Historia Unibertsala»Erdi aroa
Herri judua Erdi Aroan
Juduen diasporaren ondorioz, I. eta II. mendeetan, hebrear komunitateak eratu ziren
Erromako Inperio osoan. Geroago ere, germaniar erreinuak sortu zirenean, ez zen aldaketa
handirik izan. Nolanahi ere, komunitate horiek gorabehera handiak izan zituzten
Erdi Aroan zehar. Bizantzioko inperioko judutegiek, adibidez, behin eta berriro pairatu
behar izan zituzten enperadoreen debekuak eta trabak bizitzaren alor guztietan.
Sartaldetarrek, berriz, aurrena, karolingiar enperadoreen agindupean, tolerantziaz jokatu
bazuten ere, gero, XIV eta XV. mendeetan, kanpora egotzi eta konbertitzera behartu
zituzten. Egoera horrek hartaraturik, Italiako eskualde batzuetan, Europako sortaldean
edo Otomandar Inperioan zokoraturik bizi izan ziren aurrerantzean. Izurriteak
edo krisi ekonomikoak izaten zirenean, edota erlijio fanatismoarekin batera, berehala
zabaltzen zen juduen kontrako sentimena. Kristauek edozein zoritxarren erantzule egiten
zituzten juduak. Juduen printzipio erlijiosoen oinordekoak eta berritzaileak ziren
neurrian, haien tradizioen etsai nagusiak ziren aldi berean. Islamaren mendeko lurraldeetan
bizi ziren hebrearrek askoz bizimodu egonkorragoa izan zuten, nahiz eta arazoak
ere izan zituzten, almorabideekin eta almohadeekin, adibidez, al-Andalusen, XII.. endean zehar. Hala ere, oztopoak oztopo, juduek lan handia egin zuten ekonomian
eta kulturan. Urrutiko lurraldeekiko merkataritza harremanak kontrolatu zituzten luzaro,
kredituaren erabilera menderatu zuten bere alderdi guztietan, eta lehen mailako
filosofia, teologia eta medikuntza eskolak sortu zituzten.
Lehen Erdi Aroa
Juduen egoera frankoen Galian, ostrogodoen
Italian eta bisigodoen Hispanian,
okerrera egin zuen monarkia horiek erlijio
katolikoa hartu zutenean, edota, ostrogodoen
kasuan bezala, bizantziarren aurrean
makurtu behar izan zutenean. Hispanian,
VII. mendearen bukaeran, bisigodoen mendean,
juduak kanporatzeko eta derrigorrez
konbertitzeko aginduak ere azaldu ziren
azkenerako haien kontrako dekretuetan. Ez
da harritzekoa, beraz, juduek musulman
inbasoreen alde egin izana VIII. mendearen
hasieran.
Hala ere, egoera hori erabat aldatu zen
Karlomagnok inperioa osatu zuenean. Gauzak
eraberritu nahiak ekonomiaren eta eskulangintzaren
alde egitea bultzatu zuten,
bai enperadorea bera bai haren ondorengoak
ere. Eta juduak, harremanetan baitzeuden
elkarrekin Mediterraneoko eskualde
guztietan zehar, garrantzi handiko laguntza
izan zitezkeen aurrerabide horretan. Ez
da harritzekoa, beraz, karolingiar enperadore
eta erregeek (VIII-X. mendeak) hebrearrei
beren mendeko lurraldeetan kokatzen
lagundu izana eta abantaila juridikoak eta
ekonomikoak eman izana. Luis Errukiorrak
goi funtzionario bat ere izendatu zuen,
magister judeorum bat, hebrearren kontuez
arduratzeko.
Juduek harremanetan jar zezaketen Europako
sartaldea harekin zuzeneko harremanak
ez zituzten beste alde batzuekin, hala
nola Bizantziorekin eta Islamarekin, handikiristen baitziren, besteak beste, larrua, esklaboak
eta hainbat produktu exotiko. Mediterraneoaren
ondo-ondoko eskualdeetatik
Frantziako iparraldera zabaldu ziren, eta
baita Ingalaterrara ere, normandiarrek
1066an konkistatu zutenean. X. mendetik
aurrera, lehenengo germaniar errege eta enperadoreek
era berean jokatu zuten, eta
Alemaniako iparraldeko eta sortaldeko eskualdeakkolonizatzerakoan, juduak arduratu
ziren Baltiar itsasora eta Sortalderako
merkataritza bideak zabaltzeaz. Eta hala,
hebrear komunite handiak sortu ziren bide
horietako hirietan: Magdeburgo, Worms,
Kolonia edo Pragan.
Elizgizon batzuek ?adibidez, Agobardo
Lyongoak eta haren ikasle Amolonek? juduen
kontra egindako adierazpenak ez ziren
kontuan hartu, agintariek askoz interes
handiagoa baitzuten juduen inguruan sortzen
zen onura ekonomikoan.
Juduen arteko elkartasuna zela bide, haien
komunitateen arteko merkataritza harremana,
judutegitik judutegira, mundu ezagun
guztira zabaldu zen.
Gurutzadak
Karolingiarren garaiko lasaitasun aldia,
lehenengo alemaniar enperadoreek luzatua,
XI. mendean egin ziren eliz berrikuntzekin
batera amaitu zen. Gizartea, kristau habeen
gainean eraikia, finkatzen ari zen oraindik,
eta juduen kontrako idazkiak, oihartzun gabeak
artean, gero eta hots handiagoa hasi
ziren ateratzen.
XI. mendearen bukaeran Lur Santura
egin zen Lehenengo Gurutzada juduen kontrako
esetsaldi amaigabe baten hasiera izan
zen. Ez baitziren bakarrik musulmanak sinesgabeak,
baita kristauen artean bizi ziren
juduak ere. Eta hala, errege, aitonen seme
eta are elizgion batzuek halakorik gerta ez
zedin egindako ahaleginak gorabehera,
gurutzatuen gudarosteek gogor eraso zieten
judutegiei Sortaldera bidean, bai Lehenengo
Gurutzadan (1096), bai Bigarrenean
(1146), bai Hirugarrenean (1189). Eta
ghettoak sortu ziren halabeharrez, babesleku
gisa, baina baita bakarleku gisa ere; juduak,
gainera, jantzietan marka bereizgarriak
eramatera derrigortu zituzten.
Goi mailako intelektualek teologo kristauen
eta juduen arteko eztabaidak antolatu
zituzten hebrearrak federa konbertitzen
saiatzeko, baina, nolanahi ere, juduen kontrako
gorrotoa erabat zabaldu zen kristau
talde sozial gehienen artean. Deabruzko
gauzekin lotzen zen judua, eta pozoitzeak,
hilketak, sineskeriak eta abar egozten zitzaizkion.
Askotan apaizek eta frailek berek (domingotarrek
eta frantziskotarrek batez ere)
berotzen zuten herriaren irudimena, eta
edozein aitzakia (krisi politikoa, arazo ekonomikoak)
baliatzen zuten judutegien aurka
indarkeriaz jotzea zuritzeko. Nolanahi
ere, eraso horien atzean, askotan, asmo jakin
batzuk ezkutatzen ziren. Ez da ahaztu
behar salerosketa edo kreditua zela judu
askoren lanbidea, eta lanbide horietan ez
dela asko behar etsaiak egiteko.Juduen kontrako indarkeriaren une gorena
Frantziako hegoaldeko pastorello-en
erasoak izan ziren; judutegi askori eraso
zieten, eta hebrear asko bataiarazi zituzten.
Izurrite Beltza ere, Europako biztanleriaren
heren bat baino gehiago hil zuena, juduen
kontra erabili zen, eta komunitate askok
pairatu zituzten horren ondorio ezin beltzagoak.
Aldi berean, ordu arte juduek baizik bete
ez zituzten zeregin batzuk ?kreditua, esate
baterako? kristauak betetzen hasi ziren. Hori
dela eta, kristauentzat ez zen lehen bezain
beharrezkoa hebrear komunitatea, eta erregeentzat
ere, lehenago ekonomia sustatzeko
behar-beharrezkoak izan bazituzten ere,
jadanik ez zuen zentzu handirik haiek babesten
saiatzeak. Eta hala, jendearen bortxakeriaren
eta lehia ekonomikoaren hurrengo
urratsa juduak kanporatzea izan zen.
Erregeek eta printzeek beren aginpidea
berresteko, edo propaganda gisa, edo erlijio
eta politika batasuna lortzeko, edo, bestela,
ekonomia interesengatik baliatu zituzten
neurri horiek. Aurrena Eduardo I.a Ingalaterrakoa
izan zen, 1290ean; gero, Frantzian,
ahalegin batzuek huts egin ondoren,
Karlos VI.ak bete zuen, 1394an, deserriratzeko
agindua; Austriatik 1420an aldegin zituzten;
Bavieratik, berriz, 1450ean. Gehienak
kristautasunera bihurtu ziren, kanpora ez
zitezen; edo Italiara emigratu zuten; edo
Europako ekialdera, bestela, Hungariara eta
Poloniara gehienbat. Hala, Europako sortaldean,
hebrear komunitateak eratu ziren
lehenengo aldiz. Azkenak, Iberiako penintsulakoak,
mendearen bukaeran bota zituzten:
Gaztela eta Aragoitik 1492an, Portugaletik
1496an, eta Nafarroatik 1498an.
Bizantzio eta Islama
Sortaldeko inperioak, izan zuen mila urteko
historian, gogor jokatu zuen, ia beti,
juduen kontra. Justinianok (525-565), adibidez,
mugatu egin zituen sinagogetako azalpenak
eta Talmud ikasketak, eta, halaber, VII-
IX. mendeetan, konbertitzera behartu zituen
komunitate asko eta asko. Hala ere, juduen
lanbideak (nekazaritza, merkataritza, medikuntza)
errespetatuak izan ziren beti.Gurutzatuek Bizantzio hartu (1204) eta
Konstantinoplako Latin Inperioa sortu zutenean
pairatu zituzten juduek, Sartaldean
bezala, unerik latzenak. Gero, hala ere,
greziar enperadoreak nagusitu zirenean ez
zen askorik aldatu egoera. Horregatik, XV.. endean, turkiarrek lurraldean sartu eta
Konstantinopla hartu zutenean (1453), hebrearrek
harrera ona egin zieten.
Islam herriek, berriz, ez zuten juduekin
erlijio arazo handirik izan. Mahomak oinarri
hartu zuen ?Liburuko jendetzat? zeuzkaten.
Kristauak ere ?Liburuko jende? ziren,
baina etsai politikoak zituzten Espainian,
Bizantzion edo Lur Santuan; juduak, berriz,
ez ziren hain arriskutsuak. Hori dela eta,
musulmanek nahiko ongi hartu zituzten
hebrear komunitateak; haiek hiriko kulturan
finkatu ziren gehienbat, merkataritza
sare zabalak eratuz. Judu asko kalifa eta
emirren aholkulari, enbaxadore edo bankari
izan ziren, eta juduen Erdi Aroko kulturaren
muina Islamaren mendeko lurretan eratu
zen, Al-Andalusen eta. Alabaina, herri erradikalagoak
?almorabideak eta almohadeak?
nagusitu ziren aldietan ?Marokon eta al-
Andalusen XI eta XII. mendeetan, adibidez?
, herri horien erlijio herstura pairatu behar
izan zuten hebrear komunitateek, eta ihes
egin behar izan zuten musulman toleranteagoak
zeuden aldeetara, eta are kristauen
mendeko lurraldeetara ere. Al-Andalusen
bizi ziren hebrear komunitateak han bertan
geratu ziren kristauek Errekonkista egin
zuten bitartean, erosoago baitzeuden kristauen
mende almohadeen mende baino, eta,
noski, beren komunitateei atxiki zieten Granadako
erreinuan.
Ekonomia eta kultura
Hebrear komunitateak izan ziren, dudarik
gabe, kultura eta ekonomiaren zuzpertzaile
nagusiak Erdi Aroan. Baziren nekazaritzatik
edo aberezaintzatik bizi ziren
familiak, ezinbestekoak juduen elikatze arau
bereziak zirela eta. Baina, urrutiko komunitateekin
ziztuzten harremanez baliaturik,
Erdi Aroko merkataritza zuzpertzeagatik eta
horretarako ezinbestekoak ziren maileguak
egiteagatik nabarmendu ziren gehienbat.
Mailegu txikiak haien eskuetan egon zirenluzaro, baina ez txikiak bakarrik, orobat
aurki daitezke mailegatzaile juduak erregeen
bankarien artean, jaun feudal handien artean,
edo goi burgesiako jaunen artean.
Gero, eliza katolikoa, ekonomia ahalik eta
gehien zuzpertzeko, maileguetan askatasunez
jokatu behar zela jabetu orduko, burgesia
izan zen, merkatuan, juduen etsai edo
lehiakide nagusia.
Baina merkataritza ez ezik, Europako eta
Islam herrietako judutegien arteko harremanek
orobat zuzpertu zuten kultura ere. Judah
ha-Levi eta Abraham Ibn Ezra tuterarrek,
adibidez, goien mailara jaso zuten
hebrear literatura, mistikaren alorrean, edo
literatura erlijiosan eta bidaia liburuetan. XII.. endeaz geroztik intelektual juduak filosofia
klasikoan adituak ziren, eta, filosofo islamiarrak
bezala, hura interpretatzen saiatu
ziren. Aldi berean, batzuen eta besteen artean,
Sartaldera transmititu zuten. Hala beraz,
filosofian, hebrearren artean, Maimonides
nabarmendu zen. Erreinu kristauetako
itzultzaile eskoletan ere ez zuten zalantzarik
izan judu adituenak hartzeko, haien bidez
hebrearrek eta musulmanek dagoeneko
menderatzen zuten filosofia, literatura
edo medikuntzaren ezaguera beretzeko.
Europako unibertsitateak osatu ahala, ordea,
XIII. mendeaz aurrera, eta bertako intelektualak
prestatu ahala, hebrear herriaren
kultura baliatzetzeko arrazoiak ere ?lehenago
mailegatzaileekin gertatu zen bezala?
zentzua galdu zuen kristauentzat. Horra,
beraz, XI. mendeaz gero antisemitismoa
oso errotua zegoen gizarte batean, kristauentzat
juduak kanporatzeko beste arrazoi bat.