Geografia unibertsala»Geografia
Klima aldaketak
Lurraren garai bateko klima eta gaurkoa berdinak ez direla erakusten
duten froga ugari daude:
Saharako basamortuko haitzuloetako margolanetan, adibidez,
sabanako paisajeak daude irudikaturik.
Klima aldatu egin da, eta aurrerantzean ere aldatu egingo da segur aski.
Klimen egonkortasuna, beraz, ez da mugagabea.
Baina klimaren magnitudeak gorabehera handikoak eta aldakorrak
direnez, klimen egonkortasuna noiz hausten den eta aldaketa noiz
azaltzen den identifikatzean dago gakoa.
Estatistika eta sistema kontzepzioak
(sistemen teoria orokorrean oinarritua)
laguntzen dute zeregin horretan,
arazo horri erantzun desberdinak baina osagarriak emanez.
Funtsezko bi gertaera hartu behar dira kontuan, kliman duten
eraginagatik.
Batetik, gaur egungo klima egoeraren hauskortasun erlatiboa:
Lurrera iristen den energia ekarrian aldaketa txiki bat izatea aski da
kliman ere aldaketaren bat gertatzeko.
Bestetik, sistemako osagai guztien edo gehienen joera naturalak klima
egoerarentzat dakarren arriskua, Lurra azkar hoztekoa baita joera hori.
Dena den, joera natural horri gizakiaren ekintzen ondorioz dagoen
beste joera bat kontrajartzen zaio, Lurra berotzekoa, alegia.Klima kontzepzioari arreta jarrita, egurats
magnitudeen adierazpen serieen hausturak
eta etenak identifikatu behar dira klima
aldaketarik izan den antz emateko.
Kontua da klima serieen ohiko portaera
noiz aldatzen den jakitea, klima bera noiz
aldatzen den jakitea beraz. Eta konparatzen
diren bi aldi horien arteko aldea estatistikaren
ikuspegitik adierazgarria denean
baizik ezin da hori erabaki. Klima
aldaketa eta klima anomalia hutsa bereizten
dituen tartea espazioan eta denboran
kokatzeko orduan hasten dira arazoak.
Hala, klima serie bat definitzen duten parametroetan
aldaketa bat gertatzea anomaliatzat
hartzen da, baldin eta aldaketa laburra
bada eta atzera bere lehengo egoerara
itzultzen bada klima. Adibidez, Iberiako
penintsulan 1980. urtearen aurreko eta
ondoko urteetan izan zen lehorte luzea
klima anomaliatzat hartzen da. Aitzitik,
Laugarren Aroko izotzaldien eta izotzaldi
arteko aldien txandakatzeak ?ehun mila
urte eta hamar mila, hurrenez hurren? klimaaldaketatzat hartzen dira, eta ez anomalia
soiltzat, aldaketaren ondoren ?normaltasuna?
etorri bazen ere. Antzeko arazoa
sortzen da espazioaren eskalan: aldaketa
batzuek ?izotzaldi eta izotzaldi arteko
aldiok? Lur osoan dute eragina; beste
batzuk, berriz, oso leku mugatuetan
?hirietako ?bero uharteetan?? gertatzen
dira, eta ez dira klima aldaketatzat hartzen.
Hala, beraz, estatistika azterketetan oinarri
hartuta aztertzen denean klima, zaila da
klima aldaketen arteko mugak argi eta
garbi zehaztea.
Sistema kontzepzioaren edo sistemen
teoria orokorraren arabera, elkarrekin eta
ingurunearekin loturik dagoen elementu
multzo bat da ?sistema?. Definizio horren
arabera, bada sistema ireki bat, eguzki
energiaz elikatua eta bost osagaiz osatua:
eguratsa, hidrosfera, kriosfera, biosfera eta
litosfera. Eguzki energia hori sistemako
osagai batzuetatik besteetara ibiltzen da,
eta sisteman sartzen den beste itzultzen da
kanpoko espaziora, halako eran non sistemahori orekan baitago kanpoaldearekin,
eta Lurreko tenperaturek batez beste
aldatu gabe irauten baitute. Oreka hori,
baina, ez da ez berehalakoa ez automatikoa,
elkarren atzetik gertatzen diren desoreka
batzuetatik sortua baizik. Bi eratakoak
dira desorekok: batetik, geruzen
edo sistemako osagaien arteko desorekak
?geruzen arteko etengabeko bero joan-etorriak
dakartza horrek?, eta, bestetik, latitudeen
arteko desorekak, latitude txikien
eta handien artean etengabe, batetik bestera,
bero trukeak izatea dakarrena; eguratseko
eta ozeanoko zirkulazioen bidez
egiten dira latitude batetik besterako bero
aldaketa horiek. Hala beraz, klima sistema
orekan dagoen sistema bat da, eta horrek
klimen egonkortasuna bermatzen du,
baina oreka hori oreka dinamikoa da, eta
gorabeherak izaten ditu beraz. Oreka iritsiko
bada, beroa lekuz aldatu behar da,
bai geruzen artean bai latitudeen artean.
Beroa ez da modu automatikoan lekuz aldatzen,
denbora behar izaten du. Izan ere,
osagai bakoitzak bizkorrago ala geldiago
erantzuten die anomaliei (eguratsak, adibidez,
ozeanoak baino lehenago erantzuten
du, eta ozeanoak gainerako geruzek baino
lehenago), eta, gainera, osagaien arteko
harremanak ez dira linealak, feedback
edo berrelikatze kiribil konplexuak baizik,
negatiboak batzuk, positiboak beste batzuk.
Lehenek (negatiboak) sistema horretako
edozein osagaitan gertatzen diren
anomaliak indargabetzeko joera dute, eta
orekan iraunarazten dute sistema. Berrelikatze
negatiboko kiribila da, adibidez, lur
azalaren tenperaturaren anomaliak egurats
zirkulazioarekin harremanetan jartzen dituena.
Berrelikatze positiboko kiribilek,
berriz, are gehiago handitzen dituzte anomaliak.
Hori dela eta, arriskuan jartzen dute
sistemaren oreka orokorra, eta kiribil negatiboz
indargabetu behar dira. Berrelikatze
positiboko kiribila da, adibidez, lur
azaleko tenperaturaren anomaliak izotzezko
estalki iraunkorraren hedadurarekin harremanetan
jartzen dituena. Bi kiribil mota
horiek elkartzen dira sisteman, eta horiei
esker dago orekan sistema.
Baina horretarako, zehatz-mehatz ezagutu
behar da bai klima sistemaren egitura,
eta bai bere osagai guztiak eta horien
arteko loturak; orobat ezagutu behar dira
sistemaren dinamika, berrelikatze kiribiletako
materia eta energia jarioak, eta
osagaiek erantzuteko behar duten denbora.
Hori jakinda, badago sistemaren simulazio
ereduak egitea, eta, eredu horien bidez,
etorkizunean zer klima izango den
aurreikustea baita ere. Eredu horiek egiteko,
beste bi jakitate iturri erabiltzen dira:
batetik, paleoklimatologiaren datuak; bestetik, klimaren teoriak eta sistemaren funtzionamendua
arautzen duten lege fisikoek
ematen dituzten datuak.
Paleoklimatologia antzinako klimak aztertzen
eta berregiten dituen jakintza da, eta
epe luzeko klima aldaketen joera naturalak
identifikatzen saiatzen da. Lurraren antzinako
aroak aztertuz antzinako geologia
aldietako klima aldaketei buruzko ondorio
jakingarri asko ateratzen dira.1. Lurraren geologia historian klima
aldaketa handiak gertatu direla, eta gizakiak
haietan esku hartu gabe gertatu direla gainera.
2. Aldaketa horien arabera, hiru klima
mota bereizten dira Lurrean:
a. Beroa: ez dago izotzik lurburuetan,
eta ez dago alde handirik lurburuen eta
ekuatorearen arteko tenperaturen artean;
klima mota hau da, dudarik gabe, Lurraren
geologia historian nagusi izan den klima
mota, klima sistemaren egoerarik egonkorrena,
segur aski.. . Izotzaldi iraunkorreko eta zabalekoa:
izotzezko masa zabalak ditu lurburuetan, etahozbero alde handia du lurburuen eta
ekuatorearen artean; izotzaldietako klima
mota da; aurrekoa baino askoz gutxiagotan
izan da.. . Izotzezko lurburuak dituena: izotzezko
masa txikiak ditu lurburuetan, baina hozbero
alde handia du hala ere lurburuen eta
ekuatorearen artean; izotzaldi arteko klima
mota da, bakanena hain zuzen Lurraren
historian.
3. Klima aldaketek eragin handiagoa
izan dute latitude handietan txikietan baino,
eta, ziur asko, hala izango da aurrerantzean
ere.
4. Izotzaldiak eta orogenia aldi biziak
aldi berean gertatzen dira. Geologia aldi lasaietan,
berriz, ez da izotzaldirik izaten.
5. Gaur egun izotzaldi baten ondoko
aldian gaude, Lurreko geologia historia
osoaren aldi bakan eta anomalo batean,
alegia. Beraz, eta Lurrak orain arte izan duen
joera aldatzen ez bada behintzat, gaur egungo
klima egoerak ez du luzaro irango, gauden
aldi hau duela hamar mila urte hasi zela
kontuan izanik. Hala beraz, hemendik gutxiraklima aldatzeko aukera ikusten dutenak
ez dabiltza beharbada oso oker, eta
gizakiaren jarduerak eragin handia du gainera
aldaketa horretan.
Eredu bat ez da errealitatea adierazteko
modu soildu bat baizik; eta horrenbestez,
klima eredua klima baldintzatzen duten
prozesuak edo, bestela esanda, munduko
klima sistemaren funtzionamendua
modu soilean irudikatzea da. Ereduaren
helburua sistema horren funtzionamendua
irudikatzea da (alegia, egoera jakin bat irudikatzea,
klima egoera bat kasu honetan,
ez dagoen hura imitatuz edo haren itxurak
eginez), hura baldintzatzen duten prozesuak
ulertzeko, batetik, eta, prozesu horietan izan
daitezkeen aldaketen eraginez kliman gerta
litezkeen ondorioak aurreikusteko, bestetik.
Hortaz, klima sistemaren funtzionamenduari
buruzko ideia orokor bat ematen lagundu
dute ereduek, eta baita ere klimaren
oreka alda dezaketen osagaiak ezagutzen.
Hala, eguzkitik hasita, sistemaz
kanpoko energia iturria duenez, lur azalera
bitartean osagai hauek bereizten dira:
a. Eguzki irrada: haren gorabeheren
arabera bero gehiago edo gutxiago sartzen
da sisteman.. . Eguratsaren osaera, eguzkiaren eta
lur azalaren artean dagoen lehenbiziko filtroa;
horrek baldintzatzen du, neurri handi
batean, Lurraren energia emaitza.. . Lurraren orbita Eguzkiaren inguruan:
horren arabera hartzen dute Lurreko lurraldeek
eguzki irrada.. . Lur azalaren ezaugarriak eta gorabeherak:
lur azalak lekuan lekuko ezaugarrien
arabera baliatzen du eguzki irrada.. . Eguratseko eta ozeanoetako zirkulazioak:
gehiegi dagoen lekuetatik gutxiegi
dagoen lekuetara mugitzen du beroa, eta
sistemak oreka termikoari eusten dio horrela.
Bai eguzki irradaren emisio tasa bai
Lurraren orbitaren ezaugarriak sistemaz
kanpoko aldagaiak dira; gainerakoak, berriz,
sistema barrukoak.
Sistemaz kanpoko aldagaiek klima aldaketan duten eragina
a. Eguzki irradaren emisio tasa (gertaera
bat gertatzen ari den maiztasunaren
neurria da tasa).Eguzkiak itxura aldatzen du hamaika
urte inguruko ziklo baten arabera. Zikloaren
aldi batean ez du ezaugarri berezirik, eta
bestean berriz orban beltzez titakatua ageri
da; hori dela eta ?eguzki orbanen? zikloa
deritzo. Orban horiek sintoma bat besterik
ez dira, eta eguzkian aldaketak gertatzen
ari direla adierazten dute: eguzkia orbanez
betea dagoenean aktiboago dago, eta espaziora
igortzen duen izpi sortak ere, ?eguzki
haizea? esaten zaiona, indar handiagoa
du; eta alderantziz: orbanik ezak eguzki
aktibitatea eta haizea motelago dabiltzala
esan nahi du.
Eguzki aktibitateak, baina, badu epe
luzeagoko beste ziklo bat, laurogei eta ehun
urte bitartekoa, eta horren barruan sartzen
da aurrekoa. Hala, aldi lasaietan Lurra hoztu
egiten da, irrada gutxiago iristen baita.. ta eguzki aktibitate handiko aldietan, berriz,
berotu. Aditu batzuen arabera, lasaialdi
horietako batean izan zen Europan, 1430-
1850 bitartean, eguraldi oso hotzeko aldi
bat, ?Izotz Aro Txikia? deitua. Nolanahi dela
ere, ez da oraingoz frogatu tenperatura
gorabeheren eta eguzki aktibitatearen zikloen
artean korrelazio argirik dagoenik.b. Lurraren orbitaren ezaugarriak.
Ezaugarri horiek ere ez dira konstanteak,
ia zikloka aldatzen dira, eta oinarrizko
hiru parametrotan dute eragina ziklook.
Lehenengo eta behin, eguzkiaren inguruko
orbitan: laurogeita hamar mila eta ehun
mila urte bitarteko zikloan aldatzen da, ia
esfera baten itxura izatetik elipsi baten itxura
hartzeraino. Urtean zehar Lurrean beroa
banatuko den moduan dute batez ere
eragina aldaketa horiek. Orbita esferikoa
denean Lurreko bero banaketa urtean zehar
uniformeagoa da, Lurra Eguzkitik distantzia
berera baitago beti, orbita eliptiko
batean ez bezala. Nolanahi dela ere, ez du
eragin handirik Lurrera iristen den energia
kopuru osoan: %0,1 baizik ez baita aldatzen.
Bigarren parametroa Lurraren ardatzaren
makurdura da; berrogei mila urte
inguruko ziklo baten arabera aldatzen da;
balio garaiena 24,4° du, eta apalena, berriz,
21,8° (23,4°, gaur egun). Honek ere
eguzki irradaren urtaroen zikloan du batez
ere eragina. Makurduraren balio garaietarako
alde handiak daude urtaroen
zikloan (oso negu hotzak eta uda beroak),
eta alde txikiagoak berriz balio apaletarako.
Hirugarren parametroa da Lurraren
alboko biraketa edo orbita prezesioa (?ekinozioen
prezesioa? ere deitzen zaio: alegia,
ekliptikaren eta ekuatorearen kokalekuaren
aldaketa, errotazio ardatzak edo
zeru poloek ?lurreko poloen luzamenduak
zeru gangan? 25-160 bitarteko epean ekliptikaren
planoaren inguruan egiten duten23° 27' erradio biraketaren ondorio); hogeita
sei bat mila urteko ziklo baten arabera
aldatzen da, eta perihelioa eta afelioa
(eguzkiaren distantzia gorena eta apalena)
zer urtarotan kokatzen diren mugatzen
du. Hortaz, grabitazio indarrek hala
beharturik, Lurrak bere errotazioaren kontrako
norabidean egiten du prezesio mugimendua,
eta perihelioaren eta afelioaren
urtaroen kokalekua aldatzen du horrela.
Gaur egun, adibidez, perihelioa Ipar Hemisferioko
neguan gertatzen da, baina duela
hamahiru mila urte udan gertatzen zen.
Orain gauden aldi hau hasi zenean, duela
hamar mila urte inguru, Lurraren ardatzaren
makurdura gorena zen, eta prezesio
mugimenduak Ipar Hemisferioko udarekin
batera etorrarazi zuen perihelioa. Hori dela
eta, oso uda beroak izan ziren, eta lurburuetako
izoztegiak urtzen hasi ziren. Gaur
egun, ordea, eliptikoa da orbita, apalagoa
Lurraren ardatzaren makurdura, eta perihelioa
Ipar Hemisferioko neguarekin batera
etortzen da; horrek guztiak aldi hau amaitzen
ari dela eta, beraz, beste izotzaldi bat
hastera doala esan nahi dezake agian.
Sistemaz barruko kausak
c. Eguratsaren osaera.
Eguratsa eta eguratsaren osagaiak dira
sistemaren energia oreka baldintzatzen duten
lehenengo iragazkia. Osagai horietan
aldaketa nabarmena gertatuz gero, aldatu
egingo da sistemaren energia oreka, eta
orobat aldatuko da, noski, klima ere. Dudarik
gabe gizakia da eguratsaren osaera
aldatzearen erantzule nagusietako bat, baina
bestela ere aldatzen da, arrazoi naturalen
eraginez. Hona eguratsaren osaera aldarazten
duten kausa natural nagusiak:a) Eguzki aktibitatea.
Eguzkiak eguratsaren osaeran duen eragina,
hura ?galaxiarteko izpi kosmikoetatik?
babesteko duen gaitasunaren ondorio da.
Izan ere, eguratsaren goi geruzetan nitrogeno
oxidoa eratzen laguntzen dute izpi horiek,
eta nitrogeno oxidoak eguzki irradak
atxikitzen dituenez, irradok ez dira guztiak
eguratsaren behe geruzetara iristen, eta lur
azala hoztu egiten da. Eguzki aktibitate biziko
aldietan eguzki irraden sortek (eguzki
haizea) ezkutu moduko bat eratzen dute,
eta ezkutu horrek galaxiarteko izpi kosmikoetatik
babesten du sistema; eguzki
aktibitate gutxiko aldietan, berriz, eguratsa
izpi horien mende geratzen da, eta haien
hozte ekintzaren eraginpean orobat Lurraren
azala.b) Lurraren magnetismoa.
Lurraren eremu magnetikoa ez dago
finko; indarra eta norabidea aldatzen ditu
zikloka. Milaka urtean pixkana-pixkana
iraungitzen da, eta gero kontrako norabidean
indartzen da berriz; halako eran non
milioika urtetan polo magnetikoak gain-azpi
jartzen baitira, batak bestearen lekua hartzen
du, alegia. Eremu magnetikoa indargabeturik
dagoenean gainazpikatze
geomagnetikoak izaten dira, eta orduan
hoztu egiten da lur azala, eta hozte hori,
ustez, eremu magnetikoaren zereginetako
bat delako gertatzen da. Lurra galaxiarteko
izpi kosmikoetatik babestea baita.c) Sumendien erupzioak.
Sumendien erupzioek partikula eta gas
kopuru itzelak txertatzen dituzte eguratsean.
Oso erupzio handietan estratosferaraino iristen
dira zatikiok, eta luzaro egoten dira han:
urte bete inguru 2-5 mikrometro bitarteko
aerosolak, eta hamabi bat urtera arte 0,5-1
mikrometro bitartekoak; eta eragin handia
dute beraz Lurraren energia orekan. Aerosolek
eragotzi egiten diete eguzki irradei
eguratsean sartzen, iragazki moduko bat
dira. Hori dela eta, lur azala hoztu egiten
da, irradak ez baitira eguratsaren behealdera
iristen. Sumendien aktibitate biziagoko
aldi baterantz goaz, nonbait. Horra Lurrak
gaur egun hozteko joera duela berresten
duen beste faktore bat.d. Lur azalaren nolakotasuna.
Lurraren energia orekan eragina duen
bezala, halaxe du kliman ere eragina lur
azalak, xurgatzen duen irrada kopurua ez
ezik, mekanismo erradioaktiboen eta ezerradioaktiboen bidez azaletik galtzen den
bero kopurua ere hark mugatzen eta tankeratzen
baitu.
Lurburuetako elur izoztuzko eremua da
Lurraren energiaren orekan gehien eragiten
duen eremuetako bat, oso albedo (eguzki
irrada islatzeko ahalmena) handia baitu.
Tenperaturan eragiten duen feedback positiboa
dela eta, aski da izotz eremuaren hedaduran
aldaketa txiki bat kliman aldaketa
orokorrak eragiteko. Simulazio ereduen bidez
kalkulatu denez, aski izango litzateke
sisteman sartzen den irrada kopurua %1,5
gutxitzea Lurraren tenperatura bederatzi
gradutan jaisteko, lurburuetako izotz eremuak
8°-ko latitudetik 18°-koraino hedatuko
lirateke orduan, eta hala hartuko lukete
gutxi gorabehera laugarren aroan hartzen
zuten eremu bera (56°-ko latitudea batez
beste).e. Eguratseko eta ozeanoetako zirkulazioa.
Bi zirkulazio mota horien bidez aldatzen
da lekuz beroa, gutxiago behar duten
lekuetatik ?latitude txikietatik? gehiago
behar duten lekuetara ?latitude handietara?,
eta Lurraren latitudezko oreka termikoa
lortzen da horrela. Zirkulazio horien norabidea
edo indarra aldatzeak, beraz, oreka
galaraz dezake, eta Lurraren klima bestelakotu.
Eguratsaren zirkulazioan gertatzen
diren aldaketa gehienak kliman ?tenperaturan
bereziki? gertatzen diren aldaketak
berak eraginak dira. Ozeanoen zirkulazioan,
berriz, klimak ez ezik, kontinenteen
tankerak du eragina; tankera hori aldatzen
bada, itsasoen zirkulazioa ere aldatu egingo
da, eta orobat latitudeen artean dagoen
bero zirkulazioa.