Geografia unibertsala»Geografia
Aintzirak
Aintziren azterketa hidrologikoa egiteko aintzira miniaturazko ozeano
baten parekoa dela eta hala aztertu behar dela hartu behar da
kontuan lehenik eta behin.
Horren arabera, aintzira ur masa bat da, eta ozeanoetako ur masaren
antzera, ezaugarri fisiko eta kimiko jakin batzuk izan behar ditu,
eta banaketa jakin bat gainaldean eta sakoneran.
Aintziretako uretan, ozeanoetakoetan bezala, mugimendu batzuk
gertatu behar dira. Mugimendu horietan ur lasterrak, bertikalak
bereziki, garrantzi handikoak dira aintziran bizitza antolatzeko, ur
laster horiei esker ur masa osoan zehar barreiatzen baitira elikagaiak.
Ozeanoa ez bezala, aintziretako ur bolumena denboran zehar
aldatzen da, urteko zikloak osatuz oro har, nahiz eta epe luzeagorako
aldaketak ere badiren; era berean, aintziretako ur bolumenean
berezitasunak gertatzen dira aintzira beste ur emari baten isurbide
izan ala ez. Beste ur emari baten isurbidea denean ura hartzen duen
egitura bat da aintzira, eta ez badu beste ur emariren urik hartzen,
berriz, ura pilatzen den gune bat da.
Ezaugarri horiek aintzira dagoen lurraldeko eragile jakin batzuen
araberakoak izaten dira. Aintziretan isurtze arroetako ura pilatzen da,
baina aintzirara iristen den urean eragina dute arroa horretako
klimak edo klimek, arro horretko harri motak, topografiak eta
landarediak, eta gizakiaren jarduerak urari egiten dion oztopoak.Aintzira ur hedadura sakon samarra da,
sakongune batean ura pilarazten duen kontrako
malda bati esker sortua eta, beraz,
sistema ozeanikoaren eraginik ez duena.
Aintzirara iristen den ur kopuruaren eta aintzirak
lurruntze edo irazte bidez galtzen
duen ur kopuruaren arteko balantzearen
arabera, edo aintzirak gainezka egiten du
eta isuri bat izaten du ozeanora iristen dena
(kasu horretan sistema exorreikoa da), edo,
alderantziz, ura galtzen du (sistema endorreikoa).
Lur azaleko eremuaren ehuneko
hamaikak ez du ur hustubiderik ozeanorantz,
eta ehuneko hamaseik ordea bai.
Uren zirkulazioaren ezaugarri horiek
eragina dute uraren osaera kimikoan, eta
batez ere uretan disolbatutako gai kopuruan.
Aintzira gaziak sistema endorreikoak
dira, eta aintzira gezak, berriz,
exorreikoak.
Ikuspegi hidrologikotik begiratuta, ezin
egin daiteke aintziren sailkapen edo tipologia
bat. Aintzira bakoitza egitura bakartu bat
da, tokian tokiko baldintzen eragina du eta,
horrenbestez, egitura berezia da eta ez du
berdinik. Hala ere, aintziren sorreran badira
eragile jakin batzuk eta aintziraren jatorriaren
edo sorreran araberako sailkapen bategin daiteke, jatorria zein den halakoak izango
baitira aintziraren ezaugarriak, oro har.
Aintzirak ez dira eragile bakar baten
bidez sortuak eta prozesu konplexua izaten
da gainera, baina hala eta guztiz ere,
aintzira mota hauek bereizten dira jatorriaren
arabera: jatorri tektonikoko aintzirak,
jatorri glaziarrekoak, sumendi jatorrikoak,
jatorri karstikokoak eta aintzira artifizialak.
? Jatorri tektonikoko aintzirek lurreko
erliebe tektonikoarekin dute zerikusia.
Hobi tektonikoetan eratzen dira sakonera
handienekoak; horrelakoak dira, adibidez, Siberiako
Baikal aintzira (1 620 metro sakonera)
eta Afrikako hainbat aintzira, Tanganyika
aintzira (1 470 metroko sakonera) besteak
beste. Beste aintzira batzuek sakonera
gutxiko beheraguneak betetzen dituzte; era
honetakoek ez dute beti eremu bera hartzen,
aldatu egiten da bai urte barruan bai urte
batetik bestera, aintzirek hartzen duten uraren
eta lurruntze bidez galtzen dutenaren
arteko erlazioaren arabera. Eremu aldaketa
horretan kasu aipagarria da Afrikako Txad
aintzirarena; aintzira horren batez besteko
sakonera lautik zazpi metrotara bitartekoa da
eta azalera batetik hirura aldatzen da sakonerari
buruz, urteen arabera.Zenbaitetan, tektonika beste prozesu batzuen
abiapuntu bakarrik izaten da, aintzira
sortzeko prozesuen abiapuntua adibidez.
Ipar Ameriketako Aintzira Handiek esaterako,
lur zola zaharraren eta haren gainean
eratutako jalkitze estalkiaren arteko sakongunea
betetzen dute, baina, funtsean, dinamika
glaziarraren ondorioz sortuak dira.
? Jatorri glaziarra duten aintzirak
aldi hotzetan hormategiek izandako jardueraren
ondorioz sortuak dira. Kontrako alderako
malda bat sortzen da lehenik, izotz
masak gainaldea zulatzean edo morrena
pilatu eta ibar hondoan eratzen duen oztopoaren
ondorioz. Azken izotzaldia gertatu
zen eskualdeetan daude era honetako aintzirak,
hala nola Kanadako edo Siberiako
bouclierrak, Finlandiako aintzirak edo
Kanadako Esklaboen Aintzira Handia, 614
metrokoa. Era berean, Laugarren aroko izotz
eremu handietan aurkitzen da, adibidez,
mendi oinarri alpinoetan: Suitzan, Austrian
eta Italiako Aintzira Handien eremuan.
? Sumendi jatorriko eta jatorri
karstikoko aintzirak. Sumendi jatorriko
aintzirak krater zaharretan (Pavin aintzira adibidez)
edo laba koladek itxiriko ibarretan
(Chambon aintzira adibidez) eratzen dira.
Jatorri karstikoko aintzirak, berriz, dolinetan
edo poljeetan eratzen dira, lurpeko
kare-harria urtzean. Behin-behineko iraupena
izan dezakete, batzuetan aintzira dagoen
gunean lur emankorrak eratzen baitira eta
landa gisa erabiltzen baitira. Hori gertatzen
da, besteak beste, Jugoslavia ohiko Istria eskualdeko
aintzira askotan.
? Aintzira artifizialak. Aurrerabide
teknikoei esker aintzira moduko lan artifizial
handiak egin ahal izan dira. Urtegi moduko
aintzirak energia hidroelektrikoa
ekoizteko erabiltzen diren ur biltegiak dira
gehienak; horretarako bereziki egokiak diren
lekuetan eraikitzen dira, mendi ibar
ugari, eta baita Europako zabaldi batzuk ere,
ixten dituztela. Zer beharri erantzun behar
dion aintzirak, halako lurralde antolamendua
hautatu da orain arte eta gaur egun ere
horrela ari da gertatzen garapen bidean
diren herrialdeetan, batez ere Afrikan eta
Hego Ameriketan. Aintzira artifizial aipagarriena,
bere handitasunagatik, Nasser aintzira
da, Assuan garaian, Egipton.
Aintzirak sailkatzeko jatorriaz edo sorrerako
baldintzez gainera aintzat hartzekoak
dira beste datu batzuk, aintziren ezaugarriak
ezagutzeko interesgarriak izan daitezkeenak.
Konposizio kimikoa, esaterako, eta ez
gatzen eduki soila, ingurune biofisikoaren
funtsezko ezaugarria da. Nitrato eta fosfato
edukia oso handia bada uretako landaredia
oso ugaria da eta uretan disolbaturiko
oxigeno guztia kontsumitzen du, eta horren
ondorioz, animalia bizitza oro eragozten du;
aintziraren eutrofizazioa gertatzen dela esaten
da kasu horretan. Hori da, hain zuzen ere,aintziren ekologiaren kezka nagusietako
bat; kezka hori dela eta aintziretara isurtzen
diren hondakin industrialen kontrola lortu
nahi da, hortik iristen baitira aintziretara
nitrato eta fosfato kopuru handienak.
Latitude ertainetako aintzira sakonetako
ura termikoki estratifikatuta egoten da
askotan. Aintzira horietan goi eta behe geruzetako
ura nahastu egiten da udaberrian,
eta horrela, ur masak du ia oxigeno hornidura
egokia. Uda partean, berriz, azaleko
ura berotu eta aintziran tenperaturaren araberako
geruzak bereizten dira: epilimnioi
izeneko ur beroko geruza bat eratzen da
goian, eta haren azpian hipolimnioi izeneko
beste geruza bat, hotzagoa eta dentsitate
handiagokoa, oxigenoa behar duten organismo
gehienen bizilekua dena. Estratifikazioak
udazken amaiera arte irauten du,
harik eta berriro goi eta behe geruzetako
uren arteko nahasketa gertatzen eta hipolimnioia
oxigenoz gehiago betetzen den
arte, hain zuzen ere. Industriarako gaiak
hozteko ura behar izaten denean hipolimnioitik
kanpora ponpatzen da ura, eta, behin
berotu ondoren, aintziraren gainaldean
askatzen da. Goiko geruzari erantsitako
beroak areagotu egiten du estratifikazio
termikoaren iraupena, udazkenean ohi baino
beranduago hozten baita epilimnioia eta
bizkorrago berotzen baita udaberrian. Hipolimnioiko
urak landareentzako organismo
elikagarri aberatsak ditu eta, beraz, aintzirako
dinamikari arrotzak zaizkion mekanismoen
bidez ura berotuz eta goiko geruzetan
hustuz, eta Eguzkiaren izpiak gehien
argitzen duten aldea denez, algak hazten
dira goialdean. Algak hiltzean hipolimnioian
pilatzen eta usteltzen dira hondakinak
eta aintziraren eskualde horretako bizitza
oparoa mantentzeko beharrezkoa den oxigenoa
xurgatzen dute. Beraz, berotasunak
aintziran duen oreka zertxobait aldatuz
gero, berehala aldatzen da aintziretako bizitza
ere, eta baita hondatu ere.