Geografia unibertsala»Geografia
Landareen kokalekua Lurrean: oihan tropikalak
Animalien eta landareen elkarteak badirela aitortzea, izatez, izaki
bizien azterketaren azalean geratzea da. Bizi baldintza orokor
beretsuak dituzten organismo guztiak kontuan hartzea eta elkarren
arteko mendekotasun harremanak argitzea da helburu nagusia.
Zentzu horretan, ikerketak antolaketa biologiko konplexuago batera
eramaten gaitu: biozenosi deritzon antolaketara, hain zuzen.
Biozenosiak biotopo jakin batean bizi diren landare multzoa (fitozenosia),
animaliena (zoozenosia) eta mikroorganismoena (mikrobiozenosia)
biltzen ditu. Biozenosiak ez dira multzo egonkor ezaugarri finkokoak,
etengabeko bilakaera baitute, landare komunitateek batez ere. Erraza
da, adibidez, lugorri utzitako soro bat pixkanaka nola eraldatzen den
ikustea: lehenbizi sastrakadi bilakatzen da eta azkenik baso. Eraldaketa
horrekin batera, hor bizi diren animalia motak ere aldatuz joaten dira.
Biozenosiaren bilakaera orokorra landarediari estu lotuta dago.Landaredia biosferaren osagaietako bat
da. Biosfera lur azalaren eta eguratsaren arteko
geruza mehe bat da, eta han bizi eta
garatzen dira izaki bizi guztiak. Geruza
mehe horretan landaredia ez da forma berekoa,
eta landareen hazkuntza fisiologikoa
ere ez da denetan berdina, zenbait faktoreren
mende baitago, nola diren argitasuna,
tenperatura eta hidratazioa. Lurraren diametroarekin
eta atmosferaren garaierarekin alderatuta
oso lodia ez bada ere (ehun metro
baino gutxiago, asko jota ere), biosfera
gai da, eguzki energia erabiliz, mineral kopuru
handien fotosintesia egiteko eta zoruen
bilakaeran eragin zuzena izateko. Landareak,
nolanahi ere, izadiko protagonista
aktiboak dira. Hain zuzen, eguratsaren, landareen
eta lurraren artean hezetasun, irrada,
gas eta mineralen joan-etorri sistema
konplexu bat gauzatzen da, eta horietako
osagairen batek aldaketaren bat izanez gero,
multzo osoak izaten du askotan haren eragina.
Bestalde, landareek betebehar garrantzitsua
dute gainontzeko organismo bizientzat:
landare materia ekoizten dute kontsumitzaileentzat
(animaliak) eta usteltzaileentzat
(zenbait onddo eta bakterio). Hiru talde
horien arteko truke aktiboek osatzen
dute Lurreko ekosistema.Landareak oso gutxitan bizi ohi dira
bakartuak. Eskuarki, mota bereko edo
beste motaren bateko landareekin elkartzen
dira. Eskualde bateko ingurune ezaugarriak
definitzeko balio duen landare
elkartea hartzen da landarediaren oinarrizko
banakotzat. Komeni da ondorengo bi
termino hauek mugatzea: flora eta landaredia.
Flora eremu jakin bateko landare
moten multzoa da, esaterako Pirinioetako
flora; landarediak, aldiz, mota horiek lurralde
batean nola kokatzen diren adierazten
du. Landaredia landare estalkiaren
fisionomiari dagokio, eta ekosistema baten
landare alderdi gisa har daiteke. Adigai
ekologikoa da landaredia, eta landare
mota nagusi batzuek ezaugarritzen
dute.
Landareen sailkapena
Landare motak
Flora irizpideak edo sistematikoak landare
banakoak izendatzeko era unibertsala
ematen du (latinez). Mota da oinarrizko
taxonomia unitatea. Mota generoaren barruan
sartuta dago, eta era berean familiaren,
ordenaren, klasearen eta taldearen
barruan, elkarren segidan. Mota bereko landareek
taxonomia ezaugarri berberak dituzte.
Ezaugarri horiek heredatu egiten dira,
bilakaera izaten dute, eta, batzuetan, azpimota
bat edo aldaera bat eratzen dute. Flora
sailkapenak filogenia edo landareek bilakaeraren
emaitza gisa dituzten elkarren
antz fisikoak adierazten ditu.
Taxoien eremuak konparatuz gero, gauza
batzuetan bat datozela ikusten da. Multzo
horiei esker, flora lurraldeak definitzen
dira, eta lurralde horiek, era berean, erreinu,
eskualde, probintzia, sektore, barruti eta
teseletan mailakatzen dira.
Horrela, Iberiako penintsula erreinu «holartiarraren»
barruan dago eta hiru eskualdetan
banatzen da: Mediterraneokoa, eurosiberiarra,
eta makaronesiarra. Ozeanoaren
eragin nabarmena duten Bizkaiko eta Gipuzkoako
lurraldeak eskualde eurosiberiarraren
barruan daude, probintzia atlantikoan
eta Kantauriko-Euskal Herriko eremuan.
Landare funtzioak
Landare formazioa oinarrizko fisionomia
banakoa da. Landare komunitateetan sailkatzen
du landaredia kanpoko antz morfologikoaren
arabera, eta ez izaera sintaxonomikoaren
arabera. Izan ere, haztean, landare
komunitateek beren osagaiak egituratzen
dituzte, espazioan antolatzen dira, eta
horren ondorioz aldagaiak sortzen dira, hala
nola, banakoen ugaritasuna eta banaketa,
geruzakako antolamendu bertikala, etab.
Landare materiaren bolumen osoak «fitomasa»
osatzen du, eta lurraren mailaren
gainean eta azpian dago kokatuta. Nolerebait,
izaki mota bakoitzak fitomasa horri
egiten dion ekarpenak bere ugaritasun erlatiboaren
indize gisa balio dezake. Modu
subjektibo batez izaki moten ugaritasuna
(edo urritasuna) bost taldetan sailkatzen da:
menderatzailea, ugaria, sarria, aldizkakoaeta urria. Sailkatzeko era hori asko erabiltzen
da, baina ez da oso zehatza, ez baititu
doi adierazten talde bakoitzaren mugak.
Landare baskularrak isurkaria garraiatzen
duten hodiak dituztenak dira. Landare
horiek sailkatzeko modu bizkor batek
forma soila hartzen du aintzat: zuhaitza,
zuhaixka, aihena, belar-landarea eta epifitoa.
Zuhaitzetan haren itxura, hostoen
iraupena eta enborraren garrantzia hartzen
dira kontuan. Landarearen adarkadura,
zurtsua gehienetan, lurretik hurbil hasten
denean, zuhaixka esaten zaio. Aihenak
zuhaitzetara igotzen diren landare zurtsu
igokariak dira. Belar-landare mota asko,
urterokoak edo iraunkorrak, eta oso desberdinak
daude, eta ez dute zurtoin zurtsurik
izaten. Epifitoak landare bizkarroiak
dira, eta beste landare batzuk erabiltzen
dituzte euskarri gisa.
Biotopokako sailkapena oso erabilia da,
eta esangura handia du ekologian. Sailkapen
horrek aldekoa ez duten urtarora landare
horiek egokitzeko duten moduaren
arabera banatzen ditu landareak. Fanerofitoetan
lurraz gaindi 25 zentimetrotara edo
garaiago dauden ernamuinak aldaketa klimatikoen
arriskuan daude etengabe (zuhaitzak,
zuhaixkak, aihenak, etab.). Kamefitoen
ernamuinak 25 zentimetro baino hurbilago
daude lurretik; hotzetik eta haizetikbabesteko hurbildu dira lurrera, eta itxura
biribil samarra dute. Hemikriptofitoen
kimuak lurraren arrasean daude, eta horrela
babesten dira ingurune desegokiaren
kaltetik, hondar organikoa edo elurra bera
harturik babespe. Azkenik, kriptofitoak
(erraboilak, haziak, etab.) lurpean egoten
dira urtarorik gogorrenean. Biotopoei esker,
badago formazio bakoitza zenbat aldiz
agertzen den portzentajeka sailkatzea.
Hostoak dira formazioak bereizteko
ezaugarri argienetako bat. Hasteko, urteroko
zikloaren barruan hostoak nola dituzten
ikusita, hosto erorkorrak, hosto iraunkorrak,erabat hosto erorkorrak ez direnak, kaktus
formakoak, eta zukutsuak bereizten dira.
Tamaina desberdinetako motak elkarren
alboan hazteak landare komunitateari egitura
bertikala ematen dio. Ezaugarri hori oso
garrantzitsua da basoetan, baina ez da bakarra.
Hego Ameriketako baso batzuetan hain
zuzen, zuhaitz estalkia hirurogei metro garai
da batzuetan, eta hiru geruza bereizten
dira estalki horretan: goikoa, erdikoa eta
behekoa. Beheko eta erdiko geruzek sabai
itxi bat osatzen dute, ez diote, alegia, argiari
sartzen uzten, eta horregatik ez dago Hego
Ameriketako baso horietan zuhaixkarik.
Biotopo nagusia Landare formazioak Klima
Landere formazio nagusiak
Landare elkarteak
Oinarri-oinarrizko landare elkarteak dira, eta flora inbentarioak oinarri harturik egiten
dira. Landare elkartea landare komunitate egonkor samarra da, orekan dago ingurunearekin,
landare jakin batzuez eratuta egotea du ezaugarri nagusia, eta multzo horr etako elementu
jakin batzuk ekologia berezi eta autonomo baten adierazle dira.
Landare komunitateen kategoria nagusiak, ondoren aztertuko direnak, eskema honetan
daude adierazita:1. Oihan tropikalak.. . Hosto zabal eta iraunkorreko oihan tropikalak, edo oihan tropikal hezeak.. . Hosto erorkorreko oihan tropikalak.
1. Montzoi oihanak edo hostoak erabat galtzen ez dituztenak.
2. Sabana arboladiak eta baso lehorrak.
3. Arboladi arantzatsuak.. Mangle basoak.
2. Latitude ertain eta altuko basoak.. Subtropiko hezeetako hosto iraunkorreko basoak.. Mediterraneoko hosto iraunkorreko basoak.. Hosto erorkorreko basoak.. Koniferoen baso epelak.. Latitude altuetako eta taigako konifero basoak.3. Belar lurrak.. Belar lur tropikalak edo sabanako belar lurrak.. Latitude ertaineko belar lurrak.
1 Belardiak.
2 Estepa.
4. Basamortuko zuhaixkak.
5. Tundra.Biozenosi
Integratuta, elkarrekin harremanetan,
edo batera bizi diren izaki moten komunitatea
da biozenosia.Biotopo
Landare edo animalia mota edo komunitate
jakin baten bizimodurako baldintza
egokiak dituen espazioa da; alegia,
edozein izaki motak hartzen duen
espazioa.Fisiologia
Izaki bizien funtzionamendua aztertzen
duen biologiaren atala da.Taxonomia
Izakien zenbaketaz eta ordenazioaz
arduratzen den zientzia da.Xerofito
Ur baliabide eskaseko tokietan bizitzeko
gaitasuna duen landare mota.Euforbiazeo
Landare dikotiledoneoak dira, belarlandareen
edo landare zurtsuen familiakoak
dira, eta hosto sakabanatuak
izaten dituzte; horietako askok latexa
dute, kautxua egiteko behar den lehengaia,
alegia.
Oihan tropikalak
Oihan tropikalek landare eta formazio
mota asko hartzen dituzte barruan: hosto
iraunkorreko baso heze trinko mota anitzetatik
hasi (gizakiak gutxien kutsatu duen
landaredi mota, ziur aski) eta hosto erorkorreko
arboladi arantzatsuetako xerofitoen
estalki barreiaturaino. Azken honetan
gizakiak aldaketa gehiago eragin ditu.
Klimak eragin handia izaten du baso mota
horretan. Oihan tropikalak latitude ertaineko
zenbait basoren antz handiagoa du,
arboladi arantzatsu horiena baino. Bero
tropikala da baso tropikal guztien ezaugarri
komuna; landare guztiak megatermoak
dira, alegia, oso tenperatura beroak behar
dituzte bizitzeko. Denak eskualde tropikaletan
daudelako eta latitude apaletako tenperatura
errejimen antzekoak dituztelako
biltzen dira baso horiek guztiak izen
orokor berberean.
Hosto iraunkorreko oihan tropikalak
Urtaro lehorra laburra eta indar gutxikoa
duten klimetan, edo bestela batere urtaro
lehorrik ez dutenetan eratzen dira baso
hauek, klima mota horretakoak baitituzte
lur egokienak. Hego Ameriketan, Amazonasen
arroan, eta Ozeano Bareko itsasertzean zehar Kolonbian eta Ekuadorren daude
kokatuak; iparralderantz, berriz, Erdiko
Ameriketako ekialdeko itsasertzean zehar,
Cancer tropikora heldu arte hedatzen dira.
Afrika ekuatorialean eta Madagaskarko
ekialdeko itsasertzean ere antzeko basoak
daude. Indiako eta Zeilango mendebalean
eta Malakako penintsulan ere badira, hegoalderantz
Indonesiako uharteetaraino hedatzen
direla, eta ekialderantz Ginea Berriraino
eta Fidji uharteetaraino.
Oro har, oihan tropikal hauek lau osagai
nagusi dituzte: zuhaitzak, igokariak, epifitoak
eta, argitasuna egokia duten lekuetan,
belar-landare garaiak ere bai. Oro har, zuhaitzak
bi edo hiru geruzetan lerrokatzen
dira, eta geruza bakoitzak bere mota jakin
eta bereziak izaten ditu. Geruza garaiena
zuhaitz sakabanatuz eratua egoten da eta
oso nekez izaten da estalki jarraitua. Bigarren
geruza adaburu jarraiez osatutako masa
izaten da eskuarki. Hala beraz, hirugarren
geruzako zuhaitzak itzalean hazten dira, eta
enbor meheak eta adaburu txiki eta zapalak
izaten dituzte. Kontuan hartu beharra
dago behereneko geruzako zuhaitzak goreneko
geruzara heltzeko aukeraren zain
dauden aldaxka gazteak direla, eta badirela
orobat argitasunezko eta hezetasunezko
egoera berezi horietara moldatu diren zuhaitz
helduak ere.
Oihan tropikalek ez dute latitude ertainetako
urtaro ziklo bereizgarririk. Loratzea,
fruituak ematea eta hostoak galtzea
eta hosto berriak sortzea urteko edozein
garaitan egiten dute. Zuhaitz gehienek urte
osoan zehar galtzen eta berritzen dituzte
hostoak; era horretan, banaka harturik, zuhaitz
hori hosto iraunkorrekoa da. Beste
mota batzuetakoek denbora tarte labur batean
berritzen dituzte hostoak, eta, horrenbestez,
zuhaitz biluzi batzuk ere aurkitzen
dira tarteka, oihan hori, multzoan
harturik, hosto iraunkorrekoa izan arren.
Oihan tropikaleko zuhaitzak higrofitoak
dira (ingurune hezeetara moldatutakoak,
hezetasun handia behar dutenak), enborrak
meharrak, azala fina, hostoak zabalak
eta sustraiak ondo finkatuta izaten dituzte,
eta zuhaitz horietako askok oso gogorra
eta oso gotorra izaten dute zura.
Oihan tropikaleko igokari zurtsu askori
aihena deritze. Zuhaitzen kanpoaldeko
euskarrietara heltzen dira basoaren goialdeko
argitasunera iristeko. Igokariak adaburuetara
igotzen dira eta zuhaitzez zuhaitz
adarkatzen dira oparo, eta halako moduan
lotzen dituzte elkarri, non zuhaitz horietako
bat orpotik ebakiko balitz, ia segurutzat
jo baitaiteke zutik geratuko litzatekeela.
Epifito batzuek ez dute inongo ondorio
kaltegarririk sorrarazten ostalarietan,
nahiz eta zuhaitz azalaren barruko materia
organikoaz elikatzen diren. Normalean,hazkuntza forma bereziak izaten dituzte
euri ura harrapatzeko, beren sustraiak ez
baitira zuhaitz ostalariaren barne ehunetaraino
heltzen. Epifitoen kopurua eta aniztasuna
handiak dira eta, hain zuzen ere,
landare horiexek dira oihan tropikalak oihan
epeletatik bereizten dituen elementuetako
bat. Epifito garrantzitsuenak bromeliak
eta orkideak dira.
Belar-landareak nekez hazten dira oihaneko
zoru ilunean. Oihan tropikal
trinkoan lehia gogorra izaten da argitasuna,
sustraientzat tokia, eta lurreko hezetasuna
nork bereganatuko; adibidez, erabat osatzen
ez diren landare batzuek argi ultramorea
erabiltzera moldatutako hosto distiratsuak
dituzte, goiko estalkian zehar iragazten
baita, izan ere, argi ultramore hori.
Belar erraldoiak eta pentze mardulak toki
libreetan hazten dira, horietan zuhaitz gutxi
izaten baita, aldizkako uholdeen eraginez,
beharbada. Bananen familiako era askotako
basa landareak izan ohi dira oro
har toki libre horietan.
Oihan tropikalaren forma, urte osoko
hazkuntza, eta hostotzaren trinkotasuna
klima tropikal bero eta hezearen ondorio
dira. Landare epifito, bizkarroi eta beste
inon bizi ezin diren belar-landare askorentzat
ingurune berezia eta egokia da
oihana.
Hosto erorkorreko oihan tropikalak
Oihan hauek ur gutxiegiko eta gehiegiko
urtaroak txandatzen diren tokietan sortzen
dira. Urtaro ziklo hori hainbat oihan
tropikaletan gertatzen da. Ingurune horietanzenbat eta euri gutxiago egin, honelakoxeak
izaten dira hurrenez-hurren oihan
motak: Amazoniako oihanak, sabanako arboladiak,
eta oihan arantzadunak.Amazoniako oihanak Indiako, Asiako
hego-ekialdeko eta Australiako klimari dagozkio.
Afrika, Madagaskar, Indonesia,
Hego Ameriketako eta Erdiko Ameriketako
oihan tropikalen ertzetan ere badira. Landaredia
ez da oihan tropikaletakoa bezain
oparoa; bakanago egoten da, eta ez dago
geruzaka hain banatua. Oihan hauetako zuhaitz
askok, tekak esaterako, urtaro lehorrean
aldatzen dituzte beren hostoak, eta
jausitako hosto kopurua lehortearen araberakoa
izaten da. Bestalde, zuhaitz batzuek
urtaro lehorrean ere izaten dituzte hostoak.Gainera, urtaro lehorra loratze garaia izaten
da eskuarki. Montzoi oihana ez da erabat
hosto erorkorrekoen sailean sartzen,
hostoen galerak ez baitu urtaro aktibo baten
eta inaktibo baten arteko muga markatzen.
Hori dela eta, batzuetan oihan hosto
erabat erorkorra ez dena esaten zaio.
Hosto erabat erorkorra ez duten basoetako
zuhaitzak ez dira oso garaiak, azala
lodia dute eta adaburua, biribila eta zabala.
Baliteke basoa elkar ukitzen duten adaburuz
osatua egotea, baina baita goi aldeko
estalkia jarraipenik gabea izatea ere.
Bigarren kasu horretan, guztiz garatu gabeko
landarez osatutako geruza apalago eta
trinkoago bat egoten da. Zuhaitzen hostoak
zabalak izaten dira normalean, eta, batez
ere urtaro euritsuan izaten duten eginkizuna
dela eta, nolabaiteko egokitze xerofitoa
izan ohi dute. Igokariak ez dira oihan tropikal
hezeetan bezain ugariak, txikiagoak
izaten dira, eta gehiago dira zurtsu belarlandare
baino.
Sabanako arboladiak urtaro lehorra
luzeagoa duten eta urteko euri kopurua
montzoi oihanean baino txikiagoa den eskualdeetan
hazten dira. Brasilgo goi ordokiaren
parte handi bat, Afrikaren ekialdeko
eta erdialdeko eremu zabalak, Indiaren
erdialdearen parte handi bat eta Karibe
itsasoaren ertzak hartzen ditu.
Sabanako arboladiari baso lehorra ere
esaten zaio, batzuk besteak baino sarriagoak
izaten dira; hala beraz, badira parke itxurako
baso irekiak, eta belardi sarri samarrak,
besteak beste. Dena den, oso-oso
sarria denean ere, ikusi, ikusten da beti
ehun metro baino gutxiagora, baina oso
bestela gertatzen da oihan hezeetan, han
oso mugatua baita ikuspena. Zuhaitzak 10
edo 18 metro dira garai, lodia dute azalaeta aterki itxurakoak, berriz, adaburuak.
Hostoak txikiak izaten dira eta itzal apur bat
egiten dute. Ez dira landare mota asko horrelako
basoak osatzen dituztenak: akaziak,
mimosak, eta lekaleen familiako beste batzuk.
Lurra belarrez estalita egoten da; zenbait
aihen eta epifito ere izaten dira. Neguan
zuhaitzek ez dute hostorik izaten, eta
zuhaizti elkarte osoa iharturik egoten da.
Toki batzuetan basoak belardiari uztenedo
dio lekua, gehienetan gizakiak eragindako
suak zuhaitz kimu berriak hondatzen
baititu. Beste toki batzuetan, sute handihandiak
izaten diren lekuetan, ez da suari
ondo eusten dioten zuhaitzik baizik.
Arboladi arantzatsuak dira oihan tropikaletako
landare formazio xerofitoenak,
estepako klimen inguruko sabanako ertz
lehorretan eratzen baitira. Arboladi horiek
Brasilgo ipar-ekialdean, Karibeko uharte
apaletan, Afrikaren hego-mendebalean, Indiako
ipar-ekialdearen erdi aldean eta Australiaren
mendebalean eta erdialdean daude.
Lur ondo drenatuetan eta hareatsuetan
edo sabana motako eremu hezeenetako lur
buztintsuetan ere izaten dira. Arboladi arantzatsu
horietako zuhaitz asko lekaleen familiakoak
dira. Zuhaitz horiek arantzatsuak
izaten dira eta xerofitoen ezaugarriak
izan ohi dituzte: hosto txikiak eta sustrai
sakonak. Zuhaitz mota jakin batzuek ura
gordetzen dute beren enbor lodi edo puztuetan;
adibidez, baobab Afrikako zuhaitz
bat da, enborra lodia du, sustraiak luzeak,
eta haren ehunak gai dira ura gordetzeko.
Kaktusa eta gainerako landare zukutsuak
Mendebaleko Hemisferioko baso arantzatsuetan
sakabanatuta egoten dira, eta euforbia
erraldoia, berriz, Ekialdeko Hemisferioan.
Mangle basoak
Mangle basoa da kostalde tropikalean
dagoen landaredi mota garrantzizkoena eta
bereziena. Mangleak ezaugarri guztiz bereziak
ditu. Ezaugarri horiei esker gai da itsasaldien
eraginpeko gatz giroan bizi izateko.
Zuhaitz mota horrek ondo eusten dio gatzaren
eraginari, hostotza larruaren tankerakoa
edo mamitsua izaten dute, eta hostoen
gainazala distiratsua izaten da, gehiegi
izerditzetik babesten dituena. Sustrai sistemak
lurraren gainean (eta uraren gainean)
ezarritako zutiko sail baten antza du. Sustrai
sistema horrek arnasketa poroak ere
baditu, eta baita kono erako adar batzuk ere,
zainzuriak jaiotzen diren gisara, lokatzetan
sartuak. Aireko sustrai horiek eramaten dute
oxigenoa lurpeko sustrai sistemara. Haziakartean zuhaitzari itsatsita daudela ernetzen
dira batzuetan, eta sustraiak lokatzetan sarrarazten
dituzte, beheraka. Itsasaldia igotzen
denean, hazteko toki egokiago batera eramaten
ditu askotan urak haziak.
Egokitze berezi horien ondorioz, mangleak
itsasaldien eraginpeko zoru lohitsu
edo hareatsuetan bizi daitezke; areago,
itsasoko ur gazia behar dute garatuko badira.
Mangle basoak Asiako hegoaldeko eta
ekialdeko kostaldeetan, Australiako iparraldean,
eta Melanesiako uharteetan hazten
dira. Erdiko Ameriketan eta Hego Ameriketako
kostan ere badira. Eskuarki, manglea
itsasertz lehorretan hazten da, tropikoetatik
edo subtropikoetatik hurbil, ura beroa
den tokietan, baina ez itsasoko ur laster hotzen
eragina duten kontinenteetako kostaldeetan.