Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geografia unibertsala»Geografia

Paisaje morfologikoak

Belardi paisajea, Ingalaterran.<br><br>

Paisajea ikus daitekeen lur eremua da.

Zentzu mugatuan, osagai fisikoak baino ezin ditu adierazi (erliebea, hidrografia sarea, landaredia, eta abar).

Zentzu zabalago batean, ordea, paisajeak erlazio subjektiboak gorde ditzake, hau da gizabanakoaren eta giza taldearen perzepzioaren hainbat alderdi (arbuio edo erakartze sentimenduak, edertasuna, lasaitasuna, eta abar).

Lurreko paisajeak dinamikoak dira, barruan energia ekarriak etengabe berritzen eta eraldatzen zaizkielako, eta gainera beren osagaietan mea, isurkari eta gas trukeak etengabe gertatzen direlako.

Horren arabera, gizakiak inguru fisikoaren gain, duen eragin gero eta handiagoa ulertzeko eremua ere ematen du paisajeak.

Lur azala ikertu ahal izateko garrantzitsua da multzoan eragiten duten eta garatzen diren fenomenoen analisia egin behar dela gogoan edukitzea.

 

Paisajea sistema dinamiko gisa

Landaredi egitura handiak, lur zonalak eta eskualde morfoklimatikoak bat datoz gehienetan lur azaleko eremu klimatiko handiekin.

Lur zonalak, oro har, munduaren inguruan latitude bandetan banatzen diren lurrak dira, gehienetan eremu klimatiko eta landaredi eremuekin bat datozenak, eta harreman estua izaten dute horiekin. Hala ere, nahiz eta errealitatean fenomeno jarraituak izaten diren, bereiz daitezke Lurrean hainbat banako natural, ?homogeneotasun? bat ezaugarritzen dituenak. Beraz, Lurreko paisaje handiak beren osagai nagusiak (klima, landaredia, lur azala, mekanismo morfologikoak) multzoan garatzen direlako dira bereizgarri.

Horrenbestez, eremu handietan edo azaleratutako lur bandetan zabaltzen dira Lurreko paisaje handiak.

Sistema batek, paisajeak esate baterako, funtzionamendu berezia eta denborarekin aldatzen eta bilakatzen den berezko dinamismoa ditu. Bestalde, sistemako osagairen batek garrantzi handiko aldaketak baditu (adibidez, basoa suntsitu bada, lur azaleko geruzak ?odaiertz edafikoak? deuseztatu badira), ordu arteko oreka puskatu egiten da, eta horrek ondorioak izan ditzake sistemako gainerako osagaietan. Sistema bat errejimen iraunkorrekoa dela esaten daenergiaren sarrera denboran zehar ez denean nabarmen aldatzen, eta horren ondorioz energia, ur eta mea jarioak gutxi-asko aldagabe mantentzen dira. Paisajeei dagokienez, Eguzkitik hartzen dute energia.

Baina hala ere, Eguzkitik hartzen den energia ez da geologiaren ikuspegitik konstantea, eta zenbait gorabehera izaten ditu gainera, gaur egun oraindik erabat ezagutzen ez direnak. Energia horrek zuzeneko eraginadu lur azalean, batez ere klima aldaketan eta paisajearen orekan. Aldaketa klimatikoak handiak direnean, paisajearen errejimena hautsi egin daiteke.

Pliozenotik aurrera (Hirugarren Aroaren bukaerako aldia, miozenoaren eta Laugarren Aroaren bitartekoa), Lurreko klimak aldaketa handiak eta jarraituak izan ditu, eta horrek aldaketa handiak eragin ditu paisajearen banaketan. Izotzaldietan azkena goipleistozenoan (Laugarren Aroaren hasierako aldian) gertatu zen, eta Würm izotzaldia izenaz ezagutzen da. Aro horren garai hotzenean Karibe inguruko tenperatura bost gradu zentigradu jaitsi zen gutxi gorabehera gaur egungo tenperaturekin alderatuz, eta Europako ordokian, berriz, hamar gradu zentigradu inguru. Itsasoen eta ozeanoen mailak gaur egungo mailak baino ehun metro beherago gelditu ziren, eta bitartean asko handitu zen lurburuetako izotz eremua.

Baldintza horietan, landarediak, lur azalaren egoerak eta mekanismo geomorfologikoek hainbat aldaketa izan zituzten, eta gaur egungo banaketa ez bezalakoa osatu zen.

Paisajeen ikuspegi historikoaren arabera, bi paisaje mota bereizten dira: paisaje heredatuak (gaur egun oso leku mugatuetan edo gutxitan azaltzen diren beste garai edo guneei dagozkienak) eta hondarreko paisajeak. Esapide bat zein bestea askotan berdin-berdin erabiltzen dira, baina komeni da biak bereiztea. Klima gorabeherek beren arrastoa utzi dute, eta ingurugiroaren gaur egungo eskemen arabera bilakatzen ez diren eta haiekin bat ez datozen beste paisajeetako osagaiak utzi dituzte (lur azala adibidez). Hondarreko paisajeak gaur egungoak ez diren baldintzetan sortu dira, baina poliki-poliki bilakatzen ari dira; horren adibide dira Mediterraneoko zenbait lurretan dauden animalia edo landare eurosiberiarrak.

Paisajeak, bestalde, oso laster bilaka daitezke eragin negatiboa duten hainbat fenomenoren ondorioz, nekazaritza, artzaintza, hirigintza eta abar, esaterako. Gizakiek hainbat jarduera egiten dituzte Lurrean, eremu fisikoan eragiten dutenak, batzuek zuzenean eta beste batzuek zeharka. Hori dela eta, kantauriar badiak, estuarioak eta itsasadarretako betegarriak XIII. mende bukaeratik eta XIV. mende hasieratik aurrera handitu direla dirudi, ordutik aurrera soroek izan dituzten hedaduren, kendu dituzten sasien eta moztu dituzten basoen ondorioz.

 

Lur azaleko paisaje banako handiak

Lurrak erliebe gorabehera ugari ditu: mendikateak, ibaiek desegiten dituzten goi ordokiak, sakonguneak eta ibai ordoki zabalak.

Ingurune morfologiko horiek ez dira berdin banatzen. Gainera, kontrako indarren mende dagoen lur azalaren oreka dinamiko eta ezegonkorraren adierazpide dira; indar horietako batzuk barruko indarrak dira, indar eraikitzaileak (erliebearen sorreraren arduradun dira), besteak, ordea, kanpoko indarrak dira, eta suntsitzaileak izaten dira.

Barne indarren eragin zuzenetik sortuak dira oro har Lurreko erliebe egitura handienak.

Lurrak harrien erradioaktibitatearen bidez askatzen du barruko energia, eta energiahorrek sumendien jarduerari laguntzen dio: bigundutako materialak gorantz egiten dute eta lur azalaren gainean jartzen dira, erliebe mota desberdinak osatzen dituztela.

Energia tektonikoak bestalde litosferako plaken tektonika mugatzen du, eta higidura bertikalak, alboetakoak eta lur azalaren deformazioak eragiten ditu.

Plaka konbergenteen ertzean edo mugako eremuetan, ertz menditsuak eta bazterreko mendiak tolestuta azaltzen dira; bi plaka banatzen direnean riftak zabaltzen dira, eta ozeano hondoak sortzen.Plaka baten barruan tenkatze eta hertsatze eremuak jalkin arroen subsidentzia eta antzinako mendien eremu sabelduak bilakatzen dira hurrunez hurren, eta bloke garaiak eta hobiak mugatzen dituzten arrakalak beste batzuetan. Leku guztietan eskualde garaiak higatu egiten dira; eskualde behereak, aldiz, sedimentaziorako eremu egokiak izaten dira. Eskualde mailan eguzkitiko energiak eragiten dituen kanpo indarren ondorioz gertatzen dira materialen banaketa horiek eta eragiten dituzten erliebe eraldaketak.

Bestalde, eguzkitik jasotako energiak uraren zikloari ere eragiten dio, eguratsaren sistema konplexua kontrolatzen du, eta Lurrean bizitza egotearen arrazoi nagusietako bat da, gehienbat landarediaren garapenean parte hartzen duelako. Tenperatura aldaketa bortitzek, erreakzio kimikoek eta biokimikoek harkaitzak erasotzen dituzte; horren ondorioz, hauskor bihurtzen dira eta puskatu egiten dituzte. Ondoren, lur azaleko mugimenduek isurialdeetako maldetan zehar garraiatzen dituzte harkaitz puska horiek. Uraren ibilbideek, haizeak, itsasoak edota hormategiek erliebea maila desberdinetan moldatzen dute, harkaitzaren nolakotasunaren, klimaren gogortasunaren eta landarediaren dentsitatearen arabera.

Ordoki eta arro sedimentarioak itsasoko edo kontinenteko material sedimentarioek estalitako plaka kontinentalaren zatiak dira.

Upel itxurako antolamendua dute, oro har, eta bertara bideratzen dira edo bertan elkartzen dira banako hidrografiko handiak, Mississippi-Missouri, Amazonas edo Kongoibaia, adibidez. Azaleratutako lurraren zati handi bat betetzen dute egitura horiek, eta latitude guztietan azaltzen dira. Ez dira oso garaiak. Lur azala beheratu den eremuetan eratu dira, tektonikaren ikuspegitik egonkortzat hartu dira eta, egiturari dagokionez, monotonia dute bereizgarri nagusia. Delako upel horien erdian, alubioiz osatutako ordoki zabalak edo goi ordoki apal ia horizontalak hedatzen dira hamarnaka edo ehundaka kilometrotan zehar; ordoki eta goi ordoki horiek arroak eta luzerako profilak altxaturik dituzten ibar sakon batzuekin mozten dira. Goi ordokiak erlaitzek mugatzen dituzte, eta aurretik muinoak izan ditzakete (goi ordokiak berak antzina zuen hedaduraren erakusle). Upel moduko horien ertz jasoek azalerazten dituzte elkarren gainka dauden geruza geologikoak.

Lur azalaren gogortasuna ez baita berdina leku guztietan, egiturak txandakatu egiten dira: arku erregular baten itxurako goi ordokiak malda izeneko malkarrek mugatzen dituzte, hare-harria eta kare-harriabezalako material gogorrez estalita daude eta azpiko aldean lur eremu buztintsu edo margatsu hauskorretan zulatutako sakonguneak izaten dira. Sare hidrografikoa, aldiz, lauki forman antolatzen da. Askotan, tektonikaren ikuspegitik aktiboa den eskualde bat inguratzen duten arroak asimetrikoak izaten dira; horrela, Akitaniako eta Ipar Euskal Herriko eskualdeko arroan, adibidez, ipar eta ekialdeko eremuek baino ez dute taula itxura, Pirinioetako ertz eremuak eremu tolestuen morfologia baitu.

Ezkutu eta mendialde zaharrak.

Ezkutu edo kratoia kontinente zati bat da, granitizazio eta metamorfismo fenomenoen mende egondako material oso zaharrez ?material prekanbrikoaz, hain zuzen ere? osatua. Kratoia oso egonkorra eta zurruna da, eta horregatik indar tektoniko baten aurrean puskatu egiten da, orogenoa ez bezala, orogenoa tolestu egiten baita. Kratoiek izan duten bilakaera luzearen ondorioz oso egitura laueko erliebeak ditu.Goi ordoki zabal eta mailakatuen mende egon ohi da ezkutu eta mendi multzoen morfologia; goi ordoki horiek, tektonikaren edota higaduraren ondorioz, mailaz aldatu dira. Formari dagokionez, monotonoak dira, iragan geologiko luzea izan baitute: duela ehundaka milioi urtetik gaur egun arte iraun dute lur azalean. Elkarri lotuta dauden plaka zatiek osatzen dituzte; plataforma horiek sustratu konposatua eta gogorra dute, eta bertan horma metamorfiko zaharrak, suntsitutako mendien sustraiak, betak eta garai desberdinetan txertatutako granito geruzak egoten dira elkarren ondoan. Lur azalaren barnean hamar eta hogei kilometroko sakoneran dauden material edo harkaitz horiek azaleratzen direnean, argi eta garbi ikus daiteke higadurak denboran zehar egin duen lana: egonkortasun tektonikoko fase luzeen bidez lur azaleko geruza hori kendu ahal izan baitu, gaur egungo gainazal lau horietara iritsi arte.

Ezkutuak, berez, Lurreko eskualde zaharrenak, azaleratu diren lurren gunea dira:Kanada, Eskandinavia, Siberia eta Afrika, adibidez.

Ezkutuek, bada, okerdura handiko deformazioak izaten dituzte. Deformazio horiek hondoraturik dauden sedimentu ontziak eta konkor kratonikoak bereizi eta ertzak eratzen dituzte, Eskandinaviako Penintsulakoa edo Labradorrekoa esaterako. Benetako ur biltegiak dira, eta bertatik ateratzen dira ibaiak eta elkarrengandik aldentzen ondoren. Lur azala tolestua eta lautua zuten eskualdeak gailur eta ildo luzatuak dituen Appalatxe erliebe mota bilaka daitezke.

Bestalde, geruza gogortua ?luzarazten denean zurruna eta hauskorra izaten dena?, faila bertikalen mugimenduaren bidez, zatitu eta altxatu egiten da; aldi berean, haustura bortitz bat gertatzen da, eta kanpoko eragileen (ibaien, hormaguneen eta abarren) eta hainbat eraldaketaren mende geratzen da. Frantziako Massif Central edo Vosgesak bezalako mendialde zaharrak faila multzo garaiak dira. Lur azala tenkatzen denean laba igotzen da (gune geografiko jakinetan) eta sumendietako ohiko egiturak sortzen dira, Afrikako rifteko sumendiak alegia.

Mendikate tolestuak eta mendi sortu berriak. Mendikateetan azaltzen da ondoen lurreko barne indarren intentsitatea.

Kontuan hartu gabe Ozeano Barearen inguruan (Andeetako mendikatea adibidez) edo kontinenteen artean luzeratara (Alpeetako eta Pirinioetako mendikateak adibidez) dauden, horizontalki higitzen diren litosferako plaka zatien edo plaken elkarketaz sortutako deformazio handien ondorio dira mendiak. Baina, hala eta guztiz ere, fenomeno askok eragiten diote mendikateeneraketari. Lehenik esan behar da hurbiltzen ari diren bi plaken artean harrapatuta dauden lurraren azal zatiek bi eragin mota izan ditzaketela, plaken izaeraren eta materialen arabera: alde batetik, konprimitu eta toles daitezke, Afrikako Atlas mendikatean esaterako, eta, bestetik, elkarren gainean geratzen diren geruza handietan zati daitezke, eta gainkatze handiak edo geruza lerratuak sortu. Bestalde, toles edo geruza horien eraginez gertatzen diren lur azalaren handitzeak sakoneko geruzen fusio etengabea eragiten du eta magmak igoarazten ditu; magma horiek kristaldu egiten dira eta hala, lur azaleko lodiera handitu egiten da, Peruko Andeak adibidez, eta berriro oreka lortzeko mugimendu bertikalak eragiten dituzte tolesek erliebe garaienen eraketan, Arkimedesen teoriaren printzipioei jarraituaz. Gainera, sumendietako labak azalera igotzen direnean ordezko erliebeak eratu eta gailurrak handi ditzakete, Kolonbiako Andeetan bezala.

Gaur egungo mendikate guztiak aipatutako mekanismo baten edo mekanismo baten baino gehiagoren segidaren ondorio dira. Horren arabera, hiru egitura morfologiko handi bereiz daitezke: subdukziozko mendikateak, talkaz sortutako mendikateak eta kontinente barnekoak. Andeek subdukziozko mendikateen berezko egitura azaltzen dute, kontinentearen azpian hondoratzen den plaka ozeaniko baten kontaktuaren ondorioz eratu direlako.

Lur azalaren gehieneko lodiera 70 kilometrokoa da. Mendiek goi ordokiaren mailatik bost mila metrotatik gora dauden faila mailadiak izaten dituzte inguruan. Hondoratzendoan plakaren malda handia den lekuetan, azpiko kontinentea luzatu egiten da, eta sumendiak eta hobiak sortzen dira bertan. Malda txikia bada, ordea, herresten joaten da konpresioz, eta gainkatze erliebeak sortzen dira. Bestalde, talkaz sortutako mendikateetan, Himalaian adibidez, bi kontinente jartzen dira aurrez aurre: lerratzen ari den kontinentearen azala arinegia denez gero, ezin da bestearen azpian hondoratu eta horregatik ehundaka eta ehundaka kilometroko zizaila edo ebaki handiak sortzen dira. Zizaila horiek dira erliebe disimetrikoak egotearen arrazoia, Himalaia Handiko gainkatzearen aurreko aldean bezala. Talkaz sortutako mendikateen barneko eskualdean tolesak eta toles failak egoten dira; higadura oso handia ez bada, gailurrez, mendiz eta ibarrez osatutako berezko morfologia sortuko dute, eta disekzioa zabala denean eremu zabaletako alderantzizko erliebeak eta esekita dauden ibarrak eratu dira, Alpeaurrean esate baterako.

Ibaiek baioneta itxurako ibilbideak izaten dituzte. Eta azkenik, urrunean gertatzen diren talken erreboteen ondorioz sortzen dira kontinente barruko mendikateak.

Mendikate horiek tolestuak izaten dira eta eskualde ahulenetan sortzen dira, arro sedimentarioak konprimitzearen edo urradura failetako konprimitzearen eta lerratzeen ondorioz.