Geografia unibertsala»Geografia
Erliebearen formak
Erliebearen formen kokalekuek eta ezaugarriek berebiziko eragina dute
klimaren gainean.
Eta klimak, bere aldetik, erabat baldintzatzen ditu lurren banaketa,
landaredia, fauna, eta, neurri handi batean,
baita gizakiaren jarduera ekonomikoak ere.
Erliebe formen osagai materialak ere faktore erabakigarriak dira,
zoru moduen eta landarediaren garapenari dagokionez.
Azkenik, aipatzekoa da erliebe formen
garrantzi ekologikoa izugarri handia dela,
horiei erreparatu behar baitzaie naturaren hainbat ezaugarriren
jatorria eta hedadura zehaztu ahal izateko.
Erliebeak era askotako aldaketak eragin ditzake.
Adibidez, mendiak baldin badaude haize hezez osatutako masen
norabidean, haizaldeko isurialdeetan klima hezea izango da
eta haizebekoetan, berriz, lehorra.
Litekeena da, bestetik, osagai materialek –batez ere haitz motak–
lurraren eta landarediaren bilakaera erabat baldintzatzea,
baina inguruko bestelako faktoreetan inolako eraginik izan gabe.
Ildo horretatik, ekar ditzagun gogora kare-harriek lurretan
eta landaredian eragiten dituzten ondorioak.
Kare-harri zuriak eta margak –buztin asko duten kare-harriak–
belarrez estalitako sakonera gutxiko lur beltzetan garatzen dira,
oso klima hotz eta hezeko eremuetan izan ezik.
Kaliza gogorrak, berriz, buztin kopuru handiak baitauzkate,
buztin ugariko lur sakon eta gorrietan garatzen dira ia beti.
Horrelakoei lur gorriak deitzen zaie, eta basoen oinarri izaten dira.
Erliebe formak, sistema dinamiko baten osagai Erliebe formen sailkapena
Erliebearen formak eta ezaugarriak
elkarri eragiten dioten faktore eta prozesu
geografikoz osatutako sistema konplexuago
baten baitan kokatu behar dira. Faktoreek
prozesuen eragina zenbaterainokoa
izango den erabakitzen dute; prozesuek,
berriz, faktore fisikoen itxura edo izaera
aldarazteko gaitasuna dutenez gero, horiek
prozesuetan duten eragina ere alda dezakete.
Horrela, erliebearen eraketan eragiten
duten faktoreen funtzio dira erliebe
sistemaren zenbait ezaugarri, hala nola isurialdeen
makurdura zein itxura, leku bakoitzeko
erliebea eta azalaren ezaugarriak,
etab. Aipatutako faktoreek, gainera, formazioprozesuen arabera jarduten dute. Hori
guztia grafikoki azaltzeko, eredu erraz bat
aukeratu da, isurialdeetan eragina duten
faktore geografiko eta prozesu batzuen
arteko erlazioak aski argi erakusten dituena.
Bertan ikusten denez, isurialdeen
makurdura handitu ahala, lurraren hezetasuna
gutxitu egiten da, eta baita erregolitoaren
zein landare estalkiaren lodiera
ere. Gainerako faktoreen arteko erlazioa
zuzena izaten da, ordea, lurraren hezetasunak
behera egiten duenean, landare estalkiaren
zein erregolitoaren lodiera ere
gutxitu egiten baita.
Irudiko diagraman isurialdeen makurduraren
eta erliebearen eraketa prozesu batzuen
arteko loturak azaltzen dira. Eskeman
ikusten denez, isurialdeen makurdura
handitzen den neurrian, masen eta geruza
osoko ur isurien higadura proportzioak
ere gorantz egiten du. Baina korrontehoriek azkarragoak direnez, isurialdeen
makurdura murriztera jotzen dute, eta halako
autoerregulazio antzeko bat sortzen
da: sistema analisien hizkuntzan, “feedback”
negatiboa deitzen zaio horri.
Aipatzekoa da, bestetik, erliebearen
eraketa prozesuei buruzko azterketen arabera,
ez dagoela oreka dinamikoari lotutako
forma topografiko berezirik. Edozein
erliebe forma egon daiteke orekan, edo
orekatik gertu bederen, baina ez da erraza
egoera hori egungo erliebe formetan
aurkitzea. Dena den, teorian behinik behin,
prozesuen eta formen arteko erlazioek
argi erakusten dute erliebe forma guztiek,
denbora igaro ahala, orekarako joera
dutela.
Oreka dinamikoa kontzeptu ekologiko
garrantzitsua da, bai erliebe formei, bai ingurugiro
fisikoa osatzen duten bestelako
elementuei dagokienez. Gizakiak interferentziak
egiten baditu ingurugiroko faktoreetan,
litekeena da atzeranzko elikadura
edo “feedback” negatiboa sortzea eta, beraz,
desoreka. Atzeranzko elikadura hori
gorabeheraz betetako prozesu kontrolaezina
da gainera. Isurialdeetan, masa higadura
eta geruza osoko ur isuriak handiak izanik,
landare estalkiaren ezaugarri eta hedadurak
berebiziko garrantzia dute. Landareen
sustraien marruskadurak masa
mugimendua atzeratu egiten duela kontuanhartuta, ageriko gauza da ezen, landare
estalkia suntsituz gero, efektu hori bertan
behera geratuko litzatekeela. Eta hori gertatuko
balitz, zoruak ez luke inolako babesik
izango geruza osoko ur isurien zuzeneko
erasoen aurka. Zenbaitetan, higakinak
oso laster heltzen dira ibaietara, eta,
horrenbestez, urak gainezka egiten du eta
alubioizko zabaldiak estaltzen ditu.
Oso gauza zaila da lurraren azala eratzen
duten erliebe formen arteko desberdintasunak
eta antzekotasunak aurkitu,
ikertu eta interpretatzea. Horretarako, lehenengo
eta behin, eskema erraz bat egin
beharko litzateke, deskribapen konparatibo
eta esanguratsuak eginez sailkapen
adierazgarriak finkatu ahal izateko. Parametroa
hauek hartu behar dira beti kontuan:
isurialdea, lekuan lekuko erliebea,
materia osagaiak eta azalaren itxura.Erliebe apaleko ordokiak.
Erliebe lokala 15 metrotik beherakoa izaten da,
eta eremuaren erdia baino gehiago malda txikikoa
(%6tik behera).
Horrelako ordokien artean hainbat mota bereiz
daitezke, osagai materialen eta erliebeen eraketa
prozesuen arabera.
Erliebe ertaineko ordokiak.
15-100 metroko erliebea dute eta eremuaren erdia
baino gehiago malda txikikoa da. Bereizkuntza
hau egin daiteke erliebe ertaineko eremuaren
itxura kontuan hartuta:
a. Ordoki lauak.. . Ordoki irregularrak.. . Sakan ordokiak.
Erliebe garaiko ordokiak.
Ordokiak 100 metrotik beherako erliebea izaten du;
baina ordoki barruan dauden erliebe garaiek, ordea,
100 metrotik gorakoa. Azaleraren erdia baino
gehiago malda txikia izan ohi da. Bereizkuntza hau
egin daiteke eremuaren itxuran oinarrituta:
a. Arroz eta mendikatez osatutako ordokiak.. . Ordoki maldatsuak.. . Goi ordokiak.
Muinoak eta mendi apalak.
Muinoek 300 metrotik beherako erliebea dute;
mendi txikiek 300 eta 1.000 metro bitartekoa.
Malda txikiak eremuaren erdia ere ez du hartzen.
Bereizkuntza hau egin daiteke eremuaren itxura
kontuan hartuta:
a. Erliebe linealeko muino eta mendi txikiak.. . Erliebe ez-linealeko muino eta mendi txikiak.
Hiru eratakoak izaten dira:
1. Malda malkartsuko muino eta mendi txiki
ez-linealak.
2. Malda biribilduko muino eta mendi txiki
ez-linealak.
3. Kono itxurako malda trinkoak dituzten
muino eta mendi txiki ez-linealak.
Mendi garaiak.
1.000 metrotik gorako erliebea dute eta eremuaren
erdiak ere ez du malda txikirik osatzen. Bereizkuntza
hau egin daiteke eremuaren itxuraren arabera:
a. Mendi bolkanikoak.. . Mendi alpinoak edo glaziarrak.. . Hormagunerik gabeko mendiak.
Erliebearen formen propietateak
Lurrak deskribatzerakoan isurialdeen
makurdura eta forma hartu behar dira beti
kontuan. Portzentajea edo ehunekoen bidez
adierazten da Isurialdeen makurdura
edo malda. Adibidez, makurdura ehuneko
hamar baldin bada, ehun metroko tarte
horizontal batean altuera hamar metro
handitzen dela ematen da aditzera. Izadian
era guztietako isurialdeak aurkituko ditugu,
ia lauak mutur batean eta erabat bertikalak
bestean, baina hiru mota nagusi
bereizi behar dira: malkortsuak edo ehuneko
hemezortzi gainditzen dutenak, malda
txikiak edo ehuneko sei eta hemezortzi
bitartekoak, eta azkenik, ia lauak edo
ehuneko seitik beherakoak.
Isurialdearen formari dagokionez, bertikaltasuna,
ahurtasuna edo ganbiltasuna
bereizten dira, eta baita horien arteko edonolako
konbinazioak ere. Halaber, isurialdeen
hedadura, norabidea eta inguruko
lurrarekiko kokaleku erlatiboa ere neurtzen
dira. Har ditzagun, adibidez, makurdura eta
bertikaltasun bereko bi isurialde: horien garrantziadesberdina izango da, adibidez,
batak lurraren maila orokorra gainditzen
badu eta bestearen makurdura maila
orokor horretatik behera baldin badago.
Toki jakin bateko erliebea gune jakin
bateko punturik garaienen eta beherenekoenen
arteko altuera desberdintasuna da.
Hortik abiatuta, erliebe formaren makurdura
mailari eta ehundurari buruzko datuak
ere atera daitezke. Erliebe forma baten
ehundurak forma horren osagaien antolamenduarekin
du zerikusia. Hona hemen
zenbait adibide: elkarrengandik hurbil
dauden mendikate eta haranek lotura
handiko ehundura fina dute ezaugarri;
elkarrengandik urrutiago daudenek, aldiz,
ehundura lodia izaten dute. Beraz, leku
bateko erliebea apala baldin bada, isurialde
ia lauak izango dira, edo bestela, oso
lotura handiko ehundurak. Leku bateko
erliebea garaia denean, ordea, isurialdeen
angeluak oso handiak izaten dira, edo
bestela, ehundura lodiagoa. Leku bateko
erliebea elementu deskribatzaile garrantzitsua
da, eta gehienetan zoru mota garrantzitsuenak
bereizteko erabiltzen da.
Osagai materialei dagokienez, bai haitz
mota bai egitura hartzen dira kontuan. Izan
ere, biak dira erliebe formetan eragiten
duten faktoreak. Baina, zenbaitetan, antzeko
formek ere bilakaera desberdina izaten
dute, material desberdinen gainean
sortu edo garatu direlako, edo prozesu desberdinak
izaten dituztelako. Beraz, prozesu
horien nondik norakoak ezagutzeko,
ezinbestez ikusi behar da zein materialek
osatzen duten kasuan kasuko erliebe forma.
Haitz mantu eta egitura desberdinen
ondorioz, aniztasun handia aurkituko da
zoru motetan, landare estalkietan eta azaleko
ur kopuruan.
Erliebe formak deskribatzerakoan, azalaren
itxura ere guztiz ezaugarri garrantzitsua
da: zeharretara eta ikuspegi zabalez
begiratuta, nolako formak agertzen diren
ikusi behar da, forma horien ehundurari erreparatu
behar zaio, alegia. Eremu jakin bat
hartzen duen lerroan kokatutako mendi eta
haranen kopurua da ehundura, edo eremu
horretan bertan ageri diren isurialde aldaketa
garrantzitsuen kopurua bestela.
Erliebe formen sailkapena
Sei sail nagusi bereizi behar dira erliebe
formen artean: mendi handiak, mendi
txikiak, muinoak, erliebe garaiko ordokiak,
erliebe ertaineko ordokiak eta erliebe gutxiko
ordokiak.
Aipatzekoa da sailkapen honetan erabilitako
deskribapen irizpideak aski subjekapalatiboak direla, izan ere, batzuentzat mendia
dena beste batzuentzat muinoa izan baitaiteke.
Dena den, sistema honen bidez, deskribapen
ezaugarri berberak erabiliz sailkatzen
dira zoru guztiak. Horrela, elkarrengandik
oso urrun dauden lur sailak ere objektibotasun
osoz aldera daitezke.
Gorabehera gutxiko erliebea duten lautadetan,
zoruak makurdura gutxiko angeluak
izaten ditu, eta gainaldea lau-laua edota zimurra
eta irregularra izan daiteke. Erliebeaizaten da, ehun metrotatik beherakoa,
eta azaleraren erdiak baino gehiagok
makurdura txikia du. Edozein goratasunean
agertzen dira honelako ordokiak. Izan ere,
goratasunak ez du garrantzirik lur hauek
sailkatzerakoan: gainaldea da benetan garrantzitsua,
uniformea izaten baita, ia laua.
Erliebe garaiko ordokiak bi eratakoak
dira: goi-ordokiak eta arro eta mendikateko
topografia dutenak. Azalaren itxurari
dagokionez, goi-ordokiek ordokiak dirudite,
baina tartean oso haran malkortsuak eta
arroil sakonak egoten dira, horiexek banatzen
baitute, hain zuzen, lurra neurri desberdineko
hainbat goi-ordokitan. Beraz, goiordokietako
erliebe garaiaren osagai fisikoak
ordokiaren maila orokorretik behera
daude. Goi-ordokiek, bestalde, lur sail
beheragoak izaten dituzte inguruan, bi eremuak
malkor batek edo batek baino gehiagok
banatzen dituztela. Arro eta mendikatez
osatutako ordokiak hainbat dimentsiotako
lur apalak izaten dira, muino edo mendilerroen
bidez banatuak. Horrelako erliebeen
osagai fisikoak ordokien maila orokorra
gainditzen dute.
Malda gutxiko eremuak azalera osoaren
ehuneko berrogeita hamar ere hartzen ez
duenean, jadanik ez da goi-ordokirik izango,
muinoak edo mendiak baizik. Muinoen
hegalak ez dira hain malkortsuak izaten,
hirurehun metrotatik beherako erliebea
baitute. Azalera zabaleko eremu horiek ez
dira ez mendiak ez ordokiak: erliebearen
formak txikiegiak dira menditzat hartzeko,
eta azala berriz malkortsuegia ordokitzat
hartzeko.
Mendien erliebea muinoena baino askoz
ere handiagoa da: txikienetan hirurehun
metrokoa eta handienetan bi mila
metrotatik gorakoa. Erliebea handitu ahala,
mendikateak zabalagoak izaten dira,
gailurrak luzeagoak, ehundura lodiagoa eta
altuera handiagoa.