Geografia unibertsala»Geografia
Ibaien higalanaren eraginez eraturiko erliebe motak
Ibaiak erliebearen desegile eta egile dira aldi berean:
batetik, ibarretan higalana eginez, malkarrak sortzen dituzte
(degradazioa);
eta bestetik, ibai jalkinak metatuz, eremu lauak eratzen dituzte
(agradazioa).
Ibaien ur laster etengabe horrek materialak higatzen ditu
eta ibarrak eratzen ditu, gero eta ibar zabalagoak, gainera,
ibarreko maldak gutxituz baitoaz,
tektonika prozesuek berdintze lana egiten ez duten bitartean, betiere.
Malda horiek –gero eta txikiagoak– ibaien arteko banalerroan
elkar ebakitzen duten neurrian lurra zelaituz joaten da.
Pixkana-pixkana, beraz, ibaiaren higalanak lurralde lauak eratzen ditu;
dena den, horretara bitartean era askotako erliebeak eratzen dira.
Ibaien higalanak maldak eratzen ditu, malda kurbatuak eta zuzenak,
masen higiduraren eta ibaien higaduraren eragin bateratuaren ondorioz.
Teoria bat baino gehiago dago
malda horiek nola eratzen diren eta aldatzen doazen azaltzeko.
Horietatik hedatuena beharbada maldaren atzera egite paraleloarena
eta aldaketarena da.
Teoria horrek honela azaltzen du maldaren bilakaera:
hasieran maldak atzera egiten du, jatorrizko maldaren paralelo;
baina maldak atzera egin ahala, beste malda txikiago batzuek
–gero eta apalagoek– higatzen dute eta hartzen dute haren lekua.
Hori guztia ibaiaren hondalan edo zulatze lanaren lastertasunaren
arabera izaten da.Ibaiaren higalanak era dezakeen erliebe
mota eratuko bada, tektonika gertaera
batek eraldatu eta prestatu behar du aldez
aurretik erliebea, erliebe mota hori ebaki
ahal izango den erliebe potentziala lortzeko.
Altxaturiko lur azala itsas hondo zaharra
bada, ibai berriak sortzen dira lurra azaleratzen
den neurrian. Ibaien hondalana
haien malda eta bolumena handitzen edo
gutxitzen den neurrian bizkortzen da edo
atzeratzen da.
Erliebea eratzean lur azala ez da beti
berdin mugitzen: batzuetan, poliki hasten
da, gero bizkortzen da, eta azkenean poliki
mugitzen hasten da berriro; beste batzuetan,
berriz, bizkor mugitzen hasten da,gero mantsotzen da, gelditzen da, eta berriro
hasten da mugitzen. Mugimendu horiek,
guztiek dute eragina ibai maldetan. Ibai
baten bolumenean ere gorabeherak izan
daitezke lur azala altxatu ahala. Beraz, bolumen
eta malda gorabehera horiek ur laster
desberdinak eta aldakorrak sortzen dituzte
eta eragina dute orobat ibaiak bidea
ebakitzeko moduan ere.
Epe luzean eratu diren ibar gehienen
eraketan ibaiak hiru modutan egin dezake
bere higalana: lastertasun konstantean, lastertasun
azeleratuan, edo gero eta mantsoagoan.
Higalan mota horietako bakoitzak
ondorio jakin bat du ibarraren eraketan.
Ibaiaren hondalanak ibarraren zeharkakoepaian zer nolako ondorioak dituen aztertzeko,
ibaiak egiten duen higalana aztertuko
da soilik, kontuan harturik harria eta haren
egitura uniformeak direla eta klima eta landaredia
berdintsuak.
Bidea lastertasun konstantean ebakiko
bada, ibarraren maldetan desagertzen den
masaren proportzioa eta mugitzen denarena
orekan egon beharko dute. Hau da,
masen higidurak ibaira eramaten duen material
meteorizatu guztia garraiatzeko adina
ahalmena izango du halakoetan ebakiak, eta
sakondu ahala zabalduko da ibarra. Grabitateak
prozesuotan gero eta eragin gutxiago
duenez, masak gutxiago mugitzen dira
malda gutxiko ibarretan malda handikoetan
baino. Beraz, maldak txiki iraungo badu,
higalanak ere apala izan behar du. Azpiko
harkaitza beti berdina den bitartean, higalan
uniformeak malda zuzen eta uniformeko
ibarrak eratzen ditu. Malda handiagoa
edo txikiagoa izatea higalanaren intentsitatearen
araberakoa da: zenbat eta handiagoa
higalana, orduan eta handiagoa malda.
Azter dezagun orain ibaiaren higalan
azeleratuaren kasua; hobeto ulertzeko,
eman dezagun higalanaren indarra aldirik
aldi handitzen dela eta aldi bakoitzean higalana
berdina dela. Lehenengo aldian,
hondalanaren intentsitatea dela eta, ibarreko
maldak ez dira oso handiak. Pixkanaka,
ibaiak bere bidea sakondu ahala malda handiagoak
eratzen dira. Hirugarren aldian, murrizte
lastertasuna handitzean, are malda
handiagoak eratzen dira. Ibar horiek, beraz,
oso malda handiak dituzte hondoan,
baina zenbat eta gorago egon, orduan eta
txikiagoak izaten dira.
Ibaiak ibarra sakondu ahala maldak
handituz doaz, harik eta gehiago zulatzerik
ez duen harria topatzen duen arte azpian.
Handik aurrera maldak ez dira handitzen
gehiago, eta ibarreko alboak atzeratu ahala
gainerako malda guztiak ordezten dituzte.
Bai hondalan uniformeak bai azeleratuak
V formako ibarrak eratzen dituzte, baina
maldatsuagoak bigarrenak. Azkenerako,ibarreko maldak pikoak eta zuzenak dira
ibarraren hondoa eta ibaien arteko banalerroaren
gailurra bitartean.
Ibaiak bere bidea gero eta lastertasun
mantsoagoan ebakitzen duen kasua aztertzean,
kontuan izan behar da mantsotze hori
ez dela bat-batean gertatzen, hainbat alditan
baizik. Lehenengo aldian, higaduraren
intentsitatea dela eta, ibarra maldatsu samarra
izaten da. Hurrengo aldietan, baina, ibarrak
zulatze lan gutxiago egiten du, eta
maldak ere txikiagoak izaten dira alditik
aldira. Horrek guztiak ahur itxurako maldak
eratzen ditu. Ibarraren zulatze lana
konstantea denean edo handituz doanean,
masen higidurak du zeregin nagusia ibarreko
maldetako erregolitoen lekualdatzean.
Baina zulatze lana gutxitzen bada, lur
eta harri koskorrak ez dira mugitzen malda
gutxiko lekuetan; halakoetan, maldan behera
datorren ur meharra da erregolitoak
mugiarazteko modurik hoberena. Hori guztia
hala da, batetik, grabitateak ez duelako
hainbeste eraginik malda txikietan, eta, bestetik,
euri urak bolumen handiagoa eramaten
duelako maldetan; horrek materiala
gutxiago marruskatzen du, eta ur lasterraren
lastertasuna handitzen du, malda txikiagoa
izanda ere.
Ibaiaren hondalan uniformeak luzaro
irauten badu, oreka dinamikozko egoera
teoriko bat sortzen da lurraren moldatzeari
dagokionez. Oreka dinamikozko egoera
batean lurraldearen elementu guztiak neurri
berean higatzen dira ibaiaren eraginez
eta masen higiduraren eraginez. Sistemen
teoriaren arabera, materia (ura eta haitz mineralizatua)
eta energia kopuru uniformeak
igaro liratekeen sistema ireki baten adibidea
litzateke oreka dinamikoan dagoen lurralde
bat. Denbora igaro ahala, ur lasterraren
bolumena aldatzen bada, ibaiaren
ebakitze lanaren proportzioa aldatzen da,
eta, beraz, oreka aldatzen da. Halakoetan,
ibaiaren higalana eta masen higidura denborarekin
beste oreka egoera bat iristen ahaleginduko
dira.Tektonika prozesuek azkar altxatzen
dutenean lur azala, malda handiak eratzen
dira eta ibaiek azkar zulatzen dituzte ibarrak.
Ibarraren sakontasuna –hau da, tokiko erliebea
deitzen dena– ibaiaren higalanaren
azkartasunaren araberakoa ez ezik erliebe
potentzialaren hedaduraren araberakoa ere
izango da; ibarra sakon zulatuko bada, hasierako
erliebeak garaia izan behar du.
Erliebearen forma eta itxura, hau da,
ibaiaren higalanez eraturiko muinoak eta
mendiak, tokiko erliebeak sortzen dituzten
eragile guztien ezaugarri berezien mende
daude. Hala ere, denbora izaten da eragile
nagusia, non eta ez den mugimendu sismiko
gehiago gertatzen eta ondorioz lur
azala altxatzen. Pixkana-pixkana ibaiaren
malda gutxituz doa, higaduraren proportzioa
ere gutxitu egiten da, eta masen higidurak
egiten duen higalanak mendi sistema
handienak ere zelaitzen ditu.Ibaiak utzita pilatzen diren jalkinei
–meheei zein lodiei– alubioi esaten zaie.
Non metatzen diren, hiru alubioi mota bereizten
dira:
a) Muino edo mendi barrenean –batez ere
lurralde lehorretakoetan– metatzen direnak
alubioi konoak dira;
b) Ibarren erdialdean eta behealdean, ibai
ertzean metatzen direnak alubio ordekak
dira;
c) Ibaiak ur masa bare batean isuririk ibai
bokalean metatzen direnak deltak dira.