Historia Unibertsala»Antzin Aroa
Erroma. Hiri baten eta estatu baten sorrera
Erromaren sorrera Eneas troiar heroiarekin eta Romulo eta Remo bikien elezaharrarekin
lotu izan du tradizioak, baina benetan sortu, K.a. X. mende erdialdean, jatorri
indoeuroparreko latindar herri nekazari eta artzaiak Tiber ibaiaren ezkerraldeko mazeletan
kokatu zirenean, orduan sortu zen Erromako hiria. Estrategiari zegokionez
toki bikainean zegoen Erroma kokatua, eta horrek etruriarrak erakarri zituen. Etruriarrek
hiri zibilizazio aurreratua eratu zuen K.a. VIII. mendeaz gero, Tirreno itsasoaren
aldeko greziar koloniekin izandako harremanari esker. Etruriarren eraginez bihurtu
zen, hain zuzen ere, hiri-estatu, eta hasi zen haren nagusitasuna inguruko eskualdeetara
zabaltzen.
Erroma sortu zenetik erromatar monarkiaren gainbehera bitarteko historian (K.a.
753-509), zazpi erregeren izenak gorde ditu tradizioak, baina esan beharra dago zerrenda
sinboliko bat baino ez dela hori. Lehenengo lau erregeak, erromatar-sabinoak,
hiriaren garai preurbanoan izan ziren agintari: hiriaren sortzailea bera, Romulo; errege-apaiza,
Numa Ponpilio; errege gudularia, Tulo Hostilio, eta errege antolatzailea, Anko
Martzio. Azken hiruak –Tarkino Prisko, Servio Tulio eta Tarkino Harroa–, berriz, dinastia
«etruriarra» osatzen dutenak izan ziren; haien agintaldian administrazio eta politika
antolamendu berria hartu zuen Erromak, eta hiri monumental bihurtu zen: foroa
zuen politika, erlijio eta merkataritza gunea, hiriaren inguruan harresi bat eraiki
zen eta kanalizazioa (Cloaca Maxima) eta eraikin monumentalak (Jupiter Kapitolinoaren
tenplua) egin ziren.Aristokrazia –patrizioak– aritzen zen senatuan,
erregearen laguntzaile; gainerako
herritarrek –plebeioek– ez zuten eskubide
politikorik. K.a. VI. mendearen amaieran
patrizioen matxinada batek Tarkino Harroa
erregea bere kargutik kendu eta sistema
politiko berria ezarri zuen, res publica, zeinaren
oinarria herriaren subiranotasuna
baitzen; haren baitan, erabakitzeko eskumena
eta kontrol ekonomiko eta soziala
beren gain hartu zuten patrizioek. Mende t’
erdiz, errepublika aristokratiko berriak bere
eragina Italia erdialde guztira zabaltzeko
lehian jardun zuen inguruko herrien kontra,
baina aldi berean aldatu egin behar izan
zituen barne egitura politikoak, patrizioei
aginpide politikoaren monopolioa kentzearren
plebeioek egindako borroka luze baten
ondorioz.
Gizartea baketzearekin batera lurralde
zabalkunde handia gertatu zen, eta mende
eskas baten buruan Italiako penintsula
guztia Erromaren mende gelditu zen. Italiako
komunitateak konfederazio batean
bildu ziren, eta konfederazio horren gaineko
hegemonia Erromak zuenez, garrantzi
handia hartu zuen Mediterraneo mendebal
osoan.
Etruriarrak
Etruriarrak Toscanan zeuden kokatuta,
Arno eta Tiber ibaien arteko eremuan, Apeninoen
eta Tirreno itsasoaren artean; gune
horretan, Burdin Aroaz gero, kultura villanovarra
nagusitu zen. VIII. mendean batbatean
aberastu zen eskualdea, Toscanako
metalen –burdina eta kobrea– ustiapen eta
salerosketaren bidez, eta hiri-estatu bihurtu
ziren ordu arte herrixka izandakoak. Hiri
etruriarrek Mediterraneo mendebaleko beste
herri kolonizatzaile batzuekin –kartagotar
eta greziarrekin– lehian sartu ziren, eta Poren
haranera eta Campania aldera zabaldu
zituzten beren interes politiko eta ekonomikoak.
Campaniarako bideak Tiber ibaitik
igaro behar zuen nahitaez. Hori dela eta,
etruriarrekin harreman handia izan zuten
gaur egun Erroma dagoen tokian bizi ziren
Tiberreko herrixkek, eta hiri bihurtu ziren
pixkana-pixkana etruriarren eraginez.
Baina etruriarrak gainbehera etorri ziren
V. mendetik aurrera. Ordu arte beraien
kontrako lehian aritu zirenak, greziarrak, gailendu
zitzaizkien Cumasko itsas guduan, eta
etruriarrek Italia hegoaldean zuten eragina
galdu zuten. Geroago Erromako errepublikaketruriar hiriak anexionatu zituen, eta
etruriarrek beren kultura izaera eta hizkuntza
–oraindik ezezaguna, irakurri ezin izan
dena– galdu zituzten latinaren eraginpean.
Etruriako sistema politikoa hiri-estatuetan
antolatuta zegoen; elkarrekiko lotura politikorik
gabeko hiriguneak ziren –elkarren
etsaiak batzuk– eta errege bana zuten (lucumon).
Leinu nobleziak herritar askeen
gaineko kontrola zuen, bere esku baitzeuzkan
aberastasunak eta aginpide politikoa.
Gizartearen oinarria mendeko herritarrek
osatzen zuten; mendeko herritarrek
iraunarazten zuten, beren lanarekin, nobleen
eskumen ekonomikoa.
Italiaren konkista
Erromaren kanpo politikaren ezaugarri
nagusia K.a. V. mendeaz gero errepublikak
hiru alorretan egindako borroka izan zen:
iparraldeko hiri etruriarren kontrakoa, gainerako
herri latindarrak biltzen zituen liga
latindarraren kontrakoa, eta inguruko herri
menditarren kontrakoa, sabino, ekuo, volsko
eta hernikoen kontrakoa. Latindarren
kontrako borroka –Erromaren zabalkundearen
beldur zirelako sartu ziren latindarrak
borrokan– 449an amaitu zen, Erroma liga
latindarrean sartu zenean; ligan sartu izanari
esker, gerra federala egin ahal izan zuten
herri menditarren kontra, eta 60 urteko
borroka garaiaren ondoren menditarren lurrak
anexionatu eta koloniak eratu zituztenlur haietan. Erromak, bestalde, Veyes etruriar
hiria menderatu zuen (406-396). Garaipen
horien ondoren Erroma gelditu zen
Etruria hegoaldean eta Lazio ia osoan nagusi.
K.a. 390 inguruan oste zeltek erromatarrak
garaitu zituzten arren –zeltek hiria okupatu
eta harrapaketa handiak egin zituzten–,
Italia hegoalderanzko zabalkunde politikari
ekin zion Erromak berriro. Campaniako
Capua hiriak Erromari eta Liga Latindarrari
laguntza eskatu zien samniten erasoari aurre
egiteko. Borroka luzea izan zen latindarren
eta samniten artean, eta hiru gudu odoltsutan
konpondu zen gatazka. Lehenengo
gudua (343-341) amaitu eta berehala, gerra
latindar izenaz ezagutzen dena hasi zen
(340-338); gerra haren ondorioz, liga latindarra
desegin eta liga hartako komunitate
batzuk Erromako estatuan sartu ziren. Bigarren
gerra samnitan (326-304), erromatarrek
zenbait galera izan arren, samnitek
bakea eskatu behar izan zuten. Baina Erromak,
indar handia baitzuen ordurako, hirugarren
gerra hasi zuen (298-290); erromatarren
kontrako koalizio handi bat eratu zuten
samnita, galiar, etruriar eta unbriarrek,
eta gerra ondoren Erromaren esku gelditu
zen Italia erdi-hegoaldea.
Erromak gainerako herri italikoetan zuen
eraginak kezka handia sortu zion Tarento,
Italia hegoaldeko beste komunitate greziarren
buru zegoen hiriari. Hala, Erromari
aurre egitearren Epiroko errege Pirrori laguntza
eskatu zion Tarentok. Pirrok erromatarrak
menderatu zituen Heraclean eta
Ascoli Satrianon (280), baina 275ean Maleventumen
(Benevento) galdu, eta penintsulatik
alde egin behar izan zuen. Garaipen
horri esker, Magna Greciako hiri guztietara
zabaldu zuen Erromak bere eragina,
eta kokalekuak eratu zituen hegoaldean,
Mesinako itsasarteraino.
Patrizioak eta plebeioak
Erromako monarkia desegin zuen iraultzak
aristokraziako familiei, patrizioei, eman
zien aginpidea; patrizioek komunitate guztia
kontrolatzen zuten, jaiotzatik zituzten pribilejioez
baliatuta. Nekazaritzako lurren jabe
handiak ziren eta, horrenbestez, ekoizpen
baliabideen jabeak: beraiek bakarrik zituzten
eskubide politiko guztiak eta gizarteko
gainerako kideei, plebeio pobre zein aberatsei,
eskubide horiek ukatzen zizkieten.
Horren ondorioz borroka etengabea bideratu
zuen plebeak, eskubide politikoak eta
magistraturak eskuratzearren.
Borroka horretan seccesio delako arma
erabili zuten plebeioek, hau da, hirietatik
oldeka alde egin zuten patrizioek beren eskakizunak
onar zitzaten, eta antolaketa berezia
hartu zuten: concilia plebis batzarrakantolatu, plebearen interesak aldezteko
buruzagiak hautatu –plebearen tribunoak–
eta egoitza propioak eratu zituzten.
Borroka haren lehenengo aldiaren emaitza
Hamabi Oholen Legea izan zen, 451n
emana; lege hark idatziz jaso zuen ordu arte
familia patrizioetan ahoz aho transmititu ohi
zen usadiozko zuzenbidea. Eta handik gutxira,
449an, indargabe utzi zen patrizioen
eta plebeioen arteko ezkontzaren debekua.
367. urtean, Licinio-Sextias legeak onartu
ziren; garrantzi handiko legeak izan ziren,
plebeari zorrei eta komunitate lurren erabilerari
buruzko zenbait eskumen ekonomiko
eman baitzizkioten, eta errepublikako bi
magistratu gorenetatik, kontsuletatik, batek
plebekoa izan behar zuela agintzen baitzuten.
Horrenbestez, patrizioen lehentasuna
desegin eta oligarkia patrizio-plebeioa eratu
zen –nobilitas–; noizbait kontsul –patrizio
zein plebeio– izandakoen ondorengoak,
elkarren senideak askotan, ziren oligarikia
berriko kideak.
Erromako estatuan herritar askeez osaturiko
komunitatea –populus Romanus– eratu
zen, eta res publica delakoak bildu zituen
interes komunak. Gai horien gaineko
eskumena ondoko erakunde publiko hauen
artean banatu zen: magistraturak (kontsul,
pretore, zinegotzi, plebearen tribuno, kuestore
edo zerga biltzaileak…), gobernu organo
pertsonalak; senatua, magistratu ohiek
osaturiko talde kontseilu murriztua; eta herri
batzarrak (kuria, leinu eta zenturiaka hautatuak),
eskubide osoko hiritarren komunitateak
esku hartzen zuen aginpide gunea.
Erromako lejioak
Bere gudaroste ahaltsuari esker, Erromak
kanpo politika bikaina egin zuen; Erromaren
eragina Italia guztira zabaltzeko egindako
gerretan eskuratu zuten erromatarrek
ahalmen hori, alegia, armak eta taktikak.
Erromako sistema militarra eta politikoa
elkarri oso lotuta zeuden, eta eskubide zibilak
baliatu nahi izanez gero nahitaez egin
beharra zegoen soldadutza. 17-60 urte bitarteko
hiritarrak gudari potentzialak ziren,
eta horrek hainbat gudari erabiltzeko aukera
ematen zion Erromari.
Gudarostea osatzeko errolda erabiltzen
zen oinarri gisa. Errolda horren arabera, bost
hiritar klase zeuden armak eramateko ahalmena
zutenak; beste klase bat ere bazen,
proletarii, armarik gabea, baliabide ekonomiko
aski ez zuelako; errenta pertsonal jakin
bat zutenen pribilejioa zen, horrenbestez,
soldadutzarik egin beharrik ez zuena
gudarostean sartzea. Hasieran gudariak berak
ordaindu behar zituen bere armak, baina
K.a. 406. urtean stipendium edo karga
militarrak arintzeko gudari saria ezarri zelarikere, soldadutza egitetik salbuetsi zituzten
proletariiak.
Erromatarrek eraso modu trinko eta itxia
–hoplita– erabili zuten hasieran, greziarrek
bezala, baina gerora batasun taktiko klasikoa
hartu zuten, eta Erromaren historia guztian
horixe erabili zen: lejioa. Lejioa 4.000 gudariz
osatua zen, hirurogehi gudarikako
zenturietan antolatua. Baina mugimendu
bizkorrak egiten zituzten etsaien kontra, eta
lurralde menditsuetan jarduteko ez zen hura
antolaketa bereziki egokia, samnitarren kontrako
gerran ikusi zen bezala, eta hori zelaeta
manipuluen taktika erabili zuen aurrerantzean.
Lejioa banako taktiko txikiagoetan, manipuluetan,
banatu zen, beraz; talde txikiagoak
ziren, bai luzeraz eta baita sakoneraz
ere, eta «xake taula» tankerako kokaera hartzeko
aukera ematen zuen, kokaera malguagoa
zuten. Hogeita hamar manipulu zituen
lejioak, 120 gizonez osatua haietako
bakoitza (bina zenturia, beraz); hiru lerrotan
antolatzen ziren, eta arma mota bana
zuen lerro bakoitzak: lehenengo lerroko
gudariak, hastati, infanteria astunekoak ziren;
bigarrenekoek, principes, aurrekoen
antzeko armak zituzten, eta lehenengo lerroaren
osagarria zen; hirugarrenekoek,
berriz, arma arinak zituzten, eta erreserba
edo gudurako laguntza taldea zen.
Manipuluen taktika IV. mendeko konkista
gerretan erabili izan zuten erromatarrek,
baina taktika horren eraginkortasuna
Pirroren garaian ikusi zen argien, garai hartako
gerrako tresna aurreratuena, falangea,
gainditu baitzuten hari esker. Erromatarren
garaipenarekin agerian gelditu zen lejioaren
nagusitasuna.