Historia Unibertsala»Antzin Aroa
Iberiarrak eta zeltak Iberiako Penintsulan
Iberiako Penintsulako herriak, antzinate klasikoko egileek beren idatzietan izendatzen
dituztenak, Kristoren aurreko lehen milaldian eratu ziren.
Historiografiaren usadioak bi multzo handitan zatitu ditu herri horiek: iberiarrak
eta zeltak. Bi herrion nahasketatik sortu zen gero, Duero eta Tajo ibaien goi-ibarrean,
eta Ebroren erdialdeko ibarrean, zeltiberiar deitzen zaion taldea.
Ikerketa historikoak aurreratuz joan diren ahala, eta arkeologiaren, hizkuntzalaritzaren
eta epigrafiaren aurkikuntzen laguntzarekin, hobeto zehaztu da zein eremutan
banatzen zen herri horietako bakoitza. Baina hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik zuzena
badirudi ere eremu indoeuroparra eta iberiarra bereiztea, banaketa hori ez da hain egokia,
baldin eta aztertzen badira erromatarren konkistaren ondoren iraun zuten hango
egituren hondakinak, epigrafiaren bitartez ezagutzen direnak hain zuzen. Zentzu horretan,
aski frogatua dago gaur egun galaikoen antolamendu bideak ez zirela indoeuropar
eremuko gainerakoak bezalakoak; ipar-mendebaleko antolamendu moduak oso
estu lotuak zeuden lurraldearekin eta biztanle guneekin (hiri antolamendura iritsi gabe);
indoeuropar eremuko gainerako herriak, berriz, odolezko edo ahaidetasunezko harremanen
arabera egituratzen ziren.
Era berean, bi alor bereiz daitezke iberiar eremuan: batetik, eremu iberiarra bera,
hego-ekialdea eta ekialdea hartzen dituena (Kataluniaraino); eremu horren garapenean
(erabidean) funtsezko elementua izan zen, aldez aurretik zeuden elementuez gainera,
Mediterraneoko sortaldeko herri kolonizatzaileen eta garatuagoen eragina (grekoena
eta feniziarrena); eta iberiar eraginpeko eremua, bestetik, oinarrian penintsulako hegoekialdeko
Tartesos kultura zuena, sortaldeko herrien eraginaz gainera (feniziarrena batez
ere).
Hiria iberiar eremuan
Hiria zen iberiar munduko barne antolamenduaren
oinarrizko osagaietako bat, eta
zuzenean lotua zegoen estatu egituren sorrerarekin.
K.a. V. mendearen ingururako
hiriak aurrerapen handia zuen egina iberiar
eremuan, penintsularen hego-ekialdean
batez ere (Jaengo zelaiak eta inguruak).
Hiria, testuinguru horretan, bizigune gisa
definitzen da; mendialdeko guneek ez
zeuzkaten ahalmenak zeuzkan, eta orobat
ahalmen berezi horiei zegozkien betekizunak.
Hirien betekizun nagusiak hauek ziren:
defentsa, politika eta administrazioa,
ekonomia, erlijioa, etab.; betekizun horiek
nahitaez zuten eragina landaldeko eremuetan,
eta hiri paisaje berezia sortu zuten,
eraikuntzaren eta urbanismoaren aldetik
etxebizitzak ez bezalakoak ziren eraikin
bereziekin.
Hirigune horiek aski handiak ziren, hiriko
bizimoduak landaldeko guneetako eta
gune txikietako biztanleak erakartzen baitzituen,
eta, horren ondorioz, hiria handitu egin
zen, bai biztanle kopuruan, bai eraikinenean.Zeinen bere eremuko baliabideak nola
ustiatu eta baliabide horiek nolakoak izan,
hala kokatzen eta banatzen ziren hirigune
horiek. Horregatik, zenbat eta aberatsagoa
izan eskualdea, handiagoak izaten ziren hiriak,
eta baita hirien kopurua ere. Bestalde,
ezin da ahaztu osagai politiko edo militarren
eragina, hala adibidez lurraldea kontrolatu
beharra; hori zela-eta, defenditzen
errazak ziren lurrak bilatzen ziren, inguruko
eremuak eta igarobide garrantzitsuak menderatu
ahal izateko.
Horrekin batera, hierarkia bat sortu zen
biziguneen artean: hiriak landaldeko biziguneak
baino garrantzitsuagoak ziren, eta
hiriguneen artean ere izaten ziren aldeak.
Hierarkia hori areagotu egin zuen Erromaren
eraginak.
Iberiar estatuagintza
Hauxe da dudarik gabe, zeramika margotuarekin
batera, iberiarren arte adierazpen
nagusia, kalitate artistiko eta funtzionaltasunagatik
nabarmentzen dena.Bi sail bereiz daitezke iberiar estatuagintzan:
iberiar brontzeak eta harrizko eskulturak.
Arkeologia aurkikuntzetan gero eta
gehiago ikusten den beste multzo bat ere
aipatu behar da ordea, iberiar erliebea.
Iberiar brontze deitzen direnak brontzezko
estatuatxo trinkoak dira, moldean fabrikatuak
eta ondoren apainduak. Gizonezko
nahiz emakumezko irudiak dira, zutik
daudenak, besoak zabalik edo otoitz egiteko
jarreran. Zaldunen baten irudirik ere
bada. Trinkoak izanik, ez ziren oso handiak
izaten –10-20 cm bitartekoak–, 30 cmkoren
bat ere baden arren.
Irudi gehienak santutegietan agertu dira,
eta geografia banaketari dagokionez, iberiar
eremu osoan daude. Hala ere, Sierra
Morenako santutegietan azaldu dira gehientsuenak;
izan ere, Espainiako meategi eremu
garrantzitsuenetako bat izateaz gainera,
harrizko eskultura handiak daude alderdi
horretan.
Badirudi eginkizun erlijiosoak betetzen
zituztela: jendea santutegietara joaten zen,
eta, zeinek bere ahalmenaren arabera, irudi
desberdinak erosten zituzten, eta leku
sakratuetan uzten zituzten.
Harrizko eskulturen multzoan sartzen
dira eskultura biribilak, artegintza hau estilo
greko arkaikoarekin eta etruskoarekin
lotzen dutenak.
Gaien arabera, bi sail bereiz daitezke,
oso desberdinak: giza irudiak eta animalienak.
Lehenean aipagarriak dira hilobi irudiak,
hala Baezako Dama, Elxekoa eta eskaintzazko
beste irudi batzuk. Irudi handiezgainera, badira txikiagoak, horiek ere eskaintza
moduan erabiltzen zirenak.
Animalien irudiek benetako animaliak
agertzen dituzte (lehoiak eta zezenak batez
ere) edota sinbolikoak (esfingeak, grifoak),
alegia, “bicha” famatuak. Animalion tipologia
ekialdeko Mediterraneo aldean ezagutzen
den bera da, eta ezaugarri sakratuak
egozten zaizkio, bizien nahiz hilen babesle
gisa.
Iberiar erliebeari dagokionez, harrizko
behe-erliebeak dira, eguneroko bizimoduko
eszenak ageri dituztenak, baina pertsonaia
irudizko edo mitologikoak ere badirela tartean.
Aski urrutiko arte munduen eragina
ikusi nahi izan da erliebeotan, Asia Txikiarena
adibidez.
Indoeuropar eremuko ahaidetasun taldeak
Indoeuropar eremuan gizartearen funtsezko
osagai ziren odolezko edo ahaidetasunezko
harremanak. Iberiar eremuan, aitzitik,
baita erromatarrak heldu aurretik ere,
hiriguneak ziren gizartearen ardatz nagusia.
Indoeuropar gizarteko erakundeei dagokienez,
arbaso komunaz gainera –arbaso
benetakoa nahiz fikziozkoa izan–, baziren
jainkoak ere, baina pribatuak beti ere,
eta hierarkiaren bat ere izango zen seguraski;
gizarte sailkapen horretan kastroetan
aurkitu diren bitxien erabiltzaileak, epigrafian
princeps titulua dutenak, izango ziren
lehenak, nagusiak. Azkenik, analisi historikoaren
egungo egoeran ez dirudi matriarkatuaren
ohiko aldarrikapenari euts dakiokeenik.
Eskura dauden dokumentuek adierazten
dutenez, baziren talde hauen baitan ahaidetasunezko
loturak, taldekoentzat baizik
ez zirenak garrantzitsuak, edo haien inguru-ingurukoentzatbestela. Baina haiek ez
ziren inola ere “taldearen iraupenaren eta
erromanizazioaren kontrako erresistentziaren
lekuko ziren bertako gizarte antolamenduaren
moduak”. Harreman horiek, pribatuak
izanik, eta beren komunitatateen bizimoduan
zuten garrantzi faltagatik (hiriaren
eremutik kanpora, harreman horren adierazpenak
ez du balio jendearen sorlekuaren
berri emateko, ez bazaio hiriaren erreferentzia
ere eransten), gehiago dirudite iraganaren
oroitzapen, erromatarren agintaldiko
mendeetan zehar gorde zen nortasunaren
adierazpen baino. Horregatik iraun zuten
erromatarren nagusitasunaren pean, familiaren
erreferentziak (erreferentzia hori ez
baitzen politikoa, edo, izatekotan, politikaren
aurrekoa zen) eta lurraldearenak (politikoak)
ez baitzioten ezer kentzen batak
besteari, aitzitik, elkarren osagarri ziren, eta,
horregatik, arazorik gabe iraun ahal izan
zuten biek batera.
Gerra zeltiberiarren eremuan
Egile greko-latinoen testuetan, herri
konkistatuak deskribatzerakoan (zeltiberiarrak
horien artean), garrantzi berezia ematen
zaie gerrari eta militarrei. Zeltiberiarrak,
hau da, Ebroren erdialdeko ibarreko eta
Duero eta Tajo ibaien goi-ibarretako lurraldeetako
herria, penintsula bertako herriem
artean gerrazaleenetako bat ziren, egile klasikoen
ustean.
Konkistak aurrera egin ahala, gauza
esanguratsu bat gertatu zen: zeltiberiarrak,
beste armadetan jarduten ziren mertzenarioak
izanik, gerraren protagonista nagusiak
bihurtu zirela gero. Haien artera ere, penintsulako
mendebaleko herrien artera bezala
(lusitaniarren artean bereziki), gerrekgizarte egituren berrantolatze bat ekarri zuten,
gerrak egonkortasuna galarazten baitzuen
eta konkista aurrerarazten; gerraren
eta Erromaren gisako arerio baten mehatxuaren
inguruan taxutu zen egitura berri
hori, harik eta komunitatearen bizimodu
sozialaren ardatz bihurtu zen arte.
Testuetan, hain zuzen ere, egoera desberdinetan
(gerra eta arpilatzea) soldadu
eginkizunetan edo aritzen zen talde bat aipatzen
da, betiere gerraren aldeko eta borroka
egiteko prest zegoena, eta iuventus
deitzen zutena (gaztetasuna, indarra eta abar
gogoratuz).
Beste pertsona talde bat ere bazen horien
aldamenean, seniores izenekoek osatua
(adinean sartuxeagoak izango ziren, eta
zaharregiak agian gerran borrokatzeko), erabakiak
hartzen eta adostasunaren alde egiten
zuena, eta aholkulari eginkizunak ere
betetzen zituena.
Jende lur gabea zela-eta –errejimen jentilizioaren
desegitearen ondorioz–, agertu
ohi da iuvenes talde hau mertzenario eta
bidelapur moduan ibili izana. Baina ez ziren
guztiak ondasunik gabeak –bazen jende
aberatsik ere tartean–, eta lurren faltak
ere ez zuen nahitaez zerikusirik egitura sozial
berri horrekin, aitzitik, Erromaren kontrako
gerraren ondorio zen, Erroma Iberiako
Penintsulan zehar hedatu izanaren ondorio,
azken finean.