Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Hainbat ikuspegi teoriko demokrazia kontzeptuaren inguruan

Parisko kafetegi bateko terraza. Demokrazia da hiritarrei askatasun sozial, ekonomiko eta politiko gehien eskaintzen dien sistema.<br><br>

Demokrazia kontzeptu unibertsala da, eta, hala ere, ez daude bi kontzeptu berdin demokraziari buruz. Demokrazia herriaren gobernua dela aho batez esateaz harago, zientzia politikoak aspaldi egiaztatua du demokraziaren izatea konplexua eta aldaera askotakoa dela, eta hura oso ikuspegi desberdinetatik aztertzeko eta balioesteko bidea ematen du beraz. Demokraziari buruzko azterlanek Humeren gomendioa biltzen dute, zeinak, Giza izateari buruzko Tratatua-n, esan baitzuen gertaera politikoak, demokrazia bera tartean, ez daudela gizakiaren esku, eta, beraz, ezin duela gizakiak alor horretan beste helbururik izan, ezpada «egintzak konparatzea» gertaera politiko horien edukira hurbiltzeko ahaleginean.

Horixe da hain zuzen lan honen helburua: demokrazia esaten zaion gertaera politikoa aztertzeko erabili izan diren ideiak eta moduak konparatzea.

Hiru dira teoria politiko modernoak demokrazia modu kritikoan aztertzeko baliatzen dituen ikuspegi edo era nagusiak.

Lehenak zein ikuspegi filosofikotik begiratu, hartara modu batera edo bestera aztertuko ditu demokrazia motak; ikuspegi honek eztabaidagai nagusi bat du oinarrian: zer den demokrazia eta zer izan behar duen, alegia, demokraziaren errealitatearen edo demokraziaren idealaren arteko tirabira, edo, bestela esanda, ikuspegi deskribatzailez edo ikuspegi arauemailez aztertu behar ote den demokrazia.

Bigarren ikuspegiak beren aplikazio eremuaren arabera aztertzen ditu demokrazia motak: «demokrazia politikoa» ?demokrazia sozialarekin? eta ?demokrazia ekonomikoarekin? konparatzen du. Hirugarren ikuspegiak, azkenik, zein bere aurrerapen mailaren arabera aztertzen du demokrazia mota bakoitza: ondo sendoturik dagoen demokrazia baten eta demokrazia ahul, nola halako eta trantsizio prozesu batean sartua dagoen baten arteko konparazioa egiten du.

 

Demokrazia erreala edo demokrazia ideala

Demokraziari buruzko ikuspegiak finkatzeko, lehen-lehenik erabateko bereizketa bat egin beharra dago, alde batean demokraziaren izatea aztertzera bideratutako teoria politikoa jarri behar da, benetan existitzen den demokrazia aztertzen duen ikuspegi deskribatzailea, alegia, eta beste aldean demokraziak zer izan behar duen aztertzera jotzen duena, alegia, ideal demokratikoa aztertzen duen ikuspegi arauemailea. Bi alderdi horiek, demokraziaren izan beharra eta izatea, oso modu nahasian daude loturik. Demokrazia berebalioen eta idealen emaitza gisa baizik ez da existitzen, eta beraz gertaerak eta balioak bereizirik aztertzea gezurrezko azterbide bat baizik ez da. Baina behar-beharrezkoa da hala eta guztiz ere, zeren eta demokrazia hitza guztiz egokia bada ere ikuspegi arauemailez aztertzeko, oso desegokia izan daiteke gertaera politiko horren beraren deskripzioa egiteko. Demokrazia ezin da gaur egun bere esanahi arauemailearen bidez deskribatu, eta ezin da ezta ere azterketa posibilista baten bidez balioetsi.David Hume «David Hume Edinburgon jaio zen, Eskozian, 1711n, eta Adam Smithen laguna izan zen. Filosofo, historialari eta ekonomista handia izan zen. Bere lehen liburua, «zerraldo erori zen inprimeriak erditu bezain laster» egilearen beraren hitzetan. Baina bere saiakerak, hasi maitasunarekin, ezkontzarekin eta arimaren hilezkortasunarekin zerikusia dutenetatik, eta diruarekin, interesarekin eta ordainketa balantzarekin zerikusia dutenetara, ospe handia izan zuten guztiek, eta aberastasun iturri handia gertatu ziren Humerentzat.

Humek eman zuen diruaren teoria kuantitatiboaren lehenengo adierazpen garbia: haren teoriaren arabera, diru kopurua handitu ahala igotzen da, proportzioan, prezioen maila ere» Parkin, M. «Makroekonomia» (1993).

 

Demokrazia ideala

Ikuspegi arauemailetik, demokraziaren definizioa hitzaren beraren esanahitik dator zuzen-zuzenean, alegia, ?herriaren boterea? da. Demokraziaren ?izan behar? horrek hiru esanahi osagarri ditu: batetik, demokrazia idealak demokraziak zer ez duen izan behar adierazten du; bestetik, zer izan litekeen erakusten du; eta, azkenik, izan behar lukeen gizarte akatsik gabearen irudia aurkezten du. Jarrera arauemaile hori etorkizunera dago bideraturik, edo egoera hipotetiko batera bestela, zeren eta ideal baten proiekziotzat hartzen baitu demokrazia, eguneroko gertakizunekin loturarik gabekotzat.

Frantziako Iraultzaz geroztik, gure kultura modernoak politikaren alde arauemailea goraipatzeko joera izan du, izan behar hori azpimarratzeko joera, alegia. Demokrazia, sozialismoa eta komunismoa bezala, jarrera prometeiko batetik sortu zen, berezko joeraren kontra egin nahi izatetik, gizartea aldatzeko borondate utopikotik. Izan ere, ideal erradikal bat adierazte horrexek ekarri du demokrazia hitzaren arrakasta.

XIX. mendean demokrazia hitza talde aurrerakoietan erabili zen, oposizioaren ideal gisa. Demokraziaren lehenengo apologistek suntsitu nahi zuten huraxeren ?absolutismoaren? ukazio gisa irudikatu zuten demokrazia. Desberdintasunari, bidegabekeriari eta zapalkuntzari ezetz esatea izan zen demokrata ideial haien aurreneko zeregina.

Baina, etsaia garaitu ondoren benetako demokrazia sortu orduko, harrezkero demokraziak zer izan behar zuen erabaki beharra gertatu zen. Arazo horri irtenbidea bilatu nahirik, gerora politikaren betegintzarrea nola iritsi aztertzea erabaki zuen demokrazia arauemaile idealak. Eta bidehorretan bi estrategia erabili ditu: benetan existitzen den demokraziaren ondorio gaiztoak kritikatzea batetik, eta eredu demokratiko ideal bat proposatzea bestetik.

Demokrazia arauemaile kritikoa ?aurkako printzipioa? edo ?kontrako arriskuaren printzipioa? esaten zaion horretatik sortua da. Printzipio horren arabera, ideal bat errealitatean mamitu denean, etengabe berrikusi behar izaten da, zenbat eta bere goren mailatik hurbilago egon orduan eta gehiago, bestela ahitu egiten baita, eta, beraz, demokrazia erreala zenbat eta bidea eginago eta finkatuago egon, orduan eta zorrotzago aztertu behar dira haren emaitzak; eta, horrenbestez, sistema demokratiko finkatu baten baitan demokraziaren izan behar hori modurik zorrotzenean mantentzen baldin bada, sortu duen sistemaren beraren kontra ariko da izan behar hori, eta, azkenerako, ondorio kaltegarriak izango ditu. Aitzitik, demokrazia arauemaile idealaren arabera, demokrazia jakin batek behar-beharrezkoa du oposizio jarrera bat bere baitan, zeren eta idealak ahalik eta zintzoen maila gorenera eraman behar baitira, era horretara lortu ahal izango baita etorkizunean izan behar hori eredu demokratiko erreal berri baten aitzindari eta bidegile izatea. Teorian behintzat, bai demokrazia arauemaile kritikoa eta bai demokrazia arauemaile ideala oso ikuspegi baliagarriak dira biak, oso ekarpen egokiak egiten baitizkiote teoria demokratikoari.

Lehenengo estrategiak konponbide egokiak eskaintzen ditu eratuta eta finkatuta dagoen demokrazia hobetzeko: hori izan da, adibidez, parte hartzeko bideak zabaltzeko eskariak gure demokrazia sendotuetan luzaroan erabili izan duen taktika. Bigarren estrategiak, berriz, bidea zabaltzen dio ideal utopiko demokratikoak dena azpikoz gora jartzeko duen ahalmenari, munduak eskaintzen dituen irudi errealisten aurrez-aurre jartzen baitu; hori da, adibidez, errealismo politikoaren eta estatuaren arrazoi esaten zaien horien izenean egiten diren bidegabekerien eta zapalketen aurka matxinatzeko eskubideari zilegitasuna ematen dion taktika.

 

Demokrazia erreala

Demokrazia ikuspegi deskriptibotik definituz gero, ezer gutxi du ikustekorik arestian aipatu den demokrazia arauemailearen definizioarekin. Demokrazia erreala era honetara definitu izan da: gehiengoa lortzeko eta horrela botere politikoa bere esku izateko, konkurrentzia askean elkarren artean lehian ari diren alderdi politikoen arteko borrokan oinarritua den sistema politikoa. Demokrazia erreala aztertzeko, kontzeptu hauek hartu behar dira berazkontuan: ordezkaritza bidezko erregimena, gehiengoaren gobernua eratzea, hauteskunde sistema, kontrol politikorako eredua, eta bere erakundeen eraginkortasun eta zilegitasun maila. Ikuspegi honen bidez jakin nahi da zeintzuk diren demokrazia batek dituen egiturak eta prozedurak hiritarrengan jokabide jakin bat sorrarazteko eta aldi berean hiritarrei jokabide hori bera eskatzeko.

Azken finean, demokrazia errealaren kezka nagusia ez da demokrazia idealazer den jakitea, demokrazia praktikan nola bideratzen den jakitea baizik.

Demokrazia nola bideratzen den aztertzerakoan, bi ezaugarri nagusik identifikatu ohi dute komunitate demokratikoa: bere gidariak hautatzeko erak, eta gidari horien boterea mugaturik eta murrizturik egoteak.

Schumpeterrek adierazi zuen bezala, demokrazia batean gobernua sortzea da herriaren eginkizuna, eta, beraz, metodo demokratikoa erakundeek erabaki politikoak sortzeko erabiltzen duten tresna bat da, eta tresna horren bidez gizabanakoek erabakitzeko aginpidea izaten dute herriaren botoak nork bereganatuko lehian eta borrokan ari izanez. Ikuspegi errealista horrentzat prozedura da demokraziaren osagairik garrantzitsuena, eta hori bera hartzen dute aintzat gehiengoaren gobernua edo gutxiengoaren eskubideak definitzen saiatzen diren ikuspegiek. Demokraziaren analisi deskriptiboetan erakundeak eta prozedurak dira elementu garrantzitsuenak, eta horien aurrean zilegitasunez amore emateak izan behar du hiritarren jokabide erreala. Egitura eta prozedura demokratikoak ez dira, berez, helburua, baina oinarri-oinarrizkoak dira, haiek gabe ezin baita demokraziarik izan. Agintarien jokabidea ez da aski sistema politiko bat demokratikoa dela esateko.

Borondate oneko despotismoa ere despotismoa delako hala eta guztiz ere, izanagatik denik eta borondate onik handienekoa, paternalismoa ez baita ondo ezkontzen demokrazia errealarekin. Azken batean, demokrazia ez da gobernatzeko modu edo estilo bat, besterik gabe, bere gidarien jardunagatik identifikatua, gobernatzeko modu bat baizik, sistema politiko bat alegia, gidari horiek berak aukeratzeko erabili den metodoa ezaugarri nagusitzat duena.

Beraz, gobernua herriarentzat izateko helburua iristeko bidea ematen duten baliabideak dira demokrazia errealaren ezaugarri eta bereizgarri nagusia, zeren eta orduan baizik ez diote gidariek, botere politikoa bere esku izateko, egiturak eta prozedurak zintzoak direla ziurtatu behar izaten aukeratu dituen herri burujabeari.Demokrazia askatasunari lotuta dago ezinbestean.

Demokraziaren definizio sinpleenak, herriak herria gobernatzearenak, herriarenaz bestelako autoritate ororen aginpidea baztertzen du.

 

Demokrazia politikoa, soziala eta ekonomikoa

Antzinako Grezian agertu zen une beretik, demokrazia hitza kontzeptu politiko garbitzat erabili izan da. Nolanahi ere, gizarte modernoetan hitz horren aplikazioa beste alor batzuetara hedatu da. Tocquevillek, esaterako, ederki astindu zituen bazterrak, Ipar Ameriketako demokraziaren alderdi sozialak aztertu zituenean, harrezkero ?demokrazia sozialaz? hitz egiten baita kultura politiko demokratikoa aztertzen denean, eta hori guztiz ere alderdi garrantzitsua da demokrazia modernoetan. Marxismoak eta ezkerreko pentsamolde politikoak, berriz, ?demokrazia ekonomikoa? esamoldea asmatu eta zabaldu du ideal eta prozedura demokratikoak produkzioaren esparru kapitalistara hedatu beharra aipatzeko, eta ongizatezko estatua da hain zuzen ideia horren ondorio zuzena.

 

Demokrazia politikoa

?Demokrazia politikoak? hiritarrek estatuaren egitura politikoetan parte har dezaten beharrezkoak diren prozedurak antolatzea esan nahi du gehienbat. Politikoa dela adieraztean, ikuspegi horrek demokrazia murriztu egiten du nola edo hala: demokrazia alor berezi eta ondo definitu batera mugatu beharra dago, erakunde politikoetara hain zuzen, arrisku handia baitago bestela demokraziaren edukia faltsutzeko eta politikaz kanpoko gaiez kutsaturik okitzeko. Ikuspegi horren arabera, bizitza politiko publikoa ez ezik, bizitza publikoko gainerako alor guztiak ere demokratikoak baldin badira, orduan demokraziak porrot egingo du.

 

Demokrazia soziala

?Demokrazia soziala? gizarte jakin batek duen izate eta modu berezia da oro har, eta beraz ez da ?demokrazia sozialistarekin? nahasi behar, oso bestelako kontua baita hori, estatuak gizarteari indarrez ezarritako programa bat, herrialde komunista ohiek berezkoa zutena. Esamolde horren bidez gizartearen demokratizazioa adierazi nahi da, eta gizarte horren beraren usadioak eta ohiturak ere bai, haren adierazpide direnez, eta, batez ere, pertsona guzti-guztiak begirunez eta errespetuz berdin tratatu beharra esan nahi du. Gizarte mailen arteko aldeak orekatzeko joerak definitzen duen Ethos bat eta bizimodu jakin bat dira beraz «demokrazia sozialaren» ezaugarri nagusiak.

 

Demokrazia ekonomikoa

Demokrazia politikoaren ardura nagusia estatuan parte hartzeko prozeduretan hiritarrek berdintasun juridikoa izan dezaten baldin bada, eta demokrazia sozialaren kezka nagusia, berriz, hiritarrek estatus eta kultura politikoan berdintasuna izatea; ?demokrazia ekonomikoa? esamoldeak aberastasunak berdin banatzeko nahia adierazten du. Zentzu nabarmen eta generiko horretan, hitz horrek definitzen duen demokraziaren helburu nagusia aberastasuna berdintasunez banatzea eta aukera ekonomikoak berdintzea da. Ikuspegi horretatik, «demokrazia ekonomikoak» nahitaez sistema publiko jakin bat behar du aldez aurretik, Ongizatezko Estatua esaten zaiona, pertsonen arteko errenta berdintasunaren alde dagoena, era horretara nork bere autonomia eta askatasuna bere esku izan ditzan.

 

Hiruen arteko harremanak

Demokraziaren hiru ikuspegi hauek, ?demokrazia politikoa?, ?demokrazia soziala? eta ?demokrazia ekonomikoa?, oso garrantzitsuak badira, are garrantzitsuagoa da hiru ikuspegi horien artean zer harreman dagoen jakitea.

Ikuspegi marxista klasikoa da hiru formula horien arteko harremanari buruz egin den azterkertarik erradikalena, haren arabera, ?demokrazia ekonomikoa? da formularik garrantzitsuena, eta beste biei nahitaez gailendu behar zaiena. Ikuspegi marxistarentzat ?demokrazia politikoak? ez du inongo baliorik, eta ?demokrazia soziala? asmakizun ideologiko bat da, egiazko demokraziari, ekonomikoari alegia, traba egiteko sortua, demokrazia ekonomikoa baita, izan ere, lana eta errenta pertsona guztien artean berdintasunez banatuko duen bakarra. Demokrazia ?politikoa? demokrazia ?kapitalista? da, eta horren aurrean ezinbestean ezarri beharrekoa ez dahainbeste demokrazia kapitalistaren ifrentzua, ekonomia demokratikoa baizik. Bestela esanda, ?demokrazia ekonomikoak? politikaren eta gizartearen errealitatea bestelakotu ahal izango duen sistema ekonomiko bat sortu nahi du. Ikuspegi horren arabera, demokrazia ez dago prozedura formal eta neutro batzuk babestera mugatua, aldez aurretik definiturik dauden helburu jakin batzuen alde jokatzera bideratuta baizik, aberastasuna ekonomiaren bidez berdintasunez banatzera batez ere.Demokrazia industriala ?demokrazia ekonomikoaren? aldaera bat da; ez da lehen aipatu dena bezain erradikala, eta demokrazia ekonomikoak produkzio kapitalistaren guneetan, fabriketan alegia, sortzen dituen arazo jakin batzuei konponbidea ematen saiatzen da. Alderdi askotan, Greziako formula gizarte industrialera egokitze gisako bat da: mikrodemokrazia bat da, non boterea komunitate politikoko kidearen ?polites? esku egon ordez, komunitate ekonomikoko kidearen esku baitago, langilearen esku, alegia. Bere maila gorenean, demokrazia industrialak fabrika bakoitzeko langileen burujabetza eskatzen du, burujabetza zuzena, ordezkaritza bidezko gobernua hautatu izanean oinarritua den ?demokrazia politikoaren? ereduak baliogabetzen ez dituena. ?Demokrazia industrialaren? ikuspegi hori ez da, berez, langileek gestioan parte hartu izan duten alor edo gune jakin batzuetan baizik bideratu: ?elkarren arteko gestioa? Alemanian eta Austrian, «autogestioa» Jugoslavian, eta kooperatiben ereduan Euskal Herrian. Kasu horietan guztietan, hala ere, ?demokrazia industrialak? indar handia galdu du, enpresa kapitalisten errentagarritasunaren logikaren eta funtzionamendu irizpideen mesedetan.Beste ikuspegi batzuen arabera, demokraziak oinarri-oinarrizko ?gizarte eta kultur? elementu batzuk behar ditu ezinbestean; horiexek baitira sistema demokratikoak sortzeko eta finkatzeko prozesuen oinarria. Aditu horien iritziz, ?demokrazia sozialak? politikaz gaindiko elementuak behar ditu, ?gizalegezko kultura? adibidez, edo halako ?ongizate material orokor? bat ziurtatzeko aukera, horiek gabe ezin baita demokrazian sakondu, ez eta demokraziaren alderdi instituzionalenak edo ?politikoenak? sendotu.Hitz batean, ukaezina da demokrazia politikoak demokrazia sozialean oinarrituta egon behar duela, biziko bada, eta aditu guztiek onartua da baita ere berdintasun ekonomikoa eta demokrazia industriala berez direla balio handiko helburuak. Hala eta guztiz ere, ñabardura horiek guztiakguztiz ere bigarren mailakoak dira, agerian edo zeharbidez ?demokrazia politikoaren? nagusitasuna aldez aurretik onartzen duten neurrian. Bestela esanda, demokrazia horiek ez dira, funtsean, ?demokrazia politikoak?.

Sistema politiko osoa demokratikoa ez bada, berdintasun ekonomikoak ez du orduan garrantzi eta zeresan handirik, eta demokrazia soziala aise gera daiteke beste interesen mende, edo aise manipulatu daiteke bestela. Arrazoi horregatik beragatik da demokrazia, lehenik eta gauza guztien gainetik, demokrazia politikoa, kontuan hartu behar baita metodo politiko demokratikoaren zeregin nagusia prozedura jakin batzuk babestea dela, hiritarren egintzaren ondorio ez politikoak aukeratzeko askatasuna ziurtatu dezaten

 

Demokrazia finkatua eta trantsiziozko demokrazia

Demokraziari buruzko ikuspegien azterketa honetan, demokrazien garapen mailari buruzkoa da hirugarren irizpidea; horren arabera, bi demokrazia mota bereizten dira: demokrazia erabat finkatuak, eta nola halako demokraziak, hots, erabateko demokrazia izateko prozesuan direnak.

Sistema politiko bat da demokrazia, beste askoren artean, eta, beraz, jakin beharra dago zeintzuk diren demokraziaren eta sistema ez-demokratikoen arteko bereizgarriak.

Batzuetan demokrazia kontzeptua oso zabal hartu izan da, hain zabal non argi eta garbi diktadura ez diren sistema politiko guztiak har baititzake bere baitan; identifikazio hori kalterako besterik ez da, horretarako erabili den eredua oso lausoa baita, eta ez baitu inongo zehaztasunik, baina baliagarria da beste alde batetik, nola halako demokraziak aztertzeko aukera ematen duelako, hasierako egitura demokratikoa batere zehaztasunik gabe tankeraturik daukaten horiek aztertzeko, alegia.

Bestetan demokrazia askoz zentzu mugatuagoan hartzen da, eta ordezkaritza bidezko erakunde aurreratuekin eta «gobernu konstituzional» bat aginpidean jartzearekin identifikatzen du demokrazia kontzeptua; identifikazio hori askoz hobea da, eredu zehatzago bat erabiltzen baitu, eta demokrazia finkatuez hitz egiteko bidea ematen baitu. Azkenean, eredu guztiz ere zorrotza erabiltzen denean eta demokraziaren mailarik gorenaz hitz egiten denean, orduan du demokrazia hitzak zentzurik zehatzena, eta demokrazia mota horri demokrazia aurreratua esaten zaio. Eredurik zabalenaren arabera, munduan diren herrialdeen ia erdia sar daiteke demokraziaren baitan; eredu zorrotzenaz begiratuz gero, ez dira dozenatik gora izango maila erabatekoa iritsi duten herrialdeak; tarteko ereduaren arabera ordea, munduan diren demokrazia politikoen kopurua askiesteko modukoa da.

Demokrazia finkatuaren eta demokrazia aurreratuaren arteko aldea kalitate kontua da. Nolanahi ere, demokrazia finkatuaren eta trantsizioan den nola halako demokraziaren artean dagoen aldea demokraziaren muin-muinari dagokio, eta oso arazo korapilatsua da beraz. Demokrazia beste guztien artean ?funtsezko? sistema politiko gisa definitzeko, demokrazia zer ez den argitu beharra dago. Eta horrekin batera arestian aipatu diren hiru eredu demokratikoen ezaugarriak argitu behar dira.

Izan ere, sistema politiko bat demokrazia dela esateko, kontuan hartu beharra dago ea eredu jakin batzuen ezaugarriak badituen.

Eredu egokia aukeratzea, eta eredu hori koherentziaz erabiltzea da auzi hori konpontzeko bide bakarra.

Demokrazia finkatuei eta demokrazia aurreratuei aplikatu beharreko ereduak zorrotzak izaten dira, eta hori egiten da, adibidez, sistema eskandinaviarrekin eta anglo-amerikarrekin.

Izan ere, demokrazia horiek bide luzea egina dute berdintasuna mailarik gorenera eramateko (estatus eta aukera berdintasunaz ari gara, inondik ere).

Hala, demokraziak munduan lortu duen mailarik gorena izendatzeko ?erabateko? demokrazia edo demokrazia ?aurreratua? hitzak erabiltzen dira. Aitzitik, demokraziaegonkorrik edo eraginkorrik sekula izan ez den tokietan ezin da horren eredu zorrotzik erabili. Maila horretan, komunitate jakin bati demokrazia esaten zaio demokraziak berezkoak dituen mekanismoak badituenean, demokraziaren beraren ekintza praktikoak alde batera utzita, alegia, halakoetan demokrazia gehiago da lanabes instituzional bat, gizarte egoera bat baino.

Ezaugarri politikoen aldetik mugatuago egote hori argi eta garbi adierazten du era horretako demokrazietan askatasun politikoak gizarte edo ekonomia berdintasunak baino indar handiagoa izateak, askatasun politikoek lehentasuna baitute prozedura demokratikoan.

Nola halako demokrazia bat demokrazia finkatu batekin parekatzeko, hiru ezaugarri behar izaten dira: hauteskunde libreak, alderdi sistema lehiakorra, eta gobernu sistema ordezkaritza bidezkoa. Bidegabea litzateke eredu zorrotzagorik eskatzea, zeren eta demokrazia ez da gizartean sakon errotuko, baldin eta antolamendu politiko horrek behar bezala luzaroan funtzionatzen ez badu. Horrenbestez, zuzena da esatea askatasun politikoa, norberaren segurantza eta juztizia inpartziala ziurtatzen dituen gobernu konstituzionalaren eredua dela batez besteko eredua, alegia, demokraziak hori esan nahi du normalean. Geroztik, demokrazia indartzeko, beste hainbat gauza bete beharko dira: legezkotasun demokratikoa errespetatu, erregimen politiko berriaren kontra dauden indar politikoak bakartu, alderdi sistema indartu eta indar politikoen ordezkaritza prozesu egoki bat finkatu, oinarri-oinarrizko eskubideak etaherritarren askatasuna defendatu, eta demokraziaren beraren gestio publiko egokia ziurtatu.

Orain artean demokrazia zer den definitu dugu: sistema demokratiko baten eta ez-demokratiko baten arteko muga garbia da oraindik. Baina demokrazia hitza Hirugarren Munduko herrialdeetan aplikatzean, eta batez ere garapen bidean direnetan, zalantza handiak dira erabiltzen den ereduak baliorik ba ote duen. Maila honetara helduta, nola halako demokrazia esateak esan nahi du sistema politiko jakin bat ez dela erabateko diktadura, alegia, ez dela askatasuna, oposizioa eta botere judizialaren independentzia zeharo desegin duen sistema. Ikerlari batzuek urrunago dihoaz, hala ere, eta ?demokrazia babeslea? esaten ere diote agintarien eliteak itxuraz behintzat uste demokratikoak izatea eta gerora nolabaiteko egitura demokratikoren bat ezartzeko helburua izatea baldintza bakarra duen eredura mugatutakoari. Sistema politikoen sailkapenaren ikuspegitik, uko egin behar zaio demokrazia babesle mota hori trantsizio bidean den nola halako demokraziaren kategoriaren baitan sartzeari, zeren eta promesak ez baitira egintza, eta, era horretara, ez baita konpontzen baliabide guztiz ere demokratikoak eratzeak berez duen zailtasuna. Nola halako demokraziak nolabaiteko egitura demokratiko bat izatea eskatzen du, aurreko erregimen autokratikoaren jarraipena baldin bada ere, era horretara herrialde jakin horretako sistema politikoa aldatu nahi duten indar demokratikoek egitura hori erabili ahal izango baitute.