Historia Unibertsala»Antzin Aroa
Idazkeraren sorrera
Idazkera da inondik ere gizonaren asmakizun bikainenetako bat, gizonaren bizitzak lekudenboraz
dituen muga estuak gainditzen baititu. Gizonari baizik ez dagokion gaitasuna
da hizkuntza ahoskatua; hizkuntza da komunikazioaren funtsa eta oinarria, baina iragankorra
eta mugatua da izatez, nork bere esperientzia mintzabidez adierazteak muga
estu batzuk baititu: ahotsaren ulergarritasuna eta oroimenaren ahultasuna. Gizadiaren
bilakaera are murritzagoa eta kamutsagoa izango litzateke idazkerarik gabe; ezin aurrerabide
handiagoa ekarri dio beraz gizonari.
Idazkera mintzairaren mende dago, askori maiz ahazten bazaio ere. Izan ere, idazkerak
mintzaira jakin bat du oinarrian, baina, aldi berean, tresna sistematiko hori du
hizkuntza batek, idazkera alegia, irauteko eta beregain bizitzeko bide bakarra. Gizonak
sortzen dituen gauza guztiak bezala, sistema grafikoak ere akastunak dira guztiak, nahiz
sistema bakoitza saiatu den, zein bere historia luzeko une bakoitzean, hizkuntzen
errealitateak ahalik eta egokien islatzen.Nola sortu zen idazkera? Galdera horri
erantzuteko, jakin beharra dago non-noiz
agertu ziren idazkeraren lehenengo zantzuak.
Gaur egungo jakintsuen ustean, idazkera
sistemak K.a. IV. milaldiaren bukaeran
izan zuen lehenengo agerraldia, Mesopotamian;
eta, ziur asko, Egiptora, Elamera eta
Indoko haranera zabaldu zen handik (geroztik,
eta Mesopotamiakoarekin inongo
loturarik ez zutela, beste sistema grafiko
batzuk agertu ziren Txinan eta Erdialdeko
Ameriketan, baina horien jatorriak ez dira
behar bezain argiak).
D. Schmandt-Besserat-en lanei esker,
gaur egun badago argitzea idazkera nola
sortu zen, arkeologiak ematen dituen datuetan
oinarriturik. Lan horiek Historiaurreko
sinbolo sistemak aztertzen dituzte lehenik,
Paleolitos arotik Neolitos aroa bitarte,
gero sinbolo horiek buztinezko “fitxa” moduko
sistema batean izan zuten eragin eta
ondorio garrantzi handikoa aztertzen ditu,
idazkeraren aitzindari gisako zerbait izan
baitzen. Sinboloa gauza zehatz bat da, eta
adierazgarria (adibidez, gurutzea kristauentzat);
ikurrak sinboloen azpikategoria bat
dira, eta haien esanahia zehatzagoa, mugatuagoaeta argiagoa da (adibidez, 1 banakoa
adierazteko). Gizadia hasiera-hasieratik komunikatu
izan da sinboloen eta ikurren bidez.
Ekialde Hurbileko landako lehenengo
gizataldeek bestelako sinboloak erabiltzen
zituztela jakin ahal izan da, Paleolitos aroko
tradizioa hausten zutenak: buztinezko “fitxak”
ziren haiek, era askotara landuak, eta
gai jakin baten kopuru zehatzak irudikatzeko
erabiliak. Guztiz ere gizonari dagokion
berrikuntza ziren berez fitxa haiek: ordu arte
kontatzeko erabili izan ziren harri koskor,
ale eta kosken aldean, tankera anitzeko tresna
haiek datuak biltzea eta komunikatzea
zuten helburu bakarra, eta berrikuntza handi
bat ekarri zuten gainera, elkarrekin loturik
zeuden esanahi sistema bat baitziren, eta
sistema horren bidez informazioa ordu arte
inoiz iristerik izan ez zen konplexutasunez
landu baitzitekeen. Fitxa sistema haren bidez
mugarik gabe eta zehatz gorde zitekeen
produktu askori buruzko informazioa, oroimenaren
mende egon beharrik gabe. Bestalde,
sistema irekia zenez, premia berririk
sortuz gero, aski zen fitxa berriak sortzea.
Horrenbestez, Neolitos aroko fitxa sistema
hura nekazari gizarteekin zerikusia zuen
informazioa zen, bai nolakotasunez eta bai
zenbatekoz, informazioa igortzeko erabili
zen lehenengo ikur sistema. Hura izen zen
orobat nekazaritzaren zabalkundearekin
batera Ekialde Hurbilean barrena hedatu zen
«Neolitos aroko iraultzaren» elementu garrantzitsuenetako
bat, eta hari esker jarri ziren
lehenengo idazkera piktografikoa asmatzeko
oinarriak.
Fitxetan irudikatu ordez, ikurrak fitxak
gordetzeko erabiltzen zen buztinezko ontzian
irudikatu izana lehenik, eta buztinezko
taula batean gero, urrats erabakigarria izan
zen idazkera asmatzeko bidean. K.a. hirugarren
milaldiaren hasieran, kontatzeko mekanismoekidazkera piktografikoaren sorrerari
bidea zabaldu zioten (idazkera hartan
ikur bakoitzak erreferente bat adierazten
zuen, bai inongo dudarik gabe eta modu
arbitrarioan adierazi ere), eta aldi berean
idazkera fonetikoari ere bai (Urukeko III.. ldian, K.a. 3.000 urtearen inguruan, merkataritza
harremanetan pertsona izenak adierazteko
premiaz).
Historiako idazkera sistemak
Giza hizkuntza ikur grafikoen bidez
adierazteak bi aldi handi izan zituen oro
har gizadiaren historian. Lehenengoan, erreferentea
bera adierazten zen («zuhaitza», «ardia»)
adierazi nahi zenaren irudi edo marrazki
gutxi-asko estilizatuaren bidez; idazkera
ideografiko, piktografiko edo hieroglifiko
garbien aldia izan zen hura, eta, nahiz ideia
abstraktuak eta gramatikazko erlazioak adierazi
ahal izateko mugak izan, bazuen abantaila
bat: ulergarria zen hizkuntzen arteko
desberdintasunaren gainetik; hizkuntza ez
zen, beraz, idazkera hura ulertzeko oztopo.
Bigarren aldian adierazle fonikoa nabarmendu
zen: idazkera fonetikoa zen beraz,
adierazleak hizkuntza jakin batean adierazten
diren hitzen bidez irudikatzen saiatzen
zena (idazkera logografikoa), edo, ikurren
bilduma errazteko, hitzaren atal fonikoen
bidez (silaba lehenengo eta fonoa
gero) adierazten zuten (idazkera silabikoak
eta alfabetikoak).
Buztinezko zetroa
Egiptoko idazkera hieroglifikoak goraldia
izan bazuen ere, ez zen halakorik gertatu
hasieran buztinean idatzitako idazkera
kuneiformearekin; tell-en azpian egon ziren
luzaroan haren aztarnak, Mesopotamiako
hiri zaharren aztarnak ezkutatzen zituzten
buztineko muino eragabeen azpian,
alegia. Herodotok «asiriar letrak» aipatu zituen
(Assyria grammata), baina ez zuen
esan noiz eta nola ziren eginak. XVII. mendearen
hasiera arte ez zen izan «iltze» (cuneus)
tankerako idazkera horren berririk;
izan ere hortik datorkio izena (E. Kampferen
litterae cuneatae). Idazteko erabiltzen
zuten tresneriak emana zen idazkera haren
forma: kanabera edo hegats batez idazten
zuten buztinezko gainalde batean; hegatsaren
muturretako bat ziri moduan zegoen zorroztua,
eta buztinaren gainean idaztean «iltzearen»
marka berezia uzten zuen; beste
muturra, berriz, landu gabe zegoen, eta
harekin zenbakiak idazten zituzten. Mesopotamian
ez zegoen harri askorik, eta hango
klima ez zen batere egokia larru onduak
gordetzeko; baina kanabera eta buztina
ugari zegoen, eta material hura erabiltzearekin, azkar galdu zuten ikurrek lehenengo
taula piktografikoen errealismoa, erreferentea
berehala identifikatzeko aukera ematen
zuena, horrenbestez. Hegatsaren ebaki laburrekin
ikurren inguruak lausotu baitziren,
eta ikurrak lerroaren norabidera makurtu.
Idazkera kuneiformeen ezaugarri berezi
bat hizkuntza askotan erabili izana da. K.
Niebuhr-ek 1788an esan zuenez, hiru hizkuntza
omen zeuden Persepoliseko idazkun
kuneiformeetan: pertsiera zaharra, elamera
eta babiloniera. Sistema grafikoak desberdinak
ziren: pertsiera zaharrean idazteko,
42 ikurreko sistema soil-soil bat erabiltzen
zuten; elamerak eta babilonierak, berriz, ikur
eta sinbolo kopuruz konplexuagoak ziren
idazkerak zituzten.
Sumeriarrek asmatu zuten idazkera kuneiformea
sistema huts-hutsik ideografikoa
izan zen hasieran. Ikur bakoitzak funtsezko
esanahi bat zuen, eta gero beste esanahi
eratorri edo kidekoak eransten zitzaizkion.
AHO (sumeriarrez KA) ikur berbera erabiltzen
zuten «hitza» adierazteko (INIM), «hortza»
adierazteko (ZU), eta haren kide diren
«hitz egin» (DUG) eta «oihu egin» (GU) aditzak
adierazteko. Sumerierak bazuen nahasbide
bat gainera, silaba bakarrerako joera
zuen, eta hitz homofono asko zituen, hizketan
azentuaz eta doinuaz bereizten zirenak.
Erreferente zehatzik ez zuten gramatika
kategoriak transkribatzeko, ez ziren
kontuan hartzen ikur jakin batzuen balio
ideografikoak, haien balio fonetikoak baizik.
Hala, «E»-k, «ureztatzeko ubideak», orobat
adierazten zuen e- aditz aurrizkia. K.a.
III. milaldiaren erdialdera, sumeriarrek 600
bat ikurrez eratutako sistema bat erabiltzen
zuten, gehienak ideografikoak edo logografikoak
(150ek baizik ez zuten gainera balio
fonetikorik).
K.a. 2.300 urtean akadioek edo asiriarbabiloniarrek
sumeriar idazkera bereganatu
zutenean, idazkera hori aldi logosilabiko oso
landu batean zegoen, eta harrezkeroztik oso
bilakaera bizkorra izan zuen, akadiera oso
bestelako hizkuntza baitzen: silaba anitzekoa
zenez, bakanagoa izaten zen homonimiak
sorturiko nahastea. Hala ere, logogramek
bere horretan iraun zutenez, eta akadioek
beren hizkuntzan irakurtzen zituztenez
logograma horiek, horren ondorioz sistema
konplexu samar bat sortu zen, non ikur
bakoitzak aldi berean hainbat balio logografiko
eta hainbat balio silabiko izan baitzitzakeen,
baina ezin jakin daiteke akadioek
zein balioz erabiltzen zituzten. Ez da harritzekoa,
beraz, halako tresna konplexua espezialisten
eskuetan baizik ez egotea, eskribauen
eskuetan, alegia. Eta arrazoi horregatik
beretik egin dute horren bide luzea idazkera
hori deskodetzeko ahaleginek, eta mugatu
dira espezialistak, are gaur egun ere,
dokumentu kategoria jakin bat, leku jakin
bat eta aldi jakin bat baizik ez aztertzera.
Koska sakratua
Idazkera kuneiformea hizkuntza askoren
adierazpide izan bazen, egiptoar idazkera
ez zegokion egiptoerari baizik, eta hieroglifikoa
esaten zaio idaztankera haren molde
zahar eta berezienari. «Grabatu (glyphos)
sakratuak (hieros)», gehienetan harriaren
gainean eginak, bitariko sistema logosilabikoa
ziren: hasierako sistema logografikoari
ikur fonetikoak erantsi zitzaizkion, bai erraz
erantsi ere, egiptoera silaba anitzeko hizkuntza
baitzen.
K.a. 2.900 urtearen inguruan Egipto bateratu
zenean sortu zen herrialde hartan
idazkera; Tiniseko dinastiako Aha lehenengo
erregearen taula txikiak izan ziren idazkerak
Egipton izan zuen lehen agerbidea;
idazteko sistema hobetua zen hura, eta ez
zuen ia aldaketarik izan harik eta K.o. III.. endean desagertu zen arte. Nolanahi ere,
dinastien aurreko garaian izan ziren piktografia
bidez paleta batzuetan idazteko saio
trakets batzuk; ez dago jakiterik ordea tarteko
aldiak zeintzuk izan ziren. Eta ez dago
ezta ere jakiterik idazkera nola sortu zen
Niloko haranean, ezin baztertu bada ere
kanpo eraginez sortua zela.
Harriaren gainean eta zizelaz edo gubilaz
idazten zutenez gero, ikur hieroglifikoek
argi eta gabi adierazten zuten erreferentea,
eta idazkun haiek apaingarri gisa ere erabiltzen
zituzten gero. Harriaren ordez egurra
eta papiroa erabiltzen hasi zirenean, eta
zizelaren ordez pintzela eta tinta, hieroglifikoak
soilago marraztu zituzten; «hieroglifiko
linealak» esaten zaie horiei.
Itxuraz errealista zen idazkera hura, asiriar-babiloniar
idazkera bezain konplexuazen mamiz. Erreferente zehatzak (eguzkia,
mendia, ura) edo egintzak (jan, ibili) adierazten
dituzten logogramak ziren sistema
haren oinarria, eta gero zehaztaileak jartzen
ziren logogramen ondoren, esanahia fonetikaren
aldetik zehazteko, baina betiere
kontsonanteak harturik euskarri.
Monumentuetako idazkera horrekin batera,
egiptoarrek, lehenengo dinastiatik bertatik,
idazkera arinago eta bizkorrago bat
erabili zuten eguneroko zereginetarako,
apaizek batez ere; «idazkera hieratikoa» esaten
zitzaion horri, geroztikako «idazkera demotikoari»
kontrajarririk. Idazkera mota hau
papiro orrietara zegoen mugatua (papiro
orriak egiteko, papiro landarearen zurtoinaren
barnealdea zerrenda luzaranetan zatitzen
zen, eta zerrenda horiek elkarren alboan
jartzen ziren; haien gainean zabaletara
ebakitako beste zerrenda batzuk ipintzen
ziren gero. Ondoren, gainean pisua jarriz
estutzen ziren; lehortzen zirenean papirozko
bi geruzak elkarri itsatsirik geratzen ziren,
eta orri malgu bat lortzen zen; euskarri
egokia eta arina zen tintaz eskuinetik ezkerrera
idazteko); haren ikurrak hieroglifo
soilduak ziren, eta haien xehetasun berezi
batzuk nabarmentzen ziren. K.o. III. mendea
arte iraun zuten. K.a. lehenengo milaldian
(K.a. 700 urtearen inguruan), «idazkera
demotikoa» sortu zen (herritarra, alegia),
idazkera hieratikoa harturik oinarri: sistema
berdina zen, baina idazkera soiltzearekin
batera eragozgarriagoa ere gertatu zen, eta
irakurketa zaildu zuen. Hura izan zen Ptolomeoren
garaiko administraziorako eta literaturako
idazkera (K.a. 333-330), eta Rosetta
harria da haren agerbide bikainenetako
bat.