Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Lan merkatua
Ekoizpen prozesuak pertsonak behar
ditu, lehengaiak eraldatuz produktuak sortzeko,
manufaktura nahiz zerbitzuak izan.
Ekoizpen prozesuko pertsonok lanesku edo
lan indarra izena hartzen dute, beren zerbitzuak,
hau da, lan fisikoa edo intelektuala,
prezio baten truke, edo soldata baten ordainean,
eskaintzen dutelako. Lan indarra
ekoizpen jardueran egin beharreko zereginak
burutzen dituzten pertsonek osatzen
dute. ?Lana?, beraz, pertsona horiek ondasunak
eta zerbitzuak lortzeko burutzen
duten jarduera da.
Lan merkatua enpresen lan eskariek eta
langileen lan eskaintzek osatzen dute. Merkatu
hau berezia da, beste merkatuak ez
bezalakoa, ikusiko ditugun kausa batzuengatik.
Lehenengo eta behin, lan merkatuan
lan indarra ematen da soldataren truke.
Soldatak langilea bizitzeko eta ugaltzeko
lain eman behar du, baita langilearen ondorengoak
aurrera ateratzeko beste ere,
pertsonek, makinez bestera, biziko badira,
baliabideak behar baitituzte ondasunak eta
zerbitzuak kontsumitzeko. Makinek, aldiz,
nahikoa dute mantentze gastuekin eta amortizazio
kuotekin, erabiliaren erabiliaz higatzen
direnean ordezkatzeko. Beraz, soldata
ez da lanaren ordainketa hutsa, horrez
gainera langileek bizitzeko eta ugaltzeko
duten errenta ere bai baita.
Ezaugarrien artean lan merkatua ez dela
homogeneoa ere aipatu behar da. Aitzitik,
gero eta segmentatuago dago, hala sektore
ekoizleetan nola lanbide kategorietan,
enpresa motetan, kontratu motetan... Hortaz,
ez dago merkatu bakar bat, batzukbaizik, batzuetan esparru itxietan banatzen
direnak. Adibide gisa, horra hor lan kualifikatuak,
ez kualifikatuak, finkoak, aldi baterakoak
etab. Horiek ikusita, ondorioztatu
behar da kontratazio baldintzak ere segmentuaren
arabera aldatzen direla eta, horregatik,
oztopoak egoten direla langileen artean
trukeak egiteko.
Bestalde, pertsona guztiak ez dira gai
zeinahi lan egiteko. Baldintza sozialek,
hezkuntzazkoek, kulturazkoek, fisikoek,
araudiek etab. jende askori ez diote merkatuan
sartzen uzten. Murrizketa horietaz
gainera, gogoan izan behar dugu merkatuak
ez dituela lanen bat egiten duten pertsona
guztiak barruan hartzen, lanagatik
soldata jasotzen dutenak baizik. Horrela, lan
merkaturik landa geratzen dira, ongizatea
eta aberastasuna handitzen laguntzen duten
arren, merkaturatzen ez diren jarduera
guztiak, esate baterako, ordaindu gabeko
etxeko lanak. Egoera horretatik dator lan
ugalgarriaren eta merkatu lanaren arteko
banaketa, ondoren labur argituko duguna.
Lan motak
Lan ugalkorrak bere baitan biltzen ditu
familia baten premiak asetzera bideraturiko
ondasunak eta zerbitzuak sortzeko jarduerak.
Soldata baten truke egiten ez denez,
ez da merkatuan sartzen. Alabaina, garrantzi
kuantitatiboa du, eta balio kualitatiboaren
aldetik funtsezkoa gertatzen da pertsona
gehienen bizi maila bermatzeko. Etxe barruan
egiten diren ordaindu gabeko lanak
dira, etxeko lanak (elikadura, garbiketa,
osasuna, babesa...) eta zainketak (umeak,
gaixoak, adinekoak zaintzea). Horiek guztiak
ordainduz gero, lan merkatuan sartzen
dira, etxeko laguntzaileen eta abarren kasuan
bezala. Lan ugalkorrari ?etxeko lan?
ere deitzen zaio, eta ez da kontuan hartzen
lan merkatuko estatistiketan, esan dugun
bezala, merkaturatzen ez delako.
Merkatuko lanak dirua lortzeko egiten
diren jarduerak biltzen ditu bere baitan.
Merkatua behar du, eta eskuarki onarturiko
ordaintzeko bideak eskatzen ditu,
adibidez, diruz ordaintzea. Soldatako lana
eta autonomoa dira nagusiak.
Lan autonomoa egiten duen langileak
bere lan prozesua kontrolatzen du, beraizanik erabiltzen dituen ekoizpen bideen
jabea (ikus Ekoizpena). Gainera, ondasun
edo zerbitzu kopuru txiki baten ekoizpenean
espezializatzen da, batzuetan bakar
batean, merkatuan diru truke saltzeko.
Gainerakoan, historian izan diren beste
lan klase batzuk ere aipatu behar dira, garrantzitsuenak
autoiraupen lana eta bortxazkoa
izan dira.
Autoiraupen lana: denboran irauteko
bizi maila lortzea xede bakarra duena.
Bortxazko lana: pertsona bati beste
batentzat edo talde batentzat bortxaz lan
eragitea. Esklabtasuna da adibiderik ezagunena,
baina gehiago ere badira.
Lan merkatuari buruzko ikuspegi teorikoak
Ikuspegi desberdinak eta elkarren kontrakoak daude lan merkatuaren funtzionamenduari buruz. Batzuk azalduko ditugu, neoklasikoa, keynesianoa eta marxista, langabezia bezalako gertaera kritikoaren gainean dituzten ikuspegiak aztertzeko asmoz.
Teoria neoklasikoa
Teoria neoklasikoari jarraiki (ikus Pentsamendu
ekonomikoa), lan merkatua kasu
berezi bat da, lana bera baita oinarrizko
input-a (ekoizpen faktorea). Halatan, oinarrizko
beste input-ekin batera (lurra eta
kapitala) parte hartzen du ekoizpen prozesu
guztietan; bestela esanda, ondasun bat izanik,
beste ondasunen antzera eskatzen da,
beste ondasun batzuk eta zerbitzuak ekoizteko.
Hala ere, lan merkatuaren lehia perfektua
beste edozein merkatutakoa bezalakoa
da (ikus Merkatua).
Lan merkatua enpresen lan eskariek eta
langileen lan eskaintzek osatzen dute.
Enpresek laneskua eskuratu nahi dute beren
ekoizpen prozesuetako ekoizpen faktore
izan dadin; langileek lana saldu nahi dute
diruarekin beste ondasun batzuk lortzeko.
Beraz, pertsona horiek egunero ordu batzuk
soldata baten truke eskaintzeko moduan
egon behar dute. Merkatu guztietan
bezala, lan merkatua prezio jakin batekiko
(soldata) orekara ailegatzen da, eskainitako
kopurua eta eskatutakoa berdinak direnean
(ikus Merkatua).
Neoklasikoen abiaburua da eskaintzak
bere eskaria sortzen duela (Say-ren legea);
horrenbestez, merkantzia guztiek eta lan
guztiak zeinek eskatu aurkituko dutenez,
enplegu betea egongo da. Langabeziarik
baldin badago, borondatezkoa edo noizean
behingoa izango da, lan egin nahi duen
orok lana aurkituko duenez gero.Lan eskaintzari hiru aldagaik gutxienez
eragiten diote:
? Orduko jasotzen den soldata; zenbat
eta soldata handiago lan egiteko gertuago.
? Pertsonak soldatatik kanpo dituen
diru sarrerak; zenbat eta handiagoak izan
hainbat eta txikiago izango da lana saltzeko
premia.
? Pertsonak aisian eta kontsumoan dituen
lehentasunak, ordu gehiago edo gutxiago
lan egitearen aldeko jarrera baldintzen
dute-eta. Azpimarratu behar da neoklasikoen
ikuspegitik lanak ez duela pertsonaren
inongo alderik asebetetzen; ondasunak
eta zerbitzuak eskuratzeko diru iturri
hutsa da.
Neoklasikoen iritziz, azken bi aldagaiok
emanda daude eta ez dira epe laburrean
aldatzen.
Aldagai hauek baldintzaturik, diotenez,
langileak bere eskaintza edo plana egiten
du, eta erabakitzen du eskaintzen dioten
soldataren arabera zenbat lan saldu nahi
duen. Uste dutenez, oro har, soldata zenbat
eta handiago hainbat eta lan ordu gehiago
betetzeko prest dago langilea. Horregatik,
soldata igo ahala, lan eskaintza ere gora
joaten da.
Lan eskaria da enpresak soldata maila
bakoitzeko kontratatzeko prest dauden langileen
kopurua. Enpresek, ahalik eta mozkinik
handienak antzeman nahi dituztelarik,
epe laburrean teknologia maila eta instalazioak
edo ekipoak aldatu ezin dituztenez,erabaki behar dute zenbat langile kontratuko
dituzten ordaindu beharreko soldata
jakin batek baldintzaturik. Logika horri jarraituz,
zenbat eta soldata merkeagoak
hainbat eta langile gehiago kontratatzeko
prest egongo dira. Gainera, lanaren produktibitateari
eta ekoizturiko ondasunen eta
zerbitzuen prezioari ere begiratuko die.
Beraz, produktibitate handiak ahalbidetu
dezake soldata hobea. Esate baterako, autoen
ekoizpen prozesuan sartutako berrikuntza
teknologiko batek ekoizkortasuna
handitzen badu, modurik egongo da langileen
soldata errebindikazioak onartzeko,
baina autoen prezioen igoera eragin gabe.Lehia perfektuko merkatua (ikus
Merkatua). Lanaren guztizko eskariak, hau
da, enpresek eskatutako lan kopuru guztiak
baturik, eta guztizko eskaintzak, hots,
langileek egindako lan eskaintza guztiak
baturik, osatzen dute. Cartesiar koordenatu
batez adierazten da grafikoki: abzisetan lanaren
kopurua jartzen da eta ordenatuetan
soldata. Teoria neoklasikoaren irudiko,
soldata beste aldagai bat da, ez eskaintzaileek
ez eskatzaileek eragin ezin diotena.
Orekazko soldata bat izango da, eskaria eta
eskaintza bat direnean. Kontrakoa gertatzen
bada, ondasunen merkatuan bezala, gehiegizko
eskaintzak eta eskariak egongo dira,
hurrenez hurren, eskaintzak eskariak baino
gehiago direnean eta eskariak eskaintzak
baino gehiago direnean.
Teoria neoklasikoaren ustean, merkatua
aske badabil eta prezioak (soldatak) malguak
badira, merkatuak berak ezabatuko
ditu gehiegizko eskariak eta eskaintzak,
inork (sektore publikoak) esku hartu gabe.
Horrela, bada, eredu honetan ez dago langabeziarik,
ezen langabezia soldaten zurruntasunak
eragiten du.
Teoria honek aldezten du berezko langabezia
tasa bat dagoela, merkatuen berezko
mugikortasunaren ondoriozko langabeziak,
beste lan bat aurkitzeko behar den
denborak eta adoregabetu marjinalen taldeek
sortzen dutena. Tasa hori eta lan merkatuaren
oreka aldi berean gerta daitezke,
soldata errealen gaineko tirabirarik sortu
gabe, soldatak orekadunak dira eta.
Lan merkatuko desorekak lehia perfektuko
baldintzak gertatzen ez direnean edo
prezioen bilakaeraren gaineko aurreikuspenak
okerrak direnean jazoko dira. Horregatik,
soldata errealetan ahalik eta malgutasunik
handiena eta lehia perfektuko baldintzak
bermatuz, merkatuak berak joko du
oreka egoerara eta, horrela, langabezia txikitzera.
Teoriak honek kritika ugari jaso ditu
bere abiapuntuko hipotesiengatik. Izan ere,
merkatua jotzen du berezko osagai bakartzat,
eta ez merkatuan parte hartzen duten
instituzioak eta erakundeak, kaltegarriakdirelakoan. Bestalde, merkatuaren hutsegiteak
ez ditu kontuan hartzen. Nolanahi ere,
autore neoklasikoek kritikek proposaturiko
ideia batzuk bereganatu dituzte, baina ereduaren
oinarriari eutsiz.
Lan eskaintza eta eskaria baldintzatzen
dituzten aldagaien planteamendua da gehien
kritikatu direnetariko bat, langileek
eskainitako lanaren kopuruak ez baitu
enpresarioen lan eskaria baldintzatzen, ezta
langileek eskatzen dituzten prezioek (soldatek)
soilik ere; aitzitik, enpresarioek mozkinak
erdiesteko dituzten asmoek edo aurreikuspenek
baldintzen dute lan eskaria.
Bestalde, enpresarien eskariak ere langileen
eskaintza baldintzatzen du, lan eskaintza
toki batean une jakin batean dagoen biztanleria
aktiboak baldintzatzen baitu.
Horren ondorioz, eskaria eta eskaintza
aldagai desberdinek baldintzatzen dituztenez,
bietariko batean gertatzen den aldaketak
ez dio automatikoki besteari aldaketarik
eragiten.
Teoria keynesianoa
Teoria keynesianoak, aurrekoak bezala
sistema kapitalista onartu arren, errealitatetik
ateratzen duen ondorioa da merkatua
ez dela guztiz gai ekoizpen baliabide dendenak
erabiltzeko. Hartara, ez dago arrazoirik,
izan litezkeen ekonomiaren orekazko
egoeretan ere, enplegua bete-betekoa
izango litzatekeela aldez aurretik pentsatzeko.
Keynesianoek, merkatua ez dela perfektua
eta guztiz eraginkorra, hutsegiteak
era badituela onartu ondoren, beharrezkoa
ikusten dute merkatutik kanpo esku hartzea
(esku hartze exogenoa), baita sektore
publikoak ekonomian ere, hutsegiteak zuzendu
eta enplegu betetik ahalik eta hurbilen
egongo den orekara heltzeagatik.
Keynesianoek enpleguari buruz duten
teoriak dioenez, lan eskaintza baldintzatzen
duten faktore batzuek epe labur batean
galarazten dute soldatak enplegu mailen
aldaketengatik malgutzea. Erlazio falta
hori dela-eta, teoriak ondasun eta zerbitzuen
merkatuan bilatzen ditu langabeziaren
kausak eta izan dezakeen konponbidea.
Uste dute enpresen aurreikuspenek
baldintzatzen dutela lan eskaria, hau da,
merkatuan zenbat ondasun eta zerbitzu
saltzea aurreikusten duten gogoan hartuta
jokatzen dutela.
Eskaria ondasun eta zerbitzuen eskaintza
baino txikiagoa denean, langabezia
agertzen da, enpresek langile gutxiago
kontratatzen baitute. Gainera, Keynes-en
iritziz, errenta batzuk ez dira gastatzen aurrezten
baizik, neoklasikoek jarraitutako
Say-ren legearen kontra. Horrekin batera,
desadostasun faltak gerta daitezke aurrezki
eta inbertsioak egiteko hartzen diren erabakien artean, baita benetako eskariaren
eta ekonomiak ekoizteko duen ahalmenaren
artean ere. Beraz, orekara heltzen denean,
enplegu betearen errenta mailatik
behera izango da.
Horiek horrela, langabezia inork bilatu
gabe agertzen da. Orduan, eskari agregatua
(ikus Merkatua) sustatu behar da,
langabezia eskari agregatuak berak eragin
baitu behera egitean. Hortaz, Keynes-ek eta
keynesianoek eskari agregatuaren osagaiak
dinamizatzea (ikus Politika Fiskala)
proposatzen dute langabeziari aurre egiteko:
inbertsioa, kontsumoa eta gastu publikoa
Handik ondorioztatzen dute benetako
soldatak ez direla jaitsi behar, aitzitik,
igo egin behar direla, jaitsiz gero, kontsumitzaileen
errentak ere behera egiten duenez,
eskari agregatuak beheranzko joera
hartzen baitu.Egile postkeynesiano batzuek aldaketa
teknologikoak langabezian duen eragina
kontuan hartu dute, konturaturik aldaketa
teknologikoak lanaren produktibitateari
eragiten diola. Produktibitatea horrela handitzen
denean, ekoizpena eta langabezia
handituko dira. Horren ondorioz, eskari
agregatua handitu beharko da langabeziak
gora ez egiteko. Zernahi gisaz, Mendebaldeak
mozkinak, langabezia eta segurtasunik
gabeko enplegua aukeratu ditu,
teknologiak eragindako produktibitatea
handitu denean.
Langabeziaren gaineko teoria marxista
Langabeziaren gaineko teoria marxistak
faktore estrukturalak aztertu ondoren, sistema
kapitalista bera egiten du langabeziaren
sortzaile. Marxisten iritziz, enplegu
mailak mozkinei loturik daudelarik, merkatuek
eta politika ekonomikoek garrantzi
handiagoa ematen diete mozkinei enplegu
beteari baino. Kapitalismoan, oro har, inbertsioak
baldintzatzen du enplegua, eta
itxaroten den mozkinen tasak baldintzatzen
du inbertsioa. Horrela, soldatak kontrolatu
behar dira mozkinen tasa behera ez etortzeko.
Langabezia da soldatak kontrolatzeko
tresnetariko bat, zeren, nahiz eta eskari
agregatuari kalte egin, lanaren kostuak gutxitu
eta langileen esplotazioa handitzeko
bidea ematen baitu. Horregatik, sistema
kapitalistak berezkoa du langabezia, langile
klasearen negoziatzeko ahalmena ahulduz,
klasea bera bananduz eta gehiago esplotatuz,
kapitala dutenei mozkin gehiago
ateratzeko komeni zaie-eta.
Kontratuak eta soldatak, lan merkatuko osagai garrantzitsu bi
Gaur egun, batez ere lan kontratuak
arautzen ditu lan merkatuko harremanak.
Lan kontratua, oroz gain, dirua agintearen
truke emateko akordio bat da. Kontratuak
zenbait muga jartzen dio lan indarra erabiltzeari,
tokian tokiko araudiek eta negoziazioek
ezarritakoari jarraituz. Adibidez,
enplegatzaileak ezin du langilea behartu
mezatara joaten, ez eta lanari lotu gabeko
kirol bat egiten ere. Kontratuak langileen
betebeharrak ere jasotzen ditu, ordutegia,
garaiz iristea, lantokian egotea...
Lanaldi osoko kontratua: egun, espainiar
estatuan, adibidez, asteko legezko lanaldia
40 ordukoa da. Lanaldi hori ?lanaldi
osoa? da, eta horretarako izenpeturiko
kontratua ?lanaldi osoko kontratua?. 40 ordutik
beherako lanaldia ezartzen duten
kontratuak ?lanaldi partzialeko kontratuak?
dira.
Soldata: enpresek pertsonen lan egiteko
gaitasuna alokatzeko ordaintzen duten
prezioa da. Langileek jasotzen dutena da,
baina ez langileek zuzenean hartzen duten
soldata bakarrik (soldata garbia); horrez
gainera, soldatak, enpresek egiten dituzten
atxikipenak ere biltzen ditu, hau da, zuzeneko
zergak ordaintzeko direnak (pertsona
fisikoen errentaren gaineko zerga) eta
langileek Gizarte Segurantzari ordaintzen
dizkiotenak. Beraz, soldata gordina enpresak
ordaintzen duen guztia da, parte bat
langileei zuzenean, beste parte bat, Espainiaren
kasuan, Ogasun eta Gizarte Segurantzako
Ministerioari.
Lan merkatuaren gaur egungo ezaugarriak
Orain arte ikusi duguna gogoan badugu,
ohartuko gara lan merkatua berezia dela
eta modu desberdinez funtzionatzen duten
beste merkatu batzuek osatzen dutela. Haren
ezaugarri batzuk ulertuz gero, hobeto
jabetuko gara haren funtzionamenduaz.
Hasteko, ezaugarrietariko bat azpimarratuko
dugu, lan segmentazioa hain zuzen, lan
merkatuko desberdintasunek eragindakoa.
Arrazoi desberdinek segmentatzen dute
merkatua, eta merkatu profesionalak egotea
da garrantzitsuenetariko bat. Merkatu
profesionaletan sartzeko aurretik prestakuntza
jakin bat behar denez, mugaturik daude
barruan sortzen diren lanpostuez jabetzeko
aukerak. Jatorriz, eskulangintzaren
mugak ziren, pertsona jakin batzuei baizik
ez baitzitzaien prestakuntza ematen. Gaur
egungo mugak, ordea, Unibertsitateko goi
mailako karrerek ezartzen dituzte (Zuzenbideak,
Medikuntzak, Ekonomiak etab.),
ematen duten titulua lanbide batzuetan jarduteko
ezinbestekoa denez geroztik.
Beste eragile batzuek ere segmentatzen
dute lan merkatua, eta barruko nahiz kanpoko
(edo bigarren mailako) merkatuak
sortu. Barruko merkatuaren kasuan, langileek
lanpostu egonkorrak dituzte, barne
sustapeneko eskubidea dute eta, batzuetan,
plaza hutsak langileen senideek edo lagunek
betetzen dituzte. Kanpoko merkatuan,
ordea, aldi baterako lanak, ezegonkortasunak,
kontratua amaitu ondoren kaleratua
izateko arriskuak agintzen dute, eta, horregatik,
txarragoak dira, besteak beste, soldatak
eta gizarte babesak.
Lan malgutasunaren arazoa, bada, bigarren
mailako merkatuei loturik dago, enpresarioen
interesen kariaz oroz gain. Malgutasunaz
baliatu nahi dute langileen kopurua
nahiz lan orduena hala ekoizpenaren beharrari,
nola merkatuan produktuak dituen
aldaketei, egokitzeko, adibidez, langile kaleratzeak merkeago eginez. Lan malgutasuna
bigarren mailako merkatua ari da bultzatzen
eta, beraz, iraupenari dagokionez,
kontratuen iragankortasuna. Espainiar Estatuan,
XX. mendearen amaieran, soldatapeko
langileria osoaren heren batek aldi
baterako kontratua du.
Segmentazioaren beste ezaugarri bat lan
bereizkeria da. Langile talde batzuek eragozpen
handiagoak dituzte lanpostu egonkorrak
nahiz aldi baterakoak lortzeko. Gainera,
aurkitzen dutenean ere, sarriago, segurtasunik
gabekoa izaten da (aldi baterakoa,
ezegonkorra, gizarte babes urrikoa...).
Bereizkeriaren kausa enpresek lanpostu
batzuk betetzerakoan dituzten irizpideetan
bilatu behar dugu, batez ere lanpostu teknikoei
bagagozkie. Sarritan, talde batzuen
aurkako aurreiritziek gidatzen dituzte aukeraketak,
eta emakumeak, langile klaseko
gazteak, etorkinak, gutxiengo etnikoak etab.. zaten dira galtzaile. Azkenik, beste kalte
batzuen artean, gutxiago kobratuko dute lan
beragatik eta ez dute enpresan aurrera egiteko
aukerarik izango.
Ezaugarri horiekin batera langabeziaren
arazoa dator. 1970eko hamarraldiaz geroztik
gero eta orokorrago bilakatu da, halako
moduan non gure artean Europako Batasunaren
batez bestekoa eta Ekonomia Lankidetza
eta Garapeneko Erakundearena
(ELGE) baino bi digitu gehiago izatera heldu
baita (ikus Nazioarteko Merkataritza).
Langabezia masiboa mende amaierako
arazo sozialik larrienetariko bat da. Haren
ondorioei begiratzen badiegu, aipatu behar
dugu lan merkatua malgutzeko politikak
gogortu direla eta enpresarioek presioa
handitu dutela gobernuek lan merkatua
arauetatik aska dezaten (desarauketa), alegia,
lan baldintzak erregulatzen dituzten
arauak gutxitzeko, horrela ustiaketak gora
egin dezan.
Gaur egungo langabezia ez da egoerak
eragina bakarrik. Egoerak eragindako langabeziaren
kasuan langileak enplegu berri
bat bilatzen ari dira, eta aurkitu egingo dute
lanpostu hutsen eta langabetuen arteko informazioa
eta prestakuntza hobetzen bada.
Baina egungo kasuan, egiturak eragindako
langabezia gero eta handiagoa da. Egiturazko
langabezia dagoenean, langabetuen
prestakuntza, trebetasunak eta kokapena ez
datoz bat enplegu eskaintzarekin, sarritan,
teknologiagatik edo inportazioengatik gainbeheran
dagoen industria baterako prestatuta
daudelako. Horrelako langileen arazoa
konplexuagoa denez, administrazioaren
esku hartze eraginkorra eskatzen du.
Lan merkatua malgutzeko eta desarautzeko
prozesuari loturik, langabezia masiboaren
gorakadarekin batera, lan merkatuko
bitartekari asko agertu dira. Bi enpresa
mota daude. Enpresa batzuek mozkinik
ateratzeko asmorik gabe dihardute lanpostuabilatzen dutenen eta enpresen arteko
bitartekari lanean. Normalean publikoak
dira, INEM eta EGAILAN bezalakoak. Beste
batzuk aldi baterako laneko enpresak
dira, merkatuan mozkina ateratzeko parte
hartzen dutenak; langileak aldi baterako
kontratatzen dituzte beste enpresa batzuetan
lan egiteko.
Biztanleria lan estatistiketan nola sailkatzen den
Lehenengo eta behin gogoan izan behar
dugu horrelako estatistikek soldatako
lanaren ekonomia bakarrik hartzen dutela
kontuan. Ekonomia horretan, biztanle gehienek
beren lana alokatzaileei eskainiz
lortzen duten diruaz, inoiz jeneroez, beren
beharrizan gehienak asetzen dituzte, nahiz
eta beharrizanen beste parte bat lan ugarkor
autonomoaz asebete behar duten. Baina
soldatako lana halako moduan orokortu da,
non, maiz, lan guztia bailitzan hartzen den,
ahazturik merkatuz besteko jarduera batzuk
ere lan direla. Ondoren ikusiko dugunez,
huts hori estatistika gehienek egiten dute.
Estatistika ofizialetan, lurralde bateko
guztizko biztanleria osatzeko ekonomia jardueraren
aldetik aktiboa den biztanleria
(normalean ?biztanleria aktibo?) eta biztanleria
ez aktiboa batzen dira.Biztanleria aktiboa neurtzeko modu
desberdinak daude. Gure inguruan, Estatistikako
Institutu Nazionalak (EIN/INE)
egiten duen Biztanleria Aktiboaren Galdeketa
(BAG/EPA) eta Euskal Estatistika
Erakundearen (EUSTAT) Biztanleriaren Jardueraren
arabera Sailkatzeko Galdeketa
(BJA) daude.
EPAren lagina 62.000 etxebizitzetan
egindakoak dira. Hiru hilabetetik behin
egiten da, 1976az geroztik. Ondoko egoera
hauetan dauden pertsonen kopurua kalkulatzen
du: langileak, langabetuak eta pertsona
ez aktiboak.
Biztanleria Aktiboaren Galdeketarentzat,
ekonomia jardueraren aldetik aktiboa
den biztanleria baldintza batzuk betetzen
dituzten 16 urtetik gorako pertsonek osatzen
dute: lan egiten dutenak edo langabezian
dabiltzanak, langabetutzat harturik lan
egiteko prest daudenak edo ondasun eta
zerbitzuen ekoizpen prozesuan parte hartzeko
gestioak egiten ari direnak. Hortaz,
biztanleria landunaren (kobratzen dutenak,
eliz jendea barne) eta langabetuen (lan ordaindu
baten bila dabiltzanak) batuketa da.Ekonomia jardueraren ikuspegitik
ez aktiboa den biztanleria lanean edo
langabezian ez dabiltzan 16 urtetik gorako
pertsona guztiek osatzen dute. Kategoria
hauek ditu: lan ugalkorrez arduratzen direnak,
hau da, ordaindu gabeko etxeko lanez
(normalean, etxekoandreak), ikasleak,
erretiratuak eta pentsiodunak, soldatarik
gabeko gizarte lanak edo ongintzakoak
egiten dituztenak, ezgaituak, presoak eta
bestelako egoera berezietakoak.
Kontzeptu honek biltzen dituen kategoria
oso zabal batzuk ez dira langabeziakotzat
jotzen, uste izanez kategoria horietako
pertsonak ez dabiltzala enplegu bila. Baina
litekeena da, neurri handi batean, enplegu
bila ez ibiltzeko arrazoia etsipena izatea,
lanik ez dutela aurkituko uste sendoarekin
bizi badira.Biztanleria landuna osatzen duten 16
urtetik gorako pertsonek elkarrizketaren
aurreko astean soldatako lanen bat egin
behar izan dute edo beren kontura lan egin.
Beraz, aste horretan ordubetez gutxienez
soldata, enpresa onura edo familia irabazia
lorturik nolabaiteko jarduera burutu dutenak
dira landunak Biztanleria Aktiboaren
Galdeketarentzat. Halaber, landunak dira
lanik egin ez arren, lantokian egon gabe,
lanari sendo loturik daudena pertsonak,
lanean ez ibiltzeko arrazoia desagertu orduko
(gaixotasuna, lan utzialdia etab.) lanera
itzultzeko direnez.
Biztanleria Aktiboaren Galdeketak,
bada, astero ordubete lan egiten duen langilea
landuntzat hartzen duenez, beharrezkoa
da ?azpienplegu? kontzeptuaz ere
baliatzea, lan egiteko beste aukera batzuk
izanez gero ordu gehiago lan egingo luketen
pertsonen egoera definitzeko. Halatan,
besterik ezean lanaldi partzialean ari den
pertsona azpienpleguan dabilela esan beharko
da.
Biztanleria langabetua osatzen duten
16 urtetik gorako pertsonak elkarrizketaren
aurreko astean lanik gabe egon dira,
baina beharrezkoa da aurreko hilean lan
bila ibiliak izatea edo elkarrizketaren egunetik
hasi eta aste biko epean lan egiteko
prest egotea. Kasu egin behar diogu elkarrizketa
batean pertsona guztiek egia esaten
ez dutelako usteari; beraz, datuek ez dute
%100eko fidagarritasuna.
Legez aitortu gabeko enplegua edo
ezkutuko enplegua izaten da gezurrezko
erantzunen eragile garrantzitsu bat. Ezkutuko
enplegua gertatzen da enpresek langileak
legezko araudiei jarraitu gabe kontratatzen
dituztenean, orduan abantailaz
jokatzen baitute merkatuan, kostu batzuei
aurre egin gabe: zergei, kotizazio sozialei...Ezkutuko enpleguak ezkutuko ekonomia
sortzen du, eta hori oztopoa da lurralde
bateko langabezia zehaztasunez kalkulatzeko.
Dena dela, uste denez, EPAren datuek
badute espainiar Estatuko langabeziaren
egoera ezagutzeko fidagarritasunik.
Enplegu Institutu Nazionalak (INEM)
ematen dituen langabeziako datuak ere hor
daude, baina enplegu bila dabiltzala INEMeko
zerrendetan izena emandako pertsonak
zenbatzen dituzte soilik. Langabezia saria
kobratzen edo INEMen eskutik prestakuntza
hartzen ibili ezik, zerrenda horietan izena
ematea derrigorrezkoa ez denez, argi
dago horiek datu partzialak direla.
Langabezia kalkulatzeko moduok izen
bana dute: hurrenez hurren, langabezia
estatistikoa eta langabezia erregistratua.
? Langabezia estatistikoa galdeketen
bidez kalkulatzen da, elkarrizketetan emandako
erantzunetan oinarriturik, INEk EPAren
kasuan eta EUSTATek BJArekin (ikusi
beherago) egiten duten bezala.
? Langabezia erregistratua enplegu
erakunde batean izena emandako pertsonen
errolda bat da, INEMen kasuan bezala.
Lan merkatuaren gaineko datu estatistikoen analisia
Balio estatistikoak edo tasak: lurralde
bateko landun pertsonen edo langabetuen
gaineko datuak eskueran izanez gero,
beste toki batekoekin erkatu nahi baditugu,
bi modu ditugu:
? Kopuruak erkatzea: adibidez, langabetuak
milako edo milioikoetan (balio absolutuak).
? Biztanleria aktiboaren gaineko proportzioak
erkatzea.
Balio absolutuez egindako konparazioak
ez dira oso baliagarriak, estatuen biztanlerien
arteko desberdintasunak oso handiak
izaten direnez. Adibide bat emanez:
Indiako eta Belgikako langabetuen kopuruak
erkatzea alfer lana da, estatu bakoitzaren
guztizko biztanleriari kontu egiten ez
badiogu. Horrexegatik erabiltzen dira jardueradunen
eta langabezia tasak, egoera
horietan dagoen biztanleriaren portzentajea
adierazi beharrez.Definizio hauen arabaera, langabezia
tasa ez du langabetu kopuruaren bilakaerak
soilik baldintzatzen, aldiz, biztanleria
aktiboaren bilakaerak ere baldintzatzen du.
Izan ere, lanen kopurua jaisten denean, pertsona
askok alde egiten dute lan merkatutik
eta, orduan, ez dira aktibotzat jotzen,
zeren, adorerik gabe, ez baitute epe laburrean
enplegurik bilatzen. Horrela, biztanleria
ez aktibo bihurtzen dira. Egoera horri
?langile adoregabeena? deritza eta, ikusi
dugunez, biztanleria aktiboari eta, hortik,
langabezia tasari eragiten dio.
1999 urteaz geroztik Europako Batasuneko
enplegua eta langabezia neurtzeko
sistemak bateratu dira, Lan Indarraren gaineko
Galdeketa (European Labour Force
Survey) delakoaren bidez estatu kide guztien
galdeketak homologatu dituzte eta.