Geografia unibertsala»Geografia
ENSO gertaera: El Niño eta Hegoaldeko Oszilazioa Ozeano Barean
ENSO laburdurak El Niñok eta Ozeano Bareko Hegoaldeko Oszilazioaren
aldi epelak bat egitean urte jakin batzuetan jazo ohi den gertaera
adierazten du. Gertaera hori da, hain zuzen ere, gaur egungo
klimatologiaren ikergai nagusietako bat; ENSOri buruzko azken teoria,
1997an argitara emana, ENSOk lekuan lekuko eta Lur guztiko
eguratsaren zirkulazioarekin duen harremanean oinarritua da.
Baina, teoriak teoria, gauza bat dago argi:
ENSO gertaera da itsasoaren eta eguratsaren arteko elkar eraginaren
erakusgarri garbiena, oraindik ikergai dagoen arren.
ENSO gertaera: Hegoaldeko Oszilazioa eta El Niño
Ozeano Bareko tropikoetatik lurburuetarako
latitudeetaraino antizikloi zelulak dira
nagusi; zelula horietan Ekuatore alderako
alisioak sortzen dira. Antizikloi zelulek
ekuatoreko aldean ekialdetik mendebalderako
haizeak eratzen dituzte, eta haize horiek
itsaso aldera jotzen dute antzikloi zelulekin
batera, ekuatorearen paraleloan
ekialde-mendebal norabideko bi itsaslaster
paralelo eratuz (Ekuatore iparraldeko eta
Ekuatore hegoaldeko itsaslasterrak, hain
zuzen). Itsaslaster horiek ur epelez kargatuta
daude, ur epela Ozeano Barearen mendebaldean
pilatzen da, eta pilatze horren
ondorioz Asiatik Ameriketara 5-6° ipar latitudera
doan Ekuatoreko kontrako itsaslaster
bat eratzen da, Erdiko Ameriketara eta
Mexikora iristen dena. Hego Ameriketako
kostaldean, ordea, ez da joera hori betetzen
eta ur hotzeko itsaslasterra da nagusi.
Txileko kostaldean goi latitudeetatik iristen
dira ur hotz horiek, hego-mendebaldeko
haizeekin batera; iparralderago ipar-mendebaldeko
norabidea hartzen du haizeak eta
upwelling delako fenomenoa eragiten du
Peruko kostaldean: fenomeno horren ondorioz
oso ur hotza izaten da inguru horretan,
batez ere 15-20° hego latitudeen artean.Hego Hemisferioko udan (urtarrila-martxoa)
Ozeano Barearen hegoaldeko antizikloiak
hego-mendebalderantz egiten du.
Horrek indarra kentzen die Txile-Peru kostaldeko
alisioei, eta aldi berean gorantz
egitea eragozten dio itsas hondoko ur hotzari.
Ekuatoreko kontrako itsaslasterrak
hegoalderanzko joera har dezake horrela,
Peruko kostaldean barrena, eta depresioa
(presio gutxiko zelula bat, alegia) sor dezake;
depresioak euria eragingo du Perun,
Ekuadorren eta beste herri batzuetan.
Upwelling delako gertaerarekin loturik,
aipatzekoa da Iberoamerikako Ozeano Bareko
kostalde guztian hego-ekialdeko haize
alisioak Peruko itsaslasterreko edo Humboldt
itsaslasterreko ur hotzaren gainean mugitzen
direla; azaleko ura kostaldetik urrutira eramaten
dute, eta sakoneko urak, ur hotzagoak
eta elikagaiez beteak, gorantz igotzen dira,
upwelling fenomenoaren bidez. Goialdeko
geruzetako ura mendebalderantz aldatze hori
Ozeano Barearen hegoalde guztian gertatzen
da, Pazko uharteko tropikoaz kanpoko presio
garaiko zelularen eraginpean (zelula hori
da hain zuzen ere alisioen eragileetako bat,
ekuatoreko lerroaren azpialdeko alisio zerrenden
eragilea zehazki). Ura mendebaldean
pilatzen da eta ur epeleko geruza gero
eta lodiagoa egiten da, edo beste era batera
esanda, gero eta sakonago dago termoklina
(tenperatura alde handia duten uren arteko
bereizketa egiten duen ur zerrenda edo geruza).
Horrela, Hego Ameriketako aldean 50
metroko sakoneran hasten da termoklina, eta
Ozeano Barearen mendebaldean, aldiz, ez
da 200 metro baino gorago hasten.Indar handiko ENSO gertaera Hego
Amerika aldean alisioen zirkulazioa gehiegi
baretzen denean antzematen da.
Hegoaldeko oszilazioa Walker eta Blissek
aurkitu zuten 1924an; esapide horrekin
adierazten den gertaeraren ezaugarri
nagusia presioaren gorabehera da, Tropiko
aldeko Ozeano Barean ekialdearen eta
mendebalaren arteko egurats presioarenaldearen gorabeherak, hain zuzen ere. 1920.. rtearen hamarraldian Gilbert Walkerrek,
Indiako meteorologia zerbitzuko zuzendari
zenak, India aldeko udako montzoiaren
intentsitatea eta hasiera data antzemateko
sistema bat aurkitu nahian, kontrako zeinuko
korrespondentzia aurkitu zuen Ozeano
Bareko hego-ekialdeko (edo Pazko uharteko)
antizikloiaren eta Indiako ozeanoarenpresio eremuaren artean, eta Hegoaldeko
oszilazioak Indiako udako montzoiaren jardueran
zerikusi handia zuela ikusi zen horrela.
El Niño izena eman zioten gertaera
horri Espainiar konkistatzaileek. El Niño
itsaslaster epela eta, oro har, ahula zen, eta
Ekuador hegoaldean eta Peru iparraldean
agertzen zen Eguberri aldera, horregatik jarri
zioten izen hori. Inguru horretako ur azalean Humboldt itsaslaster hotza, elikagaiez
betea, mugitzen da, horrek fitoplanktona elikatzen
du, eta horrela antxoa sardak hazten
dira. Eguberrietan ur epela iristean uraren
elikagaiak gutxitu egiten dira, eta horrek
arrantza jarduera jaitsiarazten du. Peruko
iparraldera bitarteko ura bakarrik epeltzen
da, ordea, eta martxoa-apirila bitartean
berriro iristen da ur hotza eremu horretara
ere. Ur epelarekin batera, bestalde,
itsasoaren eta kontinentearen arteko haize
erejimena aldatu egiten da. Horrela, apiriletik
aurrera kontinentetik itsaso aldera jotzen
du haizeak, eta urte amaiera aldera
haize jario hori eten egiten da, eta kontrako
joera ere hartzen du. Gertaera hori Indietako
zenbait bidaiarik eta kronikagilek aipatu
zuten, eta horrek aukera eman zion
Fray Tomas Berlangakoari 1535ean Galapago
uharteak aurkitzeko, haren itsasontzia
otsaila amaieran Panamatik Ekuadorrera
abiatu ondoren aldatu egin behar izan baitzuen
hasierako norabidea.
Tarteko tenperatura ohi baino askoz ere
garaiagoak, euri gogorrak eta uholdeak gertatzen
dira eremu horretan, hau da, giroaren
erabateko aldaketa gertatzen da; aldaketa
horren ondorioz plankton asko hiltzen da,
eta horrek kalte egiten dio (ura gaisotu
egiten dela esaten da, sulfhidriko azidoek
usteldu egiten baitute) Humboldten
itsaslasterrarekin eratutako kate trofikoari
edo elikaduraren kateari (izaki bizi bakoitzak
bere beharrak asetzeko elikagaiak bilatu
behar ditu, eta beste izaki batzuk janez
lortzen du behar hori asetzea. Elikaduraren
kate horretan izaki mota batzuek beste
mota batzuren beharra duten egoerari deritzo
kate trofiko edo elikaduraren katea).
Arrantzan eta arrantzarekin loturiko jardueretanere arazo handiak izaten dira, eta
itsasoko hegazti asko hiltzen dira. Aldiz, eta
nahiz eta arrantzan hondamen handiak izaten
diren, ENSOren indar handiko ekinaldiak
eragiten duen udako euria onuragarria
zaie landei, eta alubioiek hondamena
ekartzen ez badute, edo guano (itsasoko hegaztien
zirina, ongarri gisa erabiltzen dena)
gehiegi sortzen ez bada, nekazaritzako uzta
hobetu egiten da.
ENSO gertaerarekin El Niñoren itsaslaster
kontrakoa gehiago nabarmentzen da, eta
aurrez adierazitako denbora-espazio mugak
gainditzen ditu. Ur epelak hartzen du Ekuador
eta Peruko kostalde guztia eta Txilekoaren
parte bat, batzuetan Valparaisorainoko
tartea hartzen du (33° hego latitudea), eta
handik Ozeano Barearen hegoalderaino,
mendebaldetik 150-160° latituderaino iristen
da, eta ez da desagertzen martxoan edo
apirilean, hantxe gelditzen da urte guztian.
Horrela, 1525etik aurrera 81 ekinaldi nabarmendu
dira, indar handikoak edo oso indar
handikoak horietako batzuk: 1578, 1728,
1791, 1828, 1877, 1878, 1891, 1925-1926,
1957-1958, 1972-1973 eta 1982-1983. Bereziki
aipagarriak izan ziren 1925-1926, 1972-
1973 eta, batez ere, 1982-1983 urteetakoak;
Peru aldeko kostaldeko uraren tenperatura
7° C igo zen inguru hartako batez besteko
tenperaturaren balioarekin alderatuta eta
arrantzan galera handiak eragin zituen berotze
horrek.
XX. mendeko ENSOren gertaerarik indar
handikoena 1982-1983koa izan da. Urte
horretan Ozeano Bareko antizikloia
hainbeste mugitu zen hego-mendebaldera
ezen Ozeano Barearen ekialdea eta erdialdea
haren eraginpetik at gelditu baitziren,
eta eremu horretan eragin ordez, Australian
(urte sasoi horretan depresio termikoa izaten
da oro har), Indonesian eta Koral
itsasoan kokatu zen. Horrela, Ekuatoreko
itsaslaster kontrakoaren ur epelak ohi baino
latitude beheragoetara iritsi ziren, eta
Peruko kostaldean kokatu ziren; horrekgalera handiak ekarri zizkion arrantzari eta,
Peruko biztanleriaren parte handi bat arrantzarekin
loturiko jardueretan aritzen dela
kontuan harturik, ekonomiari oro har. Horrez
gainera itsaso epel horien gainean
kokaturiko depresioak uholdezko euriak
eragin zituen Perun eta Ekuadorren, eta
hondamen handia gertatu zen. Ozeano
Barearen erdialdean ere antzera gertatu zen;
antizikloiaren eragina gutxitu zenean, lurruntzea
ere gutxitu egin zen, eta itsasoko
tenperaturak gora egin zuen, 27° C-tik gora;
horren ondorioz zikloi tropikalak eratu ziren
eta 12° eta 27° hego latitudeen arteko
uharteak suntsitu zituzten. Ozeano Barearen
mendebaldeko muturrean, aldiz, lehorte
handia gertatu zen Australia guztian, eta baita
Afrikan eta Hego Ameriketan ere, batez
ere mendebaldean, hego-mendebalderantz
mugitu baitziren Indiako ozeanoko eta
Ozeano Atlantikoaren hegoaldeko antizikloiak.
Beraz, Hego Hemisferioko eguratsaren
zirkulazioan erabateko aldaketa gertatu zen;
gorabehera horrek hondamen handia eragin
zuen, hemisferio guztian eratzen diren
harremanak kontuan harturik, hemisferioaren
eremu guztian.
ENSO gertaeraren nondik norakoak
aztertu ondoren, garrantzi handikoa litzateke
ekinaldiak noiz hasiko diren atzematea.
1982-1983 ekinaldi indar handikoa
arte ?hura izan da orain arte XX. mendeko
handiena? ohikoa baino alisio indar
handiagokoak zirenean Ozeano Barearen
hego-mendebaldean eta erdialdean, Kelvin
uhin indar handikoak gertatzen zirela
uste izan da eta horrek ur epela eramaten
zuela Hego Amerika aldera. Dena
dela, 1981eko eguberrien aurretik ez zen
haize alisio handirik izan, eta beraz haize
alisio indar handikoak izatea ez da
ezinbesteko baldintza ENSO gerta dadin.
Ikusten denez, gertaera honen arrazoiak
eta xehetasunak ez dira zehatz-mehatz
ezagutzen oraindik.
ENSO gertaeraren ondorioak
Lekuan lekuko klimatologiaren azterketan
garrantzi handia ematen zaio gaur egun
ENSO gertaeraren eta mundu guztiko eskualdeetako
klima aldagaien balioen arteko loturari.
«Urruneko loturak» dira, hau da ENSO
eta beste gertaera ez ohiko batzuek munduan
zehar eragiten dituzten aldaketak, gertaera
ez ohikoaren eta lekuan lekuko klimen
artean eratzen diren lotura bitxiak.
ENSO gertaerak ondorio hauek ditu
Ozeano Barearen hegoaldean: euri ugari
Perun eta Txileko iparraldean, eta antxoa
sardak suntsitzea, eta lehortea Australia inguruan
eta Indonesian. Ondorio horiei dagozkien
datu sozioekonomikoak bereziki aipagarriak
dira: 1970 eta 1983 artean Peruko
arrantzaguneetako arraina 12 milioi tonatik
(munduko lehenengo herrialdea) milioi
t?erdi tonara jaitsi zen ENSOren 1972-1973
eta 1982-1983 urteetako gertaera bortitzen
ondorioz. Antxoaren arrantzarentzat oso
ondorio kaltegarriak izan zituen batez ere
1972-1973ko ekinaldiak: 1.500 itsasontzi gelditu
zen lan gabe eta 200 bat arrain lantegi
itxi behar izan ziren, arrantzan edo arrantzari
loturiko jardueretan aritzen ziren ehun
bat mila lagun langabezian gelditu zen.
Arrantzaren hondamenaz gainera, EN-
SOren erasoek Ozeano Bareko Iberoamerika
aldeko nekazaritza ekoizpena eta etxebizitzak
eta azpiegiturak honda ditzakete,
uholdeen eraginez besteak beste. 1982-
1983ko ENSOak, esaterako, 3.000 milioi
dolarreko galerak eragin zituen Perun,
Ekuadorren eta Bolivian, beroaren ondorioz.
Bestalde, 300 lagunetik gora hil ziren
gosez Indonesian, eta Australian, baso askoerretzeaz gainera, gari uztaren erdia galdu
zen eta hainbat abelburu hil ziren: orotara
2.500 milioi dolarreko galerak izan ziren.
Baina lekuan lekuko gorabehera horiez
gainera ENSOren indar handiko ekinaldiek
mundu guztian zehar eragiten dituzte meteorologia
gorabeherak. Horrela, Tahitiko
uharteak adibidez, nahiz eta hiru urtez behin
bakarrik izaten duen zikloi bat, sei zikloi
tropikal izan zituen ENSOren 1982-1983ko
ekinaldian zehar, horien artean «Veena» izenekoa
(apirilaren 12a), azken berrogeita
hamar urteetan izan duten gogorrena.
Era berean, lotura ikusi da Hego Hemisferioko
itsaso tropikaletako tenperatura
ohi baino garaiagoen eta Sahel inguruko
Afrikako lurraldeetan udan prezipitaziorik
ez izatearen artean.Mediterraneoko arroaren mendebaldean
ere atzeman da harremanik ENSOren eta
udazkeneko prezipitazio indar handikoen artean.
Zenbait adituren ustez, Valentzia inguruan
ohi baino prezipitazio gehiago izaten da
ENSOren ekinaldiaren garaian; izan ere, 1891z
gero Ozeano Barean gertatu diren ENSOren
ekinaldietatik %77an ohiko balioez gaindiko
euriteak izan dira Espainiako Levante aldean.
Azpimarratzekoa da 1957ko urrian (Turiaren
uholdea, Valentzian), 1972ko (Segura arroan
uholdea, Alacanteko Vega Baja eskualdean)
eta 1982ko (Campo de Alicante eta Jucar ibaiaren
arroa) urrian izan ziren udazkeneko euri
jasa gogorren eta ENSOren 1957-1958, 1972-
1973 eta 1982-1983ko ekinalden arteko lotura.
Hala ere ez dago erabat finkatuta ENSOren
eta munduko beste lurralde batzuetako
gertaeren arteko lotura hori.