izatez, aurrez aipatu diren
erakundeek zaintzen eta mugatzen zuten.
Veneziako oligarkiaren segurtasuna bermatzeko,
beste erakunde bat eratu zen
1315ean, Hamarren Kontseilua, eragin handiko
auzitegi moduko bat, sekretua, duxa
bera heriotzera zigortzerainoko ahalmena
zuena. Kanpo politikaren arloan, Venezia,
XIV eta XV. mendeetan, Mediterraneoko
itsas bideak kontrolatzen saiatu zen, eta horrek
Genoaren aurkako gerra amaigabeak
ekarri zizkion, hiri huraxe baitzen, hain zuzen, Veneziak merkataritza alorrean zuen
aurkari handiena. Politika hedakor horren
beste joera bat, Terra ferma zelakoaren
konkistari ekitea izan zen, Italiaren ipar
ekialdeko lurraldeez jabetzea, alegia, eta
hala, Padua, Vicenza eta Verona (1406) lehenik,
eta gero Bergamo (1428) bereganatu
zituen, Milanek gogor aurka egin zion
arren. Milandarren eta veneziarren arteko
liskarrak –Italiaren ipar aldeko nagusitasuna
jokatzen zuten–, Lodiko Bakearekin ebatzi
ziren (1454). Hitzarmen horretan Adda ibaia
jarri zuten bi potentzien eraginpeko eremuen
mugatzat. Esan liteke itun horrek,
oreka politikoa ezaugarri izango zuen aldi
baten hasiera markatu zuela Italian, Florentzia,
aita santua eta Napoli ere tartean baitziren.
Aita santuaren estatuak
PARADOXA BAT: AITA SANTUAK, KRISTAUTASUNAREN
BURUZAGI ESPIRITUALA IZANIK ERE, NAHIKO LANAK
ZITUEN BERE ESTATUETAN AGINPIDEARI EUSTENXIV. mendearen hasieran, Italiaren erdi
aldean, Aita santuaren estatuak deitzen zitzaienak
zeuden: Erroma eta bere ingurumaria
–Lazio deitua–, Ankonako Marka,
Romagna eta Umbria. Garai hartan ez zuten
eragin politiko handirik, aita santua
Avignonen egoten baitzen, eta Erromako
hiria bera zatituta zegoen, euren artean borrokan
zebiltzan familia ahaltsuen artean:
Colonna eta Orsini, esate baterako. Nahasmendu
hartaz baliaturik, Cola di Rienzo izeneko
iraultzailea aita santuaren kontra altxatu
zen eta Erroman berriro errepublika
ezartzeko ahaleginak egin zituen. Rienzok
hasieran garaipena lortu bazuen ere (1347),
aita santuak heretiko aldarrikatu eta eskumikatu
egin zuen, eta azkenean berriro lehenean
geratu zen guztia. Aita santuaren
gainerako estatuetako egoera ez zen hobea,
tokian tokiko despoten mende baitzeuden(Malatesta, Ordelaffi, Manfredi, eta beste
hainbat) eta askotan aita santuaren aurkako
jarrera garbia zuten jaun horiek. Kontestu
horretan ulertu behar da Gil Carrillo de
Albornoz kardinalaren berrantolakuntza
lana. Izan ere, 1353tik 1367ra bitartean, aita
santuaren estatuak baketu eta XIX. mendera
arte iraungo zuten Egidiar konstituzioak
izeneko lege araudi berriak ezarri baitzizkien.
1377an itzuli zen aita santua Erromako
egoitzara, baina hurrengo urtean,
1378an, Sartaldeko Zisma gertatu zen eta
berriro ere, krisi eta anabasa aldia etorri
zen. 1417ra arte, bi aita santu izan zituen
Elizak, bata Erroman eta Avignonen bestea.
Behin egoera hori gainditu ondoren,
aita santuak bere aginpidea sendotzeari
ekin zion eta horrekin batera, Italian zituen
lurraldeei eusten saiatu zen. Horretarako
erabili zuen bitartekoetako bat nepotismoa
izan zen, hau da, administrazioko
zenbait postutan eta kardinal karguetan
ahaideak jartzea. Sistema horrek bazituen
bere eragozpenak, eta horietako bat zen
aita santu batetik beste baterako iragaite
aldiak arazotsuak izaten zirela, aita santu
berriak, lehen zeudenak kendu eta bere
ahaideak jartzen baitzituen haien lekuetan.
XV. mendeko aita santuek geroz eta luxu
handiagoko gorteak zituzten eta euren izena
hobetzearren kulturaren babesle gisa
agertzen hasi ziren. Hala egin zuen, esate
baterako, Sixto IV.ak 1471tik 1484ra bitartean,
bere garaiko humanista eta artista
handien mezenas izan baitzen.
Napoli eta Siziliako erreinuak
ANJOUTARREN ETA ARAGOITARREN ARTEKO LEHIAXIII. mendearen azken hamarraldietatik
zetozen aragoitarren eta anjoutarren arteko
liskarrak, biek jabetu nahi baitzuten
Italiaren hegoaldeaz eta Siziliaz. Anagni
(1295) eta Caltabellotako (1302) bakeen
ondoren, lortu zen nolabaiteko oreka. Napoliko
erreinuak anjoutarren mende jarraitu
zuen, eta Sizilian, aldiz, Aragoiko Jaime
II.aren anaia, Federiko, (1296-1377) bere
dinastia propioa ezartzen saiatu zen. Geroago,
behin Federikoren leinua agortu zenean,
Aragoiko koroaren lurralde bihurtuko
zen Sizilia, Caspeko hitzarmenaren ondoren
(1412). Bitartean, Napoliko baroiak,
euren aginpide feudaletan sendo baitzeuden,
sarri altxatzen ziren Anjouko erregearen
aurka. Eragozpen horiek gora-behera,
Anjouko Roberto erregearen nortasun handia
izan zen XIV. mendearen lehen erdia
gehien markatu zuena. Errege hori, izan
ere, Avignongo aita santuen alde eta Germaniar
Inperioko Henrike VII.a eta Bavariako
Luisen aurka agertu baitzen, eta horrekoso izen ona eman zion nazio artean
Napoliko monarkiari. Baina egoera erabat
aldatu zen mendearen bigarren erdian. Joana
I.aren erreginaldia (1343-1381) oso gorabeheratsua
izan baitzen, oinordekotza
arazoak zirela eta, beste zenbait anjoutarrekin
izan zituen borrokengatik. XV. mendearen
hasieran gauzak zertxobait zuzendu
ziren arren –Karlos III.a erregeak ia
Erromaraino hedatu zuen Napoliko erreinua–,
Joana II.aren agintaldi nahasiak
(1414-1435) oinordekotza arazo larriak utzi
zituen Napoliko monarkiarentzat. Izan ere,
nola Joana II.ak legezko oinordekorik ez
zuen izan, hiru oinordeko izendatu zituen
baten faltan: Anjouko Luis, Aragoiko Alfontso
V.a, eta Anjouko Renato. Borroka
ezinbestekoa zen, eta azkenean, bere trebezia
politikoari esker, Aragoiko erregea
geratu zen nagusi. 1442an Napoliko tronuan
eseri zenetik, Turkiako otomandarrei
eusteko politikari ekin zion, eta aldi berean,
Lodiko hitzarmenak izenpetu zituen.
Alfontso V.a errege zela, eta haren mezenas
paperari esker, Italiako Humanismoaren
eta Berpizkundearen zentro handietako
bat bihurtu zen Napoli. Alfontso
V.a hil zenean, haren seme Ferrantek hartu
zuen erregetza (1458-1494) eta aita santuarekin
politika harreman onak finkatzea
izan zuen helburu nagusia. Agintaldian,
hala ere, ez zuen arazo faltarik izan, Napoliko
noblezia ez baitzegoen matxinadarako
zituen joerak ahaztuta.