Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Enpresa

Petrolio findegi baten ikuspegia. Munduko multinazional handienak hidrokarburoak eta energia ekoizten duten enpresek osatuak dira.<br><br>

 

Enpresaren kontzeptua, helburuak eta funtzioak

Enpresa agente ekonomiko bat da.

Ondasunak eta zerbitzuak eraldatzeko funtzioa du, kontsumitzeko gai edo inbertsio ondasun gisa erabiliak izan daitezen. Enpresak ekoizpen faktoreak kontratu eta ondasunak modurik eraginkorrenaz ekoizteko eta saltzeko antolatzen ditu. Baina enpresa ez dago gainontzeko agente sozial eta ekonomikoetatik aparte, haiei oso loturik baizik, pertsona eta enpresa askorekin ibili behar baitu harremanetan ekoizpena antolatzeko nahiz produktuak merkaturatzeko.

Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) honelaxe definitzen du: “Edozein elkarte, instituzio, erakunde, pertsona fisiko edo zeinahi instituzio publiko edo pribatu, baldin eta bere nortasun juridikoa badu, eta bere ardura eta zuzendaritzapean leku batean edo gehiagotan jarduerak egiten badira.”

 

Enpresen helburuak

Helburu nagusia ahalik eta mozkin ekonomikorik handiena lortzea da. Beraz, epe labur eta ertaineko estrategiak bultzatzen dituzte beren aktiboei eta jarduerei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Azken hamarraldietan enpresek antolamendu eta enpresa estrategia planifikatuak lantzeko beharra sentitu dute, sektorean duten kokapena ezagutzen eta nolako antolamendua ezarri nahi duten erabakitzen laguntzen baitiete. Horregatik, estrategiaren definizioa aldatu da, eta hauxe da gaur egun darabilguna: enpresaren funtsezko erabakiak hartzeko eredua da, enpresaren egitekoak eta helburuak eta horiexek lortzeko funtsezko politikak eta planak erabakitzeko eredua hain zuzen.

 

Enpresen funtzioak

Merkatuko enpresa orok funtzio nagusi batzuk ditu, gutxienez, merkataritzakoa, finantzetakoa, administraziokoa eta kontabilitatekoa,erosketa eta hornikuntzakoa eta ekoizpen funtzioa; baina, langileak kontratatzen baditu, ez da pertsona bakarrekoa izango, eta orduan funtzio nagusi bat gehiago izango du: giza baliabideetakoa.

• Merkataritza funtzioa.

Enpresak merkatua ezagutzea du xede, eta horretarako etengabe jardun behar du bertan. Enpresak lehiatzaileen bilakaerari, egungo bezeroei eta izan ditzakeenei begiratzen die, hala nola eskain ditzakeen produktu eta zerbitzu berriei edo eskaintzen ari denen ordezkoak izan litezkeenei.

• Ekoizpen funtzioa edo teknikoa.

Produktua lortzeko edo zerbitzua emateko materialak eraldatu behar dituenez gero, eragiketa fisiko jakin batzuk burutu behar ditu. Ekoizpenaren gestioak ekoizpen bideak ahalik eta modurik merkeenaz erabiltzea du helburu. Gogora dezagun ekoizpen bideak makinak, espazioak, instalazioak eta edozein baliabide direla. Anglosaxoniarren literaturaren eraginez, “operatzeko funtzioa” ere deritza.

• Finantza funtzioa.

Enpresak dirua eta kapitalak bildu behar ditu bere altxortegiaren beharrak betetzeko, ahalik eta preziorik merkeenean bildu ere. Kapital soberakinik badu, ahalik eta errendimendurik handiena lortzen ahaleginduko da, baina segurtasunik handienarekin.

• Administrazio eta kontabilitate funtzioa.

Enpresak kapitalaren mugimenduak erregistratu eta eragiketen emaitza kontrolatzen du.

• Erosketa funtzioa.

Ekoizpen prozesuan lantzen diren lehengaien hornikuntzaz arduratu behar du, kalitaterik handiena eta ahalik eta merkeen lortzearren.

• Giza baliabideetako funtzioa.

Enpresak langileak kontratu, orientatu eta babestu behar ditu, segurtasun eta garbitasunik handienaz lan egin dezaten.

Langileen prestakuntza eginbeharretariko bat da.

 

Kanpoko ingurunea

Enpresak harreman estuak ditu bere ingurunearekiko, enpresatik kanpo dauden baldintza guztiak ulertuta halakotzat. Hori dela kausa, enpresaren planak inguruneari loturik daude, sistema ekonomiko jakin baten barruko osagaietariko bat baita, eta, jakina, estaltzen duen egitura ekonomikoak haren jarduera baldintzatzen da. Esate baterako, hainbat faktorek baldintzatzen dute enpresaren funtzionamendua eta garapena, besteak beste, finantziazio aukerak, azpiegiturek, enpresen zerbitzuek, lehengaiek, teknologiak..., beraz, enpresak kontu egin behar die guztiei.

Ildo horretatik, enpresaren sistema sozio-ekonomikoko erakundeek ere mugatzen dute haren jarduera. Enpresaren jarduera ukitzen duten legedi eta araudiek zuzenki eragiten diete haren legezko estatusari eta langileekin, beste enpresa eta erakundeekin eta munduko gainerakoekin dituen harremanei. Hartara, arlo batzuetakoak dira gogoan izan beharreko arauok: merkataritzako legedia, zibila, lanekoa, administraziokoa, ingurumenekoa etab.

Laburtzearren esan dezagun, faktore ekonomikoek eta gizarte, politika eta kultura arlokoek baldintzatzen dutela enpresa, egoitza dueneko tokikoek hain zuzen.

Bi maila bereizten dira ingurunetan: • Ingurune sozial orokorra: lurralde berean kokaturiko enpresa guztiei dagokie.

• Ingurune espezifikoa: enpresa bakoitzari zuzenago eragiten diona. Enpresa jakin baten ekoizpen prozesua baldintzatzen duten faktoreak eta agenteak biltzen dituenez gero, desberdina da kasuan-kasuan.

Adibidez, ingurune honetan bezeroak, hornitzaileak lehiatzaileak etab. sartuko ditugu.

Jakina, elkarrenganako eragina dago ingurune eta enpresaren artean, enpresak ere inguruneari eragiten baitio, ingurumena dela, langilearen prestakuntza dela…

 

Enpresa motak eta haien ezaugarriak

Enpresa mota desberdinak definitzen dira, kontuan hartzen diren ezaugarrien arabera.

Ondoko hauek dira sailkapenik arruntenak:

 

Kapital jabetzaren araberako sailkapena

a. Enpresa publikoak. Estatua da jabea, zeinahi administrazio delarik ere. Funtsezko ezaugarria dute zuzenbide publikoko erakundeak (Estatu zentrala, erkidego autonomoa, diputazioa...) jabeak eta gestoreak izatea. Batzuen helburua ez da mozkinak lortzea, interes orokorrekoak izanik, beharrezkoak baitira Estatuak funtzionatzeko. Beste batzuk, ordea, merkataritza enpresekin erka daitezke funtzionatzeko moduari dagokionez, ekonomia garatzeko beharrezkoak dira eta. Izan ere, ekimen pribatua ustiatzen ausartzen ez den edo ezin duen arrisku handiko arloak lantzen dituzte, adibidez, ikerkuntzako enpresen kasuan edo kapital handiak behar dituztenak.. . Enpresa pribatuak. Banakakoak eta sozialak izan daitezke, jabetza mota eta gestio eskubidea kontuan harturik: b.1. Banakako enpresak: enpresa eratzeko modurik sinpleena da. Enpresari bakar batek jartzen du kapitala, eta bere ondasunen kargutan hartzen du enpresak harturiko konpromisoen erantzukizuna.. .2. Sozietateak: b.2.1. Sozietate kolektiboa. Bazkide talde txiki batek osatuak. Bazkideek beren ondasunen kargutan eta modu solidario batez hartzen dute hirugarrenekin egindako zorren erantzukizuna. Familia enpresak eta enpresa txikiak izaten dira.. .2.2. Sozietate komandatarioa. Bi bazkide mota izan ditzake; bazkide batzuk sozietate kolektiboetakoak bezalakoak izan daitezke; beste batzuk komandatarioak dira, eta sozietateari beren ekarpena egitea da ardura bakarra, ezin baitute enpresako zuzendaritzan parte hartu.. .2.3. Erantzukizun mugatuko sozietatea. Bazkideek “ekarpenak” eginez parte hartzen dute, eta sozietatearen estatutuek ezartzen duten moduan bakarrik erantzun behar dute hirugarrenen aurrean, sozietateari egindako ekarpenen kargutan.. .2.4. Sozietate anonimoa. Kapitala proportziozko parteetan edo “akzioetan” dago banaturik.

Bazkideek akzioak sal ditzakete gainontzekoen inolako kontrolik gabe.

Enpresak burtsan badihardu, bertan saltzea dago, eta eskubide batzuk ematen dizkiete jabeei.. . Enpresa mistoak. Enpresa publikoak eta pribatuak fusionatuz sortzen dira, normalean, enpresa publikoen egoera ekonomiko-finantzario txarragatik, estatuak dirua sartuz gero, fusioaren bidez aurrera atera daitezke eta. Kasu honetan, administrazio publikoa akziodunetariko bat da.. . Kooperatibak. Bazkideek lankidetzaren bidez lortu nahi dute mozkina. Kooperatiba mota hauek daude: d.1. Langileenak: langile talde batenak dira, eta beraien artean banatzen dira mozkinak.

Euskal Herrian tradizio sendoa dute, Gipuzkoan batez ere.. .2. Ekoizleenak: ekoizleak eskala ekonomiez baliatzeagatik eta negoziazio indarrak biltzeagatik elkartzen dira. Kasu ezagun bat: ardo ekoizleen kooperatibak.. .3. Kontsumitzaileenak: bazkideak erosketa baldintza hobeak eta deskontuak lortzeko elkartzen dira, adibidez, zenbait enpresetako langileen kooperatibetan bezala.

 

Enpresen tamainaren araberako sailkapena

Txikiak, ertainak, handiak, multinazionalak.

Ondoko parametroak har daitezke kontuan: – Ekoizpenaren balioa errenta nazionalarekin erkaturik – Kapital eskrituratuaren balioa – Finantza ahalmena – Balio erantsia – Langileen kopurua – Etab.

Langileen kopurua da, hain justu, irizpiderik erabilienetariko bat.

Horrela, sailkapen hau egiten da: – Artisau enpresa: langile 1etik 5era bitartekoa – Txikia: 6 langiletik 50era bitartekoa – Ertaina: 51 langiletik 500era bitartekoa – Handia: 500 langile baino gehiagokoa.

Dena dela, badaude maila bakoitzean azpi sailkapenak egiteko beste kopuru tarte batzuk.

Enpresako langileen kopuruak garrantzia du lan harremanen ikuspegitik, zeren eta, kopuruek hala eskaturik, enpresak beharturik egon daitezke, adibidez, zerbitzu medikoak eskaintzera, langileen ordezkarien batzordeak eratzera etab.

Enpresa txiki eta ertainak (PYME) banakako jabetzakoak, kolektiboak, komandatarioak eta erantzukizun mugatukoak izaten dira, izaera juridiko horrekin errazago eratu eta gestionatzen direnez gero. Enpresa handiek bestela jokatzen dute, sozietateanonimoen izaera hobesten dutenez, akzioak eta obligazioak jaulkiz baliabideak errazago lortzeko (ikus Balioen Merkatua).

Bestalde, multinazionalak ere sozietate anonimoak izaten dira, baina estatu batean baino gehiagotan bananduak, horrela ahalik eta mozkin gehien erdiesteko asmoarekin. Mozkinak lortzeko moduari bagagozkio, argitu behar dugu talde ikuspegia edo globala dutela, alegia, ez diotela begiratzen tokian tokiko mozkinak lortzeko aukerari. Oso kasu ezagunak dira Coca Cola, Sony, Philips, Michelin, Dunlop-Pirelli, Unilever eta abar luze bat.

Multinazionalak kanpoan sukurtsalak zeuzkaten enpresa nazionalak ziren hastapenetan, baina bilakatu egin dira eta hiru eraketa mota izan dituzte, artean dirautenak: • Hasierakoa. Enpresak beste estatu batean kokatzen dira jatorrizkoan ekoizten dutena ekoizteko. Merkatu berri bat bereganatu nahi dute edo, lehenagotik egonez gero, ekoizpen kostuak merkeagotu nahi dituzte bai eskulan merkeagoa erabiliz bai merkantzien garraioa kenduz. Beraz, hauxe da beste estatu batzuetan sukurtsalak jartzen dituzten enpresen kasua.

• Bigarrena. Enpresak beste estatu batean kokatzen dira eta haietan kapitalak bilatzen dituzte, baina kapital gehiena jatorrizko estatutik mugitu gabe, hau da, sortetxean geratzen da. Mota hau sozietate anonimoekin batera hedatu da, eta sorburuko eta xede-tokiko kapitalak konbinatzen ditu.

Multinazionalaren ekoizpenaren helburua inbertsioa egin duen estatuan saltzea da oraindik ere.

• Hirugarrena. Egungoa da. Enpresak ekoizpen jarduera nazioartean integratzen du, ekoizpen lerroa alderik alde kontrolatuz hain zuzen, lehengaietatik hasi eta amaierako produkturaino. Modu horretan nazioarteko izaera ematen dio ekoizpen prozesuari, era desberdinak baliatuz, esate baterako, produktuaren oinarrizko osagaiak estatu batean ekoiztuz eta muntaia beste batean eginez.

Hala eta guztiz ere, multinazional gehienek artean argiro erakusten dute nongoak diren (amerikarrak, japoniarrak, alemanak...), sorburuko ekonomia nazionalari sendo loturik jarraitzen baitute. Izatez, sorburuko ekonomia nazionala izaten da diru iturririk behinena eta, batik bat, kapitala zentralizatzeko gunea.

Lehenengo multinazionalak 1880an eratu ziren (petrolio, meategien eta elikagaien inguruan), baina 1970etik 1980a arte izan dute hedapenik handiena. Gaur egun, sektore hauetan hedatzen ari dira: informatikan, energia nuklearrean, petrolioan (hala bilaketan nola ustiapenean), elektronikan, elikagai industrietan, autoen arloan eta aeronautikan.

 

Jarduera ekonomikoen araberako sailkapena

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) jardueren sailkapen nazionala (CNAE) egin du, gaur egun administrazio publikoan erabiltzen dena. Institutuak sailkapenaren bidez ziurtatu nahi du sektore publikoko lan estatistikoak uniformeki egiten direla eta informazio egokiaz gauzatzen direla. Horregatik, ministerioetan erregistratzen diren datuek oinarrizko informazio iturria eskaintzen dute estatistikak egin ahal izateko, eta estatistika horiek oinarria ematen diete enpresa azterlanei eta, orobat, estatu mailako enpresen eta nazioartekoen arteko konparazioei.

 

Ekoizpen prozesuaren araberako sailkapena

“Ekoizpen” kontzeptuak maiz adiera bat baino gehiago du. Adiera murriztuaz, gizarteak behar dituen ondasun materialen ekoizpenari dagokio, beraz, zerbitzuak kanpoan geratzen dira (osasuna, hezkuntza, merkataritza). Baina adiera zabalago batez, enpresek edo erakundeek jarduera ekonomiko-sozial bat gauzatzeko behar dituzten funtzioei dagokie, alde batera utzirik ekoizpen edo zerbitzu enpresa den.

Kasu honetan “ekoizpen” kontzeptuak berdin onartzen ditu supermerkatu baten jarduera edo autoak konpontzeko lantegiak, hortzak zaintzeko klinikak, okindegiak eta tresna elektrikoak egiteko fabrikak.

Ekoizpen motak Aztertu diren kasu guztietan baliabide batzuk agertu dira (makinak, espazioa, langileak, informazioa, dirua...) zenbait produktu edo zerbitzu bihurtzeko erabiltzen direnak, nahiz eta eraldakuntza hori adreiluak egitekoa bezain nabaria beti ez izan.

Hala ere, eraldaketa hor dago: — Supermerkatuak biltegian pilatutako merkantziak eraldatzen ditu, jaso, apalategietan kokatu eta bakoitzari bere prezioajartzen dionean, hau da, kontsumitzaileen esku jartzen ditu.

— Ospitalea ahalegintzen da heltzen diren gaixoak pertsona osasuntsu bihurtzen (batzuetan porrot egiten badu ere).

— Hiria bizitzeko moduko toki eroso bihurtzea da udalaren lana, eta lan hori egin gabe, ziur aski, kaos hutsa litzateke.

Eta horrela bata bestearen atzetik: ekoizpen sistema orotan baliabide batzuk, nolabaiteko kostua dutenak, produktu edo zerbitzu bihurtzen dira eraldakuntza baten bidez. Dena batera, ekoizpen sistema izenaz aipatuko dugu.

Ekoizpen sistemaren barruan, beharrezkoa da sarrerak (baliabideak) irteeren (produktuen) arabera zuzentzea, alegia, sistema zuzendu edo gestionatu behar da.

Horregatik, kontrolen bat ezarri behar da sarrerak eta irteera lotzeko: zuzendaritza eta kontrol sistema. Produktu gehiegi ateratzen badira, eskaria sobera gaindituz, materialak eta lanorduak gutxitu beharko dira, eta produktu akastunik badago, kalitatea hobetu beharko da. Zuzendaritzak etengabe balioetsi behar ditu emaitzak, inguruneko informazioaren argitan: beharrak, mugak, aukerak eta mehatxuak. Lanpostua, edo ekoizpen lerroa, sarrera eta irteera dituena, ekoizpen sistemaren oinarrizko unitatea da.

Azken buruan, benetako ekoizpen sistema bat grafikoki adieraz daiteke esanez azpisistema batzuek osatzen dutela –lanpostuek edo ekoizpen lerroek–, bakoitzak baliabide sarrerak eta produktu edo zerbitzu irteerak dituela, eta guztiak zuzendaritza eta kontrol sistema batek gobernatzen dituela, sistemaren gune desberdinetan hartu dituen informazioen eta egoera datuen bidez.

 

Faktoreen intentsitatearen araberako sailkapena

Sailkapen horrek berebiziko garrantzia du zuzendaritzaren aurreikuspen azterlanetan eta enpresa diagnostikoak egiterakoan.

 

Ekoizturiko produktuaren arabera

 

Merkatuaren dinamismoaren arabera

Eskarian gertatzen diren gehikuntzei kasu eginez, • eskari ugariko, • eskari ertaineko eta • eskari gutxiko sektoreak ditugu.

 

Ekoizpena eta enpresen kostuak

Merkatu ekonomietan enpresek eskaintzen dituzte ondasunak eta zerbitzuak, eta beraiek erabakitzen dute zer ekoiztu, zein kopuru eta nola, hau da, zein teknologiaz baliatu ekoizpen prozesua bideratzeko.

Ondoren kostu kontzeptua deskribatuko dugu, kontuan harturik enpresen helburu nagusia ahalik eta mozkinik handiena lortzea dela eta, beren mozkina ateratzeko, guztizko diru sarrerei (salmenten diru balioari) ekoizpenaren guztizko kostuak kendu behar zaizkiela.

Ekonomian, aukera kostua da oinarrizko kostua. Merkantzia edo zerbitzu bat ekoizteko baztertu den alternatibarik onenaren balioa monetarioa da. Esan nahi baita, aukeratu beharragatik eskuratuko ez den diru sarrera dela aukera kostu hori. Ikus dezagun adibide bat. Zinemara baldin bagoaz, 700 pezeta ordaindu beharko ditugu; orduan, aukera kostua prezio bereko aldizkari bat erostea izan daiteke, edo 700 pezetatan bi bideo alokatzea.

Ekoizpenari bagagozkio, denbora aukerak mugatuko du ekoizpenaren eta kostuen sailkapena. Epe laburreko denbora aukera izan daiteke (urtebete baino laburragoa) edo epe luzekoa (urtebete baino luzeagoa).

Aukera horien arabera, ekoizpen faktoreak finkoak edo aldakorrak izango dira:Epe laburreko ekoizpenean: ekoizpen faktore finkoak eta aldakorrak daude.• Epe luzeko ekoizpenean: ekoizpen faktore guztiak dira aldakorrak.

Sailkapen hau ekoizpenaren ikuspuntuan oinarritzen da: Ekoizpen faktore finkoak iraunkorrak dira ekoizpen maila guztietan; erabilitako faktore aldakorren kopurua, ordea, aldatu egiten da, zuzenean baitaude ekoizpenaren mende.

Hortaz, faktore finkoak daude epe laburreko ekoizpenean eta, ekoizpena aldatu nahi badugu, faktore aldakorren kopurua aldatu behar dugu.

Guztizko produktua: faktore aldakorraren maila desberdinekin lortzen den produktuaren guztizko kopurua da, faktore finko baten kopuru jakin batetik abiaturik (makinak normalean).

Produktu marjinala: honen bidez neurtzen da guztizko ekoizpena nola aldatzen den faktore aldakor baten unitate bat gehitzen denean.

Errendimendu beherakorren legea: teknologia eta ekoizpen faktore guztienkopurua aldatzen ez badira, eta faktore aldakorraren gehikuntza berdinak egiten badira, une batetik aurrera, gero eta txikiagoak izango dira ateratzen den guztizko produktuaren gehikuntzak.

Lanaren batez besteko produktua: “lanaren ekoizkortasun” izenaz ere ezagutzen da. Guztizko produktua zati erabilitako lan unitateak lortzen da, beraz, esan dezakegu erabilitako lan unitate bakoitzeko erdietsi den produktua dela (ikus Ekoizpena).

 

Epe laburreko kostuak

• Guztizko kostua kostu finkoen eta kostu aldakorren batuketa da, kostu finkoek gelditasun kostuak eta ekoizpena prestatzeko kostuak barne harturik. Kostu aldakorrak enpresek bere ekoizpen jardunaz sorrarazten dituzte eta faktore aldakorrei daude atxikirik (langile emendioak etab.).

• Guztizko kostuaren batez bestekoa.

Guztizko kostuaren eta ekoizturiko unitate kopuruaren arteko zatidura da.

• Kostu marjinala. Honen bidez neurtzen da guztizko kostua nola aldatzen den ekoizturiko kopuruari unitate bat gehitzen zaionean.

 

Epe luzeko kostuak

• Guztizko kostua eta kostu aldakorra berdinak dira, kostu finkorik ez dagoeta.

• Batez besteko kostua. Guztizko kostuaren eta ekoizturiko unitate kopuruaren arteko zatidura da.

• Kostu marjinala. Guztizko kostuaren gehikuntza da, ekoizturiko kopuruari unitate bat gehitzen zaionean gertatzen dena.Eskalako ekonomien kontzeptuak erlazio estua du kostuekin. Horregatik, bide ematen digu enpresaren kostuen egoera zein den zehatzago ezagutzeko. Ekoizpen fasean, enpresak, epe luzeko batez besteko kostuak gutxitzen ari delarik, ekoizpena handitzen badu, txikitu egingo da produktuaren unitate bakoitzeko kostua. Horretan dautza, hain segur ere, eskala ekonomiak, “errendimendu hazkorrak” izenaz ere ezagutzen ditugunak.

Eskala ekonomiak konstanteak dira baldin eta epe luzeko batezbesteko kostuak ere iraunkorrak badira. Esan nahi baita, ekoizpenaren gehikuntza gertatzen da baldin eta erabilitako faktoreak ere proportzio berean gehitzen bada. “Eskala errendimendu konstante” izenaz ere ezagutzen ditugu.

Eskala desekonomiak epe luzeko batez besteko kostuak gehituz doazenean gertatzen dira, orduan, ekoizpena handitzen bada, produktuaren unitate bakoitzeko kostuak ere gehitzen baitira. “Beherako errendimendua” izenaz ere ezagutzen ditugu.

Kostuen eta diru sarreren egitura ezagutu ondoren, enpresek ekoizpenari buruzko erabakiak hartzeko darabilten funtsezko tresna bat deskribatzeari ekingo diogu, “errentagarritasun atalasea”, “lokagunea” eta “estaldura gunea” ere deritzana.

Atalaseak zehazten du zenbat unitatea: orotarako kostu orokorra b: orotarako kostu aldakor ez proportzionala c: orotarako kostu aldakor proportzionala d: orotarako kostu finkoa e: kostu marjinala f: orotarako kostua, batez bestefisiko saldu behar diren mozkina lortzen hasteko, edo guztizko diru sarrerak guztizko kostuen gainetik egoteko, atalasetik behera enpresak galerak izango dituelako; adibidez, liburu denda batean, zenbat liburu saldu behar diren mozkinak lortzen hasteko.

Errentagarritasun atalasea oreka gune bat da. Gune horretara heldu denean, salmenta maila bati dagokionez, enpresak bere ekoizpen kostu finko eta aldakor guztiak eta merkaturatze kostuak estalita dauzka.

Oreka hori ulertzeko eragiketa hauek hartzen dira kontuan: — Guztizko diru sarrerak (GDS) kalkulatzeko, saldutako produktuaren unitateen kopurua (Q) bider unitate bakoitzaren prezioa (p), egin behar da, alegia:— Guztizko kostuak (GK) kostu finkoak (KF) gehi kostu aldakorrak (KA) dira:Ondoko irudian Qº sinboloak errentagarritasunaren atalasea islatzen du, puntu horretan guztizko kostuak eta guztizko diru sarrerak gurutzatzen direnez:

 

Ondarea, balantzea eta emaitza kontua

 

Ondarea

Ondarea enpresak bere helburuak betetzeko dituen ondasunek, eskubideek eta obligazioek osatzen dute, alegia, bere finantza eta ekonomia baliabideek.

Ondasunek eta eskubideek osatzen dute enpresaren egitura ekonomikoa, eta, era berean, ondarea, baina obligazioak kenduta.

Egitura ekonomikoak enpresaren aktiboen multzoa hartzen du bere baitan, hots,inbertsioak, eskuratu dituen eskubideak eta ibilgetu ez diren ondasunak.

Aktiboak, ondasunak eta eskubideak edukitzeko, beharrezkoa da dirua ere edukitzea.

Finantza egiturak jasotzen ditu beharrezko diru iturri horiek (kapitala, maileguak…), aktiboa edukitzeko fondoak ematen dituztenak eta, halaber, enpresaren finantziazioa nolakoa den eta nork finantzatzen duen.

Berezko berdintasuna dago aktiboaren eta pasiboaren artean, zeren enpresa batek lortu duena (aktiboa) norbaitek ordaindu baitu (pasiboa). Gisa horretara, aktiboak enpresak ekoizpen prozesuan gastatu ez dituen ondasunak eta eskubideak biltzen ditu; pasiboak, berriz, aktiboa eskuratzeko emandako diru guztia jasotzen du, jabeena, bankuena edo beste pertsona batzuena izan.

 

Balantzea

“Balantze” deritzagu pertsona fisiko nahiz juridiko batek une jakin batean dauzkan baliabideen inbentarioari. Baliabideak aldi berean ikuspegi bikoitz batetik aurkezten dira: izaera edo formaren arabera eta jatorri edo sorburuaren arabera. Izaerari jarraiki sailkaturiko baliabideek aktibo izena dute, eta pasibo sorburuaren arabera sailkatuek.

Aktiboaren partidak likideziarik txikienetik handienera ordenatu ohi dira eta pasiboarenak galdagarritasunik txikienetik handienera. Horregatik, lursailak likideziarik apalena duten aktiboak dira eta kutxa likideziarik handiena duena. Pasiboari dagokionez, kapitalak du galdagarritasunik txikiena, eta hornitzaileekin egindako zorrek handienetarikoa.

Egoeraren balantzearen osagaiak • Aktibo finkoak edo ibilgetuak: enpresan 12 hilabete baino gehiago egon behar dutenak: material ibilgetua (lursailak, eraikinak…), inmaterial ibilgetua (patenteak, markak…) eta gastu bereziak (enpresa eratzeko gastuak…). Material ibilgetua eskuratzean duen balioarekin balioetsi behar da, amortizazioak kenduz (ikus Kontabilitate nazionala).

• Aktibo zirkulatzailea: – Izakinak: merkantziak, produktu burutuak, egiten ari diren produktuak, lehengaiak etab.

– Erabilgarria: kutxa, bankuko kontu korronteak etab.

– Bihurgarria: izakinak eta erabilgarriak ez diren epe laburreko ondasun eta eskubide guztiak (bezeroak, zordunak, kobratzeko efektuak, hornitzaileentzako aurrerakinak etab.).• Pasiboaren ondare taldeak: – Norberaren fondoak, beste izen batzuk ere badituztenak: “norberaren baliabideak”, “norberaren kapitalak”, “pasibo ez galdagarria”. Enpresaren aktiboaren eta zor guztien arteko aldea dira: kapitala, banatu gabeko erreserbak edo mozkinak, aurreko urteetako emaitzak eta egungo urteko emaitzak.

– Epe luzeko hartzekodunak, edo “epe luzeko galdagarria”. Urtebetetik gorakoak diren zorrak dira.

– Epe laburreko hartzekodunak, edo “epe laburreko galdagarria”. Urtebetetik beherako epemuga duten zorrak eta hornitzaileentzako partidak, ordaindu beharreko efektuak, kredituak, maileguak eta abar.

Aktiboa Material ibilgetua 14.100 Lur sailak 6.000 Makinak 9.000 (-) Amortizazioa 900 Aktibo zirkulatzailea 10.100 Izakinak 2.900 Bezeroak 5.400 Kutxa 1.800 Aktiboa guztira 24.200 Pasiboa Norberaren fondoak 18.200 Kapitala eta erreserbak 15.000 Mozkinak 3.200 Epe luzeko hartzekodunak 2.000 Ogasun hartzekoduna 2000 Epe laburreko hartzekodunak 4.000 n/k.ko banku maileguak 2000 Hornitzaileak 2000 Pasiboa guztira 24.200Aktibo eta pasiboaren partidak erkatzean, “maniobra fondo” kontzeptuak garrantzia handia hartzen du. Maniobra fondoa aktibo zirkulatzailetik pasibo zirkulatzailera dagoen aldea da. Pasibo zirkulatzaileak badu beste izan bat, “epe laburreko hartzekodunak”.

Maniobra fondoa = Aktibo zirkulatzailea – Pasibo zirkulatzaileaKontzeptu honen bidez baliabide iraunkorrez finantzaturiko aktibo zirkulatzailearen partea islatzen dugu (norberaren fondoak eta epe luzeko hartzekodunak).

Gure adibidean, hau da maniobra fondoaren balioa: 10.100 – 4.000 = 6.100.

Gainera, ondare netoa ere kalkulatu ohi da. Ondare netoa aktibotik hartzekodun guztietara dagoen aldea da, beraz, epe laburreko eta luzeko hartzekodunak kontuan hartuta.

 

Emaitza kontua

Finantza egoera honek aldi mugatu bateko emaitza eragiketa guztiak (diru sarrerak eta gastuak) laburtu eta sailkatzen ditu.

Informazio behar desberdinek formato desberdinak eskatzen dituzte.

Adibide gisa:Salmentak 25.000 (–) Salmenten kostua 15.000 Marjina gordina 10.000 (–) Langileriaren gastua 2.000 (–) Etxearen alokairua 1.400 (–) Konponketak 200 (–) Hornikuntzak 400 (–) Zerbitzu profesionalak 300 (–) Amortizazioak 900 (–) Zergak 1.600 Gastuak 6.800 Mozkina 3.200 Hortaz, salmentei salmenten kostua kenduz (aldi batean saldutako produktu edo zerbitzuen kostua) marjina gordina ateratzen dugu. Marjina gordinari beste gastuak kentzen badizkiogu, adibidez, langileriaren gastua, alokairua, konponketak, hornikuntzak, zerbitzu profesionalak, amortizazioak eta zergak, mozkina agertzen zaigu, balantzeko zifra hain justu.“Cash-flow” ere kontzeptu garrantzitsua da. Mozkina eta amortizazioak batuz lortzen da, eta enpresak bere eragiketen bidez fondoak egiteko duen ahalmena adierazten du. Gure adibidean: Cash-flow: 3.200 + 900 = 4.100