Geografia unibertsala»Geografia
Malda sistema
Lurreko paisaje fisikoen geomorfologiazko bilakaera
paisajearen forma eratzen duten faktoreek eragiten dute,
paisajea eratzen duten materialek, tektonikak, klimak eta abarrek
jartzen dituzten baldintzetan betiere.
Haitzaren desberdintasunek,
paisajea eratzen duten haitzen gogortasunak eta egiturak batez ere,
era askotara desberdintzen dituzte kanpotiko eragile geodinamikoen
eraginak, urarena, tenperaturarena, haizearena, izotzarena etab.,
zenbat eta haitza bigunago, orduan eta sakonagoak eta indartsuagoak
izaten baitira meteorizazio fisikoa eta kimikoa.
Hautapen edo desberdintasun gertaera horri
higadura diferentziala esaten zaio,
eta lurralde bateko edozein lekutan ikusten da.
Beste alde batetik, morfogenesia (lurreko formen sorrera) kanpotik eragiten
duten faktoreen eraginkortasuna klimaren mende dago, gainera.
Klimak erliebean duen eragina haitzaren era bateko edo besteko
higatze eta moldatze diferentzialean ikusten da argi eta nabari.Litosferaren azala malda desberdinak
dituzten plano sail batez osatua da, eta plano
horiek eratzen dituzte, hain zuzen, haranak
eta hegiak. Haran barrenean thalweg
deituak aurkitzen dira, haraneko punturik
beherenekoak eta horrenbestez energia potentzialik
apalenekoak lotzen dituzten puntuak,
alegia. Hegietako punturik gorenenek
uraren banalerroa eratzen dute, eta haien
eta hauen artean urak bere oreka aurkitu
arte igaroko dituen maldak daude.
Malda horietakoren batera ura erortzen
denean, halako modu berdintsu batean
erortzen da alde guztietan, eta loditasun
beretsuko geruza batez estaltzen du, orobat,
leku guztietan. Ur geruza hori, grabitazioak
hartaraturik, berehalaxe hasten da
dagokion thalwegerantz mugitzen. Uraren
lastertasuna ez da berez oso handia, baina
aski izaten da meteorizazioak jatorriko haitzetik
bereizi dituen materialak, erregolita
edo haitz meteorizatua deitua, handik eramateko,
hala gerora hondar lurrak eratzeko
balioko duela. Higadura mota hori higadura
areolarra deitzen zaio, eta askoz
ere ahaltsuagoa da ur lasterren higadura
lineala baino. Higadura areolar hau hainbat
eratara gerta liteke.
Gerta daiteke material zatikiak banaka
eramatea, dela grabitatearen eraginez, dela
ur tanten talkaren indarrez, dela azaleko
ur lasterrez, lehen aipatu den ur geruzahori guztia dena batera eta modu berean
mugitzen denean gertatzen den bezala, alegia.
Baina gerta daiteke, orobat uraren eragina
berez askatuta dagoen materialen gain
gertatzea ere, material horretan barrena sartuz
eta material guztia irristan, jarioz edo
herrestan mugiaraziz (kolubioia esaten zaio
horri).
Maldak (edo «isurialdeak») paisajearen
oinarri-oinarrizko gaia dira. Zinez esan baitaiteke,
esan ere, lurraren azal guztia malda
mosaiko bat balitz bezala ere interpreta
daitekeela, mendi eta itsas labar askotako
malda aldapatsu ia zutietatik hasi eta ordeka
leun ia lauetarainokoak. Elementu
geomorfologiko horietako bakoitza interes
bereziko sistema oso eta bete bat da, eta
sistema horren baitan materia eta energia
mugitzen ari dira, grabitateak horretan zuzeneko
eragina duela askotan. Sistema horietatiko
irteerak (ur isuri edo emari gisa,
edo higakin mugimendu gisa, adibidez)
beste sistema batzuetarako sarrera izan ohi
dira maizenik, ibai, izoztegi, itsas sistemetarako
sarrera esate baterako; era horretara,
maldetan garatzen diren prozesu eraginkorrek
oinarri-oinarriko kontrolak eragiten
dituzte sistema geografiko fisikoaren
eta paisajearen beste alderdi batzuetan.
Hain zuzen ere, esan daiteke prozesuerantzun
sistema ireki bat balitz bezala jokatzen
duela maldak, sistema horretarakosarrera edo prozesuak atmosferatik, meteorizaziotik
eta biosferatik datozkiola, eta erantzun
edo eraginak drenaje edo hustubide
sistemetan eta formetan itzultzen direla.
Beste alde batetik ere badu garrantzia maldak,
hain zuzen ere, maldak zuzen-zuzeneko
eragina izaten duelako giza jardueran,
nekazaritzan eta eraikuntzan batez ere. Interes
horretan faktore askok hartzen du
parte, hala nola, batzuk baizik ez esateko,
lekuaren goratasunak, egutera aldiak, malda
angeluak, lur motak, landarediak, bertako
nekazaritza eta ereintza landareek eta
horretan erabiltzen diren teknikek, eta orobat
hiri edo herriguneetara dagoen hurbiltasun
ala urruntasunak ere. Adibide bat aipatzeko,
Estatu Batuetan eta Britainia Handian
nekazaritzarako sailen muga, eta orobat
traktoreak erabiltzekoa, hamaika graduko
maldan dago jarria, ehuneko 20ko
maldan, alegia. Herrialde horietan ehuneko
berrogeita hamarretik gorako malda duten
lekuetan debekaturik dago inolako ustiatze
modurik egitea, erreserba natural gisa erabiltzea
ez bada. Ez da horrelakorik gertatzen
Mediterraneo aldeko herrialdeetan, Espainian
adibidez, horietan sarritan baliatzen
baitira nekazaritzarako ehuneko berrogeita
hamarretik gorako malda eta are hirurogeita
hamarretik gorakoa ere duten sailak. Desberdintasun
horietan argi ispilatzen dira
bateko eta besteko mendi malden egonkortasun
desberdina, lurraren higagarritasun
desberdina, ur isuriaren proportzio eta kopuru
desberdina, eta batez ere, beste ezeren gainetik,
nekazaritzako metodo eta tekniketan
leku batzuetan eta besteetan dauden aldeak
eta demografiaren presio desberdina.
Maldetako material garraioa: masa mugimenduak
Meteorizazio mekanikoak eta fisikoak
sorrarazitako higakinak bertan finko geratzen
diren azaleko formazio bilakatzen dira
askotan. Baina ongi finkatu gabeko jalkinak
direnean, gerta daiteke gerora handik lekuz
aldatzea, mugitzea, jalkinetan oso aldaketa
gutxi gertatu izanaren ondorioz ere.
Maldetan behera izaten diren material
garraioak irizpide bat baino gehiagoren arabera
sailkatu ohi dira: garraioaren lastertasunaren
arabera, materiala banaka ala multzoka
mugitzen den begiraturik, edota mugimendua
eragiten duten indarren jatorriaren
arabera. Higakinak mugitzea gerta daiteke
bai haien pisuaren eraginez, bai ibai
urak edo azaleko urak, elurrak edo lurrikarek
eragindako bultzadarengatik, edota,
bestela, era batera edo bestera jatorri biologikoa
duten bestelako aldakuntzengatik.Masa mugimendu esaten zaio lurreko
materialak, gehienetan aurrez meteorizazio
moduren bat jasanak, grabitatearen
eraginez denak batera eta aldi berean mugitzea
eragiten duten prozesu multzoari.
Prozesu horietan eta higakinen mugimenduan
bi indar motak hartzen dute parte
batez ere: alde batetik maldan behera irristan
doala higakin multzoak eragiten duen
ebakitze indarrak, eta beste aldetik ebakitze
indar horren kontra eratzen den erresistentzia
indarrak. Maldaren egonkortasuna
eta bertan metatutako higakin multzoena
bi indar horien arteko orekaren araberakoa
izango da, eta, horrenbestez, lehenengo
indarra, ebakitzailea, bigarrenari
garaitzen bazaio, egonkortasuna galdu
egingo da, eta beheraka amiltzeko joera
izango da nagusi. Alderantziz, erresistentzia
indarra garaitzen bazaio ebakitze indarrari,
orduan egonkor geratuko da malda;
horregatik, bada, materialek eta higakinek
behera gabe dauden-daudenean geratzeko
duten joera handiagoa edo txikiagoa
adierazten duen tasuna baizik ez da
egonkortasuna.
Ebakitze indarra bizitu, ezegonkortasuna
areagotu, eta materiala mugiarazi dezaketen
arrazoiak era askotakoak dira. Honako
hauek dira aipagarrienak:
? Malda handia izatea. Edo berez, eragile
naturalez, edo lur kentzeak egin direlako,
malda handitzen baldin bada, pikoago
egiten bada, beste horrenbestean handitzen
da ezegonkortasuna. Maldan kokatuta
dagoen material orok badu, bere izatez,
onargarri den indar edo tenka jakin bat,
lurraren aldapa mailaren araberakoa dena.
Luizitu ez luizituko aldapa horri «pausu
aldapa» deitzen zaio. Ez da ahaztu behar,
gainera, aldapa handia denean, ezegonkortasunarekin
batera, azaleko uraren emaria
eta higaduraren intentsitatea ere handitu
egiten direla.? Maldan pisua handitzea, bertan higakinak,
elurra edo ura pilatu izanagatik.
? Material desberdinetako geruzak izatea,
geruza horiek lurraren azal topografikoaren
paralelo badaude batez ere. Geruza horiek
egitura eta irazkortasun desberdinak izateak
errazago egiten du luiziak izatea.
? Lur eten edo urratuak izatea.
? Lurrean beren egitura oso arbel edo
tupa gisakoa duten haitzak izatea, orri banaketako
planoak maldaren paralelo badituzte
batez ere.
? Lur buztintsuak eta urez hanpatuak izatea.
? Higadurak, ur lasterrek edo bestelakoek
berez, edo giza jardueraren eraginez
–basoa ustiatzeko pista-bideak edo errepideak
ebakitzean adibidez– egindako
zuloak izatea.Masa mugimendu hauetan oinarrizko
hiru mekanismo bereizten dira: labaintzea,
isuria, goratzea.
Labaintzea gertatzen denean, labaintze
plano batean zehar gertatzen dira masa
mugimendu guztiak, labaindura buruan
eten bat eraginik. Materiala labaintzen denean,
bere barne egitura ez da askorik aldatzen,
eta barne lekualdatzeak ere ez dira
asko gertatzen. Isurietan, berriz, lekuz aldatzen
diren materialen barne egitura aldatu
egiten da, gaineragoko geruzak lasterrago
mugitzen dira azpikoak baino; maldan
behera ahala lastertasuna geldituz joaten
da. Lur goratzeak lurraren azalera jotzen
duen hedatze mugimendu baten ondorio
izaten dira, eta hertsatze bat gertatu
ohi da horren ondorioz, goratzearekin txandakaturik.
Masa mugimendu gehienetan oinarrizko
hiru mekanismo horiek batera gertatu ohi
direnez, hiruki diagrama batez egin ohi da
sailkapena; diagrama horretan labaintzeak,
isuriak edo goratzeak aldez edo moldez
duten eraginaren arabera irudikatzen da
mekanismo mota bakoitza. Irudikatze horretan,
arestian aipatuaz gainera, mugimenduaren
lastertasunaren mailaketa bat ere
adierazten da, geldienetik lasterrenera, eta
labaintze-isurtzeari dagokion ardatzean
horretan hezetasunak duen eragina ere islatzen
da. Era horretara, sailkapen honen
arabera, masa mugimendu behinenen artean
bizkorrak eta geldiak bereizten dira.
Masa mugimendu bizkorrak
Luiziak, lur erortzeak, lur hondoratzeak
Malda dinamikan askotan izaten diren
gertaerak dira, eskualde bero eta hezeetakomendi maldetako haitz metamorfizatuetan
batez ere, haitzik trinkoenak meteorizazio
sakon batek erasanik egoten baitira haietan.
Malda harkaiztsu baten batez besteko
aldapa ehuneko berrogei baino gehiagokoa
denean, gerta daiteke meteorizazioz bakandutako
zatiak urak eragin gabe berez mugitzen
hastea. Harri puskak berez erortzen
dira kurba paraboliko bat eratuz, harik eta
gelditzen diren arte, eta ezpondak edo higakin
konoak eratu ohi dituzte han. Puskarik
handienak ezponda edo konoaren
oineraino erortzen dira, higakin puxka txikienak
berriz konoaren erpin aldean geratzen
dira, konoaren goreneko aldean, alegia.
Lurraren hondoratzea, aldiz, maldan
kokatuta dagoen material masa beheragoko
materialen eusmenaz gaindi handitzen denean
gertatu ohi da.
Labaintzea
Euri edo elur asko izanik eta lur azpian ur geruza freatikoren bat edo buztin geruzaren bat delako, zenbait metrotako lodierako lur eta haitz geruza oso bat labainduzerortzen denean izaten da. Masa mugimendu hau izateko, aldapa maila jakin batetik gorakoa behar izaten da, materialak halako plastikotasun modu jakin bat izan behar du, eta batez ere lurraren ur edukia da baldintza nagusia.
Masa mugimendu geldiak
Masa mugimendu sail honetan bertatik
bertara bat-batean sumatzen ez direnak sartzen
dira. Neurtzen eta ikusten diren mugimendu
geldi hauek arrazonamendu teorikoz
eta laboratorioko esperientziez definitutako
bestelako zenbait prozesu batera
gertatu izanaren ondorio izan ohi dira.
Mugimendu hauen artean solifluxioa eta herrestatzea
sailkatzen dira.
Solifluxioa
Azal xamarreko material lodizko masa
bat, bere azpiko geruza egonkorretik askatuta, ia ez antzemateko moduan mugitzen
den prozesuari deitzen zaio solifluxio. Lur
eta haitz askatu eta harrotuzko geruza bat,
grabitateak eta izozteek eraginik eta lur azal
azpiko drenajeak lagundurik, urez hanpatua
dagoenean gertatzen da. Ur edukiak
karga handitzen du eta ebakitze indarraren
kontrako erresistentzia gutxitzen. Baldintza
horietan, bada, ur asko xurgatzeko gai diren
materialetan baizik ezin gerta daiteke
solifluxioa, buztinetan esate baterako, urez
hanpaturik lokatz isuriak eratzen baitira
halakoetan. Mekanismo horiek batera gertatzen
direnean, beti alde bererantz gertatzen
diren mugimendu sail bat eratzen da.
Bereizi, era askotako solifluxio motak bereizten
dira, solifluxioa zein baldintzatan
gertatzen den begiratuta: solifluxio laminarrak,
azaleko solifluxioak, terraza
erakoak, etab. Landaredi mota desberdinak,
topografia mota desberdinak, eta baldintza
bioklimatiko desberdinak dituzten
mendialde hezeak dira paisajearen eraketa
modu hau gertatzeko baldintzarik onenak
dituztenak.Herrestatzea edo creepingHerrestatze edo creeping prozesu hau
lurreko zatikiek eta alteritek (meteorizazio
sakonez xehetutako haitzek) handitze eta
txikitze mugimendu txandakatuetan izaten
duten leku aldaketak eragina izaten da.
Maldan beherako mugimendu etengabe
honen ondorioz masa multzo osoa aldatzen
da lekuz.
Grabitatearen eragina abiarazteko bultzada
zein izan den begiratuz gero, herresta
edo creepingaren jatorria izan daiteke
beroak eragina (materialaren dilatatzeak eta
uzkurtzeak eragina), urak eragina (hezetze
eta lehortze txandakakoak eragina), ala jatorri
biologikokoa (landareen sustraiak hazten
direnean edo piztiek zuloak egitean
eragindako lur mugimenduak). Izozteak eta
urtzeak txandaka gertatzen direnean (gelifrakzioa
edo izotz lurraren zartatzea), izozten
den ur kopuruaren araberakoa izaten
da lurraren dilatatzea; eta handitze-txikitzeaklur azalaren perpendikular gertatzen dira;
izotzak eragindako lurraren zartatze hau
biziki mekanismo eraginkorra izaten da lurraren
herrestatze prozesuetan. Prozesu hau
gertatzeko meteorizazioak higakin txiki edo
xehezko azaleko geruza bat eratu duen ingurune
bioklimatikoak dira lekurik egokienak,
haitzak bikorretan oso xeheturik
dauden eremu hezeak, esate baterako. Era
honetako gertaerak aise sumatzen dira paisajean
bertan, mendi maldetan zuhaitzak
beherantz okertuta daudelako, edo indar
zutoinak edo telefono zutoinak okertu direlako,
besteren artean; horrekin, besterik
gabe, ez da zaila igartzen zenbateko garrantzia
duten prozesu hauek guztiek lurraldearen
planifikaziorako.
Paisajea eratzeko bestelako prozesuek
bezalaxe, masa mugimendu hauek ere badute
beren geografiazko banaketa berezia.
Malda mugimendu hauek tupa edo buztin
haitz bigunak azaleratzen diren tokietan gertatzen
dira lehendabizi; eta baita jalkin geruza
lodiak dauden lekuetan ere. Alderantziz,
haitz hauskaitzek ez dute ia behin ere halako
mugimendurik izaten, eta prozesu mekanikoak
eta biokimikoak behar dira haiei
erasotzeko. Gizonaren eskua ere erabakigarria
izan ohi da prozesu hauetan; baso
landatzeko terrazagintzako lanek, esate
baterako, aise hautsi dezakete oreka. Lurrikarak
direnean, edo elurra oso bizkor urtzen
denean, besteren artean, luizi eta lur
jauste handien eragile izan ohi dira maiz,
hondamendi handien eragile, askotan, lurralde
menditsuetan.
Ande mendietan, adibidez, gertaera
asko izan dira gisa honetakoak; horietako
batzuetan, halere, ikaragarrizko hondamenak
izan dira: Huascaran (Peru), Nevado
del Ruiz (Kolonbia), etab. 1970eko maiatzaren
31an Peruko Ande mendietako Santa
ibaian izandako lurrikarak 800 metroko
izotz, elur eta haitzezko masa bat askatu
zuen (berrogei milioi metro kubo) Huascaran
mendiaren gailurretik; masa hori guztia
orduko 480 kilometroko lastertasunean
jausi zen, eta Yungay hiriko hamar mila biztanleak
harrapatu zituen azpian.