Geografia unibertsala»Geografia
Lurrikarak
Lurrikara edo seismoak Lurraren barne energiaren erakustaldi
nabarienetako bat dira. Lur azalean edo lurreko mantuaren azaleko
eremuetan sortu, eta, uhin sismiko elastikoen bidez, norabide guztietan
hedatzen diren dardarazko higidura modura agertzen dira. Seismoen
jatorria material zurrunen zartatzeak eragiten duen bat-bateko energia
askatzearekin dago lotuta, eskala handian zein txikian. Lurrikarak,
euria edo haizea bezain fenomeno arruntak dira izadian. Horren
froga dira urtero gertatzen diren milioitik gora lurrikarak, hau da,
batez beste lurrikara bat hogeita hamar segundoko. Horietako gehienak
gizakiak sumatu ere ez ditu egiten, bai ordea sismografoek edo tresna
errejistratzaileek. Egun, sismografiak tomografia sismikoa bezalako
teknika berriak erabiltzen ditu, metodo horiek hiru dimentsiotan
ematen baitute lurraren sakoneko geruzen irudia.Seismoak edo lurrikarak sismologiaren azterketa esparru berezia dira
geofisikaren barruan. Sismologiaren helburua lurrikarak aurreikusi
edo iragartzea da, non eta nola sortuko diren esatea, data finkorik
zehaztu ezin badu ere. Adibiderik onena, Estatu Batuetako
mendebaleko itsasertzeko San Andres failarena da. Hala ere, azken
hamarraldietan sismologian eta tektonikan lorturiko ezagutzak,
seismoak gertatzeko dauden aukerak zehaztea lortu da. Horrela, Estatu
Batuetan iragarria zen ehuneko hogeita hamarreko probabilitatea
zegoela 1988-2010 bitartean, San Frantziskoren hegoaldean 7
magnitudeko edo hori baino magnitude handiagoko lurrikara bat
gertatzeko. 1989ko urriaren 18an, 7,1 magnitudeko lurrikara bat
gertatu zen hiri haren hegoaldean. Baina, horrez gainera, beste
helburu batzuetarako ere erabiltzen ditu sismologiak uhin sismikoen
azterketak: petrolio eta meatze prospekzioetarako eta Lurraren barne
anatomia aztertzeko, esate baterako.Sismologia seismoak edo lurrikarak
aztertzen dituen geofisikako adarra da. Bi
helburu nagusi ditu: batetik, gertaera sismikoen
zer nolakoak eta zergatikoak ikertzea,
haiek ohi dituzten ondorio suntsitzaileak
mugatzeko eta gutxitzeko; eta, bestetik,
Lurraren barne egitura ezagutzea, uhin
sismikoek lur barnean nolako hedadura
duten aztertuz. Zentzu honetan, sismologiak
informazio ugari ekarri du goialdeko lur
geruzen egiturari eta dinamikari buruz, eta
informazio horiek plaken tektonikaren teoria
finkatzen lagundu dute.
Gainera sismologiak hobi mineralak eta
hidrokarburo hobiak non dauden ezagutzeko
erabilera praktikoak ematen ditu, lur
azpian hiru bat metro barrura sartutako lehergailueztandek eragindako seismo artifizialetan
sortzen diren uhin sismikoak nola
hedatzen diren aztertuz. Era berean, zubiak,
urtegiak, eta gisako ingeniaritza obra handiek
oinarrian behar dituzten ezaugarri estrukturalei
buruzko informazioa ere eman
ohi du sismologiak.
Eskualde sismikoetan, lur barneko indar
aktiboek, etengabe deformatzen dituzte
haitzak. Tenka indar horiek guztiak haustura
gertatu arte pilatzen dira; eten hori
haitzen hauskortasunaren eraginez gertatzen
da. Alderantziz, gerta daiteke deformazio
plastikoei esker presioa etengabe askatzea,
eta deformazio plastiko horiei esker
sakoneko materialek berriro ere oreka posizioa
aurkitzea. Haustura puntu bateanhasten da, hipozentro esaten zaion seismoaren
zentroan, eta norabide guztietan
hedatzen da faila planoan barrena. Hausturaren
mugek ez dute era jarraitu batean
aurrera egiten, astinaldika baino. Haustura
gainaldera helduz gero ?gainaldeko seismoen
kasuan bakarrik gertatzen da hori?
failak aztarna ikuskor bat utziko du gainalde
horretan.
Failaren hausturaren hedadura faila
gertatzen den eremuko haitzen gainean
zer presio dagoen, halakoa izaten da. Zehatzago
esanez, haustura fasea eten egiten
da arrakalak haitzak presiorik ez duen eremu
batekin topo egiten duenean. Haustura
hori gertatzen ari den bitartean, failaren
planoa labaindu egiten da eta energia askatzen du, marruskadura gutxitu egiten
baita, eta energia horrek eragiten ditu uhin
sismikoak.
Azaleko lurrikarak dira hondamenik
handienak eragiten dituztenak. Horietan
askatzen da, hain zuzen, munduko seismoetan
askatzen den energiaren ehuneko hirurogeita
hamabost inguru. Mota honetakoak
dira, adibidez, Kaliforniakoak, San
Andres failan gertatzen direnak. Hango
azken lurrikara 1989ko urriaren 18an gertatu
zen; 7,1 magnitudekoa izan zen, eta
zentroa lur azaletik nahiko hurbil izan zuen,
18 kilometroko sakoneran.
Jarduera sismiko handia duten eremuetan
beste gorabehera geologiko batzuk gertatzen
dira aldi berean: hobi tektonikoak,
itsas bizkarrak, kate menditsuak, sumendiak,ozeano hobiak, etab. Horiek guztiek
nabarmentzen dituzte eta agerian jartzen
litosfera plaken mugak.
Lau motako eremu sismikoak bereizten
dira. Lehenengo mota ozeano erdiko
itsas bizkarren gaineko lurraldeen zerrenda
estuek osatzen dute. Eremu horietan
litosfera plakak elkarrengandik bereizten
ari dira. Eremu horietako lurrikarak azalekoak
izaten dira, hau da, 70 kilometro
baino sakonera gutxiagokoak lur azpian.
Bigarren motak ere azaleko lurrikarak ditu
bereizgarri; lurrikara hauek bi plakek
elkarri buruz labain egitean sortzen dira.
Mota honetako bi adibide dira San Andres
faila, Kalifornian, eta Anatoliako
faila, Turkia iparraldean. Hirugarren motako
eremu sismikoak litosfera plaka batbeste baten azpira subdukzioz sartzen
denean eratzen den itsas hobiekin du
zerikusia.
Lurrikarak subdukzio planoan (Benioff
planoa esaten zaio) duten sorrerako kokalekuaren
arabera ere bereizten dira: azaleko
lurrikarak 70 kilometro baino sakonera
gutxiagoan sortutakoak dira; sakonera ertainekoak,
70-300 kilometro artean sortuak;
eta sakonak, 300-700 kilometro artean sortutakoak.
Mota honetako eremua da Ozeano
Bareko «suzko eraztuna», Andeetatik Indonesiaraino
hedatzen dena, Erdiko Ameriketan,
Aleutiar uharteetan (Alaskako penintsularen
hego-mendebaleko ertzean dauden
jatorriz sumendi izandako uharteak),
Japonian eta Filipinetan zehar. Laugarren
motako eremu sismikoa; Birmaniatik hasi
eta, Europaren hegoaldeko herrialdeak bilduz,
Mediterraneoraino hedatzen den eraztun
aktiboa du adibide garbiena. Zerrenda
kontinental ez oso zehatz bat da, izatez;
lurrikarak azalekoak izaten dira, oro har,
plaka biren arteko talkaren ondorioz sortutako
mendikateetan. Hala ere, eremu
horretan badira sakonera ertaineko seismoak,
Errumanian esaterako, eta sakonak
ere bai, Stromboli eta Vesubio sumendien
azpian sortutakoak kasu.
Higidura sismikoa sortu den eremuko
lur barruko puntuari hipozentroa edofokua esaten zaio, eta lur azalean, hipozentroarekiko
bertikalean dagoenari, epizentro.
Lurrikarak hipozentroaren sakoneraren
arabera ?sismografoen bidez neurtzen
da? sailkatzen dira: gainaldekoak, 70 kilometroko
sakonera arte; sakonera ertainekoak,
70 eta 300 kilometro artekoak; eta
sakonak, 300 eta 700 kilometro artekoak.
Lurrikara bortitzak fenomeno nahiko sarriak
dira. Askotan lurrikara edo astinaldi apalagoak
gertatzen dira aurretik, ikara iragarleak
esaten zaie horiei, eta ondoren, batzuetan
zenbait egunez, gizakiak sumatu
ere egiten ez dituen indar gutxiagokolurrikara
batzuk sortzen dira, errepika esaten
zaienak.
Lehenago ikusi den bezala, lurrikara bat
sortzen denean, hartan askatzen den energia
norabide guztietan hedatzen da, uhin
elastiko gisa. Haren eragina izandako zatikiak
oso gutxi aldatzen dira lekuz, beren
oreka posizioaren inguruan kulunkatzen
baitira. Harekin lotuta doan dardara eta
energia, aldiz, oso distantzia handietan zehar
transmititzen dira zatiki batetik bestera,
eta oso bizkor gainera.
Uhin sismikoek bi motako dardara higidurak
eragiten dituzte Lurraren barruan
higitzen diren bitartean. Eta horren ondorioz
bi motako uhinak bereizten dira: P
uhinak eta S uhinak.P uhinak, lehen mailakoak edo luzetarakoak,
luzetarako konpresio-distentsio
dardaren bidez igortzen dira; hau da,
P uhinak bidean aurkitzen dituen haitzak
konprimituz eta atzean utzitakoak dilatatuz
hedatzen dira, uhinaren hedatzearen noranzko
berean. Beren hedatze lastertasuna
material igorlearen araberakoa da, baina oro
har, dentsitatea handitu ahala handitzen da
lastertasuna ere. Lastertasun hori segundoko
6-13,5 kilometro (km/s) artekoa izaten
da. Uhin bizkorrenak direnez, hauexek iristen
dira lehenak sismografoetara. Hortik
datorkie lehen mailako uhin izena. Uhin
horiek ingurune gotorretan zein isurkarietan
zehar hedatzen dira.
S uhinak, bigarren mailakoak edo
zeharkakoak, materialen zeharkako dardaren
bidez hedatzen dira, eta horren ondorioz
forma aldaketak eragiten dituzte
material horietan, hedatze horren noranzkoaren
perpendikularrean. Hala ere, bolumena
ez da aldatzen. Uhin horiei zizaila
uhin izena ere esaten zaie. Uhin hauetan
energia gehiago eralgitzen da igorpenean.
Horrenbestez, uhinak geldiagoak dira, segundoko
3,7-7,2 kilometro (km/s) lastertasunekoak,
eta sismografoetara beranduago
heltzen dira. Uhin horien jokabidea ingurunearen
malgutasunaren araberakoa da;
eta beraz, gorputz gotorrek baizik ezin dutenez malgutasunez aritu, S uhinak ez dira
jariakarietan zehar hedatzen.
P eta S uhinak azaleraino iristen direnean,
horietako batzuk azaleko uhin bihurtzen
dira. Azaleko uhinak hedadura handikoak
izaten dira, aurrekoak baino geldiagoak
dira, eta haiek izaten dira intentsitate
handiko lurrikarek sortzen dituzten hondamendien
eragile nagusiak.
Bi mota bereizten dira azaleko uhinen
artean: Rayleigh eta Love uhinak.
Rayleigh uhinetan, eragina izandako zatikiak
orbita eliptiko bertikal batean higitzen
dira, uhinaren hedatzearen noranzko berean.
Love uhinetan aldiz, zatikien higidura
horizontala da erabat, eta perpendikularra
da uhina igorri den norabideari buruz.
Rayleigh uhinen lastertasuna 2,7 kilometrokoa
da segundoko (km/s), eta Love uhinena,
3 km/s-koa.
Lurrikara batek duen suntsitze ahalmenari
intentsitatea deitzen zaio. Lehen intentsitate
eskala Domenico Pignataro italiarrak
egin zuen, 1783-1786 bitartean Italian
izan ziren lurrikara guztiek eragindako hondamenei
buruzko txostenak aztertuz. 1.181
lurrikara gertatu ziren, Kalabriako eskualdea
hondatu eta hirurogei mila pertsona hil
zituzten seiak barne. Pignatarok lau taldetan
sailkatu zituen: ahulak, ertainak, gogorrak
eta oso gogorrak. Nahiz eta oso oinarrizko
sailkapena izan, hura izan zen sailkapen
bat osatzeko lehen saioa.
Aipatzekoa da halaber Mercalli italiarrak
1902an finkatu zuen eskala, 1931n Estatu
Batuetako adituek hamabi graduko eskalara
aldatu zutena eta gaur egun ere oraindik
erabiltzen dena, noizean behin baino
ez bada ere. Horregatik, berez subjetiboa
izateaz gainera ?lurrikara baten intentsitatea
sismologo adituek in situ egindako
neurketen arabera finkatzen baita?, intentsitate
eskala horrek ez du kontuan hartzen
oinarrizko gertaera bat, nola den suntsitzeko
edo hondatzeko ahalmena ez dela askatutako
energiaren araberakoa izaten, jendea
bizi den eskualdetik epizentroak duen
hurbiltasunaren araberakoa baizik. Lurrikaren
garrantzia neurtzeko baliabide objektiboago
bat edukitzeko, Richter fisikariak
hamar graduko eskala bat proposatu zuen
1935ean, 0tik 9ra, gradu bakoitza aurrekoa
baino handiagoa dela. Richter eskalako graduaren
zehaztapenak ez du zerikusirik lurrikarak
eragindako hondamenekin. Sismogramaren
analisian oinarritzen da eta lur
azaleko uhin jakin batzuek izan duten gehieneko
anplitudea neurtuz kalkulatzen da.
Intentsitate eskalekiko nahasketak saihesteko,
Richterrek magnitude edo izari hitza
erabili zuen, astronomian izarren argitasunaren
intentsitatea neurtzeko erabiltzen denberbera. Hala ere, eta bere balio handiagatik,
Richterren eskalak ez zuen lurrikaran
askatutako energiari buruzko informazio
zuzenik ematen. Horregatik, munduko sismografo
normalizatuen sare bat ezarri zen;
1967an osatu zen sare hori. Informatikaren
laguntzaz, datu horiek eta informazio hori
guztia prozesatuz lurrikarek askatutako
energia kopurua neur daiteke. Horrela, 8
magnitudeko lurrikara batek dakarren energia,
Hiroshimakoak halako hamar mila atomo
bonbak sortuko luketen energiaren
berdina da.
Seismo bat ur azpian gertatzen denean,
izugarrizko olatuak sortzen dira ur gainean;
tsunami esaten zaie. Olatu horiek epizentroan
sortzen dira eta ozeanoak alderik alde
igarotzen dituzte, itsasertzera heldu arte.
Itsasertzera heltzean, orduko 750 kilometrotarainoko
(km/h) lastertasuna ere izatendute batzuetan. Ozeanoaren erdian olatua
(tsunamia) metro bat baino txikiagoa da,
baina itsasertzera heltzean hirurogei metro
eta gehiagoko altuera izaten du. Horrela,
1896ko ekainaren 15ean, Honshun (Japonia),
ur azpiko seismo baten eraginez
sortu zen 25-35 metro (itsas gorako mailatik
neurtuta) inguruko olatu batek herri
osoak irentsi zituen eta 25.000 pertsona hil
zituen.
Historian zehar badira itsasikarek eragindako
hondamendien aipamenak. Azken
bi mendeetan honelako 300 gertaera
izan dira. Frogatuta dago baita ere
biztanle asko bizi diren kostalde bat suntsitzen
duen itsasikara seismo bortitz gehienak
baino suntsikorragoa dela. Urtero
tsunami bat gertatzen da, batez beste,
munduan, eta gehienetan Ozeano Barean
izaten da.