Gizarte jakintza»Gizarte gaiak
Dirua eta diru politika
Dirua zer den
Dirua eguneroko zerbait izan arren, jende
askok ez luke erraz asmatuko definitzen:
billeteak, txartelak, txekeak?
Autore batzuek diotenez, dirua trukeetan
ordaintzeko normalean onartzen den
edozein gauza da. Gainera, dirua ez da
trukerako bakarrik, bestela ere erabiltzen
da eta. Kontu unitate eta balio gordailu ere
izan daiteke. Kontu unitate izanik, truke
guztien balioak adierazten dira haren bidez;
balio gordailua denez, dirua duenak aberastasuna
du, eta trukerako ahalmena. Horrelako
eginkizunak betetzeko, diruak nolabaiteko
egonkortasuna behar du, eta erraz
identifikatzeko modukoa izan.
Beraz, diruaren funtzioak hirutan labur
daitezke:Diru mota hauek daude:
? Salgai dirua: berezko balioa izanik,
bat dator merkatuko balioarekin. Esate baterako,
urrezko eraztun baten berezko balioa
urreak gramoetan balio duena litzateke
(salgai dirua), eta kasu honetan, bitxi
denda batean salduz gero izango lukeen
balio bera litzateke.
? Diru fiduziarioa: berezko balio oso
eskasa duten salgaiena da (metal merke
baten zatia, papertxo bat), baina jendearengan uste ona duen erakunde batek
(Banku zentralak) behar bezala bermaturik
eta kontrolpean jaulkirik.? Banku dirua: banku, aurrezki kutxa,
baserritarren kutxa eta kreditu kooperatibetako
gordailuak dira. Ez ikusi ez ukitu
ezin den arren, ordaintzeko modu normaltzat
onartzen den unetik, esan dezakegu
dirua dela, hertsiki hartuta ere. Espainiako
diru eskaintzaren ia % 90 da.? Diru beltza: berez, ez da dirua, baina
kontzeptua ohikoa da jendearen artean.
Inon erregistratzen ez den dirua da eta,
beraz, jendaurrean ageri ez dena. Sorburua
askotarikoa du: hasi zeinahi merkatarik
ematen duen fakturatik, non benetan ordaindu
dena baino diru gutxiago ageri den,
diru beltza zuzenean ekoizten duten jardueretaraino,
hala nola droga eta legez kontrako
armen salmenta. Legez kontrako jarduerok
dirua garbitu behar dute ondorenean.
Modurik arruntena zerga paradisu
batera eramatea da, hau da, legediak inguruan
baino zerga gutxiago ordaintzea
ahalbidetzen duen estatu batera. Halako
tokian, dirua transferituko duen elkarte bat
eratzen da beste estatu batzuetara bideratzeko,
industria edo finantza inbertsioa bailitzan.? Kuasi dirua. ondasun likidoak dira,
baina ez bete-betean ?dirua?, zeren, ordaintzeko
baliagarri izango badira, eraldatu egin
behar baitira. Hala ere, erraz eraldatzen dira
eta baliorik galdu gabe. Kuasi dirua diru
sortzaileek administratzen dute: bankuek eta
Altxor Publikoak. Gogora dezagun ?Altxorra?
aginte publikoko erakunde bat dela eta
zergak bildu eta aurrekontuzko gastuak
ordaintzeko aginduak egiten dituela. Kuasi
diru horietarikoak dira zein gordailuak zein
eperako bonuak, bankuen eta Altxorraren
eskuetan beti ere. Gordailuak, dakigunez,
bezeroek kreditu erakundeetan sartzen dituzten
finantza aktiboak dira, bertan gorde
eta interesak irabazteko. Eperako bonuak
eta obligazioak berdintsuak dira, baina bonuekepe laburragoa izaten dute (ikus Balore
Merkatua).
Diruaren eskaria
Keynes-en aburuz, hiru arrazoi daude
dirua eskatzeko:
? Transakzio gisa eskatzea (truke
bide bezala). Dirua transakzio ekonomikoak
egiteko eskatzen da, erosteko ahalmena
ematen duenez. Errentaren araberakoa da,
zeren eta zenbat eta errenta handiagoa,
hainbat eta gehiago dira agente ekonomikoek
parte hartzen duten transakzioak.
? Zuhurtziazko eskaria. Gerora izan
daitezkeen ustekabeei aurre egiteko dirua
da. Esate baterako, pertsona batek aukera
dezake bere errentak bonuetan eduki eta
errentagarritasuna lortzea. Horrelako aktiboengatik
zenbat eta interes handiagoa
ordaintzen den, hainbat eta garestiagoa
izango da eskudirua mantentzea.
? Espekulatzeko eskaria (balio gordailua
izateko). Une jakin batean dirua
dutenek nahigo dute diru saldoak eduki
ezen ez finantza aktiboak eskuratu, aurreikusten
badute gerora interesek gora
egingo dutela.
Diru eskaintza
Agenteek eta, horien artean, oroz gaien,
banku komertzialek, sortzeko prest dauden
dirua. Eskaintzaren eta agenteen diru eskariaren
elkarrekiko eraginaren bidez, ekonomian
dagoen guztizko dirua sortzen da
(D1, D2, D3?.).
Hertsiki, hau da:Ageriko gordailuak bankuek eratzen
dituzte, eta horregatik, ?banku diru? izenaz
ezagutzen dira. Kontu korrontearen itxura
dute, eta titularrek berehala eduki ahal dituzte
erabiltzeko moduan.
Agertu den finantza berrikuntza batek
ematen dituen finantza aktiboak hain
dira likidoak non ordaintzeko erabili ahal
diren. Horregatik, diru agintariek arian-arian
diru eskaintzaren kontzeptua zabaldu dute.Aurrezki gordailuak aurrezki libretak
dira. Nahiz eta txeke taloitegirik eduki ez,
ia kontu korrontearen erabilgarritasun bera
dute, titularrak dirua egun osoan lortu ahal
du diru kutxazain automatikoetatik, edo
ordainketak egin kargu txartela erabiliz
(caja-card txartelaz esate baterako).Eperako gordailuak eperako inposizioak
dira. Eperako gordailuen kasuan,
gordailua jartzen duenak konpromisoa hartzen
du hitzarturiko epea amaitu arte dirua
ez ateratzeko.Kutxa bonuak: enpresek ematen dituzten
tituluak. Hauen bidez hitzarturiko mailegua
epeetan itzuliko dutela agintzen dute
enpresek.
Altxorraren zor agiriak: altxorrak, zor
agiri hauen bidez, onartzen du beharturik
dagoela diru kopuru jakin bat epemuga jakin
batean eta interes zehatz batekin ordaintzera.
Jendearen Eskuetako Aktibo Likidoek
(JAL) Espainiar Estatuan D4 izena dute.
Espainiako Bankuak agregatu erantsi bat ere
erabili du, JAL2, Jendearen Eskuetako Aktibo
Likidoei jendearen eskuetan jarritako
enpresen zor agiriak gehituz lortua.
Enpresen zor agiriak: Normalean,
enpresa handiek enkanteen bidez merkaturiko
ordainagiriak, epe laburrean mugaeguneratzen
direnak. Bestela esanda, pertsona
batek diru kopuru jakin bat ematen
dio enpresa bati zor agiri baten truke; horren
bidez enpresak agintzen dio dagokion
epemugan diru hori eta interesak itzuliko
dizkiola.
Diru Oinarria (DO) eta Diru Eskaintza
(DE) oso erlazionaturik daude. Diru
oinarria jendearen eskudiruak, bankuen
kutxetako eskudiruak, eta banku pribatuek
Banku Zentralean dituzten gordailuek osatzen
dute.Desberdintasuna honetan datza: diru
oinarria diru eskaintzaren sostengua da.
Banku zentralen diru politikak diru oinarriari
eragiten dio, eta ondoren diru eskaintzari
ere bai.
Diru politika
Diru politikaren xedea da, ekonomiaren
guztizko gastuari eraginez, jarduera
ekonomikoari eragitea. Ekonomiaren guztizko
gastuak zerikusia du ekonomian dabilen
diru kopuruarekin eta unitate ekonomikoek
maileguak lortzeko dituzten zailtasunekin.
Esan nahi baita diru politikak diruaren
sorrera kontrolatzeko neurriak erabakitzen
dituela.
Agintari ekonomikoek guztizko gastua
txikiagoa izatea nahi badute, diru politikaren
helmuga maileguen kostua igotzea eta
kredituak lortzeko bidea zailtzea izango da.
Aitzitik, guztizko gastuak gora egitea
nahi badute, hartuko dituzten neurriek
maileguak merkatzea eta kredituak lortzeko
modua erraztea izango dute helburu. Horrelako
diru politika hedakorra izango da.
1999ko urtarrilaren 1az geroztik, Banku
Zentralen Europako Sistemak (BZES) du
euroaren esparruan Europako politika ekonomikoa
erabakitzeko eta burutzeko eskumena,
Batasuneko gobernuek eskua sartu
gabe, Europako Batasunaren Itunak hala
baitu ezarririk. Beraz, diru politika bakarra
dago (diru kopuruaren kontrola, interes
tasak?) euroaren estatu guztientzat. Estatu
bakoitzaren banku zentrala desagertu ez
den arren, sukurtsal baten antzekoa da gaur
egun.
1999ko urtarrilaren 1etik aurrera euroa
da bankuen arteko eragiketetan erabiltzen
dena, hau da, finantza merkatu handietan.
Hala eta guztiz ere, 2001eko urtarrilaren
1a arte euroa ez da gure etxeetako dirua
izango. Orduan, txanponak estatuetako
banku zentralek jaulkiko dituzte eta billeteak
Europako Banku Zentralak (EBZ).
Banku Zentralen Europako Sistemak
(BZES) Europako Banku Zentrala (EBZ) eta
Europako Batasuneko estatuetako banku
zentralak biltzen ditu bere baitan. Banku
Zentralen Europako Sistemak Europako Batasunaren
Itunari eta BZESaren eta EBZren
estatutuei jarraiki dihardu.
Banku Zentralen Europako Sistemaren
helburu nagusia prezioen egonkortasunari
atxikitzea da. Horretarako, diru politikaren
tresnez baliatu, merkatu irekiko eragiketetan
jardun, etengabe erraztasunak eskaini
eta kreditu erakundeei kutxa koefizienteari
eusteko eskatzen die.
? Merkatu irekiko eragiketak: eginkizun
garrantzitsua dute Banku Zentralen
Europako Sisteman. Sistemak xede jakin
batzuekin erabiltzen ditu, haien bidez interes
tasak kontrolatzea lortu nahi baitu,
merkatuaren likidezia egoera gestionatzea
eta diru politikaren norabidea markatzea.
Merkatu irekiko eragiketak zer diren argitzeko,
esan dezagun diru agintariek egiten
dituzten finantza aktiboen salerosketakdirela, diru edo banku politikaren baliabideak
izan daitezen; horrela, finantza erakundeei
beren jarduerak egiteko behar besteko
likidezia ematen diete. Diru gutxiago
egotea nahi badute, aktiboak merkatu irekian
salduko dira horrela sistemari likidezia
kentzen baitzaio. Alderantziz, banku zentral
batek beste bankuetatik nahiz partikularrengandik
aktiboak eskuratu eta haien
truke dirua ematen badu, likideziaren gorakada
gertatzen da.
? Etengabeko erraztasunak: Banku
Zentralen Europako Sistemak eskaintzen
dituen krediturako etengabeko erraztasunek
helburu hauek dituzte: egun berean likidezia
ematea eta absorbitzea, diru politikaren
norabide orokorra markatzea eta merkatuko
egun bereko interes tasak kontrolatzea.
? Kutxa koefizienteak: Banku Zentralen
Europako Sistemaren kutxa koefizientea
Euroren esparruko kreditu erakundeei
aplikatzen zaie. Koefiziente horren xede
nagusia merkatuko interes tasak egonkortzea
da eta likideziaren maila kontrolatzea.
Bankuek erreserbetan eduki behar duten
gordailuen partea da legezko kutxa koefizientea.
Diru agintariek ezarzen dute, eta
bankuek bete egin behar dute. Agintariek
ekonomian dabilen diru kopurua gutxitu
nahi badute, kutxa koefizientea igoko dute,
bankuek maileguak emateko diru
gutxiago edukita, banku dirua sortzeko
ahalmena txikitzearren, horrela sistemaren
likidezia ere txikiagoa izango baita. Aldiz,
diru eskaintzea handitzea nahi badute,
bankuen kutxa koefizienteak jaitsarazi behar
dituzte.
Espainiako finantza sistema
Espainiako Bankuak (banku zentrala)
osatzen du, eta gaur egun Europako Banku
Zentralaren sukurtsala da.
Espainiako Bankua 1991 arte Espainiako
finantza sistemaren erakunde nagusia
zen. Ekonomiako Ministerioaren menpean
ziharduela, normalean ez zuen partikularrekin
edo enpresa pribatuekin lan
egiten. Hauek ziren haren funtziorik behinenak:
? Erabilera legaleko billeteak jaulkitzea
eta txanponak merkatura ateratzea.
? Kanpoan egiten ziren eragiketa ekonomikoak
zentralizatzea eta kontrolatzea.
? Bankuen bankua izatea, haien erreserbak
zainduz, kredituak emanez eta gordailuak
jasoz.
? Estatuaren bankua izatea, Estatuaren
kontuari eutsiz, kredituak emanez eta titulu
publikoak jaulkiz.? Banku sistema eta finantza erakundeak
gainbegiratzea, bankuen funtzionamendu
baldintzak ezartzea, finantza sistema
ikuskatzea eta bitartekarien jarduera
baldintzak arautzea.
? Diru politika egitea. 1995eko Autonomia
Legearen ondorioz, erabateko
autonomia zuen diru politika aurrera
eramateko.
Banku pribatuek bezeroen gordailuen
bidez lortzen dituzte bere finantza baliabideak.
Gordailuen parte bat eguneroko beharrei
erantzuteko erabiliko dute, eta gainontzekoa
sektore pribatua nahiz publikoa
finantzatzera bideratuko. Horrela, sektore
pribatuaren kasuan, maileguez eta balore
higigarriez (akzioak, obligazioak; ikus Balore
merkatua) baliatuko dira, eta sektore
publikoari dagokionez, Altxorraren zor agiriak
(epe laburreko errenta finkoa) eta zor
publikoa (epe luzekoa) erosiko dituzte.
Inflazioa
Ondasun eta zerbitzuen prezioek modu
orokorrean eta etengabe gora egitea da inflazioa.
Hortaz, ez da une bateko igoera edo
produktu batzuena, gora egiteko joera
orokorra baizik.
Inflazioa kontrolatzea da gaur egungo
diru politiken helmugarik nagusietariko bat.
Batez ere diru politikaren bidez borrokatu
izan da inflazioaren aurka.
Eskuarki, kontsumoko Prezioen Indizea
(KPI) da inflazioaren neurgarria. KPI hirietako
familiek normalean erosten dituzten
ondasun eta zerbitzuen (erosketa saskiaren)
prezioak neurtzeko tresna moduko bat da.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE)
famili aurrekontuen gainean egindako
inkesta batean oinarriturik, kontsumoko
ondasunik garrantzitsuenak aukeratzen dira
eta bakoitzak eragindako gastuak gastu
orokorrari nola eragiten dion neurtzen da.
Horrela, KPIk kontsumitzaile arruntaren
eredu izan daitekeen baten erosketa saskia
islatu behar du. Hona hemen saski horretako
gai nagusiak: jakiak, edariak, tabakoa,
garraioa, komunikazioak, alokairuak, jantziak,
oinetakoak eta beste ondasun eta
zerbitzu batzuk.
Kontsumoko Prezioen Indizea inflazioaren
adierazlerik ezagunena eta garrantzitsuena
da. Agente ekonomikoei eragiten
die zuzen-zuzenean, horixe baita etxebizitzen
alokairuen prezio gehikuntzak erabakitzeko
eta soldaten negoziaziorako
erreferentzia.
Inflazio mota
Inflazioaren gaineko teoria konbentzionalek
koiunturako gertaeratzat jotzendute inflazioa, eta kausa bakarra proposatzen
dute azaltzeko.
? Eskari inflazioa. Eskari agregatuak
ekoizpenaren gainetik hazten denean eragiten
du. Horren arabera, eskariaren hazkundeak
diru eskariaren emendioan du iturburu.
Merkatuko diruaren kopurua hazten
denean batera ekoizpenaren hazkundea
gertatzen ez bada, ondasunen prezioen
gorakada gertatuko da, zeren eta erosleek,
diru gehiago daukatela, prest egongo baitira
gehiago ordaintzeko; horrenbestez,
eskariak eskaintza gaindituko duenez,
prezioei igoaraziko die.
? Kostu inflazioa. Kostu inflazioa dagoela
esaten da, baldin eta, funtsean,
ekoizpen faktoreen gorakadak eragindakoa
bada, alegia, soldatek, interes tasek, zergek,
energiaren prezioek, lehengaiek... ekarri
badute.
Faktoreen prezioak gora egiten duenean,
enpresariek prezioak igotzen dituzte,
ordu arteko mozkinen muntari eusteagatik.
Horren ondorioz, langileek erosteko
ahalmena galduko dutenez, soldata igoerak
eskatuko dituzte. Ekoizten diren ondasunak
bitartekoak badira, enpresen kostuak emendatuko
dira berriro ere, eta, horrela, ekonomia
goranzko prozesu kateatu batean
abiatuko da.
? Azalpen monetarista. Ikuspegi honen
arabera, inflazioak eragile jakin bat du
beti: merkatuan dabilen dirua ekoizpenaren
bolumenari buruz ez ohiko lastertasunaz
gehitzeak. Azalpen hori aldezten dutenek
konponbide bakarra ikusten dute inflazioari
aurre egiteko: diru eskaintzak astiro eta
eten gabe irautea.Inflazioaren teoria estrukturalak.
Inflazioa ekoizpen sistema kapitalistaren
faktore iraunkor eta berezko batzuen elkarketak
eragiten duela erakusten ahalegintzen
dira teoria hauek.
? Egitura ekonomikoari datxezkion
faktoreetan oinarrituriko azalpena.
Gaur egungo inflazioa, merkatu ekonomietan
ekoizpena eta kontsumoa antolatzeko
moduaren berezko gorabeherakeragiten dute. Hortik abiatuta, inflazioaren
kausatzat jotzen dira ekoizpen sistemaren
zurruntasuna, zirkulazioan dabilen diruaren
soberazko gehikuntza, enpresak prezioen
gainean gero eta gehiago lortzen ari diren
monopolioa (mozkinak handitzeko noski),
sektoreen arteko ekoizpen desberdintasunak
etab.
? Faktore soziokulturaletan oinarrituriko
azalpena. Ekonomia kapitalistetako
jarduera ekonomikoak berak halako
jokabideak eta jarrerak eragiten ditu. Kontsumismoak,
gizartearen ohiko jokabidea
denez, prezioen gorakada dakar edo, bestela
esanda, ekoizpena gastuari begira antolatzeak
sortzen du inflazioa, ez baitago
gastuaren eta premiaren arteko uztardurarik.
Gero eta mozkin gehiago lortzea da
ekoizpenaren pizgarri bakarra; horrela,
ekoizpen faktoreen jabeen asmoek, gero
eta errenta handiagoak eskuratzera daroaten
horiek, saihestezinezko tirabira eta
gatazka sortzen dute agente ekonomikoen
artean.
Inflazioak kalte batzuk egiten dizkio
ekonomiari. Batetik, diruak erosteko ahalmena
galtzen du. Jakina, arazo larria da hori
pertsona talde batzuentzat, adibidez, pentsiodunentzat,
ez dutelako langileen aukera
bertsua beren diru sarrerak eguneratzeko,
edo aurreztaileentzat, haien interes tasek
behera egiten dutelako:Bestalde, inflazioak ziurgabetasun handia
sortzen du, ezen arrisku handia baita
epe luzeko eta ertaineko eragiketak egitea.
Deflazioa, aldiz, prezioen jaitsiera
orokorra da.
Politika deflazionistaren ardatza, esparru
liberal batean, eskaria txikitzeko neurriak
hartzea da, prezioetan dagoen tentsioa
baretu beharrez.
Hona hemen neurri horietariko batzuk:
? Gastu publikoa murriztea
? Presio fiskala handitzea, etxeetako
ekonomietan dauden errenta erabilgarriak
gutxitzeagatik.
? Kreditua garestitzea, hau da, interes
tasak igotzea, diruaren kopuruak gora egin
ez dezan.
? Soldaten eta mozkinen hazkundea
murriztea.
Estagflazioa hitza erabiltzen da inflazioa,
jarduera ekonomikoaren beherakada
eta langabezia tasa handia batera gertatzen
diren egoera izendatzeko. Estagflazioak
gaur egungo kapitalismoaren egiturak islatzen
ditu, baita politika ekonomiko klasikoek
ekonomia erregulatzeko nolako zailtasunak
dituzten ere.