Geografia unibertsala»Geografia
Sumendiak
Definiziorik zabalduenaren arabera, lur azaleko pitzadura edo
arrakalaren batetik magma materialak iraitzi, metatu eta gotortuta
eratutako kono formako eraikuntza bat da sumendia.
Azken batean, gure planetaren barruan oraindik dagoen energia
kopuru ikaragarriaren erakusgarri bat baizik ez dira.
Azken laurehun urte hauetan, bostehun erupzio baino gehiago zenbatu
dira eta 200.000 pertsona inguru hil dira erupzio horien eraginez.
Suntsitze eta hondamendi handiak eragiteaz gainera, eraikuntza lanak
ere egin dituzte sumendiek, ez dago alferrik lur azalaren parte handi
bat sumendi jatorriko arrokaz eratua.
Bolkanismoa eta bolkanologia
Sumendien erupzioekin zerikusia duten
gertakari geologikoen multzoari esaten zaio
bolkanismoa, hau da, lur azalaren barrutik
edo mantuaren gaineko aldetik datozen
arroka urtuzko magma edo gasak iraiztea
da. Magma lur gainean zabaltzea, hoztea
eta finkatzea ere bolkanismoaren esparruan
sartzen da.
Bolkanologia, aldiz, sumendietako gertakariak
aztertzen dituen zientzia da. Berez,
magma erupzioekin zerikusia duten
gertakarien azterketara mugatu beharko
balu ere, bolkanologiaren zientziak lur sabeleko
magmen eratze eta azaleratze prozesuak
ere aztertzen ditu. Hori guztia plaken
tektonikaren erreferentzia esparruan ulertu
behar da. Egun, dena den, beste arlo bat
ere hartzen du bolkanologiak: erupzioak iragartzea
eta erupzio arriskua dagoenean jendeari
zer egin adierazteko gizarte jarduerak
antolatzea.
Esan liteke bolkanologia zientzia gisa
joan zen mendearen azkenetan sortu zela,
hain zuzen ere Java eta Sumatra uharteen
erdian zegoen Krakatoa uhartea suntsitu
zenean. Erupzio eskerga hark eratutako
olatu erraldoiek 36.000 pertsonaren heriotza
eragin zuten.
Bolkanismoa suntsitze eta hondamendi
iturri ukaezina bada ere, litosferaren eraketan
eta dinamikan zerikusi zuzena duen
geologia prozesu oinarrizkoa da. Are gehiago,
ozeanoen hondoa milioka urtetan
zehar itsas bizkarretatik geldiro-geldiro etengabe
jariatutako laba emarien emaitza da.
Era berean, itsaspeko sumendien jardueraren
eragitez gizakiarentzat erabilgarri direnmea biltegi handiak eratu dira. Gune
metalanitzak deitzen zaie horiei, eta baliagarri
izan litezke zenbait metalen urritasun
arazoa konpontzeko.
Sumendien erupzioak sorrarazten dituzten
astinaldiak orobat izan dira kontinente
eremu handien eratzaile: hala nola, milioi
erdi bat kilometro koadro baino gehiago
dituen Dekango goi ordokia, Indiako iparmendebalean;
edota Columbia ibaiaren goi
ordokia, berrehun mila kilometro
koadrokoa, Estatu Batuen ipar-mendebalean
dagoena.
Sumendien jardueraren eragin mesedegarrien
barruan oso kontuan hartzekoak
dira sumendietatik iraitzitako errautsak eta
gasak ere, funtsezkoak baitira lurreko bizitzarako.
Erupzioetan ateratzen diren milaka
milioi tona errautsak ongarri bikainak dira
lurrarentzat. Zientzialariek eta bolkanologoek
uste dute izaki biziek nahitaezkoak
dituzten oxigeno, hidrogeno, karbono, sufre
eta nitrogenoaren ia laurden bat sumendiek
azaleratua dela. Bizitzaren sorrera bera
ere sumendien jarduerari estu lotua dago:
atmosfera eta hidrosfera –nahitaezkoak bizitza
sortuko bazen– Lurraren hasierako
aldietan eratu baitziren, ur lurrunaren eta
sumendietatik iraitzitako beste zenbait gasen
konbinazioetatik abiatuta.
Bolkanismo motak
Bolkanismo moten lehen sailkapen handia
harkaitz urtuen mugimendua non gertatzen
den kontuan hartuta egiten da. Prozesu
tektonikoek eragindako mugimendu hori
lurraren barruan gertatzen bada, barne bolkanismoa
deitzen zaio, eta, aldiz, lur azalera
ateratzen bada, azaleko bolkanismoa.Azaleko bolkanismo motak iraizte
moduaren arabera sailkatzen dira batez ere.
Zenbaitetan, laba, errautsak, eta jaurtigai edo
sumendi bonbak lur azaleko pitzaduretatik
edo tximinia txiki batzuetatik ateratzen dira,
harkaitz urtuak, izan ere, presio izugarri handian
dauden gas ugari izaten baititu. Labaren
parte bat zatiki txikitan lehertzen da, eta
zatiki horiek, airean gotortu ondoren, kraterraren
inguruan erortzen dira errauts eta
zepa gisa, edota haizeak eramaten ditu hauts
moduan. Kraterraren inguruan metatzen den
materialak ehundaka metrotako kono edo
tximinia bat eratzen du. Kono horiek taldeka
egon ohi dira askotan, laba korronteei
loturik, eta bigarren mailako konoak esaten
zaie. Gure planetako sumendi handiak
geruzaka eratu dira, jaurtigai eta laba geruzak
txandaka metaturik. Hori dela eta, sumendi
elkartuak edo geruzaka eratuak
direla esaten da. Kono elkartu hauek, begiratu
batera, izadiak halaxe eratutako forma
bitxiak dirudite, eta ez itsas mailarekin alderatuta
oso garaiak direlako, baizik eta
gehienak inguruan duten lurraldea baino
ondotxoz garaiago direlako, eta mendi hegal
leun eta ahurrak simetrikoak izaten dituzte.
Sumendi horien garaiera eta forma
zertxobait kakotua jaurtigaien iraizte eztandatsuak
eta laba korronte bareagoak txandakatu
izanaren ondorio dira. Jaurtigai edo
sumendi bonbek desnibel pikoak sorrarazten
dituzte, eta laba jarioek, aldiz, sumendien
hegaletan behera isurtzen direnez,
konoaren maila beherenak leuntzen dituzte.
Sumendi elkartu hauetako gehienek eraztun
handi bat osatzen dute Ozeano Barean;
eta baita Erdiko Ameriketako mendebal
kostaldean, Mexiko erdi aldean, Japonian,
eta Javan ere. Mediterraneoan ere badira
sumendi elkartuak, Italian eta Sizilian, batik
bat. Ondorengo hauek dira sumendi ezagunenetako
batzuk: Popocatepetl, Mexikon;
Fujiyama, Japonian; Vesubio, Italian; eta
Rainier, Hood eta Shasta Estatu Batuetan.
Batzuetan laba kraterretik isurtzen da,
baina presio gutxi izaten du, eta orduan
eztandak eta jaurtigai iraizteak nekez gertatzen
dira. Aldiz, laba, izatez basalto ilun
eta oso mehea izaten baita gehienetan,
geruza mehetan zabaltzen denean ganga
formako aldapa moduko batzuk eratzenditu. Mota honetako sumendiei Hawaiiko
sumendiak edo labazko domoak esaten
zaie. Hawaiiko uharteak, denak, labazko
domoak dira, nahiz eta batzuk oso eraldaturik
dauden higaduraren eraginez.
Azaleko bolkanismoaren beste era bat
pitzadura edo arrakaletatik laba iraiztearen
ondorio izaten da. Pitzaduretatik jariatzen
da laba, isurkari likatsu gisa, eta zabaldu
ahala, pixkanaka-pixkanaka, inguruko lurraldea
azpian hartuz joaten da. Laba jarioak
sarri errepikatzen badira, labazko goi
ordoki bat osatzen da. Leku batzuetan pitzadura
horiek oso zabalduak daude, eta
laba isuraldiek milaka kilometro koadro estaltzen
dituzte. Esate baterako, Columbiako
goi ordokia, Estatu Batuetako ipar mendebalean
dagoena, denbora luzean zehar errepikatutako
laba isuraldien emaitza da. Mota
honetako erupzioak badira Indiako goi ordokian
eta Brasil hegoaldean ere.
Barne bolkanismoa izendatu duguna,
bestalde, harkaitz urtua lur azalaren barruan
injektaturik geratzen denean gertatzen da.
Barne bolkanismo mota asko daude, neurriz
eta agertze moduz desberdinak. Ugariena
batolitoa da: tamaina handiko harkaitz
galdazko masa irregular bat, itxuraz
oinarririk gabea. Magma edo harkaitz urtuzko
masa handi batetik sortu ondoren,
inguruko harkaitzak zeharkatu zituen, urtu
egin zituen, eta bere masari erantsi zizkion
gero, eta azkenik gora igo zen. Magmatik
abiatutako presioa ahuldu ahala, harkaitz
galda lur azala baino beherago geratu, eta,
pixkanaka-pixkanaka, hoztu eta kristaldu
egiten da. Batolito gehienak –Estatu Batuetako
Idahokoak eta Kaliforniako Sierra Nevadakoak,
adibidez– ez dira masa bakar
batez osatuak, aldiz, aro geologiko bat baino
gehiagotan eratzen joandako intrusio
konplexuak izan ohi dira. Batolitoa granitozkoa
izaten da eskuarki, eta gehienetan
gogorragoa izaten da bere intrusioa jasaten
duten gainerako harkaitzak baino.
Batolito kristalduaren masa gogorra bere
gaineko harkaitzak desegin eta higaduraren
eraginez desagertu direnean agertzen
da lur azalera. Horregatik, higadurak jotako
mendi baten muin gogor gisako bat izaten
da, eta jalkin aldez irauliz egoten da inguratua.
Askotan, failen bitartez etenik egoten
dira batolito masak, eta hori dela eta,
inguruko lurraldea baino garaiagoa izaten
da batolitoa. Munduko mendi kate nagusien
barne muinak batolitoak dira, izan ere.
Esaterako, Kaliforniako Sierra Nevada gehienbat
granitozko batolito masa batez osatua
dago, eta zazpiehun kilometro inguru
luze eta berrehun bat kilometro zabal da.
Batolitotik hurbil lakolitoak agertu ohi
dira askotan: harkaitz kristalduzko masa
txiki adarkatuak izaten dira eta lurpeko
hodien bidez lotzen dira jatorrizko magmarekin.
Magmatik ihes egindako gas etaisurkari beroak, gainean dauzkaten harkaitzen
hautsiuneez baliaturik, aldamenetara
isurtzen dira jalkinezko harkaitz multzoetan
barrena, eta burbuila antzeko metatzeak
eratzen dituzte geruzen artean. Zeharka
epai bat eginez gero, lakolitoak onddo baten
antza du, lakolitoaren masak osatuko
luke txapela, eta kirtena, berriz, elikadura
hodia izango litzateke.
Dikeak eta sill direlakoak ere barne
bolkanismoko eraketak dira, baina ez dira
besteak bezain garrantzitsuak. Magma harkaitz
artean gora igotzen denean, zutikako
zirrikituetan ere sartzen da batzuetan, eta
orduan dike esaten zaien harkaitz urtuzko
paretak eratzen ditu. Harkaitz urtua jalkinezko
harrien geruzetan isurtzen denean,
eta gero hoztu, sill direlakoak osatzen dira.
Hortaz, barne bolkanismoaren eraginez
harkaitz masa handi eta txikiak metatzen
dira lur azaletik hurbil, inguruko harkaitzak
baino gogorragoak izaten dira, eta meteorizazioak
eta higadurak ez du haietan horrenbeste
eraginik izaten. Hala, gainean
dituzten harkaitzak desagertzen direnean,
azalean geratzen dira intrusioak eta goi ordokiak
eratzen dituzte. Lakolitoak mendilerro
txiki edo eskualde mendixkatsu baten
oinarri izaten dira askotan; batolitoak,
berriz, Lurreko mendi kate handi gehienen
oinarri.
Bolkanismo motak sailkatzeko beste
modu bat plaken tektonikarekin duten zerikusia
kontuan hartzea da. Horrela, hiru
bolkanismo mota handi bereizten dira:ozeano bizkarrekin zerikusia duten sumendiak,
plaka arteko bolkanismoa, eta plaken
azpiratzearekin zerikusia dutenak.
Ozeano bizkarrekin zerikusia duen bolkanismo
motek laurogei mila kilometro inguruko
kateak eratzen dituzte, eta hori da
Lurreko sumendi sistema garrantzizkoena,
ozeano hondo guztiak –Lurraren gainazalaren
bi heren, alegia– sumendi sistema
honen eraginez eratuak baitira. Plakak bereiztean
sortzen den sakongunean mantuaren
goiko aldearen zati bat urtu egiten da,
eta basaltozko magma bat eratzen da. Magma
hori zutikako pitzaduretatik lur azalean
txertatzen da, eta riftaren parean zabaltzen
da, izen hori ematen baitzaio ozeano bizkarren
erdiguneari.
Litosferako plaka bat beste baten azpian
sartzen denean lur azaleko sumendiak sortzen
dira eta mendi lerro handiak eratzen.
Bi azpiratze mota bereizten dira. Lehenbizikoan,
kontinente plaka bat eta ozeano
plaka bat batzen direnean, ozeano plaka,
trinkoa eta hotza, kontinente plakaren azpian
hondoratu eta mantuan sartzen da, eta
horrela sortzen dira mendi kateak eta sumendiak,
Andeetakoak eta Indonesiakoak,
esate baterako. Bigarren motakoetan, bi
ozeano plaka batzen dira, eta bata bestearen
azpian sartzean, uharteak eratzen dituzten
sumendi arkuak sortzen dira, adibidez,
Antilla Txikiak, Marianak, Kourileak,
Aleutiarrak, etab.
Plaka artekoa deitzen zaion bolkanismo
motan “gune beroak” esaten zaienak bereiztendira. Gune bero hauek mantuaren sakonean
erroturiko “luma” batek lur azalean
sortzen duen ondorioa dira, eta luma horietatik
igotzen dira material goriak mantutik
litosferara. Gune bero horietan sortzen
diren sumendietako magma basalto alkalino
nahiko mehea izaten da, eta laba iturri
edo galda moduan isurtzen da. Gune bero
horietako ehun bat aurkitu eta kartografiatu
dira: Hawaii, Tahiti eta Reunion dira
horietako batzuk. Magmazko luma horien
eraginez, edo zabaldu egin direlako bestela,
kontinente plaketan pitzadurak eratzen
direnean, hobi hondoratuak eratzen dira batzuetan,
bolkanismo alkalinoa duten eskualdeak
alegia, Afrikako rifta edo Rhineko hobia,
adibidez. Urrutirago jo baino lehen,
komeni da argitzea “lumaren” kontzeptua
bolkanologiaz ari garenean. “Lumak”, beraz,
mantuaren sakontasunetik pixkanaka
lur azalera igotzen diren harkaitz berozko
zutabe meheak dira, eta gora etorri ahala,
lur azalari bultza egin eta sumendiak eratzen
dituzte.Sumendien emariakSumendien jarduerak oso emari desberdinak
sortzen ditu , materiaren hiru egoeretan
: gas egoeran , sumendietako gasak ; isurkari
egoeran , labak ; eta egoera gotorrean ,
piroklastoak. Kalkulatzen da laurogei bat
kilometro kubo izango direla lehorreko
sumendiek azken ehun urteotan jaurtitako
materialak. Nahiz eta aintzat hartzeko kopurua
den , oso txikia da itsas azpiko sumendiek
jaurtitzen duten material kopuru
ikaragarriarekin alderatuta.Sumendien emariakSumendietako gasak
Sumendien emariak
Sumendien jarduerak oso emari desberdinak sortzen ditu , materiaren hiru egoeretan : gas egoeran , sumendietako gasak ; isurkari egoeran , labak ; eta egoera gotorrean , piroklastoak. Kalkulatzen da laurogei bat kilometro kubo izango direla lehorreko sumendiek azken ehun urteotan jaurtitako materialak. Nahiz eta aintzat hartzeko kopurua den , oso txikia da itsas azpiko sumendiek jaurtitzen duten material kopuru ikaragarriarekin alderatuta.
Sumendietako gasak
Sumendi erupzioen aurretik, bitartean eta
ondorenean, gasa ugari ateratzen da, sumendia
pizten duen magmak galtzen duen
gasa, hain zuzen. Horrela, gasa ateratzea
sumendien jarduerako prozesu maizkoena
eta arruntena izaten da. Gas ugariena ur
lurruna izan ohi da, eta ur lurrun hori ateratzen
da bai magmatik bertatik (ur gaztea),
bai euri ur iragazitik (meteoro ura), eta bai
itsasoko uretatik, itsaspeko erupzioetan.
Ur lurrunaren ondotik datoz, hurrenez
hurren eta ugaritasunaren arabera, karbono
dioxidoa eta monoxidoa, nitrogeno
dioxidoa, sufre dioxidoa, hidrogenoa, zenbait
kloruro lurrunkor, azido klorhidrikoa
eta sulfurikoa, metanoa eta amoniakoa.
Magmak gas gehiago edo gutxiago eduki,
hala ariko da modu batera ala bestera.
Nola dentsitatea gutxiarazten duen, gas
edukiak erraztu egiten du lur azaleko zirrikituetatik
magma igotzea. Era berean, gasak
mehetu egiten du magma eta bizia luozeanopekozatzen dio, gasa azkar galtzeak bizkortu
egiten baitu magmaren gotortze prozesua.
Azterketa xehekatuagoa eginez, hastapeneko
basalto magmetan ura, eta neurri
txikiagoan, gas karbonikoa egon izana, argudiotzat
erabili izan da petrologiako zenbait
hipotesi justifikatzeko, hartaraino ezen
teoria horiek berriro planteatu beharko
baitira, frogatzen bada ura ez dela erupzio
gasetako osagai lurrunkor nagusia.
Hawaiiko Kilauea sumendian mende honen
lehen laurdenean bildutako emaitzek eta,
geroago, 950 eta 1.200°C bitarteko gas
erakuskariei egindako azterketek erakusten
dutenez, zenbait kasutan gas karbonikoa
ugariagoa izaten da ur lurruna baino. Bestalde,
hidrogenoa, karbono monoxidoa eta
hidrogeno sulfurosoa batzuetan multzo
osoaren bosten bat ere izaten da.
Gas hodeiak lurraren azalera (atmosferara
edo hidrosferara) iritsi eta bat-batean
hozten direnean, zenbait gatz –sulfatoak,
kloruroak eta sulfuroak–, oxidoak eta sufrea
jalki egiten dira, eta gehienetan, urtzen
direlako edo higaduragatik, desagertzen
badira ere, batzuetan tokian bertan geratzen
dira. Dirudienez, metal meategi asko
itsaspeko sumendien eraginez eratu dira.
Gasik gabe, segur aski ez legoke erupziorik,
ez eta sumendietako eztandarik ere.
Magmak inguruan dituen harkaitzek
baino dentsitate handiagoa du. Lur azalera
helduko bada, gora bultza egingo dion prozesuren
baten premia du. Prozesu hori,
kasurik gehienetan, gasen eraginez gertatzen
da, eta bi modutara izaten da: presioa
eta kontzentrazioa egokiak direnean, magman
eratzen diren burbuilek gainean
dauzkan harkaitzak baino ustez dentsitate
gutxiago ematen diote magma horri berari;
edo bestela magmaren azpian metatu diren
gas poltsek gaineko magma zatiak iraizten
dituzte presioaren eraginez.
Magmak
Magmak, batik bat, urtutako silikato eta
aluminosilikato nahasketak dira, baina kristalak
ere izaten dituzte, eta baita, urturik edo
konbinaturik, zenbait gai elkartu lurrunkor
ere. Erupzio mota batetik besterako alde nagusiak
magmak –likatasun handiago edo gutxiago
izan dezake– eta elementu lurrunkorrek
elkarrengan duten eragin mekanikoak
sortuak dira. Elementu lurrunkor horien parametro
nagusiak kopurua, kontzentrazioa,
presioa eta erreakzio kimikoak dira, eta oinarri-oinarrizko
zeregina dute. Elementu lurrunkorrak,
eskuarki, ia erabat bereizten dira
isurkari fasetik, gotortze prozesuaren aurretik
eta bitartean. Zenbaitzuk, nola diren kloroa
(Cl), burdina (Fe), sulfuro dioxidoa (SO 2)
eta karbono dioxidoa (CO 2), magma kristalduen
barruan geratzen dira “preso” (esandako elementuen parte bat behintzat) edo
mineral jakin batzuk eratzen dituzte.
Mende honen hasieratik nagusi izan den
hipotesia, magma guztiak litosfera azpian
fusio egoeran legokeen geruza bakar batetik
datozela, alegia, zalantzan jarria edo
baztertua izan da gaur egun, geofisikatik,
geokimikatik eta petrologiatik berriki egindako
ekarpenen argitan.
Gaurko jakinduriaren arabera, berriz,
uste izatekoa da magma mota asko daudela,
presio, tenperatura-eta oso desberdinetan
sortuak, hainbat gai desberdin aldez edo
osorik urtu izanaren ondorioz. Magmaren
urtzearen erabatekotasuna tokiko baldintza
termikoen eta tektonikoen mende dago, eta
material urtuaren nolakotasuna, berriz, eskualde
bakoitzak geologiaren aldetik dituen
ezaugarrien mende.
Hiru magma mota bereizten dira: lur
azal azpiko magmak, arku tektonikoetakoak,
eta lur azal artekoak.
Lur azal azpiko magmak dira ugarienak.
Mantuaren goiko aldean dute jatorria,
Mohorivicic etenaren azpian, ozeanopean
berrogeitik hirurogei kilometrotara
bitarteko sakoneran, eta are beherago kontinente
azpian. Pirolita da magma mota
honetako mineral nagusia; dunitaz (%75) eta
basalto alkalinoz (%25) dago osatua, eta
mineral hauek ditu: ortopiroxenoa, klinopiroxenoa,
olibinoa, eta granatea.
Arku tektonikoetako magmetatik
eratzen diren harkaitzak aluminio asko
duten basaltoz, andesitaz, dazitaz eta riodazitaz
osatuak egoten dira, eta batzuetan
baita riolitaz ere. Magma hauek litosfera
azpian eratzen dira, sakonera handian. Orogenikoak
deitzen zaie mendi lerroen eraketarekin
duten harreman estuagatik. Magma
hauen jatorrizko materiala ez da oraindik
ongi ezagutzen, eta beraz ikerkuntza betean
ari dira petrologia eta geokimika arloetan.Lur azal arteko magmak kontinenteen
parean eratzen dira, tokian tokiko baldintza
geologikoak egokiak direnean maila
geotermikoa asko igotzen baita leku jakin
batean edo eskualde zabalago batean. Magma
hauek, eskuarki, SIAL geruzako zenbait
gune asko berotu izanaren eraginez urtzen
direnean eratzen dira. Magma mota honek
askoz aluminio eta potasio gehiago izaten
du lur azal azpikoak baino.
Labak
Labak gas batzuk galdu dituzten magmak
dira, eta haien tenperatura seiehunetik
mila eta berrehun gradu zentigradu bitartekoa
izaten da. Erupzioan duten indarra,
bizitasuna eta eragina likatasunaren
araberakoa izaten da gehienbat. Eta likatasuna
eta tenperatura, berriz, silize edukiak
mugatzen ditu. Laba jarioa hozten denean,
oso mota morfologiko desberdinak eratzen
dira. Bloke labak (blocks-lava ingelesez, aa
hawaiieraz edo apalhraun islandieraz) sobera
“hotzak” eta likatsuak dira, eta berehalaxe
gotortzen dira. Azala aldez gotortuta
egoten da, eta handik, bat-batean eta
eztanda eginez, gasak ateratzen dira, eta
bloke irregularrezko nahas-mahas batean
zatikatzen dute labazko galda.
Soka itxurako labak (ropy-lava, pahoehoe
edo heluhraun) laba bero eta jariakorrak
dira, eta distantzia handiak egiten dituzte batzuetan
gorputz gotor bihurtu aurretik. Azala,
hura gotortzen baita lehenik, zimurtu
egiten da barrenetik doan laba likidoaren
eraginez, eta oso itxura berezia hartzen dute
orduan, soka lerrokatuen itxura, alegia.
Kuxin itxurako labak (pillow-lava) itsaspeko
erupzioetan eratzen dira. Ura ukitzean
azkar hozten direnez, kuxinen antzeko
multzo txiki batzuk agertzen zaizkie.
Piroklastoak
Piroklastak oso tamaina desberdinetako puska gotorrak dira, bai sumendi barruan gotorturiko labez, bai sumendi barneko paretetatik erauzitako harkaitz zatiz, eta bai aurrez izandako erupzioetatik geratzen diren hondakinez eratuak izaten dira. Lehorreko sumendiek jaurtitako piroklastoei tephra deitzen zaie, eta itsaspekoek jaurtitakoei hialoklastita. Tamainaren arabera, errauts, lapilli edo sumendi bonbatan sailkatzen dira.
Errautsak
Errautsak material xeheak dira, bi milimetro baino txikiagoak, eta laba hauts bihurtzetik sortuak. Lurraren gainean metatzen direnean –askotan, jaurti diren tokitik distantzia handira–, berehala desegiten dira, eta oso lur emankorrak sorrarazten dituzte. Lapilli deitzen zaie bitik berrogeita hamar milimetrotara bitarteko piroklastoei. Neurri horretatik gorako piroklastoak –oso nekez metroko diametroa baino handiagoak– sumendi bonbak dira. Airean hartzen duten errotazio mugimenduaren ondorioz esfera edo ardatz itxura izaten dute. Metatu eta trinkotzen direnean multzo edo arrakala bolkanikoak eratzen dituzte. Toba bolkanikoak, berriz, neurri desberdinetako piroklastoak metatzetik eta oinarriak ezartzetik sortzen dira.
Su hodeiak
Magma oso likatsua denean leherketak
izan ohi dira, eta eztanda horietan tamaina
guztietako piroklastoak eta oso tenperatura
handian dauden gasak nahasten
dira elkarrekin. Horrela eratutako nahasketei
Lacroix bolkanologo frantsesak
1902an “su hodeiak” deitu zien. Lastertasun
handian zabaltzen dira sumendiaren
hegaletan behera, eta bidean harrapatutako
guztia erraustuta uzten dute. 1902an,
Martinika uharteko Saint Pierre hiria guztiz
suntsituta geratu zen Mont Pele sumendiak
iraitzitako su hodei baten eraginez,
hogeita hamar mila pertsona hil ziren, eta
hura da sumendiek eragindako hondamendi
handienetako bat.
Hodeiko piroklastoak erortzen direnean
benetako “suzko euria” gertatzen da
eta toba bolkanikoz osatutako gordailu
moduko batzuk eratzen dira, igninbrita
izenekoak. Igninbrita gordailu handiak
daude Zeelanda Berrian –hogeita hamar
bat mila kilometro koadrokoa–, eta Sumatran
–hogeita bost mila kilometro
koadro ingurukoa–.
Sumendien jarduera: mekanismoak eta emariak
Magma erupzioak bi motatakoak izaten
dira, jariozkoak ala eztandazkoak. Magmaren
tenperatura eta osaketa kimikoa nolakoa,
erupzio mota ere halakoa izango da,
bi parametro horiek zehazten baitituzte likatasuna
eta gasak galtzeko baldintzak.
Silize gutxien duten magmak –basaltozkoak,
esate baterako– izaten dira jariakorrenak.
Barruko gas disolbatuek erraz egiten
dute ihes, eta mota honetako magmak
jariotan zabaltzen dira, zenbait aldiz orduko
ehun kilometroko lastertasuna izatera heltzen
direlarik jario horiek. Azaleko basaltoa
azkar hozten da eta labak berehala gotortzen
dira. Gas asko edo gutxi eduki, hala
izango da gainaldea zimurra ala leuna.
Hawaiieraz aa deitzen zaien labak izaten
dira gasetan aberatsenak, eta harkaitzez eta
zepaz osatutako jario zimurrak eratzen dituzte.
Pahoehoe izenekoek, aldiz, gas gutxi
izaten dute, eta gainalde leunak edo soka
itxurakoak eratzen dituzte.
Magma likatsuagoa denean, eta lur azalera
iristerako gasak galdu dituenean, labazko
orratzdun domoak edota jario guztiz
mantsoak sortzen ditu askotan.
Jariozkoetan sailkatzen diren jarduera
horiez gainera, badira eztandazkoak ere;
magma oso likatsua denean eta gasa bortizki
hedatzen denean leherketa gertatzen da.
Eztanda horietan magma puskatu egiten da
eta piroklastoak zabaltzen ditu airera
(errautsak, lapilliak, zepak, apar harriak,
etab.), bai orobat jario piroklastikoak ere,
piroklastitaz jositako gas emariak, alegia. Eztandazko
jarduera hauen artean nabarmenak
dira su hodeiak –ur lurrun eta errautsezko
hodei erregarriak–, eta igninbritak
–tenperatura guztiz handian ateratzen diren
jarialdi piroklastikoak, trinkotu eta gasak
galtzean berriro gotortzen direnak–. Basaltoekin
batera, jarialdi igninbritikoak dira
zelaigune handiak eratzeko bezain jariakorrak
eta bolumen handikoak (Mexiko mendebala
eta Estatu Batuak, adibidez). Mota
honetako emariak, askotan, ikaragarri handiak
izaten dira, eta erupzioaren ondoren
magma ganbararen sabaia hondoratu egiten
da, eta galdara deitzen zaion sakongune
biribil bat eratzen da.
Erupzio freatikoa presio eta tenperatura
handian (ehundaka gradutara) dagoen
ur lurrun kopuru handi bat bat-batean askatzen
denean gertatzen da. Magmak ur
freatikoa berotu duelako gertatzen da hori.
Presioak bultzatuta, lurruna ziztu bizian ateratzen
da, eta paretetatik erauzitako harriaketa harkaitz hautsak jaurtitzen ditu airera.
Erupzio hauek garbi erakusten dute zenbaterainoko
energia kopuruak sortzen diren. Hala,
Italiako Etna sumendiak erupzio bortitz
batean, hamabost minutuz, bost milatik hamar
mila tonara material jaurti zituen orduko
ia zazpiehun kilometroko lastertasunean.
Erupzio freatomagmatikoak magma eta
azaleko urak elkartzen direnean gertatzen
dira. Beroak ura lurruntzen du, presioa izugarri
igotzen da, eta leherketak izaten dira
beraz. Erupzio mota hauetan materialak
suspentsioan dituzten ur lurrunezko hodeiak
ateratzen dira.
Erupzioen sailkapena (Lacroixen arabera)
Hain dira anitzak eta desberdinak sumendien
jarduerak, ezen oso zaila baita
erupzioak aritzeko moduagatik guztiz ere
zehatz sailkatzea. Alfred Lacroix izeneko
bolkanologo frantsesak lau motatako erupzioak
bereizten dituen sailkapena proposatu
zuen mende honen hasieran.Hawaiitar motako erupzioak dira lasaienak.
Laba oso jariakorra izaten da eta
astinaldi bortitzik gabe isurtzen da. Hawaii
uharteetako sumendiek horrelako erupzioak
izaten dituzte eta hortik datorkie izena.
Erupzioa strombolitar motakoa denean
laba ez da hain jariakorra izaten,
gasek nekezago ihes egiten dute, eta beraz
kolpeka ateratzen dira. Ez dira oso bortitzak
izaten, baina piroklasto erauntsi bat
jaurtitzen dute sumendiaren hegalera. Tirreno
itsasoko Lipari uhartediko Stromboli
sumendiak eman die izena. Erupzio vulcanotarrak,
berriz, uhartedi bereko sumendi
nagusia den Vulcanogatik deitzen
dira horrela. Laba lodiak botatzen dituzte,
eta hori dela eta, askotan, bidean gotortzen
dira, sumendiaren tximinia ixten
dute, eta gasen presioa asko igotzen denean
eztanda handiak gertatzen dira.
Azkenik, erupzio peletarrak dira leherketa
handienak eragiten dituztenak. Su
hodei handiak airera botatzen dituzte lehenik,
gero laba guztiz likatsu ateratzen
da, sumendiaren tximinian bertan gotortzen
da, eta domoak eratzen ditu, hau da,
ganga edo orratz itxurako eraikin-edo
handi batzuk. Pelée mendiko erupzioak
mota honetakoak dira.Egia esan, Lacroixen sailkapena bazterrera
geratzen hasita dago, oso ohikoa baita
sumendi berberak, denboran zehar, erupzio
mota desberdinak izatea. Gaur egun,
sumendien jarduera plaken tektonikarekin
lotzen da, eta sumendira datorren magma
motaren eta jatorriaren arabera egiten da
sailkapena.
Bolkanismoaren eraginak
Leherketa bat izatean hauts eta aerosol
kopuru handiak jaurtitzen dira atmosferaren
goren aldera. Behin estratosferara
iristen direnean, haizeek garraiatzen dituzte
zatiki horiek eta bilduki moduko bat osatzen
dute Lurraren inguruan, hala, eguzki
izpiak Lurrera iristea eragozten du bilduki
horrek, eta hoztea eragiten du erupzioa
gertatu eta hurrengo bi urteetan. Horixe
gertatu zen hain zuzen 1815ean, Indonesiako
Tanbora sumendia lehertu zenean:hurrengo udan Europa guztian eta Ipar
Ameriketan 0,4° C hoztu baitzuen eguraldia.
Lurraren sabelean material urtuzko intrusioak
gertatzen direnean lurpean dabilen
ura berotu egiten da. Ur hori azaleratzen
denean (batzuetan ur bero eta lurrunezko
zurrusta handiak ateratzen dira, geiser
izenekoak) ur beroa, ur lurruna, hidrogeno
sulfuratua eta azido sulfurosoa ematen
duten iturriak eratzen dira. Askotan,
mineral disolbatuak ere izaten dituzte, sodio,
kaltzio, magnesio eta burdin bikarbonatoak,
potasio gatzak, etab., eta ura hozten
denean, kristaldu egiten dira, eta meak
eratzen dituzte.
Sumendien eraginak lur azalari ematen
dion beroa (tenperatura mila gradu zentigradutaraino
iristen da batzuetan) erabil
daiteke energia geotermikoa ekoizteko ere.
Kontinenteko iturri beroei ozeanoko pitzaduretatik
sortzen direnak erantsi behar zaizkie.
Itsasoko ura ozeano bizkarraren erdi
aldeko failetatik sartzen da, magma ganbaren
ondotik pasatzen denean berotu egiten
da, eta hango zenbait metalez aberasten
da (manganesoa, hidrogeno sulfuratua
eta silizea). Ur bero hori (400° Ctik 600° C
bitarteko tenperaturan), esan bezala, ozeano
bizkarren inguruan sortzen da. Itsasoko
ur hotzarekin bat-batean nahasteak eragiten
duen talka termikoaren ondorioz, sulfuro
metalikoak jalki eta metatu egiten dira
(burdina, kobrea, zinka, beruna, zilarra,
etab.).
Sumendi elkartua edo geruzaka eratua
Mota honetako sumendiak denbora luzean
zehar eratzen dira, aldizkako erupzioen metatzeaz. Munduko sumendi garaienetako
batzuk –horien artean El Salvadorko
Izalco izenekoa– horrela eratuak dira.
Kono nagusia, tximiniaren inguruan jalkitako
errauts eta laba jarioz osatua egoten
da. Batzuetan, tximiniaren goren aldea ixten
bada, askoz krater handiagoa eratzen
da, eta gerta daiteke haren barruan bigarren
mailako konoak sortzea. Kono bizkarroiak
aldamenetako irekiuneetan eratzen
dira. Siziliako Etna sumendiak horrelako
ehundaka kono ditu bere hegaletan. Mediterraneoko
Stromboli sumendia ere elkartua
da. (1) Tximinia, (2) magma ganbara,
(3) elikatzeko dikea, (4) alboko irekiunea,
(5) lakolitoa.
Sumendi formak
Forma desberdinak izaten dituzte sumendiek: (1) errauts konoa, hegal aldapak ahur samarrak izaten ditu (ad.: Monte Nuovo, Italia); (2) laba azidozko domoa, laba azido eta likatsuz osatutako hegal ganbilak eta krater ezkutua izan ohi du (ad.: Frantzia erdialdeko puy deituak); (3) bigarren mailako konoa, krater zaharraren barruan eratua; (4) ezkutu formakoa, oinarrizko laba oso mugikorrez eratua, ia aldaparik gabea eta oso zabala (ad.: Hawaiko sumendiak); (5) sumendi elkartua, kono bizkarroiak izaten ditu askotan bere hegal pikoetan; oso garaiak izan daitezke (ad.: Siziliako Etna); (6) zipotza, antzinako sumendiaren laba gotortuzko eraikuntza, higadurak gainerakoa jan eta agerian geratu dena (ad.: Martinikako Pelée mendia); (7, 8 eta 9) sekuentzian galdara baten bilakaera ikusten da. Batzuetan, sumendia berriro pizten bada, kono berriak eratzen dira galdara barruan.