Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Estatu liberala
Estatu liberala absolutismoaren ondoren
mendebaleko hainbat herrialdetan sortu zen
botere antolaketarako forma bat da. Estatu
eredu honen oinarria doktrina liberala da,
eta doktrina hori landu duten autore garrantzitsuenen
artean aipatzekoak dira, besteren
artean: Locke, A. Smith, Wilhelm von
Humbolt, Kant, Alexis de Tocqueville,
John Stuart Mill eta Montesquieu.
Askatasun eta berdintasun eskubideak,
Estatu ordezkatzailea, eta Estatuaren eta
gizartearen arteko bereizketa dira Estatu liberalaren
printzipio politikoak. Printzipio
multzo honetatik abiatuta sortu da Estatuforma hau, eta botereen arteko bereizketa,
parlamentuaren nagusitasuna, legearen
nagusitasunaren printzipioaz araututako
Zuzenbidezko Estatua, herri edo nazioaren
subiranotasuna, gizabanakoaren botere eta
askatasun batzuk aintzat hartzea, eta legezkotasunaren
printzipioa ditu ezaugarri
nagusiak. Horren guztiaren xedea, botere
mugatuko Estatu bat sortzea da.
Alabaina, ezinezkoa da eredu bakar bat
balitz bezala azaltzea, zeren eta urteak igaro
ahala ezaugarri komuneko hainbat Estatu
sortu baita, eta guztien artean itxuratu
dute Estatu liberalaren eredua.Pentsamolde iusnaturalista izan zen lehen
liberalismoaren oinarria, eta Amerikako
Estatu Batuetan egindako Gizakiaren eskubideen
Deklarazioan jasota geratu zen
(1776), Frantzian egindako Hiritarraren Eskubideen
Deklarazioan bezalaxe (1789).
Iusnaturalistek diotenez, gizaki orok, berez,
hainbat oinarrizko eskubide du. Hau da,
eskubide horiek gizaki izate hutsez dagozkio
gizabanakoari; eskubide horien artean
dira, besteak beste, bizitzeko eskubidea,
aske izatekoa, eta segurtasuna izatekoa;
Estatuak eskubide horiek bermatu egin
behar ditu, inoiz ez ordea esparru horietan
sartu. Doktrina iusnaturalistak dioenez, badira
lege naturalak, inongo giza taldek sortu
ez dituenak, eta arrazoiaren bidez bilatuz
gero aurki daitezke lege horiek. Gero,
legeotatik ondorioztatzen dira eskubide
naturalak, eta eskubide hauek ezarritako
mugez jardun behar dute gobernariek, botere
publikoa erabiltzen dutenean.
Geroago, John Stuart Mill-ek oinarri
teoriko berri bat paratu zuen, Jeremy Bentham-en
filosofia utilitaristatik abiatuta;
honela euskarri berri bat izan zuen liberalismoak
aurrerantzean, eta botereari mugak
jartzea arrazoizkotu egin zuen berriro. Benthamek
formulatu zuen utilitarismoaren
printzipioaren arabera, legegileak gogoan
izan behar duen irizpide bakarra zerau da:
legeen ondorioz ahalik eta jende kopuru
handienari zoriona ekartzea. Beste modu
batez esanda, eragile objektibo bat bada
gobernarien botereari mugak jartzeko, gizabanakoek
plazerra nahi izatea hain zuzen. Ondorioz, bere baitan kide kopuru
handienari zoriontasuna eskaintzen dion
gizartea izango da onena. Halaz, filosofia
utilitarista izan zen Estatu liberalaren osagarri
teorikorik sendoena, eta ordu arteko
formula teorikoa bazterrean geratu zen.
Estatu liberalaren sorburua sistema absolutistaren
ahulezian aurkitu behar da,
baina kontuan hartu behar dira, orobat, lehen
aipatutako pentsamolde iusnaturalistaren
korronteak, eta ilustrazioa, arrazionaltasuna
ekarri baitzuen, eta protestantismoa,
honen ekarpenez heldu baitzen indibidualismoa.
Gainera, kapitalismoa produkzio
modu nagusitzat finkatu zen une historikoan
fortunatu zen liberalismoa, iraultza burgesen
eskutik. Horregatik oso-oso interesgarria da
liberalismo ekonomikoaren euskarri diren
oinarrien deskripzioa egitea, zeren eta honek
erraztu egiten baitu Estatu liberalak,
esparru publikoaren eta pribatuaren arteko
harremanen antolatzaile gisa, betetzen
duen eginkizuna ulertzea.
Liberalismo ekonomikoaren ezaugarrietako
bat indibidualismoa da; honen eraikuntza
jabetza kontzeptuan datza, hau da, gizakiaren
izaeran bertan, zeren eta jabetzak
esan nahi baitu nor bere buruaren jabe izatea,
bere gaitasunena alegia, eta bide batez
gaitasun horietaz baliatuz, bere lanaz lortutako
fruituena. Jabetzatik abiatuta sortzen
dira giza indibidualtasunaren bestelako
ezaugarri guztiak, hala nola askatasuna,
berdintasuna, elkarren arteko harremanak
eta gizartean parte hartzea. Askatasuna jabetzarekin
lotuta dago, ezen jabe garenneurrian izaten gara aske. Berdintasunari
dagokionez, hasieran gizabanako guztiak
berdinak dira, denak baitira bere buruaren
jabe, eta honexek ematen die berdintasuna
hasierako askatasun maila horretan. Hiru
elementu hauek, jabetza, askatasuna eta
berdintasuna hain zuzen, elkarren arteko
harreman estuan dira, zeren eta jabetza egiazkoa
izateko, jabetza hori baliatu ahal izateko
modua behar dugu, trukatzeko modua,
eta hori horrela izan dadin, ezinbestekoak
dira askatasuna eta berdintasuna. Halatan,
kontratua oso garrantzitsua den gizarte bat
dugu, eta gizarte honek, bere oinarrizko
printzipioen artean, herritarrek elkarrekin
harremanak izateko askatasuna izango du.
Gizarte berri hau esparru pribatuan sar
eta molda dadin, behar-beharrezkoa da
Estatuak aintzat hartzea askatasun eta berdintasun
eskubideak, Estatuaren boterea
mugatua izatea, eta Estatuak gizartean derrigorrezkoa
denean baizik parte ez hartzea;
elementu hauek guztiek osatzen dute liberalismo
politikoa.
Estatu liberalaren lehen ale garbia Ingalaterran
agertu zen, XVII. mendean, iraultza
puritanoaren bidetik; iraultza honek
askatasun ideia batzuk ekarri zituen, askatasun
pertsonalaren eta, prentsa, erlijio
eta iritzi askatasunarenak, esate baterako.
Estatuaren antolaketaren esparruan, ingelesek
lortu zuten formulan parlamentuaren
mendean zegoen monarka, eta instituzio
bakoitzak bere eginkizuna zuen (legegilea,
exekutiboa edo judiziala). Beraz, absolutismoaren
zeharo beste muturrean dagoen
estatu forma bat da, hartan monarkak berak
baitzituen bere eskuan botere guztiak,
gobernuan inongo mugarik gabe arituz.
Antolaketa forma berri honek eman zion
oinarria Montesquieuri, botereen banaketaren
doktrina lantzeko; doktrina hauxe da
Estatu liberalaren ezaugarri garbienetako
bat.
Instituzioen ikuspegitik, bide ingelesaren
alderdirik garrantzitsuena etenik ez
gertatu izana izan zen, estatu eredu batetikbestera igarotzean monarkia mantendu baitzuten,
eta Estatuaren zentraltasuna. Estatu
liberala abian jartzeko beharrezko eraldaketak
pixkanaka-pixkanaka burutu zituzten,
partaidetza politikorako ildoak jorratuz;
monarkaren boterea parlamentuaren bi
ganberetara eskualdatzea izan zen bilakaera
historiko honen emaitza.
Frantzian, aitzitik, iraultza behar-beharrezkoa
izan zen monarkaren botere absolutua
eteteko, eta burgesiak bere interesak
ordezkaturik ikusiko zituen gizarte berri
baten oinarriak finkatzeko. Estatu liberal
alemaniarren kasua ez dator aipatu beste
bion bidetik, zeren eta burgesia alemaniarra
ez baitzen besteak bezain indartsua;
halaz, erregimen berria ezartzeko unean
zailtasun handiagoak izango ziren, eta Estatu
liberala, herrialde honetan, autoritarioagoa
izango zen, koroaren ahalmen handiagoak
izango baitzituen, parlamentuaren
boterearen kalterako.
Estatu liberalaren eraketa, batzuetan, bat
dator krisialdi historikoekin, esaterako XVII.. endean Ingalaterran edo XVIII.ean Frantzian
gertatuekin; edonola ere, ezin da bereizi
gizabanakoaren askatasun esparruaren
etengabeko hazkundetik, eta gizartearen
mailaz mailako emantzipaziotik. Azken krisialdia
erlijioaren alorrean izan zen batetik,
eta ekonomiarenean bestetik. Estatu liberala
sortu zen unean, amaiera iritsi zitzaion
Estatu konfesionalari, eta Estatu laiko edo
neutrala agertu zen. Era berean, garai horretan
bukatu ziren pribilejio feudalak, eta
Erdi Aroaren ezaugarri zen gizarte estamentala
desagertu zen; haren tokia merkatu
gizarte burgesak, bere ezaugarri nagusiak
gizarte klaseen banaketa eta produkzio
modu kapitalista zituenak, hartu zuen.
Hasierako teorialari liberalek kontsensuaren
teorian oinarrituz azaldu zuten Estatu
liberalaren agerpena. Autore hauek
gizartearen kontzepzio indibidualista zuten,
eta honen arabera, gizabanakoa da guztietan
lehena, bere berezko eskubideez; gizabanako
honek hitzarmena egingo du beste
batzuekin, eta horrela sortuko da gizartea.
Beraz, gizabanakoek propio adierazitako
borondatea da gizartearen sortzailea, eta
gizabanakoen interesak eta beharrak ase
behar ditu gizarteak. Estatua bide beretik
agertu da, gizabanakoek sortarazi baitute
hura ere, elkarrekin bat hartuz; estatua sortzeko,
gizabanakoak uko egin die bere eskubideetako
batzuei, eta estatuari utzi dizkio,
elkarbizitza aske, baketsu eta ordenatua
izateko. Lockek adierazi zuen bezala,
Estatu berriaren botere politikoaren legitimazioa,
zilegizkotasuna, boterea egikaritzen
den pertsonen arteko kontsensuak dakar,
pertsona horiexengandik heldu baita boterea
bera.
Gizarte liberala antolatzen duten printzipio
politikoei dagokienez, askatasuna,berdintasuna, Estatuaren eta gizartearen
arteko bereizketa eta, azkenik, Estatua
ordezkaritza moduan itxuratzea aipatu behar
dira.
Estatua herritarren ordezkari bihurtzean,
gizabanakoaren askatasuna ezinbesteko
elementua da, sistemak ongi funtzionatuko
badu. Aldi berean, askatasunak halako
berme bikoitz bat izango du, Zuzenbidezko
Estatuaren tresna konstituzionalek ematen
diotena batetik, eta barne zein nazioarteko
ordena mantentzeko eginkizunean Estatuari
ezartzen zaizkion mugek emana
bestetik.
Ordezkaritzazko Estatu honen agerpenak
berekin ekarri zituen alderdi politikoak.
Esparru politikoan iritzi joera desberdinak
azaltzean, parlamentariek taldeak osatuko
dituzte, kidetasun politikoaren arabera.
Alabaina, hasieran alderdi politikoak ez
ziren gaur egungo masa alderdien antzekoak;
oso bestela, talde txikiak ziren, aristokraziako
edo burgesiako zenbait pertsonaz
osatuak, bakoitza bere gizarte klasearen
interesen aldeko borrokan.
Berdintasuna behar-beharrezko printzipio
politikoa da, lotura feudalak eteteko eta
gizarte berriaren oinarriak finkatzeko. Gizarte
berri honetan, gizabanako guztien
eskubide zibilak berberak izango dira, eta
honexek bermatuko du, gainera, ekonomia
sistema sortu berria. Baina kontua ez da
berdintasun politikoa, ezen Estatu liberalean
gizabanako guztiek ez dituzte eskubide
berberak politikan parte hartzeko. Berdintasuna,
doktrina liberalaren arabera, askatasunari
lotutako gauza bat da: gizabanakoa
askea da; beste gizabanakoen askatasunak
ezarritako muga baizik ez du, hau da, besteen
askatasuna hasten den tokian amaitzen
da norberarena, eta maila honetan pertsona
guztiak berdinak dira. Konstituzio liberaletako
funtsezko bi printzipiok berdintasun
kontzeptu honetan dute sorburua, legearen
aurrean berdin izatearen printzipioak
batetik, eta eskubide berdintasunaren
printzipioak bestetik.Legearen aurreko berdin izatearen printzipioa
Estatu absolutistan gertatzen zenaren
kontrakotzat behar da ulertu; izan ere,
lehengo Estatu hartan, gizabanakoa zein
estamentutakoa zen, halaxe aldatzen zen
legeen aplikazioa. Estatu liberalean erabat
aldatuko zen egoera hori, eta legeak denentzat
berdinak izango ziren, eta auzitegi
berberak, inondik ere, guzti-guztientzat.
Eskubide berdintasunaren printzipioaren
arabera, funtsezko eskubide berberak
dituzte gizabanako guztiek, konstituzio testuetan
jasotakoak alegia, eta modu berean
gozatu behar dituzte eskubideok.
Sekularizazioak eta esparru politikoan
izandako aldaketek bideratu zuten Estatuaren
eta gizartearen arteko bereizketa. Azaldu
dugun bezala, Estatuak ez du gizartean
sartu behar, eskubideak eta askatasunak
bermatzeko izan ezean. Orain artean liberalismoaren
oinarri teorikoei gainbegiratua
eman ondoren, hel diezaiogun, bada, Estatu
liberalaren antolaketari.
Estatu honen baitan, parlamentua da
alderdi juridiko-instituzionalaren gune nagusia,
sistemaren gunea alegia, zeren eta
botere betearazlea bera ere bere mende
baitu. Legegintzako aginpideak toki nagusia
duenez, legeak ere, arau abstraktu eta
orokortzat harturik, toki nagusia du sisteman,
zeren eta legea baita legegintzako
aginpidea eta botere beterazlea elkarrekin
lotzen zituena.
Era berean, Estatu liberaletan daude
ordezkaritzazko lehenbiziko instituzioak;
edonola ere ezin esan instituzio demokratikoak
direnik, herritar guztiek ez baitute
prozesu politikoetan parte hartzerik.
Estatu honen ezaugarri juridikoen artean,
eskubide zibil eta politiko sorta bat
onartu izana aipatu behar da; eskubide
horiek esparru pribatukoak direnez, aginpide
publikoak ezin izango du sartu horrelako
eskubidei dagozkienetan. Eskubide
zibilak ondare-eskubideak dira, edo haiei
lotuak behintzat; gizabanakoei dagokie
haien titularitatea, eta eskubide horien erpin-erpinean jabetza eskubidea dago. Doktrina
liberalak finkatu zuen eskubide sorta
hau guztia. Eskubide politikoei dagokienez,
berriz, sufragio zentsitariora mugatzen ziren
funtsean, horixe baitzen sistema politikoan
parte hartzeko modu bakarra.
Estatu liberalaren antolaketa juridikoinstituzionalean,
Zuzenbidezko Estatu
gisa ageri da Estatua. Izan ere era horretako
estatua bat dator liberalismoarekin,
hainbat elementu liberalek ongi erakusten
duten bezala, esaterako gizabanakoen arteko
harreman berrien bermeak, eta burgesiari
gora jotzeko aukera eman zion boterearen
antolaketa berriak. Estatu absolutuan
zenaz oso bestela, Zuzenbidezko Estatuan
forma elementu berriak ageri dira,
eta demokratikoak izan ez arren Estatu liberalak
hobeto funtziona dezan laguntzen
dute. Zuzenbidezko Estatuak Estatu liberalaren
elementu juridiko-instituzionalak beste
era batera antolatzen ditu, bost elementutan
oinarri hartuz. Hauetako lehena legearen
inperioa da, sistema juridiko-politikoan
legeari zentraltasuna ematen diona. Hasieran
Ingalaterran agertu zen elementu hau,
eta geroago sartu zen Zuzenbidezko Estatuaren
eraketan.
Bigarren elementua botere banaketa da,
Montesquieu-k landua. Rousseau-ren eskutik
heldu zen hirugarrena, herri edo nazioaren
subiranotasuna alegia, bi hauek
direlarik frantziar tradizioak Zuzenbidezko
Estatuari eginiko ekarpenak. Laugarren tokian
gizabanakoaren botere eta askatasunak
aintzat hartzea dago, ekarpen anglosaxoniarra
zein frantziarra, alegia, bi herriotan gertatutako
iraultzen ondotik ailegatu baitziren
eskubideei buruzko deklarazioetara. Azkenik,
legezkotasunaren printzipioa, alemaniar
tradiziotik hartua; tradizio honek, bide batez,Zuzenbidezko Estatuaren kontzeptua
bera ere landu zuen.
Elementu hauek guztiek osatzen dute
Zuzenbidezko Estatua, baina guztiak ez
daude garrantzi maila berean. Estatu liberalak
bi ideia nagusi ditu: batetik boterearen
mugak, eta bestetik Zuzenbidezko Estatua,
hau da, aginpide publikoak lege
arauaren mendean egon behar duela. Testuinguru
honetan, legezkotasunaren printzipioak
aparteko garrantzia du, botere
publikoen ekintza guztiak legearen barruan,
eta legeak ezarritako mugez bideratu behar
baitira. Halatan, Zuzenbidezko Estatuaren
beste elementuek eginkizun bikoitza
izango dute, politikoa batetik, sistema liberalaren
euskarri eta aginpidea legitimatzeko
bide gisa, eta funtzionala bestetik, legezkotasunaren
printzipioa maila teknikoan
egituratzen lagunduko dutelako.
Halaz, esate baterako, legearen nagusitasun
edo inperioaren printzipioari eginkizun
biak atxikitzen zaizkio; batetik legitimazio
politikoa eskaintzen du, eta bestetik
funtzionaltasuna ematen dio sistema juridiko-politikoari,
zeren eta printzipio honen
bidez antolatzen baita boterearen muga, eta
Estatua bera zuzenbidearen mendean geratzea.
Legearen nagusitasun honen arabera,
Estatuaren jarduera guzti-guztiak legearen
mendean egongo dira, ikuspegi liberalaren
arabera legea bera baita zuzenbidearen
adierazpen gorena. Estatua legearen mendean
geratzean, boterea erabiltzean arbitrariotasuna
galarazten da, Estatu absolutistak
jokatu zuen ildotik zeharo kanpora joz. Tradizio
ingelesaren ekarpena da kontzeptu
hau, hartan subiranotasuna parlamentuan
baitzetzan; horrexegatik deitzen zen, deitu
ere parlamentu subiranotasuna; parlamentuazen nagusia sistema juridiko-politikoan,
eta ondorioz, handik ateratako lege arauak
nagusiak ziren. Azken batean, legearen inperioa
legearen gailentasuna adierazteko
baliabide bat da.
Estatu absolutistan inolako murrizpenik
eta mugarik gabe erabiltzen zuen monarkak
boterea; Estatu liberalean, berriz, botere
banaketa dogma bat da, boterea mugatzeko.
Hasieran, printzipio hau banaketarako
irizpidetzat erabili zuten, baina burgesia
aginpidera heldu zelarik, eta hartan
finkatu, banaketa hutsa izateari utzi eta printzipio
tekniko gisa itxuratu zen. Aginpidea
banatzeko sistemak Frantziar Iraultza igaroz
geroztik izan zuen indarra; edonola ere,
tokian tokiko mugimendu liberalek zeinek
bere erara erabili zuten.
Nazio subiranotasunaren printzipioa
Frantziako Iraultzaz geroztik agertu zen.
Badu alderdi etiko bat: boterea demokratizatzea
eskatzen du, boterea herriaren eskuetara
igarotzea hain zuzen. Eta badu alderdi
funtzional bat ere: hain zuzen ere
argiro planteatzen baitu nazio subiranotasunaren
ideia baliagarria dela Estatuaren
antolaketa berrirako, boterea legean oinarri
dadin laguntzen duelako hain justu. Errepresentazio
edo ordezkaritza ganbaretan
adierazten da nazio subiranotasuna, eta
ganbara hauek izango dira, gainera, legea
egingo dutenak. Beraz, nazioaren borondatearen
produktua da legea, eta legea, bide
batez, boterea da. Ikusi bezala, printzipio
honek harreman juridiko-politikoak antolatzen
ditu.
Beste alde batetik, kontuan izan behar
da nazio subiranotasunaren printzipioa ez
zela ageri Estatu liberala sortu zen herrialde
guztietan; esate baterako, Alemanian
bideratu zen formulan ez da horrelakorik,
hartan estatuarena baita subiranotasuna,
ezen ez nazioarena.
Gizabanakoaren eskubide eta betekizunek
ere badute alderdi etiko eta alderdi funtzional
bat. Alderdi etikoari dagokionez, gizarte
liberalean gizabanakoak lehenbiziko
aldiz du zenbait eskubide, eta estatuaren
botereak mugatu edo murriztu ezin duen
jarduera esparru bat aitrtzen zaio. Eskubide
hauek esparru pribatuan dute batez ere indarra,
elkartrukea gertatzen den horretan
alegia, eta beste era bateko harramanak ezarrazariko
ditu Estatuaren eta estatu hori osatzen
duten gizabanakoen artean.
Alderdi funtzionalari dagokionez, eskubide
eta askatasun indibidual berriak
harreman politiko berrietara egokituko dira;
produkzio sistema kapitalistak eragin zituen
harreman berri horiek, Estatuaren eta ekonomiaren
antolaketan ezarri zuen eredu
berriaren bidez. Eskubide eta askatasun
berriek jarriko dute arrastoa, monarkiaren
eta parlamentuaren arteko botere banaketa
egiteko, zeren eta hauetako bakoitzarizeini bere jarduera esparru berezia zehazten
baitiote.
Ingalaterran, subiranotasuna parlamentuan
datza. Eta halaz, legea errespetatu egin
behar da, subiranotasunaren adierazpena
zelako.
Frantzian, berriz, subiranotasunaren eta
botere banaketaren printzipioak dira abiapuntuak.
Nazioan datza boterea, eta haren
ordezkaria parlamentua da, hau da, parlamentua
bihurtzen da boterearen ordezkari
nagusi. Parlamentua da erakunde gorena,
hark adierazten duelako borondate orokorra.
Horrenbestez, Estatuko beste organo
zein erakunde guztiak haren mendean daude,
eta legearen mendean geratu beharko
dute betiere.
Alemanian landu zuten subiranotasunaren
kontzeptua eta Frantziakoa ez zetozen
bat, herrialde bakoitzean nobleziak eta burgesiak
zuten indarra ezin baitzen parekatu.
Alemanian, aristokraziaren eta koroaren
indar politikoa askoz handiagoa zen, Frantzian
zutena baino. Gauzak horrela, printzipio
monarkiko bat ezarri zuten, eta horren
arabera, aurrez parlamentuari esleitu
gabeko kontu guztietan jardun zezakeen
monarkak; bide batez, parlamentuak monarkaren
laguntza beharko zuen, zerbaitetan
jardun nahi zuenean. Boterea banatzeko
beste modu bat lege erreserba da. Horren
arabera, hainbat kontutan legea da
arauemaile bakarra, askatasun eta jabetzakontuetan, adibidez. Alemaniako kasuan,
aipatu azken bi kontu hauetan du indarra
legezkotasunaren printzipioak. Beraz, aurreko
kasuan baino esparru murritzagoa
hartzen du, inondik ere.
Printzipio hau herrialde bakoitzean nola
gauzatzen den alde batean utzita, legearen
eta botere legegilearen nagusitasuna da
funtsezko ideia; eta nagusitasun hori parlamentuaren
bidez adieraztea. Printzipio honek,
azken batean, legeak aurrez finkatu
gabeko ezer egitea galarazten dio botere
eragile edo betearazleari. Administrazioaren
jarduera legegintzara mugatuko da, eta “a
posteriori” jardungo du botere eragileak,
hau da, horretarako gaitasuna ematen diotenean.
Parlamentuak du ekimen boterea,
eta parlamentuak azter dezake nahi duen
gaia; eta parlamentuak berariaz eman behar
dio baimena botere betearazleari, honek
bere eginkizunak bete ditzan.
Legezkotasunaren printzipioa bete dadin
hainbat baliabide eta bermez osatutako
sistema bat jartzen da; izan ere, sistema
horrek aukera ematen dio gizabanakoari,
bere eskubideen kontrako zerbait egiten
zaionean haien defentsan auzitara jotzeko.
Konstituzio liberalek berariaz jaso zituzten
orain arte aipatutako printzipio juridikopolitiko
guztiak, hala nola parlamentu ganberei
dagozkienak, boterearen mugei eta
banaketari buruzkoak, eta Zuzenbideko
Estatuaren mekanismoak sartzekoak; XIX.mendeko hogeita hamarreko hamarraldi
inguruan agertu ziren konstituzio horiek.
Produkzio modu kapitalista gero eta
garrantzitsuagoa zelarik, estatu antolaketa
berriak suspertzaile eginkizuna beteko
zuen gizarte liberalean, dagoeneko abian
zen industrializazio prozesuarekin batera
gertatzen ari ziren eraldaketa ekonomikoen
mailan inondik ere. Hala eta guztiz ere,
Estatuaren eginkizunek muga bat zuten
oraindik ere, zeren eta gizabanakoaren askatasuna
subiranoaren boterearen gainetik
baitzegoen, hots, subiranoaren betekizunak
gizabanakoen eskubideen azpitik
ziren.
Azkenean, edonola ere, argi pixka bat
egin behar da liberalismoaren eta demokraziaren
arteko harremanen inguruan, sarritan
nahasten diren kontzeptuak dira eta.
Lehenbiziko liberalek ez zuten oso-oso
ongi ikusten inolako herri gobernurik, eta
beraz, demokraziarik. Halaz, Estatu liberalaren
lehenengo saioetan partaidetza politikoak
muga zehatzak zituen, klase ahaltsuak
baitziren partaide bakarrak, eta
emakumezkoak ere kanpoan ziren. Beraz,
ezin inolaz ere pareka daitezke liberalismo
eta demokrazia ideiak. Geroago, alabaina,
egoera hori aldatuz joan zen, eta Estatu liberalean
alderdi demokratizatzaile zenbait
sartuz; prozesu honen azken fruitua, Estatu
liberalaren ordez Estatu Soziala ezartzea
izan zen.