Historia Unibertsala»Erdi aroa
Islamaren sorrera eta zabaltzea (VI-XII. mendeak)
Islam aurreko Arabian bizi ziren leinuak nomadak ziren, eta artzaintza, salgaien garraioa
eta Arabian barrena zebiltzan karabanen harrapaketa ziren haien baliabide nagusiak.
Testuinguru horretan, Meka hiriak gora egin zuen, eta garrantzi handiko merkataritza
gune bihurtu zen. Musulmanen ustean, Alak, haien jainkoak, hainbat profeten bidez hitz
egin zien gizonei, eta Mahoma izan zen profeta horien artean azkena. Mahoma Mekan
jaio zen 570. urtean. Jaditxarekin ezkonduz aberastu egin zen arren, gainbehera egindako
klan batekoa zen Mahoma, eta agian horregatik kezka handia zuen gizarte desberdintasunekiko.
Islamak gizarte arazoei erantzun zien, eta elkartasuna goretsi zuen
merkatari aberastuen indibidualismoaren aurrean. 610. urtean izan zituen Mahomak
lehenengo agerkundeak. Haren jarraitzaileak ugaritzen hasi ziren. Merkatariek Mekatik
bota zuten, eta orduan Medina hirira jo zuen. Joate hura izan zen musulman egutegiaren
hasiera: Hegira (622. urteko uztailaren 16a). Medinan egoitza hartu ondoren, musulmanak
erkidegoan bildu ziren, eta Mahomaren jarraitzaileen kopurua gero eta gehiago
ari zen handitzen. 630. urtean Mahoma Mekara itzuli zen, garaile, eta Kaaba musulmanen
gurtzaren gune nagusi bihurtu zuen. Musulmanen sinesteak kristauenen antzekoak
dira (monoteismoa Ala jainkoarengan gorpuztua, aingeruak eta deabruak, Infernua
eta Paradisua, profetak eta liburu sakratuak). Bereziagoak dira musulmanen «betekizunak»,
«Islamaren zutabetzat» hartzen direnak: ageriko fede aitorpena egitea, hiruzpalau
aldiz egunean otoitz erritua egitea; aldi jakin batzuetan barau egitea, Ramadan
hilabetean bereziki; borondatez eta elkartasunez limosna ematea; eta Mekara erromes
joatea ahal den guztietan. Mahoma hil zenean (632) Islama Arabiako erdialdean
eta hegoaldean hedatua zen.
Islamaren sorrera eta hedatzea
EHUN BAT URTETAN ISLAMA INDIARAINO ETA IBERIAKO
PENINTSULARAINO IRITSI ZEN. OMEIARREK ETA
ABBASIARREK ZIBILIZAZIO JASO ETA LANDU BAT SORTU
ZUTEN, EUROPAREN HISTORIAN AZTARNA HANDIA UTZI
ZUENA.Islama bizkor hedatu zen Indiako iparekialdera
(712) eta Afrikako iparraldera,
Egipton (643) eta Magreb barrena. 711. urtean
musulmanak Iberiako Penintsulara iritsiziren, eta ia penintsula osoa beretua
zuten 716. urterako. Frantziako hegoalderantz
aurrera jarraitu zuten, baina Karlos
Martelek garaitu zituen Poitiersen (732).
Hura izan zen sartaldeko Europan musulmanek
izan zuten muga. Bizantzioko inperioko
gudarosteek atzera eginarazi zieten,
eta Konstantinoplak tinko eutsi zien
haien erasoei.
Beretuak zituzten herrietan musulmanek
ez zituzten herritar haiek beren erlijiora bihurtzera
behartzen; bestela baizik, «Liburuko»
(Biblia) beste bi herrien ?kristauak
eta juduak? sinesteak errespetatzen zituzten.
Baina, VIII. mendearen erdialdeaz geroztik,
gero eta jende gehiago bihurtu zen
islam erlijiora.
Mahomak, hil ondoren, arazo larri bat
utzia zien musulmanei. Ez zituen arautu
kalifa herriaren barneko ondorengotza
arauak, ezta aginpideak Islamean nola izan
behar zuen ere. Musulman gehienen ustean
?sunnia? aginpidea herriak aukeratutako
kalifen esku egon behar zuen; kalifa horiek
ez ziren hutsezinak, eta koranaren tradizioa
eta Sunna errespetarazi behar zuten. Xiiak
gutxiengoa ziren; haien ustez, berriz, aginpideak
Mahomaren suhi Aliren eta haren
ondorengoen esku behar zuen egon. Oinordekotzahark berekin zekarren gainera
kalifak erlijio buruzagi hutsezinak izatea,
profetaren odola baitzuten haren alaba Fatimaren
bidez. Zatiketa horrek liskar handiak
sortu zituen islamaren baitan. Borroka
haiek zirela eta musulman inperioa estatu
askotan zatitu zen berehala. Kalifa Omeiarren
eta Abbasiarren arteko gerrak X. mendeaz
geroztik gero eta handiagotu ziren
zatiketa haien adierazgarri izan ziren, 750.. rteaz geroztik Abbastarrak izan zirela garaile.
Harrezkeroztik kalifa abbasiarrek ez
zuten lortu Islamaren batasun politikoa
mantentzea. Probintzietako gobernadoreen
eta gudarosteko buruzagien aginpidea gero
eta handiagoa zen probintzietan. 945. urtean
Buiiek (xiiak) agintea hartu zuten Bagdaden
eta 1062 arte gobernatu zuten kalifa
Abbastarren izenean. Arazo handiak izan
ziren musulmanen mendeko lurralde askotan.
Afrikako iparraldean eta Arabian liskar
gorriak izan ziren artzainen eta nekazarien
artean, gobernuek ezin konponduzko liskarrak
hain zuzen. Agintea lurraldeka banatu
zen. Almohadeek eta almorabideek
estatuak antolatu zituzten Maroko, Aljeria
eta Tunisia inguruan; fatimatarrek Egipto
gobernatu zuten; turkiar seljuzidak Bagdaden
sartu ziren eta estatu txiki asko sortu
zituzten han. Gainera, erresuma kristauen
garaipenek musulmanei lurraldeak eta gizonak
kentzen hasiak ziren Al-Andalusen,
Palestinan eta Sirian.
Arazo politikoak gorabehera, musulman
kultura batasuna ez zen galdu aldi hartan
zehar. Arabiar hizkuntzak, arabiar guztiek
ikasi eta hitz egiten baitzuten, homogeneotasuna
eman zien fededunei, zeinahi ere
zirela musulman erlijioaren aurrean zituzten
jarrerak eta zeinahi ere zela haien sekta.
Al Andalus. Konkistatik Taifa erreinuen bukaerara
IBERIAKO PENINTSULA KONKISTATU ONDOREN
MUSULMANEK ERDI ARO OSOAN IRAUN ZUEN ESTATU
BAT SORTU ZUTEN; OSO ESTATU AURRERATUA ZEN
HURA, ZUBI BATEN GISA, BI MUNDU ELKARTU
BAITZITUEN: SORTALDEA ETA SARTALDEA.VII. mendearen hasieran musulmanek
bere mende zuten Afrikako iparraldea, Damaskoko
kalifaren agindupean. Berberiarrak
ziren haien indar nagusia. Krisian zegoen
erreinu hispaniar-bisigodo bati esker
musulmanak Iberiako Penintsulan sartu ahal
izan ziren 711n. Hurrengo bost urteetan,
bizkor baino bizkorrago, musulmanek ia
penintsula osoa konkistatu zuten, edo,
hobeto esanda, hango buruzagiak errenditu egin ziren. Ordu arte zeuden lur jabetzak
eta aginteak ia zeuden zeudenean errespetatu
ziren; kristauek zein juduek nork bere
kristautasunean eta judutasunean jarraitu
ahal izan zuten, jaray izeneko zerga ordaintzearen
truke; baina, azkenik, biztanle gehienak
Islamera bihurtu ziren. Hori bai,
gutxiengo izanagatik (150.000-200.000),
Afrikako iparraldeko berberiarrak eta, batez
ere, arabiarrak hasiera-hasieratik gailendu
ziren Al-Andaluseko gizartean. 717. urteaz
geroztik da hain zuzen ezaguna Al-
Andalus izena. Konkistatzaile horietako askorentzat
Al-Andalusen kokatzeak mailaz
Assabiya baino goragoko benetako estatu
bat antolatzeko aukera eman zien.
750. urteaz geroztik, urte hartan bota
baitzituzten Damaskotik abbastarrek omeiatarrak,
Abderraman I.a, agintetik botatako
dinastiako kide bat, Iberiako Penintsulan
kokatu zen eta Omeiatarraren Emir Herria
sortu zuen, abbastarrek haren familiari
egiten ari zitzaizkion sarraskitik ihesi (756-
929).
Estatu hori lau buruzagiren agintepean
indartu eta sendotu zen: Abderraman I.a
(756-788), Hisam I.a (788-796), Al-Hakam
I.a (796-822) eta Abderraman II.a (822-852).
Emir herri izatez arabiar eta sunni gisa tankeratu
zen. Estatu hura zentralizatua eta burokratizatua
zegoen, haren erakundeak
egonkorrak ziren, eta zerga baliabide handiak
zituen; emirra zuen gidari eta bisirrek
(ministro gisakoak) gobernatzen zuten,
haien artean hatxib edo lehen ministroazelarik nagusi. Kulturaren aldetik, Al-Andalusek
Irakeko, Pertsiako eta beste herri batzuetako
elementuak hartu zituen, eta Sortaldearen
eta Sartaldearen arteko zubi moduko
bat izan zen.
Aldi hura guztia ez zen liskarrik gabea
izan. Liskar horietako batzuk gutxiengo
konkistatzailearen eta herri konkistatu eta
Islamera bihurtuaren edo muladien arteko
tirabirek sortu zituzten, muladiak baztertuta
baitzeuden. Larriagoak izan ziren VIII.. endearen bukaeran Marketako edo Al-
Andaluseko mugaldeetako altxamenduak,
arabiar-berberiar konkistatzaileek nekezago
menderatzen baitzituzten haietako biztanle
ahaltsu eta erdi independenteak. Biztanle
behartsuenek ere istiluak sortu zituzten.
Horien artean aipagarria da «hiri bazterreko
matxinada» (Kordoba, 818), eskulangileak
eta dendariak zerga bidezko zapalkuntzaren
aurka matxinatu zirenekoa.
IX. mendearen erdialdetik 929 urtea arte
krisiak eta kontraesanak gero eta larriagoak
izan ziren. Muladien egonezinaz gainera,
850etik aurrera mozarabiarrak ere bazterrak
nahasten hasi ziren. Beren buruak baztertuta
ikusten baitzituzten, horietako batzuek
borondatezko martiri heriotzak egin ere zituzten;
beste batzuek, berriz, muladien protestak
adoretu zituzten, eta beste batzuek
ihes egin ere zuten iparraldeko kristau erreinu
eta konderri sortu berrietara. Baina liskar
gorrienak muladiek sortu zituzten, batzuetan
berberiarren laguntzaz. Horien artean
aipagarriak dira Banu Kasi muladien
leinuak Ebroko haranean eta Errioxako eremuetan
IX. mendearen azken berrogeita
hamar urteetan egin zituen matxinadak.
Meridan ere izan zen matxinadarik (869-
930), Leongo kristau erresumatik bultzatua;
eta Andaluziako sortaldeko mendilerroan
ere bai, Uman ibn Hafsun-ek matxinadara
deitu zuen Bobastroko bere gordelekutik
(879-928). Arabiar kronikariek fitna esan
zieten IX. mendearen azken bost hamarraldietako
liskar eta matxinada haiei guztiei;
fitna gerra zibil baten edo iskanbila orokor
baten moduko zerbait da, eta politikaren
aldetik ahultasun handikoak diren garaiei
dago lotua.
Emir ahuldu batzuen ondoren Abderraman
III.ak hartu zuen erregetza 912an. Haren
agintaldi luzea ?961 urte arte iraun zuen?
Al-Andaluseko aldirik ospe handikoena izan
zen. Kasitarrak eta Bobastroko matxinatuak
garaitzeaz gainera, Kordobako Kalifa Herria
(929-1031) sortu izana da haren agintaldiaren
ezaugarri nagusia. Haren ondoren
etorri ziren kalifek eta agintariek indartu egin
zuten Kordobako estatua; kristauen aurrerabidea
gelditu zuten, eta eskualde batzuetan
mehatxu handia egin ere zieten Iparraldekoerresuma indar handikoei. Al-Hakam
II.a (961-976) eta, batez ere, Almanzor,
?981etik 1002ra diktadura ezarri zuen buruzagi
militar gisa? izan ziren agintari aipagarrienak.
Hala eta guztiz ere, Almanzorrek
egin zituen erreformak kalifa herri haren
hondamena ekarri zuten luzarora. Buruzagi
horrek Afrikako iparraldetik ekarritako
mertzenario taldeak sartu zituen armadan,
dinastia bat sortu nahi izan zuen, berea eta
sasikoa, bera ez baitzen kalifa, eta despotismora
makurtutako gorte zilegitasunik
gabe bat sortu zuen. Haren seme Abd-al
Malikek 1008 arte bere aitaren konkistak
jarraitu zituen arren, hura hil zenean kalifa
herria hondamenera erortzen hasi zen ?kronikariek
«bigarren fitna» detu diote garai
hari?, kontraesan guztiek leher gaizto egin
baitzuten eta estatua desegin egin baitzen
azkenik.
1031tik 1090era Al-Andalus Taifa izeneko
estatu txiki multzoa bihurtu zen; hogei
bat estatu ziren; Sevilla, Badajoz, Toledo
eta Granadakoak dira horietan aipagarrienak.
1085ean kristauek Toledo konkistatu
zutenean Taifa horietako buruzagiak
beldurtu egin ziren eta laguntza eskatu zieten
Afrikako iparraldeko almorabideei. Etorri
ziren horiek laguntzera, eta bai kristatuak
geldiarazi ere, baina orobat desegin zituzten
Taifa erreinuak. 1090-1145 aldiari almorabideen
batasuna esaten zaio; aldi
hartan estatuak bata bestearen atzetik sortu-suntsitu
ziren, eta denak gutxi-asko zeuden
Afrikako iparraldeari lotuak.