Geografia unibertsala»Geografia
Itsasertzeko higadura
Lurraren eta itsasoaren arteko elkar eragina estuarioan nabarmentzen
da batik bat, hau da itsasgoraren eta itsasbeheraren gehieneko mailen
arteko (itsasaldien anplitude deitzen zaio) espazioan; hogei metroko
tartea hartzen duten estuarioak aurkitu dira, baina bizpahiru metro
besterik ez dute izaten oro har. Itsasertzeko higaduraren azterketa
egiteko, ordea, garrantzia du orobat itsasgorako ertzaren gainetik
dagoen baina itsasoko uraren eragin zuzena izaten duen itsasertzeko
parteak, itsaslabarrak. Itsasoko zipriztinak heltzen dira itsaslabarren
alde batzuetara, baina gainera beheko aldea beti dago uretan
murgilduta, eta alde hori ere itsasertzaren parte gisa hartzen da
olatuek lehertzean eragina baitute han.
Kostaldeko lerroa ez da beti orain dagoen lekuan egon. Izan ere, lurren
eta ozeanoetako uraren mugimenduen ondorioz aurrerako eta
atzerako aldaketak gertatu dira behin eta berriro historia geologikoan
zehar. Kostaldea, beraz, itsasertzeko lerroak une jakin duen kokalekua
da eta batzuetan itsaso zabalean edo lurrean itsasertza lehenago
egondako lerroaren aztarnak uzten ditu.Itsaslabarrekiko itsasertz
erregularrakItsaslabarrekiko itsasertz
irregularrakosatua bada. Baina itsaslabarrak izan ala
izan , inguruaren egitura horizontala nolakoa
den ere kontuan hartzen da sailkapeneanItsaslabarrik gabeko itsasertz
erregularrakItsaslabarrik gabeko itsasertz
irregularrak
Itsasertzeko higadura eragileak
Itsasertzeko higaduraren eragile nagusiak
olatuak eta itsaslasterrak edo korronteak
dira. Baina beste gertaera batzuk ere higatzen
dute itsasertza, olatuen zipriztinek eta
putzuek estuarioan (kare-harrizkoa denean
batik bat) eragindako disoluzioak, adibidez.
Lehenengo eragile nagusia olatua da.
Olatuak uhin higiduraren ondorioz sortuak
dira eta olatuko ur molekula bakoitzak zirkulu
ia osoa egiten du, molekula bakoitza
puntu beretik pasatzen dela beti; kontrako
gauza gertatzen da translaziozko higidura
denean, molekula guztiak batera mugiarazten
baititu higidura horrek.
Haizeak bultzatzen duen olatua, olatu
behartua da nolabait esateko. Haizearen
eraginez sortzen eta haizeak jotzen duen
eremutik kanpo hedatzen den olatu sailari
hondoko itsaso edo sagailo esaten zaio.
Olatuen neurria ondoko eragile hauen araberakoa
izaten da: haizearen indarra, haizearen
iraupena eta haizeak zenbateko ur
azaleran jotzen duen (ibilbidea). Dena dela,
oro har ez dira bost metro baino olatu garaiagoak
izaten; bi olaturen arteko tartea
altuera baino handiagoa da beti.
Kostalde inguruan olatuak aldaketak izaten
ditu: uraren sakonera bi olaturen artekodistantziaren erdia baino gutxiago denean
olatua atzeratu egiten da, hots, norabidea aldatzen
du, sakonera bereko kurben paraleloan
jartzen da, eta elkarzut jotzen du kostaldea.
Sakonera gutxiko uretan molekulen higidura
zirkularra eten egiten da, olatua lehertu
eta aparretan desegiten da. Oszilazio uhin
zena translazio uhin bihurtzen da. Translazio
olatuak indar handia eragin dezake presioz,
talkaz edo garraiatzen dituen elementu
gotorrak astinduz. Olatuak lehertzen direnean
gaiak batetik bestera garraiatu, zuloak
egin eta gai horiek harean pilatzen dira.
Korronteek ere eragin handia dute
kostaldearen higaduran. Mota askotakoak
izan daitezke, baina itsasertzeko morfologian
eragin gehien dutenak higakin korronteak
eta itsasaldi korronteak dira.
Higakin korronteak olatuek kostaldea
elkarzutean jotzen ez dutenean sortzen dira;
higakinak sigi-sagan mugitzen dira, kostaldeari
buruz paralelo.
Itsasaldiak ez dira berez itsaslasterra,
baina itsasaldietatik sortzen dira itsaslasterrak,
bi punturen artean eratzen den ur
mailaren desberdintasunagatik, grabitateak
ibaietan ur lasterrak eratzen dituen bezala.
Itsaso zabalean ahula da itsasaldien ondorioz
sortzen den ur lasterra, baina lasterragoa
izaten da estuario eta itsasarteetan.
Itsasaldi korronteek zuloa egiten dute
hondoan eta materialak pilatzen ditu, ibaietako
ur lasterrek bezala.
Itsasertza moldatzen duten eragileak
Itsasertzean hainbat gune bereizten dira:
kostaldea, gune litorala (eta horren barruan
gune supralitorala edo lurpekoa eta gune
mesolitorala), gune infralitorala, eta gune
azpilitorala.
Azken bi eremuak beti daude urez estalita,
baina olatuek lehertzean haietan eragina
dutenez, itsasertzekotzat hartzen dira.
Kostaldea itsaslabarrean edo hondartzan
hasten da eta erliebean aldaketa handiak
antzematen diren gunerainoko eremua
?adibidez kostaldeko lautada muinoez betetzen
den gunerainoko eremua? hartzen
du lur barrurantz. Gune supralitorala itsaslabarretik
itsasertzaren lerrora (hau da, itsasgorak
markatzen duen lerrora) doan eremuari
esaten zaio. Gune mesolitorala
itsasgoraren eta itsasbeheraren gehieneko
mailen artean dago. Eta gune horretatik
behera gune infralitorala dago; itsasbeheran
hamaika metro baino sakonera gutxiagoan
geratzen den plataforma kontinentaleko
zatia hartzen du. Plataforma kontinentaleko
gainerako eremuak osatzen du gune
azpilitorala.
Itsasertza lur azaleko eremurik eraginkorrenetako
bat da higadurari eta metatzeari
dagokionez. Olatuek, lehertzen direnean,energia handiz jotzen dute itsasertza eta
horrela plataforma zabalak eta itsaslabar
handiak sortzen dituzte. Olatuek lehertzean
duten eragina sortzailea izan daiteke,
hondarrezko uharteez osaturiko hesi moduko
egiturak eratzen dituztelako askotan.
Eskualde batzuetan koralezko organismoek
tankera berezia ematen diote itsasertzari. Era
horretako eta beste batzuetako itsasertzak
eratzeko, ordea, hainbat eragileren lana
behar da: itsasertza moldatzen laguntzen
duten eragile aktiboak dira batzuk, itsas
mailaren aldaketak eta olatuen eragina
adibidez (bai higadura eta bai metatzea eragin
ditzakeelako), baina eragile pasiboak
ere hartu behar dira kontuan, itsaspeko
plataformaren mailaren gorabeherak, barnealdeko
eskualdearen topografia eta gune
litoraleko topografia osatzen duen harri
mota.
Itsasertza moldatzen duten eragile aktiboak
? Itsas mailaren aldaketak
Itsasertzaren lerroak gaur egun dauden
moduan antolatzeko eragin gehien izan
duen itsas mailaren aldaketa azken izotzaldiko
hormaguneak urtzean gertatu zen.
Karbono 14ekin urpeko soinberei eta gauregungo itsas mailaren azpitik sakonera jakin
batean egondako landareei buruz egindako
ikerketen arabera, duela sei mila urte
arte itsasoko uraren mailak oso bizkor egin
zuen gora. Harrezkero ere gora egin du,
baina orduan baino askoz ere mantsoago;
dena dela, kostaldeko gero eta eremu handiagoa
gelditzen ari da urez estalita.
? Olatuak eta olatuen eragina
Lehertzen diren olatuak haizeak itsas
zabalean sorturiko oszilazio olatuak dira,
itsasertzera gerturatzen diren heinean translaziozko
olatu bilakatzen direnak.
Itsasertzaren morfologian olatuek duten
eragina olatuak lurrera gerturatu ahala nabarmentzen
da, hots, oszilazio olatuak lehertzen
edo translaziozko olatu bihurtzen
direnean. Itsasertz aldera itsasoaren sakonera
olatuaren luzera baino bat t?erdi bider
handiagoa denean olatuak txikitu eta mantsotu
egiten dira; era berean malda handitzen
zaie lurrerantz begiratzen duen aldean,
harik eta olatua lehertzen eta hondora iraultzen
den arte. Olatuaren gailurrean biraka
dabiltzan ur zatikien lastertasunak olatuaren
eraketa lastertasunik gutxiena gainditzen
duenean lehertzen da olatua; leherketa
gertatzen den gunean uraren batez besteko
sakonera olatuaren altueraren berdina
izaten da ia.Olatuaren gailurra lehertzean energia
handia sortzen da eta energia horrek kostaldeko
materialak higatzen, garraiatzen eta
metatzen ditu. Olatuak lehertzean higadura
ala metatzea gertatuko den, eguratsaren
egoeraren arabera zehaztuko da hori, ekaitzak
gertatzeko arriskuaren eta haien ekintzaren
eta haizearen norabide aldaketen
arabera besteak beste.
Itsasertza moldatzen duten eragile pasiboak
? Gune infralitoraleko plataformaren makurdura
Estatu Batuetako ekialdeko kostaldea
bereziki aipagarria da itsasertzean zehar
gertatzen diren metatzeengatik; mendebaleko
kostaldean, aldiz, higadura da nagusi.
Kostaldearen alde batzuen eta besteen
artean gertatzen den gorabehera hori gune
infralitoralean plataforma kontinentalak
duen makurduraren ondorioz gertatzen da.
Mendebaleko kostaldeko plataformaren
makurdura ehuneko bostekoa da ia, batez
beste, eta ekialdekoa, berriz, ehuneko
bikoa. Malda horrek kostaldetik hurbil
itsasoa sakonera handikoa dela adierazten
du. Kasu horietan olatuen gailurrak ez dira
lehertzen lurretik oso gertu egon arte eta
leherketaren energia oso eremu txikitan pilatzen
da. Itsasertzaren higadura areagotzen
du horrek eta horixe da Estatu Batuetako
mendebaleko kostaldearen ezaugarri nagusia.
Ekialdeko kostaldean malda txikiagoa
denez, gune azpilitoralera iritsi baino lehenago
lehertzen dira olatuak, nahiz eta
mendebalekoen antzeko garaiera izan. Olatuek
lehertu ondoren hondoaren kontra
egiten dituzten talkekin materialak askatzen
dira, baina hondoa gorantz altxatzen duenez
pixka bat eta olatuak pixkanaka altxatzen
direnez hondoan zehar, lehertutako
olatuek indarra galtzen dute eta materialak
hondoan pilatzen dira. Horrela hondar
pilak eratzen dira ur azpian, eta pila horiek
hareazko uhartetxo bihurtzeraino handitzen
dira batzuetan.
? Lur barneko topografia
Itsasertzetik barrenerako lurraren topografia da itsasertzaren itxura ezaugarritzen duen eragile pasibo nagusietako bat. Azken izotzaldiaren ondoren izotza urtzean gune infralitoralean gertatu zen itsas mailaren igoerak mugatua da kostaldearen plano horizontala edo ingurua. Itsas maila igotzen denean itsasertz lerro zuzena eratzen da kostaldeko lautadetan; itsasertzari buruz muino elkarzutak dauden kostaldean, aldiz,itsasertz gorabeheratsua eratzen du itsas mailaren goratzeak. Itsas maila goratzean sortzen diren badien egitura mendikateen eta ibarren araberako izaten da.
? Itsasertzeko harri motak
Itsasertzeko eskualdeen bilakaeran eragiten
duten harrien artean bereziki nabarmentzekoa
da koralezko kare-harria. Koralak
animalia txiki-txikiak dira; karea jariatzen
dute eta horrekin babes moduko kanpo
estalki bat eraikitzen dute eta bertan
gordeta bizi dira. Kolonia izugarri handietan
bizi dira, oro har; izaki txikiak izan arren,
elkarri soldatzen zaizkio eta koralezko kareharri
masa handi eta zabalak sortzen dituzte
horrela.
Koral handiek, uharriak osatzen dituzten
koralek eta, oso ingurune berezia behar
izaten dute bizirik iraun ahal izateko.
Hogei gradutatik gorako tenperatura eta ur
garbia behar dute, eta urak etengabe higitzen
aritu behar du. Eguzkitiko argiak ere
berebiziko garrantzia du koralentzat. Horrenbestez,
koralak hil egiten dira hirurogeita
hamabost metroko sakoneratik behera.
Baldintza horiek guztiak betetzen badira
aldiz, arazorik gabe hazten dira eta itsasertzeko
jatorrizko topografia aldarazten duten
uharriak eta hesiak eratzen dituzte. Tropiko
inguruko itsasertz batzuetan bakarrik
bizi dira, Karibe itsaso aldean, Mexikoko
golkoaren hegoaldean eta Ozeano Bareko
eta Indiako Ozeanoko uharte eta kostaldean,
ur epela eta Eguzki argi asko dagoen
inguruneetan alegia.
? Itsasertzeko lerroen sailkapen deskribatzailea
Itsasertzen sailkapena egiteko itsasertza
labarrez osatua den ala ez hartzen da lehenik
kontuan. Itsasertzeko lerroak itsaslabarra
dutela esaten da baldin eta itsaslabarrak
1,5 metroko garaiera badu eta harri trinkozosatua bada. Baina itsaslabarrak izan ala ez
izan, inguruaren egitura horizontala nolakoa
den ere kontuan hartzen da sailkapenean,
hau da ingurua erregularra edo gorabeheratsua
den ere begiratzen da.
Itsasertz erregularrek inguru uniformea
dute oro har, nahiz eta gorabehera txikiak
edo itsasora irekitako badia koskadunak
izaten dituzten batzuek. Itsasertz gorabeheratsuek
aldiz, itxura eta neurri desberdineko
hainbat badia dituzte.
? Itsasertz motak
Oro har, itsaslabarrekiko itsasertzak garaiera
handiko lurraldeetan eta itsasertzetik
hurbil malda handi samarra duten eremuetan
eratzen dira. Itsaslabar malkartsuak
izaten dira, olatuen eraginaren ondorioz
ebakiak, eta ez dago itsas metatzea gertatzen
dela adierazten duen ezaugarri nabarmenik.
Itsaslabarrik gabeko kostaldeak,
aldiz, kontinente ezponda edo malda leuneko
eremu behe samarretan egoten dira;
oro har, itsas metatzearen ezaugarriak nabarmentzen
dira era honetako itsasbazterretan,
adibidez, hondartza zabalak, hondar
pilak eremu azpilitoraletan edo hareazko
uhartetxoak.
Koralez osaturiko egitura fisikoak itsaslabarrekiko
itsasertzetan zein itsaslabarrik
gabekoetan izaten dira, baldin eta korala
hazteko behar diren baldintzak betetzen badira
eta olatuak oso zurrunbilotsuak ez badira.
Itsaslabarrekiko itsasertzetan koralezko
egiturak uharrien hesi eta ertz gisa
azal daitezke aldi berean, eta itsaslabarraren
oinarrian disoluzio bidezko higadura
eta higadura mekaniko handi samarra gertatzen
da.
Itsaslabarrekiko itsasertzak
Itsaslabarrekiko itsasertz erregularrak
Itsaslabarrekiko itsasertzak nahiko erregularrak dira harri uniformeko eskualdeetan edo hondar emaria nahiko handia den lekuetan, baina, oro har, badia koskadunak izaten dira itsasertzean: lehorrean zertxobait sartzen dira, eta itsaso aldera irekitako itsasadar txikiak izaten dituzte. Hondartzak itsasadar txiki horietan edota ibaien bokaletatik hurbil sortzen dira. Oro har, barneko eskualdea nahiko maldatsua da eta muinoak, mendiak edo goi-ordokiak daude itsasertzetik hurbil; lur barneko eremua itsasertzaren paraleloa da. Era horretako itsasertzetan oso portu natural gutxi daude, eta itsasertzeraino iristen dira goi-ordoki gehienak.
Itsasaldean plataforma kontinentala estua da eta nahiko malda handikoa.
Itsaslabarrekiko kostalde erregularretan ez da aintzirarik izaten ia, koralezko uharri hesiak sortzen diren guneetan ez bada, Afrika ekialdeko kosta tropikalean eta Filipinetako eta Indonesiako uharte batzuetan esaterako.
Itsaslabarrekiko itsasertz irregularrak
Labarrez osatutako itsasertz irregularretan badiaren egituraren araberako sailkapena egin daiteke; badiak barnealdeko ibar motaren araberakoak dira. Itsasertza irregularra dela esaten da baldin eta lehorreko eskualdeak kostaldea ebakitzean angelua osatzen badu. Ibarrak nahiko estuak badira eta garaieran gorabehera handirik ez badute, izotzaldi arteko garaian itsasoaren mailak gora egitean badiak estali zituen eta sakonera ez oso handiko badiak eratu ziren; badiez osaturiko itsasertza itsaslabarrekiko
itsasertz irregularra osatu zen horrela.
Itsaslabarrak badien arteko lurmuturretan
eratzen dira soilik; badien barnean higadura
oso txikia da edo ez da higadurarik batere,
olatuek energia asko galtzen baitute
badiaren itsasertzean hedatzean. Era honetako
itsasertza dago Iberiako penintsulako
ipar-mendebalean, Galiziako kostaldean,
lurrean oso barrura sartzen diren kono itxurako
badiez edo itsasadarrez osatua.
Itsaslabarrekiko itsasertz irregularretan
badia luzeak ere izaten dira, lurrean barrena
kilometro asko sartzen diren itsasadar
estu bihurgunetsuen modukoak, garaiera
handiko lurrez inguratuak. Badia horiek, oro
har, azpil itxurako hondoa eta isurialde leuna
dutela eta inguruko lurraldeek topografia
alpinoa dutela kontuan harturik, hormaguneek
sortu eta urez beteriko ibarrak
direla atera daiteke ondorio. Pleistozenoan
zehar hormaguneek U itxurako ibar sakonak
sortzen zituzten itsaso aldeko lurralde
altuetan, gaur egungo itsas mailaren azpitik
edota izotzaldietako itsasoko maila beherenekoen
azpitik batzuetan. Izotza urtu
zenean, ordea, itsasoaren maila igo egin
zen, ibarrak estali zituen eta fiordoak eratu
ziren, itsasertzeko lerrotik hurbileko ur
sakonetan, oro har. Columbia britainiarreko
goi latitudeetan eta latitude ertainetan
(Kanada eta Estatu Batuen artean) eta Alaskako
hegoaldean, Norvegian, Txileko hegoaldeko
kostaldean eta Zeelanda Berriko
South Island-eko mendebalean dago fiordo
gehien.
Itsaslabarrik gabeko itsasertzak
Bi taldetan sailka daitezke hauek ere: erregularrak dira batzuk eta irregularrak besteak. Era honetako itsasertzen egiturarikadierazgarriena albufera da, albufera erregularrak eta albufera irregular konposatuak hain zuzen ere.
Itsaslabarrik gabeko itsasertz erregularrak
Itsasertz erregularrak bi eratakoak izan daitezke, uniformeak edo aintzirez osatuak.
Itsasertz uniformeak bihurgune leunak izaten ditu eta hondar pilek edo dunek bermatutako hondarrezko hondartzaz osatua da, batez ere. Dena dela, era honetako itsasertzak ez dira oso ugariak; izan ere, plataforma kontinentalak makurdura handirik ez duenez ez da itsaslabarrik eratzen, baina hondarra pilatzen da, hondarrezko hesiak edo uhartetxoak sortzen dira, eta horrela, aintzirak edo albuferak eratzen dira kostaldean.
Albuferez edo aintzirez osaturiko kostaldeetan, hareazko pilak itsas maila jaisten denean bihurtzen dira hareazko uhartetxo.
Baina aldaketa hori beste era batera ere gerta daiteke, itsasertzaren kontra indar handiko haizeek jotzen dutenean itsas maila igotzen bada, hain zuzen ere. Haizeak itsas maila igoarazteaz gainera, olatuen indarra areagotzen du eta horrela hondar pilak handitzen dira itsasoaren ohiko mailatik gora geratu arte. Dena dela, haizearen eraginez hondar pilak suntsitzea ere gerta daiteke. Ikusten denez, hondarrezko uhartetxoez osaturiko hesiak nahiko ezegonkorrak dira; uhartetxo asko eratzen diren arren, oso gutxik irauten du luzaz, eta gainera berehala hartzen dute hondarrezko hondartza kateen edo dunen itxura, uharte hori handitzen den heinean. Aintzirak dituzten itsaslabarrik gabeko itsasertzek malda kontinental txikia dute, barnealdean lurralde apalak izaten dira eta pilaketa handiak gertatzen dira. Horrelakoak dira, besteak beste, Atlantikoko eta Mexikoko Golkoko kostaldebatzuk, New Jerseytik (EEBB) Yucatanera
(Mexiko) bitartean. Aintzira erregularrak
eta koralezko uharte hesiak dituzten
itsaslabarrik gabeko itsasertzak, berriz, Erdialdeko
Ameriketako ekialdean, eremu
apaletan, eta Indonesiako zenbait uhartetan
daude.
Itsaslabarrik gabeko itsasertz irregularrak
Itsaslabarrik gabeko kostalde irregular askotan eratzen dira aintzirak. Atlantikoko itsasertzeko lerroaren zati batzuetan, adibidez, gorabehera handirik ez zuten ordokiak urak estali zituen itsasoaren maila handitu zenean. Ondoren hondarrezko uhartez osatutako hesiak sortu ziren eta aintzirak eratu ziren, azkenik, itsaslabarrik gabeko itsasertzean zehar.
Badira, halaber, itsasadarrak dituzten eta uharte hesirik ez duten itsaslabarrik gabeko itsasertz irregularrak ere, baina oro har, oso badia zabaletan bakarrik gertatzen da hori, Washington ondoko Chesapeake badian, adibidez. Uharteez osatutako hesiak ez dira badia txikien babesean sortzen, gune horietan olatuak ez baitira hondar pilak sortzeko nahikoa handiak.
Aintzirarik gabeko itsasertz irregularretan aipagarria da fjard motako kostaldea. Itsasertzeko lerroa sartu-irten askokoa eta badia luze adarkatu asko izatea du ezaugarri; badien arteko lurmuturrak apalak eta biribilduak dira. Fjard batzuek itsaslabarrak dituzte, baina badira itsaslabarrik gabekoak ere.
Oro har, plataforma kontinental gorabehera handirik gabekoetan eta lur barnean topografia apala duten inguruetan eratzen dira.
Suediako hegoaldean daude era honetako itsasertzaren erakusgarri aipagarrienak, hormaguneen higaduraz sortutako lautada bat itsasoak estali eta ur azpian geratzen denean sortuak.