Geografia unibertsala»Geografia
Gizakiaren eragina kliman eta lur azalaren nolakotasuna
Gizakiak ez du oraingoz klima sistemaren kanpoko aldagaietan –eguzki irradaren emisio tasan eta Lurraren orbitaren ezaugarrietan– eragiteko ahalmenik. Bai ordea barneko aldagaietan eragiteko, eta ahalmen handia, gainera; batez ere, erasan errazagoak baitira, eguratsaren osaeran eta lur azalaren nolakotasunean eragiten du.
Gizakiaren eragina eguratsaren osaeran
Gizakiak, bere ekonomia jardueran,
gasak eta zatikiak botatzen ditu etengabe
eguratsera, eta gas eta zatiki emisio horiek
direla eta, eguratsaren osaera aldatzeko
arriskua dago. XIX. mendera arte, Industria
Iraultza hasi baino lehen, klima sistemak
berak indargabetzeko eta neutralizatzeko
modukoak ziren emisio horiek. Ordu arte,
beraz, gizakiak ez zuen kontuan hartzeko
moduko aldaketarik eragin eguratsaren
osaeran.
Prozesu horretan muga argi bat izan da
Industria Iraultza. Harrezkero gas eta partikula
emisioak klima sistemak eraman dezakeena
baino handiagoak izan dira. Aldaketa
handiak gertatzen hasi dira eguratseko
gaien kontzentrazioan, eta gai berriak
sortu dira, ezezagunak Industria Iraultza
baino lehen.
Gero eta argiago dago aldaketa horiek
badutela eragina kliman. Lurraren energia
orekan izan dituzten ondorioak klima aldaketak
eragiteko modukoak izan daitezke,
baldin eta egungo emisio tasari eusten bazaio
behintzat. Horregatik, Lurreko berotegi
efektua areagotzen eta ozono geruza suntsitzen
ari dela eta, kezka handia zabaldu
da azkeneko urteotan.
Uhin laburreko irradetarako gardenak
edo ia gardenak diren eta Lurrak igortzen
duen uhin luzeko argi infragorrirako, berriz,
opakoak diren gas batzuen eraginagatik
eguratsaren beheko geruzetan gertatzen
den bero pilatzeari esaten zaio berotegi
efektu. Eguzki irrada, gas geruza hori zulaturik,
lur azaleraino iristen da, baina lurrekoirradak ez du kanpora ihes egitea lortzen,
eta eguratsaren behe geruzetan gelditzen
da atziturik. Geruza horietan, beraz,
beroa pilatzen da eta tenperatura igotzen
da berehala.
Berotegi gas deitu horietako batzuk
–karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4) eta oxido nitrosoa (N2O)– eguratsaren
osagai dira, bai orain bai Industria Iraultza
baino lehen. Beste batzuk, ordea, klorofluorokarbonoak
(CFC-11 eta CFC-12), esate baterako,
gizakiak sortuak dira, eta Industria
Iraultzaz gero agertu dira eguratsean. Nolanahi
dela ere, kliman zenbaterainoko eragina
izango duten pentsarazteko moduko
metatze tasa handiak dituzte egun, bai berezkoek,
bai bestelakoek.
Karbono dioxidoa Lurreko eguratsaren
osagai naturala da; sumendien erupzioak,
izaki bizien arnasa, eta era guztietako
errekuntzak ditu iturburu nagusiak. Baina
baditu hustubide batzuk ere: landaredia eta
ozeanoak, nagusiak. Landareek eta
ozeanoek CO2 asko pilatzen dute beren
baitan, eguratsetik hartuta, eta, horrela, eguratsean
CO2 kopuru berdintsua dago beti.
XIX. mendera arte iturburuak eta hustubideak
orekan egon ziren, eta, beraz, eguratseko
CO2 kopurua berdintsua zen beti:
bolumenaren milioi bat partetik (bmbp) 280
parte ziren CO2. Baina Industria Iraultzaz
gero, handitzen hasi zen karbono dioxidoaren
kontzentrazioa: bolumenaren milioi
bat partetik 1,8 parte (hau da, %0,5) urtero.
Eta hala, 1990ean, bolumenaren milioi
bat partetik 353 parte ziren CO2. Handitze
ikaragarri horren erantzulea gizakia eta bere
jarduera izan da. Industria Iraultzaz gero
etengabe handitu da erregai fosilen kontsumoa,
eta, horrenbestez, etengabe handitu da karbono dioxidoaren kontzentrazioa
eguratsean. Basoak, gainera, soiltzen ari
dira eta horrek handitu egiten du arazoa,
basoa baita CO 2ren hustubide nagusietako
bat. Hori guztia gutxi balitz, CO 2k luzaro
iraun dezake eguratsean. Horregatik, eta
CO 2 emisioak bat-batean bertan behera utziko
balira ere, urte asko beharko lirateke
(150-200 urte, gutxi gorabehera) eguratseko
CO 2 kontzentrazioa tamainan gutxitzeko.
Neurri handi batean hori horrela da
denbora asko behar delako azaleko uren
eta ozeanoko ur sakonen artean karbono
trukea egiteko.Metanoa (CH 2) ere eguratseko osagai
natural bat da. Prozesu anaerobikoen bitartez
(prozesu biologikoak, oxigenoaren
parte hartzerik gabe) iristen da eguratsera,
eta baita giza jarduera askoren bitartez ere
(arrozaren ereintza, hausnarkarien hazkuntza,
ikatzaren meatzaritza, etab.). Dituen
hustubideen artean lurra bera, eta, batez ere,
troposferako hidroxilo (OH) erradikalak dira
aipagarrienak. Hidroxilo erradikalek metanoarekin
erreakzionatu eta desagerrarazi
egiten dute. Industria Iraultza baino lehen,
eguratsean, bolumenaren milioi bat partetik
0,8 parte CH 2 ziren. Handik hara eguratseko
CH 2 kontzentrazioa %0,9 handitu da
urtero. Hala, gaur egun, bolumenaren milioi
bat partetik 1,72 dira CH 2, Industria
Iraultza aurretik baino bi aldiz gehiago. Nolanahi
ere, OH erradikal asko dagoenez, eta
CH 2rekin azkar erreakzionatzen duenez,
CH 2k gutxi irauten du eguratsean, hamar
bat urte.Klorofluorokarbonoak industriak sortuak
dira denak. Batez ere aerosoletan, propultsio
gaietan, eta hozkailuetan erabiltzendira. Beraz, Industria Iraultza ondoren sortu
ziren, eta oso gehitze tasa handiak izan
dituzte harrezkero, %4 ingurukoak. Gainera,
luzaro irauten dute eguratsean, ez baita
hustubiderik haientzat; estratosferan baizik
ez dira desagerrarazten, fotodisoziazioz.
Beraz, klorofluorokarbonoen kontzentrazioa
egonkortuko bada, %80 inguru gutxitu
behar dira emisioak.
Zorionez, gero eta jende gehiago dago
arazo honekin arduratuta. Montrealgo Protokoloaz
gero, herrialde aurreratuenetan
abian jarri da klorofluorokarbonoak gutxiago
produzitzeko eta kontsumitzeko prozesua,
1986ko maila erdira jaisteko 1998an.Oxido nitrosoa (N 2O) ozeanoen, lurren
eta errekuntzen bidez, biomasa errez
eta ongarrien bitartez iristen da eguratsera.
Eta estratosferako fotolisi prozesuen bidez
desagerrarazten da (klorofila funtzioaren
prozesu funtsezkoa da fotolisia: ura argiaren
bidez deskonposatzen da eta oxigenoa
askatzen da). Oso hustubide gutxi dituenez,
luzaro iraun dezake eguratsean, 150 urte
inguru. Arriskua, beraz, asko handitzen da.
Giza jardueren ondorioz, oxido nitrosoaren
kontzentrazioa eguratsean bolumenaren
milioi bat partetik 310 partekoa zen
1990ean, eta bolumenaren milioi bat partetik
288 partekoa, berriz, Industria Iraultza
baino lehen; urteko hazkunde tasa, beraz,
ez du oso handia izan, %0,25 ingurukoa.
Hori dela eta, Industria Iraultzaz gero izan
den gehiegizko emisioa %70-80 murriztea
gomendatzen da, gaiaren kontzentrazioa
egungo mailan egonkortzea lortzekoGas guztiek ez dute erantzukizun berdina
berotegi efektuan. CO 2 da guztietan
kaltegarriena. Gas horri lepora dakiokeberotegi efektuaren %61 Industria Iraultzaz
gero, eta %56 azkeneko urteetan. Karbono
dioxidoa da, beraz, berotegi efektuaren eragile
nagusia Lurrean, eta kliman izan ditzakeen
ondorioez kezka gehien sorrarazten
duena. Ereduen bidez egin diren azkeneko
azterketen arabera, CO 2ren kontzentrazioa
bikoiztean tenperaturak 1,9-5,2 °C artean
egingo du gora. Eta lurruntzea asko
gehituko denez, prezipitazioak ere gora
egingo du, %3-15 bitartean. Prozesu horiek
guztiak, baina, ez dira leku guztietan berdinak
izango, latitudeen eta urtaroen araberakoak
baizik. Latitude handietan bero
handiagoa egingo du, neguan batik bat.
Klima sistemaren oreka hausten duen
beste gertaera bat estratosferako ozono
geruza suntsitzea da, giza jardueraren ondorioa
berori ere.
Ozonoa (O 3) eguratsaren osagai naturala
da. Estratosferan sortzen da, eguzkiaren
irrada ultramoreek oxigeno molekularra
(O 2) desegitean. Estratosferaren goialdean
gertatzen da prozesu hori, irrada ultramore
gehiago baitago, eta tropiko aldean batez
ere, eguzki irrada gehiago dagoelako.
Ozonoaren banaketa erreala, ordea, ez datorbat eskema horrekin. Ozono kopuru
handienak 25 kilometro gora daude, lurburuen
inguruko latitudeetan, neguan eta
udaberri hasieran, batez ere. Ozonoa sortzen
den lekuaren eta metatzen den lekuaren
artean dagoen gorabehera horren
arrazoia estratosferako haize zirkulazioan
bilatu behar da. Haize zirkulazio horretan
negua den hemisferiora aldeko haizea izaten
da nagusi, gogorragoa negu bukaeran;
eta hori dela eta, haize zirkulazio horrek
–berekin baitarama Tropiko arteko latitudeetan
sortutako ozonoa– negua den lurburuan
metatzen du.
Latitude horietan neguan sortzen diren
zirkulazio mekanismoek berek ere lurburuetan
metatzen dute ozonoa. Neguan, ez baita
eguzki irradarik lurburuan, oso hotz egoten
da airea, eta behera egiten du, jirabira
azkarrean, lurburuaren inguruan. Jirabirazko
mugimendu hori handituz eta handituz
doa indarrean, eta udaberrian hartzen du
abaila handiena; “lurburuetako zurrunbiloa”
edo “zurrunbilo polarra” esaten zaio. Zurrunbiloak
bakartu egiten du barruko airea,
eta ez dio latitude txikiagoetatik datozen
aire masekin nahasten uzten. Ozonoa atziturik gelditzen da latitude horietan; gero,
eguzki irradak heltzearekin batera, aire
polarra berotu egiten da, eta desegin, zurrunbiloa;
eki haize arin bat sortzen da orduan,
eta haize horrek bultzaturik irteten
da ozonoa lurburu ingurutik.
Hau sei hilabetez behin gertatzen da,
orain lurburu batean, gero bestean. Hegoburuan
askoz biziagoa da, hegoaldeko lurburua
kontinente handi bat baita ozeanoz
inguratua, eta airea oztoporik gabe mugitzen
da han jira-biraka. Iparburuan, berriz,
gora-beheratsuagoak dira inguruko kontinenteak,
eta aireak oztopoak ditu bere jirabirazko
mugimendua egiteko, eta zailagoa
da, beraz, zurrunbiloa bakartzea.
Nolanahi ere, ozono geruza hori
ezinbestekoa da gizakia Lurrean biziko
bada. Ozonoak bere barnean har ditzake
irrada ultramore gehienak, eta irrada horiek
oso kaltegarriak izan daitezke bizitzarako,
maila batetik gora kalteak sortzen baitituzte
gizakien organismoan (begiko zauriak,
larruko minbizia).
Kliman ere eragin handia du; neurri
batean ozonoak estratosferako egitura termikoa
kontrolatzen du: irrada ultramorea
eta kanpoaldera irteten den lurreko irrada
uhin luzekoa xurgatzen ditu. Lurreko irrada
horren parte bat, baina, berriro lur azalera
igortzen du. Prozesu horiek direla eta,
ozonoa gutxituko balitz, aldatu egingo litzateke
lur azaleko tenperatura: batetik,
eguzki irrada gehiago iritsiko litzatekeelako
lur azalera, eta berotu egingo litzatekeelako;
bestetik, lur azalak berak irrada gutxiago
igorriko lukeelako behe troposferara,
eta hoztu egingo litzatekeelako. Hozte
eta berotze prozesu horiek antzekoak izango
lirateke magnitudean, eta elkar indargabetuko
lukete batak bestea.
Azkeneko urteotan, estratosferan ozonoa
gutxitu dela eta, alarma piztu da. Gutxitze
hori 1978-1985 aldirako ebaluatu da
Nimbus-7 sateliteak jasotako datuen arabera.
Ipar hemisferioan ozonoaren %1,1-3,7
galdu da, eta are gehiago hego hemisferioan,
%1,1-9. Nolanahi ere, Antartidan izan
du prozesu horrek eraginik handiena, eta
horregatik esaten da “Antartidako ozono
zuloa” gertaera hori aipatu nahi denean.
1977. urtean jakinarazi zen zuloa zegoela.
Giza jarduerak lur azalaren nolakotasunean duen eragina
Lur azalaren nolakotasuna aldatzeko
ahalmen handia du gizakiak. Hala eta guztiz
ere, aldaketa horiek ez dute eguratsaren
osaera aldatzeak duena bezain eragin handia
izaten kliman, batez ere leku edo eskualde
jakin eta mugatu batzuetan gertatzen direlako,
klima sistema osoari erasan gabe.
Hala eta guztiz ere, lur azalean eginiko
aldaketak oso zabalak eta handiak direnean,
aldaketak eragin daitezke Lurreko eremu
handietako kliman. Hori da, hain zuzen,
deforestazio eta desertizazio prozesuak direla
eta, gaur egun Lurreko leku askotan,
Hirugarren Munduan batez ere, gertatzen
ari dena.
Tropiko aldean deforestazio tasa ehun
mila kilometro koadrokoa da. Kontuan harturik
baso tropikalek bederatzi milioi kilometro
koadro hartzen dituztela guztira, oso
kopuru handia da. Aldaketa horrek, oraindik
Lur osoan ez bada ere, eragin nabarmena
izan du dagoeneko munduko zenbait
eskualdetan:
1. Karbono dioxido (CO2) gehiago
dago eguratsean, eta horren ondorioz tenperaturak
gora egin du.
2. Lurraren hezetasuna eta lurruntzea
gutxitu egin dira, eta hori dela eta, prezipitazioak
ere bai.3. Lur azaleko albedoa (eguzki irraden
isla) handitu egin da, eta hori dela eta, lur
azalak irrada gutxiago xurgatzen du.
4. Lurra elkorrago bilakatu da: lur azalak
irrada gehiago islatzen du, eta hori dela
eta, aire beroa (antizikloia) metatu da eguratsaren
goi geruzetan. Horrek, aldi berean,
airea poliki eta bat eginik goi geruzetatik
lur azaleraino beheratzea eragiten du.
Prozesu horiek direla eta, tenperaturak
gora egin du; izan ere, lur azalak irrada
gutxiago xurgatu izanaren ondorioak indargabetuz
–eta are gaindituz–, karbono
dioxidoa (CO2) gehitzeak berotegi efektua
sortu baitu, eta lurraren hezetasuna gutxitzeak
bero latentearen jarioa gutxitu du.
Hala, simulazio ereduekin kalkulatu denez,
baso tropikal guztiak suntsituz gero, 0,3
°C inguru igoko litzateke Lurreko tenperatura.
Prezipitazioari dagokionez, nabarmenak
dira deforestazioaren ondorioak: askoz euri
gutxiago egiten du, bai lurraren hezetasuna
eta lurruntzea gutxitu direlako bai subsidentzia
–islaturiko eguzki irrada aldatzeak eragindakoa–
gehitu delako.
Amazonas ibaiaren arroan, adibidez,
erortzen den euriaren erdia baso tropikalen
lurruntzeak sortua da, eta beste erdia
baizik ez da inguruko ozeanoetatik garraiaturiko
hezetasunak sortua. Amazonas erabat
soilduko balitz, prezipitazioa %20 gutxiko
litzateke, egun egiten duenarekin
konparatuz gero. Horrek ez luke basoa berritzen
utziko, eta elkortze eta soiltze prozesu
atzera ezin bat hasiko litzateke
ezinbestean.