Historia Unibertsala»Erdi aroa
Erregimen feudalaren aldakuntza eta sendotzea
Mendebalean, karolingiar dinastiaren aldia amaitu zen eta haien ordez, 987. urtean, capetarrak nagusitu ziren. Gertakari horrekin batera, karolingiarrak, aldian aldiko zailtasunak gorabehera, mantentzen saiatu ziren aginpide zentralizatuaren irudi eta printzipioa ere amaitu egin zen. Egitura politikoen krisiak lurraldeetako printzeak ere ukitu zituen; erregeen ordezkaritza autonomia handiz erabiltzen zuten haiek: dukeak, markesak, kondeak, apezpikuak eta abadeak. Hala, orokorrean eta lurralde batetik bestera alde handiak izan baziren ere, pertsonaia nagusi haien aginpidea itzaliz joan zen zegozkien aginpide egiturak desagertuz zihoazen heinean, justizia auzitegiak antolatzeko edo osteak gerrarako deitzeko ahalmena galduz zihoazen heinean alegia. Horrenbestez, hanhemen sortu ziren matxinada txikiek, leinuen arteko borrokek eta indarkeria giroak egoera larrian jarri zituzten aginpide tradizionalak, garai hartako zenbait elizgizonen kexa sutsuek agerian utzi zutenez. Baina egonkortasun eta ziurtasunik ez horrexek eraginda, biztanleria guztiaren gainean bere aginpidea ezarri zuen gudari talde geroz ugariago sortu zen aitoren semeen arteko maila apalenetan. Biztanleriaren babesa bermatzeko aitzakiarekin, kanpoko erasoen arriskua apaltzen hasia zen unean hain zuzen, gaztelu berriak eraiki zituzten gudari horien egoitza izan zitezen. Gaztelu haiek agintaritza publikoaren ordezkari ziren duke edo kondeeen aginpidea alde batera utzirik eraiki ziren ehienbat, haien tokian tokiko ordezkarien edo lurjabe handienetako aberatsenen ekimenaren ondorioz. Hala, ia mugarik gabeko aginpidea ezarri zuten gazteluaren inguruan, gazteluaren eremuan, bizi zen jendearen gainean. Agintzeko eta zigortzeko eskumena, ban deitua, beren esku hartu zuten eta, horren ondorioz, biztanleria osoaren gaineko nagusitasuna hobeto bermatzeko ezin konta ahala baliabideren jabe egin ziren. Modu horretara gaztelau burujabeen gailentasuna ezaugarri nagusia duen garai berri bat abiatu zen, XI. eta XII. mendeak hartu zituena.
Bakea eta Jainkoaren su etena
JAINKOAREN BAKEA ETA SU ETENA ELIZGIZONEK
BULTZATURIKO MUGIMENDUA IZAN ZEN ETA
INDARKERIA GELDITZEA ZUEN HELBURU.975 inguruan eta milagarren urtearen
aurreko eta ondoko hamarraldietan, Frantziako
hegoaldeko apezpiku batzuk kontzilio
edo batzarretan bildu ziren bakea berriz
ezartzeko edo indarkeria gelditzeko asmoz.
Ezagutzen diren hitzarmen edo kanon zaharrenetan,
Charroux-ko 989ko kontziliokoetan,
elizen edo armarik gabeko elizgizonen
aurkako edozein motatako indarkeria
eta nekazarien aziendaren lapurreta kondenatzen
ziren. Baina beste elizbarrutietan
geroztik segidan egin ziren kontzilioetan gai
gehiagotara zabaldu ziren debeku horiek.
Kontzilio haietan egon ohi ziren erlikien
bertutez, hitzarmenekiko errespetua ezarri
nahi zuten zinaren bidez eta zinausleak eskumikuaz
mehatxatzen zituzten. Horrek
ordu arteko mekanismo juridiko tradizionalek
eraginik ez zuten alorreta epaitzeko
eta zigortzeko ahalmena ematen zien apezpikuei.
Are gehiago, 1038an, BourgeskoAimon artzapezpikuak gudaroste bat bildu
ahal izan zuen Jainkoaren bakeari zegozkion
hitzarmenak armen indarrez ezartzeko,
baina erabateko porrota jasan zuen ekimen
hark. Hasieran, herriko jende askok
hartu zuen parte batzar haietan, agian indarkeriaren
lehen biktimak nekazariak eta,
oro har, armarik gabeko biztanleak zirelako.
Baina, eraso eta lapurreten eragile ziren
gudarien aurka elizgizonek erakutsi zuten
kontrakotasuna ñabardurez eta salbuespenezbeterik zegoen, bai haien arteko lokarriak
sendoegiak zirelako, bai Elizaren mendeko
jaurerrietan ere indarkeria ezinbestekoa
zelako, elizak bere gailentasun soziala
ezarriko bazuen.
Batzar haiek, Akitaniako hasierako gunetik,
1020-1030 urteetatik hara, Mendebaleko
beste lurraldeetara hedatu ziren: Proventza
eta Kataluniatik Normandia eta Flandriaraino,
Clunyko lekaideen laguntza erabakigarriarekin,
baina baita zenbait apezpikuren
aurkakotasun ez askoz apalagoarekin,
Frantziako iparraldean batez ere. 1040.. rteetan elementu berri bat agertu zen:
Jainkoaren tregoa. Beronen bidez edozein
indarkeria mota debekaturik geratzen zen,
baita gudari armatuen aurkakoa ere, asteko
edo liturgia egutegiko egun jakinetan. Baina
gero eta gehiago duke eta kondeen, hots,
aginpide laikoen laguntza hartzen zen kontuan
erabakiak aplikatzeko; hori dela eta,
mugimendu hura funtsezko elementua izan
zen duke eta kondeen aginpidea sendotzeko.
Jainkoaren bake eta tregoak lagundu
zuen Elizak indarkeria bidera zezan eta,
hala, Kristau herriaren etsaien aurkako indarkeria
soilki jo zuten legezkotzat Bestalde,
gizartearen sailkatzea bermatu zuen: alde
batetik, gainerakoak babesteko ardura zuten
gudariak, eta bestetik elizgizonak, hauei
armen erabilera debekatu eta eginbide espiritualak
oroitarazten zitzaizkiela. Horiez
gainera nekazariak zeuden; berauei ordena
hirukoitzaren ideologiak obeditzeko eta gainerakoen
mantenurako lan egiteko zeregina
ezarri zien.
Basailutza eta feudoa
BASAILUTZA HARREMANAK IZAN ZIREN NOBLEZIA
FEUDALA OINARRITU ZUTEN MEKANISMOAKXI. mendeko testu batzuek, Chartresko
Fulbertok Akitaniako Gilen V.ari idatzitako
gutunek, adibidez, leialtasunaren edo ?fede
onaren? balioa azpimarratzen zuten, eta traizioa
salaketzen. Baina lehenago leialtasun
hura gizon libre guztiek botere politikoarekiko
zuten eginbidea bazen ere, XI. mendean,
gizon batek beste bati egindako zinaren
ondorioa izan ohi zen.
Ebanjelioen edo erlikien gainean egindako
leialtasunezko zinak norbait bere jauna
deituko zuen beste baten basailu bihurtzen
zuten erritu nagusi bietako bat zen
?bestea omenaldia zen?. Nolanahi ere, testuinguru
guztiz desberdinetan erabiltzen
ahal zen basailutza. Adibidez, gaztelu bateko
jaunaren eta haren inguruan bizi zen
gudari taldearen arteko harremanak arautzeko
formula baliagarria zen, baina denborarekin
basailutza aristokraziaren goreneko
mailan ezarri zen, hau da, kondeen,
dukeen eta erregeen artean. Horren antzera, desberdinak ziren kasu batzuetan eta besteetan
hitzartzen ziren eginbideak ere. Aipaturiko
leialtasun horretaz gain, norbere
jaunaren aurka joateko debekua zekarrena,
basailuek laguntza eta aholkua ematera
behar zezaketen beren burua. Laguntza
horietako lehena, askotan, armen zerbitzua
izaten zen, nahita nahiezkoa gazteluko eremuan
jaunaren aginpidea ezarriko bazen.
Baina jaunarengandik urrun bizi eta maila
goragoko aitoren semeetakoak ziren basailuentzat
eman beharreko laguntza mugatuagoa
eta saihetserrazagoa zen, batez ere, askotan
gertatzen zen bezala, aldi berean
hainbat jaunen basailu zirenean.
Basailuek, beren aldetik, ordainsariak
hartu ohi zituzten jaunen eskutik. Behereneko
mailetan ordainsari hori mantenua edo
armak eta zaldia uztea izan zitekeen. Baina
basailuek feudoren bat hartu ohi zuten gehienetan,
hau da, leialtasunaren eta laguntzaren
ordain ematen ziren zernahi motatako
ondasun edo errentak. Askotan, feudoak
jaurerri arruntaren edo sortzen zituen
errenten zati bat ziren; horretatik ondoriozta
daitekeenez, jaurerrian bertan bizi izanez
hango errentak eskuratzen laguntzen
zuten basailu haiek haren emaitzetatik ere
har zitzaketen sariak. Hala eta guztiz ere,
basailuek feudoen gainean zuten kontrola
beren gizarte mailaren araberakoa zen beti
ere. Feudoak herentziazkoak egiten saiatu
ziren denak baina ezbairik gabe, feudoen
gestioari dagokionez, aitoren seme handiek
autonomia handiagoa zuten gudari taldeetako
gudari soilek baino. Gainera, basailutzaren
eta feudoen hedatzeaa aski desberdina
izan zen Europako geografian zehar;
hala, adibidez, normandiarrak Ingalaterran
nagusi izan ziren garaian aitoren seme guztiek
erregeak feudo moduan utzitako lurrak
bazituzten ere, ez zen horrelakorik gertatzen,
ez eta gutxiagorik ere, beste lurralde
batzuetan.
Jaurerri feudala
ARISTOKRAZIA FEUDALAK NEKAZARITZAKO
BIZTANLERIAREN GAINEAN KONTROL POLITIKO ETA
SOZIALA EZARTZEKO ESPARRU GISA ERABILI ZUEN
JAURERRIA.Jaurerriak bi prozesu paraleloren bidez
eratu ziren. Lehen buruan, jaunek jabe txikien
bizkarretik eskuratuz pilaturiko lurren
emaitza ziren jaurerriak. Jaun horiek, lurren
gaineko kontrolari esker beren laborariengandik
zentsuak jasotzen ahal zituzten, dirutan
edo gauzatan, eta batez ere uztaren
zati bat, jaurerri batetik bestera, eta jaurerri
beraren barneen ere, leku batetik bestera
desberdina izan zitekeena. XI. eta XII. mendeetan,
ekonomiaren hazkundearen konpaseanbada ere, jaunak gero eta tasa handiagoak
eskatuz joan ziren.
Baina beste jaurerri batzuk jatorri publiko
edo fiskaleko ondasun eta botereez
jabetzearen ondorioz ere eratu ziren; ondasun
horiek izan zitezkeen, adibidez, kondeek
erregeengandik eskuratutako lurrak,
edota errege horiek berek eliz erakundeei
emandako inmunitateak, gero maila apalagoko
aitoreen semeen eskuetara pasatu zirenak.
Kasu horietan ez ziren lur soilak jabez
aldatzen zirenak, baizik eta, batez ere,
agindu eta zigortzeko ahalmena, ban deitua.
Ban jaurerria, beraz, lurralde jaurerriari
gehitu zitzaion, errege aginpidetik gazteluetako
nagusi ziren jaunengana zihoan banatze
prozesuaren bidez. Izan ere, ban-jaurerri
hori gaztelu barruti batean bizi ziren eta,
horrexegatik, gazteluko jaunaren agindupean
zeuden gizaki guztien gainean ezarri
zen.
Ban jaurerritik lortzen ziren errenten jatorria
zerga publikoak izan zitezkeen, gerora
gazteluetako erregeek beretu eta zabaldu
egin zituztenak. Adibidez, alor militarreko
errentak dira: gotorlekuen eraikuntza
eta konpontze lanak, jaunari, haren gizonei,
zaldiei edo gonbidatuei eman beharreko
janariak. Merkatuetako salerosketengatik
edo bidesari gisa eskatuak atal horretan
berean sartzen dira. Jaunak eskubide
zuen, orobat, basoaren erabilera beretzat
bakarrik hartzeko, eta hartatik ehiza produktuak
atera nahi zituenari ordaina eskatzeko.Gainera, ban-aginpidearekin oso lotura
estua zuen justizia banatzeko eskubideak
ere hainbat sarrera ekar zezakeen, isun
edo ondasun bahituen moduan. Baina ezin
esan daiteke ban-jaurerriaren errenta guztien
jatorrian argi eta garbi errege eskubideak
zirenik. Hain zuzen ere, errenta haietako
batzuk gutxi-asko bidegabeko ezarpenak
ziren eta aurrekorik ez zuten gazteluetako
jaunen baitan. Azkenik, jaurerria zenbait
ekonomia jardueraren gaineko monopolioarekin
ere osa zitekeen, urteko zenbait
sasoi jakinetan, ardoaren salmentarekin,
edota errota eta labeen erabilerarekin.
Errenta horien guztien bidez, nobleen
klase geroz ugariagoa eta bitartekari zein
jaunen agente asko nekazarien lanen kontura
bizi ahal izan ziren. Ban hark, beraz,
nekazarien familien gaineko kontrola eskaintzen
zien jaunei. Haien esku hartzeak
eguneroko bizitzaren alderdi asko ukitzen
zuen, ezkontzeko edo mugitzeko askatasuna
eta norberaren ondasunak herentziaz
ondorengoei uzteko ahalmena batez ere.
Hori guztia dela eta, ez dira beti gizaki erabat
asketzat hartzen, joputzaren mendeko
gizakiak zirelako.