Historia Unibertsala»Antzin Aroa
Erroma Mediterraneoa beretu nahian
Erromako historiako gertaera ezagunenetakoa,
eta guztietan izugarriena beharbada,
Mediterraneoaren konkista izan zen. Bi
mende t?erdi iraun zuen prozesu horrek.
Bitarte horretan hainbat egoerari eta etsairi
aurre egin behar izan zion Erromak. K.a.
III. mendearen bigarren herenetik aurrera,
alegia, Erroma Italiako Estatu nagusi zela,
bi botere nagusi zeuden Mediterraneoaren
mendebalean: Kartago eta Erroma, hain
zuzen ere. Bi estatu horien arteko borrokek
hartu zuten erromatarren konkisten lehenengo
atala. Konkista horien ondoren, Erromak
osorik kontrolatzen zuen Mediterraneo
itsasoaren arroa; merezita jarri zioten Mediterraneoari
Mare Nostrum izena.
Alderdi militarrari dagokionez, ezin ukatuzko
emaitzak lortu zituen Erromak; politikan
eta gizarte ekonomian, berriz, inperio
berriak aldaketa asko eragin zituen, eta
horrek koloka jarri zuen errepublikaren sistema.
Bestalde, Greziarekin eta Ekialde helenistikoarekin
izandako harremanek eragin
handia izan zuten Erromako kulturan
eta ideologian. Historiaren ikuspegitik, izugarria
izan zen K.a. 220-50 urte bitartean
egin zen bidea.
Kartago eta Gerra Punikoak
Tiroko (Feniziako hiria) biztanleek sortu
zuten Kartago, IX. mendearen bukaeran.
Leku estrategikoan kokatuta zegoenez gero,
Mediterraneoa mendebaleko merkataritza
gune garrantzitsu bihurtu zen. Nekazaritzari
dagokionez, Kartago ingurua oso aberatsa
zen; nekazaritza garrantzi handikoa izan
zen Kartagoko ekonomiaren goraldian. Kartagoren
inperioak lurralde hauek hartzen
zituen K.a. III. mendean: Sardinia, Korsika,
Siziliaren mendebala eta Hispaniaren kostaldearen
zati bat, Cartago Novatik (Cartagena)
Gadeseraino (Cadiz). Polibioren arabera,
erromatarrek eta kartagotarrek hainbat
hitzarmen izenpetu zuten, Errepublikaren
hasieratik beretik eragin eremuak zehaztu
eta elkar bizitza baketsua izan zedin. Hala
ere, bi estatu ahaltsu haiek, gauza bat zela
bestea zela, aurrez aurre zeuden: merkataritzan
nagusi izateko lehia, kartagotarren etaMassaliako (Marseilla) greziarren (Erromaren
aliatuak) arteko tirabirak, eta Erromaren
zabalkundea.
Lehenengo gudua Erromak Siziliako
mertzenario campaniarren alde egin zuenean
sortu zen, izan ere, mertzenarioak
Kartago eta Sirakusarekin baitzeuden borrokan.
Hala, Erromak kartagotarrekin zuen
hitzarmena hautsi zuen eta I. Gerra Punikoa
hasi zen (K.a. 264-241). Kartagotarren ontzidia
erromatarrena baino ahaltsuagoa zen;
hala eta guztiz ere, itsasoan ere Erroma izan
zen garaile. Borrokak Sizilian, Sardinian, Tirrenon
eta Afrikan izan ziren. 241ean Kartagok
3.220 talentu ordaindu zituen, eta Sizilia
punikoa utzi behar izan zuen. Kartagotarrak
Hispanian indarberritu ziren. Gerra
arteko garaian, Kartagoren barruko gorabeherez
baliaturik, Korsika eta Sardinia
hartu zituen Erromak. Aldi berean, Italiaren
iparraldea konkistatu zuen, Galia Cisalpina
kolonizatu, eta Iliriako eskualdean sartu zen.
226ko Ebroko hitzarmenean, kartagotarrei
eta erromatarrei Hispanian zegozkien lurraldeak
zehaztu ziren.
II. Gerra Punikoa (K.a. 218-201) Anibalek
Sagunto hartu zuenean hasi zen. Kartagotar
jeneralak Alpeak gurutzatu zituen eta
Italian sartu zen. Erromatar lejioek kalteak
izan zituzten Tesinon, Trebian eta Trasimenoko
guduan, eta Cannasko hondamenean.
Senatua suntsiturik gelditu zen, izua zabaldu
zen eta diktadura ezarri beste aukerarik
ez zuten erromatarrek izan. Hala ere, Anibalek
ez zien behar adina etekin atera Italian
lortutako garaipenei, eta Afrikara itzuli
behar izan zuen. Hori gertatu aurretik, Eszipiondarrak
Ampuriasen lehorreratu ziren
(218), eta kartagotarren gudarostearen atzealdea
indargabeturik utzi zuten; ondoren,
Hispanian, kartagotarrak garaitu zituzten.
Eszipion Afrikarrak Zamako guduan garaipena
lortu zuenean amaitu zen gerra (202).
Kartagok diru asko ordaindu behar izan zien
irabazleei, eta Afrikaz kanpoko lurralde
guztiak galdu zituen. Hala, Mendebaleko
herrialde nagusia bihurtu zen Erroma.
III. Gerra Punikoak (149-146) Kartagoren
erabateko hondamena eragin zuen. Katonek
babestu zuen gerra, eta Eszipion Emilianok
zuzendu. Kartago erabat suntsiturik
gelditu zen, eta Afrikako probintzia eratu
zen (146).
Gerrak Ekialdean eta Mendebalean
II. Gerra Punikoan Erromak Anibalen eta
Filipo V.aren arteko aliantzari aurre egin
behar izan zion: Mazedoniako I. Gerra izan
zen hura. K.a. II. mendearen lehen erdialdean
Erroma Grezian eta Ekialdean aritu zen
Mazedoniaren eta seleukotar erreinuaren
zabalkundeari oztopo egin nahian; bestalde,
laguntza eman zien bere aliatu Rodas
eta Pergamori, horren trukean lurraldeak
hartzeko asmorik gabe. Mazedoniako II.. erran (K.a. 200-197), Flaminino kontsulak
Filipo V.a garaitu ondoren, Greziari askatasuna
eman zion Zinoszefalosen. Baina handik
gutxira Erromak auzi hartan parte hartu
zuen Antioko III.aren zabalkundea geldiarazteko;
azkenean, Erroma izan zen garaile
(Magnesia). Apameako bakean (188) Asiaren
mapa berri bat osatu zen; banaketa berri
hartan Pergamok atera zuen onura handiena,
eta Erroma mundu helenistikoaren
arbitro bihurtu zen. Mazedoniako III. Gerraren
ondorioz, burujabetasuna galdu zuen
Mazedoniak. Emilio Paulok Filipo V.aren
seme Pertseo garaitu eta preso hartu zuen
Pidnan (168); erreinua lau barrutitan banatuta
gelditu zen. Bestalde, Erromak Delosko
portu librea indartu zuen Rodasen kaltetan,
eta Liga Akeoak 1.000 preso askatu
behar izan zituen (Polibio haien artean).
K.a. II. mendearen erdialdean aldaketa
handia izan zen Erromako politikan, merkataritza
presioak eta asmo militar eta politikoek
horretara behartuta. 148an Erromak Andrisko
erregeordea garaitu, eta Mazedoniako
probintzia osatu zuen. Handik gutxira, Korinto
suntsitu zuen (146, Kartago suntsitu zuen
urte berean), eta Grezian ligak edo konfederazioak
osatzea debekatu zuen. Asia Txikian,
Pergamoko errege Atalo III.ak bere testamentuan
?Erromako herriari? agindu zizkion erreinua
eta nagusitasuna (133). Baina horrek
altxamendua ekarri zuen (Aristoniko izan zen
buru). Matxinada berehala isilarazi zuten, eta
Asiako probintzia osatu ahal izan zen (129),
inperioko aberatsena. Hala, Erroma mundu
helenistikoko potentzia bihurtu zen.
Bien bitartean, Hispaniako lurraldea
mendean eduki nahi bazen, gudarosteak indartsu
egon behar zuen. 197an Senatuak
Hispania Citerior eta Hispania Ulterior probintziak
banatu zituen. Probintzia haiek pretore
mailako epaileek zuzentzen zituzten.
Lusitaniarren (Viriato, 154-138) eta zeltiberiarren
(152-151) kontra izan ziren gehiegikeriak
gatazka latzak sortu zituzten; azkenik,
Numantziako Gerra Zeltiberiarra piztu
zen (143-133). Gatazka haiek ez ziren berehalakoan
bukatu, eta horretan jarraitu zuten
hurrengo mendean ere; hala, Iberiako
Penintsularen gaineko kontrola ez zen Augustoren
garaia arte lortu.K.a. II. mendean Erroman bertan izan
zen krisi larriak, Errepublikaren krisiak alegia,
bigarren mailako bihurtu zituen
kanpoko lurraldeetako gatazkak. Hala ere,
Erromak probintziak konkistatzen eta eratzen
jarraitu zuen, bai Ekialdean bai Mendebalean:
Jugurtaren gerra Numidian, Pontoko
erregeen (Mitridates) kontrako borrokak,
Silak (K.a. 80. urte ingurua), eta
bereziki Pompeiok zuzenduak (K.a. 60. urte
ingurua). Galiako gerraren ondoren (K.a.
50. urte ingurua), arras sendotu ziren Julio
Zesarren ospea eta aberastasuna.
Konkisten ondorioak
Erromak K.a. III. mende erdialdetik aurrera
egin zituen konkistarako borroka etengabeen
lehenengo ondorioa aberastasun
etorria izan zen. Aberastasun haietatik biztanle
guztiek ateratzen bazuten ere onura,
senatuko nobilitas eta equites-ak ?zaldunak?
izan ziren etekin handien atera zutenak. Gerraren
eta errealitate berriaren ondorioz,
ekonomia jarduera berriak sortu ziren: kontratu
publikoak, gudarostearen hornidurak,
zerga bilketa, etab. Eta jarduera haietatik,
aldi berean, ekonomia sektore berriak sortu
ziren, Mediterraneoko merkatu berrian
hazten ari zen merkataritzaren ispilu. Publicani
eta negotiatores-ek lurrarekin zerikusia
ez zuten ondasunak eskuratu zituzten.
Hala, aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak
nabarmendu egin ziren.
Bestalde, garrantzizko beste ondorio bat
ere izan zen ekonomian: gero eta morroi
gehiago erabiltzen ziren lanerako. Baina hori
nekazari txikien kalterako izan zen, izan ere,
gero eta morroi gehiago erabiltzen baitziren
nekazaritza lanetan, bai latifundioetan,
Italia hegoaldean batez ere, bai Italia erdialdeko
eta iparraldeko villae-tan. Prozesu
horretan, beraz, lurjabe txikiek jasan zituzten
kalte handienak, bai epe laburrean bai
epe luzean. Nekazari horiek, gerrak zirelaeta,
beren lurrak utzi behar zituzten, eta
askotan, ez baitziren errentagarri, oso merke
saldu behar izaten zituzten. Biztanle haietako
asko eta asko Erromara edo beste hirietara
joaten zen, han eskuzabaltasun publikoak,
edo partikularrak, bizitzen lagunduko
zieten itxaropenaz (frumentatio, largitio).
Bestalde, gizarte multzo horren txirotasunak
kalte handiak eragin zituen gudarostean,
izan ere, lurjabe txiki haiek baitziren
Erromako gudaroste hiritarraren oinarria.
K.a. II. mende bukaeratik aurrera Marioren
erreforma militarra gauzatzen hasi
zen, gudarostea profesional bihurtzera zuzendua.
Horrekin guztiarekin batera, jeneralek
(imperator) gero eta indar hadiagoa
hartu zuten Erromako politikan.
Bestalde, Erromak antolamendu modu
berriak bilatu behar izan zituen konkistatutako
lurraldeak kontrolatzeko eta haietatiketekina ateratzeko. Probintzia izan zen antolamendu
egitura berria. Probintziak, hasieran,
epaile baten mendeko eremua besterik
ez ziren, baina denboraren buruan lurralde
bihurtu ziren. Hainbat arazoren sorburu
ere izan ziren: probintzietako gobernarien
gaineko kontrolik eza, gobernari
haien gehiegizko autonomia, azpiegitura
falta eta burokrazia. Hasieran, probintzietako
biztanleek gehiegikeria ugari jasan
behar izaten zituzten, izan ere, probintziak
aberastasun bide erraza eta segurua baitziren.
Beraz, kontrol sistemak asmatu behar
izan ziren: Lex Calpurnia adibidez, probintzietako
epaileen saldukeriei zegokiona (K.a.
149).
Erromatar Inperialismoa
Erromatar inperialismoari buruzko eztabaidetan,
zabalkunde haren jarraitasuna
eta iraunkortasuna aztertzen saiatu dira. XIX.. endean babeserako inperialismoaren aldeko
hipotesiek indar handia hartu zuten,
gaur egun, ordea, erabat bazterturik gelditu
dira. Politika erasotzailea ?gerran oinarritua?
egiteko arrazoiak materialak izan zirela onartzen
duen tesiak du gaur egun indar gehiena.
Horrek, ordea, ez du esan nahi etekin
ekonomikoetan oinarritutako plangintza
orokorra zutenik. Gizarte hartan ontzat hartzen
zen nagusitasunaren ideia, baita ondasunez
jabetzeko gerra egitea ere. Horrez
gainera, erromatar senatuak, eta zenbaitetan
plebeak, gerra eta bake hitzarmen bakoitzakzituen alde onak eta txarrak eztabaidatzen
zituzten. Nobiles-en ospe eta aintza
nahia batetik, eta harrapakin on baten itxaropenak
bestetik, bultzatzen zuen askotan
gizartea, plebea barne, gerran oinarritutako
politikaren alde egitera. Erromatar herriaren
maiestateak (maiestas populi Romani),
beraz, ideologia militaristaren alde egiten
zuen, aldi berean etekin ekonomikoaren
nahia asetuz.