Geografia unibertsala»Geografia
Muinoak eta mendiak
Sail honetan, ondorengo bereizketa egin behar da:
muinoak, hirurehun metrotatik beherako erliebea dutenak;
mendi txikiak edo tartekoak,
hirurehun eta mila metro bitarteko erliebea dutenak;
azkenik, mendi handiak,
mila metrotatik gorako erliebea dutenak.
Erliebe jarraituko muino eta mendiek egitura antiklinal eta
sinklinaletan antolatutako sedimentu geruza aski makurrekin
daude gehienetan lotuak.
Mendi handiak tolesturak, failak eta bolkanismoak
eragin dituzten prozesu orogenikoen emaitza dira.
Muinoak eta mendi txikiak
Muinoak eta mendi txikiak gorabehera ugariko zoruak dira: malda txikiek nahiz malkortsuek azalera osoaren erdia baino gehiago hartzen dute, eta erliebea mila metrotatik beherakoa da. Hainbat paisaje mota bereiz daitezke muino eta mendien artean, malden ezaugarrien, ehunduraren eta profilaren arabera. Muinoak eta mendi txikiak jarraituak edo etenak izan daitezke.
Erliebe jarraituko muino eta mendi txikiak
Ibaiek haitz sedimentarioetan eragindako
higaduraren ondorioz garatu dira batez
ere erliebe jarraituko muino eta mendi
txikiak. Aurretik, haitz sedimentarioak altxatu
eta okertu egin ziren, eta egitura sinklinal
edo antiklinalak osatu. Sedimenturik
bigunenak azaleratu ziren eremuetan haranak
sortu ziren; hogback edo lur garaietan,
berriz, haitzak askoz ere gogorragoak
dira. Dena den, toles antiklinalak ez dira
lur garai bihurtzen beti, ezta sinklinalak
haran ere: geruza sedimentario bakoitzaren
higatze gaitasuna da haran eta gailurren sorkuntzaren
funtsa.
Toles sinklinal eta antiklinalen ardatz
horizontala zuzena eta paraleloa denean
zoruaren maila orokorrari buruz, mendiak
eta haranak ere zuzenak eta paraleloak izaten
dira; baina ardatzak gainazalarekikobeherako makurdura hartzen badu, oso
mendi eta haran itxiak sortzen dira. Zenbaitetan,
bihurka hedatzen dira, sigi-saga,
begizta handiak diruditen formak sorraraziz:
lurraren azaleraren eta tolesetako ardatz
okertuen arteko lotura geometriko bereziaren
emaitza dira forma horiek.
Hogback direlakoak geruza oso makurren
gainean sortutako aldapak dira. Isurialdeak
nahiko malkortsuak izaten dira eta
tontorrak jarraituak, ia inolako etenik gabekoak.
Beraz, ez da erraza tontorrez tontor
ibiltzea, horretarako hainbat eta hainbat
gailurretara igo behar izaten baita. Bestalde,
haranak zabalak izaten dira gehienetan,
eta hondoak ez oso makurrak; erraza da,
beraz, batetik bestera ibiltzea.
Eremu horietako ibairik garrantzitsuenak,
ziur aski, hantxe bertan egongo ziren
orogenesia hasi aurretik. Lurra altxatu ahala,
ur lasterrak hogbacketan zehar igarotzen
hasi ziren. Batzuetan, mendietan etenak sortzen
dira, cluse izeneko ibai-haranak, alegia.
Cluse hilak mendilepo garaiagoak izaten
dira: aipatutako altxamendu eta higaduratik
kanpo geratutako ibai ebakidurak
dira. Sistema hidrografikoa burdin sare baten
antzekoa da: ur laster ia guztiek egituraren
ardatzari jarraitzen diote, baina angelu
zuzena osatzen duten birak ere izaten
dira, cluseak haran hondoen gainean irekitzen
diren guneetan.
Appalatxeetan (EEBB) argi ikusten da
nolako aldaketak sor daitezkeen mendilerro
eta haran jarraituez osatutako eskualde
sistemen barruan. Bada bestelako adibiderik
ere, hala nola, Frantzia eta Suitzako Jura
sistema jarraitua eta Afrikako iparraldeko
Atlas mendikate apala.
Erliebe ez jarraituko muino eta mendi txikiak
Honela bereizten dira:
– Erliebe malkortsuko muino eta mendi
txiki ez jarraituak
Erliebe forma hauek ezaugarri hauek
dituzte: V itxurako haranak, angelu formako
isurialdeak, mendikate meharrak, sistema
hidrografiko dendritikoak, eta ehundura fina
edo ez oso lodia. Lekuan lekuko erliebea
–eremu jakin bateko punturik garaienen eta
beherenekoenen arteko aldea– oso txikia
izaten da batzuetan, eremuaren parte handi
batean isurialde pikoak izaten baitira.
Horrexegatik dute hain itxura malkortsua.
Ehundura –hots, elementuen antolamendua–
fina da, eta, beraz, haranen eta muinoen
arteko lotura oso estua.
Izaten dira goi-ordoki malkortsuak ere
kristal haitz zaharrez osatutako ezkutuen
gainean, eta baita jatorri bitarikoa duen haitz
multzo zaharren gainean ere. Toles, faila,
intrusio eta metamorfismoen eragina izan
dute, hainbat alditan, eremu horiek. Egitura
konplexua dute benetan, eta egitura
horrek oso eragin gutxi du ibai sarearen
gainean. Besteak beste, Txinako hegoaldean
badira honelako erliebe formak, oinarri igneo
eta metamorfikoen gaineko sedimentuez
osatuak, alegia. Hain da zaharra, non
ezkututzat ere hartzen den. Faila edo toles
hautemangarririk gabeko altxamendu tektoniko
izugarri baten ondorioz, mendi txiki
nahiko malkortsuz osatutako paisajea taxutu
zuten ibaiek.
– Erliebe biribilduko muino eta mendi
txiki ez jarraituak
Erliebe forma hauek bi sorburu izan ditzakete:
batetik, hormaguneen higadura;
bestetik, lekuan lekuko klimaren eta haitz
moten elkarrekiko eragina. Muino eta mendien
erliebe biribildua hormaguneen higaduraren
ondoriozkoa denean, isurialdeak
zertxobait kurbatuak izaten dira, eta haranak
irekiak; lurrean isurialde aski aldapatsuak
izaten dira nagusi. Erregolitozko geruza
oso mehea da, eta batzuetan egon ere
ez dago. Lurrean, hormaguneetako izotzak
leundutako haitzak azaleratzen dira tarteka.
Aintzirak eta zingirak dira, ur laster eta
ur jauzien bidez lotuak, sistema hidrografikoaren
ezaugarri bereizgarriak. Erregolitorik
eza, gainalde biribilduak eta sistema
hidrografiko nahasia, hormagune kontinentalen
eraginez berriki sortutako higaduraren
emaitza dira. Topografia horren adibideak
dira Eskoziako Highlands, Norvegiako
Scandeak, Kanadako iparraldeko eta hegoekialdeko
goi-ordokiak, Labrador penintsulako
lur garaiak.
Baina muino eta mendi txiki biribildu
guztiak ez dira hormaguneen higadurarenemaitzak. Erregolitoz osatutako geruza
sakonak, hegal ganbileko eta hondo zabaleko
haranak, edota V itxurako zeharkako
ebakidura duten ibar meharrak, askotan,
granitozko haitzak eta klima hezea dituzten
lurraldeetan sortzen dira.
Mendi garaiak
Garaiera eta erliebe handikoak direnez
gero, mendi garaiak biziki nabarmentzen
dira paisajeetan. Mendi garaien ezaugarri
morfologiko guzti-guztiek modernotasun
tektonikoarekin dute zerikusia. Failak, tolesak,
bolkanismoak eta mendiak sorrarazten
dituzten prozesu orogenikoak berriki
hasitakoak dira eremu horietan, eta dirudienez,
indarrean diraute gaur egun ere.
Himalaiako isurialde malkortsu biluzietatik,
bat-batean, higakinak jausten direla
kontuan hartuta, ondorio hau atera daiteke:
mendi horietan ibai ebakiduraren proportzioa
beti bera izan arren, oraindik ere
isurialde malkortsuegiak sortzen ari direla,
azpialdeko haitzek ezin baitiete eutsi.
Gorabehera gutxiagoko eremuetan ere
haran malkortsu meharrak daude. Itxura
denez, ibai ebakiduraren proportzioa oso
handia da. Bestalde, usuak direnez lubiziak
eta higakin erortzeak ere, masa higakinen proportzioa oso azkarra izango da,
nonbait.
Ildo horretatik, mendi bolkanikoak,
mendi hormagunedunak eta hormagunerik
gabeak bereizi behar ditugu. Aipatzekoa
da forma aniztasuna prozesu desberdinen
eraginen emaitza dela: nolakoa den
prozesua, horrelakoxea izango da forma.
Beraz, hain garrantzitsua izanik prozesuen
eragina, horren araberako sailkapena egin
da.
Muino konikoak
Muino konikoak, laba ez ezik, gas kopuru
handiak ere askatu zituzten sumendi
erupzioen ondorioz sortuak dira, zepa konoetatik
abiatuta, hain zuzen. Gasaren eraginez,
laba masa burbuilatsu bihurtu zen,
eta, trinkotu ahala, lehertu eta zati txikitan
banatu zen. Sumendi errautsa osatzen zuten
zatiki gotor sendo horien bidez, kono
itxurako deiekzio metatze trinkoak sortu
ziren sumendien kraterren inguruan. Trinkotu
gabeko errautsa erraz-erraz higatu zutenibaiek. Ziur aski, klima lehorra zelako iraungo
zuen konoak bere horretan, eta klima
hezeetan, berriz, berriki sortutako konoak
izateagatik. Oro har, zepa konoek ehun eta
berrogeita hamar eta hirurehun metro bitarteko
garaiera dute, eta multzoka egoten
dira, maiz, kokatuta. Ozeano Barearen kostaldean
eta Java uhartean, besteak beste, oso
ugariak dira muino konikoak.
Muinoak eta mendi txikiak munduan
nola dauden banatuta kontuan hartuz gero,
argi ikusten da toles zaharrak dituzten eremuetan
direla nagusi. Ondorio hau atera
daiteke, beraz: muinoak eta mendi txikiak
mendi handiak baino askoz ere forma fisiko
zaharragoak direla. Izan ere, muino
eta mendi txikien azpiko egiturak oso zaharrak
dira, baina forma, berriki altxatutako
lurrek izan duten higaduraren emaitza
denez, askoz ere geroagokoa izango
da, ziur aski.
Mendi bolkanikoak
Tamaina, erliebea eta jatorria dira mendi
bolkanikoen eta muino konikoen arteko
alde nagusiak. Muino konikoak osatzen
dituzten zepa konoek hirurehun metro baino
gutxiago izaten dute ia beti. Mendi bolkanikoak,
gutxienez, inguruko zorua baino
mila metrotatik gora egoten dira. Konorik
malkortsu eta ikusgarrienak sumendi
konposatuak dira, hau da, errautsa etalaba behin eta berriz metatu ondoren sortuak.
Hegalen kurba simetrikoa izaten da
guztiz, baina batzuetan, ibaien eta hormaguneen
higaduraren eraginez, hegal
malkortsuagoak sortzen dira konoetan.
Plataforma bolkanikoak leunagoak dira
profilari dagokionez, baina erliebea, ordea,
izugarri handia izaten da, dimentsioak ere
halakoak baitira. Sumendiak banaka nahiz
multzoka egoten dira kokatuak. Batzuetan,
sumendietatik mendia sortzen da (horren
adibideak ditugu Fujiyama eta Hawaiiko
sumendiak); beste batzuetan, ordea, bestelako
jatorria duten mendikate zaharragoen
gainean egoten dira (Erdiko Ameriketako
sumendiak, eta Kolonbia eta Txileko
Andeetakoak).
Hormaguneak dituzten mendiak
Elur metatzeek eta hormaguneek garrantzi
handia dute bai latitude garaietako mendietan,
bai latitude ertainetako mendi oso
garaietan. Mendi batzuetan neguan besterik
ez du elurrik egiten. Beste batzuetan, berriz,
udan ez du elur geruza urtzeko adina bero
egiten. Elur iraunkorren behereneko muga
lau mila eta bostehun metrokoa da Ekuatoretik
hurbil, baina Norvegiako iparraldean eta
Alaskako hegoaldean, aldiz, hirurehun edo
seiehunekoa da. Pleistozenoko izotzaldietan
elur iraunkorraren lerroa, batez beste, egungoa
baino mila edo mila eta hirurehun bat
metro beherago zegoen.Elurra eta hormaguneak gaur egungo
ezaugarri fisikoak dira mendi alpino askotan.
Pleistozenoko hormaguneak askoz ere
garrantzitsuagoak izan ziren, eta bistakoa
da nolako arrasto handia utzi duten mendietan.
Haranen zeharkako profiletan aniztasuna
da nagusi: oso koska nabarmeneko
hegalak dituzten V formako haran meharretatik
hasi, eta U formako haran irekietaraino.
Hormagune haranak irekiak direnez,
paisajea oso-osorik, ezin hobeto ikusten da.
Gainera, ikusgarria izaten da benetan: zirku
eta piramide glaziarrak, haran esekiak
eta ur jauziak, mendiz eta zelai alpinoz inguratutako
aintzira txikiak, hormaguneen
aztarnak eta morrena metatzeak. Mendiko
hormaguneak ia mendikate garrantzitsu
guztietan daude: Estatu Batuetako eta Kanadako
iparraldeko Mendi Harritsuetan, Pirinioetan,
Andeen erdialde eta hegoaldean,
Alpeetan etab.
Hormagunerik gabeko mendiak
Oso mendi malkortsuak izanik, izugarrizko
aldapak dituzte. Isurialdeak angelu
formakoak eta hautsiak dira, eta tontorren
lerroa zeharo irregularra da. Higadura lasterreko
uharrek hegal maldatsuko arroila
sakonak sorrarazi dituzte haranen magaletan.
Hain isurialde aldapatsuetan masa higadurak
abiada izugarria hartzen duenez,
erregolitozko geruza oso mehea eta harritsua
da. Horren ondorioz, eta baita hainbat
gunetan lurra elkorra izateagatik ere, mendien
gailur eta hegaletan ez da landarerik
hazten, eta, haziz gero, oso pobrea izaten
da. Mendi malkortsuak tolestura, faila edo
haitz konplexuagoetan ibaiek eragindako
higaduraren emaitza dira. Halakoak, besteak
beste, Estatu Batuetako mendebaleko
mendi malkorrak eta Mexikoko Sierra Madreko
ekialdean eta mendebalean daudenak.